2005
|
|
Ez duzu jakinen noski Entredicho hori XVI. mendeaz geroztik probintzian indarrean jartzen zen lehen aldia genuela, don Serapiok esanda dakit nik, erdi aroko zigor eklesiastiko berezia zen, eta hartaz gure herria" degradatua, bortitza, zabarra, moldakaitza, kristau izenaren gauza eza" deklaratu zuten, kontatu behar ditut noizbait don Serapioren balentriak, badago hor ipuin eder baterako gaia. Anartean jakin ezazu gure herriko apeza izan zena, egun arreba gazteagana Arrasaten erretiratuta bere memoriak azken modeloko Macintosh batean orrazten eta QuarkXPress programan editatzen ari dena, ez zela egon Francoren ongi etorrian, adierazia dizut arestian, Apezpikuaren ondoan egon behar zukeen arren, eta berak
|
ere
ez dakiela zergatik etorri zen Francisco Franco autoz, hainbat izurde harrapatua zen Azor yatean edo hari eskolta ematen zion Hernán Cortés destroierrean etorri ordez.
|
2010
|
|
Gutxiago bakartasunean. Okerrago norberak nor den
|
ere
ez dakienean. Esan al diat?
|
2012
|
|
Hor nonbait egongo da, paper anabasaren artean galduta. Bera bezala, nor den
|
ere
ez dakiela.
|
|
Gainerakoa, eskaileren aldera keinu egin du lehen eta behe solairuez ari zela uler nezan, neronek deskubritzeko denbora izango dudala gauzak ez nahasteko jende jatorra dela etxaldea utzi diguna, hartzen ditudanak zeuden bezala uzten saiatzeko ezer ez puskatzen, horrela jarraitzen badu gaitzituko natzaio pentsatu dut hainbeste urtez kartzelan haurtzat hartu izanak arrastoa uzten du, berak
|
ere
ez dakiela ondo zer dagoen bertan esan eta ordulariari begiratu dio.
|
2014
|
|
Badoa Bettiri Victor Hugo karrikari buruz, non laugarren zenbakian baitu egoitza Lague tindatzaileak. Gogoan du semearen hiletako arropak beltzez tindatzera eraman zituela botiga horretarat –galdatu eta hamabi orenen buruan egina zioten lana artoski– Badoa Bettiri, hilik ote den
|
ere
ez dakien 60 urteko langile espainol horrentzat otoitzean, Bettiri bera baino doi bat gazteago den horrentzat. Badoa Gambetta karrikako bidegurutzerat, eta han utzi ditu, beti aitzinerat baitoa, Zurich asurantza etxea, Grands Magasins du Printemps, Au Robinsonen aterkiak eta Leon Bartheren armak; Dihartzeren bisuteria botiga eta A Soulard kinkaila saltzailea, Argenterie karrikan.
|
2018
|
|
Pentsatzen zuen aita zegoen bezala egonda, bisitan itzuli zela herrira. Momentuan ondorioztatu du ezertxo
|
ere
ez dakiela, eta ez du izan nahi horren berri emango dion pertsona. Gaia alboratzen saiatu da, beste norabide bat ematen solasaldiari; alferrik.
|
2020
|
|
Tonto jartzen ari da ordea, oso tonto, eta inpotentzia gailentzen zaion bezala, gizon astunari “zazpi” esan nahi dio, hau “zazpi” bagoia dela eta bere paperean “zortzi” jartzen duela. Baina ohartu da zenbakiak
|
ere
ez dakizkiela frantsesez. Horrek lotsa ematen dio beti, gutxiago sentiarazi.
|
2022
|
|
Berehala sentitu ditu Anaren eskuak bere ile luzeari eta kopetari eusten. Han joan da amaren aspirina, eta jan zituenik
|
ere
ez zekizkien beste zenbait jaki zati, denak kafesnetan beratuak. Zipriztinak gonan eta zapatetan, eta gonbitozko errekasto txikiak espaloiko harlauzen arrakaletan zehar zabaltzen.
|