2009
|
|
Jaitsi eta, Piazza Armerinako errepide estuan behera, minutu batzuetan Pergusa lakutxora helduko zara: osin iluna astiro inguratzen ari zarela, hegoaldeko erriberan leize bat dago, Hadesen erresumako sarbidea omen dena, Persefoneren joan eta
|
etortzeko
atea. Mitologiak geografia bat dauka beti.
|
2015
|
|
Aurrera jarraitu dute beraz adreiluzko paisaian zehar. Handik gutxira, eta zalantza une txiki baten ondoren, paperean idatzita ekarri duen helbidearekin bat
|
zetorren
atea aurkitu dute. 14, rue du Taur.
|
2017
|
|
«Bai, etxeko, ndre», esan zuen Lusterrek. Joan
|
etorriko
atetik ezkutatu zen. Dilseyk ekonomikan beste egur pixka bat jarri eta ogi oholera itzuli zen.
|
|
Labea ireki eta ogiaren erretiluari begiratu zion, gero makurtuta gelditu zen norbaitek eskailerak jaisten zituen bitartean. Jangelan barrena sentitu zituen oinak, gero joan
|
etorriko
atea zabaldu eta Luster sartu zen, substantzia bereziren batez egina zirudien gizon handi bat zuela atzetik, haren partikulek bata besteari edo eusten zien eskeletoari lotu nahi izan ez balute bezala edo lotzerik izan ez balute bezala. Bere azalak hila zirudien eta ilerik ez zuen; bera ere hidropikoa, pauso baldarra zuen, hezitako hartz batena bezalakoa.
|
|
Bi edo hiru aldiz jo zuen txirrina Beistegik. Piztutako irrati baten hotsa
|
zetorkion
atearen bestaldetik: han bazen norbait aterik zabaldu ez arren.
|
2019
|
|
...huak, bitartean beste aldetik beste hogeita bost guretar igo ziren, ateetara jo zuten hauek irekitzeko asmoz, baina ez zuten lortu kanpotik burdinazko borra bat jaulki zieten arte, horrekin hautsi zituzten sarrailak eta maratilak, eta orduan sartu ziren erregea eta bere gizonak, erregea belauniko erori zen atearen erdian eta Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, baina laster asko zutitu zen, mairuak
|
bazetozelako
atea defenditzera, baina hiltzeko tenorea iritsia zitzaien, guretarrek, arrabolaren moduan aurrera eginez, hil baitzituzten, eta horiek ez ezik emakume eta haur asko, baita azienda ugari ere, eta isuri zen odolak ibai bat osatu zuen kaleetan zehar, eta honelaxe irabazi genuen Santarem, bertan izan nintzen, baita hemen nirekin dauden beste batzuk ere. Aipatutako batzuek baietz egin zuten buruaz, zalantzarik gabe edukiko zuten haiek ere zer kontatua, baina beti hitza falta duten horietakoak izanik, lehenbizi nahikoa hitz ez dutelako ezagutzen, eta bigarrenik etortzeko eskatzen dietenean ez direlako etortzen, zeuden bezala gelditu ziren, hau da, isilik eta portugesez mintzatzeko artean beraiek baino trebeagoa zenari adi, eta barkatu gehiegikeria, munduko hizkuntzarik aurreratuena edukiko baikenuke baldin eta, orain zortzi mende eta erdi, graduaziorik gabeko militar soil batek eratu ahal izan balu halako mintzaldi garbia, zeinean aurkikuntza narratibo zoriontsuak ere badiren, luzea eta laburra tartekatzea, bat bateko etena, plano aldaketa, suspentsioa, are eta ironia poxi begirune gabe bat ere, erregea otoitzetik atera eta zutiaraztean ikusten den bezala, alfanjea amena baino lehenago iritsiko ote zen beldurrez, edo herri jakinduriaren altxor amaigabea milagarren aldiz aintzat hartzeagatik, fio hadi Amabirjinaz eta ez ezak lasterka egin, ikusiko duk zer jazotzen den, uste izatekoa da ez dela gauza gozorik izango.
|
2020
|
|
–Matxuratuta dago. Goazen –esan dio Xubani–, ez da inor
|
etorriko
atea zabaltzera.
|
2022
|
|
Oroitzapen liburu horretan kontatzen duenez, aitona amonek txerrikumeak hazten zituzten herrian edo inguruetan saltzeko, eta neguan bereziki, umaldietan jaiotzen ziren kumerik ahulenak ohera eramaten zituzten gauetan hotzak hil ez zitezen. Amona sartzen zen ohearen ertz batean eta aitona bestean erdian txerrikumeak zituztela –jarraitu nuen eta nazka aurpegiarekin begiratu zidan Annak– Oso azkar ikasi zuen irakurtzen Saramago umeak, aitak etxera ekartzen zuen Diario de Noticias eskuetan zuela, baina bigarren gradua egitera eskolara joan zenean azkena jarri zuten, atearen ondoan, norbait
|
zetorrenean
atea irekitzeko. Diktatu bat eginarazi zien egunean, ordea, txundituta utzi zuen maistra mutikoak zuen mailarekin, eta eskolako lehena zegoen lekutik kenduta, gero idazlea izango zena jarri zuen haren lekuan.
|