2015
|
|
10 Hemen egoitza honetan dagoen aldea esandakoa da: ia inoiz
|
ere
ez dago ez lehortasunik, ezta gainerako guztietan noizbehinka izaten ziren barruko nahasmendurik ere, baizik eta arima ia beti baretasunean dago; ez dago deabruak mesede hain goren hau imita dezakeen beldurrik; sen batean dago, ordea, Jainkoa delako ziurtasunaz; izan ere, esanda dagoenez, ez zentzumenek ezta ahalmenek ere ez dute hemen zerikusirik, Haren Maiestatea agertu baitzitzaion arimari eta berarekin sarrarazi baitzuen, nire ustez, deabrua sartzen ausartuko ez den eta Jaunak utziko ez dion lekura; eta hemen arimari egiten dizkion mesede guztietatik bat ere ez da, esan dudanez?
|
|
10 Irudimenak sortuak badira, seinale hauetako bat
|
ere
ez dago, ez ziurtasunik, ezta bakerik eta barruko gozotasunik ere; dena dela, gerta daiteke, eta ezagutzen ditut hori gertatu zaien pertsona batzuk, hau da, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen k... Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da.
|
|
Oi norbere buruaren ezagutzarako bada! Bai beharrezkoa zaiela hau (uler iezadazue), Jaunak Bera dagoen egoitza berean dituenei ere!; inoiz
|
ere
ez dagokio besterik eta nahi izanda ere ezin izango du, goi goian egon arren?; apaltasunak, erleak erlauntzean bezala, beti ontzen du eztia, eta hura gabe dena dago galdua. Baina gogora ekar dezagun erlea ez dela geratzen loreak ekartzeko hegan egitera irten gabe; horrela arimak ere bere buruaren ezagutzarako; sinets diezadala eta egin dezala hegan noizbehinka bere Jainkoaren handitasun eta gurentasunaz gogoeta egitera.
|
|
ez dago beti egoera berean; batzuetan luze iraun arren, beste batzuetan laster batean amaitzen da, Jaunak arimari komunikatu nahi dionaren arabera, ez baita inongo giza bidetatik lor daitekeena. Hala ere batzuetan aldi luzean badago ere, kendu egiten da eta berriro itzultzen; azken batean, sekula
|
ere
ez dago geldi geldi, eta horregatik ez du guztiz kiskaltzen arima, baizik eta isiotzera doanez gero, txinparta hil egiten da eta hark ematen dion maitezko min hura berriro sufritzeko irrikaz geratzen.
|
|
Eta lehenengo eta behin, Haren Maiestateak erlijio bizitzara egin zidan deia jarraitzea zela pentsatu nuen, neure Erregela albait ondoen gordez. Eta, ni nengoen etxean Jainkoaren mirabe ugari egon arren eta Jainkoa han ongi zerbitzatua izan arren, premia handia zutelako, mojak askotan irteten ziren lotsa onez eta erlijiotasunez egon gintezkeen lekuetara; eta Erregela
|
ere
ez zegoen bere hasierako zorroztasunean ezarria, Ordena osoan gordetzen zen bezala baizik, hau da, lasaiturikobuldan xedatua zen bezala. Eta bazen beste eragozpenik ere; erosoegi egiten zitzaidan hango biziera, etxea handi eta atsegina zelako.
|
|
2 Beste hau, berriz, nola den adierazten hasterik
|
ere
ez dago, ezta ulertzerik ere; baina ariman berariazko sua sentitu nuen, nolakoa den esaten ez dakidana. Gorputzeko minak ezin jasanezkoak; bizitza honetan oso larriak igaro banituen ere eta, medikuek diotenez, hemen sufri daitezkeenik handienak (izan ere, elbarritu nintzenean nerbio guztiak uzkurtu zitzaizkidan, izan ditudan beste era askotakoak, eta are gehiago deabruak eragindako batzuk ere, kontuan hartu gabe), ez dira ezer ere han sentitu nituenen ondoan, eta amaierarik gabe eta sekula ere eten gabe izango zirela jakitea.
|
|
Hau nola gerta zitekeen, harri eta zur gelditzen naiz. Itxaropenez izan zen, ni sekula
|
ere
ez bainengoen otoitzera itzultzeko erabakia alde batera utzita (orain gogoratzen naizenez, hogeita bat urte baino gehiago izango ziren); baina bekatutik garbi egotearen zain nengoen. Oi, zein gaizki bideratua zen itxarotehau!
|
|
Horregatik, Jaunak hau eman diezaiona, ez dadila nahigabetu bere burua ikus dezanean gorputza horrela loturik duela, eta batzuetan adimena eta oroimena barreiaturik. Egia da, gehienetan, Jainkoaren gorespenetan edota berengan gertatu dena barrendu eta ulertu nahirik sartu sartuta egotea dela; baina horretarako
|
ere
ez daude guztiz itzarrik, lotan eta ametsetan luzaro egon den eta oraindik guztiz itzarri gabe dagoen pertsona bat bezala baizik.
|
|
Argi sentitzen den gauza da eta poz eta atsegin handia ematen duena hori edukitzen denean, eta prestaera ona da, bakarrik egoteko astia izanez gero edota arduretatik aske egoteko aukera izanez gero, arima atseden baretsura etor dadin. Gogoa aserik duen pertsona batena bezalako egoera da, jan beharrik ez duenarena; urdaila kontent du eta horregatik ez luke edozein jaki onartuko; baina hain aserik
|
ere
ez dago, eta jaki onak aukeran izanez gero, gogoz jango lituzke. Horrela, ez du munduko atseginak betetzen eta ez luke nahiko une hartan, bere barnean duelako hark baino gehiago betetzen duena:
|
|
Ulertzen da bai ondasun bat gozatzen dela, ondasun guztiak batera biltzen dituena, baina ez da ulertzen ondasun hau. Zentzumen guztiak daude poz honek harturik eta haietako bat
|
ere
ez dago beste zerbaitetan aritzeko libre, ez kanpotik eta ez barrutik aritzeko. Lehenago baimena ematen zitzaien, esaten dudan moduan, sentitzen duten poz handiaren seinale batzuk emateko; hemen arimak gehiago gozatzen du, ez da konparatzerik ere, eta askoz ere gutxiago aditzera eman daiteke, gorputzean ez delako ahalmenik, eta arimak ere ez duelako poz hura adierazteko ahalmenik.
|
|
Gero sarriago Jauna hartzen dudan honetan, gauez, lotara joan aurretik, izaten ditut botakak, askoz ere pena handiagoz, nik neuk eragin behar izaten baititut lumak eta beste zer batzuk erabiliz; hala egin ezik, min handia sentitzen dut. Eta, nire iritziz, inoiz
|
ere
ez nago minik gabe, eta batzuetan oso larriak dira, batez ere bihotzeko minak, lehenago etengabe jotzen ninduen gaitza orain noizbehinkakoa bada ere. Sarri izaten nituen elbarritasun larri eta sukarrezko beste gaitzetatik sendatua nago azken zortzi urteotan.
|
|
Eta harekin hitz egin arte ez nuen inoiz entzun gure Erregelak, lasaitua izan aurretik? jabego pribaturik ez edukitzeko agintzen zuenik, ezta ni neu
|
ere
ez nengoen errentarik gabe fundatzekotan; izan ere, behar genuenaz arduratu gabe bizi izatean jarri nuen neure asmoa, eta ez nien erreparatzen jabego pribatua izateak dakartzan ardura ugariei.
|
|
Eta toki batetik bestera nindoanean neure alaba eta ahizpei agur egitea, badiotsuet, hain maite ditudanez gero, ez zela gurutzerik txikiena, batez ere berriro ez nituela ikusiko uste nuenean eta haien sentimendu handia eta malkoak ikusten nituenean. Bada, beste gauza batzuetatik askaturik badaude ere, hau ez die eman Jainkoak, beharbada, niretzat oinaze handiagoa izan dadin, ni
|
ere
ez bainago haiengandik askaturik, sentimendu hori haiei ez agertzeko eginahalak egiten banituen ere, eta agiraka egiten nien; baina gutxi balio izaten zidan, handia baita haiek didaten maitasuna eta argi ikusten da egiazkoa dela.
|
|
Beste behin ere idatzi dudala uste dut gure irudimenaren eldarnioaren kausak azalduz; nire iritziz, ez guztiak, ezinezkoa litzateke-eta, baina bai batzuk. Eta, beraz, orain ez naiz horretaz arituko; aditzera eman nahi nuke, ordea, arima ez dela pentsamendua, ezta borondatea
|
ere
ez dagoela haren esanera, zoritxarrekoa bailitzateke hala balego; horregatik, arimaren probetxua ez datza asko pentsatzean, gartsu maitatzean baizik.
|
|
1 Gau batean, aspaldidanik neure aitaren berririk ez nuelako nahigabe handiaz nengoen; azkenekoz idatzi zidanean
|
ere
ez zegoen ongi, hala ere ez zen haren gaixotasunagatik izaniko lehenengo nahigabea bezalakoa, konfiantzaz bainengoen eta era hartara ez bainuen izan egundo gerora, baina ardurak otoitza eragozten zuen; bat batean agertu zitzaidan, eta horrelaxe izan zen, ezin baitzen izan irudimenekoa, barrualdetik argi bat irudikatu baitzitzaidan, eta ikusi nuen bidean zetorrela alai eta aurpegi zuriaz, baina ik... Hau aditu nuen:
|
|
4 Ez ditut jartzen fundazio hauetan bideetako neke handiak, hotzez, eguzki beroz, elurrez, batzuetan egun osoan elurra geratu gabe zela, beste batzuetan bideak erraturik, beste batzuetan nahiko gaixorik eta sukarrez, bada, Jainkoaren aintzarako, ohikoa zen nik osasun onik ez izatea, baina argi ikusten nuen Jaunak ematen zidala indarra. Izan ere, fundazioa egin behar zen egun batzuetan gertatzen zitzaidan hainbeste gaitzez eta minez egotea, non biziki nahigabetzen bainintzen, oheratu gabe gelan egoteko eran
|
ere
ez nengoela iruditzen zitzaidalako; eta gure Jaunagana jo, eta Haren Maiestateari kexatzen nintzaion esanez, nola nahi zuen ezin nuena egitea, eta gero, nekez bada ere, Haren Maiestateak indarrak ematen zituen, eta hartzen nuen gar eta arduraz neure buruaz ahaztu egiten nintzela zirudien.
|
|
Nahiko urtu zitzaien poza mojei nire joateaz, bihotzez sentitu baitzuten, urte hartan elkarrekin izan eta elkarrekin igaro genituelako hainbeste neke; haietatik larrienak, esan dudanez? ez ditut hemen jartzen; izan ere, uste dut, Ávilako lehenengo fundazioa izan ezik, hemen igarotakoei hurrik ematerik
|
ere
ez baitago?, bat ere ez zait kosta honenbeste, neke horietatik gehienak barrukoak zirelako. Jainko Maiestateak nahi beza beti zerbitzatua izan dadila bertan, honekin guztia izango baita gutxi, nik itxaro dudanez.
|
|
6 Ahalmen guztien bat egitea denean, oso bestelakoa da, ezin duelako ezertan jardun; adimena izutua bezala dagoelako; borondateak, berriz, ulertu baino gehiago maitatu egiten du, baina ez daki maitatzen duen, ezta zer egiten duen ere, esateko eran; oroimenik ez dago batere, nire iritziz, ezta pentsamendurik ere, eta une hartan zentzumenak
|
ere
ez daude itzarrik, gozatzen duen hartan arima hobeki okupatzearren, galdu zituenaren antzera baizik; nire iritziz, zentzumenak galdu egiten dira une labur hartarako. Laster batean igarotzen da.
|
|
Hiru Pertsonen presentzia, hain dudagabea dena, gauza argia baitirudi san Joanek dioena sumatzen dela: , arima harengana etorriko gara eta berarengan biziko?; hau ez graziaren bidez soilik, presentzia hau sentiarazi nahi duelako baizik; eta hainbesteko ondasunak ekartzen ditu, non ez baitago esaterik, batez
|
ere
ez dagoela arrazoi bila ibili beharrik Jainkoa han dagoela jakiteko.
|
|
–Ni nengoen etxean Jainkoaren mirabe ugari egon arren eta Jainkoa han ongi zerbitzatua izan arren, premia handia zutelako, mojak askotan irteten ziren lotsa onez eta erlijiotasunez egon gintezkeen lekuetara; eta Erregela
|
ere
ez zegoen bere hasierako zorroztasunean ezarria, Ordena osoan gordetzen zen bezala baizik, hau da, lasaiturikobuldan xedatua zen bezala? (Biz.
|
|
7 Dukesa andereari behin eta berriro muin egiten diot eskuetan, ene Beatriz andereari, eta baita kondesa andereari eta Leonor andereari ere. Idatz biezat berorren gorentasunak (hau da, agindu beza berorren gorentasunak) nik egitea nahi duena; berorren kontzientziaren agindura utzirik, ziurtatu egiten dut neurea, eta ez dut uste gutxi egiten dudanik honetan, gure etxeetako batean
|
ere
ez baitago horren akats nabarmena duen mojarik eta nik ezergatik ere ez bainuke hartuko. Uste dut besteentzat etengabeko penitentzia litzatekeela, beti oso elkarturik ibiliz eta elkar maite maite dutenez gero, haren erruki izango lirateke beti.
|
|
1 Berorrek esan zuen guztia, berorren oroimenean da. Denek diotenez, horretaraino
|
ere
ez nago behartua, baimena etorri arte; baina etxean sartu izanak asko egiten du ni berorrek agintzen duenera makur nadin, eta honekin guztionekin nahi beza Jainkoak berori kontentatzea.
|
|
6 Gutun hori bidal beza berorrek, mesedez, ene Luisa andereari, eta goraintzi asko nire partetik. Diego Ávila jaunari idazteko ez dut astirik, ene Luisa andereari idatzirikoa
|
ere
ez baitago nire eskuz idatzia. Eman biezaio berorrek, mesedez, nire osasunaren berri, eta laster ikusiko dudan ustea dudala.
|
|
Nik horrela utzi nuen. Berak dio, gizonik handienak badatoz ere, Granadako artzapezpikua bada ere, oso kaskagogorrak direla-eta, ez dietela obediaraziko beren gain eskumenik ez badute; eta berari zerbait esaten badiote, beraien iritziaz bat ote datorren ikusteko dela, eta esaten dienari ez diotela inolako kasurik egiten, eta bera
|
ere
ez dagoela haiei obeditzeko esatera behartua, horretaz hitz egin nahi ez duenean, ez baitie egiten kalterik inori, eta zergatik kasu egin behar dien berari, ez baita hori arazoaren funtsa, beste bitarteko batzuk baitira kasuari dagozkionak.
|
|
Haien bila lehiaz aritzetik eta erakustetik, zuzen dabiltzalakoan, jakintsuei parte eman gabe, hortik bai gorde daitezela. Honela, ni
|
ere
ez nago idazten dudan honetan ongi asmatzen dudalako ustean (Jaunak ongi daki hori), baina, aipatu dudan artzaintxo honen antzera, poza hartzen dut, ene alaboi, neure gogoetak agertzean eta hainbat ergelkeriarekin izango dira; eta honela hasten naiz neure jainkozko Errege honen laguntzaz eta aitortzen nauenaren baimenaz. Nahi beza, esan dizkizuedan beste gauza batzuetan asma dezadala nahi izan duenez (edota, beharbada, Haren Maiestateak nire ordez, zuentzat delako), asma dezadala hauetan ere; eta hala ez bada, ontzat ematen dut idazten erabiliriko denbora eta nik entzutea merezi ez nuen hain gai jainkozkoa neure pentsamenduaz tratatzea.
|
|
Hau bai mesede gorena, eta inola ere ezin merezizkoa, Jaunak horretarako dohaina eman ezik! Egia da, maitatzeko
|
ere
ez dagoela itzarririk; baina zorioneko loa, zorioneko mozkorraldia, arimak ezin duena egitera Senarra baitator, agindu hain miragarria emanik: ahalmenak hilik edo lo daudenean, maitasuna bizirik gera dadila; eta nola jokatzen duen ez dakiela, Jaunak horrela agindurik, hain era miragarriz joka dezala, maitasunaren Jaunarekin berarekin, hau da, Jainkoarekin, bat eginik egoteraino garbitasun handiaz; izan ere, ez dago eragotziko dion ezer, ez zentzumenik, ezta ahalmenik ere, hau da, ez adimenik ez oroimenik; jakina, ezta borondatea ere.
|
|
Maitasuna borondateak bidaltzen duen gezi bat dela iruditzen zait, eta honek, berak duen indar guztiaz badoa, lurreko gauza guztietatik aske eta Jainkoari soilik emana, egi egiaz zauritu egin behar du Haren Maiestatea; horrela, maitasuna den Jainkoagan beragan murgildurik, handik irabazi handi handiekin itzultzen da, esango dudanez. Eta beraz, informazioa jaso zen gure Jaunak otoitzean hain mesede handia egin dietenengandik, murgiltze santu honetara eramanak izan baitziren gainezkaldi batekin, kanpotik
|
ere
ez zeudela beren senean ikusteko eran; bada, hauei galdeturik zer sentitzen duten, inola ere ez dakite esaten, ez zuten jakin, ezta ezin izan zuten ulertu ezertxo ere maitasunak han duen jokaeraz.
|
|
18 mendera arte, Erantzunaren autografoa, zatikatua, Burgosko eta Guadalajarako moja karmeldar oinutsen komentuetan gorde zen. Gero, noiz eta nola ez dakigula, galdu egin zen, baina originaletik eginiko kopia bat gordetzen da Madrileko Biblioteka Nazionalean, 6615 eskuizkribuan; ez dago osorik, originala
|
ere
ez zegoelako kopia egin zenean.
|
|
sekula ere ez gaituztela errurik gabe errudun egiten, erruz beterik gaudelako beti; izan ere, zintzoa egunean zazpi bider erortzen da, eta gezurra litzateke bekaturik ez dugula esatea. Beraz, leporatzen diguten hartan ez bada ere, sekula
|
ere
ez gaude guztiz garbi, Jesus ona egon zenez.
|
|
Eta, maitasunez hartu eta berarengan edukiko duen arima bat aurkitzearren, guztia eramaten eta eramango duenez gero, arima hori izan dadila zuena. Izan ere, halakorik bat
|
ere
ez balego, Aita Betikoak arrazoi osoz ukatuko lioke gurekin geratzeko baimena; baina bere adiskideen hain adiskidea eta bere zerbitzarien hain jauna izanik, bere Seme onaren borondatea badakienez gero, ez dio oztoporik jarri nahi hain obra bikain eta Aitari dion maitasuna hain ongi erakusten duen hartan.
|
|
Haren balioa haziz doa egunetik egunera; berehala ikusten bada ere, bekatu eta bekatu bideetatik eta lagun txarretatik berehala aldentzen direlako eta beste ezaugarri batzuk ere ikusten dira. Baina arima kontenplaziora iristen denean, eta horretaz ari gara batez ere hemen?, Jainkoaren beldurra ere, maitasuna bezala, oso agerian ibili ohi da; kanpotik
|
ere
ez dago ezkutuan. Pertsona hauei oso zorrozki begiratu arren, inork ez ditu ikusiko axolagabe; begi zoliz aztertzen baditugu ere, Jaunak hainbesteraino ditu bere eskutik, non, interes tentagarria aurrean agertzen bazaie ere, beraiek dakitela ez baitute egingo bekatu arin bat.
|