|
urduritasuna pozari nagusitu eta Helenari saiheska ibili nintzaion; gaur nagoen lekutik, distantzia pixka batekin azter dezaket orduan gertatua, eta garbi azaltzen zaizkit arrazoiak: ...orduan, beldur izan nintzen hain urrun iristeko gai ote nintzen, neure baitan behar adina indar ikusten ez nuelako, Helenak muxu bat ematen zidala imajinatzen nuen bakoitzean gorputzean halako dardara bat nagusitzen baitzitzaidan, guztiz ahultzen ninduena eta balditua uzten, giharrak hezurretatik askatu balitzaizkit bezala eta hezurrak junturetatik; giharrekin eta hezurrekin batera, gainera, gogoa
|
ere
tokitik atera zitzaidan, baita gogoari lotuta nituèn asmoak eta egitasmoak ere, hain zen bortitza lurrikara hura, gorputz arimak inarrosten zizkidana; eta, hala ere, lehenengo egunean. Helenak bazekien gure etxeko ohituren berri, eta goizeko zortzietan etorri zen?, anai arrebekin batera, aita eta Teofilo Maria fabrikan, agurtu nuen; gutako bakoitzak eskua luzatu, eta berak eskua hartzen zuen, belauna tolestu eta burua pixka bat makurtu ondoren, bakoitzaren izena ahoskatzen zuen bitartean:
|
|
urduritasuna pozari nagusitu eta Helenari saiheska ibili nintzaion; gaur nagoen lekutik, distantzia pixka batekin azter dezaket orduan gertatua, eta garbi azaltzen zaizkit arrazoiak: ...orduan, beldur izan nintzen hain urrun iristeko gai ote nintzen, neure baitan behar adina indar ikusten ez nuelako, Helenak muxu bat ematen zidala imajinatzen nuen bakoitzean gorputzean halako dardara bat nagusitzen baitzitzaidan, guztiz ahultzen ninduena eta balditua uzten, giharrak hezurretatik askatu balitzaizkit bezala eta hezurrak junturetatik; giharrekin eta hezurrekin batera, gainera, gogoa
|
ere
tokitik atera zitzaidan, baita gogoari lotuta nituèn asmoak eta egitasmoak ere, hain zen bortitza lurrikara hura, gorputz arimak inarrosten zizkidana; eta, hala ere, lehenengo egunean —Helenak bazekien gure etxeko ohituren berri, eta goizeko zortzietan etorri zen—, anai arrebekin batera —aita eta Teofilo Maria fabrikan— agurtu nuen; gutako bakoitzak eskua luzatu, eta berak es... etxeko seme Damaso Maria, etxeko seme Domingo Maria... horrela banan banan, begirune handiz; nire ondora iritsi zenean, berriz," Etxeko seme Gabino Maria" esan zuen —" señorito Gabino María" esan zidan hitzez hitz—, baina, hain nengoen neure baitatik at —primeran oroit dezaket xehetasun hura, atzokoa balitz bezala—, non berak bere eskuaz nirea hartu orduko erretiratu bainion nik neurea; eta, hala eta guztiz ere, ongi bai ongi nabaritu nuen haren esku ukitua neure eskuan, gorputz osora hedatu zitzaidana, esku hark eskutik oinetarainoko azalaren zati bakoitza ukitu balit bezala; hain nengoen deslekuan, non, konplimenduzko hitzak esan nizkionean —" Ongi etorri, Helena, Regina enera" —, totelka aritu bainintzaion, Regina enearen ‘R’ an hiru aldiz trabatzen nintzela, trabaldi haiek irri bortxatu batekin estaltzen ahalegindu banintzen ere; ez dut uste anai arrebok hartaz konturatu zinetenik, Damaso, edo, konturatu bazineten, aparteko garrantzirik eman zeniotenik, nire agurraren garaia igaro orduko halaxe esan baitzuen Helenak, ezer gertatu ez balitz bezala, eskua luzatua zuèn Bibiren parean jarrita:
|