Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎—Duen talentuarekin —erantsi zuen—, zuen familiaren izen ona zabal lezake Joanesek, baldin unibertsitate on baterat igorriko bagenu, Alcalakorat, Salamancakorat... edo Pariskorat ere bai, ohituraz kontrakoa ez balitz, zeren frantsesez ere ongi baino hobeki baitaki. Izan ere, anitz dira mutil honek Jainko Jaunaganik errezibitu dituen donuak eta dohainak, eta, giristino izanik, haien lantzeko obligantza du eta munduari erakustekoa lanaren fruituak, eta guk, berriz, ahal dugun neurrian, hartarako baliabideen paratzekoa, Elizaren ospearen eta Jainkoaren loriaren izenean —eta, amets batean harrapaturik bezala, begiak zerurat jaso, eta segitu zuen—:
‎Aita Tomméren hitzen ondotik, banuen, beraz, esperantza fermu eta sendo bat, zeren igurikitzen bainuen ezen, neure burua Hiponakoaren itzalean paratzen nuela, argi argitsuren batek argituko ninduela nihaur ere noizbait libururen batetik, nola san Agustinen adimendua bertze liburu batek argitu baitzuen, noiz eta Hiponakoak, etxeko lorategian zalantzan eta ezbaian murgildurik zegoela, gogoa noraezean, boz bat aditu baitzuen, erraiten ziola: Tolle, lege, 15 eta begiak jasotzen zituela, eta behakoa bere lagun Alypio irakurtzen ari zèn liburuan pausatzen, orrialde mirakulutsu hartan, non ediren baitzuen jondone Pauloren epistola hura, haren kezkei eta problemei aterabidea eta soluzionea eman ziena, eta ha ren bizitzari salbazionea, zuk ere ongi dakizun bezala, jaun André.
‎Erran behar ote dizut, jaun André, ezen osaba Joanikotek ez zuela Alessandro de Novara bakean utzi, eta harekin aritu zela italianoz, hura jauregirat iritsi bezain fite, kalaka eta kalaka, nahiz eta gure ezusteko gonbidatua gaztelaniaz ere ongi baino hobeki moldatzen zen. Eta haiek elkarri hitz egiten zioten, eta ni haien ondoan aditzen eta aditzen egoiten nintzen, eta ulertzen nituen hitz urrietarik —zeren, alde batetik, italianoak latina baitu iturburu, eta nik aitzinatu samarra bainuen latina, halako moldez, non jaun Marcelekin latinez mintzatzeko gai bainintzen, geldi eta baratx bazen ere, eta, zeren, bertzetik, Alessandroren goait geundela, egunoroz ikasten bainituen hitz batzuk osabak Parisen eginikako dikzionario iduriko hartarik— haien solasa asmatzen eta idurikatzen...
‎—Ongi kantatzen duzu, eta gitarra ere ongi jotzen duzu...
‎Ideia bikaina da hori —erran zuen aitak, jesuitari beha; gero, niri beha paraturik, erran zidan—: Hiri ere ongi idurituko zaik, jakina...
‎Zeren eta jaun Marcelek baitzuen bertzeen bihotzen ukitzeko zenbait antze eta trebetasun. Eta enekin ere ongi baino hobeki baliatu zen bere trebetasun hartaz. Eta, egun batean, Mattinekin eta biokin bizpahiru hilabete eskas zeramatzala —egun hartako eskolan ere ez genuen Mattin izan, ez dakit zergatik—, erran zidan:
‎Eta, are gehiago, zeren, baldin egia bada, anitz jakintsuk idurikatzen duen bezala, ezen deabruak infernuan abariziosak abariziosekin bereizi eta partzelatzen dituela, ohoinak ohoinekin, arnegariak arnegariekin, eta, finean, kideak kideekin eta suertekoekin, prestik eta gerturik egon bainintekeen ni, iritzi haren arabera, deabruari berari ere neure arimaren saltzeko, baldin, ordainean, Mignonekin bereizten eta partzelatzen baninduen infernuko gela berean betierekotz! Eta imajinatzen nuen nolakoa izan zitekeen gure infernuko egonaldia, eta ohartzen nintzen ezen Mignonek eta biok, geure egarrien asetzeko, ez genuela Lazaroren behar handirik izanen, halako suertez, non nekez joanen baikintzaizkion hari ur xorta baten galdez, zeren, bertzenaz ere, guhaur ere ongi baino hobeki molda baikintezkeen geure egiteko hartan, geure gorputzeko ur gordeen iturria elkarri irekitzen geniola, bataren mihiak bertzearen mihitik edan zezan, eta bataren ezpainek bertzearen ezpainetarik.
‎Eta, iduri haren aitzinean —kanoia dorreari beha destaturik— amaren hitzak oroitu nituen: "... eta ez kexatu, zeren, zigorretik desterrurat xuxen eraman beharrean, hilabeteko atsedenaldia emanen baitzaio, zaurietarik sendaturik joan ahal izan dadin harat..." Eta, hala, elizaren liberaltasunaz eta eskuzabaltasunaz mintzatzen zitzaidan ama —Erromako eliza beti hain liberala eta eskuzabala, jaun An dré...! —, baina ez nuen dudarik egiten ezen kanoiaren kontu hura ere ongi studiatua eta hobeki kalkulatua zegoela, liberaltasun iduri haren azpian bertze iduri bat ezkutatzen zelako, umiliazionearen iduria, zeren eta objektiboen umi liatzeko edo haien deusezteko jartzen baitira armak objektiboei beha; eta iduri hura zen, halaber, urbiaindar guztiendako mehatxua, jakin zezaten lehenengo behakotik —zeren eta halakoa baitzen iduria, itzalik gabea eta lehen behak...
‎ESKUAN dut Miguel de Sandovalen isilpeko gutuna, Miguelek berak posta propioz igorria, zeina skribatu baitzidan Ofizio Sainduaren ziegetan bi urte egin ondoren, nahiz eta azkenean hobengabetasuneko sententzia eman zioten, zuk ere ongi dakizun bezala, jaun André, zeren eta kontu harengatik alde egin behar izan baitzenuen, bigarren aldiz, desterrurat.
‎Eta, halatan, bada, bide hartan barrena egin nituèn urratsik gogoangarrienei xuxen natxekiela, natorren bertze mementu hartarat, noiz eta bertze karrika haietan barrena egin bainuen... edo egin genuen, hobeki, zeren eta dozena bat lagun baikindoazen, Itsasoko Amakoak... guztiok ere ongi armaturik, desarrarako prest...
‎Gorputz atalen kontu arina egin nuen: inon ere ongiez berezirik ez, non ez zen halako karga eskerga bat garondo partean. Hori, eta uberro lekedazua izter artean hedatzen ari.
2002
‎Ordu arte ongi kontrolatu ahal izan zituen ziztadak eta ziztaden arteko atsedenaldiak. Normalean goiz erdian ziztatzen zen, ondoko orduak onenak zituela; baina arratsaldean ere ongi eusten zion, urduritasun berezirik igartzen ez zitzaiola. Beste egun hartan, ordea, urduri jarri zen.
‎Eta are hobera egin zuen. Sara bera ere ongi ohartzen zen hartaz. Halaxe esan baitzidan bigarren urte hartako erdialdean:
‎–Bai, ni ere ongi gogoratzen naun –esan zion Karmelek– Biharamunekoa izan baitzen Soniak egin zidan deia, oker ez banago. Lantegian astebeteko baimena eskatu, eta hurrengo egunean abiatu nindunan Alpujarretarantz neure Dyanean.
2003
‎Aski nuen horrekin. Zuk ere ongi zenekien euskarazko klaseak ematen nituela, eta" zibilen" haurrei eta euskaraz egiteari utzitako familia bakarrekoei soilik egiten niela gaztelaniaz.
‎Ez nituen berriro ikusi, uda pasata Bartzelonara joan nintzelako. Nahiago nuke biak ere ongi ibiliko balira. Juan Ignacio, Jose Angel.
‎Irekitzeko irrikan nagoela esan dut, baina beldur pixka bat ere badaukat. Zurea hain ongi amaitu ondoren, beste historia hau ere ongi irteten bada, gehiegi izango da, Kattin.
2004
‎Beraz, badakizu. Gauzak argitzeko ere ongi etorriko zaizu. Ez eman horrenbeste buelta.
2005
‎–Ni ere ongi nago.
2007
‎–Lehen, ingelesean, baina orain horretan ere ongi. Ez dakit irakasle aldaketak zerikusirik baduen.
‎–The expresiveness and richness of the native languages are believed to be most markedly embodied in idioms, proverbs and expressive (diminutive, pejorative and augmentative) forms. The bearing of proverbs on the «genius of language» [euskarari ere ongi etorri zaiona: –Refranes y sentencias?, 1596] was signaled by Erasmus:
‎Tito ere ongi portatu zen, arrosa koloreko arropa erosi baitzuen neskarentzat Erregeetan. Kandidak kartoizko elefante urdina oparitu zigun, Ana Isabelen gelarako.
2008
‎ipartzat zituena; Nazario Orberen mundu hartan, baina, emakumeak, emeak? ez zuen artean bere tokia hartu, beste kasu bat zen amarena eta izeba Ursularena, zeinek Nazariorentzat emetasun babeslearen ikur behar baitzuten?, eta ez neskak eta emakumeak ikusten ez zituelako, jakina, jaialdi hartan ere ongi zuzentzen zituen begiak gorputz eme lirainetara, begirada iheskor bezain desioz beteetan?, baizik eta hura bigarren mailako kontutzat zuelako, iradoki ere, iradoki zion behin batean izeba Ursulak, jakin min hutsez edo, Nazariok hogeita hamar urte bete zituenean doi, ea ez zuen familia bat osatzeko asmorik, eta Nazariok: –Fabrika sendotu behar dugu lehendabizi, gero gerokoak??, baita izebak erantzun ere:
‎Ziurtasun handiz sartu zen etxera guardien burua, bazuen susmo argiren bat eta ziur zen etxe hartan aztarnaren bat aurkitzeaz. Guardiei agindu zien dena goitik behera miatzeko, kaxoi guztiak, armairu guztiak, zerbait gorde zitekeen zirrikiturik estuena ere ongi miatzeko.
‎Nola ez zen, baina, jokoz kanpo egongo, baldin eta hura emakumeekin harremanetan jartzen zèn lehen aldietakoa bazen? ...etxea eta fabrika –hiru kontzeptu, hiru soka bezala, txirikorda berean– ipartzat zituena; Nazario Orberen mundu hartan, baina, emakumeak –emeak– ez zuen artean bere tokia hartu –beste kasu bat zen amarena eta izeba Ursularena, zeinek Nazariorentzat emetasun babeslearen ikur behar baitzuten–, eta ez neskak eta emakumeak ikusten ez zituelako, jakina –jaialdi hartan ere ongi zuzentzen zituen begiak gorputz eme lirainetara, begirada iheskor bezain desioz beteetan–, baizik eta hura bigarren mailako kontutzat zuelako –iradoki ere, iradoki zion behin batean izeba Ursulak, jakin min hutsez edo, Nazariok hogeita hamar urte bete zituenean doi, ea ez zuen familia bat osatzeko asmorik, eta Nazariok: " Fabrika sendotu behar dugu lehendabizi, gero gerokoak...", baita izebak erantzun ere:
2009
‎Berrogeita hamar urtetik gorako gizaseme haren begi argiek harriduraz begiratu zidaten orduan eta horrelako informaziorik ez zutela erantzun zidan, baina zerbait gehiago jakin nahi banu telefonoz hots egiteko Holy Trinity parrokiara. Bai, Antonelli hura italiar jatorrikoa zela ingelesaren ahoskeran ere ongi nabaritzen zitzaion, kantari egiten baitzuen berba. Eskerrak eman nizkion eta irten egin nintzen.
‎–Orain niri dagokit emandako hitza betetzea, eta ea aurrerantzean ere ongi tratatzen zaituztedan, edo are hobeto?
‎Hura, haatik, ez zen tupusteko kontu bat izan, ezerezetik sortua, amak ere ongi baino hobeto oroit baitzezakeen semearen txistuzaletasuna, ume umetatik zetorkiona. Gabinok, izan ere, atsegin zituen orbetarrek oporretan aitaren herrian egiten zituztèn egunak:
‎kasu hartan, adibidez, zeinean, bi anaien artean norbaiten alde egin beharreko dilemaren aurrean, bere interes interesatuak ere jokoan egon baitzitezkeen; sarritan, nahaste borraste batean sartzen zela, alegia, jakin ez orduan ere gehiegi ikusten zuelako, auziak bi ikuspuntu baitzituen, eta ikuspuntu bakoitzak mila arrazoi, balantzaren bi platertxoak hornitzeko ahaleginean?, edo ongi kalkulatutako estrategian ari zelako, bizi senak eta iraun nahiak bultzaturik: baten alde egiten badut, bestea haserretuko zait, biekin ere ongi geratu nahi eta; batzuetan, baina, auziak ez zuen erdibiderik, eta orduan igarri egiten zitzaion, biderik bihurgunetsuenari ekin ostean ahaltsuaren alde lerratzen baitzen azkenik, ahularen kaltetan.
‎lehenik Damasok hitz egin zuen, gehiegi hitz egin ere, ezer ez esateko, askotan ohi zuen bezala, batez ere erabaki konprometituak hartu behar izaten zituenean... kasu hartan, adibidez, zeinean, bi anaien artean norbaiten alde egin beharreko dilemaren aurrean, bere interes interesatuak ere jokoan egon baitzitezkeen; sarritan, nahaste borraste batean sartzen zela, alegia, jakin ez orduan ere gehiegi ikusten zuelako –auziak bi ikuspuntu baitzituen, eta ikuspuntu bakoitzak mila arrazoi, balantzaren bi platertxoak hornitzeko ahaleginean–, edo ongi kalkulatutako estrategian ari zelako, bizi senak eta iraun nahiak bultzaturik: baten alde egiten badut, bestea haserretuko zait, biekin ere ongi geratu nahi eta; batzuetan, baina, auziak ez zuen erdibiderik, eta orduan igarri egiten zitzaion, biderik bihurgunetsuenari ekin ostean ahaltsuaren alde lerratzen baitzen azkenik, ahularen kaltetan.
‎–Orain niri dagokit emandako hitza betetzea, eta ea aurrerantzean ere ongi tratatzen zaituztedan, edo are hobeto...
‎Hura, haatik, ez zen tupusteko kontu bat izan, ezerezetik sortua, amak ere ongi baino hobeto oroit baitzezakeen semearen txistuzaletasuna, ume umetatik zetorkiona. Gabinok, izan ere, atsegin zituen orbetarrek oporretan aitaren herrian egiten zituztèn egunak:
2010
‎Bonba bat izan zen hitzaldi hura, eta ez nolanahikoa?!, gaur egun ere ongi entzun baitaitezke eztandaren oihartzunak? 1986an gaude!?, XX. mende hasiera hartan zer esanik ez? 1910ean, 1920an, 1930ean??, are gehiago batzokietan?
‎Ez dizut esango bertan ez dela balio intelektualeko jenderik izan, ipuinak asmatzeko trebezia izugarria erakutsi duena, edo silogismoak kateatzeko, ni ere abila nintzen hartan, ez ezetzik esan gero, Gabino!?, ezer ez esateko askotan, egia galanta hori ere!?, hitzak mareatzeko ahaleginean eta kontzeptu ulertezinen nahaste borrastean, filosofia eskolastikoak ere asko baitu hortik, nik uste. Bai, badakit ariketa konplikatu horiek ez direla batere inozenteak, ariketagileen banitatea ase ez ezik, botereak ere ongi erabiltzen baititu bere intereserako, mundu guztiak buru buruan sar dezan, esate baterako, Eliza egitura piramidal bat dela: guk, erpinean gaudenok, diote aita santu, kardinal eta gotzainek?, guztia dakigu, eta zuek, oinean zaudetenok, ezer ez.
‎Nik ere ongi gogoratzen dut, bada, egun hura, poliziak langileak garbitu zituenekoa; gauzak zeuden puntuan zeudela, izeba Ernestina, Ada, Maria Bibiana eta laurok isilpeko elkarte bat osatzen genuen, eta izebak kontatu zidan Albertorena, Adak berari jakinarazi ondoren; nik ez nuen Alberto ezagutzen, ikastetxeko garaian bai, baina urte batzuk igaroak ziren geroztik eta aldatua behar zuen ezinbestean?, ez ... beti asmatzen nuen aitzakia bat ez joateko; Domingok, izan ere, ez zuen txistua atsegin?. Konparatuko didazu txistua akordeoiarekin?!?
‎–Putakume bat, horixe duzu Friederich Ebert, kapitalari lan zikina egiten ari zaiona, iraultza proletarioari bidea itxiz: Rosa Luxemburgek ere ongi salatu du hori! Ederki esan zuen norbaitek, usoaren hegalpean ezkutatzen dela akaina, epikaren hegaletan traizioa bezala.
‎Egun hura ere ongi gogoratzen dut, Gabino: nola joan nintzen hara, nola iritsi nintzen, nola eskatu nion liburuzainari, egunkarian irakurri nuèn artikuluak don Pioren Juventud, egolatría liburua zuen aipagai, eta huraxe eskatu nion?, nola liburuzainak begiratu zidan zalantzan bezala, ezer esan gabe; nola abiatu zen liburuaren bila eta nola ekarri zidan.
‎Biriketako zauria ere ongi, saihets hezurrak ere bai, laster etxera.
‎–Beharbada lehenago esan behar nizun, baina nahiago izan dut egun batzuk pasatzen uztea eta zu ere ongi jarri arte itxarotea.
‎Aieka hau dena ezin dut ukitu ere egin, baina hobeto. Lo ere ongi samar egin dut, postura hartzea kostata, baina ongi. Etxean anaiarekin zer moduz?
‎Ez dizut esango bertan ez dela balio intelektualeko jenderik izan, ipuinak asmatzeko trebezia izugarria erakutsi duena, edo silogismoak kateatzeko —ni ere abila nintzen hartan, ez ezetzik esan gero, Gabino! —, ezer ez esateko askotan —egia galanta hori ere! —, hitzak mareatzeko ahaleginean eta kontzeptu ulertezinen nahaste borrastean, filosofia eskolastikoak ere asko baitu hortik, nik uste. Bai, badakit ariketa konplikatu horiek ez direla batere inozenteak, ariketagileen banitatea ase ez ezik, botereak ere ongi erabiltzen baititu bere intereserako, mundu guztiak buru buruan sar dezan, esate baterako, Eliza egitura piramidal bat dela: guk, erpinean gaudenok —diote aita santu, kardinal eta gotzainek—, guztia dakigu, eta zuek, oinean zaudetenok, ezer ez.
‎Nik ere ongi gogoratzen dut, bada, egun hura, poliziak langileak garbitu zituenekoa; gauzak zeuden puntuan zeudela, izeba Ernestina, Ada, Maria Bibiana eta laurok isilpeko elkarte bat osatzen genuen, eta izebak kontatu zidan Albertorena, Adak berari jakinarazi ondoren; nik ez nuen Alberto ezagutzen —ikastetxeko garaian bai, baina urte batzuk igaroak ziren geroztik eta aldatua behar zuen ezinbestean\... " Dinosauroek, beraz, euskaraz hitz egingo zuten..." —, eta neure bokazioaz ere ez nuen anaiarekin jardun nahi, beldur bainintzen bere ateraldi haietako batekin izorratuko ez ote ninduen.
‎Bonba bat izan zen hitzaldi hura, eta ez nolanahikoa...!, gaur egun ere ongi entzun baitaitezke eztandaren oihartzunak —1986an gaude! —, XX. mende hasiera hartan zer esanik ez —1910ean, 1920an, 1930ean... —, are gehiago batzokietan...
‎‘Putakume bat, horixe duzu Friederich Ebert, kapitalari lan zikina egiten ari zaiona, iraultza proletarioari bidea itxiz: Rosa Luxemburgek ere ongi salatu du hori! Ederki esan zuen norbaitek, usoaren hegalpean ezkutatzen dela akaina, epikaren hegaletan traizioa bezala.
‎Egun hura ere ongi gogoratzen dut, Gabino: nola joan nintzen hara, nola iritsi nintzen, nola eskatu nion liburuzainari —egunkarian irakurri nuèn artikuluak don Pioren Juventud, egolatría liburua zuen aipagai, eta huraxe eskatu nion—, nola liburuzainak begiratu zidan zalantzan bezala, ezer esan gabe; nola abiatu zen liburuaren bila eta nola ekarri zidan.
2011
‎–Behin amore emandakoak, beste behin ere aise ematen din. Baina hire aitak, eta heuk ere ongi dakin hori, Laida, gogor eutsi zion bere denbora guztian bereari, etsi gabe; ez dezanala behin ere ahaztu?. Azken aldi honetan izan dudan desafiorik gaitzenetako bat ekarri zidan zigor altxatzeari buruzkoak, aitortu beharra baitaukat, aitaren balizko ahulaldi baten susmoaren aurrean, susmo kalean inoiz aditutako zurrumurru batzuek indartua, bestalde?, zalantzaren harrak ausiki zidala.
‎Don Marianok ere ongi hartzen zituen zure bisita haiek, biziki estimatzen baitzintuen.
‎–Jakina! Erranairuak ere ongi erraten dik: –Ez zagok bigarrenik hirugarrenik gabe?
‎Hasteko, egun hauetarik batean aldeko txostena bidaliko diot ama nagusiari: portaera oneko ziurtagiriak zigor aringarri ohi dira, badakizu, eta seguru txosten hori ere ongi etorriko zaizula noizbait. Zentzu horretan, zin egiten dizut ez ditudala eskura egokitzen zaizkidàn teklak jo gabe utziko?
‎Edo bonbardero trimotor bihurtu ote da bat batean hire kometa hori, eta gure Heinkel eta Junkerrei deitu ote diegu, defentsa antolatzeko?, kar kar kar? , jarraian, jiratu eta bikoteak handik alde egiten zuela, hala mintzatu zitzaion bertze guardia zibilari, ozen, guk ere ongi entzuteko moduan?: Ederki zimurtu zizkioagu koskabiloak Durrutitxo horri?!
‎Baina orain, beste begi batzuekin begira hasi nintzaiola, kontu horiek benetako maniak ere bazirela iruditzen hasi zitzaidan. Orduak ere ongi baliatzen saiatzen zen, ezen eguneko hogeita lau orduak birziklatze lanetan ematen zituen: sukalde inguruan ibiltzen zen bueltaka zer sobratuko, hura harrapatu eta beste erabilpen bat emateko, gainerako zaharrak amorrarazten zituen haien traste zahar eta soberakinei erabilera berriak asmatu nahian; eta mojak... mojak ordurako nazkatuta zituen eta, haiei beldur eta errespetu pixka bat bazien ere, ez zituen bakean uzten.
‎Eta beste hizkuntza bat hitz egiten bazuten ere, ederki zekiten nahi zuten hura ulertarazten. Gaztelaniaz ere ongi ulertzen zuten komeni zitzaienean. Berak, ordea, euskaraz ez zuen tutik ulertzen iritsi zenean, nahiz eta orain, hiru urte geroago, goseak eta lan egin beharrak ederki lagundu zioten belarria zorrozten.
2012
‎ez zitzaidan, eta ez zait? inola ere ongi iruditzen bertso lerro kopuruari muga jakin bat ipintzea, goitik edo behetik, poesiaren berezko libertateari hesiak jartzea posible balitz legez, eta hala adierazi nuen zoritxarrez oso zabalkunde eskasa izan zuen manifestu errimatuan.
‎Ongi ere ongi, jauna.
‎Kaxaren zoruan zeuden burdin xaflek (sendoenak zirenak) orekan mantendu zuten jausi bitartean, eta urgainaz apurtzea ere eragotzi zuten. Lotune guztiak ere ongi erantsiak zeuden, eta atea ez zen erro bidez mugitzen, baizik eta gora eta behera leihoak bezala, eta horrela, nire gelatxoa hain hermetikoki itxia zegoenez, oso ur gutxi sartu zen barrura. Eragozpen handiz jaiki nintzen hamakatik, eta aipatu dudan sabaiko atexka zabaltzera ausartu nintzen lehenengo; izan ere, airea sartzeko pentsatua baitzegoen, eta honen faltaz ia ito larrian nengoen.
‎Ugazaba bisitatzera edo berarekin bazkaltzera etorritako zenbait houyhnhnmekin egoten uzteko mesedea egin zidaten; halakoetan gelan egon eta haiek esaten zutena entzun nezan onartzen zuen jaun ohoragarri hark bihotz zabalki. Sarritan niri galderak egin eta erantzunak hartzeari ere ongi irizten zioten berak eta berarekin zeudenek. Beste batzuei egiten zizkien bisitaldietan ugazabarekin joateko ohorea ere izan nuen batzuetan.
2013
‎–Ni ere ongi nagok. Ama, osaba Omar eta aitona amonak bihotz onekoak ditiat, baina ezin ahantzi diat Yazîd?
‎Erran nahi baita Xadiak harpa jotzen zekiela. Erran nahi baita jende jakintsuen arteko solasetan ere ongi moldatzen zela. Erran nahi baita Ibrahim eta Xadiaren arteko harremanak ez zirela, arabiar tradizioan usu gertatzen den bezala, familien interes soiletarik abiatu.
‎Handik aurrera, sei egunetan aritu ziren biak, batean malda bati ekiten ziotela, beste batean beste bati, baita Garateko malda bizpahiru bider igo ere. Egia da Facundok plato bakarreko bizikleta arrunt samar bat zuela, bigarren eskukoa, ondo zaindua, hori bai!?, baina harekin ere ongi baino hobeto konpontzen zen, Pedrori eta beste lagun guztiei edonoiz bizkarra erakusteko moduan?
‎«. Bakea nahi baduzu, zure gizonak kontrolatu?, esan zion guardia zibilen kapitainari». Antoninok ere ongi gogoan du amaren adorea. «Elizatik aterata, kapitainarengana joan zen berriz, eta esan zion:
‎Erran nahi baita Xadiak harpa jotzen zekiela. Erran nahi baita jende jakintsuen arteko solasetan ere ongi moldatzen zela. Erran nahi baita Ibrahim eta Xadiaren arteko harremanak ez zirela, arabiar tradizioan usu gertatzen den bezala, familien interes soiletarik abiatu.
‎–Ni ere ongi nagok. Ama, osaba Omar eta aitona amonak bihotz onekoak ditiat, baina ezin ahantzi diat Yazîd... nahi ere ez, egia erran, hil zutèn egunean bihurtu baitzen Yazîd nire bizitzeko eta bizitzako arrazoi.
‎Handik aurrera, sei egunetan aritu ziren biak, batean malda bati ekiten ziotela, beste batean beste bati, baita Garateko malda bizpahiru bider igo ere. Egia da Facundok plato bakarreko bizikleta arrunt samar bat zuela, bigarren eskukoa –ondo zaindua, hori bai! –, baina harekin ere ongi baino hobeto konpontzen zen, Pedrori eta beste lagun guztiei edonoiz bizkarra erakusteko moduan...
2014
‎–Ze nezesidade daukazu zuk haraino joateko, zure lagun txoro horri laguntzen??. Gure zorren eta hartzekoen kontadurian banuen, ordea, halako oportxo baterako eskubidea, bazekien berak ere ongi asko, eta horrenbestean geratu zen kontua.
‎odola da diktatzen diguna ongia, egia, arrazari dagokiona dela. Arrazakoa ez dena, ez dugu ulertu ere ongi egiten: juduak ez du ulertzen arte, pentsamendu frantsea; frantsesak ez du ulertzen arte, filosofia grekoa.
‎Horrela ibili urte askotan, eta horrela ikasi, pixkanaka, berriro bizitzen: eguzkiak ni maite, Alak ni maite, osasuna ere ongi, goserik ez, zer gehiago behar, Felisa?
‎Eta Piperman izen biribila duk, gure espirituari eta gure politika egiteko moduari ezin hobeki lotua. Bushtaman ere ongi zagok, baina ez ziok geurez dagokigun nafartasunari behar bezala erantzuten.
2015
‎Izango da? ezer ere ez, zaudete lasai, total adin horrekin hobe bere horretan uztea eta ikusiko duzue nola ohartzerako berriz ere ongi dagoen eta bere pisura etortzen den. Toma.
‎Ahituta amaitu dute Skarfatangiko faktorian, baina gutxien espero zutenean, baleazaleen txalupak ikusi dituzte berriro portura hurbiltzen, eta beste balea handi bat dakarte garraio astunean. Berriro ere ongi etorri beroa egin diete eta, goizean bezala, apaizak bedeinkatu du balea hura ere. Egun luzearen ordain ederra izan da bigarren harrapakina, eta faktoriako gizonei ziurtatu die lana biharamunerako behintzat.
‎–Gogoan dut, erantzun dio solaskideak? eta ziur naiz magistratuak ere ongi gogoan duela. Hitzeko gizona da gure agintaria.
‎eta buruz ere ongi moldatzen zen.
‎Bibiana Fernández (Bibí Andersen) ekartzen dit gogora, telebistan kirurgia estetikoaren alde hitzaldi sutsuak botatzen hasten denean, hain zintzoa bera. Orlan ere ongi promozionatzen da hedabideetan eta badaki eslogan ederrak errepikatzen. Dena nahasten du bikain:
‎Lasterketak irabazteko gogoetaren beharra dute, ez baita nahikoa ikusmen sistema erasbiltzea. Txapeldunek, sistema hori ez ezik, batik bat hautemate sistema ere ongi garatuta dute. Chiapucci italiarrak ikusmen sistema oso ona zeukan; hautematearena, aldiz, pixka bat ahula zuen.
‎–Baina hala ere ongi?
‎Kepak ere ongi ikasia zuen bizigaia. Horregatik, Don Jeronimok geogra_ ako azterketa hura
‎eta, aizu, bera ez dela inondik inora arriskutsua! Horri buruz ere ongi
2016
‎Erek eta Habilek ere ongi ulertu zuten Richardek esandakoa, kantu zahar bat inoiz ez delako galtzen. Adan eta Eba, aldiz, nahiko etsiturik, begi belarri zeuden, otoitz eder bat izan balitz bezala.
‎Abertzaleak EUSKAL HERRIA MAITE DU, EUSKALDUN HERRIA. Zeuk ere ongi diozu zure artikuluan: Sabin, ek (eta geuk ere) abertzale bihurtu bezin laister euskera ikasi zuen.
‎egiteko gauza zela, barkamena lortu eta haien ederra berriro lortzearren): «halako tamainako zizare hark» ez zion ihes egiten utziko, lepoa jarriko zuen, Federazioaren aurrean berriro ere ongi geratzeko aukera bati! Barbicinti markes jauna zen bezalakoa zen:
‎–Edurneren aurpegia pixelatzea ere ongi legoke...
‎Aspalditxotik ezagutzen zuen. Berarekin hizketan zegoen pertsona ere ongi ezagutzen zuen, ez pertsonalki, egunkarietako argazkien bidez baizik, eta ez zitzaion batere gustatu han ikustea. Herta Richter zen, euskarazko liburuak alemaneratzen zituen itzultzaile onena.
‎Aldaera bat baino gehiago zegoen hainbat museotan. Josebak ere ongi ezagutzen zuen. Beti gustatu zitzaion koadroaren erdi batean egunez izatea eta beste erdian gauez.
‎Gaurko egunean oraino, diplomazia gehiagorekin bada ere, politika bertsua darama. Diktadura guziekin eskuz esku eta liberalismo ekonomiko basatienarekin ere ongi konponduz!
2017
‎Luma hartzen diat eskura galdetzeko aurrena osasunaren aldetik ongi ote hagoen. Gu ere ongi gaudek hemen, Jainkoari eskerrak!
‎Kanpotarra nintzen eta tokian tokiko eskubideetan uste osoa dut. Estatu eskubideak adibidez?, Myra berriz han bizi zen, hirian. Eta arazo lokaletan muturra sartzeagatik disgusturen bat etor zekidakeen, nahiz eta txoropitorik handienak ere ongi ezagutzen duen arazoa izan eta hura konpontzeko bertakoek ezer egin ez.
‎Bai, anaiak presentatu zidalarik bere neska laguna, Heletako Santa Katalina feria gaueko dantzaldian, bihotza saltoka hasi zitzaidan eta berehala egin nuen ene baitan. Kontxo! Hori, enetako ere ongi lukek...!. Baina anaiaren errespetuz, inuminixtante eta zorrozki erreprimitu nuen sendimendu bihurri hura.
2018
‎Ankarako Unibertsitatean ikasi zituen Zientzia Politikoak, eta kazetari gisa lan egin izan du, besteak beste Euskal Herriko hedabideentzat, Kurdistaneko eta Turkiako berri emanez. Euskal Herria ere ongi ezagutzen du, eta Bask meselesi (Euskal auzia) deritzan liburua argitaratu zuen 2007an, Ankaran.
‎Indar handia behar izan zen hor egoteko, une aski zailetan. Maribel Castellok ere ongi daki: –Dena zen:
‎Pertsonaien psikologian arakatzen eta egunerokotasun gazi gozo bat kontatzen hasten zaigun istorio honek, baina, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero; erritmo izugarria, jakin mina eta ustekabeak maisuki darabiltzan thriller a idatzi du horrenbestez Etxeberriak, bai hizkuntzaren erabileran bai narrazioaren eraikuntzan lehendik ere ongi frogatua duen abileziarekin.
‎Sorterrira itzuli nahi eta horretarako modurik ez zutenei erresistentzia kutxako diruarekin lagunduko zietela azaldu zieten. Etxebarrin eta Basaurin gelditu eta borrokari lotzea erabakitzen zutenak ere ongi etorriak izango ziren, baldin eta lantegi hartako beharra lagatzen bazuten. Haiei ere lana, jatekoa eta lo egiteko lekua bilatzen lagunduko zieten, hori zailagoa izango zen baina.
2019
‎Claudelen katolizismoaren originaltasuna baikortasuna da, hain baikortasun tematia, non gaizkia bera ere ongira bihurtzen baita.
‎Ezaugarriak: Hauek ere ongi alfabetatutako euskaltzaleak dira. Gazte helduak eta batua menderatzen dutenak.
‎zeuk ere ongi ulertu gabe
2020
‎Bere adineko mutil batekin ateratzen zen, baina ez omen zirudien eskura zuen aukera bakarra zenik, egunaren arabera, gauaren arabera alegia, aldatzea gustatzen zitzaiolako. . Beharbada adineko lagun bat ere ongi etorriko litzaioke, pertsona heldu bat esan nahi dut, dituen gorabeheretan lagundu eta zalantzak argitzeko. Saiatu egin zenuke.
‎Baina ematen du hemen infernuan gaudela, aizu! Eta hemen ere ongi bizi da! Ez dakit zergatik den hain berezia haien herrialde hura.
2021
‎–Ez, ez, bananak ongi. Bihotzak ere ongi daude. Hartuko dugu bakoitzetik bat?
2022
‎zeuk ere ongi ulertu gabe
‎" Laneko giroa hain zen ona! Emakumeen artean giro ona zegoen, eta gizonekin ere ongi moldatzen ginen. Haien lana izaten zen sua piztea, zainzuriz betetako kaiola pisutsuak mugitzea, zamako gauzak mugitzea...".
‎Aukeran, hobe zenuke batere ez joatea. Bidaiak zerbaitetarako balioko balu, tira, baina zuk ere ongi dakizu gizakiak mendeak daramatzala gau eta egun alde batetik bestera bidaiatzen, eta azkenean ezertarako ez. Benetan diotsut!
‎–Azken aldian halako kontuengatik ere ongi moldatu baldin baginen, ez diagu orain zertan liskartu, ezta?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia