Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2001
‎Betidanik lelokeria iruditu zait hildakoei loreak jartzeko ohitura. Are, usadio absurdu honi atxikitzeko oinarrizko giza araudia haustea; hala ere bi andre xahar haiek bazuten xarmarik beren baitan edo hala begitandu zitzaidan niri behintzat. Ziur nengoen auzoko katutxoei jaten emateko banketxe bat lapurtzeko gauza zirela inongo zalantzarik gabe.
2003
‎Halako gauzak ezagutzea eragotzia zaiola berari. Batez ere bi ekintzaile eta polizia bat, denak, aurrean eduki behar dituenean, une batetik bestera.
‎Zati bigunak desagertu egiten dira (hau ere bi eta lau urte bitartean).
2005
‎Ea hamsterrik baduten galdetzen die gelakideei, ea beraiek ere bi ama dituzten. Eta kontatzen die orduan bi amena:
2006
‎Ez oso aspaldi pneumonia baten ondorioz gorriak ikusi zituela ekarri zuen gogora Lolak, abiapuntura jaitsi eta mendira igotzeko autoa hartzeko proposamenari indarra emateko. Nik, ordea, aurrera egin nahi nuen, eta esan nion ez genuela arriskurik, asko jota ere bi orduren buruan hotelean egongo ginela.
‎Garai haietan, ikusi ahal izan nuenez, txikitero koadrilaren ibilerak ia egunerokoak ziren, asterokoak seguru," kolgatu" batzuk zirelako, koadrilako bakarren batek esaten zuenez;" Sabigaingo jamoi bat baino kolgatuago gagoz" esan ohi zuen, bere hitz zehatzak errepikatzearren; baina ez zuten zerrenda pasatzen, eta batzuetan asteak pasatzen ziren kolgatu jakin bat ikusi barik, edozein arrazoi medio ez zelako etortzen; noiz edo behin igual batek galdetzen zuen norbaitez, ausentzia luzatzen bazen, eta hasierako okurrente horrek berak esan ohi zuen, horrelakoetan," haren jamoia erretiratu dabe". Ez da gauza bera, baina saskibaloi taldeko izarren kamisetekin horrela egiten omen dute Ameriketan, izarra erretiratzen denean kamiseta taldetik kendu eta kiroldegiko sabaitik eskegi, nik horrekin lotzen nuen hitz jokoa, bazitekeen txikiteroak ere bi ideia horiek hala edo nola elkartu izana. Edo agian dena izango zen urteetan (ni bezala) kirol kazetaria izandako baten deformazio profesionala.
‎Baina oker geundeke usteko bagenu hor bukatzen zirela Idazlearen artikuluak Gizon Handiarengan sortzen zituen erreakzioak; bazegoen beste osagarri bat: guztiarekin ere biak giza-talde berekoa zirelako kontzientzia garbia, eta biak parte ziren giza-taldekoak mehatxu pean bizi zirelakoa, eta orduan, elkartasunezko sentimendu oso oinarrizkoa zela tarteko, ezinezkoa zen Idazlea kritikatzea, are gutxiago jakinik ezen, Idazleak artikulu horretan terrorismo musulmanari buruz ateratzen zituen ondorioek ipar ideologikoa markatuko zutela puska batean, kasik kontsignaren ... Esan gabe, gainera, Gizon Handia bera bat zetorrela aipatu ondorioekin.
‎Hura, zaldien bidezko posta zerbitzua zen; oraingoa furgonetaz egiten den posta eta bidaiari zerbitzua da. Biak ere biak ingurumen berean, ehun urteko aldeaz. Far West izan zen honetan, Idahon.
2013
‎Txoraturik zegoen, kontent, paraje haietan artzain halako bakardadea pasatu, eta orain berriz ere aspaldiko lagunen artean. Hark ere bi ttantta edanak zituen, eta jendeak kasu egitea nahi zuen. " Badakizue zer ikusi dutan han?" airean utzi zuen galdemodua, eta segituan, bi eskuekin hanka tartekoa hartuz bezala," Gran Canyon!", eta denak irriz lehertu.
‎Nik ere biak eduki nahi izan nituen: txakurra eta katua.
2014
‎" Gain gainetik armatuak zer izerdiak isuri genituen zangoen gainean: berrogeita hamar bat orenen buruan aise ageri zen noizbait gudu ederrik izan zela han ere bi pinta arnoren aitzinean: ez zen gurutzerik baizik ageri:
‎Mahai gainean geldi daude erregeak, andreak eta xangoak. Bertze mahaian ere bi gizon heldu, zahar okituak, ahapetik otoitzean, domino jokoa gelditurik. Mizel Irigarairen amari sartu zaio tristura bat hainbertzerainokoa hezurretan, oroituz semeak Bordelen soldadugoa finitua zuela gerlari hastea eman ziotelarik, ezen ezin izan baitu otoitza finitu, eta gelditu da isilik ostatuko gizon helduak berriz ere txapelak kaskoetan ezartzen hasi diren arte.
2015
‎Astean zehar batez ere bi gaik okupatu zuten Romanen burua. Edurneri deitu ala ez eta Odile Moresen lagun taldeak hurrengo larunbaterako jarritako hitzordua.
‎Aski izan zuen Odile Moresek solairuaren hiru sofa antigoaleko, mostradore txikia, bi ispilu handi ajatuak, marmol borobildun burdinazko mahaiak, gutxi, eta itsasadarrera zuen bista paregabea deskribatzea gehienen adostasuna eta Romanek eta Aretxabaletak une hartan osatu zuten gutxiengoaren isiltasuna lortzeko. Bigarren proposamena ere onartu zioten, kostata, orduan ere bi lagunek osatutako gutxiengoaren isiltasunarekin, Josebarena eta Romanena. Hantxe bertan, Purgatorioan, elkarte bat osatzea, desegokiak, desegokituak, horrelako zerbait.
2016
‎– Gaur ere biak etorriko al zarete lotara?
‎Karmeleri ondo iruditzen zitzaion harremana: “Zer esango dizut, ba, edonolakoa izanda ere bien arteko harremana, gure nebaren zoriona besterik ez zaigu axola behar guri, Dutz andereak arnasa hartzea eragozten ez dion bitartean behintzat”.
‎Julene Urzelai adiskide min zuen Karmelek, Eresoinka garaitik. Marseillatik ere biak elkarrekin abiatu ziren itsasontziz Venezuelara, eta geroztik harreman estua zuten, hainbeste, ezen Julenek zaintzen zuen Txomin txikia egun askotan eta bi biek txandaka ematen zioten biberoia umetxoari.
2017
‎Eta bera ere bizkarra ematen hasi zenean, Asierri begiek traizio egin ziotela iruditu zitzaion, gorputzaren jarreraren eta begien arteko desadostasun errotiko batek gogo eta gorputzaren talkaren bitartez, beldur eta desioaren amildegiaren gaineko jauzia erakutsiko balu bezala. Berak ere bi indar horien tenkan nabaritu zuen bere burua.
‎– Zuk ere bi dauzkazu. Grazia egin dit.
2018
‎Bera ere bi zati
2019
‎Eta ez dator berririk. Orain, berriz ere bi aldetara ari da gertatzen eraldaketa: emakumeok plazaratzen garen heinean aldatu egiten dugu plaza, eta plaza aldatzen den unean plazaratzen gara emakumeok.
‎" Askotan bihurtu izan da gai batez ere bi bertsolariren arteko libreko saioetan eta beste bertsolaria gizona denean besteak gustuko ninduela, besteak nirekin zerbait izan nahiko lukeela, kalabazak eman dizkiodala... Halako kontuak".
2020
‎Bihotzak jauzi egin dio Lezetari Gariren hitzak entzun dituenean, baina burua trapezioetan dauka. Hasita daude berriz ere bi trapezistak bakoitza bere barrari helduta bueltaka, eta jarri dira berriz ere buruz behera zintzilik biak; alde batekoari begiratu dio, eta Danielaren gorputz liraina ikusi du, jauzi bikoitza egin aurreko tentsioa nabari zaiola, baina beste aldekoari begiratu, eta orain bere burua ikusi du trapezioko barratik zintzilik, bere gorputz baldarra oreka zailean buruz behera, urteetako lanak handitu ... Zorabio moduko bat sentitu du bere burua alde batera eta bestera kulunkatzen ikustean, eta bihotza kuzkurtu zaio Danielak trapeziotik jauzi egin duenean.
‎Gero pentsatu nuen aukera ona izan zitekeela egun batez Erroman geldialdi bat egin eta Muruamendiaraz Vicenziren obra ikusteko. Hasieran obrak berak sortu ez zidan interesa piztu zidan niri ere bi pintore haien tragediak, eta margolanek berez zuten interesa baino askoz handiagoa zuten orain niretzat Gregorio Muruamendiaraz margolariaren bizitzak eta heriotzak. Egilearen bizitza dohakabeak ematen zion obrari halako indar berezia, gorabehera handirik gabeko bizimodu grisa izandako egile batena izan balitz izango ez zukeena.
‎Aspaldi zen ez nuela horrelako kasu bat hartzen. Ez dakit oso ondo zergatik, liburuaren egileak oraindik ez dit asmatu fikziozko iragan traumatiko bat, baina hala ere bi aldiz pentsatzekoa zen eskaintza, nire baitan traumaren bat egon bazegoelako. Zigarro bat piztu nuen.
2021
‎bat Roberto Negro handia (fisikoki ere handia zen), eta bestearen izena ez dut gogoratzen, tamalez, hura ere antzezle bikaina zelako. Antzezleak bi ziren, beraz, baina ikusleak ere bi izan ginen, lehen aldian behintzat, bigarren aldirako joana zelako bestea, atsedenaldia aprobetxatuz. Beti eskertuko diet emanaldia bukatu arte niretzat bakarrik antzeztu izana.
‎Lerroan bazebiltzan, zamatuak, eta argi zegoen milimetroan funtzionatzen zuela Milnak plantan ezarri antolakuntzak. Laurak ere bi joan jin egin zituen, irriak ezpainak malgutzen zizkiola. Zoriontsu irudi zuen behingoz.
2022
‎Horietako bat dugu John Steinbeck, zeinak, kasu honetan bai, Hemingwayren eragin zuzen eta argia izan baitzuen. Steinbecken Of Mice and Men (Saguak eta gizonak) nobelan ere bi pertsonaia ditugu protagonista, George eta Lennie. Jornalariak biak, alderrai dabiltza rantxotik rantxora lan bila.
2023
‎Bizitzan ere bi artista izan ditu ondoan, bere ama Amaia Aulestia kantaria eta bere laguna Ana Elordi aktorea, ni bezala William Layton Laborategian ikasia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia