Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 674

2000
‎Hemen ez dago nahikoa sagar mota eta kanpotik ekarri behar dira. Eta prezioaren arazoa ere hor dago. Diputazioko teknikari Ignacio Javier Larrañagaren iritziz," sagar mota guztiak dira onak sagardotarako, bakoitzak berea defendatzen du...".
‎Telebista komertzialek ezin dezaketena egin, alegia. Baina ez bakarrik euskal gaiak jorratzeko, beste makina bat gai ere hor egonik, natura, historia edo antropologia direla. Goi mailako bi profesional ditu gainera, Mirentxu Purroy «Mundo. hoy» saioko arduraduna (ikus ARGIAko 1743 alea) eta Koldo San Sebastian, ETBrentzat 300 dokumentaletik gora egin dituena.
‎Zestoako Irikaitzeko aztarnategia ere hor dago.
‎Zenbait ikerketa egin dute Zestoako Udaleko ekonomistek eta beraiek esaten dutenez Loiola ere hor dago eta bertara urtean zehar etortzen direnak kontuan hartuz, Zumaiako hondartza kontuan hartuz... pentsatzen dute gutxi gorabehera 400.000 pertsona sartuko direla urtean. Automantentzeko adina erraz izango du eta akaso laguntza ateratzeko ere bai bigarren fase horretarako.
‎Durangorekin batera, gure bost alkatetzatan genituen akordioak. EA ere hor dago baina oso ordezkaritza txikiarekin. Beste bi udalerritan, Bermeo eta Sopuertan, EAren alkatetzapean dago egina akordioa, eta Gatikan EAk eta EHk dute ituna.
‎Maria Cristinarik gabe ez legoke Zinemaldirik. Kursaala ere hor dago, eta nik erosi nuen terrenoa, gaur dena egin ahal izateko. Eta futbol estadioa egin zen.
‎Hunen haur denbora erakusten dauku eta bide batez, laborarien bizi moldeari buruz ainitz xehetasun emaiten, hots, baserriko lanak, plazerrak eta ez beharrak. Etxekoak ere hor daude, Iñaki seme bakarraren inguruan, ordu heietan hemen gaindi aurkitzen ziren hiru belaunaldiak orotarat: aitatxi ta amatxi xaharrak, bat bertzearen ondotik denbora laburrez itzaliko direnak, gero Matin, aita, eta Maite, Iñakiren ama.
‎Batez ere arrazoi historiko eta soziologikoengatik, eskualdeka egoera ezberdinak daudela onartzen dugu. Adibidez, gerra zibilean erailzituzten hainbeste nafarren heriotzaren ondorioz, gaur egun indar korrelazioa aldatu egin da Nafarroan; Bizkaiko Ezkerraldean, emigrazioaren ondorioz, indar korrelazio berria sortu da; Ipar Euskal Herrian Paristik bizitzera etorri diren pertsoneneragina ere hor dago... Baina euskal herritar sentitzen garenon eskubide politikoakaitortzeko eskubidea ukaezina da.
‎TELEDESIC proiektua (www.teledesic.com) ere hor dago, telekomunikazioen alorra irauli nahian eta IRIDIUMekin lehian. TELEDESIC, Craig NcCaw ospetsuaren proiektua, Bill Gates-ek babestua da.
‎Nire kontzientziaren zoritxarrez, ez da Txema bakarrik izango herrian aurkituko dudana. Jabi ere hor dago. Bidali nion postala hizki txiki txikiz bete nuen, esateko hainbeste gauza bainuen.
‎haurraren haurtasunarena. Eta hutsuneak ere hor daude, bertzalde, zeren eta memoriak bere zuloak eta bere haitzuloak baititu. Eta ondorea garbia da:
‎Sarreran, Klararen mahaia txukun eta ongi atondurik zegoen, nik aste pare bat lehenago ezagutu bezain. Itxarongelan, lehengo eguneko aldizkari ekonomikoak ere hor zeuden, artaz pilaturik, gehiago etorriko ez ziren bezeroen itxoinaldia etekin, mozkin eta irabazi mugagabeen ametsean samurtzeko prest. Altzari eta moketen gainan, esku arduratsu eta zilar batzuen lana nabari zen, poliziak hemengo araketak burututzat jotzen zituen seinale.
‎Teknologia berri hauek eskura jartzen digute hainbat aukera, gero eta makina potenteagoak, gero eta programa gehiago, gai hauetan adituak ez garenontzat terminologia ulertezina... Hau guztia ez dago denon eskura, gizarte sektore ezberdinak ere hor daude eta ondorioz analfabeto zibernetiko multzo handi bat sortzen ari da.
‎Baina metafisika ez zen izan oker irten zuen diziplina bakarra egiaztagarritasunaren azterketa enpirista egin ondoren. Epistemologia ere hor zegoen, bere hautematearen teoria eta guzti. Carnapen ustez, epistemologiak ezagutzaren baliozkotasunari buruzko galderak erantzuten dituen ezagutzaren teoria gura du izan.
2001
‎Azken hauek jorratuko ditut. Lehenik borroka antikolonialak; gero m l izenekoak, Txina, Vietnam, Albania eta beste toki batzuetan planteamendu iraultzaile jakin batekin kritikoak zirenak; IV Internazionala ere hor zegoen; Parisko 68ko maiatza zela eta sortu ziren mugimendu antimilitaristak, ekologistak eta abar; eta, azkenik, hor ziren Alemania eta Italian ari ziren RAF eta Brigada Gorrien gisakoak. Bost eredu horietatik geratzen den bakarra ia, eta etorkizun handiarekin gainera, mugimendu sozialena da:
‎Ikasi egin behar dugu gure miseriak aitortzen eta onartzen. Maitasuna ere hor dago.
‎Ezin dugu tranpa horretan erori. Pasaiako traineruak eta galiziarrak ere hor daude, oso indartsuak». Kasu, hala ere!
‎Lehenengo poligonoan Afganistan dago, bigarren batean, erdialdeko Asian historikoki aurrez aurre egon diren inperioen ondorengoak: Iran (Pertsia), Errusia, Turkia, Pakistan osagai berria da, eta Txina ere hor dago. Eta horien gaineko poligonoan EEBB eta Europako Batasuna.
‎Ez da bidaia norbera indartzeko bide bakarra. Fikzioa ere hor dago baliabide gisa. Sarrionandiak egunerokotasunetik irteteko, hain baliabide erromantikoa den honekin betetzeko, bide bikoitza aukeratu du:
‎Zeinahi ebakuntzari dagozkion arriskuez gainera, prestakuntza prozesua ere hor dago eta zenbaitetan, arazoz beteriko ebakuntza ondorena izaten da.
‎Indio biluziak lurrean izango dira, beren arkuak eta geziak ere hor daudelarik esku hiletik hurbil.
‎Eta hor gaude denak, ginen guztiak, eta erretratu horrek ez dit gezurrik asmatzen utziko. Hor dago Ixidro irribarre zabal zabal batekin, hor dago Agustin albokoari adarrak jartzen, hor dago azken ilaran Emilio, ilehoria, izkinatik burua gora luzatzen, futuroaren preteritoan ez agertzeko beldurrarekin, nire burua ere hor dago bigarren ilaran ezkerretik seigarrena...
‎PSNk ere gauza bera mila modutara esan du, Lizarberen ahotik batez ere. PSNko Batzo rdea ren azalpena ere hor dago, elebitasunaren gaurkoeredua ez duela euskararen alde aldatuko esaten duena.
2002
‎Bere lehenengo lanetan ere hor zeunden.
‎Arriskugarria litzateke desobedientzia zibila gatazkari lotzea. Egia da, desobedientzia zibila ere hor dago, baina desobedientziaren parte bat besterik ez da.
‎Bost alderdi horien ekimenak Lizarra Garaziko Akordioarekin hasitakoarekin jarraitzearen desioa islatzen du nagusiki, eta gure ustez desio hori nagusia da ezker abertzalean eta euskal gizarte osoan. Epe ertainera gauzatu beharreko zerbaiten dinamika bat da hori, eta lehenago edo geroago, Batasuna ere hor egotea saihestezina da.
‎Goiko zerrendako lehen kasua hartuz gero, esate baterako, hor agertuko lirateke estaturik gabeko nazioaren beraren kultura (gutxitua, seguru asko) eta estatuan nagusi den elitearen kulturaren jarioa (seguru asko, zapaltzailea lehenarekiko). Baina ez hori bakarrik, kultura transnazionalen kasu askotarikoa ere kontuan hartu litzateke; esan gura baita, gutxienez, hedabide erraldoien jardun kultural transfronterizoa eta lurraldean arrotzak diren minoriek ekarritako kultura jarduna ere hor daudela. Beraz, zilegia litzaiguke hitz egitea estatua eraiki ez duen lurralde bateko biztanleria historikoaren kultura zapalduaz, lurralde horren gainean eraiki den estatuak ezarritako kultura ildoaz, aipatutako kultura bi horien arteko hibridazioaz sor daitekeen berriaz, hedabideek kanpotik ekar dezaketenaz, horrek aurreko hirurekiko meztizajean sor dezakeenaz, talde migratzaileek lekarketenaz.
‎Inoren izen ona zikintzeko aukera ere hor dago, laugarrenik. Eskandaluak dituen ezaugarrien artean, inoren izen ona arriskuan jartzea ere badago.
‎Etorkizunaren aurrean zelatan egon dugu, itotzen gaituen korronte berdintzailean sartuta. Oligopolio informatiboek kolektibo bakarraren parte garela sentiarazten digu; hala ere, jakina da lokalismoak ere hor daudela, eta aniztasunaren aldeko zeregin garrantzitsua izan dezaketela. Lokalismoak munduaren kultura aberastasunaren ikurra har dezake gizarte moderno hiperkonektatuan.
‎Eta beste galdera hau ere hor dago: zelan moldatuko dituzte gure pentsamenduak eta gure azturak hedabide guztiz ahaltsu berriek, informazioaren gizartearen oinarri diren hedabide berri orojakileek?
‎Ba al dakik zein...? –une horretan konturatu zen Mirari ere hor zegoela. Atoan isildu zen– Hara.
2003
‎Legazpiko udal langileen artean euskararen aldeko motibazio maila altua somatu da, baina oztopo zehatzak ere hor daude. Urrats berriak eman ditzaten mekanismoak asmatzea da erronka, eta horretarako ezinbestekoa da gai honetaz beraiekin hausnartzea, banaka eta taldeka.
‎Alde psikologikoari begiratzen badiogu berriz, kirola egiteak eguneroko arazoetaz ahaztea ahalbidetzen digu, egunerokoan parentesi bat egiten laguntzen digu. Osasuna ez da beraz, onura fisikoa soilik, plazer psikologikoa ere hor dago.
‎Beraz, nik uste hezkuntza arautuan dagoen profesional kopurua nahikoa dela. Formala ez den irakaskuntzaren eta gainontzeko irakaskuntzen auzia ere hor dago. Baditugu erdi mailako zikloak eta goi mailakoak, Gipuzkoan zentro asko daude horiek hartzen dituztenak, Lanbide Heziketa barne.
‎Han eta hemen sartzen ditut kantu zaharren gauzatxoak, nire dibertimendurako bereziki. Baina baita ere hor badagoelako zerbait nik miresten dudana. Egile ezezagunaren ekarpena, hain zuzen.
‎Frutaren eguna Lehen Hezkuntzako ikasleei dagokienez, astean behin antolatzen da Frutaren Eguna; izan ere, horrela egiten ez badugu, mutil askok ez lukete probatuko. María Luisa Martínez, “Octavio Augusto” ikastetxeko Haur Hezkuntzako koordinatzailea, ere hor dago. “Guk, seme alabek jolas orduan zer ekarri behar duten gurasoei azaltzeaz gain, gosaria azpimarratzen dugu bereziki, lotura estua baitu haurraren eguneko errendimenduarekin”.
‎Baina hau berrargitalpen bat da, eta parametro batzuen barruan ibili beharra nuen. Eta emaitza ere hor dago, zuk zeuk ondorioak atera ditzazun.
‎Topagunea hor dago euskarazko herri prentsaren aitzindaritzan; Topagunea 1996an sortua da eta herrietako euskara elkarte nahiz herri aldizkarien erakundea da. Arrosa bera ere hor dago, irratigintzaren munduan. Euskal irrati zenbaiten elkar-lanerako erakunde eta ekoizpen zentrua da Arrosa, 2002an gauzatua.
‎Eta euskaldunak bere ezaugarri propioak dauzka, bere ardura bereziak. Jakina, ardura arruntak ere baditu euskaldunak; baina bere  bereak ere hor daude: kultura eta hizkuntza minoritario bateko partaide dira euskaldunak, administrazio zeharo desberdinetan apartaturik bizi dira euskaldunak, hezkuntza sistema desberdinetan heziak dira...
‎Egia da hori guztia, baina ez egia bakarra. Badago zertaz baikor izan, baina kezkatzeko motiboak ere hor daude eta ez dira gutxiestekoak. Gorabide hori ukaezina den bezala, honako hau ere egia osoa baita:
‎Domatek, berriz, mailakatu egiten du ideia bera, moldatu eta leundu, arrazoia eta maitasuna ararteko dituela. Domatek ondotxo daki arrazoia bera ez dela beti gizabanakoaren jokaera nagusia, baina Jainkoaren probidentzia ere hor dago, Labur zurrean, Jainkoak arrazoiaren argia ematen die gizakiei, eta, berari esker, nork bere burua maitatze horretatik ondorio onuragarriak lor daitezke. Bi gertaera horien bitartez, gizarteak aurrera dirau, bera eratzen duten gizaki berberekin.
‎–Orduko haien semeak dira gaurko horiek –erantzun nion– Eta beharbada zure abizena ere hor dago.
2004
‎Nik uste nuen mentalitateak horrela aldatuko zirela. Txingudi Mankomunitatea ere hor dago. Beste bat ere badago, Xareta izenekoa.
‎Gaur egun Iruñeko kaleetan entzun ahal duzu kroaziera ia ia euskara baino gehiago. Arabiarrak ere hor daude, eta afrikarrak ere bai. Nola kudeatuko ditugu hizkuntza eta kultura berri horiek?
‎Ez zen Joana telefonoan, Beñat zen. Joana ere hor dago, bai, hor jarraitzen du, baina zure aldeko apustua egitera noa. Momentuko senari egin behar diot kasu, eta zuri ere bai.
‎Euskal Telebista 24 orduz ari da euskaraz emititzen, jende multzo handia ari da profesi onalki lan honetan. Gidoigileak sortuz joan dira, produkzio etxeak ETBtik kanpo bere koadro guztiekin ere hor daude...
‎Orain arte ikusi dugu hizkuntzaz aparte hiztunen arteko harremana, pertzepzioa, errepresentazioa eta balorazioa ere hor daudela, eta egia da blokeoa ez dagoela hitzetan, buruan baizik. Hala ere, hizkuntzak edozein kulturaren egiturak, aurreiritziak eta botere mekanismoak islatzen dituenez, eta horretarako bideak edo tresnak ematen dizkigunez, azken hauek deseraiki eta deuseztatu ditugu.
2005
‎«Hau guztia musika da: ...itzakezu musika klasikoa, popa, Argentinako tangoa... eta orain aukeratu; literaturan Julio Verne, Allan Poe, Cortazar... dituzu; artean Pradoko Museora joaten bazara hau aurkituko duzu, Arte Modernoaren museora bazoaz beste hau...; jendea ere askotarikoa dago, adibidez, hortxe dago Alaska ile arraro horiekin, eta neska ona da, azkarra, atsegina, den bezalakoa izan nahi du besterik ez, Kiko Veneno ere hor dago, Santiago Useron eta beste batzuk». Gehiago entzun zezaten nahi genuen, sentsibilitate handiagoa izan zezaten.
‎Saioan infinitura begiratzen baduzu ez duzu inor ikusten, masa bat ikusten duzu. Baina pertsona konkretuak ikusiz gero, pentsatzen duzu" hori ere hor zegok!" eta oso motibo gutxi behar dut nik urduri jartzeko.
‎Ez du beste misteriorik gure elizak Omiasaindoretan beteak izateak. Bazkoz eta Eguberriz zangorik sartzen ez dutenak ere hor daude. Omiasaindore ez dute huts egiten.
‎Don Manuel Arresek, irakasleak? ...en ikaskidearenganahurbiltzeko, izan ere, ikaskide hori nahita euskaraz mintza baitzitekeen gurekin, gurihutsegitea eginarazteko eta zoritxarreko eraztun hori guri emateko; eraztuna zuenariihes egiten genion; gauzak horrela, eraztunak helburu bikoitza betetzen zuen: eraztuna zuenari bakarrik sentiarazten zion, ikaskideak beregana hurbiltzeko beldurbaitziren, eta bestalde, egurra jasotzeko beldurra ere hor zegoen, asteburuan eraztunazuena zigortuta geratzen baitzen.
‎Gizakietan esperimentalki erabiltzeaz gain, Chancellorrek zehatz mehatz identifikatu behar du zer mekanismo erabiltzen duten ehun horiek muskuluak birsortzeko. Innsbruck-eko Unibertsitateko (Austria) talde bat ere hor dago. Iaz lortu zuen gernu inkontinentzia duten emakumeak zelula material berarekin arrakastaz tratatzea.
‎Baina bera ere hor zegoen. Bere benetako nahia zein zen jakin behar zuen.
‎Gogora Israel egun baino larriago ibili zela 50eko eta 60ko hamarkadetan, bera ahulagoa eta batez ere inguruko herrialde arabiarrak, Nasser buruzagi zuen Egipto buru zela, askoz indartsuagoak zirelako gaur egun diren baino, eta Israel laguntzen zuen eta duen AEBetako gobernua ez ezik SESBekoa ere hor zegoelako arabiarrei laguntzeko prest.
‎Teknopop musikaren talde aitzindarien irudikapenteknologikoak gutxitan hartu du aintzat aipaturiko ekuazio hori erro re itzala izan daitekeela. Baina, jakina, salbuespenak ere hor daude. Bat, hain zuzen, El Aviador Dro da.
‎Peter aberats okitua ere hor zegoen, kutxaren ezker aldean. Airekoa Los Angelesen hartu zuen anaiaren hil berria jakin orduko.
2006
‎ETAk su eten irankorra indarrean jarri ondoren bortizkeria politikoak hor jarraitzen du oraindik, estatuen bortizkeria gisa identifika daitekeena, eta nagusiki euskal presoengan islatzen dena. Batasunari eta Batasuneko kideei eragiten dien eskubide zibilen murrizketa ere hor dago. Gatazka politikoak ere bere horretan dirau.
‎Azkena, irakasle bat. Segundo ere hor zegoela esan nion, Leioan jaioa zela... eta kito! " Nik Nafarrateko euskararen bila nabil, Leioakorik ez dut nahi!".
‎Matxura berme aldiko bigarren seihilekoan jazo bada eta saltzaileak dirua itzultzeari argudioz uko egiten badio, erosleak zailtasunak izango ditu, akatsa erosi baino lehenagotik ere hor zegoela frogatu baitu.
‎Nolanahi dela, abestiak ez dira hitzak bakarrik, musika ere hor dago. Eta zerbait esan behar da horri buruz.
‎Eta euskaldunak ere hor daude, jakina. Baina horien izenak gorde egin behar dira; ia denak ezagunak ditut; ontzi berean goaz.
‎Legeak debekatzen ditu koloratzaile artifizialak. Arrautzak egostean, berantz ematen duen nebulositatea hartzen badute, sufrea ere hor dago. Arrautza fresko bat gehiegi egosteak, ordea, ez du “sufre markarik”.
‎Softwarea hemen patenta daiteke: Ameriketako Estatu Batuak, baina oraindik ere hor dago Europan eztabaidatzen. Programa bat banatu ahal izatea GPLk ez ditu babesten sortzaileak besteen patentea erabiltzea.
‎Oraindik ibilbidea nondik izanen den erabat zehaztu gabe dago, batez ere jende guziak aisa egiteko modukoa egin behar baita. Aparkalekuen arazoa ere hor dago: «1994an Oinez Beran egin zenean, Agerra eta Alkaiagan belagi haundiak genituen, orain industrialdea eta etxebizitzak daude, baina moldatuko dugu!».
‎Diezek hor kokatu ditu ezker abertzaleko kideen atxiloketak eta espetxeratzeak, Batasunaren ekimenen debekuak, 18/ 98 makro epaiketa edo" ilegalizazioen mantentzea". Horiek ere, bake prozesuarekin" bateraezinak" diren jazoeren artean daude, eta" Barañaingo eta Getxoko jazoerak ere hor daude". Argazkian, Rafa Diez/ Kaosenlared.net.
‎Nik musika jartzen diot antzerkiari. Gure ama ere hor egoten da, eta presio handiak egin dizkit organoa ez uzteko. Behin esan zidan:
‎Gauaz irakurri dituen paper guztiak lurrean dira. Falta zaizkion biak ere hor daude, tentatzaile. Parisen, Sorbonako teologia eta filosofia liburuek ez dute inoiz gauaz hala erne atxiki, nola azken orenetan higanotaren eskuizkribuak.
‎Nik beti esaten diot hobe duela ikasten jarraitzea, gero ere hor egongo dela armada, baina berak ez du entzun ere egin nahi horrelakorik!
2007
‎" Google bilatzailean idatzi sport suplement eta laster iritsiko zara nahi duzun tokira. Merkatu' librea' ere hor dago, gimnasioetan, kirol dendetan eta belar dendetan. Eta merkatu' beltza', kirol munduko jendea dabil salerosketan".
‎Eta UPNkoak ez dira horren inozoak. Hauteskunde berrien aukera ere hor legoke, baina denek baztertzen dute, oro har politikarien irudia biziki kaltetzeaz gain, bereziki PSN kaltetuko luke, gobernagarritasunaren giltza izanik, Gobernu berria eratzeko gaitasunik ez duela izan erakutsiko lukeelako.
‎FLOREN AOIZ. Ez dago zalantzarik, batetik bada aldaketarako oso gogo handia, eta bestetik herritarren aldaketa gogo hau nork bere helburuei begira erabiltzeko asmoa ere hor dago. Politika egiteko eredu bat agortua dago, baina hori ez da UPNren eredua bakarrik, azken 30 urteetan UPNk eta PSNk Nafarroan eskuz esku indarrean izan duten eredua da.
‎Alderdi soziokulturalaren aipamena ere hor dago, euskararen dimentsio kulturala, Hizkuntza ikastea ez da hizkuntza honen zeinuez jabetzera mugatzen; horiek bere barnean daramatzaten eduki kulturalak ere bereganatzea eskatzen baitu. Kultura ere ikasten da hizkuntza bat ikastean.
‎Hori bai, festa ez da betiko; negua gerturatu ahala, tximeletak bakanduz joango dira, eta gutxi batzuek baino ez dute iraungo hurrengo udaberrira arte. Baina, gogoratu, neguan ere hor daude tximeletak; ez dabiltza hegan, ezkutuan daude, gehienak krisalida eran. Baina datorren urtean berriz esnatuko dira eguzkiaren epeltasuna eta kilkerren kantua sumatzen dituztenean, eta festa berriz hasiko da.
‎Eguzki belaontziek azalera oso handiko bela fin finak dituzte, eta, eguzki haizea ere hor dagoen arren, eguzki argiaz baliatzen dira, batez ere, bultzada lortzeko. Eguzkiak, argia eta beroaz gain, partikulak ere igortzen ditu, oso abiadura handian, eta horri deitzen zaio eguzki haizea.
‎–Etxe osoa niretzat bakarrik?, esaten zuen oihuka. . Bueno, arreba ere hor zegok?, esan nion nik. –Hori?
‎Tom ere hor dago! Zeharo ahaztu zait, baina geuri laguntzendigu.
‎marka sortu dugu. Eta Tolosako babarruna ez ezik, gure gozogintza ere nahiko ospetsua da; gero, Tolosaldea erretegien eta txuleten sehaska da kasik; eta arrautzaren festa ere hor dago. Baina erreferentziarik garrantzitsuena gure gastronomia da.
‎Informazioaren industrializazioa ere hor dago: hainbesteko abiaduran liseritzen ditugu albisteak, ezen,, zer?
‎Euskal Herriaren ikuspegi nazionala eguneroko praxian ezerk mamitzen etazabaltzen badu, ezer hori Berria egunkaria da. EITBren lana ere hor dago, bestemodu batean. Euskaraz pentsatutako, hausnartutako eta idatzitako hedabide horibaldin badugu gaur gaurkoz Euskal Herriaren osotasuna modurik zintzoenean islatzen duena, egin diezaiogun geure buruari ondorengo galdera:
‎Foru Aldundiak, azken finean, izango dira Madrileko Gobernuari ordainduko diotenak. Izan ere, gobernu zentralak EAEn gastuak egiten ditu bere eskumenak burutzeko eta gastu horiek nolabait finantzatu behar dira, hain zuzen, Kupoaren bidez. Baina Kupo honen kontzeptupean ez dira bakarrik gastu arruntak eta inbertsio gastuak sartzen, elkartasuneko funtsa ere hor baitago, gero ikusiko denez; beraz, Kupoaren kontzeptua nahiko zabala da, ez bakarrik legediak ematen duen definizio zehatza, edukia konplexuagoa baitu.
‎BERORI ere hor dago, baina erabilera mota honetan bakarretan erabiltzen da (eta kokatuta tartekiaren hasieran). Halaber, baditugu beste erakusle batzuk:
‎Haragi mota hori patogenoekin infektatzea, pertsonentzat kutsakorrak izan daitezkeenak, izan da Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA, ingelesezko sigletan) arrisku faktore nagusiei buruzko azterketa bat egitera eraman duen gaia. Izan ere, parasito, bakterio edo birusekin kutsatzeaz gain, metal astunak eta albaitaritzako botiken hondakinak ere hor daude.
2008
‎Estrukturak mantentzeko orain ez litzateke problemarik egongo. Topagunea ere hor dago.
‎Oraingoz partaide gehienak musikariak diren arren, bestelako jendeari ere ireki nahi dizkiote etxeko ateak;" erakusketak, bideo emanaldiak eta askoz gehiagorako baliabideak baditugu, hortaz gogoa duen edonori irekita gaude, musikaren inguruan izan edo ez". Irratia ere hor dagoela gogorazi du Etxebestek nahi duen ororentzat. Hasieran Antxeta irratiarekin (89.7 eta 90.5 Irun, Hendaia, Behobia eta Hondarribian) hasi ziren lanean, eurentzako saio bat eginez, eta orain beraien irratsaioa izango dute Psilocybekoek.
‎Ala kontrakoa, zeren eta orain ematen du beste bide bat nahiago dela, ugaltzen ari dira 40.000 lagunentzako festibalak berriro, duela hogeita hamar urte bezala, hamabost talde musika jotzen eten gabe, eta non pelikula musikaz haratago doan. Baina klubak ere hor daude.
ere hor dago.
‎Baina depresio larriak ere hor daude, eta horietako batzuei ezin izan zaie sendabiderik eman.
‎Beste aldea ere hor dago, ordea.
‎LogMeIn izenekoa ere hor dago, eta horrekin, gainera, aski da sartu nahi dugun ordenagailuan soilik instalatzea, ordenagailu bezeroa ren nabigatzailetik erabiltzen baita: urrutiko ordenagailuaren idazmahaia ikusiko dugu han, eta oso erraz erabili ahal izango dugu.
‎Eta ezin da ahaztu zer joera hartu duen langabeziak: gora eta gora doa, eta jende askori desagertu egin zaio diru iturri nagusia; eta autonomoak ere hor daude: ez dira ageri langabezi zerrendetan, baina horiei ere asko gutxitu zaie lana.
‎Horren arabera, Administrazioa eta norbanakoak elkarren arteko harremanak dituzte, prozedura baten subjektuak direlako. Hortaz, harreman juridiko tributarioaz edo tributu betebeharraz hitz egin daiteke, erosoagoa delako; dena dela, ezin ahantz daiteke izaera publikoa duten oinarrizko interesak ere hor daudela tributuaren arauketan.
‎Marina ez da ezaguna bere izenarengatik soilik. Bere izaera eta karisma ere hor daude. Jatorra da eta hedabideetan ondo agertzen da, adierazi du FNren buruak.
‎Bestetik, bioinformatikaren alorrak hamaika prozesuren datuak aztertzen ditu, eta horietatik informazio aipagarriena edo garrantzitsuena ateratzen du. Azkenik, sistemen biologia konputazionala ere hor dago, eta, atal horretan, zelulen osagaiek nolako elkarrekintzak dituzten ikertzen dugu, zelulen portaera ezagutzeko. Ikertzen dugu diot, atal horretan oinarritzen baita nagusiki nire ikerketa.
‎Gainera, jendeak gero eta bizi kalitate hobea du, eta gero eta ur gehiago erabiltzen du. Klima aldaketaren ondorioak ere hor daude: gero eta lehorte handiagoak, gero eta uholde bortitzagoak.
‎–Txoroak ez bestenak! Halako diru pilak muturretan eduki eta hala ere hor zaudete, geldi geldirik! Erregeak bezain aberatsak izango zinatekete, aurkituz gero!
‎Erregeak bezain aberatsak izango zinatekete, aurkituz gero! Hementxe dagoela jakin, eta hala ere hor zaudete tentemozoak bezala. Zuen arteko inor ez zen ausartu Billi aurpegia ematera, baina bai ni?
‎Uste dut lerro zuzen asko daudela, angelu zuzenak, uste dut harridura itxura ematen diela bihurgune bat izateak Eta eskailerak ere hor daude, zintzilik, ahalik eta irekien sarrera ahalik eta handien egiteko.
‎Bilbotar irakasleak argi zekusan apaizgaiak euskara idatzian trebatzea interes handienekoa zela. Izan ere, apaizgoak, euskara landu eta prestigiatu zezakeen kolektiboa osatzen zuen, eta arrazoi pastoral praktikoagoak ere hor zeuden (eliztarrekin beren hizkuntzan ganoraz aritzea). Azkue gutxienez 1896 urtetik, Gasteizko seminarioan katedra ezartzeko gestiotan zebilen.
‎Batzuek esango dute ez direla gauza bera, baina nire ustez oso antzeko egiturak dira, neurri handian. Bestalde, ISO 9001 arauek eta gisa bereko beste arau batzuek zerbitzu jakin batzuetan izandako goraldia eta beheraldia ere hor daude. Badirudi mugimendu horiek modaren zantzua dutela, baina ez dirudi dena moda denik.
‎Hiriei buruzko informazioaz gain, jatetxeei buruzko datu ugari ditu, baita erabiltzaileen ehunka iritzi ere. Gayot ere hor dago, eta probaldian dauden ostalaritza establezimenduen fitxak iruzkintzeko aukera gehitu du. Herrialde bakoitzaren barruan, hiri handi bati eskainitako leku hutsekin egin daiteke topo; adibidez, New Yorken, New York Magazine, Menupages.com edo nycvisit.com atalen bidez, jatetxe bakoitzeko webguneetarako esteken gida bat baitu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia