2000
|
|
Mattin ere, Villagrandeko dukearen palazioan hiru urte eskas egin ondoren, etxean genuen; edo, xeheroago eta zehatzago erraitearren, gure etxean aitaren berrogeita hamargarren urtebetetzeko festa ospatu zenetik genuen Mattin etxean —erran behar ote dizut, jaun André, ezen nehoiz ez bezala ikusi nuela Mattin nigarretan, noiz eta, festaren ondotik, Villagrandeko dukearen semea Madrilerat itzuli baitzen, Mattin Urbiainen utzirik? —, zeren aitak nahi baitzuen, alde batetik, Mattin negozioen munduan gero eta gehiago sartzea eta trebatzea, eta hargatik erraiten zion: " Seme, hik
|
ere
badaukak zer ikasirik negozioen mundutik, zeren, biharko egunean markes izanen bahaiz ere, eta, halatan, trabailuaren neketan higatuko ez bahaiz ere, ez zaik gaizki etorriko jakitea zein diren diruaren bideak, heure ondasunen hobeki enplegatu ahal izaiteko", eta hargatik ere zuen donejoanetarako prestaturik eta istalgaraturik bidaia bat, harat eta honat; eta nahi zuen, bertzetik, bidaia hura...
|
2004
|
|
–Nik
|
ere
badaukat zer kontatua, ez pentsa. Eta beldur naiz guztia ez ote den izango korapiloa areagotzeko.
|
2008
|
|
Eta, bidenabar, dute bertako elebakar gaztelaniadunek? Hemen
|
ere
badaukagu zer aztertu, kasu honetan barrura begira batez ere.
|
2009
|
|
Elkarri laguntzak nola ematen diren ikasteko ikasgai paregabea. Intentsitate handiz atzeko lana nola egiten den ikasi nahi duenak
|
ere
badauka zer ikasi.
|
|
Baina gero eta bakartuago geunden, Ananda; nik jada ez nuen harremanik nire lagunekin, are gutxiago garai bateko mutil adiskideekin, jeloskor jartzen zinen-eta haiekin irteten banintzen; gurasoen etxetik agertu ere ez nintzen egiten, zugatik utzi nuen familia, ama minduta zegoen nirekin, nebak hezurrak hautsi nahi zizkizun, eta ez zuen egin halakorik, bazekielako inoiz ez niola barkatuko, eta zuk hura guztia ego hutsa zela zenion, ego hutsa; ez, Ananda, haiena ere maitasuna zen, maitasuna ez baita elur garbia, maitasunak lohi orbanak baititu, gurasoek ere maite naute eta neuk ere maite ditut, ez noski zuk zeure aita eta zeure ama bezala, hutsunetik maite baitzenituen zuk eta nirekin bete nahi baitzenuen haien hutsunea, nik gurasoak modu arruntean maite ditut, gorrotoa eta gatazka ere tartean direla, nebarekin berebiziko eztabaidak izanez, maitatuz eta gorrotatuz, bai; hasieran, gurasoak biziki eskertu zizuten nire alde egin zenuena, nolabait salbatu egin baininduzun, mundu berri bat zabaldu baitzenuen nigan, lehen haren susmorik ere ez nuen mundu bat, gurasoak harro zeuden nire aldaketaz, baina urrundu egin ginen haiengandik, horrek min egin zien, zuk ez zenituen onartzen amaren erlijio ohiturak eta aitaren nahiz Kandidoren ateismoa, gu elizaz ezkontzea gustatuko zitzaion amari, edo gutxienez epaitegian, ados, niri ere bost axola hori, baina ulertzen diet; igandeetan haiekin bazkaltzera agertzea gustatuko litzaieke, noizbehinka gutxienez, baina zuk beti uko; jada gurasoek ez zuten aipatu ere egiten ardorik eta okelarik gure aurrean, gure elikadura modua onartua zuten, eta hala ere zuk ez zenuen mahaian eseri nahi hilotzak jaten dituen jendearekin, eroso ez zeundela antzematen zitzaizun, gero eta urrunago geunden mundutik, gu bion artekoa gaixotasun bihurtzen hasi zen, eta areagotu egin zen Iñigo eta horiekin juntatu ginenetik; halako batean, gaizki sentitu nintzen egoera hartan; nebak zu uztera behartu nahi ninduen, eta ipurtzulotik hartzera bidali nuen, harrezkero ez diot hitzik egin, ez zintudan galdu nahi, Ananda; baina orain ni neu izatea baino ez da nire helburua, ez dizut askorik eskatzen, ba; gurasoekin tarteka marteka egoteko beharra sentitzen dut eta nebarekin berriro eztabaidatzekoa eta kontraesanak aurpegiratzekoa eta ETAren bortxakeria muturrera botatzekoa; umeak baldin baditugu, gustatuko litzaidake aitona amonekin jolas daitezen, baina zuk ez zenuke onartuko arraza berriaren oinordekoak garbia ez den jendearekin nahasterik, hori ez da normala, Ananda, zerbait gaixoa dago horretan guztian, zu pertsona onbera zara, asmo garbiko haur baten antzekoa, horregatik ulertu behar didazu, zoriontsu izan gaitezke, eta zuk diozun Kailas espiritualera iritsi ere bai, eta Hiru Erregeen Mahaian ernaldu gure umeen haziak, zergatik ez, ederra izango litzateke, zuk niri atzetik bueltan eman eta gero aurrez aurre elkar besarkatu, animalien grina eta eguzkiaren garbitasun elurrezkoa bateratuz. Bai, nahi dut hori, Ananda, baina aldi berean ni neu izaten utzi behar didazu, bizimodu normal bat nahi dut, lagunei telefonoz deitu, haiekin noizbehinka geratu, nola doakien jakin, familiarekiko harremana berreskuratu; besteek
|
ere
badaukate zer erakutsirik, ez yoghiek soilik, Ananda, zatoz, jar ezazu burua nire bularren gainean, honela, honela, ikusten zein ongi gauden.
|
2011
|
|
Ostatuko suetean geundenean ere beti zegoen berriketan, baina, ostera, nekez ateratzen zen jendaurrera. Ez nion sekula ezer itaundu bere aurreko bizimoduaz, itaunak eginez gero, nik neuk ere erantzunak eman nituelako eta, jakina, nik
|
ere
baneukan zer gordea eta zer isildua.
|
2012
|
|
Galdetu Realekoei biribila izan zen larunbatekoa. Osasunakoek ere erantzun dezakete, eta Athleticekoek
|
ere
badaukate zer esan. Hiru zero, eta bakoitza bere ertzekin.
|
|
Bihar auzoko koralak eta Jon Arraibik kontzertua eskainiko dute eta auzo etxearen 25 urtetako ibilbidea laburtzen duen bideoa eskainiko da. Larunbatean, berriz, umeentzako puzgarri eta tailerrak izango dira.Bilboko Otxarkoaga auzoak berriro
|
ere
badauka zer ospatu. Auzoak bete dituen 50 urteei orain Otxarkoagako Auzo Etxearen 25 urtemugaren ospakizunak daude eta horretarako hainbat ekintza egingo dituzte.
|
|
Monterrosok
|
ere
bazeukan zer esana. Bere iritziz ipuingile batek inoiz ez du ezagutu behar ipuin on bat idazteko formula.
|
2013
|
|
Ondorioz, azpimarratzen duten egileek, informazioa irakurleen iruzkinekin eta txioekin hornituta partekatzen den ingurunean, ezinbestekoa da elkarrekintza horien izaera eta ondorioak zein diren ulertzea, zientziaren komunikazio eraginkor eta eraikitzaile bat lortu ahal izateko. Aurten
|
ere
badaukagu zer egina, eta zer pentsatua.
|
2016
|
|
Ez neukan gogoan, hainbeste gauza kontatzen dizkit. Nik
|
ere
badaukat zertan pentsatua, ez dakit kontzientea den. Neure barruan sartzen saiatzen da hitzen bitartez, neure hitzei lekua kenduta bere hitzen zerbitzura jar nadin.
|
|
Lope de Satrustegi guztien ezpal harroa erakutsi zuen Encarnak. Berak
|
ere
bazeukala zer bizia esan zion kapeluak saiatzen zituen komodako ispilutik barre eginez. Ez ziola sekula eskatu minbiziaren aurkako elkartearen ekitaldietara azaltzeko.
|
2017
|
|
Gai huntaz ainitz idazten da gero ta gehiago, iduri hortik zapartatu behar duela zerbaitek. Trumpek
|
ere
badauka zer erran bere palaziotik. ONU k ere bere aipagaien zerrendan emana du orain Ipar Korearena.
|
2018
|
|
–Carlisle doktoreak
|
ere
badauka zer hori, esan du Taylor jaunak?. Badauka.
|
2019
|
|
Ez dakit arrastorik
|
ere
badaukazun zer gertatu den uda honetan. Selektibitateko azterketa egin eta gero Interrailen joan zinen Eneritz eta Eguzkirekin, gero berriz jende guztia oporretan, han eta hemen sakabanatuta, eta beharbada inork ez dizu kontatu nire gorabeherarik.
|
|
Ez hori bakarrik. Hitz Ahokoen ustez, “hezkuntzatik
|
ere
badaukagu zer egin berdinen arteko jendarte baterantz. Familiak ere hezkuntza eragile bat izanik, badaukate honetan zer esanik eta eginik.
|
2022
|
|
Bidaiaren beraren proiektuaz eta nondik norakoez
|
ere
badaukak zer hausnartua. Solstiziotik solstiziorako delakoa hiregan gero eta indar handiagoa duen zentzu estetiko batek sortua izango zuan, seguru asko:
|
|
Euskal Herrian etorkizun berria lantzeko orduan
|
ere
badauka zer erakutsi Arantzazuk, beste gauza askotan erakutsi digun bezala. Onar dezagun egun badagoela Euskal Herrian zehar martxan hainbat ekimen erakunde, alderdi, fundazio eta laborategiren eskutik.
|
|
BEA: Joe, eske batzuetan biolentzia sartzen dute doinu hain dantzagarrietan eta… (Pausa baten ondoren) Nik
|
ere
badaukat zer esana. Testuliburuetan historia emakumeak aipatu gabe kontatzea biolentzia da.
|
2023
|
|
Nahiko sintomatikoa da hori gai honi buruz hitz egiteko daukagun kulturaz, eta beraiek beren burua non ikusten duten esaten digu. Hortik joko dut hitzaldian; nola handitu legitimitate sentsazio hori beraiei ulertarazteko beraien historia ere badela eta beraiek
|
ere
badaukatela zer esan memoria horren eraikuntzan. Memoria gizarte guztia inplikatzen duen elkarrizketa bat da.
|