Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2003
‎Bibotearekin. Baina aktorea ez ezik, aztia ere irudi zezakeen, zeren, elkarrizketan aurrera oso molde bitxian mintzatu baitzait.
‎Egun batzuk lehenago akolitoei esan hien esku zuri esaten zitzaiela alferrontziei euskaraz. Orain hire eskuak begiratu dituk, ordua ikusteko keinua eginez, eta, zuriak ez ezik, potolo askoak ere iruditu zaizkik. Nardagarriak.
‎Bere idatzien itzal ideologiko eta politikoa ez da makalagoa. Bera izan zen probintzia bakoitzaren gainetik euskal identitate komun bat iradoki zuen lehena, eta baita Espainian eta Frantzian zeuden euskal lurralde guztiak batuta estatu independente baten aukera irudikatu zuen aurrenekoa ere; Estatu egitasmo hori ez  zitzaion egingarria ezta komenigarria ere iruditzen, baina bai zilegia. Larramendiren idatziek Borboien zentralizazio asmoen aurrean" euskal berezitasuna" ren hastapena seinalatzen dutela esan dezakegu.
2005
‎Goitik behera nentorren, airearen xaflek soina marruskatzen zidatela, zurrunbilo baten begi zulora erortzen ariko banintz bezala, inguruko burrunbaren ahotik marmar etengabea en  tzunez –gorputza suntsituko zidala mehatxu egiten zidan behin eta berriz–, saihestu ezineko talkaren zain, nahiz eta lurrak hain zirudien sakona non amaigabeko amildegian galtzen baitzen zorua. Ez nuen segundo bat baino gehiago igaroko goitik behera erortzen, baina betiko hala jarraituko nuela ematen zuen, eta une batez gorputza airean geratzen zitzaidala ere iruditu zitzaidan, arintasun ilun batean zintzilik, erortzearen itsumenak eragin ohi duen histasun horretan bilduta; haatik, segituan, hutsak xurgatu ninduen berriro, otso tzar baten ahoak irentsiko banindu bezala, garai batean –txiki txikia nintzelarik– irudikatzen nuen antzera, otsoak sei antxumeak jaten zituen hartan, neure burua piztiaren ahutzetan barna ikusten bainuen, nahiz eta a... Eroriko larri hura izan nuen arte, lortua nuen zazpigarren antxume irautea, ordulariaren atzean gordeta, denborak aurrera egin ahala istripu larririk jasan gabe handitzen ari bainintzen, edozein haurrek lasterka edo jauzika edo beste haurrekin harrapaketan dabilelarik gertatu ohi zaizkionak besterik gabe.
‎Alberto suharki mintzatu zen emakume haren maitasun baldintzagabeaz, kalean edozein bazterretan hiltzen ari ziren behartsu eta gaixoentzat eraikia zuen ospitaleaz. Idoiak halako arreta ipintzen zion, non gehiegikoa ere iruditu baitzitzaidan.
2007
‎Jendeak ere bazirudien beroaldiaz eta txapapoteaz beste hizpiderik ez zuela, Igorren heriotzaren oihartzunak astebete baino ez zuen-eta iraun beren ahotan.
2008
‎Zure esku utzi nuen guztia, ez zenidan aukerarik eman iniziatiba nik hartzeko. Ohartzerako, barruraino sartu zenidan zinbela, barru barruraino, tripatik ateratzera zihoala ere iruditu zitzaidan.
2009
‎Eta Lidia, isilik; zer pentsatzen ote zuen?, inoiz ez zuen iritzirik ematen, irribarretsu eta langile aritzen zen, Edurne Zuri ipotxak zainduz bezala, haien jolasei begira; sinesten ote zuen jolas hartan?, ala eztitasun elurrezko haren azpian bihotz gaizto bat zegoen ezkutaturik, egoeraz hobekien baliatzeko prest? Orduan ez zuen uste halakorik Sarak, begirada garbi hark ez baitzuen inolako gaizto trazarik erakusten, eta geroztik ere iruditu izan zaio elurraren xalotasunez jokatu zuela, Anandak bezala, ume batek bezain xalo; baina Anandaren xalotasuna askoz arriskutsuagoa zen, txit arriskutsua.
2010
‎Fribolitatea ematen du, baina hala izan zen; lehen bileran bertan, hasiera hasieratik utzi ziguten argi eta garbi auzia zertan zen. Barregarria ere irudituko zaio baten bati, nola gertatu zen irakurtzen duenean, baina ez da txantxetako kontua. Oso mingarria eta tragikoa da, Estatutua ez betetzea dakarrelako.
2011
‎Lata ederra eman ondoren, eman zidan eta etxean Maiteri eskaria egiteko esan nion. Berari ere iruditzen zitzaion ez zidatela kasurik egingo, baina hilabeteren buruan kobratu egin nuen, eta uste baino gehiago. Maiteri, merezia zuenez, zapata pare bat erosi nizkion.
‎" Gorputza ahula dago, baina izpiritua beti prest". Baina gorputza ahultzen denean eta indarrak makaltzen zaizkizunean, eta batez ere hor sartzen zarenean ezinaren zulo horretan, ba izpiritua ere badirudi ilundu egiten dela, eta batez ere tematu egiten zaizu obsesio batzuetara, kezka batzuetara, eta oreka hori gorde ahal izateko nik uste dut, izpirituak bizirik iraun dezan, gorputzak ere neurri batean ondo egon behar duela. Badira egoerak, eta jende askok bizitu ditu, nahiz eta gorputzez oso ahul eta oso makur eta gaixotasunaren erdian, bada jendea izpiritu izugarri bat manifestatu eta mantendu izan duena.
2012
‎Inori itoa irudituko zaio nire etorkizunaren habia, badakit, zulo bakarra baitauka eta estolderiara ematen baitu, azpira. Eta inori iluna ere irudituko zaio nire etorkizunaren habia, zoruko zulotik ez baita estolderiako ilunpea besterik ikusten. Inoiz pasatu zait burutik zein ederra litzatekeen Brandenburgoko atean Soldadu Ezezagunari jarritako monumentuan sua egotea beste hainbat hiriburutan dagoen bezala:
2018
‎–Grazibel, deabrua ari da zure ahotik. . Tonuaz gain, oraingoan hitzak ere iruditu zitzaizkidan neroni ez nintzen oso beste batek esanak. Izuak badaki zabaltzen halako bidezidorrik, pentsatzen ez duzuna esanez onik atera zintezkeela sinestera eramaten zaituztenak.
2019
‎Susmagarri antzekoa iruditu arren, Vinson jaunaren kontakizunari sinesgarri irizten nion eta bigarrengoz hunkigarria ere iruditu zitzaidan, zeren autore frantsesak aitor baitu globoaren erorikoan ez zela bereziki beldur izan eta, bai, aitzitik, hamalau urte lehenago, Azoreetan ekaitz batek harrapatu zuenean: " askoz hurbilago ikusi nuen Herio 1861eko urriaren 13an, denborale batek harrapatu gintuenean".
2020
‎Eta batez ere pentsatu zuen on Dario bezalako kaballero antigoaleko batek baino ezin zuela bidali maiordomoa, edo dena delakoa, afaritarako bere bila. Bestetik, ordea, logikoa ere iruditu zitzaion, gizon hark bizitza osoa Pazoan sartuta zeramanez. Ez zuen autoa askotan erabiliko, inondik ere.
‎Klasean ere iruditzen zait asko flirteatzen duela zurekin.
‎Erantzungo nuke, batetik, Kathy, Lydia, Wilma, bizi kondaira literario musikal bat ek fikziozkoa dirudielako. Bai, iraganean bizi izandakoak, egun, irudimenaren emaitza ere badirudielako. Niri behintzat, testu horretan iragana fikzioaren mugetan jolasean dabilela begitandu zait, eta hortik dator izenburuan lekua hartu duen kondaira hitza.
‎Ez da erraza bat aukeratzea eta, bestalde, ez zait oso bidezkoa ere iruditzen neure burua hainbeste zuritzea, baina bat datorkit burura. Hain zuzen, Murtziako Marshall jokalariari egindako geldiketa.
‎Ernesto Martinezek argi adierazi zuen: " Hondarrean idatzia zikloan azaltzen dena da –horri  erlijiotasun deitu nahi badiogu, eta zilegi ere iruditzen zait hori– unibertsoarekiko batasun eta harmonia sentimen bat". Hala adierazi zuen Joxe Azurmendik ere (1975):
2021
‎Ibaiaren beste aldean muinoa goratzen da, hura ere elurrez zuritua baina han hemen sasi gorrixkaz zipriztindua; eta muinoaren gailurrean laranja koloreko eraikin bat gailentzen da, zirkulu formakoa, behiala Opera Nazionale Balilla izan zena. Eguzki pixka bat bada, eta dirdira egiten badu Automobil Erakustokiko beirazko kupulak, eta ibaia dirdai berde batez badabil harrizko zubi handien azpian, istant batez, hiriak arrai eta abegitsu ere irudi lezake: irudipen iheskorra da, baina.
‎edo berebiziko sotiltasunez apaintzera, edo gehiegikeriaren bat egitera. Bigarren hori errespetu falta ere irudituko zitzaidan. Telefonoan pixka bat zain eduki nuen, nahiz eta jakin ez zitzaiola batere gustatzen ezbaian itxarotea, eta azkenean baiezkoa eman nion, halako egunetan eta halako ordutan, ados.
‎–Zer moduz, Urbina jauna, dena ongi? . Enpresaburuak eskua luzatu, eta indarrez estutu zion; gehiegizko indarrez estutu ziola ere iruditu zitzaion Alvarori.
‎–Ados. Azkenean, izenak aldatze hori ez zait gaizki ere irudituko, bota nuen, umoreko.
‎LucÃaren atzetik korrika zihoan, eta ez zen lehenengo aldia. Hirugarrena zen uda hartan; aurrekoetan ere iruditu zitzaion berak baino arinago korrika egiten zuela, eta hartan zer esanik ez. Animo berrituekin lasterka egiten zuen, hankak kemen eta indar harrigarriz mugituz, eta ia hegan zihoan uraren eta hondarraren gainean.
‎Esther agurtu gabe nindoan, sos gutxi batzuk hartuta, leotza ere bazirudien komun trinkili trankulu estu hartan. Harri eta zur nengoen:
2022
‎Bilo motzak eta lodiak eta grisak zituen Roserrek, eta begi urdinak, hain argiak grisak ere ziruditen, karratuak ziren haren aurpegia eta gorputza, eta ttikiak eta biziak eskuak, bi satitsuren antzera. Mintzo laburreko emakume argia zen, eta ez zuen gauzak azaldu beharrik izaten, ulertu egiten zituelako.
‎Lan handia zuen etxea gobernatzen eta beraren kargura geratu ziren bi haurrak eskolara jarraituki joan zitezen eta otorduak jarraituki egin zitzaten arduratzen. Lan gogorra zen –bizimodu gogorra–, baina, orain, uztera zihoala, ez zitzaion bizimodu guztiz gaitzesgarria ere iruditzen.
‎Pandemia edo dena delako zera covidiar horrek ere iruditzen zaigu batzuei badakigula noiz bukatu behar zuen. (Badaezpada:
‎Orain, baina, beste modu batera ulertu behar da Kanada. Raffaele Iacovinorekin batera, Kanadako Federazioaren historiaren jarraipenerako esperantzagarria iruditu zitzaigun eta gaur egun ere iruditzen zaigun lan bat abiarazteko aukera eman zitzaidan, 2000ko hamarkadaren erdialdean De la nation à la multination: les rapports Québec Canada lana idatzi behar izan genuenean (Gagnon eta Iacovino, 2007).
2023
‎Baina, zer eta Giorgio Agamben filosofatzen hasi egoera larri haren erdian. Gehiegikeriak ere iruditu zitzaizkidan haren susmo txarrak, batik bat Italiatik zetozkigun kamioika zerraldoen irudiak ikusten genituen aldi berean bota zituelako; alabaina, filosofo horri aspaldidanik diot estimazio intelektuala, eta argitxo gorri bat pizturik utzi zidan buruko txokoren batean. Gero, France Soir en bideoetan, Pariseko epidemiologo ospetsu batek, zeina zuzenean eskualde guztietako datuak biltzen jarduten baitzen, zorrotz salatu zuen datuen erabilera:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia