2010
|
|
sagarra usteltzen igarri nuèn egunean izan zen; Helenak sagar dantza dantzatu ondoren eman zidàn sagarraz ari natzaizu, jakina, hura gorde egin bainuen, ongi gorde ere, objektu sakratu bat balitz bezala, nik bakarrik nekièn lekuan; Jainkosa batek sagar bat oparitu zidan, eta nik opari hura toki sekretu batean gordeko nuen, garai bateko zaldunek Grial Santua bezala; bazuen nire ikasmahaiak kaxoi bat, sagarrarentzako ezkutaleku bikaina izan zitekeena, Domingo ere han ibiliko ez balitz noiznahi, arkatz baten bila edo paper baten bila edo auskalo zeren bila, Domingorekin hasia bainintzen berriro lo egiten gela berean, ama, nik hobera eta hobera egiten nuela egiaztatu zuenean, bere gelara itzuli baitzen; azkenean, nola Sagar Santua gelan nahi bainuen, nigandik ez oso urruti, bere energiarekin eta eragin onuragarriekin ingura nintzan, aulkira igo eta armairuaren gainalde lauan ipini nuen; eta ni, goizetan jaiki ahala, aulkira igo, sagarra eskuan hartu, muxua eman, begiak goratu, eta halaxe egiten nion otoitz Goikoari: . Izan dadila sagar hau, Jauna, ez denboraren mendeko, baizik eta betiko, Helenari
|
diodan
maitasuna bezala?; sinetsi ere, sinetsi nuen, halako batean, neure otoitzaren fruituetan, hain egiten nion asmo onez otoitz Aita Jainkoari eta hain iruditzen zitzaidan ezinezkoa aita on bat nire asmo onen aurka azaltzea?; horregatik, sagarra usteltzen igarri nuenean, sekulako nahigabea izan nuen, ni neu ere, bat batean, barrutik usteltzen hasi banintz bezala; burua altxatu gabe egon nintzen ordu ...
|
|
sagarra usteltzen igarri nuèn egunean izan zen; Helenak sagar dantza dantzatu ondoren eman zidàn sagarraz ari natzaizu, jakina, hura gorde egin bainuen, ongi gorde ere, objektu sakratu bat balitz bezala, nik bakarrik nekièn lekuan; Jainkosa batek sagar bat oparitu zidan, eta nik opari hura toki sekretu batean gordeko nuen, garai bateko zaldunek Grial Santua bezala; bazuen nire ikasmahaiak kaxoi bat, sagarrarentzako ezkutaleku bikaina izan zitekeena, Domingo ere han ibiliko ez balitz noiznahi, arkatz baten bila edo paper baten bila edo auskalo zeren bila, Domingorekin hasia bainintzen berriro lo egiten gela berean, ama, nik hobera eta hobera egiten nuela egiaztatu zuenean, bere gelara itzuli baitzen; azkenean, nola Sagar Santua gelan nahi bainuen, nigandik ez oso urruti, bere energiarekin eta eragin onuragarriekin ingura nintzan, aulkira igo eta armairuaren gainalde lauan ipini nuen; eta ni, goizetan jaiki ahala, aulkira igo, sagarra eskuan hartu, muxua eman, begiak goratu, eta halaxe egiten nion otoitz Goikoari: " Izan dadila sagar hau, Jauna, ez denboraren mendeko, baizik eta betiko, Helenari
|
diodan
maitasuna bezala"; sinetsi ere, sinetsi nuen, halako batean, neure otoitzaren fruituetan, hain egiten nion asmo onez otoitz Aita Jainkoari eta hain iruditzen zitzaidan ezinezkoa aita on bat nire asmo onen aurka azaltzea...; horregatik, sagarra usteltzen igarri nuenean, sekulako nahigabea izan nuen, ni neu ere, bat batean, barrutik usteltzen hasi banintz bezala; burua altxatu gabe egon nintze...
|