Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2000
‎" Beste kojin bat hartu du", esan zuen Xanek. " Ondo dago", esan zuen amatxik, esperantza poxi batekin; alabaina, armariora beste joan etorri bat egin zuen aitatxik; koadro txiki bat zekarren oraingoan; sofan jarri zen, hura besartean zuela begiak itxi zituen; eta, Xanek ez baitzuen ezer esaten: " orain, zer egin du?", galdetu zuen amatxik.
2003
‎Accenturek egindako ikerketa baten arabera, AEBetako negozio bidaiarien %60k kostu txikiko airelinea bat erabili zuten azken sei hilabeteotan gai profesionalengatik joan etorriren bat egiteko. Ehuneko horretatik, gehienek(% 94) adierazi zuten mota horretako operadoreak maiztasun berarekin erabiltzen jarraituko duela edo, are gehiago, maiztasun handiagoarekin(% 67 eta% 27, hurrenez hurren) hurrengo seihilekoan.
2005
‎Era berean, Trafikoak arreta berezia eskatzen die kamioien eta autobusen gidari profesionalei. Nolanahi ere, Trafikoak aholkatzen du eguraldiari eta aukeratutako ibilbidearen egoerari buruzko informazio egokia jasotzea, joan etorriren bat egitea ezinbestekoa bada. Gaur goizean, 25 portu zeuden mota guztietako ibilgailuen zirkulaziorako itxita, baina horietako bi bakarrik daude sare nagusian:
2008
‎–Mutilak, esan zuen?, bero handia izan dugu gaur, eta denok nekatuta eta petralduta zaudete. Lehorrera joan etorri bat egiteak ez dio inori kalterik egingo. Txalupak uretan daude oraindik; har itzazue, eta nahi duzuen guztiok zoazte lehorrera arratsalde pasa.
‎Utz iezadazu Veneziara joan etorri bat egiten, eta ezerk ez ditu zapuztuko gure herrien arteko harreman adiskidetsuak.
2009
‎" Entzule maiteok, beste mundura joan etorri bat egin eta ostean natortzue gaur pulpito honetara. Ikaratuta natortzue benetan, bihotza taupadaka dodala.
‎Astelehenetan eta Gernikara joan etorri bat egin eta tripaki betekadatxu bat botatea atsegin izan ohi jat eta, orain zortzi be hara nintzan; eta, jeneroa ikusiaz, plazatik ibiltaldi bat egin eta ostean, beti lez Don Toribioneko tabernara joan nintzan. Platerkada bat tripaki eskatu nebanekoxe, kantuka etorren barrura beste gizontxu bat be.
‎esan eutsen Apartxuk bere bihotz ondoan banan banan eta laztankiro estutzen ebazala. Karta bat bialdu deuste goizeon, eta herrira joan etorri bat egin beharrean ipini nabe. Ordubete inguruan, ba, amatxu barik egon dozue; baina ez zaiteze larritu.
‎Badakik zer otu jataan? Joan etorri bat egin behar joagula munduan zehar. Beti hemen egotea azkena dok, mutil.
‎Egonaldi bat egin ondoren gizonak alde egin behar. Baina noizbehinka joan etorri bat egiten zuen Costa Ricara, neskatxa ikustera.
2010
‎Beti ere olatuen joan etorriarekin bat eginik, leku gehiagoan jarduteko.
‎—Utz iezadazu Veneziara joan etorri bat egiten, eta ezerk ez ditu zapuztuko gure herrien arteko harreman adiskidetsuak.
2011
‎Ezin utzi esan gabe hilabete batzuetara Ruterekin topo egin nuela metroan. Asmoa zeukan Brasilerako, joan etorri bat egiteko. Hobeto zegoela ziostan, tristezia langarra begietan errotuta oraindino.
2012
‎Ia beste bi urte egin nituen egoera horretan; nire zoritxarreko buruak, ordea, huts egin gabe jakinarazten zidan nire gorputza errukarri egiteko sortua zela; bi urte horiek, uhartetik ihes egiteko egitasmoz eta gogoetaz beterik eman baitzituen. Zenbait aldiz itsasontzi hondoratura joan etorriren bat egiteko asmoa izan nuen, arrazoiak esaten zidan arren han ezer ez zela geratzen bidaldiaren arriskua merezi zuenik. Besteetan txalupa hartu eta alde batera edo bestera jotzeko gogoa egiten zitzaidan; eta benetan uste dut, Saletik ihes egiteko erabili nuen belaontzi bera izan banu, norabait joateko itsasoratuko nintzela, nora ez banekien ere.
‎Pentsatzen hasi nintzen ontzitik niretzat erabilgarriak izango ziren gauza asko hartu behar nituela, batez ere hagak, sokak, haize oihalak eta lehorrera eraman nitzakeen beste zenbait gauza; eta erabaki nuen, ahal banuen, ontzira beste joan etorri bat egitea. Eta lehenengo ekaitzak ontzia txiki txiki egingo zuela jakinda, erabaki nuen ontzitik gauza guztiak atera arte beste eginkizun guztiak alde batera uztea.
‎–Ba, ni joan etorri bat egitera noak hor zehar... orain ez nindukek inola ere lokartuko... Aizak, goazen jatetxera, jokoan ari dituk han... gaur sentipen gogorrak behar ditiat...
‎Ostegunero, Donatienek joan etorri bat egiten zuen oihanera, eta neskatila bat ekartzen zuen Gobernu Egoitzara. Eginkizuna erraza zen berez, baina denbora luzea hartzen zuen, gero eta luzeagoa.
2013
‎Une bateko zalantza izan zuen atxilotuak, kolpe bortitz bat hartu duen boxeolaria bezala ikusi nuen, oroitzapenen kutxan zerbaiten bila dabilenaren itxurak egin zituen gero, eta. Barkatuko didazu ezagutu ez bazaitut, urte asko izan dira elkar ikusi gabe?, erantzun zidan eta berehala kokatu ninduen buruz ikasirik zuen bere balizko biografian. Garbi dago edozein egoerari aurre egiteko entrenatuta zegoela, baina zalantza gehiegi nabaritzen nizkion erantzunetan, iraganera jotzen nuenean bereziki, garai bateko ezagunei buruz galdetzen nionean, esan zuen eta beste joan etorri bat egin zuen bulegoan alderik alde, eskuan edalontzia zuela oraingoan. Bere haragi dardaratiak gora eta behera mugitzen ziren dantza malgu bezain anarkikoan.
‎Eta hemen alemaniar izpi bi hurbildu zitzaizkion kristau egiteko asmoa azalduz. Konfiantza hartu zuen eta egun baten Hendaiara joan etorri bat egitera komitatu zuten. Topotik jetxi eta atoan Gestapoko kide bik atxilotu eta Alemaniara eraman zuten.
‎Giro ederra zela eta, turistentzako barku bat hartu eta joan etorri bat egin genuen badian barrena. Golden Gate ren azpitik pasatzean, Angelak, Kaliforniako lehen esplorazioei buruzko lanak irakurtzen ari baitzen egun haietan, azalpena eman zigun:
2014
‎Udako gaua zen, izar eta ilargi. Gau aproposa, mendian zehar joan etorri bat egiteko edo etxe atarian solasean aritzeko; baina, horren ordez, bi gizon hil edo bizi ari ziren borrokan karlistek kanpamendu militar bihurtutako Lekunberriko kale nagusian. Une batez otu balitzaie egiazki zertan ari ziren, argitasun izpi bat izan balute don Karlosekin edo Maria Kristinarekin inolako zorrik ez zutela konprenitzeko, beren jeneral edo kapitainei ere ez zietela ezertxo ere zor, zor bakarra beren buruarekikoa, beren biziarekikoa zela, hartara, nola batak hala besteak borrokatzeari utzi eta, elkarrekin barre eginez, mugako bidea hartuko zuketen, beste herri baterantz, beste jende batengana, bizitza ulertzeko beste modu baten bila.
2015
‎Beste batzuk: 2 egun gehiago izango dira honako egoera hauetan (joan etorriren bat egin behar bada, 4 egun):
‎Denak ez datoz bat egin beharreko urratsei buruz. Reykjarfjordurretik gertuko Arnes herrixkako apaizak, Andres Adamssonek, Jakitunaren adiskide handiak azaldu die Horneko lurmuturra igarota, Leirufjordurren, nekazari bat bizi dela eta belaontzi handi baten jabea dela.
‎Lehenengo eguneko onena Odile Moresen hitzaldia izan zen. Sophie Clementena, nahiz eta gertaera edo istorio bitxiren bat tartekatu, literaturara edo zinera joan etorriren bat eginagatik ere, didaktikoa izan zen. Horixe adierazi zuen Josebak, zeina doi doi iritsi zen frantziarraren hitzaldia entzuteko.
2016
‎Hunkitu egiten nau alabak ama eguneratzeko egiten duen ahaleginak, eta hunkitu egiten nau emaztearen urduritasunak ere, bikote batek huts egiten dion orduko beste batekin amets egiten hasten delako. Beste joan etorri bat egin dut nire gelara, eta alaba da hizketan jarraitzen duena. Amak ez dio erantzuten.
2017
‎Ia ukitzeko moduan irudikatu zuen berrogei urte bete berritan, bizkar sendoak, utzikeriazko jarrera, bizarra, kaskamotza, ilajea bularrean, berezko beso sendoak, begi nabarrak... Esanen luke oinazeak hankartera halako joan etorri bat egin zuela. Euskalduna zubira ailegatu zenean –harritu egin zuen umeen jolas parkeko txirristan eskale bat panpina hautsi baten moduan lotan ikusteak– oinazea jabaldu barik ijaretatik gora egiten zion min bilakatu zitzaion, hainbeste, gelditu behar izan zuen nahiz eta jakin –zapatila hobe lotzeko, bakanetan egin zitzaion barea edo goragalea edo dena delakoa zela– ondoren hasteko nagiak hartzen zuela, eta akiturik nabaritzen zuela bere burua, are egiten ari zeneko hura zentzugabekeria iruditzen zitzaiola.
‎– Axola zaizu niretzat beste joan etorri bat egitea?
2018
‎Artikuluan oso ongi garatu duzu egoeraren azalpena, azken urtetako garapena etab. baina ez nator bat egiten duzun diagnostikoarekin. Lan mundua ez da" elefantea", ene ustetan," elefantearen" ondorioa baizik.
‎Bai gizonak zein emakumeak ere bat datoz beste datu batean: biek uste dute egiten ari diren lanak jaso dituzten ikasketekin ez datozela bat, alegia, kualifikazioa ez dator bat egiten duten zereginarekin. Kasu gehienetan ikasketa maila handiagoa dute egiten ari diren lanak eskatzen duenarekin alderatuta.
2019
‎Barnealdeko gazteak ez zetozen bat egiteko molde horrekin. Eskoletan ibiliak ziren eta alor hori modu ezberdin batean kudeatu nahi zuten, garapen eta aterabide berriak aurreikusten zituztela.
‎—Basurde arrastoak aurkitu nituen basoan, bunkerretik nahiko hurbil. Joan etorri bat egiten dut hara, ea zer moduz arrasto horiek. Eta oso ondo, Donato, oso ondo.
‎Gero eta politagoa iruditzen zitzaion lorea. Mahaitik altxatu eta joan etorri bat egin zuen Garazirengana. Ondo zegoen, lasai segitzen zuen lo.
‎Harmoniuma presbiterioaren alboan pausatu zuten, lehoi buruetako baten ondoan. Apaizak joan etorri bat egin zuen sakristiara, eta aulki batekin itzuli zen. Beste joan etorri bat, eta karpeta bat ekarri zuen.
2020
‎Etxetik irten da, soilik, elikagaiak eta botikak erosteko, osasun zentroetara joateko, lantokira joan etorria egiteko, zaintza lanetarako, banketxeetara joateko edota ezinbesteko joan etorriren bat egiteko.
‎KONTXA: Chotlitz jeneralak esan dust Calaiseko kostara joan etorri bat egin biher dauiela. Misiño inportanteren bat ei dauke.
2021
‎Arratsaldeko ordu bietan, turistentzako autobusak bere Montereyko geltokia utzi zuen penintsulara joan etorri bat egiteko. Publizitateak goratutako Hamazazpi Miliako Txangoaren errepideetan barrena zihoala, bidaiariek jakin minez begiratzen zieten jende txit aberatsaren etxe ikusgarriei.
‎Eskolan daiteke une honetan... eta ama erosketetan, Sabresko supermerkatuan. Egun oroz joan etorri bat egiten du...
‎Buruzburuko gogor batean hil zen: autopsiak baieztatu zuen tiroa goragotik zetorren batek egin zuela, kopetan sartu eta garondotik atera.
2022
‎Otsaileko egun batean, bazkalondoan, Manex larrainetik ukuilura joan zen aitarekin, lantxoren bat egin behar zuten aitzakiarekin, kanpoan joan etorri bat egin ondoren. Baina kanpoaldetik sartu bezain laster biak konturatu ziren hantxe katu ar arrotz bat zebilela; handia eta lodia.
‎Orion Cañaveral lurmuturretik aireratzekoa zen gaur arratsaldean, 42 egun eta hiru ordu iraun lukeen joan etorri bat egiteko. Horren aurretik, ordea, NASAk erregai jario bat atzeman du, eta, hasiera batean atzerapenik aipatu ez duen arren, azkenean misioa berriz ere atzeratzeko erabakia hartu behar izan du; AEBetako Espazio Agentziak azaldu duenez, «talde teknikoak arazoa konpontzen saiatu» dira, baina ez dute arrakastarik izan.
‎Ez dauka atzerri politikarik, 27 atzerri politika ezberdin daude, herrialde bakoitzaren interes historiko, politiko eta ekonomikoetan oinarritutakoak. Herrialde txikienei ondo datorkie bat egitea Europako Batasunaren atzerri politikarekin, barruan banaka izango ez luketen pisua dutelako, alegia. Herrialde handiek, berriz, interesatzen zaienean bakarrik aplikatzen dute Europako Batasunaren atzerri politika, eta dagoeneko badaukaten pisu diplomatikoa handitzeko erabiltzen dute, baina sekula ez alderantziz egiteko.
‎Ez dago batere gaizki neska gazte batek esateko, txostena idatzi duena gaztea baita oso. Joan etorri bat egin nuen enpresara eta han ezagutu nuen. Ez da 50 urterekin edertzen hasitako emakume bat, ez.
2023
‎Bertsio ofiziala ez zetorren bat Egin egunkariak plazaratutako informazioekin. Haien arabera, Calvoren gorpuari gas sunda ikaragarria zerion, eta anbulantzian artatu zuten osasun langileek maskarak jantzi behar izan zituzten hori zela eta.
‎–Nekatzen ari naiz –ohartarazi zion– Autoan maleta zeneraman, barruan arropa garbia eta bidaiatzeko ohiko higiene tresnak. Joan etorri bat egin nahi duenak ez du horrelako ekipaiarik prestatzen.
‎Esangura horretan, bakarrik geldituko litzateke jakitea ahalmenok zeintzuk diren eta horiek nola egituratu daitezkeen Ekonomia Itunaren 3 amaierako xedapenarekin: ...ndik zehazteke dago zer irismen duen foraltasunaren berme instituzionalak legegile autonomikoarentzat, egungo Kontzertu Ekonomikoaren azken xedapenetatik hirugarrenak indartuta, duen mugak, Foru Aldundiak mantentzen baititu 1906ko abenduaren 13ko Errege Dekretuaren 15 artikuluak arlo ekonomiko eta administratiboan aitortu zizkien ahalmenen titulartasunean" 581 Dena den, Endemaño Arostegui ez dator bat egindako hausnarketa horrekin eta ez du uste LHLren bitartez zuzenean Foru Aldundiei finantza zaintzako ahalmenen gaineko titulartasuna eman behar zaienik horiei beren beregi ahalmena aitortzen dien Estatu lege edo lege autonomikorik ez dagoelako582 Autoreak eta berarekin batera Arbitraje Batzordearen kide batzuek uste dute lege batek beren beregi aitortu behar duela Foru Aldundien finantza z... Finantza zaintzako ahalmenen esparru subjketiboari buruz hurrengo epigrafean arituko naiz, baina gaur egun argi dagoena da EAEko erakunde eskudunek Estatuak egikaritzen dituen finantza zaintzako funtzio berdinak dituztela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia