Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 751

2000
‎Kotxeak beranduago etorri ziren, baina motoak baziren... Baina ordura arteko ohituretan herri batera bertsotara joan eta iluntzean etxera alde egitea pekatu handia zen! Orduan ere plazan kantatzen zen, baina tabernan eta sagardotegian egiten zuen bertsolariak graziarik gehiena.
‎Bestalde, maitasunak ere pertsonaiari barne gatazka ugari sortarazten dizkio. Izan ere, bere emazteak, Anitak, etxetik alde egin du, eta protagonistak zalantza ugari izango ditu.
‎...na, osaba Joanikotek erraiten du ezen fedeak salba gaitzakeela, eta, halatan, fede osoz natorkizu erraiterat ezen batzuetan ez dakidala non dagoen egia, non gezurra, baina arras egin nahi nukeela egiaren alderat, baldin non dagoen baneki; eta, batzuetan, galdua bezala sentitzen naiz, baina badakit ezen zure semetzat gaituzula, eta egunen batean argiren bat igorriko didazula, nola igorri baitzenion etxetik alde egin zuen parabolako seme xahutzaileari, etxerako bidean ipintzen zenuela. Eta nik ere guztiz nahi bainuke egiaren bidetik joan, zure betiko etxerat, amen.
‎Lurrera bota zutenean, nire gorde lekutik irten, eta etxera alde egin nuen, Migelen zain gelditu gabe.
‎Aski nuen bi hitz horiek esatea, eta Migelek, Antonek eta hirugarren kankailuak etxera alde egingo zuten. Nire espiritu aluak galdu zuen Kandido.
‎Karmelek etxera alde egin zuen negar zotinka.
‎Pixa, eta etxera alde egiteko gogoa. Negarrez hasi nintzen.
‎Ez nuen uste etxetik alde egiteko gai izango nintzenik, are gutxiago bakar bakarrik eta orduko 951 kilometroko abiadan; ez nuen uste berriro eguneroko bat zirriborratzeko beharrizana sentituko nuenik; ez nuen uste adoleszentzian ikasitako poema hau oraindik ere hitzez hitz oroituko nuenik.
‎Egun gutxi batzuk baino ez neraman etxetik kanpora, egun gutxi batzuk baino ez, beraz, telebista lehen adinako egunerokotasunez ikusi gabe, baina hori aski zen iragarki guztiak ez ezagutzeko. Iragarki berri hark telebistatik urrundua sentiarazi ninduen, telebista egunero ikusteak sortzen duen aberri eroso eta abegikorrean arrotz, traidore ia ia, eta horrek, absurdua bazen ere, oroimin samur bat sentiarazi zidan, ez arrazoizgaineko erru beldurrik gabea, emaztea eta seme alabak abandonatuta etxetik alde egindako gizon bihozgabea banintz bezala.
‎Barne iraultza haren eldarnioan, ezinbestean eta lehenbailehen hartu beharreko erabakia zen ordura artean funtsik gabeko asmo lanbrotsua baino izan ez zena: lana utzi eta etxetik alde egin behar nuen, nora eta zertara ez banekien ere.
2001
‎Ordu batzuez etxetik alde egin behar baduzu, jaitsi termostatoa 15 gradura.
‎Hala ere, gazte askorentzat ekonomikoki laguntzarik behar ez izatea gurasoen etxetik alde egiteko nahikoa arrazoi ez denez, lan merkatutik eta etxebizitza lortzeko zailtasunetatik haratago bilatu dugu erantzuna.
‎Azkenean ezkonduz bukatu genuen eta Getxotik honaino etorri ginen bizitzera. Oso gazte ezkondu ginen, lehenengo egunetan ez ginen ea etxetik irteten, baina hilabeteak pasa ahala, nitaz aspertzen hasi zen eta etxetik alde egin zidan. Ni, lur jota gelditu nintzen, munduan bakarrik nengoen, ez nuen lagunik ez emazterik, ez gurasorik, ez ezer.
‎Jode, pentsatu du, a ze suertea. Nik ere nahiko nuke etxetik alde egin. Eta anaia nerabe eta harroxkoaren lerdokeriak jasan beharrik ez izan.
‎Oso haserretu zen Mohammad eta 200 rupia sakelan zituela etxetik alde egin zuen, Indiara etortzekotan.
‎Mozkortu egiten zen oso sarri eta emaztea jotzen. Batzuetan etxetik alde egiten zuen baina atzera etortzen, harrapatzen zuen guztia saldu eta ardotan gastatzeko.
‎Sarri eskolara joan ez eta bizitza guztirako deus askorik ikasi gabe gelditzen dira. Ezkondu eta etxetik alde egin dute senarraren etxera. Alde guztietarik emakumea txiro, babesik gabe.
‎Abuztuko goiz argi haietan Kalaportuko mutikoek etxetik alde egin eta Juan Bautistaren aitaren batela edo besteren bat harturik sartzen ziren itsasora, ateko bandarantz urrundu ez arren.
‎Neskak ez eban askorik esan. Josten bere egiten ebala..., iluntzen hasi zala eta etxerantz alde egin behar ebala.
‎Horrexegatik eman zion amak alabari maleta hura, alabak etxetik alde egin eta morroi gaztearekin ezkontzea pentsatu zuenean. Aitak Idahotik ekarria.
‎Baiezkoan, badakizue Bannister letraduak Bannister lekukoarekin izan zuen hizketaldi biziaren berri: " Zu, Bannister jauna, non zinen holako egunetan?";" Egia esan, Bannister jauna, ez nuen etxetik alde egin...".
‎Ixteben agertu zen orduan, eskoba dantzatzen, eta bai guri bai oraindik ere mostradore ondoan segitzen zuten guardia zibilei etxera alde egiteko erran zigun, tente jarri eta nagusiaren papera eginez. Luisek zerbait erran zion, adarra jotzeko ideian, beti bezala, baina denak prestatzen hasi ginen handik joateko, eta orduan Lainez izeneko eltzetzu zimel hark handik inor ez mugitzeko agindu zuen.
2002
‎Minusbaliatutzat jotako gizon batek bere gizatasun osoz aurre egin dio arazo honi, «normaltzat» jotakoen munduan sartu nahi badu. Sustengua ematen zion pertsona bakarra, ama, galtzen du, eta berak hainbeste maite duen anaia txikiak etxetik alde egiterakoan lagungarri utzi zion kartoizko John Wayne-ren irudia baino ez zaio geratzen. Amaren hiletetara azaltzen denean anaia hori, biak elkarrekin bizitzea proposatuko dio.
‎Zoritxarrez, ordea, ahizpa hauek ez dute abildade askorik horrelakorik egiteko. Eskegitzen dira sabaitik, bai, baina berriz askatu ere bai, eta dagoeneko urratu dute sudurra, urdin dute burua, kozkorrez beterik, eta etxetik alde egitea erabakitzen dute. Urrun baino urrunago doaz, zazpi mendi atzean utziz, eta noski, neka neka eginda bukatzen dute.
‎Bi protagonista ditu eleberriak, bi lehengusu. Haietako bat, Shepe, itota sentitzen da helduen mundu tradizional eta estatikoan, eta gurasoen etxetik alde egiten du eta gaztetxean bizitzen jartzen da. Bestea, Niko, Atraskua tabernako zerbitzaria da, eta istorioaren narratzaile lekukoa.
‎Egun batez, ordea, haurra, nehor ohartu gabe etxetik alde egin, trenbidean laxo laxo etzan, eta loak hartu zuen.
‎Baina erakarri baino gehiago beldurtu egiten zuen, susmoa baitzuen bihurgune haietako batek leize beltz batera jotzen zuela... Hargatik, beharbada, beldurraren ibai hark inkontzientearen lurrak zeharkatzen zizkiolako, ohi bezala mintzatu zitzaion Sara Sergiori, honek etxetik alde egin zuenean, bizikleta hartuta gero:
‎Zelatatua sentitzen zen. Une batez, etxera alde egitekotan ere egon zen. Gainera, Langreok gola sartu zuen, eta partidua aldats gora jarria zitzaion beraren taldeari.
‎Julianek duda egin zuen berriro, etxera alde egin ala gelditu. Jasangaitza zitzaion egoera.
2003
‎Ezin pentsatu ajolik ere etzaiola Iziartxuri beragaitik. Senargaia uzteko eskatu zionean neskäaren hitzak latzak izan ziran benetan, bainan bai ta arras samurrak etxetik alde egin zuanean bota zizkion begitadak ere... Eta Iziartxu etzan gizonai begiekin gezurrak erraiten dizkioten moduko neskäa...
‎Hain zuzen ere, egun etorri da bera Iziartxurekin hitz egiteko asmoz, eta harrituta dago, halako eguraldi bero batekin arratsalde guztian kanpora irten gabe egon dala ikusirik, ezpaitaki amarekin etxetik alde egin duenik.
‎Idak ez zuen ihardetsi. Muturra okertu, gauzak batu, eta Unaxen etxetik alde egin zuen.
‎Gaur egungo gazteek asko pentsatzen dute etxetik alde egin aurretik (30 urte dauzkatenetatik heren bat gurasoenean bizi dira oraindik).
Etxetik alde egitean ez utzi ezer sutan prestatzen, ezta kontsumo handiko aparatu elektrikoak piztuta ere.
‎Bankuko abalak enpresek erabiltzen dituzte gehienbat banku erakundeek hirugarrenen aurrean abalatzen dituzte, baina gero eta gehiago etxebizitzak alokatzeko kontratuetan ere erabiltzen dira: jabeak, maizterrak ordaintzeari utziko dio, edo adostu baino lehenago etxetik alde egingo duen edo zer edo zer puskatuko duen beldur, fidantzaz gainera, bankuaren abal bat eskatzen du, 4 edo 5 hilabetetako alokairuaren parekoa.
‎Banekian goizean etxetik zihoanean hura ikustera joango zela baina banekian baita ere gauean itzultzen zelarik itzal harekin itzuliko zela. Irudipena baizik ez zuan izango, baina irudipen hori ezabatzeko ez nuela etxetik alde egitea beste biderik erabaki eta halaxe egin nian –kontatu nuen.
‎Txominek etxetik alde egin zuenetik hiru hilabete iragan dira. Semea etxeratuko balitzaio ere, platera egunero jartzen dio amak, eta gauez ohea zabaltzen.
‎Izan ere, egoera hura behin baino gehiagotan imajinatu izan du: egunero auskalo zenbat aldiz, Txominek etxetik alde egiteko erabakia hartu zuenetik. Ez, ez du negar eginen, Jesusen Bihotzari ere zin egin ez zion, bada, egun haietako batean, ez zuela negarrik egingo, baldin eta semearen bisita izateko grazia bazuen, zeren berak bere gorputz arimak baino gehiago maite baitzuen hura, eta zeren ez baitzuen, halatan, semea tristatzeko eta goibeltzeko eskubiderik!
‎Mirenek etxetik alde eginda gero, bakarrik geratu da Nekane, Jesusen Bihotzaren aurrean. Berak goizean goiz jarritako kandelatxoak argitzen du imajina.
‎Aitaren kontuagatik apenas ikasi ahal izan duzu ezer. Aurreko orduan etxera alde egitekotan egon zara, baina bertan gelditu zara batekin eta bestearekin berriketan, arratsaldekoak ematen dizun ezinegona arintzeko edo. " Kromagnoni motiboa kontatzea banuen", pentsa  tu duzu, irribarretsu.
‎Ezin onetsia zait... errepikatu eta etxetik alde egin zuen. Frantxisen apartamentuan berriz pasatu zituen baxoaren apailatzeko gelditzen zitzaizkion ikasgaiak.
‎–Itzul hadi hire herrira astana zikina! , gehitu eta lau gizonek Loliren etxetik alde egin zuten.
etxetik alde egin eta oinez, lurra zapalduz
2004
‎Gainera Urteaga soziologoak Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteen bizimodua, azken hamar urte hauetan, parekatzen hasi dela suma daitekeela dio. Izan ere, Hegoaldean gero eta gazte gehiago gurasoen etxetik alde egiten hasi da, ikasketak, bidaiak edota kanpoan lana aurkitu dutelako. Iparraldean, kontrara, egoera ekonomikoak independentziari frenoa jarri dio.
‎Lasai, badakit zure gurasoak deabru batzuk direla, horregatik etxetik alde egingo dugu, zu eta ni motxila bat hartuta.
‎Herri guztiari sinestarazi zion nik jipoitu nuela. Nire alaba gaixoak ez zidan sinetsi, ordea, eta nire etxetik alde egin zuen, bere aitarengandik horrelakorik ez zuela espero esanez.
Etxe aldera egin zuen Josebak, zerbait jateko gogo biziz. Iristean, sarrailak ez zuen lehenbizikoan erantzun.
‎Kopeta leihoaren kontra duela, kalera begira dago Ane. Horrela geratu da Josebak atea indarrez itxi eta etxetik alde egin duenetik. Bertatik ikusi du Joseba ataritik irteten, kotxera sartzen eta abiadura handian urruntzen.
‎–Hiretzat onena zelakoan egin nioan, ordea, neure buruari uko, aita utzi eta etxetik alde egin beharrean, zer uste duk, bada? –esan zidan, ahotsa dar dar, isilune baten ondotik berriro ekiten ziola–:
‎—Bada, harritzen naiz, zeren gauza bera esan baitzenuen herriko festa batzuetan izan zinenean, eta baita etxetik alde egin zenuenean ere. Eta beste aldi askotan.
2005
‎Abuztuko egunak aurrera joiazala, administrazinoari egokozan betebeharrak atxakitzat jarrita, familiakoak amama Begoñaren jaiotetxean itxi eta uriko etxera alde egin eban Juanek. Bakean egoan auzoa.
‎Eta jiratu, eta etxetik alde egin zuen Anbrosiok.
‎Horregatik, amak esan zionean aita etxetik alde egina zela, auskalo nora, eta ez zuela uste itzuliko zenik, iruzkin bakarra egin zion Teresak, lehen ezustearen ondotik:
‎Aspaldian alde egin zuten eta herrialde hartako historiaren zati bat idatzi dute. Martin, Ipar Euskal Herrian bizi zen eta 20 bat urte zituela etxetik alde egin zuen.
‎Oporretan etxetik alde egiteak, besteak beste, gero eta jende gehiagok aukeratzen du alarma sistema bat jartzea. Etxe batean alarma bat jartzeak bortxaezina bihurtzen ez badu ere, jabeei segurtasun handiagoa ematen die.
‎Milioika pertsonak aukeratu behar dute: beldurrez landu, gosea pasatu edo etxetik alde egin. Pertsona zibilak zuri gisa erabiltzeak nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzea dakar, eta gatazka jasan duen populazioaren garapen ekonomikoa eragozten du.
‎Berriro ere erronka galdutzat emanda, xerlo urdinak atzera bota eta plastikozko edalontzian zuen salty bulldog konbinatua amaitu zuen. Holako batekin nahikoa zuen gau osorako, batez ere berehala etxera alde egiteko asmoa izanda. Lagun batek ukondoz jo zuen.
‎Udaberriko eguzki epelez blai oroitzen dut Irantzuk etxetik alde egin zuen maiatz hura. Hego haizea indartsu zebilen kaletik gaueko hamabiak pasatxoan etxeratu eta etxea hutsik aurkitu nuenean.
‎Patxik etxetik alde egin didalako idazten dizut eta zutaz gogoratu naizelako. Kanpoan bizi den eta noizbait etxea uzteko erabakia hartu duen norbaitekin hitz egin beharra nuelako.
‎Badakit, noski, zuk etxetik alde egiteko izan zenuen arrazoia oso bestelakoa izan zela. Suposatzen dut etxean bizi zenuen egoera jasangaitza gertatuko zitzaizula eta... halakoetan, alde egitea dela onena; aurreko guztiarekin apurtu eta bizitza berri bat hastea, alegia.
‎Zer dago etxetik alde egiten duenaren buruan. Zergatik azalpen hitz bat bera ere ez?
‎Oraingo familietan drama bat litzateke pare bat seme edo alaba etxetik alde egiten ikustea. Gurean ezberdinazen.
‎– Argos ondo zainduta zagok –esan zizun aitak– Egon hadi lasai. Katalinak esan digunez, euren etxeko katetik libratu bezain azkar hire etxera alde egiten omen dik, Zorionara. Hantxe aurkitzen omen ditek noiznahi atariko bazter batean etzanda, hire zain bezala.
2006
‎Komisarian galdu eban. Gaztetan gurasoen etxetik alde egin eta auzoko junki bategaz, Jokinegaz, bizi izaten joan zan. Txikitatik, parkeko txingoetan olgetan ebenetik, lagun minak izan dira, lagunik onenak, edo segurutik bakarrak.
‎Egunkarietako albisteak bidaltzen nizkion Matiasi. Beldur nintzen eta etxetik alde egin nuen.
‎Aitarik gabe, eta aita minik gabe ere puskarik luzeenean. Armakide aitadun andanari aditu diot etxetik alde egin eta aita begitik galdu zuten eguna izan zela beren bizian pozgarriena. Haien oroitzapenetan, aitaren makila eta amaren negarra zituzten tinkoenak.
‎puxtarria bota zidan Benantxiok nasarako bidean, eta horrek zerbait esan nahi zuen. Akaso etxetik alde egin nezan nahi zuen amak. Akaso Egurrola hura etorriko zen gurera aitaren ordezkotza betetzera?
‎Isilik geratu zen, badakizu nolakoa den. Pentsatzeko gauza asko zituela esan zidan, besterik ez, etxetik alde egiten ari nintzela".
‎opera kantari baten atzetik Italiara alde egin zuen aitaren ahaide aberats batzuen semea omen zen Kurt. Etxetik alde egin eta handik bizpahiru urtera kantaria bortizki hilda aurkitu zuten Milango Scala antzokitik hurbil eta Kurt egin zuten errudun. Kartzelan eduki zuten hainbat denbora, baina ez zioten, antza, hilketa leporatzeko moduko frogarik aurkitu eta aske utzi behar izan zuten.
‎gureak egin du, gureak egin du, gureak egin du... Etxetik alde egingo nuen, bada. Judu agiriak eskatuko nituen udaletxean.
‎Nik ez nuen halako sentipenik. Etxetik alde egin nuenetik, aski nituen jatorduetarako mahaia, etxepe bat eta ohe ahalik txukunena. Ez nuen aitaren edo amaren beharrik nire bizitza antolatzeko, ez ninduen ezerk lotzen etxera.
‎Buruan irudikatzen nuen etorkizuna ez zen sekulakoa, baina bai bizitzen ari nintzena eta Angelorekin espero nezakeena baino hobeagoa. Etxetik alde egin nuenetik ez nintzen ba libre, ez nuen ba nahi nuena egiteko egokiera?
‎Nire onetik irtenda nengoen adar-jotze gisa hartu nuen Angeloren jokabide alu harengatik. Hasiera hasieratik, ni ezagutu ninduen arratsaldean nor nintzen ez baleki bezala jokatu zuenetik, per  tsona mirrin ezkailua iruditu zitzaidan, baina etxetik alde egiteko asmoa agertu nionean antzeztu zidan jardun ero totalak ez zuen barkamenik.
‎Galdeketak ordu laurden inguru iraun zuen. Etxetik alde egiterakoan, agenteak desenkusaka aritu zitzaizkion amari, elkarri txanda hartu ezinik:
‎Malenkoniatsu nengoen, ez bakarrik ez nekielako zein zen Angeloren zoria, ezta familia eta Alemania gero eta urrutiagokoak egiten ari zitzaizkidalako ere. Etxetik alde egin nuenetik, larrutik ari nintzen ikasten bizitzak nik uste baino ertz gehiago dituela: arazo bati aurre egin eta menderatua nuela pentsatu orduko, koskaren bat irteten zitzaidan bidera, eta konturatzen hasita nengoen ezinbestekoa nuela egoera orotan zorrotz jokatzea, eta, hala ere, lanak izango nituela estropezurik gabe ibiltzen.
‎Anghiosen etxetik alde egitera nindoala hark emandako helbidean ostatu hartzeko, Müller jauna izan zen eskua eman zidana:
‎Kontinentea lehenengoz zapaldu zuenean Gabon eguna zen. Etxetik alde egiteko sasoi ederra.
2007
‎2006ko udaraz geroztik areagotu da etnien arteko biolentzia krudel hau. Xiita gerlariek sunitak bahitu edo torturatzen dituzte, eta alderantziz, sendiek euren etxeetatik alde egin dezaten. Ildo beretik, Bagdadeko auzo bateko xiita eta suniten arteko populazioa %60 eta %40koa bada, talde txikienari 48 ordu ematen zaizkio bere etxeak utz ditzan.
‎Emigratu ez duen irakiar oro bere etxean lubakituta dago, edo Tigris ibaian bihar azalduko diren 50 gorpuen artean. Etxetik alde egiteko dirua daukaten gehienek Siria, Jordania edo Egiptora jo dute. Adituen arabera, 2003tik hona bi milioitik gora irakiar joan dira.
‎Hemen sartu zen Aleja Biurrun neskame, amaren etxetik alde eginda.
‎drogarena berez erakargarri bezain beldurgarria zitzaigun gure gaztaro guri hartan, baina amodio librearena, litekeen gauzarik zoragarriena iruditzen zitzaigun denoi ere, gure birjintasun hartan amets eskuraezin gisako bat. Guk eskuraezin ikusi arren, Juankar han bizi izan zen, pare bat hilabetean, etxetik alde eginda. Bertan zer topatu zuen edo etxera zergatik itzuli zen ez genekien, Roberri ere ez baitzion hitz erdirik esan, baina hori ez zen oztopo gure jakin min sukartu eta irudimen aseezinentzako:
‎diseinu departamentuan lanean. Bi hilabete ziren Thorstenek etxetik alde egin zuenetik,, haize berriak, behar zituela esan zidanetik.
‎Ikasgela asko ikasleez estalia daude, gero eta familia gehiagok ihes egiten baitute beren herrialdetik. Egipto eta Libano bezalako herrialdeek urteak daramatzate lekuz aldatutako adingabeei eta eskola adinean dauden asilo eskatzaileei laguntza ematen, baina gero eta familia irlandar gehiagok etxetik alde egiten dute etorkizun hobearen bila. Egoera horren ondorioz, ikasgela asko gainezka daude, urtero ikasle kopuru handia iristen baita, eta mahai gainean jarri du eskola uzteari irtenbidea bilatzeko beharra, ikasle guztiei modu egokian erantzuteko zailtasunak direla eta.
‎Gero, sartu edukia. Adina kontuan hartu behar da, ez baita gauza bera 6 urteko haurrak eta 17 urteko nerabeak, eta hurrengo egunean helduak dira, eta etxetik alde egin dezakete. " Azterlanean egiaztatu dugu nerabeek balioesten dutela gurasoak haietaz fidatzea, eta normala iruditzen zaiela gurasoen kezka, kontrola eta interesa".
‎" Aitzakia polita etxetik alde egiteko", esan zion Gigik, hura dena kontatu zionean. " Ni bezalako beste batzuek bost urteko karrera bat Salamancan egitea aukeratu zuten, ikasturte bat nahita errepikatuz, gainera, erbesteratzeak urtebete gehiago iraun zezan".
Etxetik alde egin eta bere bakardadea atseden hartzera eramateko beharra zeukala deliberatu zuen Migelek. Bainugelan sartu eta dutxatu egin zen lasai.
2008
‎Mathias Stigsgaardi bezala, 18 urte betetzen dituztenei Gobernuak hilean 5.000 koroa danimarkar (670 euro inguru) ematen dizkie beren kasa bizitzeko aukera izan dezaten. Daniar kulturaren parte da gazteek 18 kandelei putz egin eta gurasoen etxetik alde egitea, baita hiri berean bizitzen jartzeko bada ere. " Erdia baino gutxixeago etxea ordaintzen xahutzen dut, eta bestea, janaria, telefonoa eta gainontzeko gastuetarako erabiltzen dut".
‎aita bananduak. Dibortzio lege bidegabearen ondorioz, gizon gehientsuenek etxetik alde egin behar dute, baina hipotekaren %50a eta seme alaben mantenu pentsioa ordaintzen jarraitu. Ekonomikoki xahututa, goizetik gauera aterperik gabe ikusten dute euren burua, eta askotan, etorkizun handiegirik gabe.Jesus Celada 47 urteko donostiarra 2002an banandu zen eta etxea emazteari eta bien semeari utzi behar izan zien.
‎Muturreko kasua dirudien arren, halako egoerak eta dramatikoagoak ohikoak dira gizonezko bananduetan. " Bat batean eskutitz bat jasotzen duzu hamabost egunetan zure etxetik alde egin behar duzula esanez, dibortzio legeak beti emakumearen alde egiten duelako, eta kale gorrian ikusten duzu zure burua. Nik negozio bat nuen, ekonomikoki ongi bizi nintzen, eroso… eta begira iezadazu orain.
‎Gorotza, Katua, Itargixe, Buruhandi, Atzezimerre, Bolin motz, Mokomardo, Taloparia... baegoan bakotxarentzat bana, gitxienez; gustukorik bat bera be ez. Etxetik alde eginak eta gazteena libretan ziran.
‎" Neba arreba asko izan gara gurean. Danok batera ez gara inoiz etxean suertau, batzuk jaio baino lehen, beste batzuk ezkonduta edo etxetik alde eginda egozalako".
‎Neba arreba asko izan gara gurean. Danok batera ez gara inoz etxean suertau, batzuk jaio baino lehen, beste batzuk ezkonduta edo etxetik alde eginda egozalako. Hil be oso umetan hil ziran bi, neska eta mutila.
‎Seme alabek etxetik alde egin ahala, mahai handiagoaren preminarik ez zan ikusten.
‎Ez dakit noiz hasi nintzen neure buruari min ematen. Seguru asko denek bezala haur nintzelarik egingo nituen lehen esperimentuak, baina gogoan dut minaren etekinez jabetzen hasi nintzen eguna Arantxak etxetik alde egin zuen lehen aldikoa izan zela: Asteak zeramatzan egurrezko eskultura hari bueltaka, hemendik kendu, handik leundu?
‎inoiz ez!???, eta joan ere, lehenbailehen joan behar zuen, agian; markesa andereak, izan ere, bere min hura zuen, harrotasun iraindutik zetorkiona eta nola edo hala estali nahi zuena, estali edo denbora batean ahaztu: zer hobe hartarako etxetik alde egitea baino, eta mendiko aire garbia arnastea etxeko aire itoaren ordez. Egia zen balizko bidaiak bere arriskuak zituela, baina markesa andereak horixe behar zuen, beharbada, beste mota bateko emozio bat, beste abentura bat, odolaren urdintasunean adrenalinaren eguzki gorria piztu ziezaiokeena, senarrarekin Frantzian izan zuèn bidaldi hartan, automobila erosi eta alabekin Zaldiaingo jauregirako bidea egiten zutela, ongi bai ongi eutsi zien markesa andereak, baita bi alabek ere, egia esan, bidaiaren gorabehera guztiei, markes jaunak zituèn zalantzak ezabatuz:
‎Orduak izan zituen pentsatzeko, baina baiezko eta ezezkoen ataka estu hartan? etxetik alde egiteko irrika eta etxetik alde egiteko beldurra, bi indar kontrajarri, Beñardoren gorputz arimetatik tiraka?, arnasestuka hasi zen; gero, baina, bi indarren arteko oreka batera iritsi balitz bezala, ihardetsi zion:
‎Orduak izan zituen pentsatzeko, baina baiezko eta ezezkoen ataka estu hartan, etxetik alde egiteko irrika eta etxetik alde egiteko beldurra, bi indar kontrajarri, Beñardoren gorputz arimetatik tiraka?, arnasestuka hasi zen; gero, baina, bi indarren arteko oreka batera iritsi balitz bezala, ihardetsi zion:
‎Bilbon eta Gasteizen bizi ondoren, 2005eko udazkenean bueltatu nintzen sorterrira. Unibertsitate garaian etxetik alde egin eta, ordura arte, tarteka baino ez nintzen itzultzen.
‎SIMON DAVIS: Etxetik alde egin dutenean aukera zian duzue zerbait egiteko. (())
‎KEVIN. Pentsatzen aritu naiz eta? etxetik alde egingo dut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia