Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎—Errespetuaz eta begiruneaz mintzatu da berori, aita, baina jauregiaren erantzukizuna ene esku utzi zuen, eta eskatu eta eskertuko nioke, baldin berorrek ere eneganako tratua errespetatuko balu. Eta barka biezat bertze hau ere erraiten badiot, zeren, oker ez banago, berorrek aitortu baitzidan ez zuela olen negozioan asmatu, eta horrek erran nahi du ezen berorren moduak eta moldeak berregokitu beharra zegoela, eta nik hori bertzerik ez dut egin.
‎Eta Urbiain inguruko eta aurkientza hartako jauntxo kasik gehienak, Florentziakoak ez bezala, ezjakinak dituk, zeren haien artean ez baitago, hire aita zenak zekienaren laurdena dakienik... Eta, hala, nola baitira ezjakinak, atsegin den zernahirekin kontentatuko dituk eta ez haiz, ondorez, haien irrigarri izanen, zeren guztiak ere ene anaia Martinen eskolakoak baitira. Eta zer dio Martinek?
‎Bakarrik nindoan, bai, eta arrai nindoan, eta are arraiago eta alegerago jarri nintzen hiriko kanpai guztiak baterat jotzen hasi zirenean, dilin dalan, dilin dalan, haiek ere ene libertate ospatu nahi balute bezala, eta ene felizitatea aldarrikatu eta zabaldu, lau haizeetarat, zeruko mintzoaz... Eta ene bihotza ere bertze kanpai bat zen jada, bertzeekin batean jotzen ari zena, din dan, din dan, ene alegrantzia eta ene bizipoza adierazi nahi ziona mundu osoari.
‎Zeren ez uste ezen Mattini nion gorrotoa eta herrazko herra ni mundurat etorri orduko biribildu zitzaidala, ezta gorroto biribil balizko hark erabaki zituela ere ene handik aitzinako urratsak, halabeharrez; ez dizut erranen, halaber, maitatu baizik egin ez nuela, zeren baitakizu nolakoak izaiten diren umeen arteko harremanak, orain maite du batak bertzea eta orain gorrotatzen du, orain akort eta alegera daude eta orain eta haserre, eta, beraz, badirudi ezen badela aldi bat onerizkoarentzat eta bertze aldi bat gaitzerizkoarentzat, eta bata bertzeari darrai... Baina sentimendu hauen joan jinetan, edo joan jin hauen gainetik, uste dut, orobat, ezen beti ere mintza daitekeela jokamolde orokor batez, eta oker handirik gabe erran diezazuket ezen ene jokamolde hura maitasunezkoa izan zela.
2001
‎Ni, bentzuturik hil baninduzu ere ene heriotza zuretzat etsaia ene agurrik beroena litzateke[...] ni hilik ere. Azken hatsarekin batera ene eskuetarik abaildurikako harmak beste irlandarren aiduru itsatsiko zaizkio lurrari.
‎didanadibide baten ildotik; ondotik, esplikazio bila abiatzen saiatuko naiz, aterabiderakoproposamen batekin bururatzeko. Geroxeago azalduko dudan idazle kuota horietarik naizela dakidan arren, Iparraldekoa eta aldi berean emaztea izanez, harribatez bi txori??, eskertzekoa dut Eli Tolaretxipi mahai inguru honetara gonbidatunauelako, batez ere ene, iparraldekotasunaren, aldetik (baina ez naiz bakarra: Pelot, Arkotxa, Aire, Legorburu, Hirigoien, Albizu).
‎Gasna puska, zakar ontzira aurtiki nuen haserrez, behin betiko zilbor heste latza suerta zitekeen keinu bortitza marraztuz: gauez ibiltzea laket zitzaidan, karrika ilunetan maita nezakeen gizonaren edo emaztearen usainetik eta isilik segitzea, egunerokotasunak asmatzea, amodiotan ere ene haragizko existentzia ukatuarengatik espazio ez mineraletan larrua jotzea.
2003
‎Ez dut erraite beharrik, nik ere ene hitza erran nuela eskubide horren alde agertuz, aspalditik agertu ohi naizen bezala. Ohartarazi nuen bizkitartean dei egiten niela, aldi berean, ene euskaldun herritarrei haiek ere begira zitzaten giza eskubide horiek guztiak eta bahiturik zeukaten presoa lehenbailehen aska zezaten.
‎Garai berezi batean haragitu izpirituak zarete biak eta nahi zintuztedan entzun, egunkaria komentatzen, pentsatzea eta hitz egitea bideratzen dizkizueten ideiak barreiatzen eta gero biltzen, jatea ahanzten duten ttirrittak bezala kantatzen, jakinez hamar mila urteko bizi iraulketa batean zuen arimek bederazka Izatea miretsi dutelako geltoki honetan zaudetela. Itzul  tzen naiz ni ere ene abiapuntura: egiazko zaldunak bezala, zaldiak korbeetara eroaten ditut; errautsa kendu eta ilea leundu ondoan, anbroxia eta nektarra isuriz ausarki, oparo eta gozo edatera ematen diet. Hara hemen nago, zuekin.
2004
‎Irudipen horixe bera izan dut neronek ere ene esperientziaren argitan. Ogi gogorrari hagin zorrotza ezarri ordez, auzi honetan txepelkeriak jotako jardun didaktikoa izan da gehien gehienetan gure eginbeharra.
2006
‎Ez bainuen aski indarrik, irri bat egin nion eskertzeko eta segurtatzeko guti gorabehera ongi nintzela. Ezin bainitzen zutitu, jarririk egon nintzen eta bera ere ene ondoan. Momentu batez ez genekien sobera zer erran, ea hasten ginen mintzatzen gazte arrunt batzuk bezala edo segidan gure arazoa aipatzen genuenez.
2007
‎Literaturaz lekora zetzan literatura batean jarri nuen gero eta gehiago gogoa: erran nahi baitut nabigazioko liburu zaharretan, euskaldunek, beharrik ere enetzat, frantses zaharrean idatzi zituztenetan, eta bereziki balea ehizaz zerautsatenetan. Ez segurki arpoilariez edo San Laurendiko itsas lasterkariez eleberrien egiteko xedearekin (horrela gure sasi kultura osatzen duen alimaleko metaketa epifenomenalari puskaki bat gehiago gaineratuko bainion, besterik ez), baina hartan  eriden baitzitekeen, espazio fisikoaren ezagu  tza zehatz bat(" Jaquitecoduçu liburu hunetan comprenitçen direla arrutac:
‎Beretzat ez naiz egundaino norbait izan ere, izaki garden bat banintz bezala. Ez ninduen behin ere ene izenetik deitzen. Halabeharrez nahi balin bazuen jakin non edo zertan nabilen, amari erraiten zion beti:
‎Ene aitaren emazteak ere seme bat izan zuen eta bistan dena, aita beraren haurra izanagatik, ene anai bihurtu zen baina ere ene arraseme, ene alabaordearen semea zelako.
‎... ene denbora guzia aberekin pasatu diat, behi eta ardiak nintiela ene lagunak (baita ere Xumi, gure xakur beltxa), heiekin nindaukan goizetik arrats, nun heien usaina ere enetzat hartua nian, heien egoera bera partekatzen nian, nahi gabez entzuten nialarik etxeko anderearen partetik: " irus izaiten ahal hiz hunat eroririk, baduk mutil frango esker gaixtoz pagatua denik" edo" jana baduk zer behar duk gehiago?"; eta zonbat holako erranek konpreniarazi baitzautaten kabaletan izanen niela gehiago adixkidetasun ezinez eta etxalde huntako bizitzaileetan!
2009
‎Hiru senideen berririk ez nuen. Zortzi urte igaro ziren eta egun batez Centerrera hurbildu nintzen, zuzendaria artean ere ene lankidea baitzen.
‎Nik bi alaba eman nizkion eta ez zituen onartu nahi. Hura ere ene hutsa zela uste zuen.
2010
‎" Aingerua eta aberea lanean lotuak ditun". Ulertzen dut ere ene izakiaren abere partea, ene sena, Aingeruari junta ahal daitekeela baldintza bakar horrekin: ni Laua, Gizakiabilaka nadila abere eta Aingeruaren arteko amildegiaren zubi.
2011
‎Zaharra naiz eta zu lako bidaiari asko ezagutu ditut; lau bideotatik edozeinetarantz partitzen dira, eta abiatu orduko istorio bat kontatu ohi diet. Maiz eseri dira ene aldamenean, bidearen luzeaz unaturik, eta arretaz entzun didate antzinako istorioa. Gupida zaitez zeu ere ene zahartzaroaz, agure hilkor honi elikagai gutxi batzuk eta txanpon txiki bat emanik, eta har ezazu trukean atsedena, belaze leun honetan eseri eta mendeen goizeko gertaera miresgarriak aditurik.
‎Ea denak ontzi berberean zergatik sortu ote garen eman nion buruari orduan, zertarako jaio garen guztiok mundu honetara, itsaso amaigabeko ontzi galdu eta zentzugabe honetan ibiltzeko. Zertarako nagoen hemen ni, ez banaiz ez lemazain ez pilotu, ez badut inongo portutan inor ere ene esperoan.
‎Ez dakit oraindik ere ene sinbolakuntza horretaz inor, nik nahi bezenbat bederen, ohartua denik (Txillardegi, 1983: 19).
‎Arrotza egiten da berriro ere ene gelako leihoa ireki eta itsasoko argia ikustea, kresalaren usaina nabaritzea edo oheko manta artean uzkurtu eta berriro ere etxean sentitzea, hiru urteren ostean. Etxeko epeltasunean, dena amaitu dela dirudi, jada urrunak dirudite erietxeko gela ilunek edo itzarrita igarotako gau hotz eta amaigabeek.
2012
‎Berriz ere atxilotuak, torturatuak: Iñaki Uria (bera ere ene ikaslea lehenago, maisua orain), Joan Mari, Martxelo, Xabier?, eta hainbat eta hainbat gazte urtean zehar, neskak eta mutilak, torturatuak izan direla alfer alferrik salatzen, inpotentziarik absolutuenean, Picassoren. Guernica, ko irudi hori bezala, ez dagoen zeru batera bi besoak luzatuz giza puskailetatik, inon entzungo ez den garrasi mutu desesperatu batekin. 2003 da.
‎Hain ere ene asmamenetik harago, ezen,
‎...ntudan langileen ator besoetan idortu eta zimurtu aurpegietan eguerdiko burrunban karrika bazterrak jendek betetzean eta ere hiltzen ari den herrian oi ezinbertzearen nekean haurrik etxen ez duen amaren ixiltasunean eta lanik gabe dagonaren behakoan ikusi zintudan patar erreketan udako iratzeen pean goizeko izar ihintzak dauzkan dirdiretan eta maitatu zintudan ezin loz min dut bihotzean eta ariman ere ene oldarrak lotuak dilingan baitira ezin ateratuz burdinezko denbora xorta zatikatuak ohetik beharrian ditut olerkaria hautsezadazu erlojua boz erreen oihartzunak eta fruitu ustelak maitatuko ditut arrano trixteen hezurrak berriz moldatuko daukutenean noiz ote dautate haxe berri batean jarriko ludia maita ditzatan oren trixteen orratz luzeak erhoa naiz erhoa naiz eta hobe erri egiten baitut biho...
‎Uretik ni ere etorri nintzan, itsas bazterreko harri lore batetarik bezala, nahi banu laburtu biziaren kondaira ezen ez baitut luzaz aipatzeko astirik. Uren arteko dirdiretan zen ere ene gazte amentsa jauzteka ibili. Itsas bazterreko uhain leherkorrek zekarten maitasun betierezko itzala ene bihotz amentskorrean zuten amodioa loretu.
‎Hor barnealdeko autobusen geltokiak, ostatu euskaldunak, alderdi abertzaleen egoitzak, aldizkari euskaldunak, inprimategiak, Kordelierena, Artisanala edo Lapurdikoa, hor ere belaunaldiz belaunaldi atxikitzen duen Herria hemengo eta urrutiko familien lokarri. Hor zirela ere ene balkoiko goiz argiak, gaueko arramantzak, polizi autoen lerratze isilak, barrikada, erailketa eta manifen oihu garratzak. Ba baina ere Pontrique karrikako Ttantta Jeanne n kadira zaharkituak, bere inguruko atsoen kalakadi gaitzekin, Toutenuit ren xokolatina paregabeak eta lehengo Tonneliers ren ardo usaina.
‎Herriz aldatze horren sentipena axalekoa zela iduritu zitzautan.. Ahantzezinezkoa banaukan ere ene mendiko sor kafia maitea. Nagusiaren etxean berean, Harluxean, nituen lo gela eta jana.
2013
‎orhoitzen ere ene aurhidez, maite ditudan guziez.
2014
‎Salbu, maleruski, leher eginen banu. Alta, orduan ere ene haurrek kapitala ederra likexie, aurreikusi bezala, ene jornala miserabletik haientzat hartua nukeen beste zenbait kontraturen baitan.
2015
‎Ez diogu beharbada garrantzi bera ematen gure norberaren garapen artistikoari? Hala ere ene" sormen" ezinegon hori bideratu eta erabili izan dut urteetan, ene erakasle lanean. Utzi bai, baina H28 aldizkari satirikoan ikusten zaitugu.
‎" Non ostias sartu zait Darwin!" nioen nere baitan, ozenki. Nahiago diat badaezpada ere ene ondoan ikusi, denak, tximino, gorila eta guzi eta argiki haien semea iduri ezen ez agure txotxolo honengandik hazi eta hezi.
‎Margarita Pitte rekin genealogia emaitzak eta garai hartako argazki eta letrak trukatu ditugu. Nik Zelaiko etxean artoski atxikitzen ditudan Argentinako argazki zaharrak eraman dizkiot eta berak osaba Martinen argazkiak baita ere ene aita zenak idatzi letrak eskaini dizkit. Zonbeit oren barne iduritu zait aspalditik elgarren ezagun ginela.
‎Bestalde, blogetan idazten dena ez da ikusgarria, sarean galtzen da. Horrez gain, ez dut kultura literario akademikorik, eta horrek konplexatzen ninduen, baina nahi nuen jakin ere ene lanak zer balio zuen, eta hortarako literatur adituengana jo behar nuen.
2016
‎Oulipo frantses literatura mugimenduak arauak finkatu zituen bezala, adibidez, Georges Perecek e letrarik gabeko La disparition liburua idatzi zuen, eta nik ere ene buruari araua eman nion: homofonoak ziren hitzak baliatzea, beren zentzuekin, baina lotzeko hitz ahal bezain guti baliatuz.
‎Egin zidaten abegi samurra ote zen?, edo esadazu, Natura, zer gehiago izan ote zitekeen mokadu hau hain goxagarri egin zuena? Eta zer magiari zor diot mokaduarekin batera haien pitxerretik hartu nuen zurrutada hain goxoa gertatzea, ezen gaurdaino ere ene ahosabaian jarraitzen baitu?
‎(Hortaz ohartzen naiz Armendaritzeko taldearen emanaldietarat zer jende mota hurbiltzen den ikustearekin). Halaber, badakit badela ere ene obrak astiatzen dituen publiko kategoria bat, ez baitu komedia aski bere antzerki gosearen asetzeko.
‎Emango nizkizuke, bihar esnatzen zarenerako ene aurpegia zurea duzun bezain arrotz izango duzula jakingo ez banu. Beraz, niretzat gordeko ditut gaurkoan ere ene pentsamendu eta oroitzapenik sakonenak, zuk, nahiz eta ez apropos, azken urteotan egin izan duzun antzera.
‎Ba! Ez dut nehor ere ene klasakorik. Funtsian, ni, aintzinekuak khendu eta, pare bakar, lauhazkan juan.
‎Hain zapeten ziratzia. Geo, Mulhousen ganberak hirian baitziuzten, hura ere ene gain. Undarrian divisionia kontziñatu zuten alimaleko botia izan baitzen hirian.
2017
‎Atsegin, zeren nola ez baikara bi mendetako eta zuk zeurea hain ongi, hain ohorezki eta dohatsuki iragan baituzu, esperantza baitut zeruko lorian, Jainkoaren konpainian, kreditu handiarekin zaudela; eta hortik helduko zatzaizkidala, eskua emango didazula, eta arranoak airean doanean bere umeetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula. Eta gero nik ere hemengo aldia egin hurran baitut, Jainkoaren graziarekin eta zure arartekotasunarekin batean, zure zorte ona erdietsiko dudala; eta orduan, guztiez eskerrak errendatuko dizkizudala.
‎Laster erretreta hartu zuen. Lanean segitu nuen auzibide sailean, baina urte baten buruan, berriz aspertu nintzen hainbeste arrazonamendu eta indar erabiltzeaz debaldetan eta ere ene lankideen izaeraz, baita Palais Royaleko baratze ederretaz. Lau urte bete nituen eta libro nintzen lekuz aldatzeko.
‎Ene koldarkeriak edo ipurdi milikatzeko gogoak auzietako tratuetara eramaten ninduen aldi guztietan, epaileen aurrean gibelka eginez, hor zen ene bizkarrean, animatuz ozenki mintzatzeko, ez oparirik egiteko, nik borrokatzeko gogoa ez dudalakoz. Hor izanen da ere ene arropa beltza altxatuko dudalarik isilik egonez hainbeste hitz erran ondoren. Agian utziko nau bakarrik hiltzen eta beste munduan elkar atxemanen dugulakoan nago.
‎Baina ez bakarrik horiekin, Legasse anaiekin halaber. Bi anaia ziren eta hasi ginen harremanetan, horiekin ere ene ideologia azkartu zen.
‎Holakorik ez!" zautan erraiten aitzin hortan, asaldatua, hunkiak laitezkeen herri horietako biztanle batek. " Denik ere ene pentzean tona bat urre balitz, eta erdia enetako, orduan paso!" Atx! Hala balitz ere ez ginituzke egitera utzi behar.
2018
‎Rousseauk dioenez, bere burua esklabotzarako saltzen duen gizon batek bizirik iraun ahal izateko jarduten du horrela, baina, argi eta garbi, Rousseauk ez du uste irauteko berme horrek ezer ematen dionik esklaboari bere zerbitzuen truke; bizirik irautea, besterik gabe, beharrezkoa da edozein zerbitzu emateko. Ugazaba esklaboaren jabea da, eta esklaboaren gauza ororena ere bai; hortaz, Rousseauk idatzi zuen bezala,, zer eskubide izan dezake esklaboak ene aurka, duen guztia enea bada, eta haren eskubidea ere enea izanki, neure buruaren aurka nukeen eskubide hori zentzurik gabeko elea baizik ez bada??. Beraz, esklabo kontratuen eta elkarrenganako betebeharren eta trukearen inguruko edozein aipamen ilogikoa da, absurdoa, zentzugabea, esanahirik gabea zeharo.
‎Gero, deus ere erran gabe, eskua luzatu zuen, urruneko gain batean zen soldadu kristino bat erakutsi zigun, txano apala buruan eta urdinez beztiturik. Zutik zegoen, sartzen ari zen eguzkian distiratzen zen karabina luze batean bermaturik. Hori, jakina, erran zuen Arizmendik, populu barbaro bat da, de populo barbaro, egiazko filistindarra! Kristinoek herria okupatzen dutelako froga, diot nik ere ene aldian.
2019
‎–Hauek ere ene zain...
‎Gazte nintzela Jamaika uhartetik alde egin nuen, eta, inoiz itzuli ez banaiz ere, oso argi oroitzen dut oraindik ere ene jaioterria, Luzea hiria, eta baita Ocho Rios inguruko kostaldea ere, iparraldean, eta jakina, nola ez, Kingston hiriburua. Montego Bay hiritik aireportua baino ez dut ezagutzen, bertan hegazkinez aldatu behar izan baikenuen Arendek eta biok Argentinaraino egin genuen txango zalapartatsu hartan.
2020
‎Titulubakoak ginen aldetik ez gintuzkete sekula behar bezain aintzat hartuko, betiere hiriko handikien aldamenean onespen eske ari ziren merkatari eskuzabalak edo handiustekoak izango ginen, hiriko egiazko handikien ospearen bizkarroi. Bazekien ere ene Mariak behin delako titulua eskuratu eta gero bigarren edota hirugarren mailako nobleak izango ginatekeela, hiriko jauntxo harroek ez gintuzketela inoiz euren modukotzat hartuko, euren begietara beti izango ginatekeka merkatari handiustekoak. Alabaina, handikion erdeinua alde batera lagata, eta beti kontuan hartuta haietako asko eta askok gurekiko zein zorren morroi genituen aldetik, hiriko jauntxo larrusendook, parekotzat ez, baina bahi behintzat aintzakotzat hartuko gintuzkete nahitaez.
2021
‎Zenbat eta sintagma gehiago, hainbat eta anbiguoago: Hola uste dute ere ene lana ikusi duten guziek (Artxu). Adibide honen parafrasia hauxe da:
‎Baina tradizio idatzikoetan ere bai: Esperantza baitut zeruko lorian[...] kredit handiarekin zaudela, eta hortik helduko zatzaizkidala[...], eta arranoak airean doanean bere umetara bezala zuk ere enegana begia edukiko duzula. Eta gero nik ere[...] zure zorte ona erdietsiko dudala, eta orduan guztiez eskerrak errendatuko derauzkitzudala (Axular).
‎noiz ere ene beribil gidariak tinkatzen baitaut besoa indarrekin, bekuruntza gorri samur dautalarik
‎Aditzen dut ene sahetseko apezñoa, han balitz bezala izaitez, ez baitakit ez dutanez ere ene
‎Berriz ere ene beharrirat lehengo boza: " Hemen dira bederatzi ehun sainduren erlikiak,
‎«Ene aulki zulatuan jarririk, logelako atea zabal zabalik, atorra zuriak pasatzen ikusiko ditut, beti presaka eta beti zainetan. Baita ere ene auzoa, bere ama ikustera etorria ondoko gelara, eta ahalgeturik esku keinu soila egin eta burua itzuliko du laster. Hitz egin nahiko nion».
‎Espetxeratu nindutenean deliberatu nintzen funtsezko galdera eta kezka horien argitzeari erabateko lehentasuna ematea. Zin dagizut, irakurle, (ikerketa eta graziari esker) argibide argi askorik jaso nuela, baita kemenik ere ene fedea aitortzeko eta horren arabera bizitzen hasteko. Esan gabe doa malko ugari isuri nuela eta aitortu beharreko mea culpa guztiak aitortu nizkiola Jainko Aitari". 42
2022
‎Xiberoko Botza Allanderi etxeka zen bai, bena Allande ere ene ustez. Behin beno haborotan erran zeikün ebilbide ala pasealdi haboro egin nahi zütüala irratiarentako.
‎Horretan ere bat egiten dute ganderailuak eta Saindiak, Kaiet Lakoren ustez, neskaren irudia baita ezin eramana: " Horrek ere ene irudiko bere konparantza badu, Saindu horren lekua ez da Mendibeko elizan, Salbatoren da, hain segur, e?".
‎Markos: (Pipa eta kaxkotiarekin.) Bai, ez dakit nork idatzia duen butiga hau baina egitekotz ere ene solasak gutiago deformatzea ahal balitz...
2023
‎Ez hadi hemendik mugi, ongi dakianez ez baita hau bertze sarbiderik, ez eta bertze jalgibiderik ere ene ganberan, ezpada kabinete ttipi bat, eta hango giltza nihaurek baizik ez baitaukat.
‎Amatxi ezkondu zen Bizkaia etxaldera Garratik. Han sortu zen ere ene ama. Aita, berriz, garaztarra nuen eta Heletara jin zen amarekin ezkondu zenean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia