Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎" Heldu gaituk Clifden a, Connemarako hiriburura...", esan zion eta segituan gaineratu zuen egunero egiten zuela berak bide hura, eta gutxitan ikusi zuela Connemara hain eder. Eta ez zuela ulertzen nola lokartu zen, eta ea nola zen posible, inoiz ez zuela aukerarik izango naturaren holako espektakulurik berriz ikusteko eta hala ere lotan pasatu zuela bide guztia, eta ardiak errepidetik joaten ez zirelako taxia ordu laurdenez geldirik izan zuela, eta paisaia hark arnasa ere osten dizula (noski, esna egonez gero), eta berrogeita hamar libera zirela, mesedez. Lagun handi bat betiko urrutiratzen denean bezala begiratu zien Txemak txanpon haiei.
‎Gau hartan jauregian ez zen nehor ere lotara joan, Mattin gaixoa gero eta gaixoago zegoenez gero, eta oihanean aita genuenez, tigrearen aurka.
2002
‎beharbada, gizakiak sarraskitu eta urratzen zituztela egingo zuten amets. Ilearen ordez zeuzkaten sugeek ere lo ziruditen, eta, hala ere, bat edo beste bihurrika hasten zen noizbehinka, egon ezinik, edota burua altxatzen zuen eta mizto bikoitza atera hortz pozoitsuen artetik. Zenbaitetan, ziztu mehe eta erdi lotakoa bezala egiten zuten burua altxatuta, eta besterik gabe, nagi, euren ahizpa sugeen artean ezkutatzen ziren berriz ere.
2004
‎Eta, zerrenda infinituraino luzatzen zuela, jaiotze eta heriotza data zehatzak emanez jarduten zuen, inguruko entzuleak konbentzitzeko... edo aspertzeko, hobeto esanda, bere bakarrizketaren fruituei erreparatzen badiegu, guztiok aharrausika eta aho zabalka. Baina zertaz kexatzen naiz orain, guztiok ere lo kuluxka bikainak egiten bagenituen bazkalondoan, telebista inoiz piztu beharrik gabe!
2005
‎Jesarri, bere katilutxoan beste zopa bat jarri eta pitxer elektrikoa piztu du. Berandu da eta berak ere lo egin nahi du, ordu batzuk barru berriro bulego honetara itzultzeko jaiki du-eta, euren jardunaren aztarna guztiak ezabatu eta gero.
‎Inork ez dio ezer interesgarririk idatzi, gehiena spam madarikatua. Naroak lo egon behar du, neu ere loak eroateko puntuan nago. Goazen ba.
‎–Ondo, ondo, ez nekien familia ekarriko zenuenik, Urkok ez zidan horretaz ezer aipatu, bestela harentzat ere lo egiteko tokia bilatuko genuen –eta burua makurtuz agurtuta, Naroari hitz egin dio, modu oso xelebrean ahoskatutako ingelesez– Naroa sanek ere Madoka sanen etxean lo egin du?
2006
‎–Zu ere lo hartu ezinik zaude, ezta?
‎ZAKURRAK ERE LO
‎Oraingoan, ezta zakur bakartiak ere. 1610eko maiatzak 19 egun eta hemeretzigarren horrek hiru oren dituen honetan zakurrak ere lo daude Montlhérynen. Are gehiago, kanpotik ostatuko gelaraino barneratzen den isiltasunari ohartuta, erran liteke hontzak eta gau-enarak ez daudela erneago.
‎Zakurrak ere lo
2007
‎Bueltak eta errebueltak eman nituen ohe zakarrean, Frantziako Tourreko mendiko etapa batean bizikletaren gainean banindoa bezala, atsedenik lortu gabe, ordea. Elisa, loti handia eta zaratatsua bada ere, dena esan behar, halako batean esnatu egin zen eta ezin berak ere lorik hartu. Nire aldera jiraturik sekula ahantziko ez zaizkidan hitzak esan zituen:
2009
‎Biharamunean Charles Tindley, ostatu kaxkar baten ugazabak abisua eman zion poliziari. Etxean gizon bat zuela; Boddy ez ote zen; bezperan etorria eta artean ere lo zela.
‎Gaur ere lotan geldituko zara, esan du amonak, eta ez dago argi galdera den ala ez. Baietz esan du Agatek buruarekin, eta amonak irribarre antzeko bat egin du, hortzorderik gabeko aho horrekin.
‎Bi litera zeuden tarte bakoitzean, eta beheko literaren azpian ere lo egiten zuten emakumeek. –Lurra lokatzezkoa zen; gernuz, sabelekoz eta urtutako elurrez osatutako lohia.
2010
‎Helenak bazekien noiz etorri, bazkalondoko orduetan, guztiek, modu batean edo bestean, atseden hartzen zutèn garaian: amak eta izeba Ernestinak beren lo kuluxka egiten zuten, egongeletako besaulkietan edo sofan, irratia itzalita; neskameek lan egiteari uzten zioten, edo ez zitzaien igartzen, lanean jarraitzen bazuten ere; txakurrak ere lotan: bazirudien, beraz, etxea ere bere baitan biltzen zela ordu haietan, izaki bizi bat balitz bezala, hormen arteko isiltasunean siesta egiteko prest?
‎hiru maiztu, paperez beteak, hamaika bider birziklatutako goma batez estutuak. Turroiaren azpilean ekartzen zituen amak, eta han egoten ziren, azukre almendra, mahaspasa, turroi papur, kikara zikin eta mazapanekin berdinduta, mahaiaren erdigunean, desafio eginez bezala,, gai al zarete bazkalondoari eusteko milioi hauek mahai gainean egonda??, ama aharrausika hasi eta bera ere lotara joan arte.
‎Helenak bazekien noiz etorri, bazkalondoko orduetan, guztiek, modu batean edo bestean, atseden hartzen zutèn garaian: amak eta izeba Ernestinak beren lo kuluxka egiten zuten, egongeletako besaulkietan edo sofan, irratia itzalita; neskameek lan egiteari uzten zioten, edo ez zitzaien igartzen, lanean jarraitzen bazuten ere; txakurrak ere lotan: bazirudien, beraz, etxea ere bere baitan biltzen zela ordu haietan, izaki bizi bat balitz bezala, hormen arteko isiltasunean siesta egiteko prest...
2011
‎gogotik ari du bere baitan dagoeneko. Badaki anaiarekiko eten latzak gaur ere loa galaraziko diola. Zer esango dio hark, etxerakoan, anaiaren bila irteteko erregutu dion ama zaharrari?
‎Gaueko orenak iragan ziren eta, egunsentian, letrak pergamuan lotan zeuden, eta poetaren burua ere loak harturik zegoen izkribuaren gainean.
‎Herrialdeko jendea loak hartuko zuen ezari ezarian gauero. Etxe barruan, ametsetan, askatasuna espero zuen jendeak ere lotan uztarriak besarkatzen zituen.
‎–Zeuk ere lo egin zenuke?
‎Teilatuen itsasoa ikusita, bururatu zitzaion han nonbait Lucíaren senarra egonen zela, bera ere lo egin ezinik, odola bor bor amorruaren amorruz. Lucíak ez zion xehetasun handirik eman bere senarrak emandako tratuari buruz.
2012
‎Erasoaren ostean ahituta, nekatuta zeuden, eta bueltaka aritu ziren autoarekin, ez dakite zenbat denbora eman zuten bigarren mailako errepideetatik, ordu erdi, bi ordu agian. Egoitzek dio Oier atzeko eserlekuan etzanda lo ikusi zuenean, autoa bide bazterrean gelditu eta bera ere lo gelditu zela, eserlekuan bertan.
‎Hoteleko gure oheetan etzanda, nekatuta baina hala ere lo egin ezinik, galdetu nion:
‎Han ogia eta mahaspasa sorta bat eman nion jateko eta ur pixka bat, lasterketen ondorioz premia handia izango zuela iruditu baitzitzaidan. Bizkortu zenean, keinuak egin nizkion etzan eta lo egin zezan, eta horretarako arroz lastozko pila handi bat nuen lekua erakutsi nion, gainean tapaki bat eta guzti zuena eta batzuetan nik ere lo egiteko erabiltzen nuena. Eta, beraz, izaki tamalgarria han etzan eta lo geratu zen.
2013
‎Kaiola bat da Versusen uhartea, itsasoari ipini zioten langa bat, ozeanoa jo duen minbizi ttipi arriskurik gabea. Gaur ere urakan bat iragan da Versusen uhartetik, baina hain goitik, ezen izarrek ere lotan jarraitu baitute, Versusen hatzetan piztuta eta katigatuta baleude bezala.
‎Ze ondo. Berriro ere loaren bestaldera zihoala sentitu zuen. Oso erraz zihoan.
‎Berriz ere lo.
‎Gorputza eskean ari zaio begiak hesteko eta berriz ere lo atzarriari amore emateko. Hala egin beharrean, begiak zabal ireki ditu lehenbizikoz etxe honetara ailegatu denetik.
2014
‎Azken finean, ez nengoen horren gaizki, edo ez nekien oraindik. Ez nuen lo askorik egiten, ordu batzuetan konortea galtzen nuen, besterik ez, batez ere lotara joan aurretik edaten banuen. Edozein kasutan, eguneko zati nagusia igarotzeko modua izan zen.
‎Agentzian izena emateko ideia goizaldeko hiruretan etorri zitzaion, telebista ikusten ari zela. Hagina hautsi aurreko egunetan ere lo gutxi egin zuen Maiderrek. Telebistari begira pasatzen zituen orduak, etxetik atera gabe.
2015
‎Logura naiz. Adarretik zintzilik ere lo hartzeko gauza izango nintzateke une honetan.
‎Lauretarako amaitu da festa. Kaioak ere lotara joaten dira. Ni ere goiz joan ohi naiz ohera.
‎Zer ordu da? Oraindik ere lo al zaude?
‎Eta orain, xuxurlatu zuen Jamesen oherantz joanez, hark ere lo hartu behar zuen, zeren begira, esan zion, basurde buruak bertan segitzen zuen; ez zuten ukitu; esandakoa egin zuten; minik hartu gabe zegoen hantxe. Kaskezurrak xalaren azpian jarraitzen zuela ziurtatu zuen Jamesek.
‎Laino artean lausotutako zenbait pasadizo gogoratzen saiatu ginen elkarrekin. Kontua da bere asmo hura berriz ere lo gelditu zela zokoren batean, eta luzaro. Behin baino gehiagotan hartuko zituen seguru asko Jose Ramonek paper haiek esku artean; edozein gauza egiteko gai garela uste dugun beroaldi horietako batean, beharbada, nahiz eta gero asmoak aurrera ateratzeko une egokia ez dugun egundo topatzen.
‎Guraso denei gertatzen al zitzaien gauza bera? Puente bezalako ergelari ere loa galarazten ote zioten bere alaba bakarraren joan etorriek?
‎–Ene, berandu da! , esan dio senarrari?; zuk ere lo egin zenuke.
2016
‎Honek ez dauka itxura onik, Uxue. Zure lagunen gurasoak ere lotan gelditu al dira?
‎Begi bistakoa da komisarioak denbora luzeko jarraipena egin diela, nahiz eta beste gau batzuetako kronikak laburragoak diren. Gau horietako batean emakumeak ezin du beste behin ere lorik egin eta mutilari botatzen dio errua, begiak itxi eta irakaslearen etxean gertatzen denaren irudiak etortzen zaizkiolako, akaberarik ez duen film batean bezala. –Harekin egiten duzuna nirekin egitea litzateke irudi horiek desegiteko modu bakarra?, esaten dio eta dagoeneko buruz ikasia duen gidoiaren arabera hasiko zaio mutilari gerturatzen, irakasleak lotzen dizkion bezala lotzen dizkio eskuak lepoan, baina iritsi da berriro ere munduaren amaiera, mutilari ez zaio altxatzen, eta emakumeak, etsiturik, negar egiten du.
‎GOIZEAN, ia goizero bezala korrika egitera irten nintzen, esnatu eta berehala. Tzortxokek esaten zuen ohetik altxa eta segituan abiatzea ez zela oso osasungarria, baina pertsona horrek ez zuen nire nagien boterearen berri, eta nagiak eurak ere lo zeudelarik egin behar nuen alde, esnatzen zirenerako kalean behera harrapa nintzaten, atzera egiteko beranduegi zenean. Beraz, aurpegia garbitu barik ere itsasalderantz egiten nuen.
‎Eta handik 39 urtera, Begoña hil eta laster, haren alaba Alsina ari da gogoratzen bere aita amen odisea menturazkoa, aritu dela esan dugu zehazkiago, filmaren amaierarekin batera bera ere lo geratu baita, ohearen barruan sarturik oraingoan, Madrilgo hotel bateko gela batean, Estatu Batuetatik Euskal Herrirako bidaldiaren tarteko eskalan.
‎Baina ez zuen inor ikusi bi mutilez gain. Poliki kendu zituen sandaliak, soseguz erantzi zituen praka motzak eta nikia, Iratiren pausoak edozein unetan entzungo zituela konbentzituta, baina isiltasuna erabatekoa zen, britainiar guztiak ere lo zeudela zirudien. Jazzaldian erositako elastiko beltza jantzi eta zakuan sartu zen.
2017
‎EZ nuen ordubete ere lo egingo, noiz eta bat batean ikaran esnatu bainintzen.
‎Hara, bertso batzuk ere idatzi ditiat. Herenegun, inolaz ere lorik ezin egin nuela-eta, poema txipi bat egin nioan... Otoi, irakur iezaiok, ikus dezan zeinen dohakabea naizen...
‎Hain zen dena ederra eta halako pakea zegoen, non berriro ere loak hartu bait ninduen. Bai, jauna, lokartu egin nintzen, benetako lan gogorrik egin ez banuen ere, piska bat deskantsatzeko aprobetxatuz.
‎Nick Corey, altxa hadi hortik! Jainkoagatik, gau osoa ez ezik egun osoa ere lotan pasa behar al duk?
‎Berunezko botak eramanen balitu bezain astun nabaritzen zituen hankak. Ez zuen minutu batez ere lo egin, baina nola edo hala lortu zuen tantarik ez edatea. Eta txokolatetik urrun mantendu zen.
‎Gauzak ere lotan jartzen diranean
‎Heriotza ere loaren pareko izan daitekeela
2018
‎–Zu ere lo egin ezinik? –galdetu zion neskak.
‎Autoan etxean ez bezala egiten zuen lo. Nik neuk ere lo kuluxkatxo bat egin nuen Aragoiko lur beroak zeharkatzen genituen bitartean. Momentu goxoa izan zen, aire girotua lagun.
‎Nekatuta zeuden. Mutikoa ere lo geratu zen aitaren sorbaldetan, ahotik txistua zeriola. Herri azpiko haranean sartu eta Hamahiru Li ibaira iritsi zirenean, You Shitou urari so geratu zen une batez, eta gero burua biratu eta sorbaldetan zeraman mutiko ergelari begiratu zion.
‎Kaleetan, etxeetako zurrunga ahulak entzuten ziren; ukuiluetan, berriz, behien arnasa ozenek bazkaren lurrin epela hedatzen zuten poliki poliki herriko kaleetan. Txakurrak ere lo seko zeuden, soro eta mendietatik iristen ziren soinuei sorgor. You Sipo, etxeko sarreran, zerura begira geratu zen une batez, eta gero herriko sarrerarantz abiatu zen presaka.
2019
‎Coralinek artega egin zuen lo gau hartan, eta txitean pitean ibili zen esnatzen, asmoak planifikatzeko, ideiak antolatzeko eta hausnarketan aritzeko; gero, berriz ere lo geratzen zen, ezin jakinik non amaitzen zitzaizkion gogoetak eta non hasten ametsak; beti belarri bat erne, leihoko edo logelako ateko harramazka soinuen zain etengabe.
‎Sukalde mutil batekin nahasi zuen. Cervenkak berri eman zionez, bigarren aldiz ere lo hartu zuen burruntziari eragiten ari zela, eta jipoia jaso beharrean zegoen makila ukaldika txanbelan nagusiaren aginduz, zeinak baitzuen gorteko zerbitzarien arautegia betearazteko ardura.
‎Ate aurrean, bizi ekiten zion zaunka eta intzirika ireki ziezaioten, eta esnatzen zuen Jeremias, zeina hasten baitzen munduaren miseria deitoratzen, eta ahuntzak akonpainamenduan; Waldsteinek lokiak estutzen zituen eskuekin, lantu eta garrasi, hura jada infernua zela, ez zuela eman nahi beste gau bakar bat ere etxe hartan, han ez zegoela sosegurik, ez egunez eta ez gauez. Bitartean, alargunak atea irekitzen zion Lumpusi eta isilka joaten zen bere txokora; ahuntzak baretzen ziren; azkenean, Jeremias ere loak hartzen zuen, munduaren miseria ahazturik.
‎Atzo bertan izan balitz bezala gogoratzen dut, kontatu zuen bizarginak?. ...tatea gau eta egun lo hartu ezinik zebilenez, intziri etengabean batera eta bestera, lortu gazteluko txanbelan handi jaun gorenaren baimena, bildu botikariaren lorategitik mairu belarra eta erabelar beltza, eta haiekin hautseztatu nuen gelako zorua, zeren belar horien usainak burua hartzen baitu eta loa eragiten; gainera, katu odolez bustitako zapi bat jarri nion bere maiestateari bekokian, horrek ere loa erakartzen baitu; gaixoari lagundu egin behar zaio, modu batean edo bestean. Orduan, bere maiestatea arnasa lasaitzen hasia zenean, auhenik eta hatsankarik gabe, non sartzen den Jessenius doktorea?
‎Astebete baino gehiago behar izan zen dorrea eraikitzeko. Goizaren eta gauaren artean, Henrique zalduna bere ideia gauzatzeko baizik ez zen bizi, eta, kanpadendan atsedenean zegoenean ere loa eteten zitzaion berme zutabe bat agian oso tinko ez zela gelditu pentsatzen zuenean, eta gauaren erdian jaiki eta lotura batzuen irmotasuna zein soka batzuen tenkada egokia egiaztatzeko punturaino iristen zen. Hain zen jaun onbera eta errukitsua non, lanean ari zirela, soldadu akitu bati, ahultasun une batean, giltzurrinen malgukia hausten baldin bazitzaion, ez baitzitzaion duintasunik gabea iruditzen bere bizkarraz zamari eustea.
‎Begiak ireki zituen, artean ere lo gutxi egin duenaren irrealtasun sentsazioan murgilduta, eta besoa luzatu zuen gau mahaitik mugikorra hartzeko.
‎Une batez, anarkistek hartu eta narrastutako Juliaren etxea datorkio gogora. Nolanahi ere, logura higuinari gailendu eta, oin puntetan kasik, ohantzeraino lerratzen da, oraindik ere lo dagoen semeari irmo oratuta.
‎Amatxoren hatz behiala irmoek aldian aldian masaila ferekatzen diote, samurkiro, begiak amaigabea dirudien horizontean tinkatzen dituen bitartean. Berak ere lo kuluxka egin ahal baleza! Gogorapenak, hala ere, zorrotzegiak dira, burmuinak alderik alde zeharkatzeko adinakoak.
2021
‎Barkatu, esnatu egin zaitut? Ala ni lo nagoenean bakarrik zaude zu ere lo. Nire loak zure loa suspertzen al du?
‎Eta barkatu esnatu bazaitut. Edo, akaso, esnai zeunden, ni bezala, nik lo egiten dudanean bakarrik egiten duzulako zuk ere lo. Ez zait argi gelditu.
2022
‎Anbulantzian eraman zuten ospitalera. Nik besotan eraman nuen Ur, lo egon zen denbora guztian, eta ospitalean Nerearekin zeuden bitartean ere lo. Nolabait errespetatu edo ulertu zuen egoera.
‎guraso berantiarrak izan ziren, eta aurrekari genetiko argiak zeuden familia arbolaren bi adarretan, hala Robertorenean nola Arantxarenean: haien gurasoek ere lo arinaren madarikazioa pairatu zuten beren bizitzen une batetik. Haiek zeuden unetik aurrera, gutxi gorabehera.
‎–Ea nora doazen. Beraiek ere lo egin dute une batean. Parada hori baliatuko dugu xaflak hartu eta hau guztia amaitzeko.
2023
‎Iraultzak belarriak zorroztu zituen. Bazirudien atearen bestaldean ere lo ziharduela denak. Zurrunga ozenen bat ere entzun ote zuen otu zitzaion.
‎Sagrariren txabolatik pasatu da, hangoak ere lo daude elkarri besarkatuta. Hortzak papoetatik ikusten zaizkio ia ia Sagrariri, hain du gorputza hezur eta azal.
‎Baina hala eginda ere alferrik izango litzateke: Anek dagoeneko badaki ez duela inolaz ere loak berriz hartuko.
‎–Kaixo, bai, ohe baten bila gatoz –erantzun dio Anek– Denbora daramat lo egiteko arazoekin. Gauean erraz lokartzen naiz baina goizaldean esnatu eta ezin izaten nau berriz ere loak hartu. Eta koltxoia aldatuta...
‎Ohatzea gutxienekoa zen. Inon ere loa etortzen ez. Badakizu batzuetan zer egiten nuen?
‎Ezagutu dituzu... Baina esango nuke Andreas ez duzula guztiz ezagutu; errespetuarekin, aurpegian antzematen zaizu oraindik ere lo falta. Barkatu, batzuetan ahobero samarra izaten naiz.
‎Oinetatik bururaino bideari berrekin zionean, sauna batean sentitu nintzen, baina izerditu gabe. Eta oraingoan eten bat egin zuen ukalondo barrenean, nik ezertxo ere esan ez nion arren, hain zuzen ere lo jantziarekin estalia nuen kateterraren aldean. Irudipena daukat azti horietariko bat dela, ez, zahori bat!
‎Eta banekien arren aita ez zela telefonoaren bestaldean egongo, beldur nintzen han segi zezakeela. Iraitz lotan zegoela baieztatu eta ni ere lotara joan nintzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia