Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1

2019
‎Mogueimek dio, gauaren isilean izan zen, egunsentira arte zain egon ginen, sakan estali eta ezkutuan, hiritik hain gertu non harresiko zaindarien oihuak entzuten baikenituen, zaldiak uhaletatik heldurik geneuzkan, irrintzirik egin ez zezaten, eta ilargiaren aldia iritsi zenean, kapitainek ulertu zutelarik zaindariak erdi lo zeudela, denok lekuak hustu genituen, sakanean morroiak zaldiekin baizik ez ziren gelditu, eta bidexka harturik Atamarmako iturriraino iritsi ginen, iturriari izen hau eman zioten bere ura goxoa delako, eta pixka bat harantzago joanez harresira hurbildu ginen, baina justu une hartan erronda pasatzen ari zen, eta ezinbestean geldi geratu behar izan genuen, berriz ere, isil isilik gari alor batean, eta nirekin zeuden guztien buru egiten zuen Mem Ramiresi ongi iruditu zitzaionean, malda igotzen hasi ginen, azkar azkar, gure asmoa zen zurubi bat lantza baten gainean paratu eta harresian eranstea, baina zorte txarra eduki genuen, edo Txerrenek hala oztopatu nahi izan zuen gure lana, zeren zurubiak irrist egin baitzuen, hots handia ateraz, eta eltzegile baten teilatu gainean erori zen, gu guztiok atsekabeturik eta larriturik utziz, zaindariak iratzartzen baziren ekintza galduko baitzen, kizkurtu ginen, harresiaren itzalari josiak, eta gero, mairuek fitsik ere ateratzen ez zutenez, Mem Ramiresek dei egin zidan, ni bainintzen denetan altuena, eta agindu zidan bere sorbalda gainean igo nendin, neronek erantsi nuen zurubia han goian, gero bera igo zen, ni berarekin, eta gero beste bat, eta besteak noiz igoko zain geundenean zaindariak iratzarri ziren, eta horietako batek galdetu zuen, Menfu, esan nahi baita, Nor dabil hor, eta Mem Ramiresek, arabieraz mintzatzen dena mairua bailitzan, esan zuen errondakoak ginela eta atzera itzuliak ginela hala agindu zigutelako, eta mairua dorretik jaitsi baitzen, burua moztu zion, eta burua kanpora bota genuen, guretarrek seguru jakin zezaten plaza barruan geundela, baina bigarren zaindaria konturatu zen nortzuk ginen eta deiadarka hasi zen, Anauchara, anauchara, beren hizkuntzan Kristauen segada esan nahi duena, ordurako hamar ginen harresi gainean, orduan erronda etorri zen, arineketan, eta alde bietatik labankadak hasi ziren, Mem Ramiresek oihu egiten zuen Espainiako patroia den Santiagoren laguntza eske, eta Afonso erregeak, kanpotik, garrasika erantzuten zuen, esanez, Santiago eta Andredena Maria, lagun iezaguzue, eta hori ez ezik beste hau ere esaten zuen, Hil itzazue denak, ez dezala bakar batek ihes egin, tira, betiko oihuak, bitartean beste aldetik beste hogeita bost guretar igo ziren, ateetara jo zuten hauek irekitzeko asmoz, baina ez zuten lortu kanpotik burdinazko borra bat jaulki zieten arte, horrekin hautsi zituzten sarrailak eta maratilak, eta orduan sartu ziren erregea eta bere gizonak, erregea belauniko erori zen atearen erdian eta Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, baina laster asko zutitu zen, mairuak bazetozelako atea defenditzera, baina hiltzeko tenorea iritsia zitzaien, guretarrek, arrabolaren moduan aurrera eginez, hil baitzituzten, eta horiek ez ezik emakume eta haur asko, baita azienda ugari ere, eta isuri zen odolak ibai bat osatu zuen kaleetan zehar, eta honelaxe irabazi genuen Santarem, bertan izan nintzen, baita hemen nirekin dauden beste batzuk ere. Aipatutako batzuek baietz egin zuten buruaz, zalantzarik gabe edukiko zuten haiek ere zer kontatua, baina beti hitza falta duten horietakoak izanik, lehenbizi nahikoa hitz ez dutelako ezagutzen, eta bigarrenik etortzeko eskatzen dietenean ez direlako etortzen, zeuden bezala gelditu ziren, hau da, isilik eta portugesez mintzatzeko artean beraiek baino trebeagoa zenari adi, eta barkatu gehiegikeria, munduko hizkuntzarik aurreratuena edukiko baikenuke baldin eta, orain zortzi mende eta erdi, graduaziorik gabeko militar soil batek eratu ahal izan balu halako mintzaldi garbia, zeinean aurkikuntza narratibo zoriontsua... Erreklutetako batek, gerrako esperientzia bakartzat armada pasatzen ikustea zuenak, baina zorrotz eta zentzudunak, guardia zaharreko inork ez zuela mintzatu nahi ulerturik, esan zuen seguru asko denak pentsatzen ari zirena, Nik uste dut Lisboa hezur gogorragoa izango dela, metafora interesgarria, berriz txakurra eta txakurrak harira dakartzana, txakur asko da, asko baina, handik goitik erronka egiten diguten harresi garai eta kementsuei, non armen dirdira eta albornozen zuria antzematen baitira, hortza sartu ahal izateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia