Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 306

2000
‎Motxilak ahoa irekitzen zuen Txemak arropa berri bat sartzen zion bakoitzean, gehiago eskatuz bezala, gose denaren ase ezinaz. Arrazoi hori zela medio, aireportuko kontsignako balantzaren orratzak zerotik hamarrera segundo laurdenean egin zuen salto.
‎—Zuen buruak lehengoan eskatu bezala, dena garbi garbi utzi dut —zoru garbigailua inarrosi zuen, frogatako— Izan ere, bazen beharra. Zerritegi batean ez zen hainbertze zikinkeria izanen!
2001
‎(Imanoli) Tomas eta Anton mahai berean eserita? (Pausa) Palestinarren eta israeldarren artekoa amaitzeko eskatzea bezala da hori.
‎‘Nahiago dut entzun, ’ esan diot Imanoli, erantzuna eskatuz bezala isildu denean.
‎‘Ez dakit, ’ erantzungo diozu, bere insistentziaren azpian errendizioa eskatuz bezala.
‎Kritika hauetatik guztietatik landa dago Nafarroa. Sanzen gobernua hain justu kontrako bidea egiten ari da, ku rrikulum propioa atontzen, Jaime Ignacio del Burgok aurretiaz eskatu bezala.
‎Tximista batek desafio egin zion, sartzeko agudo barrenera, bertan kixkaltzea nahi ez bazuen. Bidenabar, Zubizabalen itxura erakutsi zion, makurtzen hasia, laguntza eskatzen bezala. " Animo, zubi zaharra!
2002
‎Geroago etorri ziren albisteak: egur soinua zeukan tresnari «txalaparta» esaten zitzaiola, eta Artze anaiak izan zirela taumaturgoak, heriotza hurbilaren zama arindu eta, elizan eskatu bezala, bihotzak goraka jarri zituztenak.
‎Espedienteak argitu behar du zabarkeriarik edo edangarri bihurtzeko sistemaren kontrolean akatsik izan den edo ez, eta, baiezkoa bada, zehapenak proposatu. Kautelazko neurri gisa, sailak desinfekzio lanak “berehala hasteko” agindu zuen, baina ez hornidura ixteko, zenbait adituk eskatu bezala. Bestalde, herri honetako Udalak “berresten bada” enpresaren aurkako zehapenak iragarri ditu.
‎Imanolek ermitako atea zabaldu zuen. Julenek eskua jarri zion sorbalda gainean, egoteko eskatuz bezala. Imanol bueltatu egin zitzaion.
‎Josu R k ezetz erantzun zion, irratiak esandakoa bakarrik. Txantoi anaiek elkarri begiratu zioten, batak besteari hitz egiteko baimena eskatuz bezala, eta anaia nagusiak pozarren bota zion:
‎Dena dela, argi gera dadila euskarazkoa bezain gurea sentitzen dudala gaztelaniazkoa (edo Pirinioetatik Adurrera bitartean egiten den frantsesezkoa, noski, ondo ezagutzen ez dudan arren); egia da arazo terminologiko bat dugula euskaraz," euskal idazle" nekez egokitzen delako" escritor vasco" ren esanahi orokorragora (Koldo Mitxelena baimena eskatuz bezala ausartu zen idazle euskotar aldaera proposatzera," vasco" horren ordain legez). Baina dei diezaiogun X, esaerek ez dute zertan egia adierazi behar beti, eta" izena duen guztiak izana dauka" esaten duenak edukiko du, arau orok bezala, salbuespenik:
2003
‎FDAk, Estatu Batuetako Elikadura eta Sendagaietarako Administrazio Federalak, elikagai jakin batzuen nutrizio etiketan" azido transgraso" izena sartzea erabaki du, ingelesezko siglengatik ezagunagoa, TFA. Herrialde honetako kontsumitzaileen elkarteek, ordea, ez dute lortu neurria derrigorrezkoa izatea 2003ko uztailaren 1etik aurrera, eskatu bezala.
‎Komisarioak irribarre gaizto batekin begiratzen zidala ohartu nintzen, sinesgaitz alegia, baina jarrai nezala eskatuz bezala.
‎–Ez zuan erabat horrela izan, baina izan zitekean. Gasolina hartu eta beste auto baten bolantean, beste emakume baten ondoan eseri ninduan behin, eta autoa martxan jarriko nian baldin eta emakumeak lotsakor, barkamena eskatuz bezala, deskuidatu egin nintzela esan izan ez balit. Ez zuan gertatu baina gerta zitekean.
‎Alde egin zuen. Rakelek eskatu bezala, Oskar bere logelara joan zen. Ohean sartu eta bururaino estali zuen gorputza.
‎Harra egin zaio horri hor barruan", pentsatu nuen, baina ez nion esan. Eta berak eskatu bezala, ipuinaren amaiera kontatzeari ekin nion.
2004
‎Cannellak belarriak altxatu ditu, begiratu die neskei baimena eskatuz bezala, eta joan egin da, etortzerakoan bezalako ziztuan.
2005
‎Homogeneotasuna Halaber, sektore elektronikoak eskatu du autonomia erkidegoetan errege dekretuaren ondoriozko legeria bateratzeko eta Ingurumen Ministerioak “irizpideak homogeneoak izan daitezen zaintzea” legeria hori aplikatzeko orduan. Bestalde, ASIMELECek txalotu egin zuen arauan hondakin horien Ekoizleen Erregistroa sartzea, elkarteak berak eskatu bezala, eta aparatuen kudeaketa kostuak fakturan banakatzeko aukera, haiek hondakin bihurtzen direnean.
‎Ez du behar, hitz horiek esan eta hurrengo segundora ulertu du Urkoren trikimailua izan zela haiek hona bideratzeko. Madokak eskua maitekor jarri dio sorbalda gainean, barre egiteagatik barkamena eskatuz bezala.
Eskatu bezala, ohe zabal bakarra topatu dugu.
2006
‎Horizontala da: nornahik hartzen du parte, laguntza eskatzeko bezala emateko, informazio jakingarria besteren eskura uzteko edo besteak berera bildu nahian, gogatu nahian; parte hartzaile guztiak desberdinak dira noski, talentu naturalak eta alorrean sartutako lanak eta emandako orduak bereizten dituzte, badira izena merezita bereganatua dutenak eta horiek ere hartzen dute parte, era berezian nahi baduzue, baina besteak bezalatsu.
‎Bizilagun komunitate askok ez dituzte aitortzen errentamendu horien bidez lortzen dituzten diru sarrerak, “nahiz eta telekomunikazio azpiegitura asko ez dauden espazio pribatuetan bakarrik, baita eraikin publiko eta ofizialetan ere”, adierazi zuen. Zerga Administrazioko Estatu Agentziak kontrol plan bat sortu behar du, erakunde horrek eskatu bezala, ikuskaritzaren eta kudeaketaren esparruan kontrol jarduerak dituzten ondasun higiezinen errentamendu mota hori kargatzen duten Estatuko zergen zerga betetzea kontrolatzeko. Gobernuaren eta Ogasunaren artean koordinazio handiagoa egon litzateke, “izan ere, Industria Ministerioak Espainian dauden telekomunikazio azpiegituren kopuruaren eta haien kokapenaren zerrenda xehatua du”, adierazi zuen iturri berak.
‎Segurako Ur Konfederazioak (CHS) ur eskaria kontrolatu behar du, ureztaketa eta golf zelaiak ikuskatu eta irregularki lurpeko urez hornitzen direla, Ecologistas en Acción ek gaur eskatu bezala. Horrez gain, Murtziako Gobernuari hirigintza hazkundea geldiarazteko eskatu zion erakundeak, egungo ur defizita bikoiztu egingo baitu.
‎Lan istripuak 1.000 bat bizitza izaten dira urtean. Valeriano Gómez Enplegu idazkari nagusiak dio arauaren erreformak CCOOk eskatu bezala jarraitzen duela. ez luke asko balioko, isunen ordainketa atzeratzen espezializatutako sozietateak agertuko liratekeelako berehala, gaur egun trafikoko arau hausteekin gertatzen den bezala. Europako Batasunean (EB) lan ezbehar gutxien dituzten estatuak Erresuma Batua, Herbehereak eta iparraldeko herrialdeak dira.
‎Ama zopa zerbitzatzen ikusi du, eta aita haren gerriari heldu nahian, baina amak ihes egin dio. Barrezka ihesi, haurren aurrean halakorik ez egiteko eskatuz bezala.
‎Flexo baten pean dituen folioak irakurtzen ari da, betaurrekoak sudur puntan jarrita. Nerea ate ondoan ikusi duenean eskua altxatu du, azken paragrafoa irakurtzen bukatu arte itxaroteko eskatuz bezala. Besoa altxatu eta atzamarrarekin zirkuluak egin ditu Nereak airean, gero hitz egingo dutela esateko, eta sukaldera abiatu da.
‎Zalditik jaitsi nintzen. Mugitzen ahal zuen esku bakarrari eragiten zion, errukia eskatuz bezala. Eztarrian ezarri nion ezpataren punta.
‎–.. haurren artean ikasle, ministro Etxeberrik eskatu bezala, ala gizonen artean gerlari?
‎Berehalakoan zabaldu zen berria. Gariz betetako txalupa zetorren, Likonako jaun merkatariak eskatu bezala. Uzta eskasa izan zen inguruetakoa eta martiko Andra Mari urrun zegoen artean.
2007
‎Izena esan eta berriz zure lagunengana hurbiltzeko saiakera egin duzunean, konturatu zara oraindik ez dizula besoa askatu. Besora begiratu duzu, askatzeko eskatuz bezala, baina ez du ulertzen, edo ez du ulertu nahi. Ea zein ron edaten duzun galdetu dizu eta zuk ahots sendoz esan diozu:
‎Oraindik egin ez duten munduko herrialde guztiek berretsi egin lukete ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren hitzarmena, 2006ko abenduan onartu zena, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) eskatu bezala; izan ere, Ezgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzeko baliatu zen. Orain arte, zazpi herrialdek bakarrik berretsi dute hitzarmena, eta indarrean sartzeko hogei berrespen behar ditu.
‎Nahi duzun bezala, zeuk ikusi, nahi duzuna egingo dugu hemen, zeu zara journalista eta eskritorea, baina ez da oso samurra egiten ia ezagutzen ez den bati norberarenak kontatzea. Gainera, zeuk eskatu bezala, xehetasun guzti guztiekin,
‎Wimbledon eta Tourra amaituta, oporrei buruzkoak dira elkarrizketak. Vietnamera joan behar duela dio Danik aitorpen doinuz, eta besteen asalduak amaitutakoan, baimena eskatuz bezala, irribera, jarraitu du: " Iaz ez ginen inora joan, aizue!".
2008
‎Zutik jartzen saiatu zenean gizonak lepotik heldu eta hormaren kontra bultzatu zuen. Begiak urduritasunez mugitu zituen alde batera eta bestera, norbaitek egoera haren aurrean zerbait egin zezan eskatuz bezala, baina kaleak guztiz hutsik zeuden. Arnasa hartzeko zailtasunak zituen arren, garrasika jarraitu zuen beldurtuta.
‎Baina, berriro ere, gure beroak eramanda, ez gara mugatzen euskararen erabilera indibidual eta sozial sendoagoa pertsonei, taldeei, alderdiei eta gizarteari eskatzera, ez eta erakunde politikoei engaiamendu aktiboagoa exijitzera ere, baizik eta, harago joanik, erakunde politikoei eskatzen diegu askotan, abertzaleen eskuetan dauden neurrian, euskaldunei begira bakarrik gara dezaten politika kulturala, elebakartasun ofiziala jomugan. Ahaztuz bezala zein gizartetan gauden, eskatuz bezala bigarren mailako hiritartzat jotzeko euskaldunak ez direnak. Jakin, badakigu zerbait horretaz euskaldunok Nafarroan, eta ez diot opa, nik neuk behintzat, inongo inori horrelako esperientziarik.
‎Manu Moreno, I, aki Iriarte, Pepe Laso... Brownek dena profesionalizatu zuen, guk eskatu bezala. Guk, gure aldetik, eta Josean gidari zela, Carlos Izar fitxatu genuen, garai hartan exekutibo oldarkor moduan ezagutzen zena, eta pabiloi berri bat ere eskatzen hasi ginen erakundeei.
‎Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak eskatu bezala, Udaltzaingoak neurri bereziak prestatu ditu," istiluak eta adin txikikoei alkohola saltzea saihesteko", Areetako Mesedeetako Amaren jaietan. Udalak 3.000 eurora arte irits daitezkeen isunak jarriko dizkie droga mendekotasunaren arloko prebentzioari buruzko legea urratzen dutenei.
2009
‎Halaber, Trichetek bankuei maileguak denbora luzeagoz emango dizkietela iragarri du; gehienez, 12 hilabetean bueltatu dute dirua, sektoreak eskatu bezala. Orain arte erakundeak, gehienez, 6 hilabeteko maileguak ematen zizkien Euroguneko bankuei.
‎Azkenean, Obamak denak pozik utzi nahi izan ditu. Alde batetik, epe laburrean soldadu gehiago bidaliko ditu, Armadako goi kargudunek eskatu bezala, baina bestaldetik Afganistanetik ateratzeko data ere jarri du: 2011ko uztaila.
‎Burua makurtuz eta belarri eroriekin hurbildu zitzaidan, barkamena eskatuz bezala, eta nik esku biekin laztandu nuen. Soilgune borobila ikusi nion atzeko hanka baten gainean, erredura batena bezalakoa, eta baita hamabost zentimetro inguruko orbaina ere lepo inguruan.
‎Berarekin dantza egin nahi dudan galdetzen dit eta nik baietz buruarekin, lotsati, eta harrituta, Carmenengana zuzendu behar zela uste bainuen. Lagunei begiratzen diet, Carmen eta Mirariri, haien baimena eskatuz bezala, eta bat batean nire oinak airean dabiltza, eta beso sendo batzuen berotasuna sentitzen dut gerrian, sorbaldan. Musika kanpoan, herriko plazan, eta musika barruan, nire bihotzean.
‎Jurgi Kintanak, bestalde, «euskal idazle galduaren bila» egiten duen bilaketan Iban Zalduak proposaturiko kimera baten ehizari ekiten dio, soil soil esanda 1810 eta 1940 artean euskal literaturan falta omen den poeta sinbolista edota nobelagile errealistaren bilaketari. Liburuak, Uribek eskatu bezala, etxeko ateak zabaltzen dizkio irakurleari eta ustezko txirotasun edota desordenu horren zioez hausnartzen. Hala dio idazle galdu hori izateko jaioa zatekeen Jean Etxeparez, «Alta, Aldudeko medikuak ere ezin izan zituen osoki saihestu testuinguruak ezarritako mugak eta euskal sistema literarioaren ahuleziak» (55 or.).
‎GERMAN. Barruan egonda garbi ikusi dinat gurea talde lana dela. Nik eskatu bezala, asko lagundu dion Kandidori.
‎Espedientearen ebazpena “arindu” egin da, atzo epaile batek Londresen emandako 13 hegazkinen enbargo aginduaren ondorioz. Gainera, Air Cometek ez du Sustapen Ministeriora bidali bidaiarien arreta eta birkokapen planik, Ministerioak 11:00etan eskatu bezala. Hori dela eta, kaltetutako 7.000 bidaiariak garraiatzeko “izaera humanitarioko” gailua hartu du bere gain.
‎Han ez zegoen inor. Eskatu bezala,, snapp, fabrika baino bi kale aurrerago jaitsi zen eta, hiriko parte hura fabrikagune bat zenez, erdialdetik baztertuxeago zegoen eta isiltasuna zen nagusi.
‎Asteazkenetik herenegun arte Parlamentuan bi saiotan erabaki dute, oposizioak eskatu bezala, beste konstituzioa bat idazteaz arduratuko den batzorde bat eratzea. Orain indarrean dagoena onartua, izan ere, printzipio demokratikoak ez dituela bermatzen salatzen du oposizioak.
‎Ambrosek eskatu bezala, partida hori bertzerik ez zuten buruan jokalariek atzo. Liga bazter utzi beharrak, hala ere, amorrua eragin zuen jokalarietako anitzetan.
‎Adostutakoaren arabera 77 langile kaleratzea eta 113 langileren lana erregulatzea aurreikusten zuen zuzendaritzaren espedientea baztertu egin da. Beraz, langileek eskatu bezala ez da kaleratzerik izanen. Horren ordez langile guztiak (276) hartuko dituen enplegu erregulazio espedientea izanen da iraila eta urrian (38 lan egun, beti ere lan kargaren arabera).
‎Atzo Eusko Legebiltzarrak eskatu bezala, Bizkaiko eta Arabako batzar nagusiek ere eskatua diote Eusko Jaurlaritzari bertan behera utz dezala Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektoriala. Gipuzkoako Batzar Nagusiek herrialdean dagoen egitasmoa Gazumeko parke eolikoa baztertzeko eskatu zuten.
‎Akusazioa eta biktimak beldur dira epaiketa gehiegi luzatuko ote den, eta, azkenean, Slobodan Milosevic presidente serbiar ohiaren aurkakoa bezala, zigorrik gabe amaitu. Horiek hala, Kwonek iragarri du aste honetan bertan erabakiko dutela Karadzici hamar hilabete gehiago eman, edo Fiskaltzak eskatu bezala, ofizioko abokatua ezarri. Akusatua azken neurri horren aurka agertu da:
‎Gainera, San Agustin kultur guneko proiektuko ekipamendurako 300.000 euro emango ditu Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioak, Udalak eskatu bezala. Udalari proposamena Kultur Mahaiak egin zion, txosten bidez. Izan ere, San Agustinen proiektua duela hamar urte pasatxo egindakoa da, eta harrezkero behar berriak sortu direla-eta ekipamendua hobetzeko proposamena egin zuen Kultur Mahaiak, herriko talde denei euren beharren berri galdetu ostean.
‎Hizketaldiko une gordinena huraxe izan zen. Kontatu zuen aurreneko egunean ordu asko eginarazi zizkiotela besoa altxatuta, eskolan hitza eskatzerakoan bezala, eta hurrengo egunean oinaze handia izan zuela. Flexioak egiten jarri zuten bigarren egunean.
2010
‎Edo ez, inoiz ez bezala, bai baitirudi agiri horrek zer esango duen ezagun dugula dagoeneko: Gernikako Akordioa eta Bruselako Adierazpenak eskatu bezala, su eten iraunkor eta egiaztagarriaren jakinarazpena; eta horrek esan nahi du, besteak beste, zerga iraultzailea ren eskaera eta bestelako mehatxuen amaiera. Funtsean, ETAk ere bere egiten dituela Mitchel printzipioak.
‎Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) ekarpena agertzen da akordioan ere, Merkelek eskatu bezala. Horrela, NDF esku hartzen lehenengoa izan daiteke, hori egitea eskatzen baldin badiote.
‎Alderdien Legearen erreformaren xehetasunak ez ditu aurreratu izan nahi (Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak eskatu bezala), baina Gobernuak egin dezakeen guztia egingo duela errepikatu du Zarriasek. Goiz da oraindik, tentsio handiko gai bat da, argudiatu du.
‎Nafarroak eskatu bezala, finantzaketa hori Estatuaren zor bezala agertzea aurreikusten du akordioak, horrek etorkizunean egin beharreko inbertsioetan Nafarroaren zorpetzeko ahalmena ez mugatzeko.
‎Horren ildotik, Conde Pumpidok errespetua eskatu du aipatu auzitegiko epaileentzat, eta prozesua Fiskalak eskatu bezala amaitzea espero duela gaineratu du.
‎Sindikatuari ere deigarria iruditu zaio erreforma PSOEren aldeko botoekin eta CiU eta EAJren kolaborazioarekin onartu izana, abstentzioa aukeratu baitzuten. Talde horietako baten batek kontrako botoa eman izan balu, ELAk eskatu bezala, erreforma ez litzateke onartuta egongo, langileriaren eskubideen murrizketa hori saihestuta.
‎Levanteren aurka gauzak ondo egin ez zituelako deialditik at geratu zela uste du murtziarrak: Levanteren aurkako partidan gauza bat egiteko esan zidan eta nik ez nuen berak eskatu bezala egin. Nahi gabe ez nuen berak esandako gauza taktiko bat egin.
‎IKERNE k egin duenagatik kontuak eskatuz bezala begiratzen dio AITOR ri. Mutilak, artean irribarrez, samindutakoarena egiten du.
‎Telefonia mugikorreko Europako operadore guztiek muga bat eskaini behar diete bezeroei, eta muga horretatik aurrera “roaming” bidezko datu trafikoa edo desplazamendu egoerako deiak eten egingo dira, atzo indarrean sartu zen Europako Batzordeak (EB) eskatu bezala. Erkidegoko Gobernuak adierazi zuenez, helburua da erabiltzaileak babestea “neurriz kanpoko fakturetatik”, Sarea mugikorren eta eramangarrien bidez erabiltzean.
‎Sarrigurenen Gamesa Eolicak duen egoitzan bildu eta handik Industria Departamentuaren egoitzara arteko protesta martxa eginen dute. ErreakzioakParlamentuaAstelehenean Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzarrak erabaki zuen eskatzea Gamesari Altsasuko lantegiaren itxiera birpentsatzeko, Gobernuak eskatu bezala. NaBaik aurkeztu zuen idatzia gainontzeko taldeen babesa jaso zuen.
‎Usurbilek egin duen bezala. Gizartearen zati handi batek eskatu bezala.
‎Azkenean joan egin nintzen, noski (eta Txillardegiren azterketa suspenditu nuen, jakina), Koldoren autoan, berak lagunkoi eskatu bezala. Garai hartan Mini Morris bat zeukan oker ez banago, grisa agian; oso chic iruditu zitzaidan.
‎Claudiuk eskatu bezala, bila joan natzaio lan txanda bukatzean, gauez. Gasolindegia itxi eta lankideari agur esan bezain pronto, autoan sartu beharrean sastrakazko hesiraino eraman nau, hau da, gasolindegia komentutik banatzen zuen hesiraino.
‎Eskua luzatu nion, nirekin sartzera gonbidatuz. Amari begiratu zion, baimena eskatuz bezala, eta honen keinua ikustean, nire gonbitea onartu zuen. Amari begirik kendu gabe, nirekin sartu zen etxe barruan.
‎Argentinarekin interes berezia zuela ematen zuen, betidanik ezagutu nahi izan zuen lurra zela kontatu zion, eta okasio handiren bat izan orduko joateko aprobetxatuko zuela. Hau esandakoan niri begiratu zidan, nire onespena eskatuz bezala. Zergatik begiratzen zidan galdetu nionean, erantzun zidan nirekin joatea gustatuko litzaiokeelako begiratzen zidala.
‎erkidego horretan ez dago jurisdikziorik, ezta benetako legegileak izan beharreko indar hertsatzailerik ere. Horrek dakar halako erkidegoetan berez dagoen perfektutasunik eza, erkidego horrek ezin duelako giza poztasunik eskaini, gizakiek eskatu bezala. Argiago esateko, erkidego horretako kideek ez diote elkarri laguntzen, eta gizarteak elkarlan hori behar du bere helburua erdiesteko edo irauteko.
‎Zapoek kantari jarraitzen zuten. Iruditu zitzaidan" eseri" esaten zutela e se ri, e se ri, e se ri— atseden har nezan eskatuz bezala. Baina zutik jarraitu nuen, Virginiak marrubiren bat aurkitzen ote zuen, bere mugimenduak zaintzen.
‎desigoaltasunak areagotu egin dira, bai nazio bakoitzaren barruan bai nazioen artean. Lehenago nazio estatuaren papera indartzea eskatzen bezala, orain nazio estatuaren papera murriztea proposatzen bada, besteei harreman ekonomiko eta botere erlazio makurrak ezartzeko askatasunaren bila egiten da.
‎Kalifak ongi zela erran, eta eskua luzatu zion berina eskatuz bezala.
‎Kaiera aldean neramala itzuli nintzen gelara. Gainbegiratu azkar baten ostean, Xabierren gaztaroko idazkiak deskubritzeko jakin minik gabe eta inurri idazkera hori deszifratzeko gogorik gabe, hark eskatu bezala, nola edo hala ezkutatu nuen bere altxorra nire kaier eta liburuen artean, eta han gelditu zen, ahaztuta.
‎Ez da kasualitatea adierazpen horiek, Hernanin eta Oiartzunen, alternatiba dela frogatu duen sistema ezarri baino apur bat lehenago irtetea. Usurbilgo itunaren sinatzaileek eskatu bezala, sei urtez atez ateko bilketaren baliagarritasun eta komenigarritasuna frogatzeko aukera izango balitz, ondo dakite errauste planta eraikitzeak ez lukeela inolako zentzurik edukiko.
‎Besteak beste, EAEko Eskola Kontseilua aipatu zuen, haren txostena ia osorik barneratu dutelakoan. Dena den, Jaurlaritzak ez du legitimazioa kentzea terminoa planaren izenburutik kendu, Kontseiluak eskatu bezala. Aldiz, hezkuntzari dagokion atalean, orain planaren erdigunea ikasleak direla deritzo.
2011
‎Krisiak eraginik, sekula baino goizago hasi da merkealdia. Ipar Euskal Herrian astebete lehenago hasi da, saltzaileek eskatu bezala. Hego Euskal Herrian bihar hasiko da, ohi bezala, Errege Egunaren biharamunean.
‎Atzo, hain justu, Zagrebeko plaza nagusian ehunka jarraitzaile bildu ziren pantaila erraldoi baten bidez epaiketa zuzenean ikusteko. Defentsak eskatu bezala, absoluzioa desio zuten han bildutakoek; izan ere, Gotovinaren abokatuen arabera, jeneral ohiak Bosnia eta Kroaziaren arteko gerrari amaiera ematen lagundu zuen. Hori horrela, zigorraren ordez laudorioak merezi dituela azaldu dute.
‎2007ko otsailean, NBEak aipatu IADCren gomendioak publikoki bere egin zituen hilabetean bertan, lau desegin zituzten orbitan, milaka txatar zati gehiago barreiatuz. Lauetatik hiruk askoz zabor gutxiago sortuko zuketen baldin eta beren jabeek aldez aurretik erregaiz eta bestelakoz hustu balituzte... gomendioek eskatu bezala.
‎Hori dela eta, Auzitegi Nazionalak ez du beharrezkotzat jo, piraten defentsak eskatu bezala, hainbat agiri publiko egitea.
‎Halaber, zor subiranoaren bere diru zorroak Europar Batasunaren garantia duten merkatuetan likidazioa lortu ahal izango du, eta prezio hobean lortu ahal izango ditu gauzak; halaber, kalitate oneneneko bere bonoen emisioa kontatu ahal izango du, Espainiako bankuak eskatu bezala.
‎Ganberako araudia aplikatzen baldin bada, Amaiurrek taldea osatzeko atarian geratu da, dezima bakarrera, izan ere, Nafarroako barruti bakoitzean ez ditu gutxigatik botoen% 15 lortu. UPyDk, ostera, Estatuko botoen% 5 ez ditu lortu, legediak eskatu bezala.
‎Ni ados nago horrekin. Literatura bakarrik ez, irudipena dut katedralak eta etxe orratzak ere askotan horretarako eraiki ditugula gizasemeok, emakumeren batzuek marmolezko zoruak zapaldu edo kristalezko hormen ispiluetan beren buruak mirets zitzaten?, jarraitu nuen eta aurkezleari begiratu nion, laguntza eskatuz bezala, gai berean atzera eta aurrera, irtenbidea aurkitu ezinik nenbilen irudipena bainuen. Baina aurrera jarraitzeko keinua egin zidan buruarekin, kontatzen ari nintzena edo kontatu nahi nuena interesgarritzat joko balu bezala.
‎Beharbada bihotzaren taupadek eragiten zieten ikara moduko hori, itsasorik bareenean ere urruneko ekaitzak azaleratzen diren modu berean. Berriro begiratu zidan, jarraitzeko eskatuz bezala. Orain haren begiak garagardo arin baten kolorekoak zirela iruditu zitzaidan eta, luzaz begira egonez gero, mozkortu egingo zutela pentsatu nuen.
‎Bruselako Deklarazioak eskatu bezala, ETAk su eten alde bakarreko, iraunkor eta egiaztagarria aldarrikatzen duenean, NHTk bere lana hasiko du
‎Hori da, bada, istorio guztia. Hasieratik amaierara kontatua, zuek eskatu bezala. Badakit luzatu egin naizela eta, agian, zuentzat garrantzitsuak ez diren hainbat gauza ere kontatu ditudala, baina hori da nik bizitakoa, eta honen guztiaren zergatia.
‎–gora eta behera bizkor ibili eta berriro etorri zen lehengo lekura, Scott jaun andreen eta Gaven jaunaren artean?. Iluntzen ari du, eta aterki bilduari eragin zion, ilunabarrari apur bat atzeratzeko mesedea eskatuz bezala. Baina iluna barra bazetorren geldiro, orban geldi baten antzera zabalduz ur gainean.
‎Ez nituen ezpainak urdinez pintatu, burua urpean sartzeko asmoa nuelako?. Senarraren heriotza, berearen gertutasun eta saihestezintasunaren oroigarri, hedonismorako gonbidapen oldarkorra ere bazen,, gainezka egiten zidan nire barne joritasunak, urtetako bidegabekeriaren ondoren justizia historikoa eskatuz bezala, ezkutuan pasatako urteen konpentsaziotzat; barne bizitza oso epikoa neraman?. Jaiki eta bainuetxera iristerako hiru bat Seconal irentsi zituen, alabekin elkartu beharrak desorekatu egiten baitzuen, eta belarri zuloan joaten ez zitzaion oihu guturala entzuten zuelako etengabe, etengabe, akufenotzat.
‎Sarri ikusi ditut horrelako eszenak, beti pentsatu izan dut elkar horrela agurtzen dutenek harreman sinpatiko eta alaiak zituztela, pentsatu beharrik gabe bizitzen uzten dizutenak; baina behin barrutik bizitakoan sinpatia koartada bat baizik ez da izan, eta izuturik dagoen iraganeko bitxo raroari espazioa lapurtzera etorri den amaren amarru bat baizik ez dut ikusi inozentzia presuntzioa lotsagabeki indiskrezio bihurtu duen gizon oraindik nerabeki jator honengan. Mendiko motxila atzeko eserlekuan jarri (nik eskatu bezala) eta autoaren alde batetik bestera begiratu dit. Martxa!
‎Bere maisuari begiratu dio Aresek, hitza hartzeko baimena eskatuz bezala, eta keinu gozo batez eman dio maisuak ikasleari onespena.
‎SOR PARESI. Zure amak nire eskutan utzi zuen, eta nik gordeta eduki dut, berak eskatu bezala. Jainkoak babes dezala!
‎–H? onhartua dugu, Baionako erabakiak eskatu bezela, baiñan iñundik ere uts asko izango ditugu egiñak, beraren erabiltzea ez baidugu ongi menderatzen. Erderazko, x?
‎Urteak ziren jada hegan egiteko hegoak Angelek berak lotu zituela, bere burua engainatzen jarraitu zuen arren... Errekan behera ur gainean mantentzeko indarra egiten ari zela, zerurantz zuzendu zuen begirada, izarrei laguntza eskatuz bezala. Hego txikidun uso bat ikusi zuen bere gainetik igarotzen, baldar.
‎Aralarrek gogoratu du ekimena aurkeztu zuela Legebiltzarrean prozedura kriminaleko legea aldatua izan zedin eskatzeko, eta Amnesty Internationalek eskatu bezala, inkomunikazioa bertan behera utzia izan zedin. Izan ere, inkomunikazioa indarrean dagoen bitartean, tortura izango da.
‎Apal, barkamena eskatuz bezala, etxekoandreak jaso zion parka berdea sukaldean geundenok lotsakizunik ez zeukan huraxe ikus genezan, emakume biluzia, zerk agintzen zuen Mariluren bizitzan.
2012
‎Andoni Zengotitabengoari 12 urteko espetxe zigorra jarri dio Portugalgo justiziak, han, ETAren biltegi bat antolatu eta 1.500 kilo lehergai gordetzea egotzita. Fiskalak eskatu bezala, terrorismoarekin lotutako delituak egotzi dizkio Caldas da Rainhako Auzitegiak. Talde terroristako kide izatea, legez kanpoko armak edukitzea, agiriak faltsutzea eta ibilgailu bat lapurtzea egotzi diote.
‎Hala jaso du Espainiako jurisprudentziak ere gaixo dauden presoak aske uztea erabaki izan duenean, nabarmenduta presoek duintasunez hiltzeko eskubidea dutela. Orain, txostenak eskuan dituela eta zuzeneko informazioa jasota, fiskalak eskatu bezala 92 artikulua ez aplikatu eta Uribetxebarria preso eduki edo Arrasateko presoaren eskubideak errespetatu, legea bete eta presoa baldintzapean aske utzi erabaki du epaileak. Izan ere, fiskaltzak eta auzitegi medikuek legeak aipatzen ez dituen arrazoi batzuk eman dizkiote epaileari Uribetxebarria preso edukitzea argudiatzeko.
‎Urkulluk ere begiratu du atzera, eta okerrak onartzearen beharra azaldu du. Besteei eskatu bezela, berak ere halaxe egin du: «Iraganean gure printzipio etiko eta politikoen muturreko errekonozimendua behar bezalako gardentasunekin ez errepikatzea izan da gure akatsa, agian».
‎Biluztu egin zutela, eta sexu jarrerari buruzko irainak ere egin zizkiela. Del Olmo epaileak, ordea, ez zuen ezer ikertu, eta defentsak eskatu bezala, salaketa zegokion auzitegiaren esku uzteari ere uko egin zion. Ondorioz, Otamendik Madrilgo 5 Instrukzio Auzitegira joan behar izan zuen, salaketa jarri eta bidea berriz abiatzeko.
‎Iturriak, lorategiak, pasealekuak, etorbideak eta zuhaiztiak gustu on eta irizpide zehatzez zeuden denak ezarriak. Merezita goraipatu nion ikusitako guztia, nahiz Gorentasun hark ez zuen batere aintzat hartu afalostera arte; orduan, beste inor gabe aurrean, oso malenkoniatsu esan zidan beldur zela hiriko nahiz landako bere etxeak bota eta garaiko modaren arabera berreraiki ote zituen, baita berak landaturik zuen guztia desegin eta ohitura modernoek eskatu bezala beste batzuk ezarri, eta berdin egin zezatela agindu ote zien bere maizterrei ere, ez bazuen harrokeriaz, berekoikeriaz, arrandikeriaz, ezjakintasunez eta kasketaldiaz salatua izan nahi behintzat, eta agian Maiestatearen haserrea ere areagotu.
‎Beraz, doktore hark proposatzen zuen, senatu bat biltzerakoan, mediku batzuk ere joan zitezela lehen hiru eguneko ekitaldietara, eta egun bakoitzeko eztabaidaren amaieran, har zezatela senatari bakoitzaren pultsua; eta gero, eritasun ezberdinen izaera, baita osabideak ere? ...z hausnartu eta kontsultatu ondoren, senatu etxera itzuli behar zutela laugarren egunean, beren botikariekin batera eta beharrezko sendagaiz hornituak, eta batzarkideak eseri aurretik, haietako bakoitzari bigungarriak, aperitiboak, garbitzaileak, erregaiak, lehorgarriak, aringarriak, libragarriak, buruko minarentzakoak, minoriarentzakoak, apoflematikoak edo akustikoak eman, kasu ezberdin bakoitzak eskatu bezala; eta sendagai hauen eraginaren arabera, hurrengo bilkurarako errepikatu, aldatu edo kendu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
eskatu 197 (1,30)
eskatuz 79 (0,52)
Eskatu 10 (0,07)
eskatzea 10 (0,07)
eskatzeko 4 (0,03)
eskatuta 3 (0,02)
eskatzen 2 (0,01)
eskatzerakoan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia