Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 941

2000
‎Iparraldean «Lehen floria» eta «Erregek gizon ederrik» jaso ditu, besteak beste. Jai giroko bizpahiru kanta ere biltzen ditu liburuak, baita egile ezaguneko hainbat ere. Etxahunen «Maria Solt eta Kastero», Xabier Leteren «Gauez bakardadean»...
‎Narrazio laburren atalean, Alberto Ladron, Iñaki Irisarri eta Ander Izagirre lehenengo hiru saridunen lanez gain, akzesitak jaso zituzten lanak ere bildu dira, Daniel Martirena eta Iñaki Berzalerenak hain zuzen. Olerkian berriz, Maria Castillo Suarez, Angel M. Erro, Nerea Balda eta Adriana Goikoetxearen idatziak argitaratu dira.
‎Etorkinez gain, kapitala ere bildu zen inguru honetara eta meategietako akziodunak finantza ahalmen handiko oligarkia bilakatu ziren, Ibarra, Chavarri eta Rivas buru zituztela. Burdin erauzketaren etekinak industria eta enpresa berrietan inbertitu ziren (altzairutegi berrietan kasu).
‎" Kondairek oinarri historikoa izan ohi dute, nahiz eta gero apaindurak eta asmazioak jartzen dizkieten. Horren harira, Orreagatik Donejakuera bidean Obanosen ostatu hartzen zuten pertsonaien bizipenak ere biltzen dira".
‎Zohikaztegian, kuxin bigunak eratzen dituzten Sphagnum generoko goroldioak nagusitzen dira. Hauez gainera, beste zenbait espezie ere biltzen dira, nahiz eta dibertsitatea baxua izan. Komunitateak, hezetasunaren arabera, zonaka kokatzen dira zohikaztegian zehar.
‎Orduko fauna dibertsoa zen eta besteak beste, orein, ahuntz, uro, zaldi, mamut, kobazuloetako hartz eta hienak ehizatzen zituzten. Horrekin batera, pinu eta haltzen artean hazitako haritz eta hurritzen fruituak eta landare ugariren sustraiak ere biltzen zituzten. Paleolito ertainaren azkenerako klima hoztu egin zen, klima hotzeko zenbait animalia (sudur tabikatudun errinozerontea eta errenoa esaterako) agertu izanak islatzen duen legez.
‎Izan ere, haien kantak oihu erdiragarri batzuen gainean sortzen ziren eta, anitzetan —bizitzan gertatzen den bezala, noiz eta bizitzak berak gaina hartzen baitigu, orain oinazetik eta orain atseginetik— harmoniaren arauetarik haratago joaiten ziren, edo hala zirudien bederen, nahiz eta soinu tresnen notak eta oihuak, guztiak ere biltzen ziren, finean, biziaren konpaserat eta atabalaren konpas bizi hartarat.
‎Baina ez nuen hasia akabatu ahal izan, zeren osaba Joanikot eta Maddalenen bozak aditu bainituen; eta Maddalenek erraiten zion osabari: " Horrela ez da berori sendatuko, zeren hobeki garbitu behar bainizkion zauriak eta haiei ukendua eman; eta belar batzuk ere bildu nahi nituzke gero, zolda belar batzuk, enplasturen bat egiteko...", eta osabak Maddaleni: " Bai, baina arimaren zauriak sendatu behar ditut lehenik, eta koadro baten ikusteak ez dit kalterik eginen...", eta hala zetozen, osaba Joanikot eta Maddalen, osaba Maddalenen besoari zetxekiola, Pedro Huiziren studioan sartu zirenean.
‎Halako tailuz, non, haize haizetsuaren karietarat, baga eta olatu ezin handiago haiek sortu baitziren, olagarro jigant baten besoak ziruditenak eta untzia kupidagabeki astintzen eta inarrosten zutenak, ababorretik eta istriborretik, brankatik eta popatik. Bide hura hamaika bider egina zen kapitaina, eta ekaitz eta tenpesta bat baino gehiago ere bildua izanen zuen bere memoriaren itsas libururat... Haatik, herstura hertsi hartan eta puntu gaitz hartan, alferrikakoak ziruditen haren manu eta ordenek, zeren intxaur azal bat bertzerik ez baikinen haize haserreen eta uhin are haserreagoen menean.
2001
‎" Ustekabeak salbu eta, beti ere, gure mugen barruan –txikiak izan arren, mugak baitziren–, kezkatzen gintuen guztia azaltzera heldu ginen aspaldi, 60ko hamarkadaren baitan. Liburuak ez ezik azalpenak ere biltzen genituen eta azalpen guztiak bat bihurtu, aukerak hutsera murriztuz, gaurko idazle oro barregarri utziz, paduretan itotzen ari den angorako katua bailitzan. Gerta liteke, haatik, azalpena bera padura baino ez izatea edo desertu totel bat.
‎Hark eta nik, izan ere, adiskidetasuna dugu bitarteko; nik harengana, esker oneko agertu beharra. Beste zenbait atxikimendu sendoren artean, batik bat, darabildan hizkuntzaganakoak ere biltzen gaitu elkargana, ezinbestean.
‎Ez da lan zailegia gehienok dakizkigun berriak paperean biltzea, batez ere beste paper batetik aldatzea aski baldin bada horretarako. Besterik ere bildu behar litzateke, haatik: Arestiren agrapha ugariak, inon idatzi gabe han hemenka esanak, honek eta hark oraindik ederki gogoan dituztenak.
‎Niklas Luhman soziologi funtzionalistaren arabera (1990), inguratzen gaituen munduaren konplexutasun gai gutxi ba  tzuetara murrizten duen mekanismo psikosozial bat baizik ez da iritzi publikoa, eta iritzi publiko horrek ez ditu zainak afera publikoen gaineko eztabaida arrazional sozializatuan errotzen, baizik eta haien gaineko arreta publikoa moldatzea eta zehaztea helburu duen komunikazio politikoan sortzen dira. Luhmanen arabera, komunikazio publiko horren jatorrian sistema politikoa bera dagoen arren (izan ere, guztiz funtzionala da sistema politikorako gaien" murrizte" hori, herritarren interesak biltzeaz gainera, haien arreta ere biltzen baitu), tresna pribilejiatuak dira hedabideak publizitaterako duten gaitasunagatik. Zentzu horretan, okerrik gabe esan dezakegu hedabideek arazoen konplexutasuna murrizteko funtzioa bete dutela, bake prozesua eta euskal gatazkaren konponbidea" nazionalismoa versus demokrazia" gaira bildu eta murriztu dutelako.
‎intelektualak, kazetariak, gizarte eragileak. Ez dut edozeinen iritzia ere bildu, bistakoa denez. Ehundaka orrialdegehiago bil genezakeen iritzi sailetako guztiak jaso izan bagenitu, eta zer esanik ez" zuzendariari" zuzendutako sailekoak jasoz.
‎Portugesak maitasunaren gainean egin zion solas, eskarmentu handiko maisuak dakien moduan. Berak ere bildua zuen bere sufrikario partea. Portugalen ero eta eri ibili omen zen begi handiko neskatxa ezkondu baten ondotik.
2002
‎Gainontzeko olioa ostalaritza, ospitale eta abarretara zuzentzen da. Datu hau kontuan hartuta, etxetako olioa ere biltzea bururatu zitzaion Ecogras enpresari. Hamaika azterketa egin ondoren, duela urtebete bilketa berri hori martxan jarri zuten, Eskoriatza herria lehena izan zelarik.
‎Horrek sindikatuko egitura guztiek ideia hauek bereganatzea eskatzen du. Hala, hainbat eztabaida izan ditugu Nazio Batzordean, kanpoko adituekin ere bildu gara eta hortik atera da zirriborro bat baino gehiago izan bai baina oraindik dokumentu amaitua eta borobildua ez den hau.
‎Honetan, aurreko definizioan jasotakoez gainera, osasuna sustatzeko, ongizatea hobetzeko eta gaixotasunen arriskua murrizteko elikagaien ahalmenak ere biltzen dira.
‎Kaioak, Bulwerreko petrela, gabaiak eta arrano arrantzaleak ere ugaldu eta hazi egiten dira. Hala ere, Tenerifeko hegoaldean ere biltzen da uharteko jarduera turistikoaren %75 Hori dela eta, Kanarietako Gobernuak santutegia planteatu du, eta santutegia espazio babestuen kanarietako sarean sartuko da. Aurrerapen gisa, Rasca eta Teno punten artean dauden 69.595 hektareak, Las Ballenasko Itsas Parke Naturaleko bost milia barrura arte, Europar Batasuneko Intereseko Leku (BIL) izendatu dira.
‎Historia klinikoa, mendekotasunen azterketa eta baita pazienteen desleialtasunak ere biltzen dituzte
2003
‎Bai, Urretxun (Gipuzkoa) ere biltzen ziren, hango ikastoletako arduradunekin. Baina urrun zegoen eta, Gobernuak salbuespen egoera aldarrikatzen zuenean, zail zuten hara heltzeko.
‎EHUrekin ez ezik, UEUko buruzagiak Nafarroako Gobernuko agintariekin ere bildu ziren sortzear zegoen Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskarak eduki beharreko tokiari buruz hitz egiteko, baita UEUren beraren etorkizunari buruz ere. 1984ko uztailaren 27an Bakaikoa Roman Felones Hezkuntza eta Kultura sailburuarekin bildu zen eta bi proposamen egin zizkion.
‎jendetasun bakuna eta izaera kolektiboa. Anitzetan, zure jendetasuna sineste kolektiboen aldarean sakrifikatzen zenuelako irudipena eduki dut; sineste horien itzalean iraun duzun urte luzeetan ez diozu zure buruari plazerik zilegitu, jende gisako baliorik ez bazenu bezala, belarri barnea erretzerainoko erasialdi ederrak ere bildu dituzu zuretik kantitu gabe. Harri bat, arbola bat edo sable pikor bat izan bazina, berdin zatekeen naski, eta Homero, Dante, Du Bellay eta Rimbaud-en olerkien gerizan idaztean zure jendetasuna apur batez hazi duzu, preseski harria, arbola edo sable pikorra bilakatua zinelako.
‎Berretsirik kultura, gizarte baten edo giza talde baten ezaugarri espiritual eta materialen, intelektualen eta afektiboen multzoa dela, eta, arteez eta letrez gain, bere barnean ere biltzen dituela bizimoduak, elkarrekin bizitzeko moldeak, balio sistemak, ohiturak eta sinismenak, Baieztaturik, kultur aniztasuna errespetatzea, tolerantzia, elkarrizketa eta elkarlana, betiere elkarren arteko konfiantza eta ulermen giroan, nazioarteko bakearen eta segurtasunaren bermerik onenak direla, Helburu izanik, gizakiaren batasunaren kontzientzian eta kultur harremanen garapenean oinarri...
‎Egitura hori da, harrezkerokoan ere, Domat bera aipurik gorenetan jarriko duena. Horrek ere bilduko ditu haren ezaugarririk behinenak: jurista kristaua izan, eta, aldi berean, egitasmo modernoa ekarri XVII. mendean barne.
2004
‎Nafarroako oliba ekoizpenaren zati handiena olioa lortzeko erabiltzen da. Alabaina, Erriberan eta Ablitas inguruan jateko olibak ere biltzen dituzte. Oliorik preziatuena Arroitzeko Olioa da, lehenengo olioa »birjina delakoa» eta gradu batetik beherako azidotasunekoa izateagatik aparteko kalitatea daukana.
‎...ideko oinarrietara, planteatu auziaren funtsari buruzkoez gain, bilduko dira, behar bezala bananduz, alderdien gaitasunari, euren nahiz prokuradorearen ordezkaritzari, jurisdikzioari, eskumenari eta demanda bideratuko duen epaiketa motari buruz bidezko diren alegazioak, eta epaiketaren baliozkotasuna eta auziaren funtsari buruzko epaiaren bidezkotasuna zein egitateren mende egon eta egitate horiek ere bilduko dira.
‎Españerak ez ditu berezten tratamenduan giza-semea eta emaztekia; euskerak, ordea, bai. Ingleseraz, berriz," you" besterik ez dago denentzat; eta" you" horrek berberak" zuek" ere biltzen du. Ba dute, ordea, gaur xoilki Jaungoikoarekin" Thou" dalakoa.
‎Herioren bisaia gertu gertutik ikusi zuen eta aurpegi lazgarri hark gizonik lasaiena ere ikaratuko zukeen. Kosta egin zitzaion Parsifalen arrastoari jarraitzeko kemena berriz ere biltzea. Baina ezinbestean egin behar zuen, Europatik atera baino lehen.
2005
‎Hizkuntza bikoteak osatzerakoan, ordutegien bateragarritasunaz gainera, adina, ikasketak, sexua eta zaletasunak hartzen dituzte kontuan. Orokorrean bikoteak dira, baina noizbehinka hirunaka bertako bi ikasle batekin edota taldeka ere biltzen dira.
‎Lehen esan legez, ez dut zemai ren jatorriari buruzko lanik ezagutzen; edonola ere, FHV n ez da ageri, ezta Arbelaizek bildu egile beraren etimolo­ gien liburuan, non ez bakarrik berak sortuak baizik inorenen azterketen iruz­ kinak ere biltzen diren orobat. Beharbada halabehar hutsa izan zen Mitxelenak zemai ri ere lehen gorago abagadaune z bildu duguna ez ezartzea eta harekin hatera beren egituragatik mailegutzat (edota aitzineuskarako lexi­ kotik landakotzat, bederen) jo litezkeenen artean ez ematea.
‎Gauean, emakumearen parte hartzearen aldekoen asanblada egiten ari denbitartean, Alardearen Junta ere biltzen da. Bilera horretan PNVren ordezkariareneta politikoak ez diren ordezkarien dimisioa gertatzen da.
‎Labore batzuk industriarekin kontratu bidez egiten dira (batez ere farmazia laborategiekin edo kosmetikoekin), baina nekazari independenteak ere badaude». Espainian, izpiliku laboreak dira nagusi, baina beste basa landare batzuk ere biltzen dira, hala nola kamamila mingotsa, zaldi buztana, poleoa, erromeroa edo ezkaia. Eta laboreei dagokienez, datu ofizialik izan gabe ere, azafrai, esplegu, lupulu, melisa, mentas, anis eta salvia, besteak beste, ondo ezarrita daudela uste da.
‎Europako zenbait herrialdek 50 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzte urtean, hala nola Alemaniak, Herbehereek, Erresuma Batuak eta Suitzak, azpimarratu zuen Álvarezek, eta, ondoren, Danimarkak, Italiak, Suediak eta Espainiak. Setem en urtekariak Europako beste herrialde batzuek gauzatutako politiken adibideak ere biltzen ditu, emaitza ematen ari direnak eta bidezko merkataritzako produktuak sartzea sustatzeko balio dutenak. Álvarezek gogorarazi zuen Espainian, zenbait erkidegotan izan ezik, horrelako ekimen gutxi daudela.
‎Parke handian edota jolas parkean ibiltzeko orduak dira, ez arraina erostekoak. McDonald’s ondora heldu eta hurrengo postua ere bilduta topatu dute.
‎Han zegoen, esaterako, Ziggi Starlux deitzen zutena, espazio galaktikoko bere jantzi nabarmenaz eta zilarrezko ileaz; Mariano Mobidas, hortz bakarra zuen tipo luze hura; Julene Garmendia, Courtney Love itxurako gazte liluragarria; edo Bubu, beste gamelu ezagun bat, El Lili bezain ankerra. Herriko" hanpa" hartaz gainera, beste batzuk ere biltzen ziren han, institutukoak edo manifan ikusitakoren bat, denak elkarrekin dantzan. Bilkura bitxia benetan.
‎Konponbide eskaera honetara ere bildu zen EA, argi utzita euskaraz ikasteko eskaera gero eta handiagoari aurre egin behar zaiola lehenik, baina lehentasun honek ez duela zertan traba izan dena delako arrazoiengatik (batzuetan erabaki pertsonalengatik ere bai) euskararen ezagupen mailara egokitu nahi edo ezin izan duten irakasleoi irtenbide bat bilatzeko. Hezkuntza Sailak berak ere agertu du behin baino sarriagotan irtenbideren bat bilatzeko nahia edo borondatea.
‎Tabernara Boli ere biltzen zen. Entrenatzaile ezkelak berak diseinatzen zituen grebetako istiluak, nabarmena zen berebiziko dohainak zituela estrategiarako.
‎Oiartzuar guztiek zekiten begi txatxu hark jakin behar zuela zehazki hilobia non zegoen, hiriburukoen aitzineko zurikeria baino ez zerabilen, zazpigarren huts egitea zuten. kapitainak apezarekin egin zuen hitz. Furgoneta bat heldu zen udalak igorritako apairuarekin, eta aitzurkariek izeien gerizpera hartu zuten, kapitainak A. idazlea eta Arruti medikua ere biltzen zituen bitartean.
2006
‎Ni guztiz txundituta nago nazioartetik datorkidan babesarekin eta elkartasunarekin. Elkartasun hori baldintzarik gabekoa da batzuen kasuan, nola Kubaren eta hala Venezuelaren kasuan, eta orain Argentina eta beste herri batzuk ere bildu dira elkartasun baldintza gabe horretara. Horrek arnas handia ematen digu.
‎Azoka horietako bat berriki egina den Zuhaitz Merkatua izan da. Jakinzale eta landarezale asko biltzeaz gain, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako 22 ekoizle ere bildu zituen.
‎Publizitate kontratu baten baitan egin daiteke mandatu hori, eta publizitate lanaren hedapena ere biltzen du bere baitan. Bestela, zerbitzu bakarra kontuan hartuko duen publizitate sorkuntzako kontratua hitzar daiteke.
‎Interpretazio hori arautu nahi izan den errealitatearekin berarekin loturik dago, eta publizitate kontratua beste figura ezberdinetatik bereizten da, hala nola, sorkuntza edo hedapen kontratuetatik. Mezua sortu eta hedatu dadin baliabideak jartzea da publizitate kontratuaren helburua, eta publizitatea publikoarengana iristea posible egiten duten garapena eta antolakuntza ere biltzen ditu. Kontratu horren bidez, prozesuaren ibilbide egokia bermatuko duten oinarriak ezartzen dira.
‎Atuna arrain urdina da, eta Eskombridoen familiakoa. Hegaluzearen edo hegaluzearen barietateak ere biltzen ditu, baita berdela edo hegaluzea ere. Atuna irensle handia da eta batez ere arrainak, krustazeoak eta zefalopodoak jaten ditu.
‎Gaztetxeak gazte mordo bat erakarri zuen eta erreferentea bihurtzen hasi zen Leioako gazteriaren artean. Talde mordo bat ere biltzen eta sortzen hasi ziren gaztetxean: gazte asanblada bera, Leioako Insumiso Taldea, Lila Gorriak, Asamblea Libertaria de Leioa, Amalurra taldea, Antzerki taldea, Duina...
‎Ez da barne kezka bakarrik Patxi Zubizarretarena. Kezka, globalagoa, orokorragoa da," idazleen mundua" ere biltzen du kezkara. Ez da bere ibilbide edo karrerari buruzko zalantza bakarrik.
‎Hausnarketa filosofikoak garai haietan izan zitzakeen lehen abiaburuak ere biltzen ziren aforismoetan77: gehienetan, ezkutuan agertzen diren jakinduriazko esaldiak dira78, kultura arkaiko guztietan ezagutzen direnak79 eta Aro Arkaikoan berriro indartuko zirenak.
2007
‎Horregatik bilduma egiteko ideia etorri zitzaidan.Hala ere, kantu liburua ez da gauza berria, asko daude argitaratuak. Baina Kantak gogoratuz bezalakorik ez dago, pop musika ere bildu baitut, The Beatles edo Los Brincos en abestiak, besteak beste.Liburuaren helburu nagusia zein izango litzateke. Kantatzen ongi pasatzea da, noski. Gaur egun postrea hartu eta musean jokatzen da.
‎Lehen irratia zegoen bakarrik. Bizpahiru minutu itxaron behar genituen berotu arte eta iragarkien musika entzuten zen orduan, Okal, Cola cao, etab.Baina bilduma pertsonala ere bada, nire aitak gerra garaian langileen batailoian abesten zituen kantak ere bildu baititut. Honetaz gain, kanta erlijiosoak ere badaude.
‎Ekimena ez da Deustuko galletagileetara mugatu, eta bere garaian lan baldintzak hobetzearen alde borrokan aritu ziren beste emakume batzuen kasuak ere biltzen ditu. Galletagileen web orrialdeko esteketan klikatuz, Bilboko itsasadarreko zamaketari eta zirgarien edo Gipuzkoako kotoigile eta zigarrogileen errealitatea ezagutu daiteke.
‎28x20 cm. Euskalorros en el Mundial de Futbol komiki luzeaz gain, laburragoak diren beste istorio batzuk ere biltzen ditu. 6 euro.1987ko uztailaren 7a.
‎Alderdi sozialean berebiziko garrantzia hartzen duen beste errealitate bat ere biltzen du HEOK ek, euskarak duen mehatxu handienetako bat, hain zuzen ere: euskara ez da beharrezkoa gure gizartean.
‎Ardiak ere bildu biarko ta eman bearko apurra. Gose alditan gizarajuak egiten dute marraka.
‎Dibertsitate genetikoaren galera da, hein batean (kontzeptu horrek, FAO k dioenez, barietate tradizionalak eta modernoak ez ezik, gaur edo bihar elikaduran eta nekazaritzan balia daitezkeen bestelako basa espezie zenbait ere biltzen ditu.
‎Edu horretan, 1969ko Konstituzio aurrerakoiak zuzenean iusnaturalismo arrazionalistan oinarrituta ulertu zituen eskubideak. Konstituzio horrek eskubide ugari arautu zuen eta, gainera, 29 artikuluan ezarritakoaren arabera, konstituzioan zehatz mehatz egindako zerrendan esanbidez aitortu gabeko beste edozein eskubide ere bil zitekeen zerrenda horretara. Orobat, 22 artikuluan ezarritakoaren arabera, ulertu behar zen legeak ezin zituela eskubideak murriztu, eta eskubide horien egikaritza oztopatzeko moduko aurreneurrizko xedapenak ere ezin zirela ezarri.
‎1 Jabeen batza, gutxienez, urtean behin bilduko da, aurrekontuak eta kontuak onesteko; bestelakoetan ere bilduko da, lehendakariak komenigarri baderitzo, edo jabeen laurdenak edo partaidetza kuoten 100eko 25 gutxienez ordezkatzen duten jabeek hala eskatzen dutenean.
‎EKren 23.1 artikuluaren arabera, herritarrek arazo publikoetan parte hartzeko eskubidea dute, zuzen zuzenean nahiz ordezkarien bidez; ordezkariok askatasunez hautatuko dira, sufragio unibertsalaren bidez, aldizka egindako hauteskundeetan. Konstituzio Auzitegiaren berbetan, artikulu horretan aitortutako eskubidea hainbat erakundetako hauteskunde prozesuetan parte hartzeari buruzkoa da, besteak beste, Gorte Nagusietan, autonomia erkidegoetako parlamentuetan, toki erakundeetan edo Europako Parlamentuan, eta antolamendu juridikoan ezarritako bestelako erreferendumetan parte hartzeko eskubidea ere biltzen du; izan ere, aipatu artikuluan zuzen zuzenean nahiz ordezkarien bidez parte hartzea aipatzen da. Beraz, babes horren barruan ez dira sartzen hauteskundeetan parte hartzeko beste modu batzuk (lanbide esparruan, sindikatuetan, etab.) (apirilaren 25eko 51/ 1984 KAE; uztailaren 17ko 119/ 1995 KAE).
‎Eskubide honen edukiari erreparatzen badiogu, ez dio aipamen egiten soil soilik hautagai zerrendak aurkezteari eta boto zenbaketaren ostean hautagaiak aldarrikatzeari, berdintasun baldintzetan egikaritzeko eskubidea ere biltzen baitu, betiere, xedeei begira egokiak badira eta hautatuek kargu horietan jarraituko badute, eta lege arrazoiak direla bide soilik mugituko dira bertatik?, hau da, zein kargurako hautatu eta kargu horretan jarraituko badute. Hori dela eta, eta Konstituzioak Gorte Nagusietako kideak manuzko aginduaren mende ez daudela ezarri duenez. EKren 67.2 art.?, Konstituzio Auzitegiak ulertu du ordezkariak mugiaraztea ez dagoela horien alderdi politikoaren borondatearen mende; izan ere, lotura hautesleen eta hautatuen artean dago, eta alderdi batean kargua uzteak edo alderditik kanporatzeak ezin du ekarri ordezkari izaera galtzea (KAE hauek:
‎Herri Defendatzailea lehen itzulian izendatzeko, hiru bostenen gehiengoa behar da Kongresuan zein Senatuan. Gehiengo horiek lortuko ez balira, Batzordea berriro ere bildu eta hilabeteko gehieneko epean izendapen proposamen berriak egingo lirateke. Horiek aurrera egiteko, hiru bostenen gehiengoa behar da Kongresuan eta erabateko gehiengoa Senatuan.
‎a) Legeria positiboari dagokionez, EKren 53.3 artikuluan ezarri da legeria positiboak kontuan izango dituela, hau da, «oinarri» hartuko dituela. «Legeria» formalak lege formalez gain erregelamenduak ere biltzen dituenez, egia esan, III. kapituluko printzipio artezkariek, II. kapituluko oinarrizko eskubide eta askatasun publikoek ez bezala, ez daukate legeak errespetatu behar duen «funtsezko edukirik» (EKren 53.1 art., a contrario sensu interpretatuta), baina horrek ere ez du esan nahi legegileak nahi duena egin dezakeenik (adibidez, EKren 41 artikuluan Gizarte Segurantzako sistema publikoa esk... Konstituzio gaikuntza moduan ere har daitezke, legegileak esku hartze publikoari jarritako oztopo jakin batzuk, esaterako, partikularren eskubide ekonomikoetatik eratorri daitezkeenak?
‎GEEAren babesak GEEHra eta hori garatzeko protokoloetara bildutako oinarrizko eskubideak soilik aipatzen ditu. Beraz, Espainiako antolamendu juridikoaren ikuspuntutik, Estrasburgoko Auzitegiak babesteko modukoak dira soil soilik EKra bildutako oinarrizko eskubideak, GEEHra edo horien garapen protokoloetara ere bilduta daudenak. Eskubideekin duten bat etortzea oso zabala da, eta Espainian gainera, Konstituzio Auzitegiak jurisprudentzia oso argia eta errepikatua du:
‎Eskubide horretara informazioa bilatu eta lortzeko eskubidea ere biltzen da. Kazetarien informazio eskariaren aurrean, partikularrek, oro har, ez dute inolako betebeharrik informazio hori emateko, salbu eta legezko betebehar zehatza dagoenean.
‎Horrek esan nahi du kazetariak salbuetsita daudela administrazioan edo organo judizialetan euren informazio iturria zein izan den argitzeko betebeharretik, eta modu esklusiboan, isilpean lortutako informazioei buruz ari da. Esparru horretan, lanbide sekretura egitezko inguruabarrak ez argitzeko eskubidea ere biltzen dela ulertu behar da, horrela iturria agertzeko arriskua badago. Eskubide horrek kazetaria babesten du, eta horrela, informazioa jasotzeko erabilitako oharrak, idatziak, zintak edo euskarri materialak ez ditu eman eta enpresaren lokalak erregistratzea ere eragotziko da, leku horretan sartuta informazioaren iturriak agertu ahal badira.
‎d) Justizia Administrazioari dagokionez, Konstituzioan ezarri zen epaitegi eta auzitegien eskumena zela epaitzea eta epaitutakoa betearaztea, zigor epaiketen publizitatea, epaileen eta magistratuen mugiezintasuna eta horien erantzukizun printzipioa. Kodeen batasuna (inguruabar bereziengatik legeek ezarritako aldagaiei atea irekita utziz) eta foru prozesalen batasuna ere bildu zituen. Gainerako guztirako, Konstituzioak lege berezietara jo zuen, hots, 1870eko irailaren 15eko Legera (Konstituzioa baino lehenagokoa), eta 1882ko urriaren 14ko Legera (Botere Judizialaren Lege Organikoaren gehigarria).
‎Bestalde, bolumen handiko hondakinak berrerabiltzea sustatuko du, eta, hala, produktu berriak egiteko lehengai eta erregai gutxiago kontsumitzea ere eragingo du, zeharka. Gainera, ingurumen helburuekin batera, helburu sozialak eta ekonomikoak ere biltzen ditu, eta, beraz, jarduera jasangarrien adibide on bat da.
‎gizarte erlazio eta sistemei buruzkoezagutza da. Haren aburuz, ezagutza horrek gizartekonbentzioak ere biltzen ditu, hau da, eragin truke sozialak koordinatzea helburu duten jokaeren uniformetasunak. Arau horiek hainbatgizarte sistemaz osatutako testuinguruetan aplikatzen dira, eta testuinguru horietanbereziki egiten diren ekintza arbitrarioak dira.
‎Norberaren ezagutzak, Niaren deskribapenezko irudikapena ez ezik, norberakdituen gaitasunen eta ezaugarrien ebaluazioa ere biltzen du. Beste era bateraesanda, norberaren ezagutzan autoestimua deritzon ebaluazio dimentsio bat erebadago.
‎NIk ere biltzen ditu barne talde nazionaleko kideen aldera ditugun sentimenduak. Horien artean, Barrett ek (2000) bi mota bereizten ditu:
‎Lehenaren arabera, gerra zuzeneko bortizkeria antolatua da. Bigarren ikusmoldeak, berriz, bortizkeriazuzena ez ezik, bidegabekeria soziala ere biltzen du.
‎Esaterako, Brock Utne ren ustez (1989), estatu baten baitan gerta daitekeen arren, gehienetan bi estaturen arteangertatzen den zuzeneko bortizkeria antolatua eta kolektiboa da. Vriens eta Aspeslagh autoreen iritziz, berriz, (1985, in Hakvoort eta Oppenheimer 1998), gerrakzuzeneko bortizkeria antolatua ez ezik, egiturazko bortizkeria ere biltzen du. Hala, haien iritziz, egitura bidegabeek eragindako bortizkeria, gizarte bidegabekeria etaazpigarapena da gerra.
‎NBEko agentziak espero du lankidetza handiagoa egongo dela hondamendi guneetara joaten diren laguntza taldeen artean, NBEkoak izan ala ez, ahaleginak bikoiztea eta nahastea saihesteko. Hala ere, Brindisi izango da IEPren larrialdi eragiketetarako munduko oinarria, programaren laguntza biltegiratu eta bidaltzeaz gain, NBEren beste agentzia batzuentzako salgaiak ere bilduko ditu, hala nola Osasunaren Mundu Erakundearena, Irish Aid bezalako gobernu agentziena eta gobernuz kanpoko taldeena.
‎Hain zuzen ere, ontzi bioaktiboak garatzen dituzte, zehazki, papera, zeinak, hondatze denbora murriztu baino gehiago, aldaketa positiboa egiten baitu elikagaian, eta, ondorioz, balio bizitza luzatzen baitu biltegian dagoen bitartean. Horrekin batera, elikagaiekin kontaktuan dauden materialei buruzko Europako proiektu bat ere biltzen da, ontziratutako elikagaien zaporea, edukia, bizitza erabilgarria edo kolorea bermatzeko.
‎Proiektuak bere hastapenetik izan dituen zutabe teoriko eta filosofikoak ageri dira bertan. Hortaz haratago, bere aplikazioari dagozkion zehaztasun guztiak ere biltzen dira.
‎Aldi guztiz, malko bat jausten zaio Marki bere emazteaz oroitzerakoan. Gas ganbaratakoez bestalde, eritasunez hil direnak ere biltzen ditugu. Sarah ez dut oraindik ikusi.
‎Inmigrazioarekiko instituzioen arbuioa: inmigrazioaren gaineko uste negatiboa batzen du, zeinetan inmigrazioarekiko uko jarrerak ez ezik instituzioen erantzuna zalantzan jartzen duten jarrerak ere biltzen baititu. Eta inmigrazio fenomenoan ez du abantailarik antzematen, antza.
‎Argazkiak: erretratu zahar banaka batzuk ere bildu dituzte, Alemaniako webgune batetik ateratako bat tartean.
‎Gaur edo bihar egingo omen dituzte izendapenak, eta Victoriano Gallastegi alkateak esan digunez, Bergarako Udalak Domingo Irala kaleko lanen egoerari urgentzia ematea eskatuko du. Izan ere, kale hau Bergarako gune komertzial garrantzitsua izatez gain, oinezko ugari ere biltzen dira bertan.Amaitzeko eperik ezLanak amaitzeko ez dute oraindik eperik zehaztu. Azkenean ez bada Ozio enpresa hauetaz arduratuko dena, beste sustatzaile bati esleitu baitzaizkio.
‎Bere 30 kideak, bospasei altsasuar eta olaztiar kenduta ziordiarrak dira, astelehenero Josemi Martisen esanetara jartzen dira. Jardunaldiak direla eta, astelehenekoaz gain ostiraletan ere biltzen dira entseatzera, 21:30etik 23:00etara. Josemi Martis zuzendariak esan digunez, pixkanaka aurrera egiten ari dira.
‎Hizkuntza eta nazioa hain modu hertsian lo  tzean, nazionalismo berriak ezin izan zuen onartu euskara euskal herritar batzuen hizkuntza besterik ez dela. Lehenagoko nazionalismoak kontraesan hori gainditu zuen" arraza" bat asmatuz, euskaldunak ez ezik, Zazpiak Bateko gaztelaniadunak eta frantsesdunak ere biltzen zituena. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, arraza kontzeptua desprestigiaturik gelditu zen eta, lehenagoko arrazakeria behin betikoz gainditzeko, ezkerreko abertzaleendako erremedio bakarra" euskal herria" eta" Euzkadi/ Zazpiak Bat" berdintzea izan zen.
‎Alternatiba horrek ezin zuen izan euskaldunena bakarrik, are gutxiago abertzaleena soilik. Euskaldun guztiena eta espainiar guztiena izan behar zuen; gutxienez Espainiako errepublikar guztiena izan behar zuen eta, ahal izanez gero, monarkikoak ere bildu behar zituen. Hori izan zen Agirre lehendakariak bitartean bultzatu zuen politika.
‎Euskadiko Ondare Dokumentalaren Zentroa. Erakunde honek, historiari buruzko informazio interesgarria emateaz gain, Euskal Herriko Elizbarrutiko Artxibo Historikoen Sakramentu Erregistro atalean parrokietako sakramentu erregistroen (bataioak, ezkontzak eta heriotzak) inguruko agiriak eta Euskadiko Agiritegien Sistema Nazionalari buruzko informazioa ere biltzen ditu. Horrez gainera," Badator" atalean, agiritegia osatzen duten fondoen inbentarioen on line kontsultak egin daitezke.
‎Bidez bide, irakurraldiaren inpresioak bilduz batera, prentsan agertutako iruzkinak eta egileak Berria n Miel Angel Elustondorekin izandako elkarrizketa pilatu ditut alboan. Zenbait liburu ere bildu dut bestalde: Non dago Basques’ Harbour poema liburua —soako batzuk eman dizkiot—, Txomin Agirre apaiz idazlearen Kresala eta Garoa eleberriak —apaizarena komeni da aipatzea, eta haren liburuen ‘usaina’ kontuan hartzea ere bai— Gabriel Arestiren Harri eta Herri hala nola Harrizko Herri Hau poema liburuak ere" erabili" ditut.
‎Aspaldiko partez mendira joatea proposatu izan dit. Betiko lagun batzuk ere bildu izan gara. Elkartekoa ez den jendea ere bai.
‎Despitatuak ziren, Xantxo eta Kattina, holako berriaren ekartzeak ez zezakela beren amaren interesa ere bildu. Zer ba!
‎Lastaga aldiz, bere izenez Joseph Dumoulin, Frantziako aldetik etorria zen," mila zortzi ehun eta hogoita bost edo seia inguruan" lekuko baten arabera, zituen puskila bakarrak taulazko kofre zahar batean ekartzen zituela, beti berekin zuena, alabainan beste ontasunik ez zuelakotz. Arkaitz herrian kokatuta, lastoz estalitako olha batean bizi izan zen, nundik ere bildu baitzuen bere izen gaitikoa. Luzaz egon zen bakarrik eta jendekin ez sobera nahasiz, han hemenka lan ttipi zonbait eginez laborari etxetan mutil bezala, bainan ardura lekuz aldatuz, zeren eta neke baitzitzaion beti leku berean egoitea eta nagusi beraren xerbitxatzea.
2008
‎Irudi hutsetik harago zihoan ideologiaren ikurrak. Kontzertuetako imajinak ere bildu dituzte DVDan. Aurrerago aipatutako taldeez gain, han daude erreferentzia izan diren beste batzuk, Cicatriz, Odio, Tijuana in Blue eta Eskorbuto, adibidez.
‎Museoan Espainiako historia ez ezik, beste hainbat herritako historia ere bildu da.
‎Hortaz, gorago azterturiko errealitate ekonomikoaren printzipioa aipatu beharrean, 13 art. horrek errealitate juridikoaren printzipioa barneratu du («negozio, egintza edo egitatearen izaera juridikoa» dioenean). PÉREZ ROYOk baieztatu duen moduan, errealitate juridikoaren irizpidea ez ezik, lerrokada berri horretara bestelako agindua ere bildu da: tributupean dagoen egintza edo egoeraren baliozkotasuna uki dezaketen akatsak bazter utzi behar dira.
‎RIA Novostiren arabera, eliza ortodoxo errusiarreko Sinodo Santuak ezohiko bilera bat deitu du patriarkaren heriotza dela eta, eta seguruenik bihar ospatuko da, nahiz eta Moskun dauden Sinodoko kideak gaur ere bilduko diren.
‎Hogeita hamar urte hauetan eskulturaren altzairuzko piezek nola iraun duten, eta zein egoeratan dauden jakiteko azterketa bat egin du Inasmet Tecnaliak. Zentro teknologiko horretako Angel Maria Irisarri ikertzaileak kontatu dizkigu azterketa horren xehetasunak, argitaratu berri duen Estado Actual de Conservación del Peine del Viento liburuan ere bildu dituenak.
‎Sailburu batzuen kasuan, ordea, xehetasunik pertsonalenak ere biltzen zituen txostenak. –Modaren eraginpean bizi da.
‎Ez dut itzuli hau inon ere bildu Baztandik kanpo, egia errateko. Han hemenka egon naiz behaka, belarriak tente, baina ez dut inon ere ikusi.
‎Baionan fundaturiko Cercle d. Etudes Euskariennes elkartea beste mugarri bat izan zen Euskal Akademiara bidean. 1911 urte amaieran sortu zuten Julio Urkixok (bizkaitarra izan arren Donibane Lohizunen bizi zenak), Lacombek eta Broussainek172 Ipar Euskal Herriko beste euskaltzale batzuk ere bildu zituen, tartean Gavel, Daranatz, Landerretxe, Etxepare, etab. Elkarteak nagusiki euskararen ikerketa zientifikoa zuen helburu, baina helburu akademiko batzuk ere ukitu zituen (euskal ortografia proposamenak aurkeztuz, esate baterako). Urkixoren RIEV aldizkaria elkartearen buletin gisakoa bihurtu zen.
‎Zarzuelen inguruan antzera gertatzen zen: publiko nagusiki herrikoia (are maila beherenekoa) erakarri arren, burgesia giroko hainbat ere biltzen zuen, eta, izatez, obren egile eta sustatzaileak ikasketadunak ziren, eta haiek markatzen zituzten edukiak (musikariek, libretistek eta egunkarietako iruzkingileek). Eta, jakina, zarzuelak printzipioz dibertsio soila baziren ere «sus inevitables referencias políticas expresaban lo que se creían opiniones de consenso, esencialmente conservadoras.
‎Esate baterako lexikoa, edo elementu gramatikalak, beren baitan aztertu edo deskribatu ordez sarri herri kulturako usadio eta erabileren testuinguruan kokatuz aurkezten zituen, hizkuntza eta kultura uztartuz. Ondorioz, euskalki bati buruzko ikerketa monografikoa egitean, adibidez, aezkerari buruzkoa (1928), bertako lexikoa, aditza, fonetika eta morfologia ez ezik, dialekto hartako hiztunen ipuinak, sineskeriak, esaera zaharrak, jolasak eta kantuak ere bildu zituen. Azkuek aztertu gabe utzi zuen herri kulturaren arlo bakarra kultura materiala izan zen (jantziak, lanabesak...).
‎Azkue hiztegi batzordeko buru zen, eta hasteko hiztegi berrian agertu beharreko neologismoak sortzeko eta hautatzeko irizpideak finkatu gura zituen. Alemanez horretarako segitzen ziren bideak ezagutu nahian Bähr i idatzi zion72, eta ondoren aleman eredua erreferente gisa hartuz gaiari buruzko artikulu bat idatzi zuen73 Akademiak lehendik sortuta zeuden euskarazko milaka neologismo ere bildu zituen, horretarako urgazleen laguntza baliatuz74.
‎Tamalez inork ez zuen proiektua segitu, eta hainbeste urte, lan eta baliabide gastatuz sortutako hiztegi fitxek denborazgaurkotasuna galdu dute. Hala ere, gaztelania euskara hiztegi hartan, egunagian interes gutxi izan dezaketen neologismoez gain, milaka euskal hitz herrikoi ere bildu ziren, Tours-eko hiztegian jaso gabekoak, eta segur OrotarikoEuskal Hiztegiak ere bildu gabe dituenak. Akademiako artxiboan gordeta segitzen dute.
‎Tamalez inork ez zuen proiektua segitu, eta hainbeste urte, lan eta baliabide gastatuz sortutako hiztegi fitxek denborazgaurkotasuna galdu dute. Hala ere, gaztelania euskara hiztegi hartan, egunagian interes gutxi izan dezaketen neologismoez gain, milaka euskal hitz herrikoi ere bildu ziren, Tours-eko hiztegian jaso gabekoak, eta segur OrotarikoEuskal Hiztegiak ere bildu gabe dituenak. Akademiako artxiboan gordeta segitzen dute.
‎Seminarista garai honetan, hogei bat urte zituela, hasi zen Azkue bere lehen musika konposizioak idazten. Udako oporretan Lekeition herri ipuinen bat edo beste ere bildu zuen.
‎Prim, demokrata izan arren, monarkiaren alde zegoen eta Isabelen ordezko bila, karlistekin ere bildu zen, eta itxura denez espainiar koroa eskaini zion Karlos VII.ari, erregimen liberala onartzen bazuen. Baina itxura denez karlistek beste plan batzuk zituzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ere 940 (6,19)
ERE 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ere bildu nahi 26 (0,17)
ere bildu ukan 8 (0,05)
ere bildu behar 7 (0,05)
ere bildu egin 7 (0,05)
ere bildu hasi 7 (0,05)
ere bildu egon 6 (0,04)
ere bildu ezan 6 (0,04)
ere bildu ohi 4 (0,03)
ere bildu ahal 3 (0,02)
ere bildu ez 3 (0,02)
ere bildu jarraitu 3 (0,02)
ere bildu diru 2 (0,01)
ere bildu joan 2 (0,01)
ere bildu saiatu 2 (0,01)
ere bildu ahala 1 (0,01)
ere bildu ari 1 (0,01)
ere bildu asmo 1 (0,01)
ere bildu baldin 1 (0,01)
ere bildu bat 1 (0,01)
ere bildu Baztan 1 (0,01)
ere Bildu begira 1 (0,01)
ere bildu bera 1 (0,01)
ere bildu bihar 1 (0,01)
ere Bildu bikide 1 (0,01)
ere bildu bururatu 1 (0,01)
ere bildu eduki 1 (0,01)
ere Bildu egin 1 (0,01)
ere bildu ekarri 1 (0,01)
ere bildu emeki 1 (0,01)
ere bildu erabaki 1 (0,01)
ere Bildu eskaera 1 (0,01)
ere bildu etsai 1 (0,01)
ere bildu euskal 1 (0,01)
ere Bildu froga 1 (0,01)
ere bildu gehiago 1 (0,01)
ere bildu geratu 1 (0,01)
ere bildu gestio 1 (0,01)
ere bildu gisan 1 (0,01)
ere Bildu hauteskunde 1 (0,01)
ere bildu ibili 1 (0,01)
ere bildu iragan 1 (0,01)
ere bildu Kotte 1 (0,01)
ere bildu lehen 1 (0,01)
ere bildu leku 1 (0,01)
ere bildu moduko 1 (0,01)
ere bildu ofizio 1 (0,01)
ere bildu omen 1 (0,01)
ere bildu ondorengo 1 (0,01)
ere bildu Pierre 1 (0,01)
ere bildu prest 1 (0,01)
ere Bildu programa 1 (0,01)
ere Bildu segitu 1 (0,01)
ere bildu ta 1 (0,01)
ere bildu topatu 1 (0,01)
ere bildu udal 1 (0,01)
ere bildu uste 1 (0,01)
ere bildu zakote 1 (0,01)
ere bildu zein 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia