Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 124

2000
‎...gezurraren gainean eraikia zegoela, eta egiaren atxikitzea zela gure egitekoa, hala kontatzen zizkidan, zetozkion bezala, mila historia jakingarri, protestantei buruzkoak edo agramondar eta beaumondarrei buruzkoak —etxeko bertze guztiek ahantziak zituztenak, nahiz eta aitona Nikolasek ahantzi nahi eta ezinean zebilela zirudien—, Arkimedesi eta Pitagorasi buruzkoak ez zirenean —haiek ere bertze Historia baten protagonistak zirenez gero, Zientziaren Historiarenak—, arratsaldero emaiten zidan eskolaz baliaturik, zeinetarat gero eta gutiago etortzen baitzen Mattin, bataz, anaiak studiatzea atsegin ez zuelako eta zernahiren aitzakia egiten zuelako eskola haietarat ez joaiteko, eta, berriz bertzea, aitak erabaki zuelako ezen jaun administratzailearen irakaspenak —jauregiari ... Baina, handik harat, ez uste ezen osaba mailu bat bezala ibili zitzaidala, bere katixima partikularra irakasten eta egunoroz lezionea hartzen, edo Luthero edo Kalvinen izenak eta haien erranak noiznahi den izaiten zituela ezpainetan.
‎Eta horrela ibili nintzen, harik eta egun batean neure deliberamenduaren hartzerat deliberatu nintzen arte: Jainkoak bi hautabide eman zizkidan, eta nik ere bertze bi emanen nizkizun: erran nahi baita ezen zuri gutun bat skribatzea bururatu zitzaidala, enea ez zen bertze letra batekin:
‎Aurpegi itsusia nuen, bada, eta burua ere bertze leku batean nuen, baina, nola Jainkoaren soldadua bainintzen, gorputzari ere arimari bezain gogor egin behar ziona, hala abiatu nintzen unibertsitaterantz, neure nekearen eta neure ahiduraren gainetik. Eta urduri nindoan, jakina, baina pentsatzen nuelarik ezen zu ere urduri egonen zinela eta ez ni baino gutiago karta hura harturik, kontsolatu eta jabaldu nintzen apur bat.
‎Zeren, amets hartan, jauregiko gelan sentitu bainintzen bat batean eta supituan: Mattin eta biok geunden, bakoitza bere ohe gainean biluzik; bi oheen arteko hutsunean, berriz, jainkosa bat bezala zetzan Elbira —Mattinek eta biok maite izan genuen neska—, hura ere biluzik; zakila zut nuen, eta argi bat nuen eskuan... eta argi hartaz zakila ukitu, eta zakila suge bihurtu zitzaidan, ustekabean; behatu nion Mattini, eta hark ere bertze hainbertze egin zuen; eta sugeak elkarrenganat abiatu, borrokan hasi, eta eneak Mattinena irentsi zuen; eta aitzina egin zuen sugeak Elbiraganantz eta, neskak irri lizun bat egiten zuela, zangoak zabaldu, eta han nonbait galdu zen animalia herrestaria; eta plazer handi batek inarrosi zizkidan orduan barrengo zainak eta barrenagokoak, eta halatan itzarri nintzen, hain bustirik eta hain xipa...
‎—Goia eta behea ezin direla nahastu uste duk hik, Martin, eta zuk ere halatsu, Graziana, eta hori dela araua... baina ez al zen Jesu Kristo ere goiak eta beheak nahasterat etorri? Eta ez al zen Kristo bera ere bertze Maddalen baten laguna izan. Eta ez al dakizue fariseoei erran ziela ezen publikanoak eta putak aitzinetik izanen zituztela zeruko erresuman?
‎bata, aita Bartolomerekin aitortu nahi zutenena, luzea, inurriena baino luzeagoa; bertzea, don Frantziskorena, laburra, jondone Pedro Ermitauak bere haitzuloan hartzen zituen bisitariena baino laburragoa; ordea, ikusirik zein betilun ateratzen ziren aita Bartolomerekin konfesatzen zirenak, berehala iragan ziren errenkada luzean zeudenak don Frantziskorenerat, luze zena labur egiten zelarik, eta labur zena luze, minutu guti batzuen buruan. Eta, oroitzen ez badut ere don Frantziskok jarri zuen aurpegia, betilun imajinatzen dut alde batetik, ikusirik zer penitentzia zetorkion gainerat jende uholde harekin, baina baita betilunetik betargirat egiten ere bertzetik, loratzen zitzaiolarik, finean, ezpainetan, irri ezkutu bat, zeina izan baitzitekeen, hitzetarat bihurtua, apezak eliztarrei xuxendu komentario balizkoa, malizios bezain inozenta: " Zer?
‎Bakarrik nindoan, bai, eta arrai nindoan, eta are arraiago eta alegerago jarri nintzen hiriko kanpai guztiak baterat jotzen hasi zirenean, dilin dalan, dilin dalan, haiek ere ene libertate ospatu nahi balute bezala, eta ene felizitatea aldarrikatu eta zabaldu, lau haizeetarat, zeruko mintzoaz... Eta ene bihotza ere bertze kanpai bat zen jada, bertzeekin batean jotzen ari zena, din dan, din dan, ene alegrantzia eta ene bizipoza adierazi nahi ziona mundu osoari. Eta jendeak ere arrai zirudien, eta anitz gizon emazteki ikusten zen, beren jantzi eta beztimendarik hoberenekin, festa handi hura koloreen festa ere balitz bezala.
‎Eta, gero, Frantzia eta Ingalaterrako historia haien kontrastean, Rafael Hitlodeok erakusten zion Tomas Morori akoriarrena, zeinak bizi baitziren utopikoen uhartearen aitzinean, Euronotos ibaiaren hegian, zeren, konkistatu zutelarik haiek ere bertze erresuma bat bere erregerentzat, ohartu baitziren, halako batean, ezen ez ziela trabailu tipiagorik emaiten haren kontserbatzeak eta sostengatzeak, nola eman baitzien haren konkistatzeak, halako moldez, non deliberatu baitziren, finean, haren uzterat eta zutenarekin kontentatzerat eta akort izaiterat.
‎izan ere, guti batzuetan suspertu bezala egiten naiz eta orduan ohartzen naiz ezen geratzen zaizkidala bertze lur batzuk —bertze mila lur—, neure oinek oraino ukitu eta aurizki gabeak baina ukitu eta aurizki nahi nituzkeenak, eta ohartzen naiz, halaber, ezen, inguratzen nauten objektuei eta izakiei so egiten diedan bakoitzean, deus guti dakidala haiei buruz, bizitza kasik osoa haiei beha eman dudan arren... eta jartzen naiz haien aprendizkoan berriro, ea arrazoinaren edo bihotzaren begiz sekeretutxo berriren bat igartzen eta ebasten diedan, lehen eskolarat joan banu bezala, ileak urdindurik ditudan arren. Eta beirazko ontzia, konparazione, bertze lur bat da, ene adimenduari arras ezezagun zaiona... eta ustekabea ere bertze lur bat izan daiteke, eraman nazakeena Jainkoak daki norat...
‎zoro zaudenean zentzuduntzat hartzen zaituzte; zentzatuz gero, berriz, zorotzat... Eta zurekin ere bertze hainbertze gertatuko da: hatsarrean guztiak inguruan ibiliko zaizkizu, nola eulia behiaren begian, baina azkenean bakean largatuko zaituzte.
‎—Haien artean bada ehiza liburu bat ere eta, nahi baduzu, present gisa emanen dizut... —erran nion... eta, hura erran bezain laster, alegeratu zen alde batetik, baita antsiatu ere bertzetik, zeren nahi izan baitzuen, hartaraz gero, liburuaren lehenbailehen eskuetaratzea eta bereganatzea, halako suertez non deliberatu baitzen hurrengo egunean berean kutxaren desestaltzerat eta desehorzterat.
‎Erran diezadakezu, halarik ere, ezen skribatu ez zuen bertze liburu batez mintzatu zitzaigula Sarakoa eta, hala, ezin jujatu dugula hura, skribatu ez zuen liburu haren berri jakin gabe. Ordea, ikusirik lehenaren fruituak, zalantzarik ote duzu ezen Axularren balizko liburu hark ere bertze koadro ilun bat erakutsiko zigula ezinbertzez?
‎—Zergatik ez duk hik ere bertze neska bat hartzen...?
‎Baina, aitzinatu gabe utzi ditudan bertze gai batzuekin bezala, honekin ere bertze liburu bat skriba nezakeen, zeren eta halakoak baitziren han ezagutu nituen presoak ere —arraza guztietakoak: beltzak eta indiarrak gehienak, baina baita zuri guti batzuk ere—, baina ez da hori oraingo kontua, adarretarik galdu nahi ez badut bederen... nahiz eta ez nukeen preso haietarik bat ahantzi nahi:
‎Eta, nahi gabe, Urbiainen gertatuak etortzen zitzaizkidan bururat, zeren urbiaindarrak ere bertze tigre baten beldur baitziren —eta ‘bertze’ diot, ez bakarrik Indietako tigre hura bertze tigre bat zelako, bertze mota eta bertze molde batekoa zelako ere bai, handiagoa eta piztiagoa—, noiz eta hark Urbiaingo basoetarat ihes egin baitzuen, eta zeren baitzirudien ezen urbiaindarrak eta indiar gorriak, guztiak ere beldur berak lotzen zituela: munduaren punta batean eta bertzean orduan ere berdin!
‎Eta usain berezia zuen eta bere berea, zeren eta haren azal esnetsuari esne usain berezia baitzerion, eta esne usain hura ere bertze aterbe bat zen ene bakardadearentzat, ene malenkoniarentzat eta ene segurtasun faltarentzat.
‎Baina bada bizitzan epe bat eta aro bat, zeinean haurra apurka gizontzen den, eta bertze aterbe batzuk bilatzen dituen, ohartu ere gabe batzuetan, baina baita ongi oharturik ere bertzeetan, nola izan baitzen ene kasua. Eta, hala, osabak jauregiko ziegetarat ustekabeko bisita hura egin zidanean, ene baitan zerbait hautsi, eta haustura hark marra hura eta zigilu hura eragin zizkidan denboraren bidean, aditzerat emaiten zidatenak ezen epe bat akabatu eta bertze bat hasterat zihoakidala.
‎Dakizun bezala, jaun André, Jainkoak bizkarrezurraren inguruan eraiki zuen gure gorputza eta, nola gorputzak bizkarrezurra duen ardatz, hala entseiatzen gara arimarendako ere bertze bizkarrezur baten edireiterat, zeina izan daitekeen dotrina bat edo bertze edozein moldetako sineste bat. Eta jaun Marcelek hitzean sinesten zuen, eta osaba Joanikotek numeroan.
‎Izan ere, ez ote gara, bada, halakoak, jaun André, Adan eta Ebaren denboratik, zeren zuhaitzetik ez jateko debekua jaso zutenean piztu baitzitzaien haiei ere hartarako gogoa eta desira, halako suertez, non egin behar ez zutena egin baitzuten hondarrean? Eta afaldarrei ere bertze hainbertze, zeren, nola baitzekiten ezin joan zitezkeela kakategi hartarat, uste zutelako ezen sugegorriek habiatzat hartu zutela, hala etorri zitzaien guztiei, handik berehala, harat joaiteko gogoa, baina nola ezin joan baitziren, haurdun geratzeko perilean jarri nahi ez bazuten bederen, hala barreiatu eta sakabanatu ziren jauregiaren gibelaldeko landetarat, hertze aharratuen kolerari bid... Eta Villagrandeko dukea ere harat joan zen, nahiz eta bertzerik ere egin zezakeen:
‎—Hori duk, hori, Joanikot! —erran zion kapitainak, hark ere bertze ontzi bat arno ezpainetaratzen zuela— Lehorrean bizi haiz, baina itsasgizona emaiten duk, zeren eta itsasoa ere ez baita hitzez egiten, baina itsas kolpez.
‎Eta ipuin hura kontatu zigun, segidan jakinaraziko dizudana, alde batetik polita delako eta bere gatza eta piperra duelako, eta bertzetik segur nagoelako ezen ipuin hark bere eragin ezkutua izan zuela enegan, urte batzuk geroago agerirat eginen zuena, noiz eta nihaur ere bertze erliki kontu batekin nahastu bainintzen. Baina, bertze kontu hori bertze baterako uzten dizudala, natorren, bada, Pedroren kontakizunerat:
‎Eta ahalketurik nengoen gauza haiek entzuten, Pedroren behakoa atxik ezinik... harik eta kopa bat arno eta bi kopa ere edan nituen arte, zeren eta Pedrok gizontzat hartu baininduen eta osabak ez zuen ezetzik erran. Eta, eskandalizaturik nengoen alde batetik, baina baita gogara ere bertzetik, gero eta gogarago, zeren eta arnoak ausart egiten baininduen, eta hala akabatu nuen nik ere haiek bezala, hondarrean, irrikarkaraka.
‎Eta nola babestu ninduen umetan haren sabel zabal joriak, noiz eta izuak mehatxatzen baininduen handik edo hemendik... eta nola sentiarazi ninduten haren beso sendoek ahulezian sendo, eta nola, haren gorputz osoak, neure deusezean oso! Eta usain berezia zuen eta bere berea, zeren eta haren azal esnetsuari esne usain berezia baitzerion, eta esne usain hura ere bertze aterbe bat zen ene bakardadearentzat, ene malenkoniarentzat eta ene segurantza faltarentzat. Baina guztiz alferrik nenbilen orduko, Felisa bizien mundutik joana zenez gero...
‎Eta testigu batzuk zeuden, baina ez nekien testiguen berri. Eta zerbaiti heldu nahi nion, eta ez nuen heldulekurik, zeren sekeretuaren gorputza ikustezina baita, eta ohartu nintzen, azkenean, ezen harrointzat nuen lurra bera ere bertze amesgaizto bat zela, errealitatea zulo hondargabe bat bertzerik ez balitz bezala, non hondoratzen bainintzen atergabe eta etengabe.
‎Eta, zenbatenaz behatzenago nion, hainbatenaz iduritzenago zitzaidan ezen untzia kapitainak bere kontakizunetan aipatu balea izugarri haietarik bat zela, gorputzaren hezur mamiak zurezkoak zituena eta arimaren bela hedatuak haizezko. Eta hersten nituen begiak eta iduritzen zitzaidan orduan ezen nihaur ere bertze untzi bat nintzela, zeruko itsasoan hegaldatzen zena, arimaren haize oihala kaio jigant bihurturik... Eta begiak ireki, eta nola nabaritzen nuen ezen itsasoa maite nuela, eta itsasoak ere maite ninduela, nik hura maite nuen bezainbat...!
‎Erran diezazuket, jaun André, ezen ezagutu izan ditudan pertsona gehienak, ehuneko lauretan hogeita hemeretzi bai, molde berekoak izan direla, estatuaren eta elizaren arauetan eta egunorozko azturetan eta ohituretan moldatuak, baina ezagutu izan ditut, halaber, arau horietarik atera izan diren bakan batzuk, edo, atera izan ez badira ere, arauen arteko zirrituetarik kanporat beha jarri izan direnak eta, behakoaren behakoaz, ikusmoldea aldatu izan dutenak, nahiz eta gero beren izatasuna bertzeei ezkutatzen ibili izan diren, edo oso giro eta gune mugatuetan azaldu behar izan duten: ...inelen aitzinean, mila maradizinoz eta bertze hainbat juramentuz josten baitzuen bere solasa, baina ongi baino hobeki moldatzen zen, orobat, bera baino jende ikasiagoarekin ere, baita filosofiaz, zientziaz eta teologiaz mintzatu behar izaiten zuenean ere, zeren, batetik, irakurriak baitzituen Montaigneren Entseiuak eta itsasoaz mintzo ziren bertze liburu batzuk ere, eta zeren, bertzetik, kapitaina ere bertze filosofo bat baitzen, bizitzaren eskolan ikasia... portuetako eskolan, beregainki, portuetako bizitzak bizitzaren zinezko porturat balerama bezala.
‎Eta hala abiatu nintzen, neure bakardadetik ihesi, bertze gorputz batzuen bila, zeren arau haiek hesiz hesi eta herstegiz herstegi inguratu izan baitzuten urte luzeetan ene kontzientzia eta nik hesietarik harat egin beharra nuen, ez itotzeko. Zeren, Montaigne mintzo zen bezala, baldin gorputzari atseginaren bide guztiak hertsi behar bazitzaizkion, nola erraiten baitzuten eliz gizonek eta kontseilu emaileek, zergatik ez genion aireari berari ere uko egiten eta hari bidea behaztopatzen eta hersten, zeren hats egitea ere bertze plazer bat baita. Eta, hala, haren antzeko argumentuez baliatzen nintzela, gorputz haiek erosi, ukitu... eta libertatezko sentimendu handi bat neureganatzen nuen, gorputz haiek ukitu orduko libertatearen lurrak ukitu banitu bezala.
‎Hori guztia, ibaiko hilotzari dagokionez; abuztuan kasik egunero pizten diren oihan suteez ere bertze 1.485 karaktere gehiago idatziak nituen, xehetasunak telefonoz jasota suhiltzaileei.
2002
‎Par. Halaz ere, bata eta bata eztena elkharkiro berdingak ba dira, bertzeak, alegia, eztirateke hunela berenez, biotatik batbedera ere bertzeaz kutsazen ezpaita.
‎Par. Eta gauza bateri buruz, adinez lehen baino alde tipiagoko dena, ez othe are gazteago lehenik ere bertze gauza hari buruz gazteago zelarik ere?
2004
‎Mugak ere bertze nonbait paratu dira.
2007
‎Dagoeneko 350 lagunek izena eman dute aurtengo lasterketan parte hartzeko. Hala ere bertze 50 bat lasterkarik parte har dezakete. Horretarako izena eman dute www.manttale.com web orrian.
‎Inguruan badira bertze bi irla, Oxidrata eta Gimnosofa. Horko jendeak ere bertze lekuetan baino hobeagoak dira eta biluzirik dabiltza. Bi irla horien bertzaldean bada bertze bat ikaragarri handia.
‎Aleidak ere bertze norbait ematen zuen buruan landaturik zeraman baratze artifizialarekin, baina ireki gabeko botila baino isilago gelditu zen Migel badaezpada. Erizainak igarri egin bide zion behakoan, zeren...
2009
‎Gure etxetoan, jokalariek burututzat jo zuten partida. Daireaux eta Campet nire ondotik iragan ziren, horiek ere bertzeekin bat egitera. Daireauxek baizik ez ninduen agurtu.
‎Mikologiari buruzko hainbat ekitaldirekin joan zen aitzineko asteburua, baina oraingoan ere bertze hainbat izanen dira. Onddo eta Zizen Kofradiak antolatuta, ospakizunek segida izanen dute larunbat eta igande honetan, urriak 3 eta 4 Joan den asteburuan, Uraren Ibilbidea (Zubieta Doneztebe Elgo­rriagako Bainuetxea), Onddoaren Ibilbidea autobusez, joaldunen joan etorriak, herri kirolak eta on­ddoe­kin egindako plate­ren lehiaketa egin ziren, bertze hain­­bat ekitaldiren artean.
‎Lehiaketa honetan, Malerrekako latxa arrazako ahariek parte hartzen ahal dute eta aurten 11 buru aurkeztu dira lehiaketara. Horretaz gain, Bortzirietatik ere bertze bi buru eraman dituzte, saltzeko intentzioarekin. Lehiaketa ahari mutur gorri eta mutur beltzendako irekia bada ere, aitzineko edizioetan gorriak bakarrik azaldu ziren.
‎Esperientziaren eta gaztetasunaren nahasketak taldeari on eginen diola nabarmendu du Martinek. Bujandak esan duenez, gainera, baliteke oraindik ere bertze jokalariren bat ekartzea. –Atea oraindik ez da erabat itxi.
‎Fran, ois Alfonsi. Frantziatik hamalau hautetsi lorturik, eta gainerako herrialdeetatik ere bertze hautetsi andana batekin, ekologisten indarra ez da gutxiestekoa izanen. Hitz eman duten bidetik jarraitzen badute, laguntza mesedegarria izan daitezke Euskal Herriarentzat.
‎ohikutzera derrigortu dutenak. Foruzainak ere bertze bati ikur abertzale bat soinetik kenarazi diotenak, eta foruzainak berriz jaietatik heldu zen gazte bat zanpatu dutenak. Foruzainek, guardia zibilek eta espainiar poliziek helburu bera dute, bertzeak bertze:
‎Kontingenteak bai zentzu batean, ze guk edo bertze guziok ez ditugu behar haienak. Baina beharrezkoak ere bertze batean: ze Platonentzako eta Kantentzako, haientzako, behar beharrezkoak dira; zuketen haien ideien antolaketarik gabe bizi.
‎Biek sendimendu berakoak uste ditut. Hartzen duten forman da difentzia, eta hori ere bertzeek pentsatzen duten arabera. Sexoaren partitze hori ez nau justua iduritzen.
‎Hasi naizena erraten finitzeko, orain ez dut gaztetako bihurrik, nere edertasunaz aski fio naiz klaroki errateko pollita naizela. Eta hori ere bertze plazer bat da, estimatzen dutena, eta ematen nauzkin abantaillak ere.
‎Tartezka libertade horren prezioa sobera pisua iduritzen nau. Etortzen naizki neri ere bertze bizi baten ameretsak. Nere adineko emazteki gehienak esposatuak dire ero izanduak bederen, ez direnean gizon batekin bizi.
‎Ez dakit zer gisetako ama izaten ahal nintzeke, baino beharbada ez bertze bat baino ukerragoakoa. Hori ere bertze gauz bat ez jakina nere bizian.
2010
‎" Nork daki, hiru aldi hoitan zenbat neke, izerdi, gose eta egarri, zenbat barneko goihendura jasan duken han, jendaki arrotz eta askotan etsai heien artean? Entzun dugu ere bertze orduz, hangoek gaixtakeriaz pozoindaturik hil hurran etorri zela behin gibelerat".
2011
‎–eta, ez bat eta ez bi, masaileko bat ematen ziola, erantsi zuen?: Eta orain hoa ziztuan don Urbanoren etxera, hark ere bertze opari bat dik-eta hiretako?.
‎Ongi baino hobeki oroitzen du Leonek, aldiz, nola lagundu zion botikariari kanposaindura, harekin lanean hasi zèn garaitsuan?, igande batez? emaztea hil zitzaionetik bertara joaten baitzitzaion don Mariano, astean behin edo, arrosa zuri bat eskuan, triste alde batetik, baina baita esperantzatsu ere bertzetik, ate zabaltzat baitzuen heriotza, ez zulo itsutzat.
‎–Idatziko al diot nik ere bertze karta bat neure ama Delfinari??
‎Begirada ez ezik, ahotsa ere bertze mundukoa iruditu zitzaion don Segismundori: apeza, hortaz, ez zegoen nora ezean, erabat galduta baizik; eta orduan, gelatik ateratzen zela, medikuarengana joan eta erran zion:
‎Euskarak beharr dituen termin tekhnikoak? guk ere bertze hizkuntzek bezala, latin eta gerkaratik harr ditzakegu eta euskararen phonetikari dagozkion legeen biraldakuntza ttipi ttipi batzuez eta batzuetan euskarazko gibeltzez termin tekhnikoen lexikona eduk genezake.
‎Ez zekien ni horrela nintzela. Beraiek ni baino aintzinago joanak ziren, eta berak pentsatu zuen ni berriz ere bertze pakete batzuen bila joana nintzela, bertze biaje bat egiterat. Ez zekien deus zer gertatua niri.
‎" Ikusten ditut hemen ene Baigorriko adiskideak joanak direla, gauza bera gertatzen da ene eskolako lagunekin han, Mont de Marsanen. Beharbada joan dut nik ere bertze aldera". Aitak erran zidan:
‎Lurraren higitzeak eta gainez ahal bezain harro atxikitzeak, badu ere bertze alderdi onik ihizi xehe horien lanarentzat. Hein bat heze nahi dute izan dadin lurra.
‎Anitz gauzatan hola ahoa betez mintzo denak, huts egin dezake erran dezan ez ala bai. Badaiteke ez den satorra anitzek dioten bezain gaixto, ez eta ere bertze batzuer iduri zaien bezain on. Bertze askoek bezala, badituzke harek ere bere alderdi onak eta makurrak:
‎—Zuzen baizik ere da solasa abiatu duenak eraman dezan burura. Bizkitartean, oroit zaitez ni ere bertze batengandik adituez natzaizula mintzo, aldi honetan. Erranen dizkitzut bada harengandik ikasiak.
‎Ezen, sagarroia ez da negua jan gabe daraman ihizi bakarra. Orobat egiten ohi dute gauenarak, igelak, apoak, sugeak, bai eta ere bertze zenbaitek.
‎Ontzian lehenik ezarri xixare horiek baino gehiago nahi baduzu aldi berean pozoitu, eman bertze hainbertze haien gainerat, eta horiek ere bertzeak bezala pozoiez estal.
‎" Zeren eta gerlarako deian ibilki baitzaizkigu berriz ere bertze Don Carlos baten alde, gure gazte sasoian altxaerazi gintuen bertze horren iloba oraikoan. Zer guti aldatu diren denborak hainbertze urteren buruan!
2012
‎Bi aldetara joaten gara. Alde batera Casa Mateo, Olabidea, Sarratea eta Luixitorena, eta bertze aldera ere bertze hiruzpalau baserri egiten dugu. Azken urteetan gazte dexente biltzen gara, ez dakit kalkulatzen baina igual 50 lagun, eta erdi eta erdi banatzen gara auzoetan.
2013
‎zutitu zen, igo zen traktorera, jarri zuen martxan? Baina nola une hartan ere bertze mundu batean bezala baitzegoen, Allahren espirituarekin bat eginik ia, zeruan lurrean baino gehiago, bertzela erranda?, lehenengo martxa sartu beharrean, gibelkakoa sartu, azeleratu, urduritu, zerutik lurrera egiteko lauzpabortz segundo behar izan zituen, egia erran?, kolpetik balaztatu. Baina nola traktorea oker egina baitzegoen ordurako, gune aldapatsu batean, okerrak zuzentzeko berant?, irauli, ibilgailua alboka etzanda gelditu zen, airean bizpahiru txilinbuelta egin ondoren?
‎Hamza ere bertze aulki batean eseri zen, amaren ondoan; ondoren, egoera itzulipurdikatu nahian, hari besotik heldu eta honela mintzatu zitzaion:
‎Mirestekorik ez zen horretan; zinez ikusgarria zen Jusufen agur oparia. Nire arropek ere bertze horrenbertzeko ikusmina pizten zuten jendearengan. Ez zitzaidan axola izan Proventza eta Languedoc aldeak zeharkatzean.
‎Irailaren 11n ere bertze bi hitzaldi izanen dira Artelekun. 18:00etan Alkuk “Less Tethal 2 Saila ”izenekoa emanen du eta 19:00etan Eduardo Gil Berak “Gerraren jaimklosa greziar epikan”.
‎Afal aurretik eta ondoren dantzaldia izan ziren. Afarian ere bertze 120 bat lagun bildu ziren, festarekin segitzeko prest eta heldu den urterako Donezteben paratu zuten hitzordua.
‎Artean ere belaunikatuta zegoen... baina orduantxe ekin zion, hain zuzen ere, altxatzeari... zutitu zen, igo zen traktorera, jarri zuen martxan... Baina nola une hartan ere bertze mundu batean bezala baitzegoen, Allahren espirituarekin bat eginik ia –zeruan lurrean baino gehiago, bertzela erranda–, lehenengo martxa sartu beharrean, gibelkakoa sartu, azeleratu, urduritu –zerutik lurrera egiteko lauzpabortz segundo behar izan zituen, egia erran–, kolpetik balaztatu... Baina nola traktorea oker egina baitzegoen ordurako, gune aldapatsu batean –okerrak zuzentzeko berant–, irauli –ibilgailua alboka etzanda gelditu zen, airean bizpahiru txilinbuelta egin ondoren– eta bertatik egotzi zuen Abdul Alim.
‎Hamza ere bertze aulki batean eseri zen, amaren ondoan; ondoren, egoera itzulipurdikatu nahian, hari besotik heldu eta honela mintzatu zitzaion:
‎Jendarmeak ziren eta bazituzten armak eskuetan. Atera ziren ere bertze bi gizon. Etxehorik ezagutu zituen berehala Mauleko kapitaina eta haren atzean kokatua prokuradorea.
‎Egiten dituzu mendiko ibilaldi frango ere, ez da harrigarria trenpuan izaitea! Ah badut ere bertze mezu bat, zure senarraren partez. Ah, senar bat dudalako. Ahantzia nuen banuela! Ez duzu jakin nahi. Ez dela hor izanen, lanpetua dagoela lana eta Pastoralaren errepikekin eta abar, ez dea hala. Errotik zuzen zara. Banekien.
2014
‎Eta bat eta bi? Ikusgarriak ziren turistendako, baita beldurgarriak ere bertze jende anitzendako. Errespetua ez ezik, izu ikara ere eragiten baitzuten.
‎Biharamunean ere bertze koadro gorri bat pintatu zuen Foxek. Baita biharamunaren biharamunean ere.
‎Baiona ez batere ezagutzen, Manex Donetx loriatua da terrazetan kafe edaten ari diren neskatxa gazteekin, aurpegiak irris irin eta tinduz ederturik, panpinkeria guziak on dituztela. Ikusi ditu ere bertze emazte batzuk auto gidatzen, ezpainak gorri bizi batez tindaturik, zigarreta erretzen ari, galtza zabal batzuk eta bonetak beztiturik, gizonak iduri. Katedralaren aitzinean ikusi dituzte, berriz, kongregazioko neskak diru biltzen," Pour nos soldats.
‎Bai auzapezari, bai bertze hautetsieri, Udalbiltza baitezpadako tresna zaiela zioten, Euskal Herri osoaren garapena segurtatzeko, mugaren gainetik. Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariaren sahetsean zauden ere bertze asko hautetsi, zazpi lurraldetakoak. Iparraldetik, bertzeak bertze, Ruben Gomez (Liginaga), Nikolas Blain (Makea), Iker Elizalde (Hendaia), Eneko Aldana Douat (Ziburu), Lidia Arrossa (Bidarrai).
‎Eta badakigu, adibide bat emateko, Aintziarteko ondoko eginiko Jeanne d’Oxalde ezkondu zela 1748an Heletako salerosle batekin, Charles de Harismendy rekin, ondorengo ospetsua segurtatuz. Hauen seme bat, Jean Harismendy(), Baigorriko auzapez bilakatu zen, geroztik abar beretik etortzen zaikula ere bertze auzapez, kontseilari orokor eta deputatu andana, bortz Etcheverry (azkenik Jean Etcheverry Ainchart) eta Floquet bat, Inchauspetarrek ere (Louis eta Michel) Etcheverry horiekin bazutela ezkontza bidez zerikusia. Jeanne d’Oxalde eta Charles Harismendyren alaba, aldiz, Marie Harismendy(), Jean Harispe batekin ezkondu zen, hortik heldu zaikula JeanIsidore Harispe marexala, eta geroxeago Charles Minjonnet kontseilari orokorra eta hunen seme Pierre Minjonnet koronela, auzapez ere izana.
‎Hau zenbait denbora egon omen zen Oilarandoiko ermitaren zerbitzuko. Aipa dezagun ere bertze apez bat, Pierre Bereterbide(), Donibane Garazin sortua, Uharte Garaziko Arnaud Bereterbide eta Baigorri Otxadeko Jeanne Oxalderen semea.
2015
‎bertze, bortz. Gamizek ere berze (eta beste, bestela) baliatu zuen.
‎Herriko ekitaldiaren ondotik, 80 bat lagun bildu ziren Nabaz auzoko Linddurrenborda sagardotegian egin zen bazkarian. Han ere bertze ezusteko bat zuten esperoan Bittor Elizagoienek eta Manolo Arozenak, sagardotegiko nagusi eta bertsolagun den Juan Mari Lopezek, bi bertsolarien izen eta argazkiekin “bataiatua” baitzuen sagardo kupela. Bazkalondoan ere giro bikaina izan zen.
‎Larunen zaborra eta kristalak. Azken aste hauetan Manttaleko kideek 65 kilo zabor eta kristal bildu dituzte Laruneko azken tramotan. Aurreko urteetan ere bertze hainbertze kilo bildu izan dira.
‎Jean Lissar Haikuak Politikari gisa ezagutzen ginuen itsasuar hau, urte luzetan hautetsi ekologista izanik. Badu ere bertze talendurik. " Haikuzalea" da.
‎Itsuskeria! Tunisiako Beji Caid Essebsi presidentak igurikatzen zituen ere bertze hamar milaka manifestari lekutik beretik bezala bertze herrialde andana batetik. Harrigarria izan baita ere (nola ez?) Bardo hortan gertatua, gero ta gehiago jende arras asaldatua delarik orai hor ere Al Kaida horrek eta honen inguruko Daech bezalakoek egiten dituzten sarraskiekin.
‎apezen eskertzea, Kanboko Arditeian eta Paueko xaharretxean direnak ahantzi gabe. Louis Edouard Cestac kongregazio eraikitzaile izan da eta serorak, Mariaren Zerbitzariak eta Bernardinak, han ziren denak, bai eta ere bertze kongregazio askotako serora eta fraileak. Eta kolore hau zein koloretsua izan den!
‎Merezitako eskerrak, lan handia eramanik, bereziki eskolako haurrer buruz. Liburutegia munttoki antolatua da, 1000 liburu baino gehiagorekin (frantsesezko eta euskarazkoak), horren itzulikarazteko hor direla ere bertzeak bertze Francis Lefebvre, Yves Martin eta Nathalie Inçaurgarat. Idazkari berri bat bilatzen du orain liburutegiak.
‎Elkartea ari da ere irudi salbatze lanetan, aspaldiko argazki, postal eta bideoeri bigarren bizi baten emaiteko. Hor ere bertze lan ildo batzuk: Saratarrak gerlan (14 eta 39); gauazko lana edo kontrabanda, hain garrantzitsua izana herri hortan; pilota, Saratik betidanik pilotari trebeak ateraturik; zinemaren alorra ere, Pierre Lotiren" Ramuntxo" filmaren inguruko bilaketak bereziki...
‎Helduetan, Halsouet Cometek ere galdu. Ohore xapelduneri bai eta ere bertze guzieri, finalerat heldurik eta final horietan partida arras ederrak eginik. Goresmenak ere kirol berezitasun guzietan gazte horien kudeatzaile diren erakasle eta buruzagi suharreri.
‎Aurten ere bertze urtetan bezala lizeoetako 9 gazte eta 3 erakasle izan dira Baionako aratsetako mahainean zerbitzari. Abendotik eta martxoa arte astean behin gose diren jendeeri jaterat emaitea beharrezkoa kausitzen baitute, egitate on hortan bermatzen dira gazte horiek.
‎Kapitulu hortan, Auxtin Zamoraren ekarpenaz bestalde, aurkitzen ditugu ere Senpertar zenbaiten lekukotasunak, Xarlex Doyhenard, Janbatit Harotçarene, Beñat Harisgain, Laurentine Carricaburu eta Ganizon Bergararenak. Hor ditugu ere bertze iritzi artikuluak, Xipri Arbelbide-ren" Zorriek janak", Allande Sokarros-en' Jean Félix Larrieu: 1914 gerrak desbideratutako euskaltzalea?", Ixabel Etxeberria-ren" Gerla, Aberri Handiaren alde, Aberri Txikia odoletan", Jean Louis Davant-en" Hamalaueko gerla gure familian", Lucien Etxezaharreta-ren" Mort pour la France".
‎Igandeko ekitaldiek ere, bazkari herrikoi murtxagarriarekin eta arratsaldeko kantaldi airosarekin, lehengo moldean emanik, Agustin Alkhat, Maialen Errotabehere, Anje Duhalde eta Pettik eszenatokia bereturik. Izan da ere bertzerik, bertsu, dantza, tailer ezberdin. Eta mintzaldiak, Garroko mintzagela aldi oroz gaztez betetzeraino.
‎Aitzineko egun horietan ikusia ginuen Herriko Etxeko pareta euskal kolorez beztitua eta balkoina urdineztahoriz, Leon erregeaerrezebitzeko. Errezebitu du ere bertze jenderik balkoin ospetsuak: Gillen Hiribarren itsasuar bertsulari gazteak besten idekitzeko bertsua bota du gain hortatik, ondotikako kantua eta dantzari bidea idekiz.
2016
‎Hau Euskaltzaleen Biltzarraren liburuen argitaratzailea dugu. Bainan badu ere bertze talendurik, halanola sukaldaritzan. Eta lagun batzuekin bazkari murtxagarria prestatua zaigun Basoetxean.
‎Baigorrin eta bertze leku batzutan egina zuten bezala, joanden larunbatean Bidarrain ere, kontzertuko kantuen artetik, entzun ditugu migrante horietarik batzuren lekukotasunak. Afganistango Ahmed 25 urteko gaztearena, hango talibaneri ihes eginik Europako herrialdeak ahal bezala zeharkatuak, bulgariar poliziak zituen guzietaz desjabetzeraino, diru eta paper bereziki, halere aitzina jo, jende batzuren eskergaiztoarekin, bainan ere bertze batzuren elkartasun handia ardietsiz. Irango Harbi gaztearena, hango gobernuaren ganik presondegi mehatxuak jasanik ihes egina, hura ere gostaia gosta Pariseraino heldua bainan hor poliziak istant batez preso atxiki, Calais aldera joan aitzin, Inglaterra zuela amets.
‎Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzeko inbestidura saioan, EAJ ez da hautagaia aurkeztuko duen bakarra izanen. EH Bilduk ere bertze hainbertze eginen du. Joan den larunbatean koalizioak egin duen biltzarrean, lehen urratsa izan da lehendakarigairik aurkeztuko ote zuten bozkatzea.
‎Sortze Iragan astean sortze bat eta huna aldi huntan ere bertze bat: Thomas Gainza deitzen da gaurko muttiko propia.
‎Iñaki Dieguez duela buruzagi, osatua da Bidasoaren bi aldetako herrietako 38 kantariz. Lau bozez kantatzen dituzte Euskal Herriko ohiko kantuak, bai eta ere bertze kultur eta herrialdetakoak, elizako edo herrikoi obrak. Prezioa:
‎Eta bi saridunek mintzaldi bana eskainiko dute arratsaldean, Michel Iturriak 15:00etan, Itxaro Bordak 16:00etan. Izanen da ere bertze mintzaldirik: 10:15 Pello Salaburu, JeanMichel Larrasquet eta Andoni Iturriotz(" Aita deitzen zen gizona" liburua); 10:30 Asisko Urmeneta eta Jose Angel Irigarai(" Migel Jabier Urmeneta,"); 10:45 Beñat Zintzo Garmendia(" Histoire de la sorcellerie en Pays Basque"); 11:00 Jacques Salles(" Etude sur les cascarots de Ciboure"); 11:15 Euskaltzaindia(" Euskal Literaturaren Antologia"); 11:30 transmisioaz lan egin duten ikastetxeen aurkezpenak; 14:30 Alexandre de la Cerda(" La déportation des Basques sous la Terreur") 14:45 Daniel Landart(" Etxea eta etxekoak euskal literaturan").
2017
‎Aditzen zenaren arabera, zonaldeko turismoa dezente handituko zen proiektua gauzatuz gero, ehunka lanpostu sortuz. Egitasmo turistiko urbanistikoaren eraikuntzan ere bertze horrenbertze. Telleria jauregiaren egitasmoak Baztanek behar zuen makilatxo magikoa zirudien.
‎Morroi hauek porlanezko puzkerra bota nahi dute gure herrian. Bai, lehenago ere bertze herri batzuetan bota zuten. Soziedadearendako onurez solastatzen direlarik, beren soziedade anonimoaz baino ez dira ari.?
‎Fermou komandantea aurreratu zen apur bat, ikertzaileekin buruz buru jartzeko. Gero hasi zen bere historia kondatzen. Sare hori ez zen Frantzian bakarrik, hunkitzen zituen ere bertze Europako herrialdeak. Interpolen informazioen ondotik, asmatu genuen sarearen adar bat garatzen zela Frantzia eta Espainiaren artean.
‎Urtean bortz zenbaki argitaratzeko xedea dute, eta harpidedunek paperezko edizioa irakurtzen dute. Harmaila.eus webgunean ere bertze gisako edukiak argitaratuko dituzte, maiztasun jakinik gabe. Hedabide berriaren aurkezpenean, sortzaileek erran dute" presarik gabeko" aldizkaria dela Harmaila," patxadaz irakurtzekoa, mamitsua, kirola eta kirolariak azaletik lantzen ez dituena".
‎Egungo egunean kantari talde hau Euskal Herriko hoberenetan da, urtetik urtera hobetuz ari dena. Kantu euskaldunak, españolak edo ere bertze hizkuntza batzutan emaiten dituzte. Uztailean, agorrilean eta irailean eskaintzen dituzte urtean zehar ikasi kantuak, jadanik entzunak dituzten jendeek beti zerbeit berri kausitzen dute arrakasta haundiko talde hunen kontzertuetan.
‎Alta, otsailaren 23az geroz etziteken holakarik egin, Gabadi eremu debekatuan izanki. Bainan hara, laborariak derogazione bat ukana zuen eta Landesetatik ekarrarazi dituen ahateak kutsatuak ziren, ondorioz inguruko hazkuntzetako ahate guziak ere behar direla hil, nahiz hazkuntza sanoak izan, molde ezinago hobean ibiliak, industrial sistematik kanpo.Eta horiek ere bertzeen zentzugabekeria jasan behar. Hara zergatik, Paueko bilkuran administrazionearekin deusik ez ardietsirik, joan den ostiralean ehun lagun inguru, ELB sindikateko laborariak gehienak, Gabadin bildu diren protestaz, zentzurik gabeko hiltzeak salatzeko, hazkuntza herrikoi eta iraunkorra defendatzeko, dela Gabadin, dela Behauzen, Domintxinen ala Barkoxen," sekula baino gehiago elkartasuna adieraztera deitzen dugu, hiltzeak egitera ez uzteko" diotela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 45 (0,30)
Herria - Euskal astekaria 33 (0,22)
erran.eus 12 (0,08)
Pamiela 9 (0,06)
Maiatz liburuak 7 (0,05)
Berria 5 (0,03)
Susa 3 (0,02)
Alberdania 2 (0,01)
Labayru 2 (0,01)
Booktegi 2 (0,01)
Euskaltzaindia - Liburuak 1 (0,01)
Jakin 1 (0,01)
UEU 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ere bertze bat 5 (0,03)
ere bertze bi 5 (0,03)
ere bertze hainbertze 5 (0,03)
ere bertze hizkuntza 4 (0,03)
ere bertze horrenbertze 3 (0,02)
ere bertze leku 3 (0,02)
ere bertze mundu 3 (0,02)
ere bertze aterpe 2 (0,01)
ere bertze aulki 2 (0,01)
ere bertze batzuk 2 (0,01)
ere bertze bezala 2 (0,01)
ere bertze gauza 2 (0,01)
ere bertze hautetsi 2 (0,01)
ere bertze jende 2 (0,01)
ere bertze koadro 2 (0,01)
ere bertze ontzi 2 (0,01)
ere bertze plazer 2 (0,01)
ere bertze abantaila 1 (0,01)
ere bertze adar 1 (0,01)
ere bertze adiskide 1 (0,01)
ere bertze alde 1 (0,01)
ere bertze alderdi 1 (0,01)
ere bertze amesgaizto 1 (0,01)
ere bertze apez 1 (0,01)
ere bertze asko 1 (0,01)
ere bertze aterpetxe 1 (0,01)
ere bertze aukera 1 (0,01)
ere bertze auzapez 1 (0,01)
ere bertze batzorde 1 (0,01)
ere bertze behin 1 (0,01)
ere bertze bertze 1 (0,01)
ere bertze bizi 1 (0,01)
ere bertze bizkarrezur 1 (0,01)
ere bertze borroka 1 (0,01)
ere bertze Don 1 (0,01)
ere bertze egun 1 (0,01)
ere bertze emazte 1 (0,01)
ere bertze eremu 1 (0,01)
ere bertze erkidego 1 (0,01)
ere bertze erresuma 1 (0,01)
ere bertze Europa 1 (0,01)
ere bertze ezusteko 1 (0,01)
ere bertze filosofo 1 (0,01)
ere bertze gisako 1 (0,01)
ere bertze guzti 1 (0,01)
ere bertze hainbat 1 (0,01)
ere bertze hamar 1 (0,01)
ere bertze herri 1 (0,01)
ere bertze herrialde 1 (0,01)
ere bertze hiruzpalau 1 (0,01)
ere bertze historia 1 (0,01)
ere bertze ikasgai 1 (0,01)
ere bertze iritzi 1 (0,01)
ere bertze jokalari 1 (0,01)
ere bertze kanbiamendu 1 (0,01)
ere bertze kanpai 1 (0,01)
ere bertze karta 1 (0,01)
ere bertze kongregazio 1 (0,01)
ere bertze kultura 1 (0,01)
ere bertze lan 1 (0,01)
ere bertze liburu 1 (0,01)
ere bertze lur 1 (0,01)
ere bertze Maddalen 1 (0,01)
ere bertze mezu 1 (0,01)
ere bertze mintzaldi 1 (0,01)
ere bertze neska 1 (0,01)
ere bertze nonbait 1 (0,01)
ere bertze norbait 1 (0,01)
ere bertze opari 1 (0,01)
ere bertze ordu 1 (0,01)
ere bertze pakete 1 (0,01)
ere bertze pentsatu 1 (0,01)
ere bertze tigre 1 (0,01)
ere bertze urte 1 (0,01)
ere bertze zenbait 1 (0,01)
ere bertze zentzugabekeria 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia