|
txoro putakumea, berriro eskua eransten badidak potroak moztuko dizkiat, ziztrin alaena, kabenlaostia; hitz egidazu horrela, halere birjina garbia izango zara, abandona nazazu, ulertuko dut, zoaz Felixekin, nik baino gehiago merezi zaitu, zoaz berarekin, baina ez itxi begiak, utzi zure betseinetako elurra ikusten, zu zeu izango zara, eutsiozu, begira, elurra atertu du, gora, zatoz bizkarrera, goazen, horrelaxe, arin arin jaitsiko gara, badakizu arin jaisten naizela zu bizkarrean hartuta ere, Urriellun oinetakoa puskatu zitzaizunean bezala, bizkarrean jaitsi zintudan, oraingo moduan, eta mendizaleak begira geratzen zitzaizkigun eta barre egiten zuten, eta gu alai, hitz egin eta hitz egin, eta kantari, orain ezin duzu kantatu, ia ez daukazu hausporik, orduan ederki kantatzen zenuen, soprano batek bezala, bordako amonari Cabrales gazta erosi genion, ura eman zigun edateko, gomazko bota zahar batzuk eskaini zizkigun, baina nik esan nion Himalaietako zamaketari baten semea nintzela, luma baten pare zinderamatzala, eta amona likits hark: ...eko ez bazara, min egin dizut, Sara, inoiz ez diot barkatuko neure buruari; zure nebak jakiten badu, Molotov koktel bat jaurtiko dit buru gainera, edo zure aitaren ehizako eskopetaz seko botako nau, merezia izango dut; ehiza, nola arbuiatu ditudan ehiztariak, gizaki atzeratuak iruditzen zitzaizkidan, zure neba ere bai, nahiz ehiztari izan ez, halere horien artekoa da, ikasia baina basatia; IƱigok
|
zioen
giza espeziearen aurrerapena izan dela ehiza, euskal endaren historiak hala erakusten duela, euskal arraza izan omen zen kanibalismoari uko egiten lehenetarikoa, eta erritu ekintza bihurtu omen zuten ehiza, eta hala kontzientziaren indibidualizazioa gauzatzeko aukera sortu; baina iritsia omen da ehiztariaren eta kanibalismoaren aurreko egoerara itzultzeko garaia, gizakia fruitujale eta baketsu ze... Teoria ederra zen, baina zure nebak eskopeta hustuko lidake bihotzaren erdira jakingo balu zer egin nahi nizun zuri gizaki" eboluzionatuagoa" bihur zintezen.
|
|
Erakunde aipagarrienen artean, Nazio Batuen barnean diharduten zenbait batzorde daude, hala nola Giza Eskubideen Batzordea.140 Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Antolakundea (OSCE), Europako Kontseilua141 eta Zuzenbidearen Demokraziarako Europar Batzordea (Veneziako Batzordea) 142 Halaber, justizia auzitegi inportante batzuk azpimarratu behar dira,
|
esaterako
Giza Eskubideen Europako Auzitegia (GEEA) eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegia (EBJA), nahiz eta azken horrek oso gutxitan formulatzen dituen estatu kideetan eragin handia duten erabakiak?, zeinek hainbat kausari buruzko epaiak eman behar izaten baitituzte, baita, atxikimendu irmoa duten estatuen kasuan, zuzenbidearen aplikazioan ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen tratatuak interpretatu ...
|
|
Gidalerroen egileen arabera, garrantzitsua da aitortza sinbolikotik, integrazio formuletatik eta guztion parte hartzearen sustapenetik harago joatea, gizarte multietniko dibertsifikatu eta kohesionatuak sortzeko onuragarriak diren neurri zehatzak hartzearren, talde minoritarioetako kideak estatuaren kidego sozial eta politikoan integratzeko asmoz, haiek asimilatu gabe?. Gainera, gidalerro horiek" saiatu egiten dira estatuek integrazioa eta kohesio soziala areagotzeko egin dezaketen lanketa motari buruzko orientazioa ematen, eta, aldi berean, heldu egitn
|
diote
giza eskubideak babestearen eta sustatzearen gai orokorrari, komunitate desberdinek beren identitatea edukitzeko duten eskubidea barne" (Ljubljana, 2012: 4).
|