Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2001
‎‘Berarekin hizketan egon naiz, ’ kontatuko du lemazainak. ‘Hotza egiten duela esan diot, Ez du hainbesteko hotzik egiten erantzun dit, ordezko aingura batekin zeozer egiten ari zela ikusi dut baina ez diot garrantzirik eman, ez naiz konturatu katea ebakitzen ari zela. Gero karelean ikusi dut, aingura hori jasotzeko ahaleginetan.
‎– Kanpamentuko afganistandar laguntzaileek esanda. Xaharra ere jakinaren gainean jarri nian baina ez zioan garrantzirik eman kontu honi; zera, jasandako inpresio latzari egotzi zioan bere jarrera susmagarria.
2007
‎Bedeinkatu nuen. Askok ez dio garrantzirik emango, baina niri gauza bat erakutsi zidan: errespetatzen nindutela.
2008
‎Agustin Jaureguiberry aditu argentinarraren esanetan, peronista bat boterera iristen denean, oso leku gutxi uzten dio oposizioari, eta oposizioak ere oso politika traketsa du, inoiz ez baita batzeko gai egun, oposizioko kideak gobernukoak baino ugariagoak dira parlamentuan, baina ez dute inoiz bat egiten. Nestor Kirchner izan da 2003tik 2007ra bitartean Argentina urpetik ateratzen saiatu den presidentea eta oso modu despotikoan aritu dela uste du Jaureguiberryk, erakundeak kaltetuta atera direla dio, baina jendeak oro har ez dio garrantzirik eman, lehentasuna arlo ekonomikoak izan duelako. Greta Frankenfeldek berriz, beharrezkoa ikusi du Kirchnerren Gobernua, eta" aurreko hondamendiekin konparatuta" gizarte gaiak eta asoziazionismoa bultzatu dituela nabarmendu du.
‎Jokaera horri bi arrazoi ikusten dizkiot. Batetik, gure ordezkaritzari ez zioten garrantzirik eman nahi, eta, bertzetik, kanpokoei bertako errepresioaren berri ez zieten eman nahi. Hori izan da bortz egun horietan izan dugun irudipena.
‎Batez ere, Bereziak azpitaldeak Pertur desagertu zenean izan zuen jarrerarengatik. «Ez zioten garrantzirik eman, eta hori oso arraroa iruditu zitzaigun». Pertur desagertu zenean Gurrutxaga izendatu zuten buruzagi.
2009
‎Michael O' Leary Ryanairreko presidenteak ez dio garrantzirik eman txerri gripeak sor lezakeen pandemia arriskuari.
‎Izan ere, eraso dieten medikuen hamarretik batek baizik ez du jarri salaketa. Gehienek ez diotelako garrantzirik ematen, erasotzailea gaixoa delako edo salaketa jartzeak ezertarako ez duela balio uste dutelako.
‎Badakit aldartearen arabera erantzuten dudala, eta inoiz bertsotan ere hasi naizela ezezagunekin, baina gehienetan, irribarre egin eta ezetz esaten diet guztiei. Horietako askok ez diote garrantzirik emango, baina etxeko bakardadean, pentsatzen hasten naiz horietako askok gure lagunak pentsatzen duena pentsatuko dutela: gero eta elitistagoak garela.
2010
‎Defentsa Ministerioak ez dio garrantzirik eman nahi izan informazio horri, baina ez du gezurtatu. Frantziak 17 aldiz probatu zituen bonba atomikoak Aljerian.
Esandakoari garrantzirik eman gabe bota zituen Robertok arestiko hitzok, baina niri berehala indar handiz estutu zitzaidan korapiloa sabelean.
2012
‎Ligaxkako lehen partida dute azken erreferentzia, ordea. Baina partida horri ez diote garrantzirik eman nahi bi puntistek, berezia izan zelako. «Arraroa izan zen, bero handia egiten zuen», azaldu du Goikoetxeak.
‎UpyD alderdiaren zuzendaritzak ez dio garrantzirik eman Errioxako federazioak Errioxa, Nafarroa eta Aragoi bateratzen dituen Ebro eskualdea sortzeko proposamenari; izan ere, horrelako milaka proposamen daudela uste du.
‎Gaixotasuna transmititzen duen flebotomoa edo eltxo emea 17 °C eta 30 °C bitarteko tenperaturan bizi da edo aktibo dago. Madrilgo Medikuen Elkargotik gehitu dute txakurrak txertoen kartila egunerokoa badu, parasitorik gabe eta osasuntsu dagoela, ez dagoela arazorik pertsonen osasunerako, eta esan dute “ez diogula garrantzirik ematen gaur egun leishmaniasiari, ez baita pertsonentzako osasun arazorik”. Txakurren leishmaniasia harrapatzeko arrisku handieneko eremuak Espainian, leishmaniasia duten txakur kopuru handiena duten eremuak zakur dentsitate handiena duten eskualdeekin bat datoz, hala nola Bartzelona eta Madrilekin, baita Andaluziako eta Mediterraneoko (Katalunia, Levante eta Balear Uharteak) gune bero eta hezeekin ere.
‎Hasieran, harrigarria iruditu zaidan arren, ez diot garrantzirik eman," Geroago bilduko dut" pentsatuz.
2013
‎Sarritan ondoan daukagunari, edo egunero ikusten dugunari ez diogu garrantzirik ematen, eta hori poesiagai bihurtzen jakin du Erkiagak. Hor dago bere ekarririk handienetakoa segurutik.
‎Plater bat egiterakoan 50 pertsonentzat sukaldatu behar duzu. Neurri handiak dira eta egunero egiten baduzu ez diozu garrantzirik ematen, baina berria izanez gero izugarria iruditzen zaizu.
2014
‎Horregatik dira ezinbertzekoak kontzientziaren zabalpena eta sustapena. Tamalez, inork ez dio garrantzirik ematen," hemen datoz berriz betiko baserritarkeriekin" edo" Guggenheim da gure iparra" bezalakoak aurpegiratzen dizkigute. Ba bitxia bada ere, Euskal Herrian, Orhipean liburua gehien saltzen den lekua da Guggenheim, kanpotik heldu denak modernitatea ikusteko adinako jakin mina baitu non dagoen jakiteko.
‎Inoiz ez diot garrantzirik eman adinari. Txirrindulari izango naiz nire hankak pedalei azkar eragiten dieten bitartean.
‎Alde batetik, masarentzako arteak gehiengoa asebete nahi zuen estetikoki, ‘komertzializatu’ zen, balioa galtzea onartu zuen; parean, atsegina izateari uko egiten zion arte bat, kontzesioak mespretxatzen zituen, ez zituen publikoaren gustuak eta desirak kontuan hartu nahi, ‘artistentzako arte bat’ Gaur egungo gizarte industrialera arte ez zen hain modu argian ikusia artearen bitasuna. Intelektualek eta artistek berek ez diote garrantzirik ematen ‘goi kultura’ ez den arteari; masarentzako artea mespretxatzen dute. Berez, haustura hori joan den mendean [XlX.ean] hasi zen nabarmentzen.
2015
‎Aztertutako egunkarietan ere irakasleek hainbat helbururekin lotzen dute haien berbaldia: ...aldamiatzearekin (ipuina hasten lagunduz, hitzaren hasiera emanez, hitzak errepikaraziz, erantzun osoak eskatuz, esaldiak osatuz, hiztegia eskainiz, baliabideak eta ereduak eskainiz...); ikaslearen hitza estimulatu eta zoriontzearekin (begira zer esan duen Jonek, entzun ondo, erantzun ona, Unai...); idatzizkoa ahozkoaren lagun erabiltzearekin (irakasleak arbelean jasotzen ditu ikasleak esandakoak, esandakoari garrantzia emateko, ikaslea konturatzeko zer den garrantzitsua, esandakoa finkatzeko...); zuzenketak egitearekin (irakasle batek esan du albiste eta iragarkiak sortzeko ideiak ematen dizkiela ikasleei eta beraiek ekoiztutakoa zuzendu).
‎Ba, nik hala egingo zio (n) at, eta ea ze aurpegi edo ze erreakzio izaten duen!". Beste elebidun askok, agian, ez diote garrantzirik emango edo ez dute zalantzarik egingo, eta erdarara joko dute berehala arrazoi desberdinak medio: erosotasuna, ohitura...
‎Otsaila bitartean Iparraldean egon zinela zuritzeko datu faltsu bat eman zenion, zeramika lantegian jardun zenuela ordura arte. Ez diote garrantzirik eman; ez dute egiaztatu ere egin.
‎Autonomiazaleek ez dute jarkierarik bilatzen estatuarekin; aitzitik, estatuaren eta herrialde autonomoaren arteko elkarrekintza proposatzen dute, tirabirarik gabe. Ez diote garrantzirik ematen estatu berri bat osatzeari, eta nahikotzat jotzen dute administrazioan, kulturan, hezkuntzan edo fiskalitatean eskumenak lortzea. Nazioari jite kulturala ematen zaio:
‎Arrazoi nagusia da Apple k ez duela abisatzen erabiltzaileak datu mugikorrak kontsumitzen noiz ari diren kontsumitzen, wifi konexioa erabili beharrean, eta, horren ondorioz, biek operadore horrekin kontratatuta duten planaren datuen mugatik pasatu behar izan dutela, eta kuota gehigarri bat ordaindu behar izan dutela. Komunikatu batean, bi bezeroak kexu dira, Apple k ez baitio garrantzirik ematen gainkostu horri; izan ere, egia esan, azken faktura nahikoa garestitu daiteke erabiltzailearentzat, ez baita inoiz funtzio hori aktibatzen. Nahiz eta polemika askatu eta erabiltzaileen lehen kexak jaso, Apple k atal bat prestatu zuen webgune ofizialean, sistema operatibo mugikorraren ezaugarri horrek nola funtzionatzen duen xeheago azaltzen duena, eta eskatzaileek ziurtatzen dute informazio eskasa eta, gainera, beranduegi iritsi zela.
‎" Ametitzen baduzu hilketa, laster ez diozu garrantzirik emango lapurretari; gero, edaten hasiko zara, eta mezara joateari utziko diozu, eta, azkenean, urbanitate arauak ez dituzu beteko eta nagia bihurtuko zara".
‎Sisifo hipermodernoa ez da jada, gehiengo batentzat behintzat, haitzak altxatu eta jainkoak ukatzen dituen zoriontasun handiaren adierazle. Egungo gizakiak, alde batetik, ez dio garrantzirik ematen jainkoen ingurukoari, bigarren mailako epifenomenoa bilakatu baita; eta, bestetik, ez dago prest inolako pisurik botatzeko sorbalda gainera; ez dago prest harri handiak besterik gabe bultzatzen ibiltzeko —esfortzua ez da egungo dohainetako bat, inondik inora— Gizaki hipermodernoak ezin du onartu bizitzaren antzutasun edo absurdua eta, ondorioz, ezin da esan goragalea... Zorionez guretzat, badago argi izpiren bat antzutasuna eta absurduaren aurrean.
2017
‎Onintze bere motxila hartzera zihoanean izotzezko taula bat erori zen lurrera. Inork ez zekien arren nondik agertu zen gauza hura ez zioten garrantzirik eman, ez baitziren ezertaz gogoratzen, eta jolastera joan ziren herrixka ondoko zelaira. Bertan Txomin eta bere lagunak zeuden baina, Trius eta Asle betidanik herrixkan bizi izan balira tratatu zituzten.
‎Antolaketan fundamenturik eza aurkitu nahi duenak, aurkituko du aurreikuspen desegokia iradokiko dion arrazoirik. Kasualitatean sinesten duenak, ez dio garrantzirik emango eta esango digu nahi badugu euskaraz eta nahi badugu gaztelaniaz ikusteko. Baikorrak pentsa dezake bi hizkuntzatan ikusi eta konparaziorako balioko diola.
‎–Ah!, australiarrak kontatu dit Goldsmithen neskaren atzetik nola zabiltzan, ez omen diozu begirik gainetik kentzen. Ez diot garrantzirik eman, zure patua ezinezko maitasunen bilduma egitea baita, benetako aukerek, emakume australiarrak esate baterako, beldurra ematen dizutelako?, jarraitu zuen. Ez nengoen konforme eta zerbait erantzutekotan egon nintzaion, baina beldur nintzen ez ote nuen esnatuko.
2018
‎Gero, Iruñera joan behar izan zuten parte ematera alkateak eta hiru akusatuek. Hiriburuan, akusatuek leherketaren soinua aditu zutela adierazi zioten instrukzioko epaileari, baina ez ziotela garrantzirik eman eta pentsatu zutela zernahi izaten ahal zela (norbait ariko zela dinamitarekin arrantzan Bidasoan, erran zuen batek). Onartu zuten, noski, alkateak isunak paratu zizkiela egun batzuk lehenago, baina ez ziotela horregatik gorroto berezirik eta estimatzen zutela gizona.
‎Arbuioa jaso zuten familia bien aldetik, hainbeste ezen ezkontza lagun gutxi batzuen presentziarekin burutu baitzuten, ia lekukoekin bakarrik. Beti esaten dute ez ziotela garrantzirik eman, nahiz eta amari gehiago sinesten diodan hori kontatzen duenean aitari baino. Laster hasi ziren, antza denez, politikagatik eztabaidatzen:
‎Izan ere, Auzmendiren esanetan, URAk ez dio garrantzirik eman isurketari, eta orain arte Udalak jaso duen salaketa eta informazio bakarra Zadorra Bizirik plataformak helarazitakoa izan da. " Haiei esker ikusten ari gara arazo bat dugula, eta neurriak hartuko ditugu".
‎Xehetasunak azaltzen ez da asko luzatzen Lorea, noski, baina Helenek ez du azalpen askoren beharrik Lorearen egoera ulertzeko. Ez dio garrantzirik eman beren haserrealdiari, eta esaten dio maiteminak jotzen gaituenean sentitzen dugun bestearekiko gehiegizko loturak desorekatu egiten gaituela eta modu ulergaitzetan jokatzeko gai izaten garela.
‎Euskal poetak oholtzara igo ziren, eta Amaia Lasa Alegriak Nafarroako olerkari euskaldunen txandari hasiera eman zion bere olerkia errezitatuz. Halako batean, olerkiaren erdian, Amaiak isilune txiki bat egin zuen esandakoari garrantzia eman nahian, eta isilaldiaren ondoren poemaren bukaera errezitatzen hasi zelarik, saioa gidatzen zuen olerkari erdalduna altxatu zen garrasika eta erdaraz isil zedin eskatu zion zakarki, olerki bat irakurrita aski eta sobera zuela esanez.
2019
‎Baina garrantzia kendu dio. . Inoiz ez diot garrantzirik eman zenbakiei. Txapela irabazteari, noski, baina inoiz ez diot neure buruari kopuru zehatzik jarri.
‎Inoiz utzi zion? Inoiz ez diozu galdetu, inoiz ez diozu garrantzirik eman, eta orain konturatzen zara, Jauregik Jasoneren apunteak baloratu dituen arte, zuk ere ez diezula merezi duten balioa eman. Zergatik ikusten dituzu orain ezberdin?
2020
‎Lehenik, ez diot garrantzirik ematen ikasleek jesarrita egon behar izateari; ez dut oholtza erabiltzen hitz egiteko; haien bizitzaz arduratzen naiz; eta ikasgelatik kanpo ekintza gehiago egiten saiatzen naiz. Nire asmoa da ikasleen eraldaketa pertsonala bultzatzea hezkuntzaren bitartez, eta hori ezinezkoa da irakasleak ez baditu zalantzan jartzen bere pribilegioak.
‎Zeharka ulertu dio Aimarrek bileran behar zuela baina abisatu gabe ez dela agertu azken asteetan; Mariek ez dio garrantzirik eman, itxuraz, nahiz harrapatu duen airetik esaldia. Kontatu dio bestetako kontzertuena, gazte bazkariarena...
‎Connell sarbidetik irteten ari da. Itxura batean Connellek ez dio garrantzirik eman gertaerari, baina, zerbaitegatik, horrek ez du Marianne asetzen. Zer gertatu zen aitorrarazi nahi dio Mariannek joan aurretik, edo baliteke bere buruari doako sufrimendua eragin nahi izatea batere beharrik gabe.
‎" Bizi guztian gauza bera gertatu zait, inoiz ez diot garrantzirik eman neure buruari. Hitzekin eta itxurekin denbora galtzen ibili beharrean, nire helburua beti izan da gauzak konpontzea.
2021
‎Hala ere, kontzientzia horrek bestelako neurri eta laguntzak ez bakarrik ekonomikoak behar ditu. Bestalde, sarri ikusi dugu kanpainetan parte hartzen duten enpresa batzuek adierazi nahi dutela nolabait euskararen alde daudela, baina gero egunerokoan ez diotela garrantzirik ematen bezeroak euskaraz artatzeari, edo, lanak errazago egitearren, erdaraz diseinatzen dutela beren negozioa.
‎Kalatañazorren zeudelarik, jakin zuten gaztelar armada bat haiengana hurbiltzen ari zela. Armadako buru batzuek ez zioten garrantzirik eman nahi, baina beldurra zabaldu zen eta bide seguruenetik joatea erabaki zuten. Osman egin zuten hurrengo geldialdia, bidea ziztu bizian egin ondoren, gehienek bost bat ordutan egin zituzten bost legoa edo hogeita bost kilometroak, kalifa omeyatarren bandera zuri handiak mendixka gaineko gazteluan ikusi zituzten arte.
‎Ez diozu garrantzirik ematen edo buruak oroitzapenak blokeatu nahi ditu. Ez diot garrantzirik ematen. Pentsatzen jartzen banaiz, normalean gogoratzen naiz hedabideek galdetzen didatenean, orduan haritik tiratzen hasten naiz, eta dena gogoratzen hasten naiz.
‎Adineko emakumeak letra gehienak falta zaizkion libreta zahar batean idatzirik du alabaren telefonoa. Ez dio garrantzirik eman orain arte letrak galtzeari, bere bizitzan desagertzen joan dira pertsonak ere. Baina gaur bere alabaren telefonoaren orrialdea galdu du, eta beldur da alabak ez diola inoiz deituko berriz.
‎–Aukeran, beltza, oso beltza, erantzun zuen berak, zigarro bat piztu eta esandakoari garrantzirik eman gabe?. Goazen harira, nahi baduzu.
‎Oztopo handiena ez dago kanpotik datozen atakeetan horiek ere oztopo handia diren arren, noski, Euskal Herrian bertan baizik, Miren Nekane Jausorok dioen moduan, ereduko ikasleek ez baitiote garrantzirik ematen euskaraz bizitzeari edo euskara erabiltzeari, benetan garrantzitsuena" euskara jakitea" baino ez baita; hots, beharrean aurkituz gero, euskaraz erantzuteko gai izatea, nola edo hala. Jakite hutsari ematen diote baliorik, ez beste ezeri.
‎Baina ez diot garrantzirik emango badakidalako ez dudala probetxurik ateratzen.
2022
‎Duela aste batzuk nabaritu zituzten lehen txikizioak, eta baserritarrek adierazi dute hasiera batean ez ziotela garrantzirik eman, bai baitakite beraien etxe inguruan basurdeek zer kalte eragin ditzaketen. Aurtengoa ez da basurdeek beraien zelaiei egin dieten lehen erasoa.
‎“Bai. Emakume bat zegoen ondoko herritxo batean, oso parte hartzailea, eta esaten zuen askotan ezin zela bileretara etorri agian semeak autoa eramaten zuelako, edo senarrak… Eta, azkenean, ingurukoek ez zioten garrantzirik ematen berak parte hartzeari, bera bileretara etortzeari, eta ahal zuenetan baizik ez zen etortzen”.
2023
‎Berdinduta amaitu da partida. Jokalariek, ordea, ez diote garrantzirik eman emaitzari, eta oihuka hasi dira: «Sahara aske, demokrazia irabazle».
‎Ez dio garrantzirik eman nahi, eta mugikorrean begiratzen hasi da. Albisteak, Twitter, mailak, Youtube...
‎Amerikako kontinentearen aurkikuntzaren azken urteurrenaren karietara, New Yorkeko aldizkari katoliko batean, burutazio sofistikatu batek historiaren mota bereko analisi saialdi bat adieraz dezake; izan ere, erraten zuen Jainkoak zuela Kristobal Kolon Ameriketara igorri, zenbait mende geroago Hitler garaitzeko gai izango zen herri bat egon dadin; aldizkari hau Bernardin de Saint Pierre baino are txarragoa da; izan ere, burutazio hau lazgarria da. Iduriz, Jainkoak ere kolorezko arrazak mesprezatzen ditu; Amerikako populuen suntsiketari ez dio garrantzirik ematen XX. mendeko Europarren salbamenaren aldean; iduriz Jainkoak ez zien europarrei salbamena ekartzen ahal beste baliabide gutiago odoltsu batekin; alta, lau mende aurretik Kristobal Kolon Ameriketara igorri beharrean, errazago izanen zitzaion 1923ko urtearen inguruan norbait igortzea Hitler hiltzera. Edo hori pentsa genezake bederen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia