Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 200

2000
‎Hontza oheburura etorri eta basoa ekarri zizun,
‎Buruzagitza, eraketa, ahalmena eta dena gainditu zituen gizarteak. Jakina da ikasle mugimendua sindikatu eta alderdi politikoekin elkartu zela, edo alderantziz nahi baduzu, gainera zetorkien eta uholde ikaragarriaren moduan jaikitzen ari zen indar erraldoi hura gerarazteko ziur aski, gerarazi edo kontrolatzeko beste ezertarako baino gehiago. Egunak igaro ahala masa indar erraldoia bilakatu zen.
‎Nirekin etorri eta
‎Ez zekiten, ordea, Lauaxeta auto stop egiten ari zela, euripean, Goizuetatik Hernanira joateko. Horretaz jakitun, guregana etorri eta argazkiak egiten zizkigutela irudikatu nuen, eta biharamuneko azalean Lauaxeta eta biok euripean auto stop egiten agertzen ginela. " Orduan ez zian ezertarako balio izango Lauaxetaren lagun izateak", esan nuen neure artean.
‎Ama zenarekin egin nuen amets. Ohe ondora etorri eta ea zeren zain nengoen esaten zidan behin eta berriz, hiltzeko behingoz, hil egin behar nuela derrigor, dena prest zegoela eta ni hiltzea baino ez zela falta. Ni hiltzeko prestatu nintzen, amak esaten zidan bezala, eskuak bular gainean gurutzatuta, baina ez nekien nola hil.
‎" nik gauza horietaz ezer ez jakitea nahiago nian. Nik Henri, bera lana zela ta auzora etorri eta, bertatik ezagutzen nian. Gero, auzoko mobida batzuetan ibili gintuan...
2001
‎Adiskide, debaldeko eta euskal literatura nehondik ere aberasten ez duten hainbat orrialderen buruan adiskiderik geratzen baldin bazait bederen, adiskide beraz, nolaz eta nondik dakidan hain segurki eskatuko didazu menturaz. nukeen arren, ez naiz aztia, gasnak ez nau pertzepzioaren ateen haraindira eroaten, telepatia zein sinpatiaren ordez laketago zait urdepatia, are gutxiago ez naiz X3C izarbeletik etorri eta idazlez itxuraldatu den V kuskandela ikaragarria. Ezer ez naiz eta badakit.
‎halaz, arrazoia arazoz betea neukala nihaurk, bidean, Hollywooden ekoitzi film frankotan miretsi estraterrestra baten gurutzatzea espero nuen lasaiki, salbatua izateko gisan; baina zerbitzu sekretuetako agenteen agerpenak uste dut, horma gogor utziko nindukeela. Banekien bai, guztien joan etorriak eta telefono lineak" kontrolpean" zeudela, ene solasek interes pilixkarik ez eta neureak salbu noski. Sekula memoria galtzen baldin bagenuen, itsuan xehetasun metatzen zihardutenek, galdatuz gero, ibilera askoren edukiak zein norabideak eskaintzen zizkiguten.
‎Estomakan zerbaitek korapiloa egina zidan, eta alferrik zen zintzurretik beheiti deus pasarazten saiatzea ere. Jendea gustura ikusten nuen, umore onean, eta pixkan pixkan joan nintzen nire onera etortzen eta korapiloa laxatzen.
‎Eta gaur zazpi hil zunen gure amatxi. Batzuk etorri eta bertzeak joan!
‎Ailegatu zenean, kardelina etxe barrenetik hegaka etorri eta sorbaldan pausatu zitzaion. Luxia eta Juana hantxe zeuden, aitzurra eta pala, ostatutik lohia ateratzeko ideian.
‎Kategoriako futbol partida zuan eta horren beharrean nengoan behazuna pittin bat lasaitzeko. Asko pentsatu ondoren hona etorri eta, egia esan, ez nauk damu batere. Hi bezalako apareju bati eskua eransteko aukera izanik, bihoaz pikutara partida guztiak.
2002
‎– Argazki batzuk erakutsi zizkidan, aita eta zu elkarrekin... –ezinezko berba egokiaren bila dudatu zen une batez– ohean... eta esan zidan aita zenbait kontu ilunetan nahasia zela... aita garbi gelditzea gura banuen lagundu niola, hona etorri eta argazki batzuk atera... hori da dena.
2003
‎Kitzikatua dabil eta adimena erne. Pentsamenduak uholdean datozkio eta guztien gainetik, esaldi bat atera zaio ahotik. Pentsatu ez ezik, esan egin du.
‎Muga pasatu bitartean. Ihesi zatozak eta gauzak apur bat baretu artean, gordean behar ditek egon. Azken egunetan ugaldu dituzten mugako zainketak baretu artean.
‎Inork ez ditu bilatuko Hondarribiko golfean, Zoriona bezalako etxe dotore eta burges batean. Hogei urte ingurukoak dira bi gazteak, eta Izpizuak ez zekien zer egin zuten, baina ihesi zetozen eta loba propioa du Leire. Bere arreba Lorearen alaba.
‎Haizeak egiten duen moduan. Etorri eta alde. Oharkabean.
‎Atetik barrura sartu da eta, ea gazteak, lagundu erosketa hauek sartzen esan du ondoren, ozen. Zahar hau akituta dator eta. Horixe esan du.
‎Esan dudan moduan, ergel hura oilalokaren pare jarri zen, Zubian, eurenak bazetozela eta bazetozela, kukurruku zoroetan. Harik eta errepidean behera zetozen haien uniformeetan ageri ziren gurutzeak lauburuak zirela ohartu zen arte.
‎Lemoakoa maiatzaren azkenetan izan zen. Albistea Elena berriro ikusiko ote nuen burua hausten ibili ostean zetorkidan eta, hara. Kolpearen gogorra begietan igarri behar zitzaidan.
‎Gaua bizkor zetorren eta, patruila ontzira iritsi ginenerako ilun zegoen.
‎Kalean norbaiti erosi edo ostutako zapia lepoan zuela agertu zen. Ordurako kasik konbentziturik nengoen ez zela sekula berriro etorriko eta, beraz, Gure Gizonarekin zer egin zen zehatz jakin barik hilko nintzela.
‎nire ama etorri eta besarka nintzala zen.
2004
‎Zerbait lotsagarri egin bailuten elkarri ezin begiratuz, tabernako giro alaiari so gelditu ziren leloturik. Haien askatasuna ospatzera etorri eta noizean behin, zeharka, desioz zein jakin minez begiratzen zieten elastiko moredun neska gazte eta alegera haien, algaraka ari ziren mutil txupa belzdun haien alaitasun giro zalapartatsuarekiko arrotz sentitu ziren.
‎" Etxea, zertarako salduko duk?" galdetu zion Harakinek. Sal zezala taberna, baina etxea ezetz, zuela oporretan etortzeko eta. Gero Harakinek batzuetan izaten zuen haur inozentzia moduko harekin eskua poltsikora bota eta ikurrin bat atera zion.
‎Andiako mendikatean zuloa non zegoen ikustera eraman zituen aldia kiribildu zitzaion gogoan. Denak arroilan barneraturik zeudela, Bazter ez zetorrela eta bila joan zitzaionean errepideari leloturik begira harrapatutakoan zeukan zurbiltasuna. Iraultza!
‎Atzetik etorri eta besarkatu egin zuen.
etorri eta benetako mina usainduko duzue,
‎Telefonoak eta, ia bat batean, ateko txirrinak ere jo zuen. Ane arin etorri eta telefonoa hartu zuen, Saioak ireki zuen atea. Feli ere etorri zen sukaldetik orain, Aneri begira gelditu zen bera, pasilloan Saioak osaba Gregorio potzoloari nobedadeak kontatu bitartean.
‎‘Ba, gaur ez nauk eroriko... ’ esaten zuen eta, zera, teilatutik ez zela erori eta, orain, erreka ondoan jende pila bat eta haurrak eta ardoak eta arbolen gainean izurde bat ikusi zuen, zeruan, inolaz ere izurdea... Eta gora hura eta beragana bezala zetorren eta, bera begira, bera begira, atzera atzera egin zuen eta zera, goitik behera errekara erori zen, airean kanpanbuelta bat egin eta suerte ona izan zuen ez zuelako errekapea buruarekin jo, eta suerte txarra izan zuen ze, erreka bazterrean bazegoen haurkotxe zahar bat eta, harekin egin zuen orkatilan ebakia.
‎" Hura azkenekoan, gerra hasitakoan ikusi zitean: Leitzatik barrena karlistak zetozela eta, lagun kuadrilla bat, kontzejupean eskopetak hartu eta, Amasa aldera abiatu zituan... Ez zuan gehiago etorri."
‎Kotxetik etorri eta, Larrak zemento zakua lurreratu zuelarik, etxe txikian sartzera zihoan Larraitzi kasu egin zion.
‎Zer uste duzu! Ni, azken hemeretzi urtean bertan bizi naiz eta, ez dut ezer berririk ikusi, ezta bista neukanean ere, eta zuk, oraintxe jainkoak daki nondik etorri eta, uste duzu zerbait bilatuko duzula!"
‎Taladroaren hotsa zetorren kaletik. Agenteak, berriz ere etorri eta:
‎Bazetorren kamioizalea kabinaren aldera; hari Joxemarik: " Ze, oraintxe etorri eta dagoeneko alde. Ez duk lanerako grina ikaragarririk hik!"
2005
‎Oina pausatu orduko, tiro zaparrada batek gerri aldea erdizkatu zion eta odol putzuan ihalozka, gibelera erori zen. Kamioitik mitraileta asots nasaiak ozen zetozen eta partida zuena irudiz, tiratzaile bakartia, tiratzetik gelditu zen, hila menturaz.
‎Txikitako ohituraren arabera bost Agur Maria eta Gure Aita bat osorik errezitatzen zituen, kuxetaren gainaldeko zaiolatxoa eho aurretik. Loa luze zitzaion etortzen eta, gehienetan, trena gelditzen zen toki bederetan iratzartzen zen, batzuetan jaikitzen, bostak aldera demagun Saint Pierre Des Corps eko geltoki erraldoian: orduan desordenatu antzaz gurutzatzen ziren burdin-bidez, katenerrak airean atxikitzeko zutoin gorakoiez eta kontrol postu arruntez osatutako paisaia desolatua mirets zezakeen, beltz eta karroindua.
‎Mikeli sudurretik zerion odol xirripaz axolarik ez bailuan Panpili joka ari zitzaion. Orduan, sorginaren gisa piztua ostatutik lehiatu zen Leonie, Maddi orroaz ondotik zetorkiola eta gero herroka trankalari, arrunt berotua, ehortzetan parte hartu zuen jendaldea.
‎Eusebio abiatu denean, betiko ezinegonak menderatu du. Ostatutik ateratzen den errepide meharrean gora ikusi du autoa, gurpilen arrastoa breatu bustian, eta lehen bihurgunean desagertutakoan gogoratu da aitarekin, fabrikatik etorri eta bere hanken gainean eserarazten zuenean. " Hau da nire printzesa!, munduan parerik ez duena!".
‎Handik egun bira, jantokiaren kanpoaldean ginen, hotzari tabako konpartituaren haritik kanpora bultza nahian, zigarroak elkar banatu eta eguraldiaz kexu, gorroto genuen bazkari okaztagarri hura berandu zetorrelako eta oraindik kantina barrura deitu ez gintuztelako kexu, gorrotoa uxatzeko egunerokotasunaren gauza txikiez kexu, familiakoek bidalitako gutun atzeratuak irakurriz, harik eta hatzak jelatu eta gutunera itsatsita geratzen zitzaizkigun arte. Hatz puntetan itsatsitako orri zati izoztuekin eta hitz zati izoztuekin bazkaldu behar izango genuen gero, eskuak ur hotzarekin ez bustitzeagatik.
‎Kontua da beti hala egiten zuela ezagutu nuen egunetik. Nire kontrako bidetik etorri eta lotsatuta kanelazko kapeluen bila, hasiera hartan bezala herabe, edo, arratseko muxuen bila, Vistula ertzean elkarrekin oinez ibiltzen hasi ginen hartan, edo azken aldiz, frontera eraman ninduen trena abiatu eta ni agurtu ninduenean ere, eskuinerantz jiratzen zuen berak lepoa beti.
‎Bart ere erreparatu nion. Harraskatik dator eta areagotu egiten da kanilatik ura ateratzen den bakoitzean. Hodiren bat apurtuta omen dago kanpoan.
2006
‎Andoainera etorri eta gutxira lankide batek, Anjelitok, presentatu zidan. Errusiakoa nintzela eta, Koskak lehenengo gauza San Petersburgeko errejez galdetu zidan.
‎...nintzen, etorri zen txosnetatik kolega bat, azkenian gau bateko utzi ziguten, gero beti hola, beti haiek etortzeko beldurrarekin, ez baitzen guria besteena bezalako montajia, gu furgonetarekin heldu, atzetik ireki, burniekin eta rafiarekin estalpe bat in, mahaiak paratu, sukaldia, bonbona, kabliak eta jeneradoria furgonetaren azpian, behar genuen ordu erdi bat dena paratzeko ongi, eta gero, haiek etortzen eta fuera!, izaten ziren gainera beste saltzaile batzuk, azkarra behar zen, bestiak baino lehenago ailegatu eta, hartu toki ona, hori in behar zen, han ez genuen toki onik izan, txoko samarrian eta gure atzian jendiak txiza iten eta dena txizez bete ziguten eta jendiarekin haserriak, jenero pila bat sobratu zen, haragia gure kolega hari eman genion, eta ogiak, berrehun ogi, panifikadoran erosi ge... ha!
‎Tolok eta Mendozak joan beharra zuten, bitartean vodka eskatu genuen, Mendoza berriz ere gugana etorri eta niri:
‎Odola litroka bazter hauetan, eta zuenean, eta leku guztietan... Lur hauetara etorri zen Federico Garcia Lorca poeta, bai, etorri eta galegoz idatzi zituen sei poema, sei poema eder... Orduko Santiagoko alkateak, Anxel Nasal ek, Nós argitaletxean kaleratu zituen.
‎Belauniko geratu zen hormaren kontra. Haietako beste bat arineketan etorri eta Joxani buruaz jotzen saiatu zen; Joxanek atzera egin eta uppercut bat zuzendu zion mutur aldera. Sudurraren hezurra zelan kraskatu zion entzun zuen.
‎Gurea zoriona, apaiza ez dagoela esaten dator eta, bagoaz.
‎Ameriketako Estatu Batuetako mapak begiratzean ez gara hemengo neurrien benetako tamainaz jabetzen. Sun Valley Express furgonetak goizean hona etorri eta eguerdi ostean hara itzuli egiten du. Bigarren hori 14:50ean.
‎Eta horrexegatik Mariposa. Ze paradoxa, gerrara etorri eta, izena Mariposa.
‎Mundu guztia pozik, edo pozaren itxurak egiten behinik behin. Dena musu, ondo etorri eta besarkada. Dena zoriona.
‎Makina bat lagun etorrita eta hamaikatxo negozio sorturik, sukartu haientzat hutsaren hurrengoa ziren Ni Mi Pui nazioaren eskubideak. Urrearen sukarraren berotan hiritxoak sortu ziren, hala nola, Oro Fino eta Pierce.
2007
‎Esan ezak egia, hik ere entzun nahi dituk gureak. Bai, etorri eta eser hadi heu ere gure artera, gaur ez zabilek bezero askorik eta. Hobe duk hemen eserita, hor atzean zutik eta bizkarreko minez baino.
‎– Oso ondo iruditzen zait. Laster urte berria dator eta osasuntsu hasi behar dugu.
‎Bi aste eman zituen Ansolak Martinez Etxeberriarengana joaten. Segurtasunaren zaintzaileek gaztea ondo ezagutzen zutenez, bankuaren eraikinera sartzen ere ez zioten uzten, nahiz eta bankuan dirua sartzera zetorrela eta gero mailegu bat eskatu nahi zuela adierazi.
‎Hori dun. Etxetik joan beharra neukala esanez etorri zitzaidanan, beren semea bizitzera zetorrela eta abar. Baina hainbeste urtez maizter egoteagatik eskubideren bat baneukala jakin ninan, eta azkenean ofizioko abokatua hartuta irabazi ninan epaiketa...
‎Umea oihuka hasi zen. Espigoiaren aldera begiratu nuen nik, eta bertan gizon bat zegoela iruditu zitzaidan(...) Olatua eskubitik etorri eta gizona ezker aldera bota zuen(...) Uretan desagertu zen".
‎Pedro Martinez Etxeberriaren asmoa banku ezagun baten zuzendaritzan postu garrantzitsu bat izatea zen, diru afera handien saltsan eskua sartu ahal izateko. Finantzen munduan lan egiten zuen sendi batetik zetorren eta bazekien nondik jo bere xederantz. Gaztaroan bertako banku handiena zen horretan bidea egitea lortu zuen, baina goranzko urratsean zihoala, bankuaren baitan elkarren arerio ziren zenbait talde topatu zituen, eta berehala ulertu zuen gailurrera iristeko ezinbestekoa zela lagun aproposak egitea.
‎Hizketarako bai ordea. Onera nentorren eta Manex Bergeret izan zitekeenaren hilotzaren aitzinean pairatu nuen trenpu txarra oroitzapen mikatz bilakatzen ari zitzaidan. Halaz, tranbian sartu ginen Arriaga plazako Boulevard kafetegia helburu.
‎Edukiaz susmorik gabe, aiten aitetarik erdietsi jakitate berezi baten jabe ginela erran dizut jadanik ezta? Euskararentzat aro ilunak zetozela eta laurok erabaki genuen bakoitzak enigmaren zati bat eramatea. Giltzaren lokalizatzeko laurak batera gintuzten harrapatu, koplak bederazka misteriotsu direla aitortuko duzu Amaia!
‎Egur ikatzetan egindako arrainaren usaina aditu zuten egon berriak ziren ostatutik zetorrela eta, jaten bai baina, zaporeak behar bezala bereizten edozeinek ez badaki ere, iritzi bereko gertatu ziren afari merenduaren deliberamenduan. Oroitarria zaintzen zuten sugandilak kiskaltzen utzi eta sudurraren aginduari egin zioten kasu.
‎Atezainari sarrerak eman ondoren, aulki banatan jesarri eta kredituak azaltzen hasi ziren pantailan. Omar Sharif, arabiarra iduriagatik, doktorearen paperean zetorren eta Julie Christiek, sobera lirain Moskuko alaba izateko, Lara zuen izena. Ekoizlea, bertze aunitz filmetan bezala, Carlo Ponti zen, Sophia Lorenen senarra, eta zuzendaritza David Lean izeneko iparramerikarrak sinatzen zuen.
‎Ernesto Che Guevarari buruzko liburu bat ere paratu zitzaion bidean, eta hartu egin zuen. Argazkiekin konformatu behar izan zuen, azpiko testua sobera letra txipiarekin idatzirik baitzetorren eta lenteak, bereak izanagatik, ez zitzaizkion behar adina egoki. Aitzakia polita izaten ahal zen konpondu behar zizkionak aipatzeko eta, afaria prest zegoela erratera etorri zitzaiolarik, papera ia ukitu arte jaitsi zituen begiak.
2008
etorri eta doazen argiekin apainduta
‎diruaren joan etorri eta beharrizanak aparte
2009
‎Uste dut ez ninduela ezagutu hasieran. Buila egin behar izan nion, eta orduan bai, neure pareraino etorri eta diosala egin zidan, zaldi nabar galantaren gainetik jaitsi gabe.
‎– Bai. Atzetik etorri eta besotik heldu nahi izan nindian, baina ez zuan konturatu brusaren mahuka azpian ez zegoela besorik.
‎Han ari nintzen, ezinean, Maria Kristinari okurritzen zitzaizkidan guztiak esaten, arrain saltzaileak, baserritarrak, umeak eta dendariak barrez jarrita, tira hemendik eta astindu handik, Frantsesak sustoa eman zidanean. Atzetik etorri eta bizkarrean zaplada eman zidan," Jainkoak egunon!" esaka. Indarka ari nintzen astoarekin, eta ia erori zen lurrera, sustoarekin uhalak lasaitu zitzaizkidanean.
‎Horregatik itxaron diot Ramirori kanpoan. Ateraino etorri eta sartzeko esan dit, gutun bat iritsi dela nire izenean, brusatik heldu eta barrura sartzeko tira egin dit. Ez da sinestekoa, baina.
‎Don Mateok zakar behatu zien betaurreko erorien gainetik, txartelak emateko galderak egiten zituenean bezala. Inazio Jauregiri, elizatik irten, frontoiraino etorri eta pilota kendua zion bezperetan jokatzen ari zelakoz. Azkar egin zuen etxe baratzearen bedeinkazioa.
‎Zakurra askatu zuten. Arrebak itxoiteko esan zien, berehala zetorrela eta etxerantz itzuli da, eskalapoinak lokatzari ezin kenduz doa, zaku batekin doa, oilotegira doa, eta ez ahal zuen sartzea egin pareta erori denean kaiolak porrokatuz, barrenoak azpia jandako harkaitza bezala hondoratu zen teilatua.
‎– Baduzu burutik! Ameriketara zatoz eta ez duzu bisarik! Bazauzu?
‎Beraztu nintzen, erabat. Sand painting ekitaldian, ziotenez, margoa jainkoen etor eta parti lekua zen. Veronica Begay medecine woman zelakoa zuten Parisen etxekandere.
‎Alderik alde begira zegokien. Posaren aurpegia ikusi orduko asmatu zuen zein leinutakoa zen, nondik zetorren eta sustut, errauts, bakartasun eta lanjerrez mukuru, nola aztalkatu zuen honainoko asfaltoa. Alias senegaldarra zen, Casamancekoa, sasitzarrak geriza zituzten etxe gorakoi hauetara etorri arte.
‎beltza, horia, ahula eta batera indartsua. Legenda zaharrek diote, izakia mendeekin uretarik jaukiriko molekula batetik datorrela eta intsektu moldean bukatuko duela. Brazzavillen nengoelarik, Cronenbergen ulua irentsi nuen eta haurtzaroan aditu istorioez gogoratzen nintzen.
2010
‎Nire burua ezindua ikusteak sortzen zidan tristura eraman ezina zitzaidan. Txantxa itzela neritzon ospitalera eskuin eskuko erdiko hatzaren lotailu hezurreko haustura ondorengo berreziketa egitera etorri eta bertan hanka apurtzeari. Eta artean ez nekien patuak prestatua zidan jokaldi aparta!
‎Nondik gatozen eta nora goazen. Zergatik jaio garen.
‎Bere gelara iristeko nire aurretik igaro behar zuen. Oinutsik zetorren eta pijaman, hau da, gaurko neska gazteen pijaman: short estu bat zeraman behealdean eta bularraldea doi doi estutzen zion tirantedun elastiko zuria goialdean.
‎Nire jipoi dosiaren faltan ikusi nuen neure burua, ustekabean. Laster nire txanda zetorren eta horrek bakarrik kontsolatzen ninduen.
‎Ondoko egunetan, aipatzen zituen autore horien liburuen bila ibili nintzen amazon.com webgunean. Baina gehienak jatorrizko bertsioan zetozen eta nik ez nuen aski menderatzen ingelesa maila horretako abstrakzioak irakurtzeko. Nire gazte denboran ingelesa ikastea ez zen hain erraza.
‎Katxalyn Orue ere etortzekoa zela gehitu zuenean, ordea, ondo pentsatzeko esan zidan, banuela denbora. Ez omen zuen berak bakarrik erabakitzen nor zetorren eta nor ez. Bere EHUko lankide Amaia Tudelak aukeratu omen zuen Katxalyn espediziorako.
‎Ni agertuko nintzaion, neurea izango zen agerpena. Ez nuen nahi sustoa eman zekidan, nire atzetik ustekabean etorriz eta lotsagabekeria berri bat boteaz aurpegira. Euskarazko libururik ez zegoen salgai eta gaztelaniazkoetan euskal idazle itzulirik ote zegoen egon nintzen bila, bitartean.
‎– Gura dudana esaten dut, etorri ahala. Botaka egitearen parekoa da, indartsu datorkizu eta ezin duzu kontrolatu. Bota ondoren gustura geratzen zara.
‎Museoa barru zein kanpo kamerez josita zegoenez, baztertxokorik garrantzibakoena ere gogoratu eta, etxeratutakoan, paperean irudikatzen nuen. Segundoro zelatatzen gintuzten kameren kokapena, zaintzaileen joan etorriak eta ordutegiak, erakusketen garraioaz arduratzen zen enpresaren lan egiteko erak, bost minutuan Bilbo erdian atzetik letorkeena galtzeko kaleen arteko distantziak... Prestaketa lanak artegatu barik neroatzan, pausu bakoitza aurrekotik ahalik eta hurbilen emanez, inoren eta ezeren susmoa ekidinez.
2011
‎Bere aitak berea hartu zuenean alde egin zuen," Behar banauzu, deitu" esanez Gerardo Setieni. Honek ez zion ezer esan, begiratu ere ez, uste dut, erretilua bere kasa hegan etorri eta hegan joan bailitzan. Kopa altxatu zuen.
‎Egia esan, ordura arte, gehienetan Rubio, Cleto eta hirurok elkartzen baginen ere, ez zen talde bat. Ez zen gero, zure aita etorri eta lasterrera, osatu zen bezalako talde finkoa. Martinek ekarri zuen gure mahaira.
‎Tanpez lokartuta burua atzerantz erori zaionean, laugarren gizon bat, botones bat edo iratxo itxurako gizon ttipi sonbreirudun bat korrika etorri eta bere burua zetazko almohada baten gainean hartu du, gillotina batetik erori berri den buru lepamoztua bailitzan.
‎Elizan daude Barrionuevo ministroa eta Madrilgo eta Erkidegoko beste hainbat agintari, Carlos Garaikoetxea lehendakaria barne, bere gurasoen kristal dendaren parean tiroz josi zuten Alfredo Trota polizia nazionalaren hiletara bezperan etorriak eta ingeniariarena gertatu ondotik baten ordez bi gorpuren azken agurrera geratu direnak bidaia bakarrean. Lege Antiterrorista berriak behar zuen azken bultzada izan da:
‎" Mundu honetan, esan nahi duk?". Ez zuen, ordea, behin etorriko eta, anaiarekin ozpin jokatu nahi.
‎Bi kaletan barrena segitu zituen bere pausoak. Bere parera etorri eta besotik helduko zion beldur izan zen Lazkano une batez.
‎– Ez nuke nahi la bella Ines etorri eta gaizki sentitzea.
2012
‎– Zerbaitegatik eskatu nizun mesedez Donostiara itzultzeko. Aldaketa handiak datoz eta zure laguntza dut horiei aurre egiteko. Nire osasuna ez da lehengoa.
‎serial killer monomaniatikoarena eta erakunde armatuarena. Ondorioen mailan biak batera zetozen eta Jana nonbait urtua zen. Gurutzunearen aurkitzeko ordaintzen zidaten Danielek eta Martik.
‎Wienako Hawelkaren itxura zeukan, dena girgil eta zaharreria, bizkotxo oparoak berina azpian herronkatzen zirela, jendeak ahapez zebiltzala mahaiaren erdian opari zetzan arrosa gorriaren usainaz loriatuz. Ikasleak, bainu gazietara etorriak eta herriko burges apainduenak gurutzatzen ziren Maldaner ospetsuan.
‎Musika ekoizlea. Zatozte eta hemen zergatik zaudeten esplikatuko didazue.
‎– GALeko hiltzaileak etorri eta 1987ko urriaren 3ko raflea gertatu artean.
‎Gaur eguerdian ez zirela bazkaltzera etorriko eta ea jatekoak egiteko moldatuko naizen galdetu didate. Baietz esan diet. Amak irakatsi moduan prestatu ditut ilarrak patatekin.
‎Argi hitz egin dute nirekin. Datorren astelehenean familia datorkie eta hemendik alde egin dut. Nora?
‎Sorginduta nauka. Nire bihotza beste nonbait dagoen arren, leial izango natzaiola iruditzen zait, ez zaidala erraza izango bere erakarmenari ihes egitea, hemen ezagutu ditudan euskaldun batzuei bezala gertatuko zaidala, urtebeterako etorri eta hogei urteren buruan oraindik hemen daudela, urtez urte herriratzeko tenorea atzeratuz, erroak gero eta luzeago, sustraiak gero eta korapilatuago hiriaren katakonbetan, hiriaren etenik gabeko zaldiko maldikotik jauzi ezinik, lepo hezurra hautsiko ez badute. Hiria ez da-eta inoiz gelditzen, hiriak ez du-eta inoiz lorik hartzen, hiriaren besoetan jausi ahala iraungitzen zaio data itzulerarako txartelari.
‎Lehengoan hiru poliziaz osatutako patruila bat zetorren kalean gora, autobusaren zain nengoen geltokirantz. Haien bidean zeuden hiru gazte beltzak ingurura etorri eta nire atzean babestu ziren. Poliziek ordea niri jaramonik egiteke haiei eskatu zizkieten agiriak!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia