Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2015
‎Jaunak konpon beza. Badiotsot berorren aitatasunari, aspaldidanik ari dela deabrua haiek nahasi nairik. Nik idatzi nion ama prioreari berorren aitatasunari ager diezazkiola bere sufrimendu guztiak.
‎3 Jakin beza berorren aitatasunak etxe bila aritu naizela eta ari naizela hemen, eta ez dagoela bat ere, oso garestiak eta gabezia ugari dituztenak izan ezik; eta horrela, Andre Mariaren ondoan daudenetara jo dugula uste dut, hauek ere gabeziak izan arren; kapituluak abeltegi handi batzuk ematen badizkigu, denboraren joanean erosteko biderik balego, baratze ederra egin daiteke eta eliza bi kapilautzarekin eraturik dago, eta salneurria laurehun dukat merkatu dute, eta gehiago ere merkatuko dutela uste dut. Nik diotsot berorren aitatasunari, harri eta zur geratu naizela herri honetakoen bertuteaz. Hainbeste limosna egiten dituzte, eta janaritako soilik gastatzen bada (elizaren kostua handia baita), uste dut, berorren aitatasunak duen etxe onenetako bat izango dela.
‎1 Ahalegin handia egiten dut aitor entzuleak mojen bikario betiko izan ez daitezen; izan ere, oso garrantzitsua da etxe hauentzat; fraideekin aitortzea oso garrantzitsutzat jotzen dudala nik dio berorren aitatasunak; bada, lehenago onartuko nuke orain arte bezala jarraitzea eta haiek ezin izatea, aitor entzule bakoitza bikario izatea baino. Honetan hainbeste eragozpen daude, nik berorren aitatasunari kontura dadin esango diodanez.
‎horretaz balia daitezela fraide horiei ohi duten baino hobeki jaten emateko. Nik diotsot berorren aitatasunari, alde guztietan honi erremedioa jartzen ez bazaio, ikusiko dutela zertan amaitzen den; eta ez lukete hori agindu gabe utzi behar, beharrezkoa eman gabe sekula ere ez baita geratuko Jainkoa. Haiek fraideei gutxi ematen badiete, Jainkoak ere gutxi emango die...
‎1 Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren aitatasunarekin, ene aita. Biziki poztu naiz gaur mandazain honen aukera izateaz, hain pertsona ziurrarekin hau egiten atseden pixka bat hartzeko; nik diotsot berorren aitatasunari, dagoeneko Sevillan dela pentsatzean, berorren aitatasuna hara itzul dadin izan duten presa kontuan izanik, oso kezkaturik nagoela, eta ikusten dut hain kezkaturik ez egoteko erarik hoberena bertan egotea zela; berorren aitatasunaren berri noizbehinka soilik izango dudala gogoratzen dudanean, ez dakit nola eraman behar den. Jainkoak erremedia dezala eta egin diezadala jende horrengandik nik berorren aitatasuna aske ikusteko mesedea.
‎Argi ikusi nuen nik, berorren aitatasunak hari atsegin ematearren egin zuela. Hala ere, joateko tentaldiren bat izan banu, gauza gogorra izango litzateke; izan ere, ez dut uste egundo inora joateko asmorik izan dudanik, mundu guztiak dakiela; neure gogoa egitea balitz, nik diotsot berorren aitatasunari, alde batetik, pozik igaroko nituzkeela han egun batzuk.
‎Aita Elias bareago eta gogotsuago dago. Nik diotsot berorren aitatasunari, zaratarik gabe eta leuntasunez hasiz lan handia egingo dela; ez dela jo behar dena egun batean egitera. Uste dut, egiaz, zentzuzko jendea dagoela.
‎Berorren aitatasunak ikus dezala nahi nuke. Jainkoak mesede handia egin dio eta esker ona zor dio berorren aitatasunari. Uste dut ongi ikusiko duela, arima honek mundu giroko hezierarik ez izatea.
‎1 Nik diotsot berorren aitatasunari (Jainkoarren, horretan argi ibil dadila beti, berorren etxeak hondaturik ikusi nahi ez baditu), gauzen prezioa gora eta gora doala eta, hirurehun mila inguruko errenta dutela pobreak ez izateko, eta ematen dioten horrekin etxe horrek errentadun etxearen fama hartuko duela, gosez hiltzeko; ez dezala zalantzarik izan.
‎kontu horrengatik, horren bitartez nik hartara eragin diodala pentsa ez dezaten, hain gezur handia izanik. Hala ere, nik diotsot berorren aitatasunari, hain beldur gutxi diedala haien mehatxuei, non Jainkoak ematen didan askatasunaz harri eta zur bainago; eta horrela, errektoreari esan nion, Jainkoaren zerbitzurako dela uste nuen gauza batean, ez Jesusen Lagundi osoak ezta mundu osoak ere ez zidala atzera eragingo, eta arazo honetan ez nuela nik inolako zerikusirik izan, ez asmo hori gauzatu dezan, ez gauzatu ez dezan....
‎4 Oi, bai atsegin zaidala berorren aitatasunak Esperantzari idaztean agertzen duen bikaintasuna; izan ere, agerian ikusiko diren gutunak hala etortzea komeni da, baita berarentzat ere. Eta bai egia handia dioela berorren aitatasunak (erreformarako behar denaz hitz egitean), arimak ez direla gorputzak bezala arma indarrez konkistatu behar baitio! Jainkoak gorde biezat, hain pozik bainauka.
‎2 Aita Marianori idazten diot saia dadila, siziliarrarekin badator, berorren aitatasuna ere etor dadin; izan ere, berak gutun horretan dioena hitzartu ahal izatekotan, horrela egin beharra dago. Nik diotsot berorren aitatasunari, fraide horrek dioen bezala bada, bide ona dela gure aita jeneralarekin arazo hauek konpontzea lortzeko, gainerakoa asko luzatzea baizik ez dela uste baitut; eta, behin hau lortuz gero, ez doakigula ongi ikusiko bagenu, denbora geure alde izango genuke. Jaunak bidera beza.
‎6 Ez dakit zer esan berorren aitatasuna hona ez etortzeaz. Konturatzen naiz arrazoi duela; baina denbora aurrera doa Erromara inor bidali gabe jarraitzen dugu eta mila urte irauten duen esperantzatan galduak gaude guztiok.
‎Berorren aitatasuna hemendik etorri ez balitz, gutxi merezi izango nuen sufrimendu hauetan, ez nuelako ia batere penarik; baina gero dena batera ordaindu nuen. Nik diotsot berorren aitatasuna ikustean zeharo ukiturik geratu nintzela, atzo, asteazkena, hain penaturik ikustean bihotzeko minez ezertarako baliatu ezinez egoteraino, eta arrazoiz, guztian arriskua aurkitzen zuelako eta gaizkile baten antzera teilatupeetan ezkutuka zebilelako. Baina gauzak ongi irtengo direlako esperantza ez dut batere galtzen.
‎– Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene aita, eta eman biezazkio Pazko honetan bere on eta dohain ugari, horiekin zerbitzatzeko Haren Maiestatea, asko zor baitio berorren aitatasunari hainbeste kostata berorren herria erremedia dadila nahi izatean. Jainkoa goretsia izan bedi guztiagatik, historia honetan asko baita gogoetarako eta idazteko.
‎Izan ere, gauza askotarako (Paulo harekin ongi konpontzen bada, nire iritziz konponduko denez, niri poz ematearren besterik ez bada ere), probetxu handikoa izango da biak beti bat etortzea, eta niretzat poz handi handia. Bada, lagundu behar ziotenengandik berorren aitatasunak sufritu dituenak gogoratzen ditudan bakoitzean, izan duen handietako bat bezala ikusten dut. Horrela, ene aita, berorren aitatasuna ez bedi izan harentzat ezezaguna, izan ere, edo oso oker nago ni, edo probetxu handirako izango da gauza askotarako.
‎Oi, Jainkoarren, eta bai gutxi ezagutzen dugula elkar! Bada, nik diotsot berorren aitatasunari, egindakoagatik ere beldur naizela eta ez nukeela han ikusi nahi, eta horixe gertatu dela uste dut. Itzuliko ahal da katuen artera!
‎1, nik diotsot berorren aitatasunari asko zor diela moja oinutsei. Etxe honetako guztiek erregutzen dute berorren alde.
‎Beldur naiz deabrua ez ote den hasi etxe hartatik eta guztiz hondatzea ez ote duen nahi izango. Nik diotsot berorren aitatasunari, andere hau, zeinen gutuna atsegin izan zaidan (hau da, berorren agurgarritasunak Joana anderearen bidez bidali zidana), berorren aitatasuna kontentatzen duena bada, han balio handikoa dela esaten baitzidaten?, nahi duena betetzeko gogoa piztu zait eta hartua izan dadila han, nork hartu izatea Jainkoak nahi duenean; izan ere, etxe hartan jasan ezineko harrapakeria sumatzen d... Andaluziarren izaeratik asko du.
‎1. Orain gauza bat esan nahi diot berorren aitatasunari, erara dudan mezularia baita. Badaki nola hartu zuen Angelak aitor entzule Sislako aita priorea, buruan sar dezan gauza askotan ezin daitekeela egon aholku emailerik gabe, bestela ez bailuke gauza haietan asmatuko, ezta barruko sosegurik izango ere.
‎5 Nik diotsot berorren aitatasunari, poz handia har dezakeela Angelari nolabaiteko bihotz altxagarria eman nahi izanez gero; izan ere, aski da Paulorekin bezala ez izatea, hain pozik ez izatea esan nahi dut, arima gozamenik gabe ibiltzeko. Hura ez zegoen Josek Angelarekin zuen adiskidetasunaz ezjakinean, asko entzun baitzuen, ezta ez zen harritzen ere horretaz; hain jakintsua denez gero, Eskritura Santuaren bidez berresten du.
‎Azken batean, ene aita, Jainkoak laguntzen dio eta, esan ohi denez, haizea lagun duela irakasten du; ez beza izan arrakasta handirik gabe geratzeko beldurrik. Oi, bai inbidia handia diodala berorren aitatasunari eta aita frai Antoniori esker saihesten diren bekatuengatik, ni, berriz, hemen nago desira hutsekin!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia