Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎Behintzat lehen zu zintudan. Zure engainu eta guzti, konfiantza falta eta guzti, baina nire ondoan zeunden, egiaren muturrik ageriena ere ezagutzen ez nuelarik. Nirekin zinen, eta nik horrela maite zintudan, min egingo zidan egia ezagutu gabe, baina nirekin.
‎Sentimenduak are gehiago korapilatu zitzaizkidan, zeren, Salamancarat iritsi nintzela eta unibertsitatean nehor ere ezagutzen ez nuela, uzkurturik eta guztiz galdurik sentitu bainintzen hatsarrean, oihan bazterreko ontto tipi kapelurik gabea bezala... baina, noiz eta deusezean urtzerat nindoala iduritu baitzitzaidan, orduantxe azaldu zintzaizkidan zu, latineko irakaslea, gelako bertze ikaskideen aitzinean nabarmentzen ninduzula. Eta segidan pentsatu nuen, arestian pentsatuaren kontra, ezen gizalegezkoa zela zure frankiari eta zure liberaltasunari esker onez ihardestea.
2001
‎Euskara, bestalde, administrazio, komunikabide eta, batez ere, irakaskuntzari esker, atzora arte euskal girorikbat ere ezagutzen ez zuten eremuetaraino heltzen ari da —espainol frantses erdarek aspaldian euskal eremu garbietaraino egiten zuten bezala, derragun bidenabar—, eta horrek, noski, etorkinen seme alabak eta herrialde deseuskaldunduak euskal kulturara erakartzeko lan handia egin du. Baina, aldi berean, euskalduntze prozesu horretan alderdi espainolistak beldur dira, berek tradizionalki beren" erdal feudotzat" jotzen zituzten eskualdeak, praktikan espainol kolono integraezin gisa erabiliak, ez ote zaizkien beren eraginpetik joango, berek inondik ere kontrolatzen ez duten" euskal" mundurantz pixkanaka lerratuta.
‎Sok. Beraz, gai hauei buruz hitz egiten duten hainbeste pertsonaren artean nork dioen ondo eta nork gaizki, pertsona berak jakingo duela diogu; edota, pertsona honek gaizki hitz egiten duena ezagutzen ez badu, ondo hitz egiten duena ere ezagutuko ez duela diogu, gutxienez gai berari buruz ari denean.
‎" El Himalaya es la risa del dios Shiva. Zordun naiz izenez ere ezagutzen ez dudan jendearekin". Bazofiasek Taigher susmagarritzat jotzen du, eta haren inguruko ikerketak hastea erabakitzen du, baina ikerketa ildo hau ixten da Taigher desagertzen denean, Ipar Polora doan espedizio batean izena emanda.
2003
‎Hain zuzen ere, Euskararen Azpibatzordean sorturiko lan talde honek editatzen ditu liburuok. Eurek ere ezagutzen ez dituzten berbak bildu, aztertu eta egiaztatzen dituzte. Lekeitioko Berbak lan taldeko partaide den Joseba Andoni Seijoren aburuz," hizkuntzaren estandarizazioa ezinbestekoa izan bada ere, beharrezkoa da zintzilik geratu diren galeratxo horiei euskalkiek erantzutea".
‎Ez omen zuen, noski, bere garitatik ezer entzuten, baina bien arteko maitasuna eguzkitara, jendaurrera ateratzeko eskatzen zuela omen zirudien, zer besterik eska dezake bada urteak ni bezalako maitale zikoitz (sic) batekin egin dituen emakumeak? Eta nire azken urteotako frakaso sentimentalen zerrendatxoa aipatzen du, nik neuk ere ezagutzen ez nituen istorioak aurpegiratzen dizkidala.
‎Lantegi nahiz administrazioan diharduten euskara teknikariek ondo baino hobeto ezagutzen dute formaziohutsune hori; izan ere, euskararen normalkuntzarako estrategia edo neurri berriak proposatzerakoan, horiekonartu behar dituztenei zergatiak azaltzeko nahikoa lan du teknikari gaixoak. Hots, proposaturikoa enpresetako edo administrazio nagusiek gutizia edo gehiegikeriatzat jotzeko arriskua dago, errealitate soziolinguistiko korapilatsuaren benetako premiak hurbiletik ere ezagutzen ez dituztelako.
2004
‎Antzeko interpretazio cztabaidan harrapatuta geratu den Machiavelli ren azterketakiradoki dizkigun hipotesi hauek aintzat hartzeko modukoak balira, sofistikak errealismopolitikoaren hastapen teorikoak jarriko lituzke. Guk denaren oinarrian jartzen dugun izanhehar kategorikoa neutralizatu. Tuzididesek argitu digunez, sofistikaren garaietanezagutu ere ezagutzen ez zen kategoria baitzen, bestalde, eta dena da eriatihoa esatcnden lekuan dena erlatihizatzen da irakurri litzateke, orduan; dena justifika daitekeesaten den lekuan, dena justifikatzen da\ eta horrela.
‎Basurdeak gauza bakarra daki, mundua zabala dela, eta mundu zabal horretako edozein tokitara alde egin dezakeela; nahi badu iparraldera, nahi badu hego, eki edo mendebaldera. Eta aukera hori daukala jakiteak izugarrizko poza ematen dio basurdeari, gu bezalako jende morroiak behin ere ezagutuko ez duen bezalakoa. Basurdea alfa izango da, baina behia baino kategoria handiagokoa ere bai, nire ustez.
2005
‎Ez, ez nekien Kixmi ezizena zenik, ttipitzaile bat edo Irlandako izen tipiko bat izango zela uste nuen, eta babo horren bidez jakin behar! Ume bat berarekin egin eta izena ere ezagutu ez! Eta lagunek?
‎Eusebio Erkiaga, Mikel Zarate, Nikolas Alzola, Augustin Zubikarai... adiskide izan ditut. Gipuzkoako idazleak ere ezagutu ez ezik, beren lanakirakurtzen ditut, beraiekin harreman esturik ez izan arren.
2006
‎Alemaniara itzuli zenean ere, ez zian atsedenik hartu eta ahal zuen guztia egin zian han ere, Italiako kontsularekin, elizako agintariekin, ezagutzen zituen ospe pixka bateko hainbat katedratiko, kazetari eta idazlerekin. Eta inondik ere ezagutzen ez ninduten haiek guztiek, nire alde ari zen emakumeari zioten begiruneagatik, nire aldeko haize bildu polita harrotzea lortu zitean nonbait.
2008
‎Izan ere, ziur nengoen atea morroiloa emanda aurkitzea susmagarria irudituko zitzaiela, eta hantxe izango genuela laster tropel guztia muturretan; halere, itsu beldurgarri hura behin ere ezagutu ez duenak ezin esan nola eskertzen nuen ateari morroiloa eman izana.
‎Ez dut hemen zein den aipatuko baina, tradizio hori ezagutu gabe, nola euskal poeta izaten ausartu? Kexatu egiten zaigu Aresti, geure metrika ere ezagutzen ez dugula eta. Alabaina, Arestik metrikaz harantzago ere bilatzen du; herri hizkera ere bilatzen du ahozko literaturaren altxorrean.
‎Artikulu hau hastean, independentismoaren posizio politikoa defendatzeko arrazoibideetan sartzeko tentazioa izan dut, Nafarroako historia, euskaldunena, gure borrokak eta porrotak, gure askatasuna, subiranotasuna eta eskubideen etengabeko galera bat ere ezagutzen ez dituen talde baten aurrean. Baina zaila da arrazoiez eta ideiez argudiatzea, aurkaria fantasia interesatuetan, ustekeria magikoetan eta kontakizun fabulatuetan oinarritzen denean.
2009
‎ETBko albistegia telebistan, txokoan mutu. Beren etxean ere ezagutzen ez zituzten italiar batzuk ska doinuak kantatzen bozgorailuetatik. Ohiko panorama, nahiz eta zerbaitek hura guztia angelu estrainio batetik ikustera bultzatzen ninduen.
‎Ekintza nazkagarri onek ez dio askatasun, justizia edo bake handiagorik ekarri gure udalerriari, ezta hemen bizi garenoi". Egileei dagokionez," gizartean elkar bizitzearen zentzurik oinarrizkoena" ere ezagutzen ez dutela, adierazi du Arruebarrenak. Alkatearen hitzetan," horretarako eskubide osoa izanda, ezberdin izan, sentitu eta pentsatzen duen hori errespetatzea, alegia".
‎Anton Artamendi abade eibartarrak, 1966an jarri ziguten filosofiako irakasle berriak, izenez ere ezagutzen ez genituen filosofo batzuk ekarri zizkigun Paristik besapean. Merleau Ponty, Husserl, Heidegger...
2010
‎Ezin zion algarari eutsi. Berriz ere ezagutzen ez zitzaion barrea zen Norarena, nor zen, sekula ezagutu ote zuten zalantzan jartzeko modukoa.
‎Lizarra Garaziko Akordioak tira egin zion 1998ko iraileko su etenaren adierazpenari. Isilpekoak izan ziren eta gaur egun oraindik ere ezagutzen ez ditugun bilera eta akordioek tira egin zioten 2006ko martxoko su etenari. Lizarrako Adierazpena publikoa zen, eta alderdiek, sindikatuek eta gizarte mugimenduek sinatu zuten adierazpen hori izan zen 1998ko su etenaren oinarria.
‎Pasilloaren bukaeran erdi gordetako eskaileratxo baten aurrean baikeunden. " Hotelak ganbara dauka hor goian, neronek ere ezagutzen ez nuena. Baina, etxean atera gabe egon naizen honetan, esplorazioak egiten ibili naiz, eta oso gauza interesgarriak aurkitu ditut.
2011
‎–Ekologistak gainera. Ostia bat emango diat, Caparroso, hire ama putak ere ezagutuko ez hauena. Nondik nora ailegatu dira ekologistak horra, juxtu objektiboaren ondora?
‎Gozo sentitzen da aspaldiko partez, lagunarte bitxi horretan: Naiara, Uxune, Markel, Ainho, Julian... suaren inguruan daudenetatik, André kenduta, inortxo ere ezagutzen ez zuen arren ordu batzuk lehenago arte.
‎Errege kaskarra izango nintzateke neure erresuma ere ezagutuko ez banu!
‎Ez pentsa! Nik neuk ere ezagutzen ez nituen parajeetara iritsi naiz kontu honekin. Herria hobeto ezagutzeko bidea izan da.
‎Etxean entzuten nuenean ez izateko tontoa, ez nuen ikusi nahi zure hitz haien atzean mezu ezkutu bat zegoela, seguru asko zeuk ere ezagutzen ez zenuena, ez behintzat bere osoan: ez ezak gure hanka sartzerik egin, ez hadi gu bezain tontoa izan.
2012
‎Nire ezaugarri biologikoez informazioa ematen duten milioika zelula dauzkat, nahiz eta, zorionez, ez duten den dena esaten. Informazio hori ez da orainaldiari buruzkoa bakarrik, etorkizunari buruzkoa ere bai, beharbada neuk ere ezagutzen ez dudana. Uste dut informazio horrek berebiziko babesa behar duela.
‎Baina orduan, ia bigarren ontzi hondoratzea izan nuen, eta, hala gertatu izan balitz, uste dut erabat bihozgabetuko nintzela. Itsasaldea inondik ere ezagutzen ez nuenez gero, alak mutur batekin hondarra jo zuen, eta, beste muturrean hondarrik ez zuenez, zama beste alderaino irristatu eta ia ia uretara erori zen. Ahalegin guztiak egin nituen bizkarra kutxen kontra jarri eta, bultzaka, kutxak zeuden lekuan mantentzeko, baina ezin izan nuen ala hondar pilatik atera, ahalegin guztiak eginda ere.
2013
‎Zeu tentatuta egon zen paper fabrikei buruz galdetzeko, baina isilik eutsi zion. Batbera ere ezagutzen ez zuen arren, bazekien zer zen fabrika bat. Bazekien, jakina, paperazer zen ere.
‎Albaitaritza klinika batzuek 24 orduko larrialdi zerbitzua dute. Bat ere ezagutzen ez bada, albaitariari deitu ahal zaio, bertan telefono baten berri eman diezaguten. 3 Animaliekin harrapatzean parte hartzen dutenen datuak hartzea Irudia:
‎Batzuetan oihartzun handirik ez duten proposamenak botatzen ditu, jendarteak ere ezagutzen ez dituenak. Honen adibide dugu iaz Aste Nagusia baino aste gutxi lehenago Txupinera eta Pregoilariaren jantziak aldatzeko saiakera, Aste Nagusiaren irudien kontrako eraso argia, eta aurten edota hurrengo urteetan saiakera bera egingo dutelako zurrumurruak indartzen doaz.
2014
‎«Neuk ere ezagutzen ez nuen Gorka atera zitzaidan Londresen»
‎Beraz, batzuetan ez zara ausartzen burutazio batzuk aurrera eramaten». Astebeteko egonaldian hala gertatu zen, eta berak ere ezagutzen ez zuen Gorka atera zitzaion Londresen.
‎Danimarka eta Prusiaren artean bi gerraren ondoren 1864an mugak birdoitu direnean (Prusiak Schleswig Holstein eskualdeak anexatuz), bi Estatuak aipatu hiru arauak betetzera konprometitu dira, parte daniarrean han geratu diren alemanentzat eta parte alemanean han geratu diren daniarrentzat (halaxe egiten segitzen dute gaur ere). ...uak zeuzkanak, printzipio horren arabera zihardutenak, 1869an, hizkuntz estatistikak jarraitzeko asmotan, Alsaziako egoera arakatu duenean, aurkitu du Frantziak nazionalitateen printzipioa gora goratik aipatzen zuela Inperio austro hungariarraren eta otomanoaren aurka, horietako herrien independentziaren alde, baina etxean ez zuela nazionalitateen printzipioa, Boeckhen beraren zentzuan, arrastorik ere ezagutzen ez errespetatzen. Udaletxe, eliza nahiz eskoletan frantsesa zegoela zeharo inposatua; Estatu frantsesarentzat bere manupeko nazionalitateen hizkuntzak ez zirela existitzen.
‎Eraikitze fasean dagoen prozesua denez, oraindik ez daude zehaztuta bere ekarpenak. Haren ordezkapen prozesua ere ezagutzen ez denez, ezezagun asko elikatzen ditu, eta denbora bakarrik argitzen du. Horrek gardentasun handiagoa ekarriko du, eragiketa horietan parte hartzen dutenek baino gardentasun handiagoa izango baitu; izan ere, dagoeneko eginda dauden eragiketetan oinarrituko da, eta ez zenbatespenetan, orain arte bezala.
‎Txotxongiloak Behin ere ezagutzen ez nuen izen hori gure kazeta huntan ikusi dut. Ikusi dut ere gure eskualdean izen horren orde" marionetak" deitzen direla.
2015
‎Lehendabiziko urratsa emateko agian bai, ondoren datoz komeriak ordea, produktua saldu behar denean. Apple edota Android gailuen denda birtualetan joko berrienak zerrendaren goialdean ageri dira, baina inork ere ezagutzen ez bazaitu aplikazio itsaso erraldoi batean hondoratu eta desagertu egingo zara. Lauzpabost hilabete lanean ematea horretarako…".
‎" Apple edota Android en denda birtualetan joko berrienak goialdean ageri dira, baina inork ere ezagutzen ez bazaitu desagertu egingo zara". (Julen Zaballa)
‎Bagoiko pasilloaz bestaldean bidaiari bat zegoen ilunpean jarrita, baina Londresen lagun kuttun kuttunak baizik agurtzen ez direnez eta nik han inortxo ere ezagutzen ez nuenez, ez nintzen gizonezkoa zela ere geroxeago arte baizik konturatu.
‎Aztoratuta, ingurua zelatatu nuen. Nola jakin Arozenak biltzeko leku hura ere ezagutzen ez ote zuen?
‎galdegin zidan barrenak. Lotsatu egin ninduen nor zen ere ezagutzen ez nuen emakumea desiratzen hasi izanak. Lotsatu, haren mataza eskuetan eduki izanak.
‎Eta ez bakarrik urduriegi nengoelako, baizik eta Hansek nik baino hobeki jokatu zuelako, besterik gabe. Berak, badaezpada ere, zuriak aukeratu zituen (agure taldean irri burlati eta ziri mingarri dezente sorrarazi zuen aukeraketa koldarra) eta nik urrundik ere ezagutzen ez nuen irekiera bat egin zidan. Hala ere, buru egin nion, eta nire posizioari kemen handiz eutsi.
‎" hau"," beste hori"," hango hura". Berak inondik ere ezagutzen ez zituen pertsonak. Eta zurrumurruak gehitzen zuen berak aukeratu zituen pertsona horiek kamioi zahar batean sartzen zituztela eta norabait eramaten.
‎Saizarbitoriaren protagonistak sekreturen bat izaten du, berak ere ezagutzen ez duena, inkontzientetik bere jokabidea eta, idazle delarik, bere obra ere erabakiko duena. Protagonistaren" oroimenaren kolko handiak eta beronen sabel ezkutu izugarriak" gordetzen du sekretu hori (San Agustinen eleak).
‎Orain dela zenbait hilabete Fernando Aranburuk arrunt espainola den errespetugabekeria zerien adierazpenak egin zituen, inolaz ere ezagutu ez dezakeenari buruzko epai kontundente eztabaidaezina. Esan zuen:
2016
‎" Txinaren kontra datorkigun gerra" bi urtez filmatu du Pilgerrek, bere iritzian Txinaren eta AEBen artean beroenak diren bost frontetan, bilduz ustez munduaren martxaren jakitun garen herritarrok ere ezagutzen ez ditugun gertakizun funtsezkoak.
‎Ez dezakegu erabiltzeko gai ez garen hizkuntza erabili. Komunikazioa ez da gertatuko igorleak darabilen hizkuntza hartzaileak ere ezagutzen ez badu. Gutxieneko gaitasun bat ezinbestekoa da edozein hizkuntza erabiltzeko.
‎Nor ote ziren? Alde batera utzita bistaz ere ezagutzen ez nuen bat, zaharragoa, hogeita bost urte ingurukoa, hortzetan pipa zeramana eta liho zurizko galtza zuriz eta fustan marroizko jakaz jantzia zegoena, gainontzekoek Eleonora d. Este ko erabiltzaile ohikoak ziruditen, beraien kolorezko jertse eta galtza motzekin. Lehentxeago iritsita, sartzeko zain zeuden.
‎Ezpainak okertu zituen. Baina nik inondik ere ezagutzen ez nuen gertakari garrantzitsu baten berri jakinarazteko aukerak berehala urrundu zizkion beste pentsamendu guztiak.
‎Betiri edo Piarres Ibarrart Jatsuko Ithurraldian jaio zen 1838.eko otsailaren 13an. Ama ezkongabea izanik, abizena amarengandik jaso zuen, aita zenaren hatzik ere ezagutzen ez dela. Zazpi urteko soldadugo luzea Montelimar hirian egin ostean etxera itzuli eta zapatari jarri zen.
2017
‎Urepeleko artzainek entzutez ere ezagutzen ez duten talazoterapia %7z garatzen da urtean.
2019
‎Saia dadila, etxearen alboko zuhaizti batean zeuden, eta zuhaitz haiek askoz ere benetakoagoak ziruditen?. Honelako tokietara sartzeko eta bertatik irteteko hainbat bide daude, berak inondik ere ezagutzen ez dituenak.
‎–Ikusezinaren ideia horrek aipatu nahi du zure ondoan dagoena eta ez zenekiena, nire kasuan, esate baterako. Zure ondoan dagoena eta ez duzuna ikusten, eta herrian jende pila batek ere ezagutzen ez zuena, ikusten ez genuena, eta horrek erakutsi zigun zerbait, ikusi eta ikasi nahi bat?.
‎Horixe da maitalearen bozkario sakonetako bat, eta, hain zuzen, maitalearekin identifikatzen dira idazlea eta irakurlea: hura da aberastasun gorde horien testigua; miresle bakar hori dute bai Madame de Rênalek inor begira ez duenean agertzen duen bizitasunak, bai Madame de Chastellerren ingurukoek ere ezagutzen ez duten, espiritu bizi, aldakor, sakon, horrek; eta beste batzuek Sanseverinaren espiritua estimatzen badute ere, maitaleak ezagutzen du sakonenik haren arima.
‎–Inondik ere ezagutzen ez duzun, eta lapur modura dabilen emakume bati horrelako informazio garrantzitsua ematea ez da batere normala. Zerbait gehiago egon behar du, hain tuntuna ere ez naiz, ez horixe!
‎Beti bazen norbait gelan. Etxekoak bistan dena, bai eta ere ezagutzen ez zituen pertsonak. Behin, garrantzitsu itxura zuen norbait hurbildu zitzaion, ikuska laburraren karietara:
‎Enpresak asmatu duen azken mirariari esker. Ez dakit ba ote duen asmorik zure barne muinetan ere antzeko zerbait ezartzeko, baina kontua da zenbait etxetan badagoela puntu bat guztiz harrigarria, maizterrak berak ere ezagutzen ez duena. Edozein kurokok badaki non dagoen, eta ukitze bakarrarekin istant batean desarma dezake egitura osoa goitik behera.
‎Kontua da ikustea testu horrek nola kantatzen duen, hori pixka bat argitzea, komunikazio unitateak nola bildu... Bestela, hitzak lehen ere baten batek aipatu du, Lourdesek uste dutbakarka, banan banan hartzen ditugu, batez ere ezagutzen ez ditugun hizkuntzetan.
2020
‎Amorrua sentitu nuen. Atera kontuak, ostera ere ezagutzen ez nuen gizon horrekin haserre! Lehendik ere ezagutzen nuen amorru horren zaporea, ez zen niretzat ezezaguna; izan ere, antzeko gizonak ziren nire espezialitatea, edo ni eurena.
‎Instalatzaile baimendu batek Cueto gogoratzen du. Bat ere ezagutzen ez baduzu, CONAIFren web orrian teknikarien kontaktua errazten dizute. Fabrikatzaileen zerbitzu tekniko ofizialek Molinaren esanetan, haren datuak ANFELen Internet orri ofizialetik daude eskuragarri (ikus hemen).
2021
‎Euskaraz esan diot, oharkabean, there was murdered my daddy. Zorabiatzekotan nago, hau guztia gogorregia da, bazter hori ez zegoen nire gogoan, bazter hori azaldu berri zait bere ageriko krudeltasun osoan, hortxe bertan hil zuten nire aita, hil zeuen, ene jainkoa!, sinisten ez dudan jaungoiko eta neurrigabekoa, euskaldun, fededun, bai lelo leloa, leloena leloherri nazkante honetan beti nagusi, batez ere errukirik ere ezagutzen ez duen Luzaro bezalako herri petral honetan. Hortxe bertan zerraldo erori zen nire aita hamaika tiroz josita, hortik altxatu zuten bere gorpua bi egunetara zabor edukiontzi bat odolezko zantzuaren gainean jartzeko, eta horra hor ere, zaborrez gainezka edota inguratuta, edukiontzi zikina, aspaldi ezabatu omen zen odolezko zantzuaren gain gainean.
‎Barka iezadazu, ez naiz konturatu zuen aitarenaz ari zinenik, ni behintzat Txetxeniakoaz ari nintzen. Esaiozu zure senarrari nik ere edozein hilketa gaitzesten dudala, nola ez, niri ere ezagutu ez nuen aitaginarreba kendu zidaten bihotz gogorreko astapotro batzuek hala erabaki zutelako, ez zela euren gustukoa, kanpotarra, aberatsa eta Gerraren irabazleen kastakoa, ez zuen beraz bizitzeko eskubiderik.
‎Gelan bakarturik, hotzak hiltzen, inora irten barik, konpainiarik ez Superiorarena eta beste mojena izan ezik, inondik ere ezagutzen ez duen lekuan, kaperara bera bakarrik, otorduak egiten konpainiarik gabe, klase partikularrak hartzen, bisitak besteek kontrolatuta, Sabini egunero idazteko agindua ezin betez, hori infernua ez bada bere bizi guztian aldean bizi eta txikitan etxetik eskolara baino joan ez den emakumearentzat, zer da ba infernua?
‎Ezagutzen ez genituen pertsonenak. Batez ere ezagutzen ez genituen pertsonenak. Ez dakit noiz eta norekin egin genuen lo egun haietan.
‎Zer naizen artaburua: zein zoriontsua nintzen jabetzen ez, bere puskak hartu eta Pessoa ere ezagutzen ez zuen portugaldar harekin Portora alde egin zuen arte. Italiarra balitz sikiera!
‎Zer naizen artaburua: zein zoriontsua nintzen jabetzen ez, bere puskak hartu eta Pessoa ere ezagutzen ez zuen portugaldar harekin Portora alde egin zuen arte. Italiarra balitz sikiera!
‎Ni, bestalde, seme alabez arduratuko naiz, eta horrela gaina hartuko diot dena pikutara bidaltzeko tentazioari. Serioa eta ama baten modukoa izango naiz berriz, seme alabekin nagoenean gertatzen zaidan bezala, oraingoa ez bezalako pertsona bat, lagunak inola ere ezagutzen ez duena.
‎Leku harrigarriak aurkitu ditu, nik ere ezagutzen ez nituenak.
2022
‎Bat batean, koronabirusak begiak ireki zizkigun errealitateari. 2020an, Biodibertsitateari buruzko Gobernuen arteko Plataformak ohartarazi zuen gaur egun ere ezagutzen ez ditugun 1,5 milioi birus daudela basa faunan. Horietatik 800.000 inguru gizakira pasatzeko aukera izango lukete.
‎«Ibilbidea egiten duen orok, agian oraindik ere ezagutzen ez dituen Uharte herriak ezagutzeaz gain, ondare historiko eta arkitektonikoak ikusteko aukera izango du», gaineratu du Feliu egileak.
‎Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Elizbarrutiak Martxoaren 3ko Biktimen Memoriala sortzeko" konpromisoa" berretsi dute gaur, proiektuan egindako aurrerapausoen berri emateko eskainitako prentsaurrekoan. Ohikoa denez, aurretik Martxoak 3 Elkarteak ere ezagutzen ez zuen informazioa publiko egin dute El Correo egunkariaren bitartez; elkarteak berak" zentzugabekeria" gisa definitu du jokabide hori.
‎Pentsatu ere egiten zuen zenbaitetan, Roserrek, bere anaiarengan ez ote zen aitona Jaumeren doilorkeria pixarra barneratu, eta horregatik hilko zuela gizon hura. Baina burutik kendu egiten zuen orduan ideia hura ustez eta Jaumek berea zenaren alde jokatu zuela, eta aitonaren gaiztakeriak, izenik ere ezagutzen ez zizkienak, isilean bururaturiko gaiztakeria ezin makurragoak eta guztiz doilorrak zirela. Eta Roserrek presondegitik itzulian, Bartzelonaraino gidatzea gogoko ez izaki, trena hartzen zuelarik, beti pentsatu ohi zuen anaia zaharturik eta eri topatu zuela, hain egiten zien mira gorotz usainari eta jeepari.
‎–Gaixoa, oso gaizki dago horrela, esan zuen Charles Langeletek, berak ere ezagutzen ez zuen ahots melenga ezti gozoz, bihotza panpaka zuela bularrean, bizi bizi?. Zergatik ez zarete etzaten belarretan, aurreraxeago?
‎Hortik aurrera, bikote maitasuneko perlek diskrezioan egiten dute distira gehien, ez soilik eguneroko bizitzan, baita fikzioan ere. Obra literario handietako protagonistek (Anna Kareninak, Pedro Paramok, Madame Bovaryk, Zivagok...) badituzte beren liburuetan kontatzen ez diren sekretuak (idazleak berak ere ezagutzen ez dituenak), horregatik dira sinesgarriagoak: kontatzen denaren eta kontatzen ez denaren orekak bihurtzen du nobela bat obra on.
‎arbasoak baino haratagoko eta haratagoko hiper arbasoak! Ikusi ezkero, herrikidetzat eta are espeziekidetzat ere ezagutuko ez genituzkeen giza-piurak, segurutik. Haiek zer egiten zuten eta nola bizi ote ziren:
2023
‎Prismatikoekin begiratu zuten beirarik gabeko leihotik at: ahateak, lertxunak, eta izena ere ezagutzen ez zieten beste hainbat hegazti ikusi ahal izan zituzten. Oreinik ez batere.
‎–Bazter guztietan bezala –esan zion Kottek– Hobe nik ere ezagutu ez banu...
‎Zeharka, alde batetik eta bestetik ahalegindu nintzen berari buruzko informazio pixka bat ateratzen, neure buruari ere ezagutzen ez nion abileziaz. Jada ezagutzen nion eran, ordea, esaldi borobilez erantzun zidan egindako galdera bakoitza, eta segida emateko aukerarik gabe utzi ninduen.
‎emakume hustu, deuseztatu, amore emandako bat. Nik neuk ere ezagutzen ez nuena, zerikusirik ez zuena ordura arte izan nintzenarekin edo nintzela uste nuenarekin. Sentitu nuen urdailetik ateratzen ari zitzaidala beti ezkutuan egon den zerbait.
‎Hileta mezaren erditsuan, erizaindegian oheratua zegoen emakume bati apaizak Biderakoa eraman behar izan dio; handik gutxira hilko da, tisiak joa. Datorren astean beste meza bat esango dute, xumeagoa, izenik ere ezagutzen ez zaion kartzelandre horren alde.
‎Auskalo, apika hire kastakorekin batekin, egarria ezin asez zurrutean, barrenak hondatu eta kakeritu arte. Eta gero hor nonbait, Bidasoa aldean noraezean, bisigu begiei irekita eutsi ezinik, inortxok ere ezagutzen ez duen hire adiskide desagertua urertzean ikusteko esperantzan. Psikologo jauna, nola da posible norbaitek hainbeste sufri  tzea itzal batengatik ondoan dituen hezur haragizko gizakiak bost axola bazaizkio?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia