2008
|
|
Barka beza berorrek, askotan errieta egin dit ez direla hemen esateko kontuak, baina detaileok kontatu badizkiot harira datozelako izan da, Inazio zein arretatsua den esateko, azken momentuko zirkin itsusiren bat gorabehera inor ez baita Inazio bezala portatu nirekin, inor ez, hori da nik garbi utzi nahi niona berorri... ...oan zitzaiola Tomasi ni zertan nenbilen esaka, joango ez zitzaion ba, hi, Tomas, erositako prezioan salduko diat, baina laguna haiz eta esan egingo diat, hire andrea auzoko hankarteak berotzen omen zebilek, eta Tomasek, onenean, kasurik ez, edo mingainluzearekin haserretu, bere harrokeriak ez zion-eta egia ikusten uzten, kontuan izan beza berorrek sasoi hartan pozik zebilela nik ez niolako ezertan
|
ere
kontra egiten, eta nirekin petraltzen zenean, jende aurrean izaten zen, berea nintzela demostratzeko, zer ostia egiten dun hemen, hoa ohera!, esaten zidan hika eta bezeroen aurrean, eta nik, buruan ez bainuen Inaziorekin erabakitakoa besterik, zaputz egin ordez, obeditu egiten nion apal apal eta ohean sartzen nintzen, baina gogoa Inaziorengana joaten zitzaidan eta harekin pentsatzen egoten nintze... Burua hartan nuela, Apeza deitzen dutena etorri zen tabernara eta ukondoak barra gainean jarririk eta irribarre gaiztoa erakutsiz, galdetzen ez dit ba Sanglasak gustatzen zaizkidan!, eta nik, tupustean eta tuntunarena eginez, San Blasak?, galdetu nion ahal nuen xaloen, urruti zeudela San Blas jaiak baina asko gustatzen zaidala egun hartako opilen anis puntua, eta Apeza zer esan ez zekiela gelditu zen, asmatu ezinik bezala adarra jotzen ari ote nintzen, Tomas mokadutxo bat jaten ari zen mahaira joan zenean, eta sekulako larritasuna sartu zitzaidan eta Pilarika ostiralez tokatzen baitzen eta asteburu osoa jai hartzekotan baikinen, erabaki nuen ezin genuela Tomas hiltzeko asmoa atzeratu...
|
|
Nik legatza nahi nuen, irinetan eta arrautzetan pasatutako legatz frijitua, jan erraza da eta Tomasek hortzeria hondatu zidanetik ahoan erraz mamurtzen diren jakiak gustatzen zaizkit niri, baina Tomasek esan zidan, hemen nola eskatuko duzu ba arraina, kostatik hain urruti?, baina helburua ez baitzen ondo afaltzea, eta are gutxiago Tomasi ezertan eta ezta ezergatik
|
ere
kontra egitea, ba nik esan nion baietz, arrazoi zuela eta beste zerbait eskatuko nuela, eta etxekoandrea nota hartzera etorri zenean, nik esan nion, neuk ere txuleta jango dut senarrarekin batera, horixe esan nion irribarre eginez, eta etxekoandreak nota hartu zuen, eta on egin! esan zigun, ez genuen arazotxorik izan afari guztian ere, alderantziz, alboko mahai batean gizon gorbatadun batzuk zeuden, eta orain bat eta gero bestea, beti neukan baten bat niri begira, eta pentsatzen dut beste mahaietakoek ere begiratuko zigutela afarian zehar, horixe izaten da normalena jatetxeetan, denek dutela denen berri, niri hala iruditzen zait behintzat, paretari bizkarra emanda jartzea gustatzen zait jendearen nondik norakoak ikusteko, baina egun hartako nire helburua ez zen jendearen kuxkuxean ibiltzea, justu kontrakoa gertatzea nahi nuen nik, helburu bakarra nuen-eta, eta hori zen ez ematea bikote aspergarri baten itxurarik, demostratzea asko hitz egiten genuela eta asko genuela esateko elkarri, horregatik berorrek ere aise ulertuko du Tomasen eta bion arteko solasaldiko hariari tira eta tira egitea izan nuela afari garaiko buruhausterik handiena, hartaz eta honetaz jardun genuen denbora osoan, alboko mahaikoetakoek eraman oneko bikotea ginela pentsatu behar baitzuten, eta maitaleak ginela pentsatzen bazuten, hainbat hobe, eta Tomas gero eta aharrausi gehiago egiten hasi zenean goizean goiz ehizan ibili zelako, nik zerbait berria asmatzen nuen ahoa zabaltzen hasten zen aldiko, ogia pasatzeko esaten nion, edo eskua eskuaren gainean jartzen nion, burutik pasatu zitzaidan Apezarengatik galdetzea ere, baina zertarako erbia tentatu?, kontua da egoera neure ildora erakarri nuela denbora osoan, eta, egia esan, uste baino hobeto atera zitzaidan ahalegina, Tomasek oso adeitsu jokatu baitzuen denbora osoan, adeitsu eta apal, hiltegira doan bildots baten antzera, eta esan zidanean beste koñak bat hartu nahi zuela, nik ez nion ezer esan, nola ba?, huraxe izango zuen azkena...
|
2021
|
|
Gero, Polizia Zientifikoaren Unitateak Tasioren aztarnak aurkitu zituen poltsan, jakina, eta hagin hostoen eta zortzi hilotzetan aurkitutako pozoiaren arteko lotura ere aurkitu zuten. Hamabosna urteko neska mutilei dagokienez, biak ere drogatu egin zituzten ezer baino lehen, nonbait
|
ere
kontra egin ez zezaten hagin pozoi infusioa edanarazi zietenean.
|
2023
|
|
Aitari
|
ere
kontra egin behar izan nioan, pentsa. Ez al dun beste senargai obe, ik aurkitu etxe ondo, n?
|