Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2000
‎Baina kontua ez zen hartan akabatu. Zeren, ehizaren itzultzeaz denaz bezainbatean, tigrea ordu arte guztiz meneko azaldu izan bazitzaigun ere, atzaparretan zuèn pieza eskatu bezain fite edo begiak estali bezain fite laxatzen zigula, protesta eta kexu handirik gabe, egun hartan, aldiz, orroka aritu zitzaigun, eta morroietarik bati, noiz eta pieza bereganatu nahi izan baitzuen, sekulako atzaparkada egin zion.
2002
‎Nork ez du izan esperientzia hau administrazioan? Alegia, nor ez da konturatu bulego batera hurbildu eta hangoak erdaraz ari direla elkarren artean, eta zuri ere hasieran erdaraz egingo dizutela, nahiz eta eskatu bezain laster fierki euskararen gaitasun agiria aterako dizuten, batez ere oposizio batzuetan aurkezteko behar baldin badute. Gure burua engainatzen segi dezakegu, eta bulego publikoetan denek bere titulua besapean dutelako bulego hura euskaldundu dugula esan, baina ez dakit horrekin euskarak zinez aurrera egiten duen.
2004
‎Metaketa eskatu bezain laster, beste auzitegiari horren berri emango zaio biderik azkarrena erabiliz, auzitegi horrek edozein kasutan epaia ez emateko, eskatutako metaketaren inguruan behin betiko erabakia eman arte.
2006
‎Artikulu honetan xedatutakoari kalterik egin gabe, instrukzio epaileek audientzietako fiskalei eman behar diete gorabehera horietatik kanpo sumarioen egoera eta aurrerapenari buruz eskatu bezain beste berri.
‎Zerbitzariari garagardoa eskatu bezain laster, hogeita hamabost urte inguruko gizonkote bizardun bat inguratu zitzaidan, garagardo pitxerra eskuan hartuta.
2007
‎Truke erritmo eta truke kantitate hori haziz doan heinean, beraz, kezkatzen dira adituak. Haien ustean, une batetik aurrera routerrek dute eskatutako kalkulu kopurua eskatu bezain azkar egin. Routerrak ekoizten dituzten enpresek, ordea, ez dute iritzi bera, eta gaur egungo routerren eraginkortasuna mota horretako arazoak saihesteko bezain ona dela argudiatzen dute.
2009
‎Alde batera utzi behar dira ohiko nagikeria eta aitzakiak, hala nola" zertarako ez den ezer lortzen" edo" ez dut bizitza nahastu nahi paperarekin", eta bide ofizialetatik erreklamatu, kontsumitzaile ororen oinarrizko eskubidea baita. Establezimenduari erreklamazio orri bat eskatzea bezain garrantzitsua da behar bezala betetzen jakitea eta urratsez urrats prozesua ezagutzea.
2010
‎–Begira zer dudan zuretzat, esan zion Mariok orduan, eta sorbaldatik zintzilik zeraman poltsa batetik Amaiaren marrazkien koadernoa atera zuen?. Polizia etxean eman didate, eskatu bezain pronto!
‎Ez zen Juanek eskatu bezain azkar ibili, eta behin eta berriro igurtzi zuen gorputza xaboiaz, behin eta berriro murgildu zen uretan. Errekatik irtetean erabat berritua sentitu zen, eta erdi biluzik abiatu zen etxera.
2011
‎Legeak eskatzen du horietako batek gutxienez lanaldiaren %50 utzi izana lan horretan. Lan Ministerioaren arabera, %50 uztea beharrezkoa ez bada, zaintza ez da eskatutakoa bezain bizia. Hala ere, prestazioa oinarri arautzailearen %100era iritsi ahal izango da gurasoek lana erabat utzi behar dutenean, baina horietako batek kobratuko du:
‎ez da fosil bihurtu, badu malgutasun bat –oraindik irabazi ez duelako bakarrik posible dena– eta hautagaiaren moldagarritasuna erabili nahi du jendeak harengan eragiteko, inpresio ona uzteko. Hura okupatuta dagoenez, ez da hautagaiarekin egongo garen tarte laburrean hari mesedeak eskatzeko bezain zeken jokatzerik komeni; orain ez da tokatzen, baina mesede horien hazi posiblea oharkabean ereiten saiatzearen artea lantzeko unea dateke hau, irribarre, esku zarta, baiezko lepo keinu eta bestelako afirmazio itxuratuen bidez: " Zurekin nago, presidente, zurekin amaieraraino, edozer gertatzen dela ere".
2012
‎Olata digeritutakoan, koloregaia burmuinetara igotzen zitzaion, aldi berean proposamendua ere berekin eramanez. Baina orain artean arrakastarik ez da lortu, nahiz kantitate edo osaera aldetik hutsegiteren bat egon delako nahiz gazteen maltzurkeriagatik, zeren eta, hain nazkagarria gertatzen zaienez bolo hori, gehienetan ihes egiten baitute isilka misilka eta goitik kanporatzen eraginik izaten hasi aurretik; gainera, oraindik ez dituzte konbentzitu errezetak eskatu bezain luzaroan baraurik egon daitezen ere.
‎Duela lau urte pasatxo, finantza erakunde batetik mailegu bat lortzea, herritar askorentzat, erakundera joan eta eskatzea bezain erraza zen. Gehienetan, bankuek berek bultzatzen zituzten bezeroak finantzaketa eskatzera, bai sukurtsalean, bai gutun edo bestelako publizitate bidez. Gaur egun, beste garai baten oroitzapen hutsa da hori, eta dena oztopoak dira partikularrentzat eta dirua behar duten enpresentzat.
‎Beste taxi bat eskatu bezain laster deitu nion Izaskuni.
2014
‎Nire eskua laztantzen duzu lasai egon nadin, bertan zaudela jakin dezadan. Baina, zure hitzak bezala, eskatu bezain pronto desagertuko da zure eskua... Ezagunak ditut zure urratsak:
‎Hala ere, GKEak haurrei beste komunikazio batzuk bidaliko dizkie, babesturiko txikien ohiturei eta bizimoduari buruz. El lehen kontaktua babesa eskatu bezain laster ezarriko da. Kanpaina honetako protagonistaren peluxea jasoko dute aitabitxiek.
‎Images_ of_ Money Interneteko berotan Gaur egun, Espainian, bankuek, krisialdiaren eta berankortasun indize handien aurrean oso eskatuak eta beldurtiak, ez diete krediturik ematen enpresei eta enpresa txiki eta ertainei; eta, ematen dutenean, interes neurrigabea dute eskatzen den finantziazioari dagokionez. Hala, motozikleta bat erosteko 3.000 euro eskatzea bezain erraza da basamortuko zeharkaldia izatea. Edo esan dezake batez beste 700 euro ordaindu behar dituela, eskatzen duenaren bostena, ordaindu behar duela esaten diotenean.
2015
‎Erkidego guztietatik zabalduz joan ziren bitartean, Nafarroako gobernuak beti ezetz esan digu. Eskola publikoei ez, baina ekimen pribatu bati, eskatu bezain pronto, Hezkuntza Departamentuak legeztatu eta maila honetan irakasteko baimena eman zion. Horregatik, Iribasek orain iragarritakoa ez da ikasketa horiekiko irizpide falta eta nagikeria azken adierazle besterik.Erabakia jaso ondoren, Iruñeko arte eskolako zuzendariak dimisioa eman du.
‎Hobe hari gehiago ematea amuari tira egin aurretik. Laneko gaietara itzuli zen bigarren platera jaten zuten bitartean, baina postreak eskatu bezain laster, hango izozki eta zurrupakiek hizpidea emanik, lehengo haria hartu zuen berriro.
‎Ez zait hori burutik pasatzen. Zeruko gauzetan geure bihotzak jartzen irakasten ari zaigu eta hangoaz bertotik gozatzen has gaitezela eskatzen, eta nola sartuko gintuen jatekoa eskatzea bezain behe beheko kontuan? –Ez gaituela ezagutzen!
Eskatu bezain pronto bidaltzen digute.
2017
‎Arazorik handiena izan da etnografoen idazlana orrialde baten hiru laurdenera murriztea. Oso asmo xaloa da hori; film historikoen zinemagile temati bati publizitate iragarki bat egiteko eskatzea bezain xaloa. Blogeko sukaldera prestatuta heldu den platerak ondo nahastutako osagai ugari badauzka, konponbidea erraza da:
‎Gurasoek dena onartzen eta eskatzen zien guztia ematen dieten horietakoa. Ezetzak ulertzen ez zituena eta dena eskatu bezain laster eskura izaten ohituta zegoena.
‎Arau horixe hausten zuten errusiarrek errazenik. Gure artetik errusieraz inor gutxik zekienez eta errusiarrak beren ikuspuntua ozta ozta azaltzeko gai direnez (saia zaitez zeure ikuspuntua ondo ez dakizun hizkuntza batez inori azaltzen... ez da bazkaria eskatzea bezain erreza) errusiarrek hitzarmen bat bortxatzen dutenean gurariz eta gaiztakeriaz egina dela uste izateko joera dugu. Nik uste beraiek ulertzen zutela auziren bat zuten presoei ez besteri zegokiela hitzarmen hau.
‎Alde batera eta bestera begiratu zuen, krimenak exigitzen duen anonimatoaren bila. Inork, ezagun izan zitekeen inork behintzat, ikusten ez zuela ziurtatu zuenean, iluntasun jausi berria lagun?, delituak eskatu bezain azkar sartu zuen eskua poltsa zurian toaila ateratzeko eta hamar segundotan mantendu burua iturrian sartuta, bat, bi, hiru... hamar. Bainu kaletar hartatik atera bezain laster bildu zuen ile bustia toailan, tanta bat ere erortzen utzi gabe, burua bustitzea toaila bustitzea bezain garrantzitsua baitzen.
‎Astelehena. Irakaslea klasera etorri zen, eta ostiralean ez etortzeagatik barkamena eskatu bezain laster hasi ginen. Zorionez, eguna inoiz baino azkarrago pasatzen ari zen irudipena nuen.
‎Azkar agurtu zuen Lesaka. Mesedeak eskatzeak bezain deseroso sentiarazten zuen Asiain mesedeak egiteak: faboreek desoreka bat sortzen zuen.
‎Orduko komunikazio tresnei begiratuz bada harritzekoa. Beste ainitz informazio iturri aurki daitezke Casa de Los Immigrantes hontan; adibidez emigranteen izenak lerrokatuak dituzte eta, eskatu bezain laster, lekuan berean eta, zure izeneko imigrante bakoitzaren agiria eskainia zauzu. Mende bat edo mende bat eterdi ditu Argentinarako euskal emigrazioak.
2020
‎Horregatik, eskatzeko bezain inozoa
2021
‎Xantxo Iturrioz, luzaz Donapaleun Frantziskanoen Egoitzan egon den adiskideak hauxe salatu digu: " Obra hau egin sari, Xabier-i deus ez baigenion ordaindu, oparitzat alimaleko gasna bat eskaini genion, eta Xabier-ek berak dionez ez omen zuten berehalakoan jan hain baitzen handia!" Hogei urteren buruan, eskatu bezain laster, Egañak bere margolanen berriztatzea onartu du Juan Ayestaren laguntzarekin. Eskerrik beroenak zor dizkiegu eskaini lanarentzat eta margolariak berak egin digun aurkezpen hunkigarriarentzat.
‎– la perpaus osagarria (seguru izan eta gisa horretako aditzekin) edo tzea aditz izena bestelako predikatuekin: Bihar argituko duela bezain segurua da partida irabaziko dugula; Eskatzea bezain erraza al da ematea?;
‎Are gehiago, bilbatze hariek ere nekez lardaska uste zezaketen haren burutzapena, izan ere, tesi ideologiko erlijiosoa ardatz, trama ez hausteko moduko finkotasuna eta aldagaiztasuna eman zitzaizkien hasiera hasieratik eleberriaren osagai nagusiei: jada aurkezpenetik bertatik ezin alda eta ezin hobe zitekeen protagonista, haren santutasuna ageriago eta nabarmenago uzteko giro gatazkatsu paradoxikoki, egonkor minimo bat, inolaz ere problematizatu nahi ez zen kristautzeak zekarren akulturazio arazoaren lausotzea, euskaldunen aspaldiko etsai odoltsuen ontasun estatus kristaua, ohiko amodio konturen bat kristautasunak eskatu bezain purua eta garbia, betiere, protagonistaren kontraposizio gisara benetan gaiztoa zen pertsonaia, zeina trama guztia aurrera eramateko ezinbestekoa izateaz batera, ezin har baitzitekeen ez Auñemendiko eta ez beste inongo euskaldunen prototipotzat, etab.
‎Aski botere baneuka aginduak emateko, jendeari nahi duena egiteko eskatuko nioke, bistan baitago erantzukizun handikoak direla gehienak, ez nieke eskatuko distantziak gordetzeko edo eskuak garbitzeko, hori dutxatzea eskatzea bezain itsusia baita, eta ni ez bainaiz inor jendeari esateko zer egin behar duen, nora joan behar duen, eta norekin batu behar duen kalean edo bere etxean, oherako edo zurruterako.
2022
‎Edo ni jostetan eta haiek ni jostarazten, gazteena bainintzen. Baina haiek ere ez ziren burasoei garagarnoa eskatzeko bezain helduak oraino: etxetik kanpo baizik ez zuten edaten.
‎Lehen inguruan jende gutxi zegoen, honezkero inor ez. Zigarroa eskatu bezain laster gizonak ulertzen du luze jardun duela, luzeegi. Orduan, altxatzen du eskuan duen azala eta esaten dio baietz, egin dezakeela eskatutakoa, baina egun batzuk behar dituela, baldin eta lan blindatua bilatzen bada.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia