Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2000
‎Masturbatzeari buruzko galderarekin bezala, Dabid haserretu egiten zitzaidan larrualdietan beste norbait gogoan izaten ote zuen edo aspaldian neska politik ikusia ote zuen galdeginez gero (nik, egia esan, gustura hartuko nuen noizean behin halako galderaren bat). Halaber, ezin dut ukatu, Dabidena gertatuz geroztik, neure burua bera ere aski ezezagun egin zitzaidala, batez ere haren intimitate eta sekretuen bilatze zoroan hasten nintzenean, haren harremanaren frogarik ttikiena ere topatu nahian: izan haren kaxoietan, izan sakeletan, izan telefono ordainketaren agiriarekin hel  tzen zen zenbaki zerrendan; baina halakoetan ezer ez topatzeaz gain, neure buruari kalte besterik ez nion egiten.
‎lehenengoa Segoviakoa da eta, haren portzelanazko zurbiltasunari erreparaturik, egingo nuke bolada txarra pasatzen ari dela; bigarrena Madrilekoa da, baina duela urte asko Frantziako hiriren batean bizi da, liburuzain lanetan. Biak ere aski diskretoak dira eta bidaia apenas mintzatu gabe egin dugun arren, abiatu berritan barteko kontu batzuk entzun dizkiet: ulertu ahal izan dudanez, bart Adela Dan dantzara ateratzen saiatu omen zen, baina ezin izan zuen lortu; bestalde, Dan Luisekin haserretu omen zen dantzatokian peta bat erretzen hasi zelako; eta Luis, azkenik, Lola nafarra nabarmen samar xaramelatzen saiatu omen zen, baina hau ere alferrik.
‎Ez dakit nola esan. Nire bidaia hau erretrasmititzen ari direlako sentsazioa izan dut, intimitaterik ez banu bezala, eta, Karmelo oraindik ere aski atsegina zaidan arren (azken batean, berak nire berri duen neurri berean dut nik harena, edo hortxe hortxe, eta, bestalde, mezuan sumatzen zaio ez dela gaiztoz ari, ez dela gustura ari), ez zait batere atsegina egiten beraren begiradapean ibili behar izatea, eta are gutxiago Teresa etxean ez topatzea eta harekin askatu ezin izatea. Eta orain ere Dabidek ere dena kontrolpean...
2001
‎Aski bizirik zebiltzan politika nahastetara jo genuen azkenean, ez nire gogoz, eta horra non jakin nahi duten  nongoa edo nongotarra naizen ni; nik, berriz, isilune labur bezain nabari baten ondoan," Gipuzkoarra" erantzutea aukeratzen, hoberik ezean edo. Eta oraindik ere aski dut orduan gertatuaz oroitzea orduko lotsa berritzeko. Ez egia esan ez nuelako, baizik eta, nolaerebait, ez nuelako egia osorik  aitortu.
2007
‎Quebec hiritik ez hain urrun, omen Huron Wendat populuaren usaia zaharren atxikitzeko, bere burua wendat indianotzat zeukan ile hori, larru zuri eta begi urdineko gizon handi eta gotor hark erreka polit baten bazterrean, bere emaztearekin sortu zuen leku hura gogoratu zitzaien bidaiariei. Aste bat osoa edo asteburu bat, gehiago ere aski ordaintzen bada, omen xaman zaharren jakituriaren dastatzeko eta haztatzeko.
2010
‎Unai Iturriaga bertsolaria eta lagunak ere ikusi nituen. Haiek ere aski ondo zihoazen zulatu pare bat izan zuten arte. Oso eguraldi txarra egin zigun eta azken kilometroetan Orioko gainetik berriro pasatu nintzenean karranpak sentitu nituen hanketan.
‎[452] Ikus bereziki 94 orriak, leitzeko ere aski errazak direnak.
‎Elizako agiri horietatik, ale batean ere ez du esaten, ordea, zein etxetan jaioak ziren senide horiek. Baina, bizitzaz eta hizkeraz ere aski aranaztarra den Joxe Eskudero Portolokoari jasoa dakit Goizuetan, 2005eko urriaren 29an: " Ori men tzen Amuseneko Bordako alaba.
2018
‎Ez ote zaio estuegi janzki hori? Izan ere, egingo nuke, nobelak kontatzen digun istorioa gorabehera, Otto Pette gertuago dagoela nobela moderno baten estetikatik, guri ere aski ezagunak zaizkigun kontsumozko nobela historikoetatik baino. Egiantzekotasuna errealitate soziala xeheki aletzen eta toki denborak zehazki deskribatzen lortu izan du tradizio historiko errealistak.
‎–Azken kontu bat, Baronet: artxiboko zenbait kodize aztertzeko ez zenuke Erregeren baimena bera ere aski izango.
2020
‎Baina itxuraz baldarregiak ikusten banituen ere, berehala itzaldu zituzten nire uste ezkor guztiak: laster ohartu nintzen naturaltasun bridatu bat zegoela espresibitate gutxiko beren itxura lotsatiaren pean, eta baserritar sorgorrenak ere aski zuen marta zurizko longaina bat bizkar gainetik, errege baten gisa puzteko, eta mundu katolikoaren etorkizuna bere eskuetan zegoela sinetsi eta sinetsarazteko.
‎Eta sentitzen diat nik hi barkatu ez izana, barkatu izan ez haudanean. Eta sentitzen diat batzuetan ez dela aski sentitzea, batzuetan elkar maitatzea ere aski ez den bezala.
2021
‎Halako uharte batean nengoen aspaldidanik, ez harako ez honako, baretasun ozeaniko handirik sumatu gabe ordea neure denboran. Agian kosta egingo zaizu nire aldarteak ulertzea, ilobatxo, neuretzat ere aski kontu ilunak baitira hauek. Egin dut murgil petroliotan, eta orain komediak.
‎‣ Ezer ez. Positibo eman omen zian, baina gero segituan negatibo, eta orduan esan zidaken neri... baina oso nahastuta egon da, eta ni neu ere aski nahastuta utzi nau. ■Baina fisikoki?, sintomekin?
2022
‎Miquel Batllori, José Manuel Blecua, Martà de Riquer, José MarÃa Valverde eta Antoni Comas. Bostak ere aski diferente, partekatzen dituzte hainbat ezaugarri: batere botere goserik gabeak, fede izugarria zioten hitz idatziari, eta batez ere lana, lana eta lana egiteko gaitasuna –ni sekula inoren maisu izango ez naizen froga definitiboa–.
2023
‎Bizkaiko zenbait tokitan enbra andre edo emakumea da. Ezaguna da andraizea terminoa ere aski zabalduta dagoela. Kontu kulturala da, baina hainbesteraino eragiten dio emakumeari hego haizeak?
‎Izozkoskorra entzunda, hiztun batek esan dio haiek baserrian beti kandela esan izan dutela. Irudi hori ere aski hedaturik dago Euskal Herriko zenbait herritan.
‎Tenpestak ere askitan agitzen dira Urdiñarbe aldean. Horretaz baliaturik, ortziren xerka, aro bidaiariak jakin nahi du zein ele erabiltzen dituzten eremu erogarri honetan:
‎Etortzen dira oraindik ere, urtero bezala. Ez ordea lehen bezainbateko saldotan; duela askotxo, elizaren inguruan bueltaka ikusiko zenituen, ehunka; habia batzuk ere aski bistan, horma zuloetan eta; lurrean eroria enararen bat, hegaldatu ezinik. Bi hegoetatik heldu eta airera botaz gero, gaixorik edo hezurren bat hautsita ez bazeukan behintzat, ziztu batean urruntzen zen.
‎Eta hala gerta liteke, aginduek zentzua izanez gero. Faucik, Bidenek, Gatesek eta beste diru agintari askok agindu ziguten txertoa jarriz gero kutsatze orokorra geraraziko zela (dokumentatua dago, baina memoria pixka bat ere aski da); orain diote inork ez zuela esan Covidaz kutsatuko ez zinenik, zu. Zu, zu eta zu.
‎haiek neguan biluzi egiten dira, eta udan jantzi; guk alderantziz jokatu behar bizirauteko. Aldrebeskeria horrek ere aski sinbolikoa dirudi.
‎Geneena baino askoz errealitate zabalagoan, materiaren beraren oinarrian," informazio guneak" omen daude (edo ez dira guneak ere, baizik eta espazio eta denboraren parametroetara errenditzen ez den zerbait? Informazio kontzeptua bera ere aski doia ote da halakoak deskribatzeko?). Edozer delarik ere, Lukrezio poetak Kristo baino mende bat lehenago bota zuen unibertsoa oraindik gaztea dela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia