Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 112

2000
‎Are gehiago, ez du pertsonaien jarrerak ulertarazteko ahaleginik egiten, pertsonaia lauak sortzen baititu. " Oro har, pertsonaiak ere definituegiak daude eta, askotan, gauza gehiegi kontatzeko nahiagatik edo, soberan dauden pertsonaiak ere badaude." (Egunkaria XII)
2001
‎Maitemintzea adinik ez duen aldi baterako eromen gisa ere defini daiteke eta eragin nabarmena du maiteminduaren eguneroko bizitzan.
2002
‎Funtzionalismoaren gogoetak hankaz gora jartzen dira, rolen eredu funtzionalistak azalduko zukeen baino elkarrekintza konplexuagoetan eraikitzen baitira norbanakoak. Horrela ulertu behar da subjektu indibiduala gizarteko erakundeetara itzultzen delako aipua, politikoaren birjaiotze ez erakundetua bezala ere definitua izan dena (Beck, 1994: 32).
‎Ondoko pasarteetan formalismo honen osagai garrantzitsuenak diren sistema lexikoa, morfotaktika ere definitzen duena, eta erregela morfofonologikoak sakonean azaldu ondoren, sistemari egindako hobekuntzak zerrendatuko dira eta, bukatzeko, garapenak egiteko orduan erabil daitezkeen sistemak azalduko dira.
‎unibertsitate proiektu bat ezin delako oinarritu hizkuntza kontuetan bakarrik. Horrek bakarrik ez du balio, horrekin batera beste zenbait gauza ere definitzen ez badira aldi berean: unibertsitate konpetitibo bat nahi dugu, beste unibertsitateen parean jarri eta lehiari beldurrik izango ez diona?
2003
‎I. ARRATIBEL. Ez nintzen eliteko kirolari buruz ari. Bestela ere definitu behar da kirola. Gaizki egindako kirola edo, hobeto esanda, baldintza kaxkarretan egindako kirola nuen gogoan, arriskutsua bihurtzen den kirola.
‎Bestalde, ingurune fisikoan aurki ditzakegun. Baldintzatzaile gainjarriak? ere definitu zituen: Akuiferoen urrakortasuna, eremu higagarriak, uholde eremuak eta naturgune babestuak eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba.
2005
‎Adar honen garapena iparraldean hasi zen orain dela 33 Mu, basalto plataforma bat sortu zuten erupzio izugarriekin. Basaltoplataforma horren bolumena 45.000 km3 koa dela neurtu da, hau da, ekialdeko adarraren garapen osoan isuritako arroken% 20 N S norabideko lehendabiziko lerrokadura bolkaniko honetaz gain, gazteagoa den W E norabideko bigarren lerrokadura bat ere defini daiteke, riftaren ekialdean sortutako erupzio guneekin. Adierazgarria da ekialdeko zein mendebal deko adarretan domoen altxatzea eta bolkanismoa rift arroa eratu aurrekoak direla eta riftak, oro har, iparraldetik hegoaldera zabaltzen direla.
‎Litosferara heltzean burua talotu egiten da, tamaina bikoiztuz eta luzatuz gaineko plakaren mugimendu norabidean (5.8 irudia). Esan beharra dago askoz tamaina txikiagoko lumak ere definitu direla eta horren arabera, zenbait luma 670 km-ko etenune sismikoan sor daitezkeela iradoki izan da. Lumaren buruak geometria espirala erakusten du.
‎SDRS sekuentziek 6 km bitarteko lodiera dute eta Groenlandiako ertzean Norvegiakoan baino garapen handiagoa erakusten dute. Itsaso Gorrian ere definitu den asimetria magmatiko hau erabili izan da lurrazal kontinentalaren apurketa zizaila sinplearen bitartez azaltzen duen eredua (6.12 irudia) indartzeko.
‎Diagrama honen arabera subdukzio eremuetako arroka igneoak K baxuko, K ertaineko eta K altuko serietan bana daitezke (11.25 irudia). Laugarren serie bat ere defini daiteke, oso K altuko seriea edo serie shoshonitikoa, nahiz eta oso eskasak izan serie horretako laginak. Beraz, serie kalkoalkalino eta toelitikoen barne, potasioaren proportzioa kontuan hartuz, subdukzio eremuetako arrokak sei multzotan bana daitezke (11.26 irudia).
‎Hemen, K gutxiko toleitak fosatik gertuen azaleratzen diren arroka bolkanikoak dira eta progresiboki fosatik urrundu ahala K ertaineko eta K altuko magma kalkoalkalinoak agertzen dira. Uharte arku gehienetan eredua bete egiten da, baina badaude zenbait salbuespen eta kasu gutxi batzuetan alderantzizko ereduak ere definitu izan dira.
‎“Lehen aldiz ikusi dugu mekanismo epigenetiko batzuk daudela, gizabanakoaren ingurumenaren arabera dihardutenak”, zehaztu du. Horrek guztiak erregistro moduko bat eratzen du, pertsona bakoitzaren genotipoa zehazten duena, eta, haren itxura fisikoa ez ezik, izan ditzakeen gaixotasunak ere definitzen ditu. Ikerketa biki berdinekin egin zen, baina ondorioak baliagarriak dira gainerakoentzat.
‎Lapurtutako bezeroak batez beste 30 euro balio du, eta enplegatuak lapurtzen duenean, berriz, 60 euro. Lapurraren profilaz gain, ebasketak egiteko modua ere defini daiteke. Espainiako Kodeketa Komertzialaren Elkartearen arabera (AECOC), kasuen %83an, ebaskailua kaxatik pasatu eta produkturen bat ordaintzen du, eta, aldi berean, lapurtutako produktua arropa jantziren batean edo dendako artikuluren batean gordetzen du, hala nola gurditxoan, poltsan edo saskian.
2006
‎Baina ni ez nintzen horrelakoa. Errealitatean, gazte hori baino askoz ere definituagoa nengoen ni; garai hartan Herri Gaztedin ibili nintzen, eta gero hartu nituen jarrerak ere ez ziren hain zalantzakorrak izan.
‎Iragazteko tresnak konfiguragarriak dira, eta, horri esker, aitak edo tutoreak semearen nabigaziorako egokiak diren edo ez konfigura dezake. Ordu tarteak ere defini daitezke, eta denbora jakin batzuetan adingabeei sartzen uzten zaie, enpresak azaltzen duenez.
‎Triesteko dialektoan ariko zirela pentsatu nuen. Beha egon nintzen, orain batari eta gero besteari, eta ikusi nuen Umbertok atzerako halako bat eragiten ziola etxekoandreari, seguru asko emakumeak berak ere definitzen, edo aitortzen, ez zekien arrazoi gorde batek bultzatutakoa.
‎Bertsogintzaren balio terapeutikoa zertan datzan, motz antzean bada ere? azaldu ondoren, delako bertso terapia zertsu izan litekeen ere definituko dugu, edo gutxienez proposamen bat fintzen saiatuko gara. Baina hori baino lehen, balio terapeutikoa ematen dioten arrazoi horiek zertxobait xehatzen, eta justifikatzen?
‎Hariarekin jarraituz, esanen nuke, egoeraz gain, hiztunaren, edo idazlearen? helburuak ere definitzen duela egokitasun hori. Izan ere, egoera irizpide bakartzat hartuta, arkaismoz jositako hizketaldia lagunartean desegokitzat joko genuke ziurrena, baina hiztunaren helburua lagunak inpresionatzea, edo nazkaraztea?
‎Hain zuzen ere, zentzua, adieren eta esentzien arteko desberdintasunaren berdintzea den heinean, egiaren osagaia da, egia morfemetatik bereiziriko adiera guztien izankidetasuna baita, edo existentzietatik bereiziriko esentzia guztien artikulazio koherentea. Halatan, egia desberdinaren berdintze gisa ere defini liteke. Eta, denbora desberdinaren berdintze gisa definitu dugunez, egia denbora dela esan dezakegu.
2007
‎Herri Psikologia, Psikologia etnikoa edo Etnopsikologia, Psikologia Kulturala, etc., h. d.,. Völkerpsychologie? 666, XIX. mendearen bigarren parteak ezagutu duen giza zientzien pizkundeko adar bat,. Volksgeistaren zientzia? bezala ere definitua, H. Steinthal hizkuntzalari Humboldtiarrak eta M. Lazarus filosofo juduak sortu dute (1859, euren aldizkariaren sorrera urtea), gero ordezkaririk ezagunena W. Wundt izaki().
‎Baina honetara ere definitu dezake norbaitek: abortua da ume bat asasinatzea.maten da abortuaren aukera.
‎Gainera, 20 eskualde kromosomiko inguru deskribatu dira, eta horien eraginak lagundu dezake diabetea izateko joera genetikoak». Mekanismo immunologiko bat ere definitu da gaixotasunaren garapenean, mekanismo autoimmunea. Espainian, 29.000 haur dira gaixotasun honen prebalentzia dutenak, eta urtero gutxi gorabehera 1.104 kasu berri diagnostikatzen dira.
‎gertatzen zaigunaren eta gertatzen zaigunaren interpretazioaren arteko interfazea; edo interpretazio horrek gure osasun fisikoa baldintzatzen duen modua. Buru ongizateak, bizitzaren aurrean pentsatzeko, sentitzeko eta erreakzionatzeko gure moduak gure nortasuna konfiguratzen du eta gure gizarte harremanak zehazten ditu; baina gure tentsioak kudeatzeko modua ere definitzen du, erakundearen beraren mezuak interpretatzen ditugu eta geure burua zaintzen dugu. Gorputza jakintsua da, baina ezin du zehaztu itoaldia BGBK edo asma baten ondorio den.
2008
‎Jakinekoa denez, TLOren 20 artikuluak adierazten du zerga egitatea gauzatzeak tributu betebeharraren sorrera dakarrela. Ikusmolde hori oso kritikatua izan denez, azken urteotan beste teoria bat zabaldu da eta, horren ariora, salbuespena ezartzen duen arauak zerga egitatea ere definitu behar du, kargaturiko egitatea ezartzen duen arauarekin batera. Gaur egun, salbuespenak lehen zuen salbuespenezko izaera galdu du, hau da, tributua ezabatzeko izaera hura; gaur egungo tributu sistemaren helburuak lortzeko tresna bihurtu da.
‎Salbuespen arauak izaera negatiboa duela dioen ikuspuntutik abiatu beharrean, hau da, manu baten aplikazioa baztertzen duen arautzat hartzen den ikuspuntutik?, haien izaera positiboa baieztatzen duen ikusmoldetik abiatuz gero, alegia, tributuaren zerga egitatea ere definitzen duen arautzat hartzen duen ikuspuntutik?, esan daiteke zerga egitatea gauzatzeak ez duela zertan ekarri tributu betebeharraren sorrera, legegileak kontrakoa badio ere; egin eginean ere, zerga egitatea itxuratu eta mugatzeko salbuespen arauak garrantzi handiko eginkizuna du. Hala ere, zerga egitatea gauzatzean, tributuaren menpekotasuna sortuko da zalantzarik gabe, eginbehar desberdinekin (kontabilitate, erregistroeta aitorpen eginbeharrak?).
‎Dena den, Unixi nodo sisteman fitxategi kontzeptua oso zabala da eta, fitxategi arruntez edo artxiboez gain, beste funtsezko elementu batzuk ere definitzen dira fitxategien egitura (ak gehi datuak) erabiliz:
‎Internet sarearekin lotutako edozein konputagailu Interneten aritu ahal izateko, bi DNS zerbitzari definiturik eduki ohi ditu. Lehenengoa nagusia izango da eta itzulpena gauzatuko du gehienetan, baina erantzuten ez duenerako, gomendagarria da bigarren mailako bat ere definitzea. 11.1.4 atalean esan dugun bezala, Linux sistemetan zehaztapen hau/ etc/ resolv.conf fitxategian egiten da.
‎Dispositibo hauek dev katalogoaren fitxategi berezien bitartez ere definitzen dira, gainerako dispositiboak bezala. Dispositibo erabilienak honako hauek dira:
‎Mistoa. Galiziako zentro itundu horrek, familia barnetegiarekin ere definitzen denak, 40 urte baino gehiago daramatza barnetegiko errefortzu intentsiboko ikastaro bat eskaintzen Espainia osoko Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko 160 ikasleri, batez beste. Irakaskuntzak lan tailerretan antolatzen dira, irakasgaien arabera.
2009
‎Kulturaren bidez errealitateaz egiten dugun definizioan, geure burua ere definitzen dugu, eta hemen dator nortasuna. Hots, gu nortzuk garen eta besteak nortzuk diren, definizio kulturala da, ez naturala.
‎Kulturaren bidez errealitateaz egiten dugun definizioan, geure burua ere definitzen dugu, eta hemen dator nortasuna. Hots, gu nortzuk garen eta besteak nortzuk diren, definizio kulturala da, ez naturala.
‎Aurre egiteko estrategiak, defentsa mekanismo gisa ere definitu izan dira. Hauda, kanpo edo barne estresari, antsietateari, edota mehatxuei aurre egiteko prozesupsikologiko automatikoak dira.
‎IPv4 eta IPv6 bertsioen arteko trantsizioan zehar, bi helbideratze sistemak elkarrekin biziko dira. Epe horretarako IPv4 helbideak IPv6 helbideetan mapeatzeko espazioa gorde da, eta notazio bat ere definitu da horretarako (IPv4 mapped IPv6 address izenekoa). Mapeatze hori egiteko gordetako IPv6 helbide sorta unicast helbide globalen azpitalde bat da, hasierako 80 bitak zerokoak eta hurrengo 16ak batekoak dituena.
‎Oro har, bidalitako datuen osotasuna lehentasuna denean (web, posta elektronikoa?) hobe da fidagarritasuna ematen duen garraio zerbitzua jasotzea. Aplikazio horietarako bigarren garraio zerbitzu bat ere definitu egin da, IP zerbitzuari fidagarritasuna gehitzen diona. Zerbitzu fidagarri hori TCP protokoloa erabiliz gauzatzen da.
‎Erabiltzaileari ematen zaion zerbitzu bakoitzeko, aplikazio bat garatu behar da eta, horrekin batera, aplikazio mailako protokolo bat definitu behar da. Gure kasuan, fitxategiak trukatzeko sare aplikazio bat diseinatuko dugu, eta aplikazioa programatzeko beharrezkoa den aplikazio protokoloa ere definitu dugu.
‎Aplikazioak erabiltzaileari zer eskainiko dion definitu behar da lehenengo urrats honetan. Horrekin batera, aplikazioaren erabiltzailea zein izango den ere definitzen da (kontuan izan aplikazio baten erabiltzailea batzuetan ez dela izango gizakia, baizik eta beste aplikazio bat).
‎Protokolo baten espezifikazioan protokolo horrek erabiliko dituen garraio zerbitzuak ere definitzen dira. Hau da, protokoloak TCP ala UDP erabiliko duen zehazten da.
‎Gakoez gain, zifratze polialfabetikoetan gakoak erabiltzeko patroia ere definitu egin behar da. Demagun aurreko adibidearen patroia G1G2G2G1 dela.
‎· RFC 822 agiriak definitzen du posta elektronikoko mezuak nolakoak izan behar diren. Posta helbideen egitura ere definitzen da agiri horretan.
‎Eztabaidagai hauetan guztietan oinarriturik, ondoren aurkezten den ikerketalana proposatu da. Helburu gisa, lehenik eta behin pertsona emigranteek gure testuinguruan gutxiengo kultural ezberdinei buruz daukaten pertzepzioa ezagutzea dugu, eta bigarrenik, beren buruari buruz daukaten pertzepzioa ere definitzea. Eremu ekologiko (banako, erlazional eta sozio komunitario) ezberdinetako partaideen ezaugarri demografiko, aurremigratorio eta postmigratorioen analisiek ahalbidetuko dute populazio immigrantean aztertutako errealitatea testuinguruan jartzea.
‎Gainerakoak bigarren kategorian sartuko dira, ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badituzte. Gaur egun produkzioan, merkataritzan eta kontsumoan ezagutzen diren merkatuko mota komertzialak ere definitzen dira: “Primor”, “Berriak” eta “Kontserbaziokoak”.
‎Web gaztea da (2006an sortua), hogeita hamar urte inguru besterik ez duena, eta bost kontinenteetako herrialdeak apartamentu, pisu, txalet eta etxetzarren bidez erakusten dituen atari globala da. Kalifikatzaile bat, globalarena, arabarra ere definitzen duena. Deustuko Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan lizentziaduna da, eta unibertsitate ikasketak Alemaniako kanpo merkataritzako master batekin osatu zituen.
‎Hortik bada, genealogiak, ezinbestez, tentuz ibiltzeko duen beharra: ...tu; gutxien espero den eta historiarik gabekotzat hartuak izan diren horietan —sentimendutan, amodioan, kontzientzian, senean— gertakariak begiztatu; beraien itzulera atzeman, eta ez eboluzio geldo baten kurba marrazteko, paper desberdinak jokatu izan dituzten gertakarien eszenatoki desberdinak berrezagutzeko baizik; gertakarien ausentziaren puntua ere, gertakaria gertatu ez den momentua ere definitu (Platon Sirakusan ez zen Mahoma bihurtu...).
2010
‎Dena den, Alfonso Sanzen arabera Berriskusketak ez ditu aurreko LAAk ordezkatuko, hauek" proposamen berriekin gaurkotu eta zabaldu" baizik. Esaterako, aurreko artezpideetan ere definitzen zen" Hiriburuen Sistema Polinuklearra" eta oraingo birmoldaketak figura hori indartuko du, baina era berean, erdi mailako herriak ere bultzatuko ei dituzte artezpideek eta modu horretan" orekatuago, anitzago eta interkonektatuagoa" egongo den" hiri eskualde polizentrikoa" sortuko da, Sanz-en esanetan.
‎Globalizazioa definizio eta zafratutako esanahi asko duen terminoa da14 Baldintza globalek erabaki ekonomikoetan geroz eta eragin handiagoa izan dezaten, ondasun, kapital, teknologia, zerbitzu eta (neurri apalago batean) lanaren mugimenduetan zehar munduko ekonomian geroz eta integrazio handiagoko prozesu gisa ere defini daiteke15 Hots, merkatu global baten sorrerara garamatzan —eraman gaituen— prozesua.
2011
‎Beraz, zentroko elkarbizitza arauak ezartzen eta arautzen dira BAn, banakoen eta taldeen eskubideen errespetuan oinarrituak, eta han bizi diren haur eta nerabeen erantzukizunak eta betebeharrak ere definitzen dira.
2012
‎Horrekin batera, helburura heltzeko bideak aztertu eta zehazteko beharra ere badagoela azaldu zuten. Beharrezko baliabideak eta epeak ere definitu dira, haien iritziz, eta baita funtzioak banatzeko moduak ere, «eraginkorragoak» izateko. Euskal hiztun berriaren beharra aldarrikatu zuten; halaber, «euskaraz bizipozez biziko dena; agoniaz oso jende gutxi ekarriko dugu ingurura, nahiz eta agoniaz jabetu beharra badagoen», azaldu zuen Irizarrek.
‎AHT aberastasuna sortzeko laguntzen ematen duen inbertsio modura definitu du eta era berean, euskal ekonomiarako elementu dinamizatzaile bezala defendatu du, gaineratuz, horrek guztiak enplegua sortzeko balioko duela zuzenean eta zeharka, batik bat eraikitze lanetan, eta ondoren ere hala egingo duela. Ekonomiaren ezinbesteko estimulu bezala ere definitu du AHT.
‎hitza Jacques Derridak erabili zuen lehen aldiz 1967an, bere De la grammatologie (1967) liburuan. Dekonstrukzioa ez da itzulpen teoriarekin zuzenean lotutako metodologia; izatez, ez du bere burua metodologia gisa ere definitzen. Alabaina, dekonstrukzioaren proposamenak baliagarriak gerta litezke itzulpen prozesuaren arazo teoriko asko jorratzeko.
‎entzute kanala, eta kanal grafiko eta bisuala. Mezuak garraiatzeko dituen ibilgailu edo bitarteko gisa ere defini daiteke: gutunak, telefonoa, irratia, egunkariak, filmak, aldizkariak, hitzaldiak, batzordeak, etab. Testuingurua Komunikazioa gauzatzen den egoera zehatza.
‎Ikusten dugunez, asteko egunez gainera, ordu eta data zehatzak ere defini ditzakegu.
‎Bigarren DNS zerbitzari baten IP helbidea ere definitu dugu, lehenetsita dauka­gunak huts egiten duen kasuetan bigarren honek egingo duelarik izen IP itzultze lana.
‎Zoru irmo baten gainean jarri dituzte oinak euskal eleberrietako pertsonaianagusiek (argi zuten beren bizitzak egin behar zuen bidea zein zen, bizitzakogaraiak edo etapak ere definituta zeuden); Leturia, berriz, zalantzaren harrakharrapatuta bizi da.
‎Horien ordez egiaztapen sinple baten bidezko kontrolak definitu behar dira. Egingo diren kontrolak zehazteaz gainera, metodoak, ardurak eta maiztasunak ere definituko dira zaintza programan. Informazio hori guztia zehazki deskribatuko da lan prozedura idatzietan.
‎Irudi ofizial bakoitzaren atzean logoa eskuratzeko baldintzak zehazten dituen Europako arautegiak daude. Arautegiok produktuen ekoizpen prozesuaren inguruko betekizunak zehazteaz gainera, egin diren kontrol jarduerak ere definitzen dituzte.
‎Horretarako substantzia arriskutsuak dituzten edukiontziak identifikatu eta giltzapean gordeko dira. Hondakinen kudeaketa planaren gaineko zaintza ere definitua egongo da.
‎Hedabidearen eragina albistegintzatik harago zabal daiteke, komunikazio enpresek gizarte erantzukizuna badutelako. Horrela, diru iturri zuzenik ez dakarren erreferentzialtasunak hedabidearen merkatua ere definituko du. Hedabideak gizartean duen agerpenari erreferentzialtasun esaten zaio.
‎Beraz, berriztapen handiko tresna komunikatiboaz gain, programa politikoa ere definitzen zuen. Foruzaletasuna liberalismoaren argitan euskal autogobernu politikoaren oinarri teoriko bihurtu zuen.
2013
‎Nahiz eta, halabeharrez, arkitektura eta hirigintza heterogeneoak izan ziren. Halere, ordena berriaren garaipena aurkezten zuen arkitektura eta hirigintza berria, enkarguetan, lehiaketetan, erakusketetan bai eta eraikuntza eta profesioaren monopolizazioan ere definitzen saiatu zen Estatua. Izan ere, hiria eta arkitektura proiektu politiko orokorrago baten parte zirela ulertu zuen Estatuarentzat berebiziko garrantzia izan zuen haiek kontrolatzeak, eta hori izan zen gobernu berriaren asmoa profesioa monopolizatzeko sortu zituen bitarteko guztiak baliatuz, hala nola arkitektura eta hirigintza arloko erakunde berriak, profesionalen zigorrak, arkitektoen elkargoen eta geroko arkitektoak trebatzen ziren arkitekturaeskolen kontrola, eta argitalpen profesionalen zuzendaritza eta zentsura.
2014
‎Merrian Webster1 Hiztegiak (2008ko edizioa) aipatzen ditu gardentasuna definitzen duten ezaugarriak: helbururik gabea; erraz detektatzen da sen errazaren bidez; eta, azkenik, enpresen gaineko informazioa eskura izateak eta ikusgarri izateak ere definitzen dute. Laburtuz, gardentasuna enpresen informazioa eskura eta ikusgarri izatearekin lotzen du.
2015
‎Sufrimendua. Hitz hori ere definitu zuen egunen batean hiztegigileak, sufritzearen ekintza eta ondorioa zela baino zer edo zer gehiago esan, nahiz eta, berorren orokortasunak berak alferreko lana bilaka zezakeen; izan ere, ez zitzaion iruditzen bizidunen artean inor egon zitekeenik hitz horren esanahiaz jabetzeko hiztegiaren beharra izango zuenik.
‎horrek, edozer gauza atzetik jarrita balioa daukala ematen du, eta irudi bat edo beste etortzen zaigu burura, ekologia, ekosistema, ekoizpena... eta orain ekobulebarra. Eta ekobulebarra ere definitzen du:. Ekobulebarrak dira Eraldaketa Ardatzen esparru hiritarrenen euskarri fisiko garrantzitsuena. EuskalAutonomia Erkidegoko hiri korridoreetan egindako saihesbide, autobide eta autobideek eragin dutelehengo errepide konbentzionalak euren inguruneetan garatu diren hiri sare batzuetan zatikatuakeratzeko aukeradun elementu bihurtzea.?
‎Ingurumena, ordea, sistema itxia dela esaten da; izan ere, energia «soilik» aldatzen du bere inguruarekin (unibertsoa), zentzu hertsian materia ere aldatzen du, Lurrak meteoritoak jasotzen baititu?. Gainera, zentzu termodinamikoan, ekonomikoan ez bezala, sistema isolatuak ere definitu egiten dira: sistemok ez dute materiarik ezta energiarik ere aldatzen inguruarekin.
‎GSBko atributu nagusiak identifikatu egin ziren (bertako basoa, mahastiak, baso landaketak, biodibertsitatea, aisialdia) eta «kostu» atributuarekin batera, horien mailak ere definitu. Bestetik, populazioaren lagin esanguratsu bati inkesta pasatu zitzaion (400 pertsona EAErako), zeinei atributu multzoen aukeren artean egokiena hautatzea eskatzen zitzaien.
‎Oro har, esan behar da Brönsted Lowryren teoria Arrheniusena osatzeko oso erabilgarria dela. Gainera, definizio berriaren arabera azidoak eta baseak ura ez den beste disolbatzaileetan ere defini daitezke, edozein disolbatzailerentzat baliagarria baita. Neutralizazio kontzeptua ere birdefinitu behar da teoria honen arabera; izan ere, neutralizazioa azido baten H+ ioia base batera transferitzea besterik ez da.
2016
‎Garai ederrak haiek, benetan!, esan zuen hasperenka. Edozein probintziakeria eta erretorika motaren kontrako erdeinua zutelarik ezaugarri, gaztaroko garairik ederrenak ez ezik, Gladysen garaiak bezala ere definitu ahal izango ziren: berau Lirico ko dantzari bat zen, zenbait hilabetez bere adiskidea izandakoa, batere gaizki ez zegoena, benetan:
‎Aski zaila gertatzen da, hala ere, ulertzea zer erran nahi duen «authentiquement basque» adierazpen hori ematen zuelarik, hau ez da behin ere definitua gertatzen, horren gibelean sentimendu berezia gordetzen zela argi da, baina ez zaio izenik ematen, giro zerbait deskribatu nahi zuen, sentimendu komuna, nortasunari lotua daitekeena, baina horren zentzurik ez zaio ematen.
‎Are gehiago, 2016rako ekinbide nagusia ere definitu genuen: Batzordean bildu diren enpresek erabaki dute, haien jarduera euskaraz garatzeko eta lan munduaren euskalduntzean laguntzeko ere, urrats garrantzitsua izan daitekeela, haien hornitzaile nagusiei zerbitzua euskaraz jaso dezagun eskaera luzatzea.
‎Eta, hori gutxi balitz, Mikel Zalbideren definiziora itzulita, irakurle azkarra konturatuko zen berak" berariazko euskalgintza" definitu duela. Baina, horrez gain," bide batezko euskalgintza" ere definitzen du Zalbidek eta, jakina, euskalgintzaren barruan sartu ere. Honela dio berak:
2017
‎Ez dute izenik, ez aurpegirik, ez istoriorik. Kontzeptua bera ere definitu beharrekoa da. Nor da eta nor ez da errefuxiatua?
‎" Nire barruko mamuak isilarazteko enegarren saiakeratzat ere defini liteke, beharbada, liburu hau"
‎bata errealismo sozialistaren alde, bestea erlijioaren isiltasunean barna sakontzearen alde… Etengabea da liburuan barna darabilten eztabaida, harik eta isiltzeko agintzen diedan arte. Nire barruko mamuak isilarazteko enegarren saiakeratzat ere defini liteke, beharbada, Estalien Gradora.
‎Ikasleak kulturalki euskalduntzat identifikatzen diren arren, euren identitate etnolinguistikoa ez dute euskararekin soilik lotu, gaztelerarekin zein euskararekin lotzen dute euren identitate etniko eta kulturala. euskal kultura ere definitzen saiatu dira eta euskaraz egindakoa euskal kulturaren parte dela argi badute ere, beste hizkuntzetan egindakoaren sailkapenean zalantzagarriak izan dira jasotako erantzunak, inolako ideia argirik azaldu gabe. euskara ikasteko motibazioen inguruan, ikasleek etxean ez bada, eskolan ikasi dute euskara, oso txikitan. Txepetxen hizkuntza ikaskuntzaren teoriaren (Sánchez Carrión, 1987) ibilbide naturala jarraitu dute beraz ikasleek, euskara ikasteko berezko motibazioa izanik. hala ere, ikasle batek aipatu du egungo gizartean irakasle izateko euskarak duen garrantzia. baieztapen horren atzean, gardner eta lambert en (1959) motibazio instrumentala ikus daiteke. laburbilduz, etorkizuneko irakasle izango diren ikasleek euskararen inguruan diskurtso garbirik ez dutela esango genuke. euskara gustuko dutela bai, familiarekin edo lagunekin lotzen dutela bai, baina gazteleraren parean jarri dute bertoko hizkuntza, nahiz eta gaztelerarekin identifikatzen ez direla baieztatzen duten.
‎Ondorioztatua: objektuak hautatu ahala ondorioztatzen ditu sistemak murrizketak.Aldez aurretik ere defini ditzake murrizketak.Zenbakizko balio jakin bat sartu nahi ezean, Ondorioztatu metodoa bakarrik erabiliz sortzen da normalean erreferentzia.
‎Horren harira, Fishman-ek (in May, 2011: 270) ere, eskubide atzerakor? bezala ere definitzen zituen hizkuntza eskubideak, ezegonkortasuna sortzen zutelako.
‎Lan honetan euskarazko ezeztapena analizatu dugu eta ezeztapenaren eskuzko etiketatzea egin dugu HPanezeztapenaren inguruan egindako lanetan oinarrituta. Euskarazko HPan ezeztapena lantzean lehen aldiz, ezeztapen markez gain, ezeztapenaren irismena eta fokoa ere definitu ditugu.
‎Moru mendian dagoen Burdin Aroko herrixkaren aztarnak, Olaso eta Idotorbe auzoak, eta zonalde horretako Deba ibaiaren ertzak dira aztertuko dituztenak.Halaber, kalitate paisajistikoaren helburuak ezarriko dituzte. Helburu horiek Elgoibarko biztanleek bere paisaientzako dituzten asmoak erakutsiko dituzte eta aldi berean, paisaia horiek ordenatu, kontserbatu eta euren garrantzia nabarmentzeko ekintzak ere definituko dituzte.
‎Bioaniztasuna ekosistema baten espezieen arteko harremanen arabera ere definitzen da: izan daiteke predazioa, lehia, sinbiosia edo parasitismoa.
2018
‎Haren begi  ninietako distira burlosoak? Mehatxutzat ere definituko ez nukeen abisu gisako zerbaiten ganduak?
‎[Sentsazio berezia da] kontzientzia bikoitz hau, beti besteen begien bidez norbere buruari begiratze hau, pena eta mespretxu dibertigarrian begiratzen duen mundu baten neurgailuaz norbere arimari begiratu behar izate hau ([Du Bois, The Souls of the Black Folk] 5). Kontzientzia bikoitz horrek euskal kultura eta historia ere definitu ditu XIX. mendez gero. (Gabilondo, 2006, 47)
2019
‎Jarrera integratzailea motibazio sinbolikoarekin lotzen da, eta jarrera izanarazle modura ere definitu izan da euskal tradizioan" (Zarraga et al. 2010, 212).
‎Jarrera instrumentala motibazio pragmatiko modura ere ulertu ohi da, arrakasta motibazio edota truke ordaineko jarrera modura ere definitzen da" (ibid, 213).
‎harekin ezkondu nahi zutenak harrapakin horren bila lehiatzen ziren, eta, batzuetan, neskak hamabi urte baino ez zituen, edo gutxiago, aitak edo jaunak opari ematen zionean baroiren bati. Ezkontza asko izatea, gizon batentzat, lur asko izatea zen; emazte arbuiatzeak ere ugari ziren, Elizak zurikeriaz onartuak; nola ahaideen arteko ezkontzak debekatuak baitzeuden zazpigarren graduraino, eta nola ahaidetasuna, odolak ez ezik, harreman espiritualek ere definitzen baitzuten, aita ama pontekoen harremanak, adibidez?, beti aurkitzen zuten aitzakiaren bat ezkontzak baliogabetzeko; XI. mendean, emakume asko eta asko arbuiatuak ziren lauzpabost aldiz. Emakume alargunak beste nagusi bat onartu beharra zeukan berehala.
‎Partizio eredua ere definitu beharra dago. Sarreran aipatu da partizio espazialak konponenteei esleitzen zaienmemoria gune pribatuak direla.
‎batetik, atazak partizio espazialetan kokatuko dira euren kritikotasun mailaren arabera; bestetik, denbora partizioak definitu behardira, bakoitzaren exekuzioaren hasiera eta iraupena zehaztuz. Denbora partizio guztiak barne hartzen dituen etaperiodikoki errepikatuko den exekuzio ziklo bat ere definitu beharra dago.
‎Azken helburu horri dagokionez, komunitatea osatzen duten gizarte sektore baztertuei eta herri mugimenduei protagonismo berezia aitortu nahi izango zaie. Era horretan, alderdien ordezkaritza politikoetatik harago doan gobernugintza edota gobernantza (Kooiman 1993) parte hartzaile gisa ere definitu izan da, usu bazterrean egon ohi diren subjektu eta kolektibitateak erdigunera ekarriz.
2020
‎Horretarako, Euskalgintzatik urratsa egin behar da plangintza hori ahalik eta modurik bateratuenean jorratu eta aurkezteko, sektore guztien ikuspegia barneratuz, baina bai eta ikuspegi orokorra bermatuz ere. Eta, noski, plangintza horren barruan sektoreek ur gentziazko neurriak ere definitu dituzte, horien exekuzioa albait arinen abian jartzeko.
‎Quecedok eta Castañok (2003) azaltzen duten moduan, metodologiak arazoak enfokatzeko eta erantzunak topatzeko erabiltzen den erari egiten dio erreferentzia. Horren arabera, ikerketa aurrera eramateko modua ere definitzen da eta metodologiaren hautaketa ikertzailearen suposizio teoriko, aurreikuspen eta helburuen araberakoa da.
‎Altxatuek laster motibazio nazionalista hertsia baliabide gisa erabili zuten mobilizaziorako eta barne kohesiorako. Progresiboki etsaiaren irudia," gorria"," anti Espainia" gisa ere definitua izan zen. Aurrerago, bando bakoitzak atzerriko babes espezifikoak jaso zituenean, eta, zehazki, Errepublikak Sobietar Batasunaren laguntza jaso zuenean, Francoren Erregimenak etengabe erabili zuen Moskuk kontrolatutako errepublika atzerritar eta" ekialdetar" baten irudia.
2021
‎kapital ekonomikoaren araberakoa (dirua, ondarea, inbertsioak...), kapital sozialaren araberakoa (harremanak, kontaktuak, ahaidetasuna...) eta kapital kulturalaren araberakoa (informazioa, jakintza, ikasketak...). Kapital kulturalaren barruko sailkapenean zehaztutako kapital motek ere definitzen dute, noski, subjektuaren posizioa: kapital kultural objektibizatuak (liburuak, hemerografia, artxiboak, musika, arte objektuak...), kapital kultural subjektibizatuak (kontsumoa, apropiazioa, kapital kultural objektibizatuaren barneratze maila...) eta kapital kultural instituzionalizatuak (tituluak, ziurtagiriak, diplomak...).
‎Ohartzen gara baldintza hitza erabiltzen dugula perpaus mota baten zedarritzeko. Baina baldintzaren kontzeptu hori, ororen gainetik logikakoa eta filosofiakoa dena, ez da alor horietan ere definitzen errazenetarikoa.
‎Mintzagai esaten diogu euskaraz diskurtso edo solasaren ‘unibertsoa’ finkatzen duen atalari (tema edo topic deitzen zaio nazioartean) 8; eta iruzkin, berriz, mintzagai edo tema horri buruz esaten denari (ematen den informazioari), nazioartean rema deitu izan zaionari. Baina beste modu batean ere definitu da mintzagaia: informazio zaharra edo jadanik ezaguna biltzen duten elementuek osatzen duten perpausaren zatia.
‎GE1 ek, aldiz, kapital kultural moduan ere definitzen du literatura, baina aktibo kultural izan behar duela aldarrikatzen du, bizia eta eragiteko zein garapenerako ahalmena duena. LIR3k adierazten duen moduan, pertsonaren garapenean modu esanguratsuan laguntzen duen jakintza arloa da, bere esanetan, alderdi sozio afektibotik batez ere.
‎Hain muturreko egoerak emango ez diren arren, egia da hainbat parte hartzailek jardun eremua norbere ikasgaira mugatzeko joera dagoela salatu dutela. Ondorioz, horrek hezkuntzarekiko ikuspegi bat determinatzea ez ezik, dagoeneko ikusi den moduan, irakas jardunarekiko jarrera jakin batzuk ere definitzen ditu. Jarrera horiek funtsean bi izan daitezkeela ondoriozta daiteke elkarrizketatuen hitzetatik:
‎Bokazioa eztabaidara ekarri du lehen IEE1 ek, eta ogibideari bokazioz ekiteak jarrera jakin batzuk ere definitzen dituela uste du parte hartzaileak. Bere hitzetan, gela batera sartzerakoan bokazioa duen profesionala berehala antzematen da erakusten dituen jarrerengatik.
‎" Urrutiko hezkuntza" modalitate batera igarotzera behartuta egonda (Gamarra, 2021: 44), beste aldagai askoren artean, ikasleen lan autonomoa nabarmen handitu dela, irakasleek zein ikasleek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) duten trebetasunak hutsuneak dituela edo eskolen prestaketak eta horretarako koordinaziorako lan denborek gora egin dutela frogatzen dute azken datuek (op.). Horretan ere aldaketaren dimentsio kuantitatibo zein kualitatiboaren ikuspegiak hezkuntzan duen inpaktua ere definituko du. Hau da, aldaketa sozial, ekonomiko, historiko edo kultural batzuek, ikastolen sorrerak, 2008ko krisi ekonomikoak edo 4 Industria Iraultza (García, Moctezuma eta Yurén, 2021) deitutakoak, esate baterako, eragin oso desberdina izan dute gizartean edo hezkuntzan.
‎Zorbaz ari da, bai, baina zeharka zeharka bere burua ere definitu du, esan dituenak isilean ukatuta. Zorbak ere berdin egiten du narratzaileari esaten dionean, «Baina nola ulertuko duk hik, hire demorriozko liburutzarrek espiritua janda hago eta?».
‎Gu omen garen hori ez den beste edozein lagun izendatzeko baliatzen dena, beste esan gabe, baina beste esateko erabiliko genukeen marra berbera marraztuz lurrean? Eta noski, beste esaten duenak, gu zer garen ere definitzen du.
‎Gure belaunaldiak Eskorbuto kantatu du, baina perreatu ere egin dugu kantu espainol eta matxistekin. Ezkutatu arren, horrek ere definitzen gaitu».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia