Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2000
‎Baina, arrazoinak arrazoin, larrialdi haietarat ni baino ohituagoa zegoen, zinez, azpian nuen emaztekia, zeinak, kalapita hasi orduko eta oihu haiek aditu orduko, aingira labain batek bezala egin baitzidan ihes gorputzaren behealdetik, are nahastuago eta noragabetuago uzten ninduela... Baina nahaste borraste hura ere ez nuen betiko, zeren, ezustearen ondotik eta lehen beldurraren ondotik, bizi-nahiak eta iraun nahiak hartaraturik, suspertu eta areagotu baitzitzaidan injenioa, piztu zitzaidan buruan argi bat, eta abiatu nintzen, halatan, aulkiaren gainean utziak nituen beztimenden bila, erdi haztamuka... Hura ustekabekoaren gaineko ustekabekoa, jaun André!
‎" noiz hasi zinen lan honetan?"," zer motatako bezeroak etortzen zaizkizu?" eta gisakoak. Interesatzen zitzaidana lortu ezean, gutienez ere ez nuen alfer bidaia egin nahi. Lan da egunero 8.000 karaktere idaztea.
‎" (I.)", erran nahi baita, parentesiz giltzapeturiko bat zenbaki erromatarra, horra kontu guztia. Ttipi bere txostenaren bigarren atalaren zordun zitzaidan oraino, eta gainera, eman zidan lehenbizikotik ere ez nuen dena probestu ortzegunean idatzi nuenean, hain baitzen datuz eta iradokizunez mardula. Delako zeinuak, beraz, sektei buruzko lanean agertu behar zuen, hurrengo egunetan etortzeko zegoen informazio gehigarriaren iragarle.
2003
‎Telefonoz deitu ohi zidan tarteka, desorduetan askotan, onez onean jeneralean baina amenazoekin ere bai tarteka, erantzungailuan mezu izugarriak utziz. Nik ere ez nuen horren erraz ahaztu, maitagarria baitzen benetan, begiratze hutsarekin maitatzen diren emakume horietakoa. Susmagarrien zerrendan haren izena ikusi nuelarik barre algara bat egin nuen eta oso garbi adierazi nien ikertzaileari eta komisarioari ez nuela inolaz ere onartuko Monika molestatzerik.
2005
‎Eskua luzatu zuen mahairantz eta zerbeza lata bat nire aurrean jarri ostean bestea bere aldera eraman zuen; gero zigarro paketetik bat atera zuen. Surik ekarri ez zuenez eta nik ere ez nuenez, ahalegin handiz berriro jaiki eta ilea eskuarekin apur bat atondu ondoren atetik desagertu zen. Itzuli zenean galdu itxura zekarren, baina zigarroa eusten zuen eskuari kea zerion.
‎hurrengo egunerako uztea hobe, luzea baitzen. Dena den, istorioa kontatzeko gogo handirik ere ez nuen; gainera, Midas bizirik edo hilda zegoen ziurtatu nahi nuen.
2007
‎Barrez hasi zen, brometan ari nintzela iruditu zitzaion, nonbait. Eta nik ere ez nuen beste ahalegin berezirik egin sinets ziezadan. Nire aita izan omen zintezkeela esan zidan.
2008
‎Orro handi bat egin zuen, eta buru gainera altxa zuen arma, eguzkitan distiraka. Beldurtzeko ere ez nuen astirik izan; baina, kolpea gainean nuela, alde batera jauzi egin eta, hondar bigunean hanka gaizki jarrita, aldapan behera erori nintzen piririka.
2009
‎Inporta zitzaidan gauza bakarra zen, eta hala ere ez nuen haren gaineko xehetasunak eskatzeko asmorik. Frantziskak galdegin zuen, nire partez.
‎Bakoitza bere arrazoiekin edo bere desarrazoiekin, denek begi txarrean gintuzten Biktoria eta biok, edo bietariko bat. Arrunt garbi ere ez nuen, pertsona bera izan ote zen bi ekintzen manatzailea, ala ni hil gogo ninduenak ez ote zuen ekarri, nahi gabean, Biktoriaren fi n gaiztoa.
2010
‎sagarra usteltzen igarri nuèn egunean izan zen; Helenak sagar dantza dantzatu ondoren eman zidàn sagarraz ari natzaizu, jakina, hura gorde egin bainuen, ongi gorde ere, objektu sakratu bat balitz bezala, nik bakarrik nekièn lekuan; Jainkosa batek sagar bat oparitu zidan, eta nik opari hura toki sekretu batean gordeko nuen, garai bateko zaldunek Grial Santua bezala; bazuen nire ikasmahaiak kaxoi bat, sagarrarentzako ezkutaleku bikaina izan zitekeena, Domingo ere han ibiliko ez balitz noiznahi, arkatz baten bila edo paper baten bila edo auskalo zeren bila, Domingorekin hasia bainintzen berriro lo egiten gela berean, ama, nik hobera eta hobera egiten nuela egiaztatu zuenean, bere gelara itzuli baitzen; azkenean, nola Sagar Santua gelan nahi bainuen, nigandik ez oso urruti, bere energiarekin eta eragin onuragarriekin ingura nintzan, aulkira igo eta armairuaren gainalde lauan ipini nuen; eta ni, goizetan jaiki ahala, aulkira igo, sagarra eskuan hartu, muxua eman, begiak goratu, eta halaxe egiten nion otoitz Goikoari: ...sinetsi ere, sinetsi nuen, halako batean, neure otoitzaren fruituetan, hain egiten nion asmo onez otoitz Aita Jainkoari eta hain iruditzen zitzaidan ezinezkoa aita on bat nire asmo onen aurka azaltzea?; horregatik, sagarra usteltzen igarri nuenean, sekulako nahigabea izan nuen, ni neu ere, bat batean, barrutik usteltzen hasi banintz bezala; burua altxatu gabe egon nintzen ordu batzuetan, eta gaua ere ez nuen ongi igaro; izan ere, zer ari zitzaidan Guztiahalduna esaten?; nire maitasuna eder hasi zela, baina gero usteltzera egingo zuela?; harik eta pentsatzen hasi nintzen arte aita on batek beste arrazoi bat behar zuela, nik une hartan ezin ulertu nuena eta biharamuneko lehen orduan aurkitu nuena, esnatu bezain laster?
‎sagarra usteltzen igarri nuèn egunean izan zen; Helenak sagar dantza dantzatu ondoren eman zidàn sagarraz ari natzaizu, jakina, hura gorde egin bainuen, ongi gorde ere, objektu sakratu bat balitz bezala, nik bakarrik nekièn lekuan; Jainkosa batek sagar bat oparitu zidan, eta nik opari hura toki sekretu batean gordeko nuen, garai bateko zaldunek Grial Santua bezala; bazuen nire ikasmahaiak kaxoi bat, sagarrarentzako ezkutaleku bikaina izan zitekeena, Domingo ere han ibiliko ez balitz noiznahi, arkatz baten bila edo paper baten bila edo auskalo zeren bila, Domingorekin hasia bainintzen berriro lo egiten gela berean, ama, nik hobera eta hobera egiten nuela egiaztatu zuenean, bere gelara itzuli baitzen; azkenean, nola Sagar Santua gelan nahi bainuen, nigandik ez oso urruti, bere energiarekin eta eragin onuragarriekin ingura nintzan, aulkira igo eta armairuaren gainalde lauan ipini nuen; eta ni, goizetan jaiki ahala, aulkira igo, sagarra eskuan hartu, muxua eman, begiak goratu, eta halaxe egiten nion otoitz Goikoari: ...inetsi ere, sinetsi nuen, halako batean, neure otoitzaren fruituetan, hain egiten nion asmo onez otoitz Aita Jainkoari eta hain iruditzen zitzaidan ezinezkoa aita on bat nire asmo onen aurka azaltzea...; horregatik, sagarra usteltzen igarri nuenean, sekulako nahigabea izan nuen, ni neu ere, bat batean, barrutik usteltzen hasi banintz bezala; burua altxatu gabe egon nintzen ordu batzuetan, eta gaua ere ez nuen ongi igaro; izan ere, zer ari zitzaidan Guztiahalduna esaten?; nire maitasuna eder hasi zela, baina gero usteltzera egingo zuela?; harik eta pentsatzen hasi nintzen arte aita on batek beste arrazoi bat behar zuela, nik une hartan ezin ulertu nuena eta biharamuneko lehen orduan aurkitu nuena, esnatu bezain laster...
2011
‎Belar lehorrez beteriko ganbaran atondu genuen etzalekua. Gauaren denbora luzean ere ez nuen izarretan deus leitu, ez aldamenean lokartu zen haurraz ez nitaz. Gero, egunsentiak urrea bezala argitu zuen neskatoaren ilea.
2012
‎Tira, ulertzen didazue; esan nahi dut lehengokoaren antz handia duela hemengoak. Nik lehen ere ez nuen ezertarako gogorik izaten; hortaz, berdin jarraitzen dut. Berdin ez, alde ederrekoa oraingoa!, zeren lehen, ni zera nengoenean... ulertzen didazue...; alegia, lehen beti neukala lapazorriren bat atzetik, esanez ezin nuela orduak eta orduak egonean pasatu, ezer egin gabe...
‎Egin nuen guztiarekin ere ez nuen erantzunik izan, baina gelatxoa aurrera zihoala sumatzen nuen argi eta garbi; eta ordubete edo agian gutxiagoren buruan, urkilak zeuzkan eta leihorik ez zeukan alde hartan, zerbait gogorraz tupust egin zuen kaxak. Harkaitzen bat izango zela bururatu zitzaidan, eta ordura arte ez bezalako astinaldia izan nuen.
2013
‎Ahal bazen, nire kabuz lortuko nituen, izebaren altxorra berriro lardaskatu behar izan gabe. Azalpen bihurriak asmatzen aritzeko aldarterik ere ez nuen, egia esanda. Aise lor nitzakeen nagusiak, esan nahi baita jaiotza eta ezkontza agiriak.
‎Beraz, hamarretan gosaldu genuen, ohi bezala; uste nuen ez zela inoiz amaituko; zeren, bide batez esanda, jakin behar duzu izeko eta osaba izugarri desatseginak izan zirela ni haiekin izan nintzen denbora guztian. Sinesten badidazu, behin ere ez nuen kalea zapaldu, eta hamabost egunez izan nintzen han. Ez jairik, ez planik, ez ezer.
2014
‎Ideiarik ere ez nuen zergatik agertu nahi zuen adiskidetsu, baina han ari ginela solasean, bat batean otu zitzaidan, tipo hura zer edo zer lortu nahian ari zela; galdeketan, hain justu ere. Etengabe Europaren aipamena egiten zuen, han ezagutzen omen nuen jendearena, galdera asmotsuak eginez hiri hilobitarrean omen neuzkan ezagunei buruz, eta abar.
2015
‎Bazkaldu ere ez nuen ohi bezala egin ospitaleko kafetegian, ez nuen nahi inoren adiskidantzarik. Egun hartan nahiago izan nuen makinako edozein kakajan abiadan irentsi eta eraikuntza hartatik aldegin, sugeak azkonarraren habiatik bezala.
‎Eta, egia erran, kontu horrek ez dit gehiegi axola. Orduan ere ez nuen inolako atsekaberik sentitu; ez behintzat zizare bat zanpatuta sentituko nukeena baino handiagoa. Lan astunegia nuen Angelaren heriotza izugarria onartzeko, handiegia ni neu egona nintzen arriskuaren zamapean ez erortzeko.
2017
‎Lan berria eta gogorra izan zitekeen zekor hura herrira eramatea, eta ni urduri samar nengoen. Lo ere ez nuen oso ondo egin eta nagiak bota ezinik nenbilen oraindik, baina ni bizkor jaikitzen naiz horrelakoetan eta amak kafea prestatu zuenean usainarekin bakarrik esnatu nintzen.
‎Iruñea eta inguruko merkatari elkarte guztiei eskaini nien zerbitzua, baina ez zegoen dirurik. Argazkilaritzaren bidetik ere ez nuen ezer lortu; neure burua ezagutzera emateko eta eskarmentua lortzeko gauza asko egin nituen debalde, baina ordainpeko lanik ez. Informatika zerbitzuak emateko enpresa bat ere sortu nuen, batik bat adinekoei begira, haiei laguntzeko eta abar.
2018
‎Egia esango dizuet: une bakar batez ere ez nuen dudarik izan Anxok berdin egingo zuela. Nire erretolika guztiaren ostean mutu gelditu zenean konprenitu nuen oker nengoela.
2019
‎Beraz, handitu nahi nuen, baina behin ere ez nuen serio pentsatu helduei ikusten nien bizimodua egiterik, dio Colette Audryk?. [...] Eta, hala, handitu nahia haziz joan zen nigan, baina helduaren kondizioa batere onartu gabe, sekula solidario izan gabe gurasoekin, etxekoandreekin, emakume etxekoiekin, familiaburuekin.
‎Ikaragarria da hori erdietsi izana. Ez dut uste hizkuntza gutxituen historian halako ariketa sozialik inon, inoiz planteatu denik, eta neronek ere ez nuen berehala pentsatuko marka horretara iritsiko ginenik, baina, berriro diot, nire ustez, lorpenik nabarmenenak kualitatiboak izan dira. Jauzi handi bat eman dugu eta pare honetara iritsi gara.
2021
‎Konposaketa eta inprimatzearen xehetasunik txikienak ere banekizkien. Eta oraindik ere ez nuen alde egiten.
2022
‎Ospetsua izatea zen, nolabait esateko, nire obsesioa. Hura nuen helburu ikasketetan nahiz lanean; gauak ematen nituen lorik egin gabe, jan ere ez nuen ganoraz egiten, eta ondorioz osasuna kaltetzera iritsi nintzen. Nire ustez, objektiboki esan dezakedan neurrian, hura lortzeko beharrezkoa zen guztia neukan.
2023
‎Partekatze hura naturala zen niretzat, ez nuen inolako premiarik sentitzen gau eta egun eskerrak ematen ibiltzeko, ekintza heroiko bat balitz legez, nik ogibide bat eduki ahal izateko egiten zuen sakrifizio itzela balitz legez. Neuk ere ez nuen gorespenik eskatzen harrikoa egiteagatik edo bazkari afariak apailatzeagatik, nahiz beti eta beti neroni arduratzen nintzen zeregin haiez.
‎Nik ere ez nuen ahaztua, baina ez nintzen ezertaz damutzen. Aitaren esaldiak gero eta samurragoak iruditzen zitzaizkidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia