Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2004
‎Bigarren kamioi bat etorri zen, eta deskargatu ondoren gomazko uhalen artetik ikusi zuen bere poltsa urdina sartzen. Harakinen maleta ikustea ere iruditu zitzaion. Parera heltzean bereari heldu zion, eta gero Harakini eman zion harena.
2005
‎Musikagatik ez balitz, gizon atsegina ere irudituko litzaidake.
2006
‎Ez da oso jasoa eta esperantzagarria nire ikuspegia, eta inozoa ere irudituko zaio bati baino gehiagori, baina, nire aldetik, hipokrisia zatekeen gai honi beste mutur batetik heltzea.
‎Zer iruditu zitzaion, zer iruditu zitzaion Gizon Handia bihurtzeko ito behar izan zuen letrazko gizon erreprimituari? Bere bulegoa bezain distiratsua, batetik, Idazlea erudito handia baitzen, eta bazekielako bere hitzari bristada eta txinparta ateratzen; bestetik, Idazlearen eskura baizik ez zegoen, inork bere buruari ez eta Idazleak bereari permititzen ahal zion heterodoxia inbidiagarri –inbidiagarri, modu ez batere osasungarrian– batekoa; loturarik gabeko pentsamendu aske eta jatorrizko baten lekukoa ere iruditzen zitzaion, beti bezala, desinhibitua, estilo garatukoa, bururatua. Hitz batez, Gizon Handia tripak jaten zegoen, bekaitzaren bekaitzez, Idazleak artikulu bat izenpetzen zuen bakoitzean bezala, Idazleak bera sekula izango ez zen bezalakoa izatea lortu zuelako; bazegoen psikoanalisiari uzteko moduko zerbait maitasun gorrotozko harreman honetan, ondorengo datua ezagutuz gero hobeki ulertuko den bezala:
2011
‎Ez dakit ondo zergatik, baina bordeaux bat hartu nuen ataritik hurbil daukadan eta beti zabalik egoten den delicatessen batean. Dendatik irtetearekin bat pedante samarra ere iruditu zitzaidan, baina ustekabean harrapatu nahi nuen ehorzlea, berak harrapatu ninduen bezalaxe; nor joango litzateke, bada, ardo botila batekin halako hitzordu batera. Ni neu ere ustekabean harrapatu ninduen neronen ateraldiak.
‎– Ez zaidan hainbesterako ere iruditzen.
2012
‎Bere gainetik igarotzen ari dira burrunban, bulegoetatik aparkalekurantz. Herren baten urratsak entzutea ere iruditu zaio Josuri. Orduan ireki du kisketa.
‎Goldoraken grina erakustaldi hori hezkuntza politiko eskasari egotzi zion orduan Juanmigelek, txosten batzuk eman zizkion irakurtzera. Haren kartsutasuna aizuna eta hanpatua ere iruditu zitzaion, lehen hitzorduko urduritasunari egotzi zion haren jarrera. Orain zalantza gehiago du Goldoraken benetako pentsaeraren inguruan, Erakundearen borrokari buruz duen zinezko iritziaz.
2013
‎Neuk ere abesti bat entzunaraziko diot M.ri, Janisen beste edozein, I need a Man to Love edo Call on me. Horiek ere badirudite niretzat eginak (antsiolitikoak edo Bachen loreak bezainbeste). Paso, ez, isilik, kito.
‎Denbora hartan hagitzez ere informazio gehiago ekartzen zuen Diario k. Irekiagoa edo modernoagoa zela ere iruditzen zitzaigun. Bi gaik betetzen zuten egun hartako azal osoa, egun haietan bertze konturik ez baitzegoen:
‎Gure etxea Urrabiaren arrimuan dago, itsas hegiko talaian farola nola, halaxe gurea, Zubiko Benta. Edozeini arriskutsua ere irudituko zaio hain hurbil izatea, baina guretzat konfiantzazko bizilaguna izan da beti ur suge eder hori. Hartan eta harekin aritu gara makina bat aldiz jostetan.
2014
‎Biharamunean, ama altxatu denean, mugimenduak sentitu ditu aitak, atea, bainugelan, ura, euria ari duela ere iruditu zaio. Ez da guztiz esnatu ordea, begiak segundo bakar batez ere ez ditu ireki, baina ulertu du oso ilun dagoela oraindik, ez duela merezi.
‎Jesarri egin zen, aurrera begira jarri, begirada galduta, baina hamar segundo baino lehenago jo zion deskargak, jesarrita orain beraz, izkina batean, izterrak erre zizkion, salto batean zutundu zen. Adarjotzea ere iruditu zitzaion, orain ez ziotelako loa galarazi behar, jesarrita zegoela jo zioten, bazekiten jarrera horretan ez zuela lo egingo.
2015
‎Dena den, ziur egon bitartean, berandu baino lehen gertatuko dena, zorionak ematen dizkiot. Hitler bat egitea gehiegitxo ere iruditzen zait, baina bulegoburu batek, edozein giza taldeko buru batek, prest egon behar du halako eztenkadak jasotzeko. Nagusia pareka daiteke batekin edo beste batekin, baina ez dira gauza bera Hitler, Olarra edo Thatcher.
2020
‎Udaltzainak ere jarrita daude errepide ondoan trafikoa zuzentzen, ibilgailu batzuei industrialdean sartzea galarazten eta beste batzuk desbideratzen. Megafoniatik mezuak zabaltzen ari direla ere iruditu zaio Lezetari, baina ez du gauza garbirik ulertu.
‎Argazkian zuena baino aurpegi beteagoa sumatu nion, eta gizenxeagoa ere iruditu zitzaidan, baina nola antzeman behar nion lehen aldiz ikusten nuen neska bati, horren nabarmena ere ez zen eta?
‎Harrabotsaren erdian soinu metaliko batzuk entzun ditut, txirrin edo bozina baten kutsu elektrikoari hots kolpeen metalikotasuna gailentzen zaiola, eta une batez kanpaikadak direla ere iruditu zait, nire aldera okertzen eta jausten ari den kanpandorre bateko zalaparta hurbiltzen ari balitzait bezala. Burua jaso dudanean, nire begi lausotuek suge berde gris erraldoi bat ikusi dute gandu horixka baten artetik gerturatzen, eta bidutzi beldurgarri hori gero eta hurreago sentitzearekin batera balazta batzuen kirrinka entzun dut zoruko errailei halako dardarizo bat eragiten diena.
2023
‎Michelle basoko bere txokoa margotzen; ni neurean, egonean gehienetan, irakurtzen bestela… Baina, pixkanaka, elkarrekiko konfiantza hartu genuen eta begien bistako gertatu zen gure arteko adiskidetasuna. Zenbaiti harrigarri ez ezik kezkagarri ere iruditzen hasi zitzaion sinbiosi hura, baina nork bere etxean ez genuen arazo handirik izan horren ondorioz, ez Michellek eta ez nik.
‎Ilea galtzen hasita nengoen, eta gainera buruan sartuta neukan bizikletan ibiltzeko kaskoa janzteak bizkortu egiten zuela galera. Uda haren amaieran, ordea, Leongo oporralditik itzulita, jabetu nintzen ez nintzela ilea galtzen ari, eta, areago, lehen baino ile gehixeago ez ote nuen ere iruditu zitzaidan egun batean, bizikletan ibili ondoren, dutxatu aurretik, komuneko ispilu aurrean kaskoa erantzi nuenean.
‎Askotan pentsatzen dut, “zergatik dedikatzen naiz ni honetara? ”. Batzuetan absurdoa ere iruditzen zait; “nola egingo dut nik orain hau dena? ”. Eta gero, egin egiten duzu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia