Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2003
‎Esan eta irakurtzera eman izan dutenez, isolaturik bizi izan garelako gara holakoak gu, euskaldunak. Alegia, kultura ez ei delako gure etxeetara ailegatu horiek guztiak esaten dizkigutenak gure etxe atariraino sartu arte. Alegia, urbanitatea ez delako guregana heldu horiek guztiak esaten dizkigutenak gure etxeko semeekin nahiz alabekin ezkondu zaizkigun arte.
2008
Etxera ailegatu naizenean, Ibon ez dago. Irratia paratu dut, mokadu bat egiten dudan bitartean.
‎Kalean izkina egiten duen etxeraino ailegatu gara. Kaleko beste etxeen antzekoa da, gorriz pintaturiko egurrezko pertsianak, fatxadako arrasto gorriak, baserrietako solibak imitatzearren, errozpeko porlanezko habeak, horiek ere gorriz.
‎Kontsola paretik pasatzerakoan, atseden hartzeko beharrak hartu nau eta ondoko silla urdinean eseri naiz. Aita esertzen zen hemen, etxera ailegatzerakoan; bulegotik ekartzen zituen aferei azkeneko gogoeta tartea eskaini eta kanpoan uzteko zela esaten zuen, trantsizio une bat. Oso bere baitaratua ageri zen, pentsatu dut sillaren ehun leuna ukitzen dudan bitartean.
2009
‎Ez pentsa dena atera zaidanik okerretara gaur goizean. Etxera ailegatuta, bilobarentzako lehenengo jakatxoa amaitu dut bazkalaurrean. Arratsaldean ez bazen, bihar bertan hastekotan egon naiz bigarrenarekin.
‎Jostunak tolestu eta zorro banatan batu dizkidan moduan hartuta irten naiz etxera bidean. Museoaren parean konturatu naiz bigarren jantzia norentzako den azaldu niola aitari etxera ailegatutakoan. Pozarren egon naiz, berez, arrazoi berezirik gabe, eta gogoa ere izan dut berarekin berba egiteko jantziez.
‎" Zergatik ernegatu, ba?" esan neure buruari peluka sastarrontzira botatzerakoan, eta etxerantz abiatu naiz pasatutakoari buelta gehiegi eman gabe. Etxera ailegatzeaz batera jaso dudan deiak ere lagundu egin dit gertatutako guztia ahazten.
‎Momentu hartan ez nekien zertara itzuliko nintzen hurrengo egunean, argi nuen gauza bakarra itzuli egingo nintzela zen. Jada etxera ailegatuta, afaltzen nengoela ikusi nuen zertara hurbilduko nintzen berriro zuregana: janari apurren bat eramatera.
‎Biak amaitzen dituenean deituko didala esan dit, bila joateko. Portutik buelta bat eman eta etxera ailegatu naizenean, bilobarentzako bigarren jakatxoa amaitu dut, afalordua baino lehen. Maribel, Anderren neska laguna, etorri da afalaurretxoan, eta esan digu neska dela itxaroten duten umea.
‎Ziur baietz. Ehorztetxekoa amaitu eta etxera ailegatu naizenean, arropak aldatu, eta hango bulegoan eman didaten inprimakia irakurri dut, hamaiketako modukoa egin dudan bitartean. Ehorztetxekoak esan dit gorpu bat erraustu gura denean gauzak bideratzeko modurik errazena dela hiltzen denaren familiakoren batek inprimaki hori betetzea; hau da, beste berba batzuekin esanda, hiltzen naizenean etxekoren batek, aitak hain zuzen ere (ez dakizu zenbat poztuko nintzatekeen zeu ere tartean izango bazina), bete lukeela inprimaki hori ni erraustua izan nadin.
‎Egin nizun hirugarren bisitatik etxera ailegatu eta dutxa hartu ostean, afaria prestatu nuen. Bakailao arraina baineukan hozkailuan.
Etxera ailegatu eta sukaldeko atea irekitzerakoan, pakete handi antzeko bat ikusi dut mahai gainean, paperezko poltsa batean sartuta. Sukaldean bertan aurkitu dut aita bazkaria prestatzen.
‎Istambul, Valleta, Postmouth, Willemstad, Saint Petesburg, Saint Jonhs... Herriren edo hiriren bat non zegoen ez banekien, buruan hartzen nuen haren izena, etxera ailegatuta entziklopedian begiratu ahal izateko. Badiote, orain artean bezala badoaz gauzak, ezin izango duela luzaroan iraun merkanteen portuak.
‎Bokartatarako sarerik handienaren berun guztiak neuzkala altzoan sentitu arren, mugitu egin behar nuela esaten zidan buruak. Banekien etxera ailegatutakoan han aurkituko zintudala. Gauean bertan eskaini behar nizun aukera.
Etxera ailegatu nintzenean, telebista ikusten zeundeten egongelan. Elkar agurtu bezain laster joan zen Ander bere lagunen baten etxera, lanen bat prestatu behar zutelako edo elkarrekin.
‎Zaren baino askoz zaharragoa ematen duzu, zure adina zein den igartzea batere erraza izango ez litzatekeen arren; egia esan, gorpu bat ematen duzu, aurpegiko hezur guztiak agerian dauzkan gorpu nekatu bat. Sasoi batean, epaitegiko gutunak etxera ailegatzen hasi zirenetik, ohituta nengoen periodikoek gertakarien berri ematen zuten orrialdeetan zure inizialak bilatzen paratzera. Zabaldu gabe bidaltzen banituen ere gutunak zure modulu psikosozialera, ez zen zaila susmatzen nolako saltsatan sartuta ibiliko ote zinen.
‎Zuk pasatu behar zenuen hotza etorri zitzaidan gogora, eta ez nintzen sartu. Laburra iritzi nion etxera ailegatu arteko denborari, loak hartu baininduen autobusean. Ez nuen berogailurik piztu etxera sartutakoan.
2010
Etxera ailegatu orduko deitu nion Sukruri koadroarena konpontzerik ba ote zegoen. Arratsaldean koadroa hartu eta eraman nezakeela erantzun zidanez, berehalakoan Teresari deitu nion.
2011
‎Honezkero Eli¨ka amore emanda zegoen, eta ura ileetatik behera zeriola ikustean, begiak itxi eta hasperen sakona egin zuen: etxera ailegatu orduko, espartzuak baino kizkurrago izan behar zuen ilea.
2012
‎Oroitu da Saul Bellowk Herzog nobelan pertsonaia nagusiaz hamar lerro ingurutan egiten duen deskribapena antologikoa iruditu zitzaiola irakurri zuenean eta balia dezakeela, nolabait, biharkorako. Haatik, etxera ailegatu arte duenez pasarte hura freskatu, zeintzuk gaiak uki litzakeen pentsatzeari ekin dio, denbora aprobetxatze aldera. Berehala ikusi ditu hiru alor:
‎Leihatilatik ikusten zuen paisaia hura arrotz zitzaion, noizbait ezaguna izanagatik. Ez zen artean etxera ailegatu eta handik alde egiteko gogo bizia piztua zuen jadanik.
2019
‎Mutila gau txandatik heltzen zen bakoitzean errepikatzen zen momentua zen. Etxera ailegatu, ohera sartu eta larrutan aditzen zituen, lo hartu aurretik hazia hustu behar balu bezala.
2020
‎Bere onetik aterata sumatu zuen Mikelak Rosario, normalean baino biziago. Zerbait bazuelako susmoarekin joan zen mahaia jartzera, Severiano etxera ailegatzearekin batera. Abrigoa eskuan zuela sartu zen, eta Mikelari irribarre egin ostean, hatza luzatu zion koinatuari.
‎– Etxera ailegatzeko desiatzen nago. Zenbat gauza dauzkadan gure Adriani kontatzeko!
2023
‎Bestelako bibera batzuen artean, azukrea hartu zuen amak. Etxera ailegatu ginenean, baina, astotzaran zabalduta aurkitu genuen guztia; sarde berriak zulatu egin zuen azukrearen papera. Labesuan erretako sagarrak eta madariak azukrerik gabe jan genituen orduko hartan ere, eta beste zati batean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia