Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 270

2004
‎Auskalo zertan pentsatzen ari zen aldian behin salara etorri eta musika jartzen zuen Genoveva. Belar kontuetan ez behintzat, eta are gutxiago behioi gehien komeni zitzaigun elikaduran.
‎Apurka apurka, Setatsuaren laguntza berezi haiekin eta, nire onenera etorri eta oso piztuta ibili nintzen uda parteraino. Zenbaitetan, begiratu sastraka zegoen aldera eta sei puntu beltz ikusten nituen errezkadan korrika, senideak bailiran:
‎Belarra jan, ukuiluan egon, beti ordutan ibili, puaf!, nazka ematen du pentsatzeak ere. Zu ordea, ikusi gaua datorrela eta halere nirekin gelditu zara. Ondo, oso ondo.
‎Baina, suerteak hala nahi izanda, arazo haiei buruzko zerbait argigarria jakingo nuen arratsalde hartan; gurpilari lokatz izpi batek alde egingo zion, eta izpia, etxe hartako sekretu bat, nire eskuetara etorriko zen. Eta guztia banketea hasi eta berehala gertatu zen, behi batek —beltzen artean gaixo hutsa zen batek, zehazki esateko—, niregana etorri eta pentsu pixka bat eskatu zidanean.
‎Eta jakina, ez eta izan ere. Zuen pentsua dela eta, ederki zuritzen ditu Chevroletaren joan etorri eta abarrak!
‎Guardiek segituan obeditu zioten: etorri eta kulatazoka hasi ziren gurekin.
2010
‎Eskakizun hauei entzungor egitea badago, aurka ere bai, edo guztien interesak bateratzen saiatu. Okerrena eskakizunei legitimitatea kentzea izango litzateke, eta, kanpotik datozela eta, gizarte honetan nahasian eta asimilatuak behar dutela agintzea. Laster eskakizun horiek aldarrikapen tinko bihurtzeko bidea har dezakete eta gizarte oparoetan gertatzen diren eztanda sozialak ikusi.
‎Alegia, Armand Davidek darwinismoarekin egin zuen topo Genoan. Jakina, Darwinen Espezieen jatorria liburu iraultzailea 1859 urtean argitaratu zelarik, gure David zangarra haren irakurri gabe partituko zen Txinarantz, eta Zeruko Inperioan zeharreko joan etorri eta nekeek ez zioten aukera handiegirik opetsiko holakorik plazaratu zela eta zelako eztabaidak piztu zituen jakiteko.
‎Jabetu egin nintzen bat batean bizikletaren altzairuzko txirrinaren ispilu distiraz edo enborrak azalean zeukan goroldio mantxaz. Eta, bat batean, zinezko tximeleta zuri bat mitxirrika, inguma, txoleta— hegan etorri eta justu goroldio hartan pausatu zen, eta Moro astoa guregana abiatu zen belazean barrena, eta hegazkin bat zeruan azaldu zen atzean estela bat uzten zuela, eta zeru hartan bertan eguzkia sartzeko zorian zegoen.
‎Adelak lurrezko kazola bat hartu zuen ekonomikaren txapa gainetik, eta gure mahaira ekarri. " Festak badatozela eta, gaur oilasko errea bazkalduko dugu!", esan zuen irribarre zabalez. Oilasko pusketak platerean jartzen hasi zen.
‎Zertan pentsatu ote zuen Jesusek Getsemaniko baratzean? Berari pentsamenduak etorri eta joan egiten zitzaizkion burutik, baina gogoz bestera.
‎Penarik handiena Estebanek, zure senarrak, eman zidan. Ontzia hondora zihoala ikusi zuenean, itsaso hartan, dena lainoz inguratuta geundela, niregana ahal bezala etorri eta, zer egin behar dugu orain?, galdetu zidan. Ontziak astindu bat eman zuen orduan, eta irristatu eta itsasora erori zen.
‎Eguerdian Visaliako aireportura joan naiz Mary Annekin, eta Joseba jaso dugu. Irtetean, aparkamentua ordaintzeko ilaran geundela, adineko andre bat kexuka hasi da, Chicagotik zetorrela eta" halako bidaia luzeek birrindu egiten zutela". Bere gisara ari zen marmarka, baina halako batean Josebari eta bioi erreparatu digu.
‎Jarraitzeko egin diot Donaldi keinu, eta estudiora etorri eta ordenagailu honetan begiratzen hasi naiz. Obabako lehen amerikanoaren idazkia nahi nuen, baina benetakoa, don Pedro Galarretak nire osaba Juani oparitutako eskuizkributik kopiatu nuena.
‎Kanpora denok! Zu aurrena!" (Utzi egiten diot idazteari, ezin dut jarraitu, hunkitu egiten naiz gogoratzean eta kordea galtzen dut, nire onera zerbait etorri eta ohean etzan naiz, gero idazten hasi naiz berriro).
‎Zilar meategia aurkitu zian Alaskan, eta aberastu. Gero hona etorri eta hotel hori eraiki zian. Berlinok eta militarrek kendu zioten arte bera izan zuan nagusi.
‎Baina, orain, ez dakit zer pentsatu. Unibertsitatera joateko garaia etorri eta Villa Lecuonatik alde egiteko aukera sortzen zaizunean, bertan geratzen zara amaren gonapean. Eta gainera karrera hori ikasten.
‎Stonehamera egindako estreinako bisitan jo nuela kanta hura, Efrainen eta Rosarioren ezteietan hain zuzen ere, eta bazkalondo hartan osaba Juanek indioekin behin izandako topaketa kontatu zuela. Izugarri izutu zela, noski, red skin haiek atzetik segika zituela ohartzean, eta are gehiago gaua etorri eta suaren aurrean, ordokiko bakardadean, bere zaldia irrintzika hasi eta aurrez aurre ikusi zituenean. " Baina ez zuten nire bizia nahi, kafea baizik.
‎Baietz egin nion. Petrilean eseri zen, oinez etorri eta deskantsatu behar balu bezala, eta istant batez —ez luzeago— aurreko basoari begiratu zion. " Betiko tokian dago dena", esan zuen.
‎Hiltzaileak eta beren lagunak, erantzun zidan. Hurrengo egunean, college tik etorri eta estudioan aurkitu nuen, Obabatik ekarritako bere paper guztiak mahaian kokatzen. Berak ere carving bat egitea erabaki zuela esan zidan.
‎Garaño, Gaztelu Sajrat Quais, gotorleku oro zigor eztenak armadunak datoz eta badoaz geratzen zaizkigu akain bezala odola xurgatuz bizitza kenduz hatsa lapurtuz izengabetzen.
‎Bazkal ordua ailegatu zenean Robertori galdetu nion nirekin jantokira ote zetorren eta erantzun zidan etxera joan behar zuela, Mar apurtxo bat gaixorik zebilelako.
‎Zaragozatik nator eta osteguna da, gure bilera eguna.
‎Gaua laster dator eta ostiral ilunabarrez auto gehiegi ateratzen dira Bilbotik, den denak batera. Ez gaitzala pilaketak harrapa!
Badatoz eta bagoaz, elkarren enkontrura. Ospa dezagun adiskidetasuna, jarraian eguzkitsu bezain epel atera zaigun hainbatgarren larunbat honetan.
‎Robertok makinak aztertu behar zituen eta informazioa ongi partekatu bileran zegoen mutil gaztearekin (seguritate arloko arduraduna). Bistaz ezagutzen nuen emakume gaztea Giza Baliabide alorretik zetorren eta prestatu beharra zeukan langile bakoitzari buruzko txosten linguistiko bana.
‎Aukeran zetozkidan eta nirea zen erabakitzeko eskubidea, legez nengoelako behartuta haien artean hautatzera.
‎Itsaso konturatu zen zerbait gertatzen zela, zorionez ez zen guganaino etorri eta ipuina irakurtzen jarraitu zuen. Bazkaltzeko ordua gainean geneukanez amamaren etxera abiatu behar genuen.
‎Europako gainerako eskualdeetan bezala, Euskal Herrira ere etorri eta zabaldu ziren ijitoak, beste izenez zitoak (N), buhameak (Z, BN), kaskarotak (L) irudian, motxaileak (G, B), zingaroak..., eta gainerakoetan bezala, beren bizimodua zela eta lan eta etxe finkorik gabe, arau propioekin, sistematik kanpo egoteajazartuak izan ziren, eskean edota lapurretan ibiltzeagatik.
‎Hori da bide egokiena bakarra ez baldin badaberen buruaren altxatzeko, dignfikatzeko, eta hori euskal kontzientzia osoaren bidean doa. Gainerat, euskalki batez irakurtzen eta idazten ikastea urrats ezinago haundia da euskararen oinarrien sendotzeko; hortik etor eta mami liteke standardaren beharraren konzientzia eta beste gauza aunitz".
‎Eta beren hizkuntza zaharra da egiazki batzen dituena. Hemen zen duela 5.000 urte, Indo-Europarrak etorri eta kontinentean zehar zabaldu baino lehen.
‎Bertan irekiko zukeen, haren edukiaz jabetzeko irrikaz, baina semearen izenean zetorren eta itsuskeria zatarra zatekeen. Bere aurrera deitu zuen beraz Simeon, eta kasualitatea! harakoan jauregian zen, ehizaldi batetik etorria edo parranda batera joatekoa.
‎—Nire aitak bahiketa honen berri jakindakoan, hona etorri eta belarrietatik zintzilik edukiko zaitu, erori arte.
‎851. Istilu eta erresistentziak aipa daitezke, baina estatu modernuaren formazioan" biolentzia fisikoa" baino inportanteagoa izan da" biolentzia sinbolikoa", menperatuak bat etortzea eta kontsentsuan parte hartzea bilatzen duena. Estatuak, bortxa fisikoa monpolizatzen badu ere, gizartea balio arrazional, desinteresatu eta unibertsalen arabera antolatu dela sinestarazi behar zaio herriari.
‎903. Hala ere, Koldo Elizaldek eztabaida zakarrak sostengatu zituen, Julio Urquijo eta Arturo Campionen kontra, hitz garbien alde. Adibidez, eliza erdaratik zetorrela eta txadon erabili behar zela esaten zuen, etxe eta done hitzez asmatua, bigarren hori ere latinetik ekarri arren. Julio Urquijok eliza hitza egokiagoa zela esaten zuen.
‎153. Pedro H. Sarrionandiak amazig izenari buruzko bi hipotesi etimologiko eman zituen. Alde batetik, az’eg ‘lehortu’ aditzetik zetorrela eta, beraz, lehorra, iharra, argala esan nahi zuela, Nilo ibaiaren bazter umel jorietan bizi ziren auzokoen kontrastean. Eta bestetik, egiptoar zaharrek tehenus edo ‘zuriak’ deitzen zietela eta, amazig hitzak ere ‘zuria’ edo ‘librea’ esan nahi zuela; amazigeraz ‘beltz’, ‘morroi’ edo ‘esklabo’ adierazteko erabiltzen den ismeg’ hitzaren antonimoa.
‎—Zuk atera, oraintxe dator eta...
‎Esklabotza antzinako gauzatzat hartzen da, baina ez da ez aspaldikoa ez hain urrunekoa, 1141 eta ez da izango. Instituzioa antigoaletik dator eta gaur egun ere topa daiteke, urrunera joan gabe, forma apur bat disimulatuekin.
‎Ostu egiten diezu, menperatu egiten dituzu, hil ere egiten dituzu. Eman dezagun halako gizon bat zeure herrira datorrela eta, errespetu askorik gabe, zuk sinesten duzun guztia absurdoa dela esaten dizula. Zure legeek, zure erlijioak, zure jakituriak, zure instituzioek eta abar ez dutela ezertarako balio.
‎—Sar zaitez, atarian ez gelditu, pasa, pasa —esango zion Marianok— Etxe honetara etorri eta sukaldera sartu gabe ez da oraindik inor geratu!
‎Aurrera jarraitu eta jendea ikusi zuen. Ehiztariak ziren, airean sareak zabaldu eta harkaitz arteko zokoetan ezkutaturik, isilean, usoren bat etorri eta jausiko zelakoan tranpara.
‎Ekuadorren jaio nintzen, Guayaquil izeneko hirian, montubioa naiz. Gero Euskal Herrira etorri eta Gasteizen bizi naiz.
‎Tafallako erreka hori ur gutxirekin zetorren eta Tuterarako jadanik ur gabe egongo zela pentsatu zuen Patxik.
2011
‎" Museoko ikuskaria" omen naiz. Inor kanpotik etorri eta neuk hartzen ditut. Gainerakoan, arrantzari buruzko liburua argitaratu dut erretiratuz gero:
‎Zubiri izeneko herri batean eman dut gaua. Iruñeko jaiak datozela eta, denak airean dabiltza. Harritzekoa da.
‎—Andrea, hogeita hamar urte eman ditut taxian hara hona, zuk niri nora joan nahi duzun esan, eta haraino eramango zaitut. Nik egunean hamaika aldiz aditzen dut nondik gatozen eta nora goazen, eta gauza bat esango dizut: bada Paradisua eta bada Infernua.
‎Hirira joan nintzen botikaren bila. Botika hartu eta han gelditzeko esan zidaten, eguraldi arrunt gaiztoa baitzetorren eta ilunabarra baitzen. Biharamunean taldetxo bat joatekoa zen, eta haiekin joateko eta haiekin joateko.
‎Ama, behiak, behorrak eta Ulixe etxera ez zetozela eta, mendira joan zen Ulixe min hartuta ote zegoen ikustera.
‎Coquillea lapur talde bat zen, lapur talde beldurgarri bat, Frantzian XV. mendean jardun zuena. Done Jakueko erromesek erabiltzen zituzten maskorrak (coquilles) hartu, eta hona eta hara ibiltzen ziren, haien joan etorriak eta gaiztakeriak errazteko eta ezkutatzeko. Eta Orreaga da Done Jakue bideko monasteriorik garrantzitsuenetariko bat.
‎Gau hartan lapur talde bat banketxean lapurretan ibili zen. Egunsentian polizia etorri eta Iruñeko gizona atxilotu zuten.
‎—Ba, une batean bera eta Claude, Donemilion familiaren etxe ondoko artasorora joan direla, zigarro erretzera. Ni sukaldetik nentorren eta barbakoa dagoen lekura nindoan, orduan ikusi ditut biak, oso diskretuki, desagertzen. Ni ondotik pasatu denean, esan dit:
‎Batzuk joan eta beste batzuk etorri. Batzuk etorri eta beste batzuk joan. Horrela dira gauzak.
‎abisatu du orduan norbaitek. Karmele dator eta.
‎Bizitzaren ironiak, pentsatu zuen Marcok egile posible bat burura zetorkiola. Tira, dena dela, esan zion nagusiak, zure desagerpenekin adi egon, faborez, ikusten duzunez ura nahasita dator eta, gaur goizean dei bat jaso dut zutaz galdezka. Dei bat?, jakin nahi izan zuen Marcok.
‎Ez zuen lortu gaizkiarekin akabatzea. Eta orain, berriro dator eta guri egokitu zaigu Ahab kapitainaren lana bukatzea. Kafeari azken zurrutada eman, ordaindu, beste zigarro bat piztu eta, taberna abandonatu zuen, begirada zerumugan galdua.
‎Popeye ren antzera zabaldu zituen besoak. Filmaren joan etorri eta gertaera guztiekin bi egun zeramatzan entrenatu gabe. Eta hori gehiegi zen egunero zortzi ordu inguru entrenatzen zuen gizon batentzat.
‎Hala ere, etsita zegoen gizakia izatez determinista eta superstiziosoa dela, akaso pentsamendu primitiboaren hondarren baten ondorioz. Astro konjuntzioetan sinisten du, zenbaki jakin batzuek zorte ona edo txarra ematen dutela uste du, fidatzen dira parapsikologiaz eta gaixotasunak sendatzen, etorkizuna iragartzen edo hildakoekin hitz egiten duten xamanez..., eta behar baino garrantzi handiagoa ematen diete bat etortze eta amets premonitorioei.
‎Loidi bera da; ikus sarrera hau. Berez, baserriko semeak herrira etorri eta lehengo etxea (Loidi) berritu zenean hartu zuen Belako izena. Geroztik herriko Belako deitu izan zaio.
‎Oharra: Baztandik etorri eta bertakotzean Baztan izengoitia bereganatu, eta hartatik Baztanenea etxearen izena, eta honekin deus ikusirik ez duen Pedro de Yñarreak, Pello Baztan-ek, askoz geroago, egin zuen baserria (ikus Perurena 2010: 49).
‎Etimologia azalpena: Oinarrian Eratsun toponimo nagusia dago, segur aski herri horretako norbait Goizuetara etorri eta sorterriaren izena mota bateko edo besteko izengoititako ibili zelako (ikus Salaberri, 2003: 113).
2012
‎eliz mutil kanpai jolea...). Ulerkuntza zehatzean, beste hitz batzuekin esanda, beraz, Lege debekatzailea eta lege horren beraren transgresio nagusia bat etortzen eta bata bestearekin egokitzen direla (adibidez: ez menta zelaietan naturaren legea, Elizan bertan baizik, lege onaren tenploan bertan legearen subertsio nagusia, obszenoena, gauzatzen delarik).
‎Horrelako desbiderapen linguistikoek askotan txirrista egiten dute eta, hala, hanka sartze nabariak egin ohi dira. Esate baterako, batzuek erabaki zuten" mankind" hitza sexista zela man aurrizkia daukalako, eta humanitate horretatik emakumeak kanpoan uzten zituelako, eta erabaki zuten handik aurrera humanity hitza erabili behar zela, ohartu gabe hitz hau etimologikoki homo hitzetik datorrela eta ez mulier hitzetik (guk geuk ere arazoa izan dezakegu" gizateria" hitzekin euskaraz," giza/ gizon" etik baitator). Eta gauzak muturreraino eramanez AEBetako zenbait mugimendu feministak proposatu du hemendik aurrera ez dela gehiago erabili behar history hitza (his izenordain maskulinoa delako) eta herstory erabili behar dela (her baita izenordain femeninoa).
‎Orain kaleratu da beste liburu mardul bat, lehen aipatu dudan arrazoiagatik, beharrezkoa zena. Hau ere gazteleraz dator eta liburu honek ez Nafarroakoa soilik baizik eta Euskal Herri osoko literatura hartzen du: Historia de la Literatura Vasca (Erein argitaletxea) du izena eta Iñaki Aldekoa irakasle eta aditua izan da egilea.
‎Zer nolako liburua den jabetzeko esku artean eduki behar da, formatoak, diseinuak edukiak beste garrantzia baitauka kasu honetan. Liburua, gainera, CD batekin dator eta, atzealdean, ikus poesiaren eredu gurpil jiragarria poema lerroak zatika emango diguna, galdera erantzun joko indartsu batez: Zerria zertarako?
‎Oi, zu gabe, dena ez da oro eta zaintza umezurtu egiten da, galderez betetzen erantzunak. Ezin dut esan zatoz, nola esango dut zatoz nire bihotza zuk ezkutatzen baduzu zure bihotzean, eta nirea zurearen zain badago, ea noiz esango duen zatoz eta goazen eta bihar eta etzi eta segituan eta betiko.
‎Kalean belaunetaraino dabil argia, eta zu gorago zaude, nire barruan. Maita nazazu eta zatoz eta emadazu musu; ez zaitez desbidera eurira.
‎Nik eman nizun neurea, atzo, eta geroztik hilda loratzen naiz egunero, beti edo bart ere bai, maitasunean; ni ez naiz zuretzat laido bat, ni zure aluan lokartu nintzen arimagabe, bart ere bai baina gehiago beti, maite. Eta zuk badakizu hori, zuk badakizu norentzat den argitasun hau, eta nondik datorren eta zertara, eta gaur ere bai errepikaka eta isilik, oihartzunak josiz urkietan, eta zuretzat beti maitasunez, zuretzat han goitik nire barruraino.
‎" Maria Magdalakoari, iraganeko oroitzapen batzuk lausoturik eta beste batzuk guztiz argi ageri zaizkion bezala, etorkizuna guztiz igarri ezina begitantzen zaio, ilargi gabeko gaua bezain iluna, hareazko bisuts bat bezain itsua. Maisuaren hitzak entzuten dituen bakoitzean lorietan dagoela sentitzen du, edertasun eta ontasunezko mundu berri bat baletor eta bera haren erdi erdian balego bezala. Maisua bertan ez denean, ordea, beldur zehaztu ezinezko batek inarrosten du goitik behera:
‎Noski 526 brigadakoak direla, eta Espainia askatzera doazela. Noski populuak beso zabalik eginen diela ongi etorri eta, erran gabe doa, haiekin batera altxatuko dela, faxistak ohildu beharrez. Haren hitzek viva eta muera sorta aterarazi die Migelez bertzeko gehienei.
‎Egunero etxera eramaten duen autobusaren zain gelditu da. Ibilgailua etorri eta txoferrak atea zabaldu du bere parean. Ordea, Julianek ezetz egin dio buruarekin.
‎Hondarrean, Filipe IV.a Frantziako erregeak baimena eman du bere semea, Luis printzea, Nafarroara etorri eta Iruñean errege izenda dezaten berari ukatzen dizkioten ohore guztiekin, Infantzoien Batzarrek Parisera igorri dituzten gutunek ez baitiote titulua ezagutzen, aski gauza naturala, bere emazte zendua baitzen tituluaren jabe, hau da, Joana erregina aiurri bizikoa.
2013
‎Aitak zioen: " Orain dela lau urte etorri eta esan zidan," Aita, aire komandokoa izango naiz". Jota utzi ninduen.
‎Zinez, kontrakoa gertatu zen. Ameriketatik etorri eta ia berrogei urtez, etengabe jaso zituen omenaldiak: loteria ofizialeko txarteletan azaldu zen bere irudia, telebista programak eskaini zizkioten, idazleek Camilo Jose Cela, Miguel Mihura, Ernesto Jimenez Caballero eta beste hainbatek— aintzat hartu zuten.
‎Santa Clarako eta beste misio batzuetako fraideak etorri eta hiletak egin zitzaizkion, berezko heriotza izan zela sinetsita, baina ez salan gorpua aztertu eta urdaila ireki baino lehen, ez zutela pozoitu ziurtatzeko. Ofizial, sarjentu eta beste asko egon ziren ikerketa horretan.
‎Vancouverrek bere A voyage to discovery... liburuan aipatzen duenez, Nootka utzi eta Monterreyrantz zihoala, geldialdi bat egin zuen San Franciscon. Heldu orduko, Martin de Landaeta fraidea etorri eta misiora gonbidatu zuen fraide guztien izenean. Vancouverri very pleasing and entertaining iruditu zitzaion fraide kortezubitarra.
‎Handik pixka batera, Desireko ofizial batzuk etorri eta hainbat gizon eraman zituzten bahituta. Sierra marinelak izenak ematen ditu bere aitorpenean:
‎" Loriatzen ziren horren aurrean, eta, nik idazten bukatutakoan, batzuk niregana etorri eta zer izen zuten galdetzen zidaten, eta nik paperaren arabera erantzundakoan barrez lehertzen ziren. Holaxe olgatu ginen arratsalde hartan, elkar agurtu arte.
‎Lurrera jaitsi eta hiruren bat legoa ibili ondoren," indio asko azaldu zitzaizkien arku eta geziekin, eta bake keinuak egin arren ez ziren hurbiltzera ausartu; soilik oso andre zahar bat, ehun eta berrogeita hamar urtetik gora izango zituena, negarrez; laztandu egin zuen Jeneralak, ale batzuk eta janaria emanez; andre honek, zaharraren zaharrez, errementari baten hauspoak bezalako zimurrak zituen sabelean, eta zilbor nabarmena, kuia bat baino handiagoa. Tratu ona ikusi zutelarik, indioak bakean etorri eta beren rancherietara eraman gintuzten. Ereintza biltzen ari ziren une hartan, eta linaziarena bezalako hazi batzuekin pilak eginda zeuzkaten; eltzeak zituzten janaria prestatzeko, eta emakumeak animalien larruekin janzten ziren; Jeneralak ez zuen soldadurik ametitu rancherietan, eta, berandu zenez, fragatarantz itzuli zen, eta indio askok lagundu zioten hondartzaraino".
‎Pixka bat iparralderago igota, Golkoaren beste aldera pasatu zen berriro Ugarte, eta handik aurrera penintsularen ertz guztia aztertzeari ekin zion. Ordurako, fraidearen gorputz adindua erasanda zegoen horrenbeste joan etorri eta aztarrikarekin. Orain, gainera, sekulako minak zeuzkan oinetan eta iztartean.
‎Tumacacoritik etorri eta Tubacen pasatu zuen eguna, abiatzera zihoazenekin. Eta 23an, goizeko hamaiketan, Anzak jvayan subiendo!
‎Inurri batek filosofia ikasi nahi zuen ez zekielako nor zen, nondik zetorren eta nora zihoan. Baina ez zuen unibertsitatean sartzeko froga gainditu eta bizitzen jarraitu zuen.
‎Gerrak makurrarazitako belaunaldi euskaltzalearen kokapen ideologikoa eta gaitasuna kontuan hartzekoak dira. Edonola ere, ametsari sumatzen zaion tonu emozionalaz ari gara hemen, horiek lehenagotik baitatoz eta geroago ere hor baitiraute.
‎Auzapeza, zinegotziak, inguruzaina eta beste hainbat, berriz, laster agertu dira Amilobitik itzulian. Lastozko paxoen suaz argi eginez datoz eta berri txarra dakarte; berri txar txarra benetan:
‎Ez dutela mokadurik probatu eta ez probatuko, ez beraiek eta ez zakurrek, nahiz eta norbaitek inork ez daki norkuntxi bat ederki prestatuta, arto errea eta zahatoa ardoz betea ekarri dien. Batzarrera ez direla etorriko eta Kokoherriko apaiza hurbiltzerik ez luketela nahi jakinarazi diotela. Ahuntzainari Orkitzek eskatu diona dela Urrumiako abere urrikalgarriez arduratzeko.
‎Aria zuzenari zaio materia okerrari zaiona. Materiaren erakarmenak okerrean garatzen ditu bere oreka eta ukorekak; materiaren erakarmenari berezkoa zaio harremana, joan etorria eta indar dema; horrexek hausten du erakarmen unibertsalean zuzeneko marra oro eta horrexek ematen dio kosmoseko bilakaerari izar eta astro guztien elkarrekiko eta elkarren inguruko biratze etengabearen izaera. Ariaren ariak ordea, infra atomoko izpikien munduak bezalaxe, badauka erakarmen unibertsalaren bilakaera okerrari ihes egin liezaiokeen kaoseko leihorik.
‎Igitaiez zaurituek petrikiloaren etxe aurrera etorri eta etorri jarraitzen dute. Heldu berriek ere eskuetan, eskumuturretan eta besoetan dauzkate zauriak, eta guztiek igitaiekin egin dituztela aitortzen dute.
‎Gaurkoa izan zitekeen lehenengo egun normala euliteriaren ondoren, baina goizeko bederatzietan, sekulako urduritasuna sortu duen zerbait gertatu da. Alde batetik, zalgurdi dotore bi gelditu dira plazaren erdi erdian, bata bestearen atzetik etorri eta herri guztia igaro ondoren. Beste aldetik, bandoa jo du ondoren inguruzainak batzarrera deituz:
‎Tzurdiok askotan gogoratu eta zehazki zenbatuta dauzka taldekoak zehaztasun osoz. Txando eta Brisket arduradunez gainera, zortzi neska mutil hamazazpi hemezortzi urtekoak elkar hartuta etorri eta zebiltzanak: Xan, Xotil, Izarne eta Oxine; Huxtio, Iruña, Ergobi eta Laket; eta azkenik, laguntzaile moduan, ustez esku bat botatzearren edo, Xalene Txurdaneko alarguna eta Tzurdio Lardunbaitako mutikoa.
‎Petrikiloaren etxera banaka banaka eta noizean behin ematen diete sarbidea zaurituei. Goizetik etorri eta itxaroten dauden zaurituentzat izugarri astuna ez ezik, ia jasanezina bihurtzen ari zen egoera. Orain, ordea, denak jan, edan eta sutondo inguruan solasean jarri direnetik, zorionaren printzak ez badira ere, ongizatearen patxada dastatzeko aukera dago.
‎Urduritasuna areagotu egin da halako hein batean, berez arras hunkigarriak izan diren Zutolako etxekoandrearen ehorzketan, zurrumurru zehatz batzuk barreiatu baitira. Hoxpine zenaren bi semeak ez dira etorri eta, gainera, Kokoherriko apaizari latinezko otoitzak baizik ez egiteko erregutu omen diote arren eta arren. Huxtio mutikoa zauri larriekin dagoela gauza jakina da, baina batzuen batzuek diotenez Zutolan eztabaida eta errieta ikaragarriak jo omen dituzte bart.
‎Heriotza, berriz, gizabanakoa bestetasunera isurtzen deneko urrats bakartia da. Bestetasunetik gatoz eta bestetasunera goaz.
‎—Bai baina gandua zetorrek eta eguraldia aldatzen ari duk tematu da ezezaguna. Ez al liguke orain norbaitek lagundu?
‎Kokoherrirako bidaia isilik egin dute gehienbat. Xemen alkandorarik gabe dator eta lepoan ipinitako Axineren musuzapia odoletan blai jarri zaio. Uso mezulari gaztea, Ahuxo, hil egin da mugitu dutelarik eta, halere, eskuan dakar hilik.
‎Isila berriro egin bezain laster, horra non musikari talde bat hurbiltzen ari den ilunpean nonbaitetik, kalejira ezaguna joz datoz eta horrek ibilian dabiltzala adierazten du. Higoak berekiko xuxurlatu du:
‎Eta horra Apoinoko haur eta ume gorri zirtzil haiek irri eta iseka egiteko oihukatzen zidaten leloa, zera, Kokoherri zoro herri, Kokoherri zoro herri, koko ero, koko ero! Ume andana zen biltegira karraka bila etorritakoa eta itxuraz elizan maitinetan jotzearren zeramatzaten. Beraz, Apoinon aste santuan daude, Erramu igandearen eta Pazko igandearen artean alegia" ondorioztatu du Lagoak.
‎—Bai zera! gehiegi berandutuko lukek, lau ordu luze joan etorrian eta gainera agerian geldituko lukek gure arduragabekeria. Ez ote dio inork aurrea hartuko idiekin datorren jende multzoari eta aizkorak ekarri?
‎Erkotz, Uher eta zinegotzi bereterra izan dira lehenak. Erkotz sudurretik eta ahotik odoletan dator eta oraindik erdi zorabiatuta dagoela ematen du, zeren eta soinean daramatzan gorotz, simaur, hosto eta zaborrak kentzeko ezohiko tenkortasun zitala adierazten baitu. Uher gizagaixoak, berriz, eskuineko eskumuturrari eusten dio beste eskuarekin.
‎Auzolanekoek orotariko tresneria eta trasteria dakarte; aizkorak, zerrak, palankak, burdina ziriak, mailuak, mailutzarrak, zorroztarriak, kateak, sokak eta abar. Janariz eta edariz hornituak datoz eta batzuen batzuk izerditan blai ailegatu dira, dakartzaten zama handiarengatik:
‎Absurdoa bestetasunaren amildegia da. Handik gatoz eta hara goaz. Ortziko zulo beltzera zuzen zuzen abiatu den materiarik gabeko izpikia bezala zaigu geure bakoitzaren hunkimendu lirikoa.
2014
‎" eskola handiko eta bizimolde sainduko gizona[.] baina hura kardinale egiten bazuen gero ustez bi frantses zirenak, hiru zituela eginen. Nola zatekeen hori, galdatu zidan eta nik kontatu nion luzeki Nafarroako historia eta nola bere Erregeren alderdiari jarraikirik eta harekin Frantziara etorririk eta erreinu horretako unibertsitateetan ikasirik, koroa harentzat hain atxikimendu handia bazuen non alderdi honetan eta libreago mintzatzeagatik, Salamancako aulki lehena utzi zuen eta Coimbrakoa hartu Portugalen, ospez eta errentaz biziki apalagoa zena".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
etorri 109 (0,72)
dator 27 (0,18)
zetorren 11 (0,07)
datoz 8 (0,05)
badator 6 (0,04)
etor 6 (0,04)
etortzeko 6 (0,04)
nentorren 6 (0,04)
zetorrela 6 (0,04)
Etorri 5 (0,03)
datozela 5 (0,03)
etorriak 5 (0,03)
datorrela 4 (0,03)
gatoz 4 (0,03)
nator 4 (0,03)
badatoz 3 (0,02)
etortze 3 (0,02)
etortzen 3 (0,02)
gatozen 3 (0,02)
Zatozte 2 (0,01)
datorkigu 2 (0,01)
datorren 2 (0,01)
etortzea 2 (0,01)
zatoz 2 (0,01)
Badatoz 1 (0,01)
badatozela 1 (0,01)
bainentorren 1 (0,01)
baitatoz 1 (0,01)
baitzetorren 1 (0,01)
baletor 1 (0,01)
banator 1 (0,01)
bazatozen 1 (0,01)
datorke 1 (0,01)
datorkio 1 (0,01)
datorkion 1 (0,01)
datorrelako 1 (0,01)
datozen 1 (0,01)
datozenak 1 (0,01)
datozenean 1 (0,01)
datozenentzat 1 (0,01)
datozkigu 1 (0,01)
datozkigula 1 (0,01)
datozkit 1 (0,01)
etorria 1 (0,01)
etorrian 1 (0,01)
etorriaz 1 (0,01)
etorrien 1 (0,01)
etorriko 1 (0,01)
etorrikoak 1 (0,01)
etorririk 1 (0,01)
etorritakoa 1 (0,01)
etortzeak 1 (0,01)
hator 1 (0,01)
hentorke 1 (0,01)
natorke 1 (0,01)
zetorrek 1 (0,01)
zetorrelako 1 (0,01)
zetozela 1 (0,01)
zetozen 1 (0,01)
zetozkidan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia