Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2000
‎Politikariek kontutan hartuko ote dute? Hala behar lukete1 Beren buruak abertzaletzat dituzten askok ere hobe dute euskara ikastea eta erabiltzea. Eta federalistatzat azaltzen diren sozialistek ere, azalpen horren arabera, hobe dute bi hizkuntzak ofizial diren Autonomia Elkargoan, hezkuntzari dagokion ekintza sailean, euskararen eredua onartu.
‎Baina, kontu hartan nenbilela, ongi egin ote nituen kontuak? Izan ere, nengoen tokian nengoela, ez al nuen hagitzez ere hobe neure mihiaren gobernatzea eta isilik egoitea ezen ez ausartki eta ahalkegabeki hitz egitea. Zer behar eta zer mengoa nuen nik, joko haren jokatzeko eta joko hartan sartzeko?
‎—Eta apezpikuek, inkisidoreek eta bertze elizgizonek ere hobe liketek teleskopioa begian ezen ez bakulua eskuan...
‎Zeren, noiz eta plazerrak eta atseginak bat batean eta ustekabean atrapatzen eta harrapatzen baikintuen, ba al dakizu zer erraiten ziguten egin behar genuela? Erraiten ziguten ezen arimak bideratu behar zuela gorputzak desbideratua, eta ez zegoela hartarakotz deus ere hoberik pentsua eta endelegamendua dolorezko misterioren batean pausatzea baino... Baina, nola gorputza eta arima bereiztezinak diren, non eta heriotzak banatzen ez dituen, eta, nola lurgainetik ez denean, lurpetik lotzen eta estekatzen diren, hala egiten zuen atseginaren iduri hark, lurpetik, gorputzaren aurkientzatik arimaren aurkientzarat, eta imajinatzen nuen orduan ezen Kristoren galtzoinak esku eme misteriotsu bat ezkutatzen zuela, guztiz ikustezina, eta atseginaren atseginez hiltzen ari zela gurutzefikatua, ez oinazez; eta Kalbarioko hura teatroa zela:
‎—ihardetsi zion aita jesuitak— Izan ere, pentsatzen hasia naiz ez ote den hobe, gure Iruñako kolejiorat igortzea baino, hemen enekin urtebete edo urte pare baten egitea, eta erranen dizuet zergatik: ...ezen uste duela apez izan nahi duela, eta denbora hori ez letorkioke gaizki uste horren indarztatzeko eta sendotzeko; bertzetik, egun osoan berarendako bakarrik maisu eta irakasle bakar baten edukitzea pribilejioa da eta Jainkoaren donu eta garazia, zeren, halatan, dedikazione eta ardura osoz egin baitezakegu egin beharreko guztia, goiz eta arratsalde, eta zeren, dedikazionearekin batean, hagitzez ere hobeak izanen baitira bere studioetan eta bere egunorozko egitekoetan eta trabailuetan erdiets ditzakeen fruituak; izan ere, zenbatenaz fruituak joriagoak eta emankorragoak, hainbatenaz gehiago loriatu ahal izanen da haietaz egunen batean Jaun Guztiahaldunaren aitzinean.
‎—Ez al litzateke hagitzez ere hobea zure nagusiak gai honi buruz izan dezakeen iritziaren berri jakitea, deusetan hasi baino lehen, zeren hura ez baita Avilakoa eta, dakizun bezala, giristandadean ere mundu guztia ez da erlikien aldeko itsu.... Edo, ez ote duzu pentsatu zer gertatuko litzatekeen, baldin zure nagusia akort ez balego eta iraintzat hartuko balu zure asmo ona, hain gai minberan...?
‎Hori baino itsustasun itsusiagorik...! Ez al litzateke anitzez ere hobea bertzeenganat xuxen jotzea eta erran beharrekoak buruz buru erraitea, baldin haien aurka zerbait bagenu, eta gure gorabeherak eta buruhausteak hitz eginez konpondu. Izan ere, erradak:
‎Hau ez da zure lehen aldia izan. Bigarrena izanen da zure lehen aldia, le henengoa baino hagitzez ere hobea.
‎edo ez genituen puta haiek salatzen, zeren ezein salatzailek ez baitzuen nehor salatzeko eskubiderik, baldin berak ere salatua izaitea merezi bazuen, nola izan baitzen gure kasuan, etxe galdu hartan fornikatzen harrapatu gintuztelako; edo, egitekotan, uko egin genion nork bere poltsaren jabetasunari, puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak, eta hargatik ebatsi zizkigutenez gero, hain zuzen ere, diru poltsak, nezesitate handian zeudelako. Eta, puntu hartarat iristen zela, guardia buruak erran zigun are boz sendoagoaz ezen kontent ere egon gintezkeela, zeren, alde batetik, hagitzez ere hobe baitzen gure diru haiek bide onetik bideratzea, nola egin baitzuten puta haiek, beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela, beren seme alaben mantenuan, gizalegeak eta Jainkoaren legeak manatuaren arabera; ezen ez bide gaixtotik, nola izan baitzen gure asmo ezin lizunagoa; eta zeren, bertzetik, puta haiei zorren ordaina barkatzea izan baitzitekeen ... gaur izen bat dute, bihar bertze bat; gaur iduri bat dute, bihar bertze bat..."
‎—Hik ere hobe duk lehenbailehen jantzi. Ez zaik biluzik egotea komeni —Charlyk, agintzaile.
2003
‎Idatziz oso motel doa guztia, zaila da nahi dugun guztia behar bezala adieraztea. Hitz eginez askoz ere hobe dugu. Errazagoa da.
2006
‎Azken esaldi horrek esan gabe esaten zuen guk ere hobe genukeela beherako bidea hartzea eta herria mamuei uztea. Halloween gau harez geroztik zonbiak balira bezala herriko biztanle eta bertako etxeen jabe legezko bakarrak.
2007
‎Uste dut zu lehenbailehen ahaztea dudala gauzarik onena. Eta horretarako, elkar zenbat eta gutxiago ikusi, askoz ere hobe.
2009
‎–Zuk ere hobe duzu isilik egon, loretxo halakoa! –bota zion, irainduz, Leonek?.
‎Ordu batak eta laurden ziren jada. Bai, nik ere hobe izango nuen etxe aldera egitea. Itzulpenarekin jarraitu behar nuen gero.
2010
‎Behin asaskabideari ekinda, ordea, sekula azaldu ez niona azaldu behar nion Bibiri: . Zuretzat ere hobe izango da, Bibi, nik alde egitea: ez dut Jainkoagan sinesten??.
‎Kolega batzuekin bizitzera joan zen pisu batera. Ez ziren mugidako kideak, denborarekin ikasi baitzuen norbere osasunarentzat eta besteentzat ere hobe zela askatasun pertsonaleko eremu batzuk gordetzea, egun osoan gai eta jende beraren inguruan ibili barik. Motorrak gustatzen zitzaizkien lagunak ere ezagutu zituen, eta haiekin biltzen zen noizbehinka, beren zaletasunaz hitz egiteko eta.
‎Behin asaskabideari ekinda, ordea, sekula azaldu ez niona azaldu behar nion Bibiri: " Zuretzat ere hobe izango da, Bibi, nik alde egitea: ez dut Jainkoagan sinesten...".
2011
‎Eta zure hegaldia ere ez zen hagitzez ere hobea izan, zeren zure oihu desesperatuek iratzarri baininduten:
‎–Berdin da, Maria, zu lasai egon, zugatik egingo dut ahalegina, eta mutikoarentzat ere hobe izango da horrela, esaten du Ezekielek.
2012
‎Neure buruak ez zidan belarrarekin izan nuen lehen kontaktua sentitzen utzi. Eta lehen irteera plazer puntturik gabea izan zenez, hurrengo egunetan gustukoen nuen pasilloan gora eta behera ibiltzen jarraitu nuen, neure buruari kanpoan aurki nezakeena baino askoz ere hobea zela sinistaraziz.
‎Lehenbailehen argitzea hobe. Eta berak ere hobe zuen lehenbailehen jakitea. Nitaz ahazteko.
‎Oker nengoen berriro: basati horien amodioa ez da andere handikiena baino askoz ere hobea; batzuen ezjakintasuna eta xalotasuna besteen irtirinkeria bezain gogaikarriak dira. Jakin nahi baduzu, oraindik maite dut, esker ona zor diot biziarazi didan zenbait une gozorengatik, bizia emango nuke harengatik, baina dagoeneko aspertuta nauka...
2013
‎–Ez da hori, Aintzane. Eguraldia ere hobea dago horretarako, eta...
‎–O, hori baldin bada auzia, nik oso gutxian dauzkat Derbyshiren bizi diren gizon gazteak; eta Hertforshiren bizi dituzten adiskide minak ez dira askoz ere hobeak. Nazkatuta nago guztiekin.
‎–Ez dut uste halako filosofiarik daukazunik. Atzera begiratzean zuk ez duzu inongo gauza itsusgarririk aurkituko zure jokaeran, eta, beraz, hortik sortuko zaizun kontentua ez da filosofiaren ondorioa izango, ezer ez ikustearena baizik, askoz ere hobea dena. Baina neure kasuan besterik da.
2014
‎11 Inork ez dauka hurkoa epaitzeko eskubiderik. Askoz ere hobe da zuzen zuzenean kondenatzea.
‎Ni gehixeago, baina barruan halako talka bat neukan: batetik, Rafagandik hurbil sentitu nahi nukeen, hari lagundu, nire berotasuna helarazi; bestetik, berriz, ordurako hasia nintzen mutil batekin, eta nahiago nuen Rafa burutik kendu; gainera, berarentzat ere hobe ahazten baldin baninduen; zertarako balioko zion nire ilusio harekin jarraitzeak. Hobe amets horiek betiko uztea, pentsatu nuen, eta beraz ez nion bisitarik egin, eta kartak ere pare bat, ez oso jarraian, idazteko nagikeriaz bagenbiltza bezala.
‎Halakoen aurrean, badira jokoan sartzen diren emakumeak, ez beti gizonarekin joateko, baina bai solas dialektiko horretan atsegin hartzen dutelako, ziriari zirto, intsinuazioari destaina erakutsiz, ahoberokeriari noiz ez ikusia eginez noiz are handiago batekin erantzunez. Idoia ez zen horietakoa; anbiguotasunezko jolas horretan urduritu egiten zen, ez zen aise sentitzen; horregatik, halako baten aurrean, normalean, motz eta zorrotz erantzungo zuen, garbi utziz ez zuela ezer nahi, ez zuela hizketan ere jarraitu nahi, eta gizonak ere hobe zuela etorri bezala alde egitea eta beste batekin saiatzea. Normalean.
2015
‎Baina horrelako ezer ez da gertatu. Otzan eta isilik geratu da neska, eta Arik ez du oso ongi ulertzen jarrera hori nahiz eta, zalantzarik gabe, beretzat askoz ere hobea den. Edo hala uste du, behintzat.
‎Konbentzi gaitzake bide hori hartzera, baina begiak oso irekita ditugula egin genuke. Bioetikalari legioak eta akademiko darwindar horiek baino gidari askoz ere hobea da Nietzsche bide horretatik joateko.153
‎Neuretzat ere hobe da horrela, ezinezkoa baita semetzat hartzea hainbeste buruhauste emandako gizonaren fruitua. Semea baino gehiago, semena da niretzako Bladi, Hans Lauerrek nire Ritaren barnean zoritxarreko unean isuritako hazia.
‎Xiberoko Botza da hiru irrati hauen artean gutxien entzuten dena, %0, 2ko entzuleria tasarekin soilik. (...) Médiamétrieren galdeketaren desabantaila gisa aipatu behar da, hiru euskal irratien hedapen eremua baino askoz ere zabalagoa dena kontuan hartzen duela(...) Irrati hauen ehunekoak askoz ere hobeak izango lirateke galdeketa honen emaitzak, herrialdeka egingo balira. Hiru euskal irratiek Siadecori eskaturiko inkesta baten arabera [ikus Siadeco, 1996b], Irulegiko Irratiak bereganatze tasa handia du Ipar Euskal Herrian (21.000 entzule) eta batez ere Behe Nafarroan(...) Gure Irratiak(...) 24.000 entzule ditu Ipar Euskal Herrian, hauetarik 22.000 Lapurdin; hau [euskal hiztunen] %44, 4 da.
2016
‎Benitori kontatu behar diot dena segituan, ni ez naizela beste inorekin harreman promiskuoetan ibili, ez dezala pentsa traste honek egia esaten zuenik. Benito oso ulerkorra eta zentzuduna da, baina halaz ere hobe da, badaezpada, egia makulu gisa harturik aitortzak egitea.
‎Apaizarekin askatzen ditut barrenak. Zeuk ere hobe zenuke lagunen batekin hitz egingo bazenu.
2017
‎«Nire ustez biok ere hobe duzue etxean geratzea», esan zuen Amak. «Hozten ari du, hala dio Dilseyk».
‎Zu baino 20 urte gazteagoa da, gutxienez. Bizikleta aise ere hobea eta garestiagoa du zuk baino. Irribarre burlatia ez dakizu egiazkoa den, edo zure irudipena.
‎Eta ez al dizkizu kontatu bere osaba Atanasioren komeriak? Horrek ere hobe luke bada isilik egotea...
‎–Hire aurpegi itsusi hori arerioari erakustea ideia ona duk hura ikaratzeko, esan zion oraingoan?, baina badaezpada ere hobe duk lurrari ondo lotuta edukitzea lepagainean daramaan lapiko hori, etsaiak haustea nahi ez baduk behintzat.
‎Bere susmoen berri eman zion osabak, eta aitak lasaitu egin nahi izan zuen, irudipenak izango zirela, eta hala ez bazen ere hobe zela gauzak bakean uztea.
‎Prentsa arrosa, aire girotuak urtu gabe gordetzen dituen txokolateak eta euskaldunoi halako ezinegona eragiten diguten souvenir espainiarrak. Baina gureak ez dira askoz ere hobeak. Gure nortasunaren gabeziak azaleratzen dituen handitasun konplexuaren ajeak ez badira, zer dira bestela?
‎Erabiliegia egunkarietan Francoren ondorengoak egurtzea modan jarri zenetik. Ezkertiar aldarri ohikoenak ere hobe baztertzea. Militanteek Podemos usaina hartu eta kontra jartzeko aukera egon zitekeen.
‎fantasia ederraren poderioa da, Amerikarrak izatea tokatu zaigulako beste gabe. Eta munduak ere hobe du gure Ametsaren fikzioan sinesten jarraitu. Bestela?
2018
‎Nire mina zelan menderatu asmatzeko lanak dauzkat, eta umezurtz hirurok batera geratu bagara ere, mina norbanakoarena da, oso zaila da haiek zelan bizi duten imajinatzea. Eta Aldundiak pertsona arrotz bat, barkatu, badakit hobe beharrez egiten duela, eta zeu ere hobe beharrez zaudela hemen, baina pertsona arrotz bat, azken finean, bidali izana ez dakit kasu honetan ideia ona izan den. Baina ohitu egingo dira.
‎Badaki Ahab ek Moby Dick bezala jazarri behar dituztela, eta beldur da. Baina ez pilulen beharra izaten duenean bezala, bestelako beldurra da, logika bat barruan daramana, bestea baino askoz ere hobea.
2019
‎Irakurketa entretenigarria zirudien. Steven Spielberg-en film adaptazioa ikusia zeukan, baina kritika askotan irakurria zuen nobela askoz ere hobea zela. Beraz, aukera bat ematea pentsatu zuen.
‎–Eta zeuk ere hobe egingo zenuke, gero lehor ibili gura baduzu. Ez dut eguna hotzeriak jota amaitu gura.
‎Norabide aldaketa honek, gainera, hizkuntzaren irakaskuntza motibagarriagoa eta erakargarriagoa egingo luke, eta gurea bezalako hizkuntza minorizatu bateko hiztun berriek izan ohi dituzten premia komunikatiboei modu egokiagoan erantzungo lieke. Zuzentasunetik egokitasunera ez baizik egokitasunetik zuzentasunera abiatzea proposatzen genuen, konbentziturik gainera emaitzak askoz ere hobeak izango liratekeela.
‎–Hara?! Bota dik berea orain ere gure jakintsuak, heu ere hobe haiz sakristiarako fronterako baino! Irrikatan nagok ikusteko zenbaterainokoa haizen egiazko dantza hasten denean, kargu hartzen dio lehengo haragi partitzaile gilbor handiak, burruntzalia harengana mehatxuka astinduz.
2020
‎Hala, bada, sarjentuak aukera paregabea ikusi du Urkiaga aldeko bentaren aferan Txarro manugaitza zenbait astez aldentzeko, eta, bidenabar, pentsatu du proba ederra izan daitekeela bi etorri berriendako ere: gazte mutuaren kasuan, pixka bat gizontzeari begira; eta Zugarramurdiko semea ere hobe urrun izatea oraingoz, sarjentuari gizonak ez duela gezurrik esaten iruditzen bazaio ere. Nolanahi ere, bi berriek ez badute agindutakoa gauzatzeko adinako adorerik biltzen, ez da dudarik Txarrok aski eta sobera bilduko duela berak bakarrik kontuari behar bezalako akabera emateko.
2021
‎Hala ere, lotsatzen naiz gaizki egindakoaz, eta besteen zaborrarekin sentitzen den plazerak ere lotsatzen nau, maila batean. Inoren lepotik barre egitea ez da oso eredugarria, eta hori ere hobe da intimitatean egitea, laguntasunaren kodeak errespetatuta eta gizatasunaren legeak ahaztu gabe. Ez dakit edonorentzat hala izango litzatekeen, baina niretzat terapia askatzailea izan zen, bizi naizen mundua ikusten lagundu zidan eta neure buruari barre egiten.
‎Raul eta bera aritzen ziren, eta ni haiei begira, paper bat zirriborratzen edo liburu bat irakurtzen, bohemio rolean sartuta erabat. Oso poesia kaxkarrak idazten nituen, askoz ere hobea zen Raul. Baina alferra zen, eta neu langilea.
2022
‎Erditzea ondo akonpainatzen bada, emakume bat eta bere umea ondo tratatu badituzte, haien artean lotura afektibo on bat egoteko aukera askoz gehiago dago, erdiondoa ere hobea izango da. Tratuak apartekoa izan behar du aztarna traumatikorik ez sortzeko.
2023
‎Kanpoko pelikulak ikusten dituztenean, Nieves eta Adela bera ere ohartzen dira alde handia dagoela, gidoiak hobeto daudela landuta eta eszenak hobeak direla. Adelak gaineratuko luke aktoreak ere hobeak direla, baina ez du laguna mindu nahi. Estreinaldia ere ez zen izan haiek nahi bezain jendetsua, eta denbora gutxi egon zen ikusgai.
‎Ama batez ere janari dendaz arduratzen zen, aita ostatuaz. Bateko, eguerdietako jende oldea, denbora neurtua, zain egotea gustuko ez zuten andreak, denak batera mostradorearen bestaldean, zein bere eskakizunekin, niri botila bat garagardo, niri orratz sorta bat, bezero mesfidatiak, behin eta berriz konbentzitzen ibili beharrekoak, askoz ere hobea duzu marka hau, egin kasu. Antzezpena, hitz etorria.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia