Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2002
‎Nire arreba hori ez da ni bezalakoa, zeharo bestelakoa da. Oso serioa eta zuhurra da, ez du ia inoiz irribarre egiten (eta inoiz ez barrerik), eta zerbait garrantzitsua adierazi behar ez badu hitz bakar bat ere ez esatea hartu du arautzat. Bestalde, ez du inoiz elkarrizketa inozorik entzuten eta ezta arrazoizko kontuak ez direnak ere.
2004
‎Eta gauza jakina da azken uneetan beti beti esaldi jenialak esan behar direla, edo tutik ere ez esan. Baina gizakiak abildade aparta dauka azken uneetan barregarri geratzeko eta bere bizitzan lortutako gailurrak segundo batean zapuzteko.
2005
‎Horregatik ez diot inoiz esaten gehiegi hitz egiten duela. Osaba Simonek ere ez dio inoiz esaten gehiegi hitz egiten duela. Osaba Simonek ere asko asko hitz egiten duelako.
2007
‎Nazionaletan 14 urte arte ikasi ondoren, institutuan hasi zen Edu aurreko urtean. Ikasteko gogo gutxi zekarren, erraztasun handirik ere ez, eta eskola profesionalean hobe zuela aholkatu zioten lehengo maisuek, ofizio bat ikasteko, baina Rober, ni eta gainerako lagun gehienak institutuan hasi ginenez, nik uste horregatik nahi izan zuela hara joan, elkarrekin ibiltzeko; etxean ere ez zioten eragozpenik jarri, ilusioa egingo zien beren seme bat unibertsitatera bidean egon zitekeela jakiteak. Gurasoen ilusioak laster geratuko ziren zapuzturik, ordea, errenkadan suspenditu baitzituen azterketak, ebaluazio batean bai eta hurrengoan ere bai.
2008
‎–egin zuen oihu mister Smollettek?. Grayk ez dit ezer esan eta nik ere ez diot ezer galdetu; areago esango dizut, hori baino nahiago nuke uharte osoa zurekin eta berarekin batera eztanda egiten eta pikutara joaten ikusi. Horra zer iritzi dudan horretaz.
‎–Kapitaina, esan zidan halako batean, lehengo irribarre kezkagarri harekintxe?, horra hor O. Brien, nire aspaldiko adiskidea; eman dezagun hartu eta uretara botatzen duala. Ez nauk ni jeneralean milika, eta neuk garbitu badut ere ez zioat horregatik neure buruari kulparik botatzen; baina ez zaidak batere itxurosoa iruditzen, hiri bai?
2009
‎erredurak, baina, hain jasanezinak egin zitzaizkion, non, oinak lurrean jarri bezain laster salto txikiak egiten hasi baitzen, bi eskuak astindu eta haiei putz egiten zien bitartean. Bazirudien, ordea, inortxo ere ez zela inguru hartan Adaren oinazeaz arduratzen, ez Domingok ez Maria Bibianak ez zuten protestatu ez ahoa ireki; hitz erdirik ere ez esan arren, baina, oso arduratuta zeuden bi anai arrebak, haien begiradek, izuarekin eta amorruarekin lotutakoek, ez zuten besterik adierazten?, biak ere barne indarren inertzien mende zeuden seinale: zuhurtziak eta ohiturak eragindako inertziak, anai arreba baten zigorra besteen aurkako bihur zitekeen berandu gabe?, bizinahiari eta iraun nahiari lotuak; esan nahi baita inguru hartan etxeko txakurrak zirela. Mendi eta Sasi?
‎eta gainerako anai arrebek ere halatsu; marrazki haietatik, ordea, bat zegoen guztiz desberdina; izan ere, Gabino etxeko marrazkilaria zen, batzuetan ezohiko marrazkiak egiten zituena, zailenak ere bai usu; marrazki hura, baina, errazen arteko errazena zen, beltzez margotu ez zuen, bada, orri zuria!; gero, neska mutilek, ohi bezala, marrazkiak elkarri erakusteari ekin ziotenean, Gabinori ez zion inork harridurazko iruzkinik ez jakin minak eragindako galderarik egin, hain zen, hain behar zuen? guztientzat marrazki hura esanahi garbikoa; eta Nazariok eta Reginak ere marrazkia ikusi, eta haiek ere ez zioten galderarik egin, ordurako ederki jakin balute bezala jakin beharrekoa, Regina enean haragia gau bihurtu zela, gaua bera ere, gau guztien gaua, haragi bihur zedin.
‎Makrokontzertuetan entzule askok emanaldi osoan behin ere ez diote artistari begiratzen, beren ahotik kanporatzen dituzten zozokeriekin liluratuta. Artistaren perlen pare jartzen dute beren kalaka, ez dira miresteko gai, berdinkeria inposatzen dizute.
‎informazio hura ez zen, haatik, Gabinoren begirada batetik jasotakoa izan, haren marrazki batetik baizik, anai arrebak beren koadernoetan marrazkiak egiten ari zirèn beste egun haietako batean: ...marrazki hura, baina, errazen arteko errazena zen, beltzez margotu ez zuen, bada, orri zuria!; gero, neska mutilek, ohi bezala, marrazkiak elkarri erakusteari ekin ziotenean, Gabinori ez zion inork harridurazko iruzkinik ez jakin minak eragindako galderarik egin, hain zen –hain behar zuen– guztientzat marrazki hura esanahi garbikoa; eta Nazariok eta Reginak ere marrazkia ikusi, eta haiek ere ez zioten galderarik egin, ordurako ederki jakin balute bezala jakin beharrekoa, Regina enean haragia gau bihurtu zela, gaua bera ere –gau guztien gaua– haragi bihur zedin.
‎erredurak, baina, hain jasanezinak egin zitzaizkion, non, oinak lurrean jarri bezain laster salto txikiak egiten hasi baitzen, bi eskuak astindu eta haiei putz egiten zien bitartean. Bazirudien, ordea, inortxo ere ez zela inguru hartan Adaren oinazeaz arduratzen, ez Domingok ez Maria Bibianak ez zuten protestatu ez ahoa ireki; hitz erdirik ere ez esan arren, baina, oso arduratuta zeuden bi anai arrebak –haien begiradek, izuarekin eta amorruarekin lotutakoek, ez zuten besterik adierazten–, biak ere barne indarren inertzien mende zeuden seinale: zuhurtziak eta ohiturak eragindako inertziak –anai arreba baten zigorra besteen aurkako bihur zitekeen berandu gabe–, bizinahiari eta iraun nahiari lotuak; esan nahi baita inguru hartan etxeko txakurrak zirela –Mendi eta Sasi– baldintza zehatz haietan hain lotuak sentitzen ez ziren bakarrak, halako moldez, non berehala hurbildu baitziren Adarengana, senak halaxe aginduta:
2010
‎Muga haiek zituen, beraz, nire maitasunak, Amandari hitz erdirik ere ez esatera behartzen nindutenak, lagun onak ere izan gintezkeen, zergatik ez!?, harik eta?
‎Muga haiek zituen, beraz, nire maitasunak, Amandari hitz erdirik ere ez esatera behartzen nindutenak —lagun onak ere izan gintezkeen, zergatik ez! —, harik eta...
2012
‎Bere etxera eraman ninduen eta, nik biziki erregututa, atzealdeko goren goreneko gelan utzi. Houyhnhnmei buruz kontatu nionaz inori ezertxo ere ez esateko erregutu nion, zeren eta, halako istorioaren adierazpenik txikienak ni ikustera jendetza handia erakartzeaz gain, ziur aski preso geratzeko edo Inkisizioak erretzeko arriskuan ere jarriko baininduen. Estreinatu gabeko jantzi bat onartzeko konbentzitu ninduen kapitainak, baina ez nuen onartu jostunak neurria har ziezadan; halere, Don Pedro ia nire tamainakoa zenez, nahikoa egokia egin zidaten.
2013
‎Italiarrarekin izan ditudan elkarrizketa motzetan ez da inoiz galdera pertsonaletarako edo bestelako kontuetarako lekurik egon. Bere azentuan ere ez diot oraindik nabaritu italiarra denik, akaso denbora dezente eramango du kanpoan bizitzen. Italiarra dela, berez, alokairuaren kontratua sinatu nuenean agentziako emakumeak esan zidalako bakarrik dakit.
‎–Egizu, arren, Lucas andereño nirea, erantsi zuen doinu malenkoniatsuaz?, zeren inor ere ez baitaukat alde, inork ere ez dio neureari eusten, zitalki hartu naute, inor ere ez da nire nerbio gaixoez arduratzen.
‎Bingley andereñoari sekula ez zitzaion heldu Darcy andereñoak behinola asmo izandako ihesaren berririk. Elizabeth kenduta, inortxori ere ez zioten ezer esan, gorderik izateko biderik baldin bazen; eta Darcy jaunak ardura berezia zuen arazo hura Bingleyren senide guztiei ostentzeko, zeren, Elizabethek aspaldi susmatu zuenez, gizonak senide horiek inoiz Georgianarenak izatea zuen gogoan. Bai, halako asmoak zerabiltzan Darcyk, eta bere adiskidea eta Jane Bennet elkarrengandik urruntzen saiatzean horrek ezertan eragiterik gura ez izan arren, ziur aski asmo horiek zertxobait areagotuko zuten Darcyk bere lagunaren zorionari buruz zeukan ardura bizia.
2014
‎Miaketa errepikatu dute berriro, eta bigarren erizainak lehenaren imintzioa ia zehaztasun osoz berritu du. Pilarren galdera gero eta larriagoak gorabehera, honek ere ez dio ezer esan, lasai egoteko aholkatzeaz aparte, ez daukala zertan kezkaturik, eta, beste erizainari mintzo, onena Navarro doktorea deitzea izango dela. Medikua bi minutu geroago iritsi da, eta miaketa errepikatu du, bi erizainekin eta erizain laguntzailearekin batera.
‎Bereiz dezagun berriro bilakabide historikoan, nola sortu omen diren Nazio Estatuak monarkien inguruan, eta nola sortu den monarkaren absolutismoa, Frantzian adibidez (Ingalaterran, esaterako, gisa horretako absolutismorik ez baita sortu, aitoren semeek eta hiriek eutsi egin diotelako euren botereari erregeen anbizioaren aurka). Erromako administrazioaren egitura deseginda, etniko sozial hutsa geratu da, eta okupazio germaniarreko taldeek ere ez diote lurralde konkistatuari baino begiratu, diferentzia etnikoei ez diete erreparatu. Baina, dio Renanek, nazio edo nazionalitateak egon bazeuden, eta berehala hasi dira burua jasotzen.
2015
‎Flexoaren bonbila erre zitzaionean ere ez zioten ordezkorik jarri, eta etxetik kandelak eramaten hasi behar izan zuen, inola ere uzteko asmorik ez zuen lan hartan leial jarraitzeko. Batzuetan goizaldera arte geratu behar izaten zuen, kandelen argi ahul harekin paperak arakatzen.
‎Ezin beldurtuko naiz, ordea. Amari ere ez diot inoiz Kaskagorrirekiko beldurrik sumatu, arriskua gertuago nabarituko zuen arren. Are gehiago:
2016
‎... haren stalinismoak baizik; ez baitu eskas stalinismoaren aldeko joera. Alde batetik, harrigarria da Errusiako herri zanpatuaz (eta Txekoslobakiakoaz, eta abarrez). Izarreko, k hitzik ere ez esatea. Nola ote liteke 40 miliun bitima eginak dituen erregimen horrek sustatzen duen marxismoari buruz kezkarik batere ez sortzea?
‎Fernandok eta lagunek ere begiratu zieten neskei, tramitezko agurrak eginez, beren musika kontuez hitz egiten jarraitzen zuten bitartean. Zer arraroa hain neska ederrei buruz hitz erdirik ere ez esatea hain txantxazaleak ziren Fernandoren lagun haiek. Beren abestiei buruzko hainbat xehetasun hasi zitzaizkion adierazten sutsuki.
‎8 Euskal Herriaren gaiaren aurrean, bi aukera dauzkazu, erabat kontrajarriak. Lehenengoa, kontuaz ezertxo ere ez esatea, hots, zure narratzaile autofikziozkoa, lehenengo edo bigarren pertsonan betiere, guztiz neutroa egitea, izaki libre, kosmopolita eta unibertsal bat, nazionalismoa bidaiatzen sendatzen delako leloaren erakusgarri.
2017
‎Inor ez da, mutiko zuri aberats? jaiotzen, ugaztun baizik, eta bi horien arteko espazioari politika esaten zaio, nahiz eta pentsamendu politiko hegemoniko liberalak, sozialistak eta anarkistak txintik ere ez esan jaiotzatik 18 urtera arte gertatzen denari buruz.
‎Abuztuko asteazken buruzuria da. Hala ere, bakar bati ere ez diozu doako pastorala emateko gogorik. Ibiltzen hasi zara, oinak pixka bat dantzatzeak emakumea gozatuko duen esperantzan.
‎Alkoholak hauspotutako ofentsa aire batez kutsatua dago Aritzen itxurazko axolagabekeria. Bazkalondoak ere ez dio beraztu goiz goizetikako zurruntasuna. Mendekuz, Laiak mugikorra kanporatu du poltsatik.
‎Esan iezazkidazu, Nick. Esandako hitz bat bakarra ere ez diot inori esango, zin egiten dizut.
‎Zer erantzun asmatu ezinik, isilik geratu naiz. Baina W doktoreak ere ez dio ezer, ni erantzun bat pentsatzera bultzatuz, erantzun bat ematera behartuz.
2018
‎usnatuz. Neuk ere ez diot inori bereziki begiratzen, fenomeno metereologiko bat iragarri banu bezala. Hain ezusteko eta zimur gabeko erreboteak jo nau ezen dilindan bainago, guztia ez ote den neure haluzinazio bat.
‎informazio iturria ere pikareskatik hurbilago zegoen gertakariaren larritasunetik baino. Zigorturik egon ez arren, hari ere ez zioten ezer esan nahi izan, baina laster susmatu zuen zerbait handia gertatua behar zuela, Diario de Zamora, guretzat berri tribialen egunkaria, betegune baino zulogune gehiagoz iristen hasi baitzen. Harrigarriena zen Marca ere (kirol egunkari bat) leihoz josita zetorrela.
‎Agneta, besagaineko zauritik odol jarioka baina oraindik ere bizirik? lurretik altxaraztera eta hura ere berekin eramatera itzuli denean ere ez dio begirada txikiena eskaini, beragandik zentimetro eskasera makurtua egon bada ere.
‎Beste zerbaiten beldur ere bada, ez zuria naizelako baina bai gaztea naizelako, hain gaztea ezen, gure artekoa jakingo balitz, bera kartzelara joan bailiteke. Amari eta batez ere neba zaharrenari gezurra esaten jarraitzeko proposatzen dit, inori deus ere ez esateko. Gezurretan jarraitzen dut.
2019
‎Eta zergatik ez dion aitari ere ezer esan. Agian hori uler dezakezu, aita ez delako inoiz besteen arazoak entzuteko prest egon, baina ezin duzu imajinatu zer sentituko zenukeen Jasone gaixorik egon eta zuri ezer ere ez esatea erabakiko balu. Nori eta bere senarrari, ia hogeita hamar urtez bere alboan izan duen gizonari.
‎Orain arte, aurreko nobelekin, orduak egin dituzue zure pertsonaiei buruz edo eszena konkretuei buruz hitz egiten? Horregatik egiten zaizu hain arraroa Jasone zerbait idazten ari dela pentsatzea, hainbeste urteren ondoren, eta zuri tutik ere ez esatea.
‎Eta bi, hiru, lau segundoko pausatxoaren ondoren, mahaipean lurrez lohituta ikusi dizkion amantal barrenaz, belaunburuez, etxeko zapatilez ezer ere ez esatea erabaki du.
‎Igogailua antzinakoa eta estua da, intimitaterako egokia, ateak eta alboetako paretak gardenak ez balira, guztiarekin ere, bi atseden-tokiren arteko guneetan, alde batetik igotzen eta bestetik jaisten diren eskailerei arreta zelataria emanez, beti dago esku jokoren bat hastea, baita musu iheskorren bat ematea ere, premiak horretara estutzen badu. Urteetako lanean, jadanik urte asko, Raimundo Silvak kaiola mekaniko hau erabili izan du, batzuetan bakarka, beste batzuetan norbaitekin, eta gaur arte, sekula ere ez diote horrelako pentsamendu asaldagarriek eraso, gutxienez ez da oroitzen, egia da hasieran eskaileretatik igotzea nahiago zuela, pazientzia faltaz igogailua berantesten zuenean, baita orduan hankak zalu eta bihotza arin zituelako ere, bulego hauetako guztietako gazteriarekin lehian ibiltzeko modukoak, argitaletxekoarekin ere barne, honetan adinaren bataz bestekoak beti gorantz egin duen arren... Ibilbidea laburra da, bi pisu besterik ez, kontuan hartu behar da, alabaina, eraikina antzinakoa denez, pisuak ia bi bider altuagoak direla gaur egun ohitura dena baino, gaur egungo pisu hauek antzekoak dira, alturari dagokionez, Casteloko bere etxe ezin zaharragokoekin, hau ez da harritzekoa, ez horixe, altuaren ondoren beti etorri da baxua, eta baxuaren ondoren altua, litekeena da hau bizitzaren legeetako bat izatea, gure aita ere behiala erraldoi iruditu zitzaigun eta orain goitik begiratzen diogu, eta urtetik urtera behera doa, gizajoa, baina isil gaitezen, gizonak isiltasunean sufritu ahal izan dezan.
‎Inaxiok betertzetik begiratzen dio emakumeari eta, ezertxo ere ez esan arren, begiratu bakoitzarekin bisaian islatzen zaion tenkada esanguratsua gertatzen da guztiz. Hain esanguratsua, hain nabarmena ezen, hitzik gabe, haren portaeraz kargu hartzen baitio:
2020
‎Baina inork ez badu entzuten zuk esaten duzuna, mugikorrari begiratzen badiote hitz egiten duzun bakoitzean? zuk ere ez diozu baliorik ematen eta azkenik ez duzu hitz egiten (hau da, zalantzarik gabe, patriarkatuaren helburua).
‎Lekukotasun horiek nola iritsi diren niregana kontuan harturik, nik sinetsi egiten ditut. Ez hori bakarrik; epaileek eta justiziak ere ez diote inoiz besterik leporatu, aurreko kapituluan ikusi ahal izan dugun moduan.
‎–AMATXI, utziko didazu azkeneko galdera bat egitera? –galdera erretorikoari erantzuteko astirik ere ez dio eman– Zergatik itzuli zinen Berara?
‎Tabernako beste bi gizonei begiratu gabe alde egin du. Haiek ere ez diote begiradarik eskaini, eta kosta egiten zaio ohitzea hanketan, ipurdian, bularrean iltzerik gabe ibiltzera.
2021
‎Hamarkadak behar izan ditugu literaturan feminismoa behar dugula onartzeko, eta deklarazio horren feminismoaz ez gara ohartu ezta Virginie Despentesen King Kong Teoria euskaratu eta gero ere. Arestiren promesari ere ez diogu daukan balioa eman, ez dugu esan bere ereduak bide etiko bat seinalatzen digula, idazleoi eta sistema honen parte garen guztioi. Inork ez du zertan egin nahi ez duen promesarik, baina hitzaren jagoleak garen neurrian gogoratu genuke gezurra esateak kalte egiten diola hizkuntzaren arimari eta ez gaudenez berba egitera behartuta, ez genuke gezurrik esan.
‎Han dauzkate kopa onak, arasa kristaldun batean, biniloen eta Dora Salazarren eskulturaren alboan. Neska lagunaren azken esaldiari ere ez dio erantzunik topatu, eta, amore emanda, isilik gelditu da Sara. Botila deskortxatzeari ekin dio.
2022
‎Bestelako kirofanoak ere bisitatu dituela salatzen du, bestalde, aurpegiko larru-azal tenkatuak. Gerri bueltaren lirainak ere ez dio lehengo Potzolo itzuli garai bateko ikaskideari; Edu baino lehenago hasi zen pisua zaintzen. Janzten ere ikasi du urte hauetan:
2023
‎Berehala damutu zaio Iraultzari egindako galdera. Sayenen begirakune argiak ere ez dio erantzunik ekarriko, baina bareago sentitu da bere burua hantxe islatuta ikusi orduko.
‎–Ondo sentitzen naiz aitortu ostean. Mairi ere ez diot, horrela behintzat, esan.
‎Gero, ohera itzuli eta besarkatu egin du Solomonek Maudey. Gorputza ez dio inori zor; libertatea ere ez dio inori zor; zergatik egongo da inorekin lo zorretan.
‎Argi dago, era berean, gizarte zerbitzuek erabat erantzun gabeko arloa ere badela zaintzarena. Eta horrela izanik, gurean ere ez diogula guztiz heldu errealitate honi. Horregatik da ezinbestekoa aldaketa bat martxan jartzea.
‎Kasu gehienetan harreman komertzial baten ondorio izan zen lankidetza, itxieraren ostean ere enpresatik enpresarako harremanak jarraitu egin zuen seinale. Ohiko iragarleek ere ez zioten Egunero ri bizkarrik eman.
‎Haietako askorentzat, baita haien antolakunde emaileentzat ere, kontzeptu erradikalegia zen" ahalduntzea". Gobernuek ere ez zioten jaramonik egin, eta haien agendetatik at utzi zuten; eta halaber isilik geratu ziren beste erakunde boteretsu batzuk ere, hala nola AEBko Emakumeen Antolakunde Nazionala (NOW). Mendebaldeko garai hartako feministak –garapen arloan aritzen zirenak edo nazioarteko beste erakunde batzuen buruzagitza zutenak barne– uzkur agertu ziren proiektu" politikoak" babesteko orduan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia