Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2001
‎Gehienak ezkerrekoak ziren. Ezker hori badago, gertatzen dena da eta lehenago Iñakik esan du, beste politika horrekin askotan ezkerrekoak ere bata bestearen aurka gabiltzala. Hori gainditu beharreko gauza da, horrek izugarrizko kaltea egiten baitio ezkerrari herri honetan.
‎Bezeroarenganako arretari buruzko datu orokorretara itzulita, era positiboan nabarmendu zen jatetxeetako komunen egoera eta janari edariak zerbitzeko azkartasuna; atal bietan ere batez beste 8,5 puntutik gora eman zen.
2004
‎Zatiketa ikaragarria dago. Umeek ere bata besteari galdetzen diote: " Hi zer haiz, chavista ala escualido?".
2005
‎ELGAk argitara emandako azken datuen arabera datuak dira, Ipar Euskal Herriko 65 urtetik gorako pentsiodunek batez beste 20.367 euroko pentsioa jaso zuten 2001ean. Hego Euskal Herriko pentsiodunek, aldiz, urte berean ez zuten kopuru horren erdia ere eskuratu, izan ere batez beste 9.275 euro jaso baitzituzten. Europako herrialdeetako pentsiodunek, Luxenburgo, Danimarka, Suitza eta Herbehereetakoek, esate baterako, Espainiako Estatukoek eragindako gastuaren hirukoitza eragin zuten pentsiotan.
2006
‎Sei erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten ekipoak Supernova eta Miniland dira, biei ere batez beste 7,3 puntu eman dizkiete eta.
2007
‎Iraupenaz ari garela ere batetik bestera alde handiak aurkituko ditugu: 45 kreditudun programak ugariak dira? 15 kreditu ikasturte bakoitzeko (150 eskola ordu)?
2008
‎Eltze, zartagin eta sukaldeko tresnen artetik kameren eta fokuen kableak dabiltza aurrera eta atzera. Lan taldea ere batetik bestera dabil, batzuk makilatzen, besteak testua entseatzen, besteak dekorazioa behar bezala ipintzen... Azken ukituen urduritasuna nabari da, amaitzear baita Sukalde kontuak lanaren filmaketa, bost astetako lanaren ondoren.
2009
‎Ezkongaien familiek ere batak bestearekiko hartu emanak estutzen zituzten ezkontza aurreko asteotan.
‎Portu aldera zuzendu nintzen. Gorputza mugitzeak pentsamenduei ere batetik bestera aldatzen laguntzen ziela esaten zuen beti gure amak. Kezkak, astinduz gero, zapatatik erortzen ziren harri txintxarrak balira bezala.
‎Gai bakoitzaren inguruan aldizkari eta liburu asko irakurtzen dut, dokumentatzeko. Askotan, gainera, bidaiariek ere batak bestearen berri ematen didate. Elkarrizketatutako bidaiari bakoitzaren ibilbideari ere jarraitu ohi diot.
2010
‎Bestalde, Arruek ondorioztatu duenez, arrisku faktoreak aldi berean lotzen zaizkio elkarri, baina egia da, era berean, jokabide osasungarriak ere bata bestearen segidan datozela. Korrelazioa dago, adibidez, jarduera fisikoaren edo jarduera fisiko ezaren eta alkoholaren eta tabakoaren kontsumoaren edo kontsumo ezaren artean.
‎dibortziatu? Anai arrebak baino lotuago geunden, ez zitzaigun bururatzen ere bata besteagandik aparte bizitzea.
2011
‎Bost egun izan edo hamabost izan, fardela leporaino beteta irteteko ohitura dago.Batzuentzat, geroz eta neketsuagoa da maletak eramaten eta hartzen ibiltzea. Hegazkinez bidaiatzen duten hainbat turistak fakturazio arazoak izaten dituzte maiz, eta autobus geltokietan ere batetik bestera desbideratzen dira maletak zenbaitetan. Maletak arazo bihurtzen dira batzuentzat.«Maleten helmuga segurtatzeaz gain, galtzeko arriskua gutxitzeko ere, geroz eta bidaiari gehiagok jotzen du oporraldira maletak bidaltzeko mezularitza zerbitzuak kontratatzera», azaldu du Gasteizko Mail Boxes ETC enpresako arduradunak.Mail Boxes ETC enpresak 15 urtetik gora darama, beste hainbat zerbitzuren artean, bezeroen maletak munduko edozein txokotara bidaltzen eta oporlekutik etxeratzen.
‎– Biribilkiak ere bata bestearen gainean jar daitezke, horizontalki, paleten edo bestelako gainazal lau baten gainean, eta ez dute 1,5 m ko altuera gainditu behar. Inoiz ere ez dira bertikalki biltegiratu behar, hodiak ez obalatzeko.
‎Azken urteetan utzi samar badauka ere, inguruko herrietako festetako idi apustuetan hartu izan du parte: Larraulen, Zizurkilen, Amasan… Ikusle gisa, ordea, oraindik ere batetik bestera ibiltzen da larrauldarra, “lehen baino idi apustu gutxiago egiten bada ere erakustaldiak ugari izaten dira eta maiz joaten naiz haiek ikustera, baita Bizkaiara ere”.Herri kirol denak gustatzen zaizkio eta gertutik jarraitzen ditu: harri jasotzea, aizkora… Esku pilota ere ikaragarri gustuko du:
‎Asuntak oihal zati bat atera eta bekokiko izerdia garbitu zidan. Bata bestearen ondoan geunden, gure aurpegiak ere bata bestearen ondo ondoan zeuden, eta Asuntak hauxe esan zidan:
2012
‎Arte, historia eta filologiako liburutzar horituetan orduak sartzen dituena, berriz, bokaziozko ikerlari sufritu bat... Zientzien eta letren arteko aurkakotasun klasikoa, ez naiz gutxiagotasun konplexuan erori zale, izan ere batak bestearen beharra baitu, «zurekin ez, baina zu gabe ere ez» moduko harremanean. Pertzepzio pertsonala baino zerbait gehiago dela erakustearren, Eustaten datuetan arakatu dut, eta 2011n, esaterako, 17.000 ikerlari dauzkate zenbatuta ingeniaritza eta teknologia alorrean; zientzia sozialetan eta humanitateetan, aldiz, 1.900 Badirudi garapen ekonomikoa (gaur egun kontzeptu hain higatua) industria eta azpiegituren munduan inbertituz datorrela eta askoz interesgarriagoa dela lantegi astun baterako makina ultramoderno bat diseinatzea, eta ez Gerra Aurreko Lizardiren herri poesiaren semantika aztertzea.
‎Zer aseak zonbaitzutan, bainan kasu emanez barneko har gordeeri... Zer partidak ere bata besteari sagar ustel botaka! Laster orduan Janamariren erasiak, bainan etzuxun batere gaixtoa mutiko multxo horren kontra.
2013
‎Gibel lerroko egiturarekin bururatzeko, Jean Etxeparek hirugarren lerroaren egitura eta funtzioa deskribatu zituen, eta hori oraindik beste zerbait zen. Bere kronika ezberdinetan, ororen buru, lehen, bigarren eta hirugarren lerroak zer ziren eta nola funtzionatzen zuten esplikatu zuen, baita ere batetik bestera nola joaten ziren. Etxepare leku anitzetan ibili zen, eta ikusten zuenaren berri emateko ohitura hartu zuen, zehaztuz kontatzen zuena gainerako lekuetan ere ikusi zuela.
‎Behin Kike Amonarrizi entzun nion euskararen alde egotetik euskaraz hitz egitea bultzatu behar dela eta Andoainen Korrikak iraun zuen ordu erdian euskara elkarri emateko gogoa bazegoen. Horixe baita aurtengo leloa, hamar egunetan lekukoa elkarri pasaz euskara ere batak besteari ematea. Hamar egunetako ibilbidea da eta amaitzean izango da, martxoaren 24an Baionan, lekuko barruan Martin Ugalden sartutako mezua irakurtzeko ordua.
2014
‎ere,, hurrengora arte? ...eta hunkigarriagoa izan dena baina soilik Y ren salbuespenezko babesgabetasun egoeragatik, eta dirudiena dirudiela ez litzateke inola ere interpretatu behar hasiera bat markatzen duen mugarri gisa, Y k, hurrengora arte, rekin sinetsarazi nahi dit nik asmatutakoak direla maiteminaren, herraren, beharraren korapilo guztiak, berarentzat askoz sinpleagoa dela oro, elkar ikusten dugun datorren okasioan ere bata bestearengan barnera gaitezkeela gero eta arrotzago, gero eta bakartiago, horretan segi dezakegula soilik urtean behin edo birritan ematen diren baldintza aproposen abaroan, topo egiten badugu ondo eta topo egiten ez badugu ere bai, berak ez diola erresistentziarik jarriko baina ez duela aktiboki bilatuko, edonola ere mugagabeki luza dezakegula hartu emana batak edo besteak bikotekide monoga...
2015
‎Laburzki bainan hoin ederki eman antzerkian, ikasleek sendiarazi dute harat joaiteko deliberoaren serioa, han zer nolako bizi eraman duten eta nolakoak itzuli diren, hau dena emozioz betea. Leon Arambel Aldudarra, Gratien Bidegain Baigorriarra eta Henri Oçafrain bankarra, Ameriketan ibili hiruen lekukotasunak ere bat bestea bezain hunkigarriak izan dira, bakotxak lañoki erantzunez ikasleek ongi prestatu galdera zehatzeri, beren eta etxekoen sendimenduak salatuz eta beti euskal nortasuna agertuz. Antzerkilari eta publiko, denek elgarrekin kantatu" Itsas ontzi baten" Kaxiano ren kantu hoin egokiarekin bururatu da ikusgarria.
2016
‎Hasieratik egon ziren mesfidantzak eta traizio txikiak, esan nahi baita, Kongresuko mahaia osatzerakoan, batzordeak eraikitzerakoan eta, orokorrean, antolakuntzari dagokionean. Kongresuko jesarlekuak hartzerakoan ere batak besteari hitz gogorrak jaurti zizkioten. Sonatuena, noski, Pablo Iglesias, Podemoseko buruzagiak Sanchez sozialistari Felipe Gonzalez jokabidea aurpegiratu zioena, karea zela eta, Lasa eta Zabalaren kasua, alegia.
‎Bizkaiko Foru Zaharrean argi jartzen du nola egin behar diren oinordetzak. Herentzian etxea uzten da; baina ez hori bakarrik, hilobiak ere batengandik bestearengana igarotzen dira, legez. Ikusten duzu teilatupe hori?
2017
‎...era linguistikoa diglosikoa izanik (hizkuntzen banaketa funtzionalhierarkikoa), baina ez horregatik bakarrik, itzulpena eta autoitzulpena jardun zabalduak dira.Liburugintzaren eremuan, Joan Mari Torrealdairen azterketa berriena hartuz gero, 2015eko jardunariburuzkoa, azken urteetako joera indartzen dela ikusiko dugu; zehazki, %31, 5 dira euskararaekarritakoak, gaikako azterketan alde handia badago ere batetik bestera (2016: 133).
‎Eta hustasun hartan topo egin behar izan zuten elkarrekin, hartara, elkarrekin bi zirela. Hasieran, akordatu zen, gezak iruditzen zitzaizkion ordura arte balekotzat, edo kilikagarritzat jo zituen larrualdiak, edo elkarrizketak, edo besterik gabe egoterak, gero, zorionez, joan ziren berriz ere bata besteari ohitzen. Atzera berriz Axi eta Joseba izaten; ordena horretan, egin zion txantxa bere buruari.
2018
‎Bistaz biek baitzuten lehendik ere bata bestearen aditzerik, unibertsitatea hasi zuten garaitik, urtebeteko aldearekin?, ikasle egoitza berean egokitu zirelako Miren bera eta Jonen Kuadrillako Bat, ondo samar moldatu zirelako, eta behin edo behin denak elkartu urtebetetze edo bestelakoen aitzakian. Miren, are, tarteka akordatzen zen mutil isil harekin eta tarteka galdetzen zion Jonen Kuadrillakoari ea zer moduz zebilen.
2020
‎Bere logelaren zoko batean egonik ere, erakusgai zeudela iruditu zitzaidan. Nire zerrenda laburragoa zela baina ez nituzkeela inolaz ere bata bestearen segidan jarriko pentsatu nuen. Leirek atera ninduen gogoeta horietatik.
‎Osasun krisi horrek eragin handia izan du aktualitate informatiboan: erakundeen jarduna geratuta dago, kirola ere bai, eta kulturan ere bat bestearen atzetik ari dira ekitaldiak bertan behera geratzen. Egoera horretan, lantaldean moldaketak egiten ari da BERRIA, koronabirusari buruzko informazio gaurkotua ez ezik gainerako esparruetako informazioa ere emateko.
‎Orduan bera ZlUn hil hurren zegoeneanzein orain, elkartasuna bazter guztietan arnasten da. Elkar zaintzen duen jendea eta begiradarekin bakarrik ere batak besteari eusteko indarrak ematen dizkioten pertsonak ikusten ditut.
2021
‎Diru gastua handia da: Madrilera, Sevillara…joan ginateke eta mutilen lehen taldea ere batetik bestera dabil.
‎Azpisail honetako atzizkiek sortzen dituzten izenek multzoa, kolektiboa, kantitatea... adierazten dute. Euskara estandarrari begira, di eta eria dira batez ere bata bestearekin lehian hitz berriak sortzeko baliatu direnak; azpisail honetako gainerako eratorpen atzizkien eremua nahikoa mugatua geratzen ari da. Euskara estandarrean asko hedatu da go atzizkiaren bidez multzokari balioko izen eratorriak sortzeko joera (biztanlego, entzulego, irakaslego eta abar), baina go atzizkiak ez du halako baliorik izan literatura tradizioan (§ 4.1.4).
‎– Lehena, baina juntagailuaren bidez gauzatzen da euskalki guztietan, eta nolabait ere bata bestearen kontrako diren bi juntagai elkartzen dira: Etorri da, baina ez da hemen gelditu.
2022
‎Banaezinak ziren gurasoek amonarekin bizitzera eraman zutenetik, eta egoitzako helbideari zegokion ikastetxean eskolatu zutenetik. Ume ziren sasoi hartatik, ez ziren behin ere bata bestearengandik banandu, eta elkarrekin zeuden kontu larri guztietan. Bere lagunaren erantzuna erabateko" bai" izan zen.
‎Kong Xiuren rola egin du; gurasoek gazterik ezkondu zuten, eta ehungintza lantegi batean ordu luzez aritzen da beharrean egunero. Lantokikoa eta garaiko giroak eragindakoa ez ezik, bestelako zamak ere bata bestearen gainean pilatuko zaizkio emakume gazteari, etxeko lanen eta zaintza guztien kargu ere uzten baitute senarrak eta haren familiak. Baina beti egingo du aurrera, baita idazle izateko ametsa lortzeko bidean ere.
‎Eta amari begiratzeko simetria honetaz nazkatu nintzenean, ni amari begira eta bera niri eta biok ere bata besteari irainka, zeren elkarren antza genuen, nonbait jesturen bat egin nion aitari, tira, jestua egin nuela uste dut zeren lehenengo porrot egin behar izaten da bizia hein honetaraino gorrotatzera heltzeko, eta gauzak niretzat bestela izan zitezkeen aitaren barregarrikeria hura tarteko izan ez balitz, haserraldietan niri amaren izenez hots egin, suminak aitari ahantzarazi egiten zion ni ez...
2023
‎Nolanahi dela, hiruzpalau poliziaren artean ostikoka eta zalapartaka dakarte autoa utzi duten lekuraino, eta, bi gaizkileak bultzaka auto baten maleteroan sartuta, sirena jarri eta ziztu bizian abiatu dira Dirección General de Seguridad en egoitzara, Puerta del Sol plazan. Maletategian doazen bi lagunek, berriz –Isidro eta Joxe–, elkar ikusi eta ezagututa, ikaraz dardarka eta datorkienaren beldurrez baina hala ere batak bestea ukitzeaz pozik eta adrenalina jarioz, elkarri esan eta promes egin diote: " Hitzik ez, e, hitzik ez".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia