Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎Beste ikuspuntu batetik, lehen mailako, bigarren mailako eta hirugarren mailako hizkuntzak bazirela esatean, bereizkeriazko teoria hau ezin hobeki zetorkien europarren eta iparramerikarren politika kolonialei. Izan ere, hauek, Asiako, Amerikako eta Afrikako herri jatorren gaineko zapalketa eta lapurreta lotsagarria justifikatzeko, haiek behe mailako arrazatzat jotzen zituzten, psikikoki eta hizkuntzaz ere atzeratutzat, horrela haien nortasuna, kultura eta hizkuntza desegiteko eta asimilatzeko ahalegina, ezjakintasunaren eta basakeriaren aurkako gurutzada berria balitz bezala aurkeztuz. Ezjakin bezain harro, mendebaldeko pentsalari horiek gizateria osoaren epaile bihurtzen zuten beren burua, beren kultura industrialetik beren hizkuntza propioak gehiegi goretsiz, munduko gainerako herrien kultur emaitza nabarmenak eta hizkuntz aberastasunak itsuki gutxiesten zituzten bitartean, zaku ilun horretan txinera, japoniera, arabiera, persiera, hindia, swahilia, kitxua, nawatla, tagaloga, suomiera, bretoiera, galesera, katalana, galegoa8, eta zer esanik ez, gure euskara ere sarturik.
2001
‎Moto bat geratu da orduan kalearen bestaldean, eta badaezpada ere atzeratu egin da itzalen babesera. Ilunpetan gordeta, barregura pixka bat ere eman dio bere buruak, pareko etxebizitzako bizilagunen batek ikusi badu burutik zer pasa ote zaion pentsatzean.
2003
‎Hala ere, eta euskal Ya Batasunaren lehentasunezko proiektuen artean egondagoen arren, Europatik etorriko litzatekeen laguntza ez dago batere zehaztua, Batasunean bertan ez daukatelako argi nola finantzatuko dituzten haiek lehentasunezkotzat izendatu dituzten azpiegitura proiektu horiek guztiek. Arazoak dituztenen artean Hegoaldeko AHT agertzen zen eta, bereziki, Atlantikoko adarra (horrenbarne dago euskal Ya), Estatu inplikatuentzat lehentasunik gabe, Mediterraneokoadarra baino askoz ere atzeratuagoa doana.
2004
‎kaloria hutsak deiturikoen kontsumoa handitzea, janariren bat saltatzeko joera, pisua galtzeko dieten jarraipen handia eta barazkien eta fruten kontsumoa murriztea. Era berean, gogorarazten dute gehiegikeriek, urritasunek edo desorekek baldintzatu egiten dutela gizabanakoaren osasun eta funtzionaltasun etorkizuna, eta, gainera, eransten dute malnutrizio moderatuak ere atzeratu egin dezakeela hazkundea eta garapena, eta horrek zaildu egiten duela haurraren ahalmenen funtzionaltasuna. Azken horri dagokionez, ikerketak dio egunean 30 minutuz kirola egiten duten haur eta nerabeek %30 murrizten dutela nutrizio arriskua.
2005
‎Fiskalak 31 urteko espetxe zigorra eskatzen die bakoitzari. Epaiketa hau 2004ko abenduan ere atzeratu egin zen. Orain, atzeratzearen arrazoia izan da Haika Segi auzia egiten ari den aretoan egin behar zela epaiketa hau ere.
‎Gure literatura hasi berria da, nolabait esateko, eta ezin liteke berdindu Europako beste nazioekin, ez eta hurrik emanik ere. Katalanen aldean ere atzeratuak gabiltza.
2006
‎Badirudi kronoak aldatu direla orain, eta presidente espainiarrak zuzendu nahi bide zituen tempus guztiak okertu egin zaizkiola. Madrilekoa baita Estrasburgokoa ere atzeratu beharrean, bere diseinua ez doalako berak nahi duen bidetik. Zer aldatu da, bada?
‎Hurbildu eta soldadu aleman bat ikusi zuen, oso larri zauriturik. Amonaren esanetan, aitak zauritua zangan utzi izan balu, frantsesek bertan garbituko zuten, atxilotu elbarriek eta gaixoek endredoa besterik ez baitute ekartzen; halaber, kontu segurua zen zaurituari laguntzen gelditzen zena ere atzeratu egingo zela, eta frantsesek biak harrapatuko zituztela. Aitak, ordea, bitan pentsatu gabe, salto egin omen zuen zangara.
2007
‎Nazio Batuetan indigenen eskubideak bermatzen dituen testua berriz ere atzeratu egin zen joan den azaroan. Zein uste duzu dela arrazoia?
‎Araba dago zintzilik eta ikusi da PPk PSNri baldintzarik gabeko sostengua ematen dion edo sozialista eta jeltzaleen arteko akordiorik gauzatzen den. Normalean lehenago gauzatzea litzateke, baina epeen arabera, uztail bukaera arte ere atzera daitezke gobernu eraketak.
‎Hala ere, kolesterola ez da trans gantzen eraginpean dagoen bakarra. Garunaren hazkuntza eta heltzea ere atzeratu dezakete. Izan ere, gantzak funtsezkoak dira, zelulen mintzaren parte baitira, eta zelulen presentziak organismoan pareta zelular akastunak osatzera eraman dezake.
‎Hari esker, presioa konstante mantentzen da denbora gehiagoz. Bere osaeran oxigenorik ez duenez, gomaren oxidazioa ere atzeratzen du, eta horri tenperatura altuetan pneumatikoak duen portaera onena gehitu behar zaio. Pneumatikoa aldatzea.
2008
‎Korronteak hegoalderantz zeramatzan coraclea eta goleta, biak abiadura berean. Azkenekoaren nabigatzeko moduari zegokionez, hain zen eroa eta aldizkakoa, eta hainbeste denbora egiten zuen ez nora eta ez hara, non aurreratu ez baitzuen batere aurreratzen, denez ere atzeratu. Eseri eta arraunean egitera ausartzen banintzen, segurua zen harrapatuko nuela.
‎Indibiduo bakoitzak oso goiz jaikitzeko edo berandu oheratzeko joera genetikoa du, azterlanaren egileetako batek azaltzen duenez. Baina nerabezaroko hormona aldaketak gertatzen direnean, gazteak geroago hasten dira lotan, eta, ahal badute, jaikitzeko ordua ere atzeratzen dute. Arazoaren gakoa melatonina da, lo egin behar duen gorputza “gogoratzen” duen hormona.
‎Kuota bidezko ordainketa geroratua: Hilean kuota finko bat ordainduko da, gutienez ere 30 eurokoa edo gutienez ere atzeratutako saldo osoaren% 3 Ordainketa geroratua, portzentajearen arabera: Hilean ehuneko finko bat ordainduko da, txartelaren guztirako saldo geroratuaren gainean, gutxienez %3tik %30era bitarte.
‎Baina enkarguen arrakastaz harantzago, harrituta geratu da konpainia; izan ere, haur eta nerabeentzat pentsatutako eredua izan arren, Eeepc ren publiko leialena helduen artean dago. Gainera, Asus EeePCa salgai jarri den lehen herrialdeetan izandako eskaeraren ondorioz, beste merkatu batzuetan ere atzeratu egin da irteera. Maiatzaren 26ra arte ez zen Espainiara iritsi; zehazki, 7hazbeteko EeepC 701 modeloa, 299 euroko prezioa duena eta Linux sistema eragilea instalatua duena.
‎Kultura, berez, errealitate dinamikoa da, eta beraren alderdirik gaizto eta ankerrenak ezeztatuz egiten du aurrera. Euskaldunok ez gara berez ingelesak baino krudelagoak, baina zezenketa kontu honetan askoz ere atzeratuago gaude. Inkisizioa abolitu genuen, emakumeekiko tratu txarren kontra ari gara, eta espero izatekoa da laster zezenketak, idi probak eta ahari jokoak baztertuko ditugula.
‎Gobernuaren barruan eta gizarte mailan «lan eskerga» egin dela jakinarazi du. Horretaz gain, sailburuak zehaztu du gobernuz kanpoko erakundeen txostenen beharra izan dela aurreproiektua idazteko, eta horrek ere atzeratu egin duela prozesua. Ezenarrok eztabaidarako borondatea berretsi arren legeak aurrera egiten ez badu errua Eusko Jaurlaritzarena izango dela nabarmendu du.
‎–Hau guztia aitzakia bat besterik ez dela lehengoan hitz egin genuena beste behin ere atzeratzeko.
2009
‎Hasierako asmoak bertan behera geratu dira herrialdea astindu duen txerri gripearen eraginez. Izurriteak filmaren estreinaldia ere atzeratu du Mexikon. Hasiera batean filma ostegun honetan estreinatzekoa zen, baina datorren maiatzaren 14a arte atzeratu da.
‎–Auzitegi Nazionaletik koordinatzen ari da Poliziaren lana guardian zegoen fiskala, eta epailea horren buru. Lasaitasuna eskatzen ari dira jendeari, berandu iritsi behar baldin badute ere atzeratzeko euren eginbeharra, ordu punta delako eta jendea izututa dagoelako. Poliziak oraingoz leherketa batzuk izan direla baieztatzen du, zuek aipatu dituzuen horiek, lau leherketaz hitz egiten da, laurak tren geltokietan.
‎GERMAN. Baina lana ere atzeratuta zaukaat?
‎Barcenasek azaltzen du administrazioen berankortasuna ez dela gauza berria, baina krisi ekonomikoarekin areagotu da, eta horren ondorioak negatiboagoak dira orain, kredituak lortzeko zailtasunak direla eta. Konpainia handiak ere atzeratzen ari dira txikien ordainketan, CEPYMEko lehendakariak dioenez. CEPYMEren arabera, administrazioen berankortasuna areagotu egin da krisiaren ondorioz, eta horren ondorioak negatiboagoak dira orain, kredituak lortzeko zailtasuna dela eta.
‎Hala, egunez logura gehiegi izatea, gaixotasun horri lotua, patologia neurologiko edo psikiatrikoetako lo nahasteekin ere lotu daiteke. Horrez gain, narkolepsiarekin batera agertzen den gizarte sentsibilitaterik eza ere aipatu behar da; izan ere, loaren inguruko arazoak dituzten gaixoek ezkutatu egiten dituzte, ez onartzeko beldurragatik, eta horrek diagnostikoa ere atzeratzen du, adituek adierazi zutenez. Topaketan hanka urdurien sindromeari buruz ere eztabaidatu zen.
‎Prozesatzen denetik bizitza erabilgarria bukatu arte. Azkenik, 14 egunez utzi zen patata 4 ºC ko hozte tenperaturan, eta ikusi zen uraren, mantenugaien eta testuraren galera motelagoa izan zela eta, gainera, geldialdia ere atzeratu egin zela. Gasen funtzioa Ingurune horretan, oxigenoa da gasik garrantzitsuena, bai deskonposizioa eragiten duten mikroorganismo aerobioek bai landare ehunek erabiltzen baitute.
‎Krisia markatzen duen konpasean, gehienek interesik gabeko finantziazioa eskaintzen dute, urte batetik bi urtera bitartekoa. Horrez gain, instalazioa amaitu eta hilabete batzuetara ere atzeratu daiteke ordainketa, eta gehienek tarifetan hobariak aplikatzen dituzte, argiaren edo uraren kontsumoan deskontuak eginez. Enpresa batzuk, Naturgas kasu, haratago doaz.
‎Bestalde, Parlamentuko presidentea aukeratzea ere atzeratu egin dute beste behin. Etzi egingo dute berriz ere bozketa, atzoko saioan hautagaiek beharrezko babesa lortu ez zutelako.
‎Partida konplikatua izango da, baina ea orain arte bezala ongi jokatu, irabazi eta sailkapenean gora egiten duten. Bestalde, 10 postuen multzoan, Altsasu Jubenilak eta Peña Azagresak jokatu beharreko lehia ere atzeratu zen, Santa Ageda ospakizunak zirela medio. Sailkapenean Amaiak jarraitzen du lider, 7 punturekin, eta Altsasu Jubenilak bederatzigarrena da, azkenak, puntu bakarrarekin.Larunbatean, otsailaren 14an, Uharte Iruñean jokatuko dute Altsasuko Jubenilek, 19:00etan, 4 punturekin sailkapenean seigarrena den Uharte taldearen kontra.
‎Madrilgo agintariek ez dute inflazio negatiborik nahi, deflazio arriskua duelako, hots, prezioak etengabe jaistea. Deflazioa traba da hazkunde ekonomikoarentzat, prezioak gehiago jaisteko itxura badaukate, kontsumoa ere atzeratzen baita. Gainera, inflazio negatiboak eragozpenak sor ditzake prezioen arabera igotzen diren pentsioak edo gizarte laguntzak kalkulatzeko orduan.
2010
‎Patxi Lopez lehendakariaren agerraldi eskaria egin dute Legebiltzarrean, lege proiektuen egutegia berriz ere atzeratu duelako. Taldeek azalpenak exijitu dizkiote lehendakariari.
‎Aralar, EA, EB eta UPyDren bozeramaileek Patxi Lopez lehendakariaren agerraldi eskaria egin dute, Legebiltzarreko osoko bilkuran ager dadin lege proiektuen egutegia berriz ere atzeratu duelako, azalpenak eman ditzan.Agerraldi eskarian diotenez, apirilaren 13ko Gobernu Bilerak' Egitasmo eta Jarduera Esanguratsuen Egutegia' onartu zuen. Han esaten zenez, Gobernuaren jarduna planifikatzeko prozesuari dagokio, eta bi alditan jorratu da:
‎Aralarrek zabaldutako ohar batean azaldu dutenez, ekainaren 15ean, Gobernu Bilerak onartu zuen arren legegintza egutegiaren sei hilen behingo jarraipena egitea onartu zuen, hainbat lege egitasmoren atzeratzea jasoz.Azaroaren 30ean, sei hilabete lehenago hartutako erabakiaren gainetik, lege proiektuak berriz ere atzeratuko direla aitortu du gobernuak, bere bozeramailearen bitartez, gogoratu dute.Lau bozeramaileek adierazi dutenez, agerraldi eskarian, Eusko Jaurlaritzak hainbat data jarri bere konpromisoekin betetzeko. Aldiz, egitasmoak behin eta berriz atzeratzen ditu eta Legebiltzarraren lan dinamika baldintzatzen du bere erabakiarekin.
‎“2013ra arte, aurreko bi puntuak garatuta ditugunean, ez da gaia landuko”, esan zuen. Are gehiago, aurretiazko urratsak atzeratzen badira, Rubiraltak adierazi zuen gai honen azterketa ere atzeratu egingo litzatekeela. Prezio publikoen sistemaren berrikuspena “aztertu behar da”, baina, lehenik, gizarte sistema “indartsu” bat finkatu behar da, eta unibertsitatean gizarte ekintzako inbertsioa handitzeko erronka bete behar da, une honetan %0, 1 ingurukoa baita, eta helburua %0, 2ra iristea baita.
‎Izan ere, eskola berria martxan jartzean ikastetxe zaharrera mediku kontsultategia pasatzeko planak egina zituen udalak. Hori ere atzeratu eginen da. Eta horrekin batera, mediku etxearen salmenta.
‎Bizitza linguistikoaren" osotasuna" mailaz maila azaltzerakoan aurkeztu dugun hizkuntza soziologiaren lan esparru hori, egiaz, oso modu ezberdinean izan da jorratua hizkuntzalaritzaren aldetik. Soinu formekin loturiko prozedura gramatikalekin alderatuz —askoz ere lehenago garatutakoak direnak—, edukiekin loturiko metodo gramatikalak, bai euren lanketan bai euren aplikazioan, askoz ere atzeratuago daude. Eta hori horrela da, bada, nahiz eta bitarteko linguistiko bakoitzaren osotasunak —soinuek eta edukiek elkarrekin eratutakoak— bi aldeen kontsiderazioa eskatzen duen, eta nahiz eta haren balorazioak ere eduki espirituala —eta ez zeinu hautemangarria— nabarmendu behar duen.
‎Makuluekin ibiltzen ikasi behar izateagatik eta bere lehen hitzen beldur nintzelako ere atzeratuko nuen istripu osteko Xabierrekiko lehen ikustaldiaren tenorea.
2011
‎Azken hori da, adibidez, PSOEk aurkeztutako proposamenaren xedeetako bat, Eduardo Madina diputatuak azaldu duenez. Ondasunen bahimendurako epea ere atzeratzeko proposatuko dutela azaldu du Madinak, baina erran du «erreforma indiskriminatuek» ezin diotela «sistema osoari zamatu beharrizana ez duten zorpetuen ardura».IUko bozeramaile Gaspar Llamazaresek, baina, haserretuei «jaramonik» ez egitea egotzi dio Zapaterori, eta adierazi du parlamentuak «herritarren matxinada eta haserrea ordezkatzeko ohorea eta beharra» duela orain.... ERCk, IUk eta ICVk hamabortz puntutatik 11 adostu dituzte.
‎2010eko abenduaren 3an, NASAk iragarri zuen STS apirilaren 1ean abiatuko zela. Litekeena da berriz ere atzeratzea. Nolanahi ere, transbordadoreen garaia 2011n bukatuko da.
‎KANDIDO. Saiatu gara, zer uste duzu? Eta atzeratu ere atzeratu dugu zerbait, baina datorren astean bukatzen zaigu epea.
‎egunez pixoihala erabiltzeari uztea ez da gauza bera gauekoa uztea edo lo egitea. Eguneko pixoihala errazago uzten da eta haurrek askoz lehenago uzten dute; gauerako, uzteko unea urte batzuk ere atzeratzen da. Egunez pixoihaletatik alde egitea Haurrek egunez pixoihalak erabiltzeari uzteko espezialistek gehien gomendatzen duten teknika sinplea da.
‎Absurdoa zen xanpaina, baina batzuetan ez zegoen topikoetan erori eta aurrez idatzita zegoena bete beste aukerarik. Larru aldia bera ere atzeratzera eramango zuen Tattinger botila apar jarioz, Fontechak pozarren bete ditu bi kopak:
2012
‎Antzinako hizkuntza zela zioen, hizkuntza aglutinatzailea bere sailkapenean, «Luzien Bonaparte eta beste proto euskaldunen aurka, noski». Vinsonentzat hizkuntza bakarrik ez, haren erabiltzaileak ere atzeratuak zeuden. «Euskaldunak atzeratuak zeuden, historiaurrean, eta jatorri poliandrikoa zuten», dio Altonagak.
‎Abiadura Handiko Trena Arabako hiriburura iristen den garairako lurperatzea amaitu gabe egon daitekeen aukeraren inguruan, berriz, Pastorrek egungo geltokira iritsi ahal izateko behin behineko lotura bat ezarriko dela iragarri du, trenaren iritsiera egun bakar batean ere atzeratu ez dadin.
‎..., bai eta, gaixotasun edo beste barneratze leku batera edo ospitale batera lekualdatze kasuan, bere familiari zuzenean eta 140 artikuluan ezarritako Agentzia Zentralari, barneratze txartel bat bidaltzeko bere helbidearen eta osasun egoeraren berri emateko, posible bada Hitzarmen honen eranskina den ereduaren arabera.Txartel horiek ahalik eta arinen bidaliko dira, eta horien bidalketa ezin da inola ere atzeratu.
‎Gerrako preso bakoitzak baimena izango du, atxilotua izan bezain laster edo, geroago, kanpamendu batera heldu eta aste betera, igarobidezko kanpamendua izan arren, orobat gaixotasunagatik edo ospitale batera edo beste kanpamendu batera lekualdatu behar duten kasuan, zuzenean bere familiarengana zuzentzeko eta baita 123 artikuluan ezarritako Gerrako Presoen Agentzia Zentralarengana, txartel bat bidaltzeko, eta posible den neurrian, hori idatzia izan dadin Hitzarmen honi erantsitako ereduaren arabera, beraien gatibutasunaren, bere helbidearen eta osasun egoeraren inguruan informatuz. Txartel horiek ahalik eta arinen bidaliko dira, eta horien bidalketa ezin da inola ere atzeratu.
‎Gazte bai, baiñan buruarin edo arro edoez dakit zer ere espiritismoaz idatzi zunean ainbeste kirtenkeri egi bailiran idazteko, taorain Gernikan beste astakeri ta ausarkeri oiek. Fagoagari orrezaz zerbait esan omendiote, alegia, orrelakorik ez ateratzeko?(...) Etxaniz ere atzeratuko da, garbi mintzatzenbagakio. Zori gaiztoko «literatura» orrek zentzua galerazten du, ezari ezarian11.
‎Hala eta guztiz ere, nekea nabaritzen bada, bitamina konplexu bat hartzea komeni da, errazago konpontzen laguntzeko. Ez da koiperik kontsumitu behar, proteinen digestioa ere atzeratzen baitu, eta, beraz, muskuluak berreskuratzea. Arratsaldean kirola eginez gero, afari on bat oilasko edo atun entsalada izango litzateke, barazki gordinekin, ogi txigortu integrala edo indioilar ogitarteko integrala gazta freskoarekin.
‎Euskara batua zertan den bigarren liburuari zegokionez, Txillardegik berak 1974ko abenduaren 30eko gutunean, liburuaren edukia oso laburki azaltzearekin batera, guztiz beharrezkotzat jo zuen hori; ondorioz, eta asmoaren berri zehatzagoa eta liburuaren eskema eskatu ondoren, prest agertu zen Jakin hori argitaratzeko, nahiz eta ez zuen argi ikusten zein izango zen horren edukia. Dena dela, gerora bertan behera geratu zen nonbait asmoa, agian Euskaltzaindiak hartzeko erabaki berriak ere atzeratu egin zirelako.
2013
‎Erlojuari begiratu eta 10:30ak jotzear. Ene... aurten ere atzeratu egingo da irteera. Kirioak dantzan dauzkat honezkero.
‎‘Time Out’ Bere funtzio arautzaile nabarmenena, besteak beste, pantailaren hondoaren gardentasun maila doitzeko aukera ematen du. Horrez gain, pantaila ilundu behar den atsedenaldiak eta denbora ere atzeratu daitezke, atsedenaldiaren hasiera adierazten baitu. Programaren ezaugarrien artean, atsedenaldiak hasi eta amaitzean aplikazioak exekutatzeko aukera dago.
2014
‎Eztabaidaren aurrerapenak ustekabean harrapatu zituen EAJko Xabier Agirre, EH Bilduko Belen Arrondo eta PSEko Txarli Prieto, eta ekinaldiaren alde egiteko «denbora gehiago» behar dutelako eskatu zioten Kongresuari eztabaida aste batzuk atzeratzea. Trebiñuko eta Argantzungo udal ordezkariek ere atzeratzeko galdegin zioten, gaur Madrilera joateko zailtasunak zituztelako. Bide aitzindaria Joan den otsailaren 6an onartu zuen Eusko Legebiltzarrak probintzia mugak aldatzeko ekinaldi legegilea.
2015
‎Ondo bidean, datozen asteetan onartuko dute, eta irailean abian izango da. Katalunian ere atzeraturik doaz; curriculumik ez dute.LOMCEren inguruko webgune bat egin du ministerioak. Erkidegoz erkidego zer nolako garapena izaten ari den bildu dute, mapa eta guzti.
‎Ondorioz, familia osatzeko erabakia ere atzeratu egiten da.
‎Izan ere, telebista kateen erdia erosteko behar adina diru zeukaten haiek. Beren merkatu azterketen arabera, programaren suntsipen irudiek ez zuten balizko eroslea inola ere atzeratzen; aitzitik, salmentak igo egiten ziren.
‎Gaur egunean, haatik (eta horretan ere atzeratu samar azaldu zen Nikita Khrustxev), Jainkoari adi daudenek ez dute espaziora joan behar misteriora hurbiltzeko; ezta izadira ere, Gurutzeko Done Joanek olerki ederrean proposatu zigunez: Ederrak eder ereiñez/ txara otatik joian lasterrez/ eta euroi so egiñez/ bere irudi uts bakarrez/ jantzirik ditu pitxi ederrez.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Gizon hau bidaltzen presaren presaz ibili arren, berandu da, meza entzuteko eguna delako, eta aita Nicolao iritsi berri delako ere atzeratu naiz pixka bat; biziki poztu naiz harekin.
‎Baina presidente zaharrak ez zion mozioari babesik eman, eta, bere ahots sakon eta hizkera astitsuz egindako mintzaldi laburrean, garbitu zuen behin betirako auzia: Kongresua ezin da inondik ere atzeratu, ELAk lehenbailehen hartu behar baitu langileen artean dagokion lekua, eta egiteko horretarako gazte hauengan dut jarria uste osoa.62 Txaloen eztandak ia leherrarazi zuen; une zirraragarri hark betirako sendotu zuen presidente zaharraren eta sindikalista gazteen arteko kidetasun eta nahitasunezko lotura. Kongresuak aurrera egin zezakeen.
2016
‎Eta tranbiaren luzapena ez da posible izango trenez doazenak Atxurin geratu ordez lur azpitik Zazpikaleetako geltoki berrira heltzen ez diren arte, trenaren bide zaharra ibili baitu tranbiaren zati berriak. Bagoi gehiago egin beharrak ere atzeratu lezake tranbia Etxebarriraino luzatzeko data.
‎Lege arrunta aplikatu baliote, baldintzapeko askatasunean izateko eskubidea zuen duela 10 urte. " Gerora ere atzeratu diote bere askatasuna, zehazki, 2015eko martxorako irteera data baitzuen, baina legean egindako moldaketek beste bi urtez luzatu zioten espetxealdia", Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik adierazi dutenez.Ikasi edota eskulanak egiteko etengabe izan ditu trabak. Halere, bere alderdi sortzailea garatu ahal izan du, bereziki egurra zizelkatzen edo bertso eta poemak idazten.
2017
‎2007 urtea zen jadanik. Paperen kontua berriz ere atzeratu zela kontatu zion Violetari eta zuela oraindik Daniela Euskal Herrira eraman. Negar batean hasi zitzaion zure amari, Danielaren ondoan egon nahi zuela esanez, 2 urte baitzeramatzan, jada hiru zituen alabatxoarekin egon gabe.
2019
‎Tolosatik Azkoitira 15:05ean irteten zen zerbitzua ere atzeratu egin dute eta gaurtik aurrera 15:15ean izango da.
‎309 Badirudi gorabehera horiek ere atzeratu egin zutela Akademiak 1947ko martxoko batzarrean egindako izendapenaren jakinarazpena (Euskaltzaindia 1956: 328).
‎Suitzakoak bi eta Austriako bat. Hau ere atzeratu egin da, baina hemen dauzkazu. Austriakoa ez da normala...
2020
‎Uste dut hartutakoa oso erabaki egokia izan zela. Euskaraldirik egin ez balitz orain, kontuan izanik gainera Korrika bera ere atzeratu dela, euskararen gaia erabat desagertuta egongo zen agenda soziopolitikotik. Euskaraldiak balio digu bai instituzioen barrutik, bai euskalgintzatik edo bestelako eragile sozialetatik euskararen gaiari beste zentralitate bat emateko, elkar babesteko, eta elkarren artean indar handiagoa egiteko.
‎Emakumezkoen prostituzioan oso bestelakoa izan behar zuen errealitatea, ziur, baina Jurdanek ezagutu zituen gizonezko txapero guztiak euren borondatez ziren txapero, beraiek erabakitako momentuan hasi ziren lanean eta beraiek erabakita uzten zuten ogibidea ere. Baina agian horretan ere aldatuz zihoan errealitatea eta, bestelako asunto anitzetan bezala, horretan ere atzeratuta omen zegoen Jurdan.
‎Aste honetan bertan Eskoziako Gobernuak jakinarazi du COP26 goi bilera egitekoa zen eraikina (SEC Arena) koronabirusari aurre egiteko behin behineko ospitale bihurtu dutela. Besteak beste, Glasgowko goi bilera prestatzeko agendan zeuden beste konferentzia batzuk ere atzeratuko dituzte. Horietako nagusia Bonnen (Alemania) egitekoa zen ekainean, eta urrira atzeratu dute orain.
‎Antolatzaileek jasoak dituzte proiektu denak, eta apirilaren 15ean ziren parte hartzaileen zerrenda argitaratzekoak. Hori ere atzeratu dute, eta maiatzaren 31n argitaratuko dute aukeratutakoen azken zerrenda.
‎Koronabirusa dela eta, Eurokopa datorren urtera atzeratzea erabaki dute Europako Futbol Elkarteen Batasunak (UEFA), herrialdeetako federazioek eta jokalarien sindikatuek. Europa ligako eta Txapeldunen Ligako finalak ere atzeratu dituzte, eta, adostutakoaren arabera, ekainaren 24an eta 27an jokatuko dira, hurrenez hurren.
‎Koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta, udaberriko literatur azokak bertan behera geratzen ari dira, eta Literaturia ere atzeratzea erabaki dute. Maiatzaren 29tik 31ra egitekoak ziren, Zarautzen (Gipuzkoa).
‎Enpresa txiki eta ertainentzat funts bat sortu dute, diru sarreren %70 edo gehiago galdu duten enpresei zuzenean laguntzak emateko. Argindarraren eta alokairuaren ordainketa ere atzeratu dute. Eta diru funts bat sortuko dute, enpresek likidezia izan dezaten beren ordainketak egiteko.
‎Nafarroan ez dute halakorik agindu. Meskitak eta eliza ebanjelistak itxi egingo dituztela esan dute, baina eliza katolikoak irekita mantentzeko asmotan daude, ofiziorik ez izan arren, banaka otoitz egiteko aukera emateko —gobernuaren dekretuak ez du zehazten, ordea, otoitz egitera joateko etxetik atera ote litekeen— Ezkontzak, bataioak eta halakoak ere atzeratzeko agindu dute. Hiletak jende multzo txikiekin egingo dira, familiartekoekin soilik.
‎«Ahal den neurrian» online hezkuntza bermatzeko eskatu du Espainiako Gobernuak. Euskaltegiak ere itxita daude, eta euskara gaitasun azterketekin zer gertatuko den ez dute argitu oraindik —martxoaren 25ean hastekoak ziren, baina atzeratu egingo dira noski— Hegoaldean, unibertsitatera sartzeko hautaproba ere atzeratu egin dute. Eskoletako jangelen kuotak, berriz, bertan behera utzi ditu Eusko Jaurlaritzak.
‎Izal musika taldeak ere atzeratu egin du heldu den larunbatean Barakaldoko (Bizkaia) BECen eman behar zuen kontzertua: ekainaren 6an izango da.
‎Erakusmahaiz erakusmahai egindako paseorik gabe, euskal kulturarekin duen hartu eman bakarra galduko duelako askok. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ere atzeratzea erabaki dute, eta ikusi behar txapelketa orokorrarekin zer. Galera handiak dira kulturgintzarentzat, orokorrean, eta euskal kulturarentzat, zehazki, euskalgintzarekin partekatutako bidegurutze horietatik kanpo, maiz ikusezina baita euskarazko sorkuntza.
‎Ez dakit informazioa dosifikatzea den, edo neu kolpe bortitzerako prestatzea. Agian berak ere atzeratu nahi du baieztapena, poeta eroa izan, oraindik, egun gutxi batzuez.
2021
‎Langileek epeak luzatzeko beldurra dute, ordea. Inpugnazioren bat edo beste arazoren bat baldin badago, diote agian bi urte ere atzera daitekeela esleipena. " Lehiaketa luzatu edo ez, data bat zehaztua izatea nahi dugu, bai enpresak eta bai udalak hobekuntza horiek aplikatzeko konpromisoa har dezaten".
‎Hain zuzen ere, alde negatiboari begira, abenduaren 1ean zuten sinatzekoa trafikoa Nafarroara itzultzeko behin betiko akordioa, baina berriz ere atzeratu egin da izenpetzeko ekitaldia. Hiru urte iragan dira jada Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak transferentzia hori ziurtatu zionetik Nafarroako orduko lehendakari Uxue Barkosi.
‎a) juntagailua[+ azentuduna] da eta juntaturiko perpaus bien artean ematen da, ezker eskuin etenak dituela; eta enklitikoa, berriz, [azentuduna] da eta aurrekoari itsatsita doa, etena ondoan egin daitekeelarik: Berandu da-eta, goazen etxera; b) bestalde, juntaturiko perpausak ezin dira nolanahi trukatu (Etxera deitu nion eta tabernan elkartzekotan geratu ginen eta Tabernan elkartzekotan geratu ginen eta etxera deitu nion ez dira gauza bera), are gutxiago juntagailua bera ere atzeratuz(* Tabernan elkartzekotan geratu ginen, etxera deitu nion eta), eta horixe da, hain zuzen ere, eta enklitikoarekin egiten dena, atzeratu, azalpen zentzua emateko: Goazen etxera, berandu da eta.
‎Ez dugu zaharra delako errespetatzen, jakintsua delako baizik. Ezezko mota honetan ere atzeratu egiten da maiz lako perpausa, baina aditzaren ondoko eten intonazio bereziak egin gabe: Ez dugu errespetatzen urteek pertsona beneragarria egin dutelako, jakintsua delako baizik.
‎Lurraren ikararik txikienarekin," Misericordia! Misericordia!" beste inork baino ozenago oihukatuz eta esku batez bularrean kolpeak joz, beste eskuaz biktima gaixoei lapurtzen zieten gizagaizto horiek, hilketa egiteko ere atzeratu gabe.
‎Gainera, diabetikoentzat ere egokia da, azukre sinpleen xurgapena murrizten baitu, baita odoleko kolesterol maila handia dutenentzat ere, zuntzak kolesterolaren zati bat arrastatu eta gorozkietatik kanporatzen baitu. Ogi mota horrek ere atzeratu egiten du urdaila husteko denbora, eta, ondorioz, gose sentsazioa murrizten da orduen artean. Onura horiei kontraindikazio bat gehitu behar zaie:
‎Pandemiak ere izan zuen eraginik. Estreinaldia ez ezik sortze prozesuaren hainbat fase ere atzeratu beharrean izan zirela kontatu zuen. «Azkenerako, jabetu ginen zailena ez zela izan aktoreak aukeratzea edo liburua moldatzea, baizik eta filma aurrera ateratzea bera».
‎Baina horrekin batera beste arazo batzuk suertatzen dira: guztion zahartzaroa atzeratzen bada, jubilatzeko adina ere atzeratu da, eta gizarteak ez luke hori hain erraz onartuko. Beste alde batetik, heriotzak desagertuko balira (edo asko murriztuko balira) jaiotza tasak ere kontrolatu genituzke, eta oraintxe populazio piramidearekin daukagun desoreka areagotuko genuke biztanleriaren batez besteko adina handitzearen ondorioz.
‎Beste hainbat kultur ekitaldiri gertatu bezala, Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoak ere atzeratu egin behar izan zuen 2020ko aldia, eta, orobat askori jazo bezala, betiko egunetan antolatu ahal izango dute aurtengoa, 27 aldiz dagoeneko: ostiralean hasiko da festibala, eta, hilaren 16ra bitarte, 73 film luze eta labur emango dituzte orotara, 43 ekitalditan banaturik.
‎zonakako defentsa, barruak itxiz. Garitanorekin ere atzeratzen zituen lerroak taldeak. Bada ezberdintasunik, baina:
‎Txapelketa Nagusiarekin gertatu den bezala, iaz ospatzekoak ziren Bizkaiko Bertso Txapelketa eta Xilaba txapelketa geroratu zituzten, eta ikusteko dago aurten egiteko aukerarik egongo den. Halaber, 2021eko lehen hilabeteetan egitekoak ziren Arabako eta Nafarroako bertsolari txapelketak ere atzeratu dituzte.
‎Horrek txostena atzeratu digu, betiko zorroztasun eta kalitateari eutsi nahi izan diogulako. COP26a ere iaz egin behar zen, eta, beraz, Parisko Hitzarmenaren aurrerapenen ebaluazioa ere atzeratu egin behar izan da. Eragin garrantzitsua izan du pandemiak, beraz, eta espero dezagun orain galdutako denbora berreskuratzeko gai izatea.
‎Bizkaian sistemaren ezarpena atzeratu izanak eragina izan duela uste du Aldalurrek ere. " Bizkaiko albistearen berri izan genuenean, asko erlaxatu egin ziren, eta jendeak pentsatu zuen hemen ere atzeratu egingo zela. Askok pasatu dituzte azken bi hiru hilabeteak Gipuzkoan ere atzeratu egingo zela pentsatuz.
‎" Bizkaiko albistearen berri izan genuenean, asko erlaxatu egin ziren, eta jendeak pentsatu zuen hemen ere atzeratu egingo zela. Askok pasatu dituzte azken bi hiru hilabeteak Gipuzkoan ere atzeratu egingo zela pentsatuz. Orain arte, esango nuke oso jende gutxik jarri duela martxan Ticket Bai sistema.
‎Esan zezakeenaren aldaera asko bururatzen zitzaizkion. Astebete pasatu zen, eta berriro ere atzeratu egin zuen Mae bere gela ikustera ekarriko zuen bisita.
2022
‎Ordurako, bai Jose, bai beste artzain guztiak Gorbeiara igota daude. Bertako tenperatura, beheko larreetakoen aldean, baxua denez, ilea moztea ere atzeratu egiten da.
‎Roso Buch Gernikako jokalariak Twitterren azaldu du nola gertatu ziren partidaren aurrekoak. Lehendik ere atzeratu egin zuten neurketa, bizkaitarren artean izandako koronabirus agerraldi batengatik —ia hiru astez jokatu gabe eta taxuz entrenatu gabe aritu ziren herenegungo partidan— Hori jakinda ere, Cukurova partida ez atzeratzen saiatu zen; azkenean, atzo jokatzea adostu zuten, baina Turkiako taldeak baldintza bat jarri zuen horretarako: «Testak eurek egiten bazizkiguten soilik onartuko zuten atzeratzea».
‎Osasun egoerari aurre egiteko neurriak arindu ahala egin du hobera ekonomiak ere, eta horrek eragin zuzena izan du zerga bilketan, kontsumoa berreskuratu ez ezik enpleguari ere eutsi egin zaiolako. Enpresek ere atzeratutako ordainketa batzuk egin dituzte, gainera. Hala ere, inflazioa handitu izanak eta Espainiako estatuak foru ogasunei emandako BEZaren ezohiko diru sarrera batek ere izan du eragina emaitza ikusgarri horretan.
‎Orduan, martxan jarri ziren 2021ean egin ahal izateko, baina urte horretan ere ezin izan zuten egin azkenean; izan ere, lehen egunetik antolatzaileen lehentasuna izan da kongresua presentziala izatea, eta horregatik erabaki zuten berriro ere atzeratzea.
‎Bizkaian ere atzeratu dute: 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da guztientzat derrigorrezkoa, hasieran ezarri baino bi urte geroago.
‎Orion Cañaveral lurmuturretik aireratzekoa zen gaur arratsaldean, 42 egun eta hiru ordu iraun lukeen joan etorri bat egiteko. Horren aurretik, ordea, NASAk erregai jario bat atzeman du, eta, hasiera batean atzerapenik aipatu ez duen arren, azkenean misioa berriz ere atzeratzeko erabakia hartu behar izan du; AEBetako Espazio Agentziak azaldu duenez, «talde teknikoak arazoa konpontzen saiatu» dira, baina ez dute arrakastarik izan.
‎Eskubideak gutxituta dituena pribilejioak dituena bezala tratatzen baduzu, inoiz ez direla iritsiko parekoak izatera, eta, beraz, ezinbestekoa dela diskriminazio positiboa, jendartean errotuta dauden zapalkuntzak gainditzen joateko. Hizkuntza kontuetan, ordea, oraindik ere atzeratuta gabiltza. Jazarria izan dena eta hegemonikoa dena berdin tratatu behar ditugula sinetsarazi digute, batek bidezidorrak soilik eta besteak munduko autobide eta baliabide guztiak ez balitu bezala.
2023
‎Negoziazio luzeak izan dira, eta horrek bakoitzaren plan pertsonalak ere atzeratu ditu», esan du SER irratiko Javier Lorente kazetariak. Maletak prest utzi ditu etxean, baina, oporretan joan aurretik, Nafarroako Parlamentura joan da, Maria Txibiteren inbestiduraren osoko bilkurari gertutik erreparatzeko asmoz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia