Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2003
‎Horrela, nik uste, Fedro, Maitasuna lehenenc go bera guztiz eder eta on izanik, gero antzekoen sorburua da besteentzat. Eta bertsotan ere zerbait esatea bururatzen zait, bera dela gizakiengan bakea, itsasoan barealdia, haizeen baretzea eta kezketan loa dakarrena. Arroztasunaz hustu eta etxekotasunez bed tetzen gaitu, hau bezalako elkarrekiko bilera guztietara elkartzea ezarriz, festetan, dantzetan eta eskaintzetan gidari bihurturik, baretasuna emanez, basakeria urrunduz, onberatasuna emateko zalea, gaizkinahirik ematen ez duena; onbera eta ona, ikusgarri jakintsuentzat, miresgarri jainkoentzat, ez dutenentzat inbidiagarri, jabetza zorionekoentzat; fintasun, luxu, leuntasun, grazia, desira, nostalgiaren aita; gizaki onekin arduratsu, gaiztoekin axolagabe; nekean, beldurrean, nostalgian, hitzaldian lemazain, marie nel, alboko soldadu eta salbatzaile onena; jainko eta gizaki guztien apaingarri; gidari ederren eta onena, gizon orok himnoak ederki abesten jarraitu behar diotena, berak jainko eta gizaki guztien adimena liluratuz abesten duen odan parte hartuz.
2004
‎Romani zeozer esateko gogoa sartu zitzaion, eskertzeko gogoa batez ere, baina eskerrik asko esan barik, ze hori esan zuen lehenago. Gauza bat esatea bururatu zitzaion, esaldi tipikoa izan arren elegantea ere bazena, eta filosofia apur bat ere ezkutatzen zuena, bere sinplean. Kontua da Roman beldur zela neskatoak ezer ulertuko ote zuen, ze, berba jasoak ziren, eta normalean xingola berdedun neskato barkillojaleak ez dira ondo konpontzen berba jasoekin.
2005
‎Kondaira faltsu batek dioenez, animalia horietako batek hozka egin zion Linus Torvaldsi. Egia esan, Torvaldsi pinguinoak gustuko zituela esatea bururatu zitzaion, logotipo baten bila zebiltzala.
2006
‎Aitonari zerbait esatea bururatuko balitzaigu bezala. Inoiz ez.
2007
‎Neokarlismoa nagusi zela euskal politikan, eta honetaz ere beste saiakera bat. Biarno euskaldunaz kezka banuen, eta Hegoaldean txarto ezagutzen zen muga kontuaz zerbait esatea bururatu zitzaidan.
2008
‎Eta miru beltza haserre zegoen? ezpainak ere mugitzen zituen, arestian esan ez zituenak orduantxe esatea bururatu balitzaio bezala, hotsik gabeko hotsetan: hauxe bakarrik falta zitzaigun, frai Millan, lehen mailako kontu bat bigarren mailakotzat hartzea!, ez al dira, bada, santuak Jainkoaren eta gure arteko bitartekariak, baita zeruko anai arrebak eta are odolkideak ere, Kristoren gorputz mistikoak, kristau herriaren sinbolo bateratzailea denak, batzen baititu zeruak eta lurrak, azken batean??
‎Ama nagusiak mozoloarena egin zuen, bai, baina fraideari bizkarra eman ahala, guztiz aldatu zitzaion aurpegia, mozolo itxura zuena –jokoz kanpo gelditu ohi direnak mota bateko zein besteko gauak hartzen ditu betiere– bat batean miru beltz bihurtua iduri. Eta miru beltza haserre zegoen... ezpainak ere mugitzen zituen, arestian esan ez zituenak orduantxe esatea bururatu balitzaio bezala, hotsik gabeko hotsetan: hauxe bakarrik falta zitzaigun, frai Millan, lehen mailako kontu bat bigarren mailakotzat hartzea!, ez al dira, bada, santuak Jainkoaren eta gure arteko bitartekariak, baita zeruko anai arrebak eta are odolkideak ere, Kristoren gorputz mistikoak, kristau herriaren sinbolo bateratzailea denak, batzen baititu zeruak eta lurrak, azken batean...?
2010
‎Bai noski, baina zaldun bat naizenez ez dira esatekoak bururatzen zaizkidan arrazoiak.
‎bere burua madarikatzen zuen horren baldar jokatzeagatik, bere sentimenduak agerian utzi eta barregarri geratzeagatik. " Aingeru xarmagarri bati halako lerdokeriak esatea bururatzea ere." aurpegiratzen zion bere buruari. " Eta hemendik aurrera, zer egin?".
2011
‎Ezustean harrapatu ninduen itaunak. Baietz esatea bururatu zitzaidan, ni ere benetako" arra" nintzela erakustearren, baina ezin izan nion gezurrik esan. Aurpegia lotsaz gorri gorri eginik eta baten bat, beharbada, entzuten egon zitekeela pentsaturik, buruaz erantzun nion ezetz.
‎Etxera bueltan, aldarte goibel harekin, Hugo Ball dadaistak esandakoa bururatu zitzaidan, bidegabekeria ezin dela bidegabekeria hutsez borrokatu, alegia. Eta pentsatu nuen halaber ez Laboak, ezta geuk ere, ez genuela halako despedidarik merezi:
2012
‎–Dysneylanden baino ez naiz egon? esatea bururatu zaio, baina ez du ahorik zabaldu, horrelakoak kontatzeko batere graziarik ez duela konturatzen delako beharbada, edo, azken batean, txantxa moduan esanda ere oroitzapen tristeak ekartzen dizkiolako. Gurasoak banatu aurreko azken oporrak izan ziren haiek, hamahiru urte zituela.
‎Eta txanpona etxe ondoko erreka batera botatzen amaitu nuen, inguruetara begiratuz, abusona hark ikus nintzan beldurrez. Nire izaeraren bigarren parte hori baino ez zuten ezagutzen nire gurasoek, engainurako gaitasunik ez zuena, ez zekiten lehenago gezurra esatea bururatzeraino gaiztoa ere banintzela; gezurrak gezur ordea, inork ez zidan errietarik egiten orduko hartan, kontrara, hunkiturik sumatzen nuen ingurune heldua, niretzat misterio bat zena, harrapatu zidaten engainuak betiko agerian utziko ninduela uste bainuen. Ez nintzen gehiago Uxue zintzoa izango; niri buruz nik aspaldian banekiena jakingo zuten, bekatari sutsua nintzela.
2013
‎Stand Up Paddle modalitatea praktikatuz ohol baten gainean zutik arraun egitea, ibaia garbitzea helburu duen munduko lehen lasterketa da Garbigai. " Ideiaren oinarria lagun australiar batek esandakoari esker bururatu zitzaidan: bertako surflariek, hondartzara doazen bakoitzean, gutxienez hiru hondakin solido hartzeko ohitura dute dio Diazek.
2014
‎Ez nintzen bera animatzen saiatu. Edozein tontakeria esatea bururatzen zitzaidan tarteka, baina berak errepidean iltzatua zuen begirada, orotik urrun, eta, ospitalera hurbiltzen ginen neurrian, gero eta nabarmenagoa zen haren urduritasuna. Nitaz erabat ahaztuta zegoela uste nuen, zirimola batek eraman banindu bezala, berak erdian segitzen zuen bitartean.
2015
‎Industrialdeko lehen pabilioiak agertu arte ez zuen bietako inork hitzik esan. Behin ikaraldia pasata, bere haserrealdian Jotari esatea bururatu zitzaizkion errieta guztiak ere ahitu zirela ohartu zen Erre. Gauza batzuk atzean utzi beharrak zeuden.
‎Gertatutakoak neure kolkorako gorde izan ditut orain arte, baina atzo, Sautrela n neure burua ikusita gero, hurbileko jendeari esatea bururatu zait. Besterik gabe, zuzenean jakin dezan.
‎Gertatutakoak neure kolkorako gorde izan ditut orain arte, baina atzo, Sautrela n neure burua ikusita gero, hurbileko jendeari esatea bururatu zait. Besterik gabe, zuzenean jakin dezan.
‎Aitaren aldeko senideek hitza ukatu diote eta oraingo emaztea depresioak jota dabil. Idazleak dio bururatu zitzaiola ez argitaratzea, baina jendearen txaloa behar duela eta liburua bizitza baino garrantzitsuagoa zaiola.
2016
‎Ezin duzu esan bururatzen zaizun guztia.
2017
‎Lehenengo aldiz baztertua, edo hobeto esateko arbuiatua sentitu nintzen Micaelaren aurrean. Ohetik irten eta jazten hasi nintzen, ezer esaterik bururatzen ez zitzaidala. Azkenean, eta nire burua argi izpi batek zeharkatu bailuen, sentimendu adierazpiderik argiena azaldu ahal izan nuen, eta halaxe mintzatu nintzaion:
2018
‎estandar ondo erabilia, aldiz (Constantino Romero zenarena, adibidez), jakinduria txalogarri eta eredugarritzat; hain atzeratua non euskaldun askok dioten euskara batua arrotza zaiela, nahiz eta gaztelania, edo frantses? batuari buruz inori horrelakorik esatea bururatu ez; hain atzeratua non euskaldun gehienentzat euskarara itzulitako liburuak zailak eta euskaraz bikoiztutako ikus entzunezkoak arrotzak diren, gaztelaniara, edo frantsesera, itzulitakoak eta gaztelaniaz, edo frantsesez?
2019
‎Eta kontrola berreskuratu. Arnasa sakon harturik, bestela ere begi bistakoa zena esatea bururatu zitzaidan: gauera arte genuela lasai hitz egin.
‎Ordezkatze bat neukan biharamunean. Ezin nintzela joan esatea bururatu zitzaidan iragarri zidatenean. Gaizki nengoela.
‎Berbelitzek duda du: ez luke esango bururatu zaizkion estrategia horiek guztiz txarrak direnik ere, baina dago ez ote diren indar poetikorik gabeak. Ez dute, behintzat, abazuzien beldurragatik sintagmaren galga poetikorik.
2020
‎Hori zen aitari esateko bururatu zitzaidan okerrena.
2021
‎–Etorri zara, hortaz. . Esaldi gogoangarri horixe izan zen une hartan esatea bururatu zitzaidan gauza bakarra.
‎“ai, ezin ditut jasan betaurrekoak buru gainean eramaten dituzten pertsonak”, “Patxik arkume giltzurrunak eta muinak gordetzen dizkit, bihar prestatuko ditut”, “nola bizi daiteke jendea hain apal gutxirekin? ”. Eta niri zerbait esatea bururatuko zitzaidan, aharrausi ez egiteko, eta ziur esandakoa desegokia izango zela. “Noski, Lur, zuk pentsua jango zenuke ahal bazenu, baina besteok ez, zertaz nahi duzu hitz egin?
2022
‎Ba, egun batean, gu bezalaxe honaino iritsi zuan behiekin, uztarrian lotuta, eta, trenbidea gurutzatu baino lehen, badaezpada ere, behiei" uo!" esatea bururatu zitzaioan, burdinbidea ikusi baino lehen. Behiak bat batean gelditu zituan gurdi eta guzti, eta eskerrak horrela gertatu zela, zeren eta behiak geratu bezain laster, trena pasatu baitzen ziztu bizian.
‎Badakizu, auto txiki horiek, zirkuitu batean gidatzen direnak. Geratu eta agur esatea bururatu zaigu –eta erne geratu zen mehea, erantzun baten zain, Igorri begira.
‎Bileretan hitza hartzen nuenetan koordinatzaileak txantxak eta txisteak egiten zituen hitz egiten nuen bitartean, eta bulegoan matxismoa zegoela iradokitzera ausartu nintzen batean, zakar eten zidan, esanez ezin zitzaidala halakorik esatea bururatu ere, ideiarik ere ez nuela matxismoa zer den, eta Salvadorrera joan behar nukeela hango emakumeak nola dauden ikustera, hori bai, hori badela diskriminazioa (Sofa).
2023
‎Zuri jada ahitu zaizkizu gogoak. Segituan, behin Contreras komisarioak esandakoa bururatu zitzaion: autonomoetan kotizatu ez duen detektibe zahar bat ez da detektibe bat, zahar bat da, soilik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia