Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Baina, erran bezala, ez guztiz. Izan ere, bekaitzak eragin lehen dezepzionearen ondotik, sosegatzen nintzen, behatzen nion aitak egin presentari, eta ohartzen nintzen ezen hobe zela etxe hartan bigarren izaitea hirugarrena baino, nola baitziren gure etxeko morroi neskame ezkonduen haurrak, haietarik nehork ere ez baitzuen halako jostailurik, guztiak ere hutsaren hurrengo; eta jostailua eskuan hartu, eta haur haienganat joaiten nintzen, ni haiekin nahastea amak laket ez bazuen ere, ikusterat nola zabaltzen zitzaizkien begiak, ez dakit inbidiaz edo harriduraz, eta sentitzerat nola haiek zabaldu begiek ditxaren hegiak zabaltzen zizkidaten niri.
‎—Alde orduan hemendik! Pedro Huizik huts egin zidaan, eta hik ere huts egin didak, baina hobeki nagok, beharbada, bakarrik... Eta orain hoa pintore merke horrenganat eta bion artean sala nazazue Ofizio Sainduaren aitzinean!
‎Eta segidan kontatu zigun bertze nonbait aditzerat eman dizudana: alegia, handik bizpahiru egunetarat, jende printzipal haren hobeki hartzeko, zirimonia maisu bat helduko zitzaigula, Bordeleko jaun bat, Louis Delapierre zeritzana eta kortesi arauei buruzko gaietan jakintsu baino jakintsuago zena, hain inportant zen alor hartan nehork ere huts egin ez zezan.
‎Izan ere, Italiarat famaren bila abiatu ninduan eta ez nian ediren; hemen, aldiz, bilatu gabe ediren diat, eta ez nagok haren uzteko prest. Eta hik ere huts egin duk heure liburuarekin, eta ene buruaren gainean zentzatu huke, hutsetik hutserat ibili nahi ez baduk bederen... Baina bazekiat ezen ezinezkoa dela hi bezalako harri koskor bat konbentzitu nahi izaitea... eta bazekiat, halaber, ezen, muturka ere ha siko ginatekeela, baldin elkarrekin bizitzen segituko bagenu.
2002
‎Urduri baitzegoen Sara. Eta ahotsak ere huts egin zion, bere" nahi baldin baduzu" hura esan zidanean: " nahi baldin badu u uzu", alegia.
‎–Amarekin huts egin dut, eta beldur naiz zurekin ere huts egingo ez ote dudan.
‎Fantasmena esan zidanean, berehala pentsatu nuen ni ezin nintzela fantasmen munduan sartu, baina bai gizakienean, ausaz: esan nahi dut krisialdi hura Sarak amarekin izan zuen porrotari egozten niola, noiznahi esaten baitzidan enekin ere huts egiteko beldur zela, amarekin huts egin zuen bezala, bi hutsegiteak esaldi berean loturik. Nahiz eta gero eransten zuen:
2004
‎independentzia politikoa eta euskararen normalkuntza erro errotik loturik ikusten ditu Gotzon Garatek. Bata bestaren beharrean, behar gorrian, ezen aski izango baita batak huts egitea besteak ere huts egin dezan. Erabateko elkarrekikotasunean dakusa euskal izatearen etorkizun itxaropentsu bakarra:
‎horietako neska mutilok, eskolaratu aurretik. Etxeak ere huts egiten du ondorioz, hainbat kasutan, hizkuntzaren belaunez belauneko transmisio betean?. 360
2006
‎Bi orduz, alferrik miatu zituzten liburu bitxien metak, eta orrialdeen artean sarturiko papertxo guztiak irakurri zituzten. Berriz ere huts guztiak aztertu zituzten, baita erosketen ziurtagiri zaharrak ere. Iluntzean, akiturik, sukaldean eseri ziren biak tea hartzera.
2007
‎Jasotzen ditugun sariak eta ordainak irrigarriak dira, huskeria gizonezkoei ematen dizkietenekin alderatuz gero. Gure lanaren oihartzuna ere hutsaren hurrengoa da. Joane Somarribari buruz ez ziren egunkariak mintzatzen hasi Tourra irabazi zuen arte, munduko onena zela erakutsi zuen arte.
2008
‎–Jim, esan zuen?, hi haiz hemen balioko bakarra; eta badakik nik beti jator jokatu dudala hirekin. Hilero hilero eman dizkiat zilarrezko lau penikeak, behin ere huts egin gabe. Eta orain, motel, ikusten nauk, eroria nagok oso, eta erabat bazterrean utzia; eta hik, Jim, ekarriko didak baxokada bat ron, ez da hala, mutiko?
‎Eta gizatxar maltzur hura azpian harrapatzeari dagokionez, bertutezko obra iruditzen zait niri, labezomorro bat zanpatzearen parekoa. Eta Hawkins hau ere hutsaren gaineko mutila dugu, agi danean. Hawkins, joko al duk txilin hori?
‎–Ez da zaharra, baina aitona deitzen diogu, ar gitu zion Giancarlok?. Gorreria, erreumak sortzen dion herrena, ikusmena ere huts egiten hasia... zer gehiago eskatu behar diozu zahartzaroari!
‎Badaude bestela ere nahikoa zailtasun, basamortuan gasolio barik gelditzeko. Kilometroak zenbatzeko kontagailua atzera ere hutsean jarri eta koadernoan idatzi dut: ia 2.500 etxetik irten ginenetik.
2009
‎espiritu bat, giza kultura oro har eta hizkuntza bereziki, edo burmuinaren operazioak besterik gabe). Ezagutza, hala, suposatzen da dela adostasuna, alde bateko objektu bat bere baitan akabatuarena eta besteko horren behaketa huts hutsarena; hain ere hutsa behaketa hori, behatzailerik gabekoa baita antza, edo gehienez ere bere bere propietaterik batere gabeko behatzailea, objektuaren ispilatze guztizkoa ez distortsionatzeko subjektiboki. Oinarrian ez legoke besterik begiz begi sentsuen hautemapen pasiboa eta horien objektu naturala baino (materiala), gizakiaren kanpoko ala barrukoa.
‎Altzairuzko hodi bat zen, berokuntza sistemarena behar zuena, handik berorik hedatzen ez bazen ere, udako egun haietan nekez?; hodi hura, ganbara zeharkatzen zuèn tartean, hiru zatitan zegoen banaturik, zati bakoiza hurrengoan ongi ahokatuta; Teofilo Maria ahalegindu zen, luzaz ahalegindu ere, kokagunerik erosoenean ez zeudèn pieza haietako bi askatzen, baina orduan ere hutsaren hurrengoa gertatu zitzaion lanaren ordaina.
‎Bete betean sinetsi zuen Henrike nintzela, nahiz eta horrek merezimendu gutiago zuen. Begiek ere huts egiten zioten itzaltzeko puntuan zegoenari. Armagnac-ek bulkatuta, baita nire ganberatik ateratzeko premiaz ere, bisitan joaten nintzaion astean bi hirutan.
‎Eta are negar gehiago Margaritak eta Katalinak, joaten ikusirik, hurrenez hurren, garai bateko neba kutuna eta betiko seme bihotzekoa. Noble poloniar nahiz frantsesak, gure eskoltako soldaduak, inoiz ere huts egiten ez ziguten fraide eta apezak, gortearen zerbitzuko mutil, neskato eta zerbitzari mota guztiak izan ginen valoistarren besarkada, intziri eta espantuen ikusle. Guretako ari ziren, bigarrenik izanen ez zuen saioan, eta guk eskertu genien ahalegina, nola eta hartatik xehetasunik ez galtzera ahaleginduz.
‎Altzairuzko hodi bat zen, berokuntza sistemarena behar zuena, handik berorik hedatzen ez bazen ere, udako egun haietan nekez...; hodi hura, ganbara zeharkatzen zuèn tartean, hiru zatitan zegoen banaturik, zati bakoiza hurrengoan ongi ahokatuta; Teofilo Maria ahalegindu zen, luzaz ahalegindu ere, kokagunerik erosoenean ez zeudèn pieza haietako bi askatzen, baina orduan ere hutsaren hurrengoa gertatu zitzaion lanaren ordaina.
2010
‎–Ez itzali argia?; bada, nik esango nuen: ...baina galera hura ere irabazpide gertatu zitzaidan, galera izugarriak azpimarratzen baitzuen, aldi berean, nire borrokaren handitasuna, etxekoen begientzat heroi bihurtzerainokoa; birikak mugatua nengoen, bai, baina, hobera bidean nengoela, Helena iritsi zitzaidan, maitasun benetako bat behar bainuen, ahalik eta goitiarrena eta platonikoena, neure muga guztiak mugagabetzeko ahaleginean; baina hark ere huts egin zidan, eta porrotaren ozpina probatu nuen, suizidioaren ertzeraino eraman ninduena, txistu hotsak entzuterakoan jainkozko ezti bihurtu zitzaidan arte.
‎beraz, banaiz?; marrazkilariak erretratu bikainak egiten omen zituen: Luis XV., Jorge III. eta Maria Antonietarenak, eta musikari emakumezkoak klabikordiozko bost pieza jotzen omen zituen, nota bakar batean ere huts egin gabe. –Eta gure soldaduak, zure agindua entzun ahala, pistola eskuan hartu, eta tiro egingo dio itu bati, baita betean asmatu ere.
‎" Ez itzali argia"; bada, nik esango nuen: ...baina galera hura ere irabazpide gertatu zitzaidan, galera izugarriak azpimarratzen baitzuen, aldi berean, nire borrokaren handitasuna, etxekoen begientzat heroi bihurtzerainokoa; birikak mugatua nengoen, bai, baina, hobera bidean nengoela, Helena iritsi zitzaidan, maitasun benetako bat behar bainuen, ahalik eta goitiarrena eta platonikoena, neure muga guztiak mugagabetzeko ahaleginean; baina hark ere huts egin zidan, eta porrotaren ozpina probatu nuen, suizidioaren ertzeraino eraman ninduena, txistu hotsak entzuterakoan jainkozko ezti bihurtu zitzaidan arte.
‎beraz, banaiz’; marrazkilariak erretratu bikainak egiten omen zituen: Luis XV., Jorge III. eta Maria Antonietarenak, eta musikari emakumezkoak klabikordiozko bost pieza jotzen omen zituen, nota bakar batean ere huts egin gabe. ‘Eta gure soldaduak, zure agindua entzun ahala, pistola eskuan hartu, eta tiro egingo dio itu bati, baita betean asmatu ere.
2011
‎Koadrilakoak: frankismoa azkenetan zela, manifestazio bat bera ere huts egiten ez zutenak; denek batera gau eskoletan euskara ikasteari ekin ziotenak; larunbatero, kantaldietara, ilunaren babesean zabalduko zuten pankarta hartuta joaten zirenak. Neu epel samar agertu nintzaion beti suhartasun politiko berri hari, eta, aurrenetik euskara zertxobait ikasi banuen ere?
‎Ospitalean utzi zaitut, nire erruz zauriturik eta minberaturik, eta ezin izan dizut hau guztia bekoz beko erran. Nire bizitzan hainbat jenderi huts egin diot, eta orain zuri ere huts egiten ari natzaizula sentitzen dut. Barka nazazu, Mikel.
2012
‎Bazen itsu jaiotako gizon bat ere, egoera bereko zenbait aprendiz zituena; haien eginkizuna pintoreentzako koloreak nahastea zen, zeinak bereizten maisuak irakasten baitzien ukimena eta usaimena erabiliz. Benetan zorte txarra izan nuen, ez bainituen aldi hartan oso trebe aurkitu beren ikaskuntzan, eta irakasleak berak ere huts egiten zuen gehienetan; artista hau biziki lagundua eta estimatua da anaidi osoan.
‎Saiatzen zen, ez zuen aurkitzen. Baina kirurgilari ospetsuenek ere huts egiten zuten noski. Horra hor sekula sinetsi nahi izango ez zuketena!
‎Nola ordea moldatu zen bera (hain azkarra izanik) beste behin ere huts egiteko. Bestalde, zein mania tamalgarrirengatik hala alferrik galdua bere bizialdia etengabeko sakrifiziotan!
2013
‎Gaztela Berriko giristino zaharra izanik, ez zen inor harritzekoa Jusufenganako herra. Ni, berriz, Eliza erromatarraren jarraikitzaile baten gisara jokatzen saiatua nintzen beti, inoiz ere huts egin gabe papistakeria guztietara. Ontziko pilotuarekin gure mintzairan solastatzen aditu gintuen egunetik ninduen begitan hartua, ordea.
‎Egongelatik ezin zuten bidexka garbi ikusi, eta Collins jaunari zor zioten bidetik zihoazen kotxeen jakitun egotea, eta bereziki De Bourgh andereñoa bere faetoian etxe ondotik noizero pasatzen zen jakitea, gizona behin ere huts egin gabe etortzen baitzitzaien horren berri ematen, nahiz eta ia ia egunero gertatzen zen gauza izan. Andereñoa erretore etxearen parean geratzen zen sarritan, eta minutu batzuetako hizketaldia izaten zuen Charlotterekin, baina Collins andereak ia inoiz ez zuen andereñoa kotxetik jaisteko konbentzitzen.
‎«Darcy jauna bere arreba ikusteko irrikatan dago, eta, egia aitortu behar badizut, guk geuk ere hutsa behar genuke bera bezain gogotsu egoteko. Hala edertasunez nola dotoreziaz edo dohainez, ez dut uste Georgiana Darcyk parekorik izan dezakeenik, benetan; eta Louisa eta biok geure baitan zaintzera ausartu garen esperantza batek handiagotu egin du, beste gauza interesgarriago bat bihurtu arte, Georgianak biongan ernarazitako oniritzia, eta esperantza hori hauxe da, Darcy andereñoa etorkizuneko egunen batean geure ahizpa izatea.
2014
‎Hurrengo eguna gaizki pasatu nuen, noski, baina Elenak zer moduz galdetzen zidan bakoitzean, itxura txarra neukala-eta, ondo nengoela erantzuten nion. Gau hartan gauza bera egiten saiatu nintzen, Martin Heideggerren mardulio batez hornituta, baina horrek ere huts egin zidan: beste gau bat galdu nuen begirik bildu gabe.
‎Rafak zeraman giltza, eta berak ireki zuen atea. Lehendik ere ohe horretan egonak ginen biok, etzanda eta besarkatuta, baina berriz ere hutsetik hastea bezalatsu begitantzen zitzaidan, ez nola jokatu ez zer egin ez nekiela.
‎Medikuntzaren parafernalia punitiboaren fase guztiak jarraitu behar ziren, urratsez urrats, bakar batean ere huts egin gabe. Geure gogoz eta borondatez egiten genuen ibilbide hori guztia, Hannah Harendt ek Europako juduei Holokaustoaren aurrean leporatzen zien moduan:
‎Pauso bat atzera egin eta aurrera jo du berriz. Baina, lehenengoan bezala, bigarrenean ere huts egin du kolpeak. Ganibet luzearen gelditu txiki bat aski, traidorearen ezpata kolpe alferrekoa desbideratzeko.
2015
‎Hurrengo entrenamenduan ere huts egin zuen, ordea, eta Kepari galdetu genionean berak ere ez zekiela esan zigun.
‎Oso gogorrak egiten ari zitzaizkion azken egunak; geratzerik ez zegoen zurrunbilo baten erdian murgilduta ikusten zuen bere burua. Prentsaurrekoa, elkarrizketak, zineko jendearekin bilerak, solas amaiezineko afalondo luzeak, derrigorrean joan beharreko festak, denak ere huts egin ezinekoak. Akituta zegoen.
‎Aspertuta dago ministerioko arduradunekin egin behar izaten dituen bilerekin, ezertarako balio ez duten jardun jasangaitz horiekin. Hori da funtzionarioaren patua, pentsatu du, gehienetan alferrikakoak diren jardunetan denbora pasa behar izatea, baina berak aukeratu zuen bizimodu hori, eta orain beranduegi da lanez aldatzeko, berriz ere hutsetik hasi eta beste zerbaitetan menturatzeko.
‎Baina ez zen hori bakarrik. Traizionatu zuen jendearekiko harremanean ere huts egin zuen. Ez zen gogorra izan, gogorra izatea beste erremediorik ez zegoen unean.
‎Heldutasun gradu hori ere iritsi genuen, urtebeteko atzerapenarekin bada ere. Klasea ematen zuela, batetik bestera mugitzeko ohitura zuen Kokok, batari nahiz besteari galdezka; galdetutakoak erantzuten ez bazuen edo erantzunean asmatzen ez bazuen, aurrekoa baino azkarragoa omen zen bati zuzentzen zion galdera bera, eta honek ere huts eginez gero ranking ean goraxeago zegoen bati, horrela, mailaz maila, gelako bizkorrenetara iristeko, galdera bereziki zaila zenean; ni azken aurrekoa edo hirugarrena nintzela uste dut; ondotik, ikasleen ohorea salbu uzteko azken aukera, Iñigo Zufiria izaten zen gure gelan; Juanjo Arantzadi bestean.
‎Begiekin jarraitu du haien hegaldi ia zirkularra, aldika batetik bestera jauzi eginez. Ariketa ergela da, badaki, ia zentzugabea, baina barrua ere hutsa eta zentzugabea nabaritzen du, bezperako garagardo ilunen ajeak zartatua. Bihotza bera jiraka dabilkio miruen antzera, sentimenduak non kokatu asmatu ezinik.
‎Aste batzuen buruan, zeinahi aitzakiaren bila hasten nintzen, alboan neukan emakumea urruntzeko. Akats txikiena ere huts ikaragarri bihurtzen nekien nik eta gupidarik gabe baztertzen nituen denak. Anjarik ez zegoen beste inon Anja beraren azalean izan ezean eta alferrik ibili nintzen halako beste baten bila denbora luzeegian.
2016
‎Horrela kreatzaileek baieztatu zuten gizakiek ona baizik ez zietela opa nahi, zuzena ikusten baitzuten populu berriak aitzinamenduak egin nahi izatea. . Lurrak diraueno, ereiteak eta uztabiltzeak, hotzak eta beroak, udak eta neguak, egunak eta gauak ez dute behin ere huts egingo?. (8,22)
‎Ilaunez ilaun ibilitako bukaerarik gabeko denboran, argia itzuli zen eta planeten dantzaldi sortzaile hartan, gure lagunei bizi argia berriro agertu zitzaien. Berriz ere hutsa beterik azaldu zen.
‎edozein zoritxar eta hondamendiren aurrean ere beti zintzo, hitzeko eta kristau, ezin esan ahalako neurrian. Halaz guztiz, kristauenak ere huts egiten du inoiz tentazioa aurrean paratuz gero, zintzoena ere oker liteke tarteka inguruak laguntzen ez badu. Halako zerbait gertatu zitzaien nonbait Begoña eta Koldori.
‎–Hitzaurreak ontsa izkiriatzeko bidea? testuak irekitzen du Iban Zalduaren (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) saio, artikulu, dekalogo eta manifestu bilduma hau, eta, itxura guztien arabera, bertan hitzaurre bat zuzen eta egoki idazteko jarraitu beharreko urratsak azaldu arren, aitor dut nik ere huts egin dudala. Baina argi gera bedi nahita eginiko akatsa izan dela (nola bestela!), aipatu artikuluaren bigarren puntuan ondoriozta daitekeenez, liburu onek hitzaurre txarrak behar baitituzte, eta hitzaurre hau txarra den bezain argi dut Iban Zalduaren liburu hau (ere) ona dela.
‎astebetez bazen ere, bere liburutegia izango nuen eskura eta bere idazmahaian eseri eta idatzi ahal izango nuen. Helburu nagusia, noski, hitzaurre honetarako hitzak bere idazmahaian eta beren katua hankapean ferekan neukala idaztea zen, baina horretan ere huts egin nuen. Eta ez nik hala nahi izan nuelako, ez bada katuak liburutegira eta Zalduaren idazmahaira hurbiltzen ere utzi ez zidalako.
2017
‎Bi urte geroago, Sienako kontzilioan, Elizak erabaki zuen, Bohemiako heretikoei militarki irabazi ezin bazieten, setiatuz isolatuko zituztela, eta gosez hilarazi. Baina horrek ere huts egin zuen: hustar ideiek zabaltzen jarraitu zuten Alemanian, Hungarian eta hegoaldeko lurralde eslaviarretan.
‎Denbora guztian niri begira ikusten nituen aztoreak bezala, aukera aproposaren zain zera esateko Ba begira ez naiz batere harritzen aspalditik nuen susmoa familia osoa erotuta dago. ...ta Lorraine haiei esaten edan ez du beharbada edango baina gizon ez dela uste baduzue nik esango dizuet egia jakiteko modua eta esaten du Horietako puta batekin txorakeriatan harrapatzen bazaitut ba al dakizu zer egingo dudan esaten du heldu eta astindu eder bat eman astindu eder bat eman neure eskuetan daukadan bitartean esaten du eta nik esaten dut ez badut edaten hori nire kontua da baina behin ere huts egin al dizut esaten dut nahi baduzu bertan bainua hartzeko adina zerbeza erosiko dizut zeren nik errespetu osoa baitiot puta zintzo ondradu bati zeren Amaren osasunarekin eta eusten saiatzen naizen posizioarekin handia da gero horrek beragatik egiten saiatzen naizenari errespetua izan ordez bere izena eta nire izena eta Amaren izena tankera horretan herri guztiaren aho goxagarri bihurtzea....
‎Abertzale gehienek erdalduntasun nazional espainolaren altzoan bizitzeko kontraesanik408 sentitzen ez duten artean, egia esan, erdaldun espainolak euskalduntzeko asmoak nahiko helburu xelebrea dirudi. Are gehiago, gaurko euskalduntasunak berak ere huts egiten du euskaldun izateko modu arduratsuari dagokionez409 Nolanahi ere, ikus dezagun abertzaletasunak edo nazionalismoak zer nolako eragin indarra izan duen hizkuntza minorizatuen berreskurapenean. Horretarako, lehenik, soziolinguista handi bat hartuko dugu bidelagun.
‎–Tentsiorik? 304 gabeko euskalduntasunak bizi gaitu, eta, ondorioz, gure hizkuntzaren gaineko autopertzepzioak huts egiten digu. Hezkuntza sistemak berak ere huts egiten du oinarrizko arazo honetan305.
‎–Euskaldun denok euskaraz alfabetatuta ere, oso zaila izango dugu espainol/ frantses izateari uztea? 34, dio Juan Luis Zabalak. Bestalde, euskaldun etnikoaren leialtasun linguistikoak ahozko jardunean bertan ere huts egiten du, non eta udalerri euskaldunetan35 Ez genuke asko harritu behar, ordea, jokabide horren aurrean; izan ere, hizkuntza minorizatu etniko baten hiztuna, batik bat, euskaldun berria, nekez izan liteke leiala euskararekiko, euskararen estatus soziopolitikoari darion balio sozial hutsala dela medio.
‎Ez dizut baimenik ematen ordea, uko biribil eta erabatekoena ematen diot, zure lerro eta hitz arteko aholku baino gehiago iradokizun lauso den horri, alegia, orain arteko gutun guztiak apezpikuaren esku uztea, hark erabaki dezan zer den niretzat egokiena. Ez ditut ukatzen gure gotzain jaunaren jakituria, onberatasun eta gaitasuna nire auzi honetaz ebatzi eta epaitzeko, ezta egokiena hori litzatekeenik ere, baina harengana jotzeko deliberoa nik neuk hartu behar dut; honekin ez dut esan nahi bihar bertan egingo ez dudanik, baina uler ezazu, nire lagun on horrek, gure dotrinak ere huts egiteko, akats eta okerretarako aukera uzten digula, eta horrexegatik da, hain zuzen ere, ederrago eta handiago garaipena, bekatuaren gau ilunetik Jainkoaren garbitasunezko egunsentira irten ahal izatea. Beste batzuk dituzu, halako eta halako erabakiz, gizadi osoarentzako zoriontasuna lurrean eraiki nahi luketenak.
‎Hasieran, gotzainari idatzi eta lehenbailehen tokiz aldatzeko eskatzekotan izan nauzu. Baina ez, esan dut neure artean, beste behin ere huts egin nuen, hargatik ekarri ninduten hona, eta akats hori behin berriro zaharberrituz gero, lehengo harrian berriz ere estropozo eta behaztopa egingo banu, zer nolako konfiantza izango luke apezpikuak niregan. Hutsaren hurrengoa.
‎Ahots batek xuxurlatu zion merienda ere huts egiteko. Azken batean, Txuekak pizza koipetsu bat, donutsak, edo auskalo zer zerrikeria erosiko zuen.
2018
‎Eta ez da komeni hori guztia argiegi erakustea. Edonon egin diezaiokete jarraipena, segurtasun dronak ere hor daude, dena jasotzeko prest, baina egun intimitate handiagoa egon daiteke kaleetan etxean baino, hura ere hutsaren hurrena bada ere.
‎Xabier non dagoen ere ez dakit, ez du hau dena jasango etxera iristen denean, eta Aiora baino ez dago haietaz arduratzeko. Langile zintzoa naiz, azken urtean ez dut ordu bakar bat ere huts egin. Nire soldata ez da gauza handia, baina izerdi asko botatzen dut hura etxera eroateko.
‎Ohetik salto batez jaitsi, eta, erdi lo eta begiak igurtziz, sukalderaino joan zen arrastaka pitxerretik ura hartzera. Pitxerrean ur tanta bat ere geratzen ez zela ikustean, kuboaren bila joan zen, eta, kuboa buruz behera lurrean ikustean, platerak garbitzeko ontzian begiratu zuen, urez erdi beterik egon ohi baitzen maiz, baina ontzia ere huts hutsik zegoela konturatu zen, hondoa ilargi argiaren azpian dizdizka. Sukaldean ez zuen ur tanta erdirik ere aurkitu.
‎Ez zuen han egon behar; ordu horretan, Amnistiaren Aldeko Batzordearen bilera zegoen, baina ez joatea erabaki zuen. Egun batzuk lehenago, euskara elkartearen batzarra ere huts egin zuen Txetxuk. Bere baitan ez zuen inorekin biltzeko aldarterik kausitzen.
2019
‎Lehenengo, sukaldean sartu zen; huts hutsik zegoen. Gero, komunera joan zen; hura ere hutsik, baina oraindik ere han zegoen burdinurtuz egindako bainuontzi bat, eta, barruan, armiarma bat hilda, katu txiki baten neurrikoa. Begiratu zuen azken tokia garai batean logela izandakoa zen, berak hala pentsatu zuen behintzat; eta lurreko oholetan ikusten zen hauts arrasto laukizuzenean ohea egon zela imajinatu zuen.
‎Une hartara arte inoiz ez ziren elkarrengandik bananduta egon. . Orain arte gauza arruntak egin dituen neska arrunt bat naizela sentitzen dut; eta horiek egitean ere huts egin dut?.
‎Harago, zeruertzetik gertu, bi zamaontzi handi itsasgoraren zain zeuden, Jaizkibel eta Ulia mendien arteko itsas pasabide estutik igaroz badiara sartu ahal izateko. Ikuskizuna, non ez baitziren inoiz falta iluntzean txipiroi sarda preziatuen bila itsasoratzen ziren hainbat eta hainbat txalupa, egunero errepikatzen zen, eta Leirek ez zuen inolaz ere huts egiten.
‎Manuelek bat bateko perlesia moduko batek jota sentitzen du bere gorputza, trantze larri horretan nola jokatu ez dakiela. Lehen beste hainbat eta hainbat alditan bezalaxe, heriotzaren usaina nonahi antzematen du inguru osoan, behin ere huts egiten ez dion seinalea berau.
‎–Eta honek ere huts egiten badu? –Evak.
‎Hitz bitan esateko, Pentaedroa antzerki talde arrunt bat baino askoz ere gehiago izan da beti Joxerentzat: behin ere huts egin ez dion lagunartea, hormarik gabeko etxerik goxoena.
2020
‎Bidaia oro enigma baten bihotzean amaitzen omen da. Bidasoan gora egindako bidaia hau ere hutsaren erdigunerainoko bidaia absurdoa izan ote da? " Bokaletik iturbururaino ibili, zertarako eta osinaren erdigunera harria botatakoan uhin zentrokideek ertzetara nola ihes egiten duten ikusteko?", kexatu da nire baitako bidaidea.
‎Eta Errepublika plazako arratsetara ere, haien arrimuan; denbora pasa. Ezagutzen zituen mugimendu espontaneo eta populista anitzen gisan, horiek ere hutsaren hurrenean gelditu ziren azkenean. Eta asanbladetan anitz amestu bazuten ere, lorpenak ez ziren espero neurrikoak izan.
‎Ez nekien emaztea eta seme alabak etxera bazkaltzera etortzekoak ziren edo ez. Salako horma hutsari begira egon nintzen, luze, burua ere huts, horma bezain.
‎Javierrek askotan esan ohi du, Kaudilloa hil zenetik, ezer ez dela lehen bezala: " Tejero lardats horrek ere huts egin du; barregarri geratu zen diputatuen kongresuan pistolero erdipurdiko bat bezala airean tiroak botaz. Ustela izan behar da gero!".
2021
‎" Etsaien artean garenean, behar dira buru beharriak ernatu, zer egiten eta erraiten den behatu. Zeren nola etsaiak bethiere zelatan baitaude, zer ere huts edo falta edireiten baitute, hura berehala harrapatzen dute, eta are batzutan berreturik, airatzen eta kanpatzen dute. Hargatik erraiten du San Krisostomok:
‎Hélèneren inguruan hutsik zegoen Mathieu-ren terraza. Soufflot kalea ere hutsik. Taxirik ez.
2022
‎Baliteke orain Julia hilda egotea. Hari ere huts egin dio.
‎Kalabozo batean sartzen den bakoitzean sentitzen duen klaustrofobiak ez du oraingoan ere huts egin. Leihorik gabeko horma horiek eta espazio txiki txiki hori itogarriak zaizkio.
‎Oreka joko erabatekoa da mesfidantza handia dutelako. Gehien babestu behar zituztenek huts egin badiete, zergatik ez diezu zuk ere huts egingo. Sentipen hori gorputzean daramate, ez buruan.
‎Zuri ere huts egin dizut.
‎Harrera lekutik ikusten den korridore luzean zenbait ate ageri dira, baina bost minutuko itxaronaldian bi lagun baizik ez ditu zenbatu haietatik ateratzen edo sartzen. Ate nagusian ere hutsa da jendearen joan etorria. Eduk, hala ere, ez du baztertu pabiloiak beste sarrera bat izatea, albisteen berri ematera eta kanpoko emisioak ontzera ziztuan kanporatzen ari behar luketen ekipo eta unitate mugikorrendako.
‎Lotsatuta sentitu dira beste biak. Egoitzek potoak hartu dituen lekuan utzi ditu, biak ere hutsik. Hirugarren bat irekiko luke eta gaileta batzuk poltsikoan sartu, baina ez dauka Brenda are haserreago ikusteko gogorik.
2023
‎Maialen Galantek zabaldu berri du hotelari emanen dioten izena, Twitterren jarri duen ilunabarreko erreportajearen aurrerapenean. Hori ere huts egin du Eñautek, Chloérekin ametsetan ari zen bitartean. Futxo!
‎Muzin dago eguraldia, busti, heze, hotz. Kaleak ere hutsik, giroarekin bat eginda bezala. Baina ez da meteorologia kontua:
‎adibidez, ordu zehatza asma zezakeen erlojuari begiratu gabe. Ez zuen minutu baten gorabehera ere huts egiten. Erori ondoren, berriz, gogoratzeko ahalmen ahalguztiduna garatu zuen, bizitako guzti guztia oroituz, ezertxo ere ahaztu gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia