Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 170

2000
‎Karrera ere amaitu zuen, eta kirol medikuntzan espezializatu zen. Alta, Bartzelonako klinikako lan seguruak baino gehiago tentatu izan du beti entrenatzaileen bizi-molde behin behinekoak, teknikoen aulkiak ipurdi bera denbora luzez jasateko pazientziarik ez izanagatik.
‎Ariketa xume hori egin izan dudan gehienetan bezala, jendea nahasten hasi da eta, doi bat lotsagorritua eta denak begira nituela, berriro ere dena esplikatzen hasi behar izan dut. Baina noizbait ere amaitu, eta honela jarraitu dut:
2002
‎Nire ardaua ere amaitu zan, eta oso ona eta egokia zala ezin ukatu.
2003
‎Ajuria Eneko Ituna Espainiako Estatuaren autonomiaren legitimatzeko Ituna izan zen, gurean Gernikako Estatua legitimatzeko. «Politics network» bat bezala abiatu zen eta, finean, horrela ere amaitu. Hala ere, bere helburua sistemaren legitimatzea izan bazen ere, bazeukan locusa gauzatzeko atal bat.
‎Bertatik Gaubeako herrira eta hemen horma zaharretan horma belarrak (Parietaria judaica), txantxapota (Umbilicus pendilicus), huntza (Hedera helix) eta sasiak (Rubus sp.) hasten dira. Ibilbide hau ere amaitu dugu. Etxerako itzulera patxadatsua izan dezazuela
‎Mahaian jesarri zen berriro Matias. Hiztegiaren jolasa ere amaitzen hasi zuen. Ordura arte idatzitakoa irakurri zuen:
‎Hiltzearekin amaitzen omen da bizitza. Nork esan zuen, baina, hiltzearekin heriotza ere amaitzen dela. Nork esan zuen egia borobil hori.
2004
‎Alderdi exekutatuak ordaintzen badu, agindeia jasotzean edo betearazpena agindu aurretik, kasuan kasuko diru kopurua alderdi betearazlearen esku jarriko da; alderdi exekutatuari egindako ordainketaren ziurtagiria emango zaio; eta, hala denean, betearazpena ere amaitutzat joko da.
‎Martxa honetan ez dugu inoiz ere amaituko, Hiroshi.
‎Kontua da, egun horretan, Lucari diploma heldu zitzaionean, eta Kultura Ministerioaren gaineko iraina entzun ostean (iraina baita esatea Kultura Ministerioak saria eman dizula pelikula berdeak jartzeagatik), zeharo aldatu zela Signora Mariaren aurpegia, eta muturra, bekokia eta sudurra, hurrenez hurren, okertu, tximurtu eta altxatu zituenez, edertasun apur bat galdu zuen. Kaletik, ordea, ez zen ezer ikusi, soilik gortina batzuk haserretuta, eta Nerok erabaki zuen etsaia dominatuta zutela eta, ondorioz, jolasa ere amaituta, eta airean bota zuen laranja koloreko Lucaren leihora.
‎Eta bere ile beltzarekin, solte eta butakaren atzetik jausita. Eta holako poz bat sartu zaio eta erabaki du joatea, berandu dela eta pelikula ere amaitzear dagoela. Joan egingo dela.
2005
‎Programak, azkenean, aurrera egin zuen, hasierako itsasikarak besterik iragar zezakeen arren; eta amaitu ere amaitu zen, problema txiki batzuen artean izan bazen ere, problema txiki haiek handitzat ere jo zitezkeen arren, bospasei metroko olatuak ere handitzat jo daitezkeen bezala, hogei metroko tsunami bat aurretik pasatu ez bada.
‎Ertzaintzarekin segi edo Unibertsitatera itzuli ere, erabaki duzu halako batean. Diruak ere amaitu zaizkizu ia. Gauzak daudenean, nahiago zenuke Ertzaintzarekin segitu, ezta?
2006
‎Egun batean, deitu ninduten eta negutegiak lagatzeko asmoa zeukatela esan zidaten, landaketa aurrerakoi batzuk egin nahi zituztela eta. Lehen, eskola hasten zenean, ekoizpena hasten zen; eta eskola amaitzean, ekoizpena ere amaitzen zen. Baina orain urte osoan ekoitzi nahi zuten.
‎Arrazionalismo modernoaz Weber-ek egina duen azterketak ederki agertzen du burgesaren autokonprentsioaren krisia eta, areago, horren osagai da(...) Mendea amaitzearekin batera, gizateria gidatzeko arrazoian ezarritako konfiantza ere amaituz zihoan. Optimismoa, bai arrazionalismo ilustratuarena eta bere oinordekorik gertuena den positibismo klasikoarena, biak ere, arrazoiaren aurrerabidean sinestuta eta koraza horrekin ondo jantzita?, mende berriko pesimismoak ordezkatu du.
‎Eskola hura ere amaitu zen, dena amaitu ohi den moduan; eta, haren ondoren beste ikasgairik ez zegoenez, altxatu eta joateko prest zegoen jendea. Baita ni ere, eskolakide nuenarekin batera.
‎Beste hartz baten enborra josten amaitu du Aniak; abestia ere amaitu berri da. Rewindari eman dio, berriro entzuteko.
‎– Bai, zalantzarik gabe... Zuk ere amaitu duzu gaurko lana?
‎Beraz, lasai hartzea erabaki zuten. Baina ahal zenik eta lasaien hartuta ere amaitu egin zituzten halako batean kafeak. Eta zerbitzaria berriro etorri zen.
2007
‎Pentsio konpentsagarria finkaturik, horren munta ere berrikusia izan daiteke, ordaintzailearen edo jasotzailearen ondasunean aldaketarik gertatzean eta, noski, desoreka ekonomikoa amaitzean, pentsioa ordaintzeko obligazioa ere amaitu egin daiteke.
‎Elvis hil zeneko uda ere amaitu zen, uda guztiak amaitzen diren bezala, gauza guztiak amaitzen diren bezala. Institutura itzultzea etorri zen gero, baina Eduk ez zuen gurekin jarraitu.
‎Izarturen eskutik diru dezente lortu zen eta diru hori galdu nahi ez bada, proiektuak aurrera eraman behar dira; gu hor egongo gara babesteko. Mintzola nahiz frontoi berria ere amaituta ikusi nahi ditugu. Gure programan azaldu genuen bezala, bai kirol ekipamendu, gazte ekipamendu eta hezkuntzarako ere proiektu ezberdinak abian jarri nahi genituen eta orain, oposizioan gaudela ohartzen gara eta gure nahiek lehentasuna edukitzea ez dela hain erraza. 3 Lehen gehiengo absolutua geneukanez, proiektu bat eskutan geneukanean edo herriarentzat onuragarria izango zela iruditzen zitzaigunean, Udalaz gain, Diputaziora eta Gobernura joanez makinaria guztia martxan jartzen genuen helburuak lortze aldera.
‎Dena dela, Zarraoaren zikloa bukatu zaigu, espero dezagun harropuzkeriarena ere amaitzea.
2008
‎–Zezenketa ere amaitzen ari da eta pentsatu dut, agian, osteratxo bat egin genezakeela. Zer deritzozu?
‎Hala, jatorrizko Aldiriko hiriguneko edozein geltokitatik abiatu daitezke AVE trenaren irteera geltokira. AVE trenaren helmugako geltokitik bere guneko aldirietako edozein geltokirainoko bidaia ere amai dezakete, betiere bidaia hasteko eta amaitzeko ordutegiek tren horiek erabiltzeko aukera ematen badute. AVE txartela erostean, txartelean inprimatuko den pasahitza sortuko da.
‎Spencer Wells genetista demografikoak zuzentzen du proiektua, 2005ean hasi zen eta bost urteko hasierako epea du. Aurretiazko datuetan oinarrituta, lagin bilketa ere amaitu ez denez, Europako eskualde horiek homogeneotasun genetiko handia islatzen dute. “Europa oso aspergarria da genetikoki”, Afrikak eta Asiak ez bezala, Comas eta Bertranpetit ikertzaileen arabera.
‎Ostirala heltzearekin batera, aste barruko zalaparta ere amaitzen da kafetegian. Kafea eskatzeko ilararik ez, mus partidarik ez eta tortilla ogitartekoak eskas.
‎Oñatiko Azkoagain futbol zelaiko lanak ere amaitu dituzte; ukitu batzuk besterik ez dira falta. Oscar Carrascal Kirol Teknikariaren esanetan, belar artifiziala eta aldagela berriak jarri dira, 7 modulu guztira.
‎Elizako lanen lehen fasea ere amaitzear dago. Eliza azpiko etxearen erreteila egitea falta da, baina erlojua ipini artean ezin dira aldamioak kendu; hortaz, kanpoko lanak maiatzerako amaitzea espero dute.
2009
‎Agirrek karobi eztei handiak aipatzen ditu Garoan. Juan Mari Beltranek ere aitatzen ditu, txalaparta eta kirikoketaren harira, sagardogintzaren antzera karobiko lana ere amaitutakoan ospatzeko horietakoa izango zen... urteroko lan nagusietako bat.
‎Etekin horiek soilik geratzen dira lasterketak ez ezik karrera ere amaitzen denean?
‎Baina badator olatua berriro. Neurgailu hau ere amaitzear dago, eta bitartean lan bikaina egin dute Kutxak eta Buruntzaldeko udalek, elkarren arteko jardun guztiak identifikatzen eta horietan hizkuntza ohiturak eta gaitasunak aztertzen. Erradiografia xehea daukagu orain, jardun guztien zerrenda eta horietan hizkuntzaren egoera jasotzen duena.
‎Dantza klasikoa, espainiarra eta garaikidea erakutsiko dizkiete, eta 6 urteren buruan, Batxilergoko ikasketak ere amaitu badituzte, Dantza Batxilergoko titulua emango diete.
‎Sozialisten asmoa ez da soilik hauteskunde hauek irabazi eta Patxi Lopez lehendakari izatea, EAJk Bizkaian historikoki izan duen nagusitasunarekin ere amaitu nahi dute, azpimarratu du Pastorrek.
‎Celestino Corbacho Lan ministroak ere amaitutzat jo du elkarrizketa soziala, gaur enpresariekin eta sindikatuekin izandako bileraren ostean. CEOEri jarrera gogorra eta ez konstruktiboa izatea egotzi dio Corbachok.
‎Facebooki esker, adibidez, ez da beharrezkoa norbaiti lanetik irten ote den galdetzea, berak webgunean duen estatusa aldatu baldin badu eta dagoeneko joan dela idazten badu. Atxikitako artxiboen garaia ere amaitzear dago, Google Wavek behintzat horixe utzi du agerian. Frogan dagoen programa horrekin, erabiltzaileek argazkien gainean klik egin eta Wave batera eramanda, Interneten zintzilikatzen da eta bertan komentarioak egitea ahalbidetzen du.
‎Guggenheim eta Euskalduna aski ezagunak dira dagoeneko baina badira azken urteotan Bilbon beren arrastoa utzi duten arkitekto ospetsuak. Abandoibarrean esaterako, Guggenheim eta Euskalduna ezagunez gainera, Arata Isozakik diseinatutako dorreak eta Zubiarte merkataritza gunea (Robert A M. Stern estatubatuarraren lana) ikus daitezke jadanik baina hemendik gutxira Deustuko Unibertsitatearen Liburutegi Berria (Rafael Moneo tuterarrak egina) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Paraninfoa (Alvaro Siza portugaldarrarena) ere amaituta egongo dira.
‎Honen guztiaren ondorio filosofikoak tamainakoak dira: infinitu potentzialak balio mugatua du; ez dago subjektu edo instantzia transzendenterik; Bataren erresuma ere amaitu da; akabo, baita ere, egoeren osotasuna: edozein egoera jakin, araututik kanpo infinitu aukera daude.
‎Ez da itxaropentsu egoteko moduko egoera. Ez litzateke arraroa izango bisitekin ere amaitzea.
‎–Puntu berean elkartu gara. Euren azkeneko ikasturtea izan da maila profesionalera bidean eta nire ikasketen etapa bat ere amaitu egin da?.
‎2009 urtearekin batera hondakin organikoak konpostajerako biltzeko fase esperimentala ere amaituko da, eta, egiaztatutakoaren arabera, zeregin hori Gipuzkoako mankomunitateen eta udalen esku uzteko moduan gaude. Bakoitzak erabaki du zein den eginkizuna betetzeko modurik eraginkorrena eta iraunkorrena.
‎OHL eta ArcelorMittalek, aldiz, %3na pasako galerekin amaitu zuten astea. Urteko hirugarren hiruhilekoa ere amaitzear den honetan, mozkin berrien garaiak finkatuko du indizeek hitz egingo duten hizkuntza.
‎Osatu ditugun informe tekniko guztiak epailearen esku daude jada; esan bezala, txosten horiek bestelako argibideak jasotzen dituzten beste batzuekin osatzen dira. Esango nuke beste zatiak ere amaituak dituztela eta, beraz, epailea erabaki judiziala ebazten egongo dela une hauetan.
‎Kontua, baina, ez da hor ere amaitzen, oraindik borobilagoa da negozioa. Arraina Europara ekartzeaz arduratzen diren hegazkinak ez baitira hutsik heltzen Victoria aintzirara.
2010
‎Bukatutakoan gaitzeko lasaitua hartu nuen. Hamar hilabeteko jardun gogorra izan da, erlojuaren kontrakoa, eta noizbait ere amaitutzat eman dudanean lehenbiziko sentipena zama gaitz bat gainetik kentzean hartzen den arindua izan da. Analisi kritikoa geroago egiten da.
‎Egibarren arabera, estrategia politiko militarra bezala, erkidegoen noriaren jolasa ere amaituko da eta Estatuan dauden lau nazioentzako errespetu esparrua aldarrikatu du: euskalduna, kataluniarra, galiziarra eta espainiarra.
‎Azken su etena amaitu eta sei hilabetera, ETAren talde batek Raul Centeno eta Fernando Trapero Guardia Zibilak erahil zituen Capbretonen (Frantzia). Hori baino lehen, eta su etena oraindik ere amaitu zela ofizialki iragarri baino lehen, Barajaseko aireportuko T aparkalekuan jarritako lehergailuaren eztandak Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio herritar ekuadortarrak hil zituen.
‎Gizonak eskua eskaini zion sotorainoko bide lokaztua egiteko. Gero, koñak kopa birekin agertu zen, festa bateko azken gonbidatuak balira bezala, musika ere amaitutakoan:
‎Gaurkoz ere amaitu zaigu KRESALA. Eskerrik asko beste aste batez hor egoteagatik eta adi egon, datorren astean Plentzian izango gara eta.
‎Soldata handituko da”. Galdera batekin ere amai daiteke: “Zenbat uste duzu izan lukeela nire egungo soldata? ” Zer egingo zenuke hemendik bi urtera agur esango balizute?
‎Bakoitzak bere eskura egokitu behar ditu; pilota sentitu egin behar da eta hori lortzeko, norberak jakiten du ondoen takoak nola jarri”, gaineratu du. Adunako eskolan ikasketak amaitutakoan, pilota eskola ere amaitu egiten zaie adunarrei. Herrian bertan pilota elkarterik ez dagoenez, zaletasuna duten gazteek, beste aukeraren bati eutsi behar izaten diote:
‎Madiba k, berriz, 91 urte ditu, eta bi urte hauetan nabarmen egin du okerrera, eta ez da betiko biziko. Ikusteko dago, beraz, zer gertatuko den ondoren; ubuntu filosofia ere amaituko den beldur dira batzuk.
‎Haserre hartu zuen Isidrok diagnostikoa: andreak buruan txorakeriak besterik ez zituela esatea, berak esaten zion bezala, bat zen, baina erotuta zegoela esatea, eroa zela!, hori besterik zen, adimenaren argia itzaltzen hasten den lekuan gizatasuna bera ere amaituko balitz bezala. Hasieran ez zion utzi nahi izan.
‎karezko segida ere amaitu da,
2011
‎HBGary segurtasun enpresako buruak, Anonymous eko buruak zein ziren argitzen saiatuko zela adierazi zuen. Horrekin batera, hainbeste informazio interesgarri zabaltzea lortu duen Wikileaks ere amaitzeko aldarria ere egin zuen. Horiek amaitzeko infiltrazioak, estrategia teknologikoak, soziologikoak eta abar erabili behar zirela ere argudiatu zuen, baita martxan jarri ere, nahiz eta etikoak ez izan?. Horren ostean, Anonymous taldeak HBGary ren buruaren posta elektronikoan sartzea lortu zuten, eta denon eskura jarri zituzten bertako mezuak.
‎«Gauzarik garrantzitsuena falta da oraindik, diru kontuak lotzea. Baina ez da hain zaila izango, aurtengo arrakastaren ondoren antolatzaileek interes berezia daukatelako berriz ere Euskaditik igarotzeko».Aurretik ere amaituta daude bi etapa Arraten bertan, 1972an eta 1974an. Agustin Tamames espainiarra izan zen garaile.
‎Judith Buttlerren liburuak, Beatriz Preciadorenak... Texto yonki ere amaitu dut azkenean... Eta Teoria King Kongek liluratu egin ninduen.
‎Lanera itzuli naiz. Lankideen adar-jotzea ere amaitu da.
‎MANEX. Ezer eztun betiko. Amesgaiztoak ere amaitzen ditun.
‎Jonek ere amaitu ditu gobernatze lanak eta txakurrekin egunero egiten duen saioa, eta orain baratzea udaberrirako prestatzen hasiko da, oraindik hilabete batzuk falta badira ere.
‎Lasterkariek zortziehun metro inguruko ibilbide laburra egin dute, aldez aurretik mugatutako zirkuitu baten gainean, Kursaaleko kuboen inguruan, Ana Rosa Garrido ONCEko lurralde sailburuak eta Javier Domínguez Gipuzkoako ONCEko zuzendariak azaldu dutenez. Helburua da edozein adin edo egoera fisikotako edozein pertsonak “ibiliz ere amaitu daitekeen ibilbidea eginez parte hartzea”. Itsu itsuan korrika egin nahi dutenek bikoteka egingo dute, itsuek eta/ edo ikusmen urritasuna dutenek atletismoan erabiltzen duten sistemaren antzekoa erabiliz, lekuko edo soka baten bidez elkartuta.
‎Ni ere ez naun betiko. Joseluisen erretiroa ere amaituko zaigun. Ez zakinat, ez zakinat.
2012
‎Konfiantza galera etengabea du PPren exekutiboak. Europako bazkideen pazientzia ere amaitzen ari da. Batetik, finantza sistemaren egoeraren gainean emandako azalpenek ez dituzte bete ez Brusela, ez EBZ, eta ekainean hitzartutako finantza erreskatearen lehen zatia (30.000 milioi eurokoa) ez da oraindik iritsi.
‎«Bai, bai», erantzun dio Aintzanek, «kontua ez dago erraza. Guk, aurten behintzat, eskiatzearena fuera», eta, esan ez badu ere, erosketetara lotutako larunbat arratsaldeak ere amaitu direla pentsatu du. Elkarrizketak hartu duen tankera ikusita animatu da Asier aitortza egitera:
‎Alderdi kontratugile bakoitzak neurri egokiak hartuko ditu, ondorengo artikuluan definitutako arau hauste larriez gain, Hitzarmen honetako xedapenen aurkako ekintzak ere amai daitezen.
‎Alderdi kontratugile bakoitzak neurri egokiak hartuko ditu, ondorengo artikuluan definitutako arau hauste larriez gain, Hitzarmen honetako xedapenen aurkako ekintzak ere amai daitezen.
‎–Señorito Ignacio, telegrama bat utzi diot ohe gainean, esan zion ahopetik, lo zeuden apopiloak ez iratzartzeko ardurarekin. Inasengandik erreakzioren bat jaso bitartean, ez zion utzi aurpegira begiratzeari, eskuak amantalean lehortzea egundo ere amaitzen ez zuela.
2013
‎Orain azken botilatik ari zen edaten. Yusupoff printzeak ere amaitua zuen Krimeako lehen ardo botila. Bata bestearen aurrean zeuden eserita eta isiltasun osoz ari ziren edaten, bakoitza bere botilatik.
‎Udazkena amaitzen ari da, eta Joseph Mallord William Turnerren bizitza ere amaitzera doa. Akabo.
‎2 Zein eskakizun dituzue egiteko hasierako faseko 3 jardueran planifikatutakoaren arabera? Ba al duzue oraindik ere amaitu gabeko zerbait. Zer?
‎Izan ere, San Juan egunekoa ez da eguerdiko dantzarekin amaitzen, egun eroa izaten da: gosaria, bazkaria, erromeria… Behin baino gehiagotan Ongi etorri tabernan karakolak jaten ere amaitu izan genuen. Hori dena dantzaren barrutik bizi behar da.
‎Sari instituzionalen beherakada horretaz gain, azkenaldian oso emaitza onak izan dituzten beka zenbait ere amaitu dira: Joseba Jaka bekak desagertu ziren lehen, erakunde pribatu batek ematen zituenak; Kutxak bere laguntza kendu dio AEDk bultzaturiko Jokin Zaitegi bekari, azken urteetan Nobel saridunen euskaratzea ekarri duenari; Debako udalak aurten ez du konbokatu Tene beka, kronika liburu zoragarrien sorburu izan dena.
2014
‎Parlamentuko alderdiek hiru hilabete igaro zituzten gobernua osatu ezinik, iazko otsailetik maiatzera. Napolitanoren agintaldia ere amaitzear zen, baina hura luzatzeko eskatu zioten alderdiek, herrialdea gobernurik gabe ez ezik presidenterik gabe ere uztea gehiegi zatekeelakoan. Orain 88 urte ditu Napolitanok, karguan bi agintaldi egin dituen presidente bakarra da, eta duela urtebeteko egoera errepikatzearen beldur da.
‎Ez da erraza literatur kritikarientzat urtea oraindik ere amaitu gabe dela urteko libururik interesgarri, aberats edo garrantzitsuenak nabarmentzea. Nabarmendu beharrekoen zerrendan sartzeko modukoak izan daitezkeenetako batzuk oraindik ere irakurtzeko dituztela aitortu dute Berriako literatur kritikariek.
‎–Ez, tila ere amaitu zen. Aspaldi gainera.
‎Orain, hemen, kapitalismoaren krisi zikliko horietako baten lokatzetan gaudela, guri ere amaitu zaigu doinu goxoen aroa, beste krax bat izan dugu; orain kiroldegietan perlatzen zaigu izerdia, eta ez dantza aretoetako zaindari onesten begipean; orain ere atzerrira egiten dugu, ez han bizimodua merkeagoa delako, ezpada han bizimodua badelako; eta, bai, Ritzeko zerbitzariburuak bezala auto dotorea aparkatua dugu kale kantoian, edo bankuak kendu digu dagoeneko. Orain plazeraren osteko gau iluna dator.
‎–Tafallan. Tatuajeren panpinaren etxera etorri gara, baina hor ere amaitu dugu. Pare bat ordu eman dugu zulo horretan.
‎Alkoholarekiko mendetasunaren tratamendua behar duten asko ez dira beren arazoaz konturatzen; eta sendagile asko ere ez dira konturatzen zenbait pertsonak alkohol mendetasuna duela eta modu kontrolatu gabean edaten duela. Terapia hasten duten askok ere amaitu baino lehen eteten dute tratamendua.
‎Federatuen txapelketa ere amaitzear da Gipuzkoan, eta Arrasate Pilota Elkartekoek hainbat lorpen eskuratu dituzte aurten. Horietan azpimarragarriena gazteen bigarren mailan Markel Moronek eta Josu Egiak irabazitako txapela da.
‎Kontatzearen itxuraren aldeko apustua egin dut, baina zeure edukazioa da amaitzeko prest ez dagoena. Baina horri ere amaitzen erakutsi behar zaio; edo behintzat atseden bat egiten erakutsi. Istorio bat kontatzen dugunean, beti ahazten zaigu zerbait bidean; eta amaitzeko unean, damu moduko bat dabilkizu, gehituko zenukeen zerbait, agian ahaztu duguna...
‎Baina, natural gisa agertzen den unetik, legitimaturik dagoen neurrian, nahi bezala aritu daiteke. Biolentzia sinbolikoaren bitartez, printzipio maskulinoaren arabera neurtzen da dena azkenik, askotan emakumeek beraiek ere amaitzen dutelarik oinarri maskulinoa defendatzen eta sostengatzen. Menperatuak amaitzen ohi du askotan diskurtso hegemonikoa onartzen eta berea egiten.
‎Bigarren hezkuntza ere amaitu ez zuen New Jerseyko italiar tuntuna.
‎Baina, hori ere amaitu zen.
‎Halere, zeruari begiratzean guztia onerako izango dela pentsatzen dut gupidagabetasun hori ere amaitu egingo dela.
2015
‎Tunelak egiteko lanak nahiko aurreratuta daude, baina katenariak, trenbideak eta beste jarri behar dira oraindik. Sabino Aranaren eraldaketa ere amaitu behar da. Oso prozesu luze eta konplexua izan da, baina polit eta moderno uztea besterik ez da falta.
‎Lasterkariez gain, herriko bi patinatzaileek ere amaitu dute lasterketa Jose Guerra eta Naroa Salsamendik.
‎Sylvie: Lasai, hori ere amaituko da.
‎Ateaz bestaldeko oihuak ere amaituak ziren. Une batez, han geunden guztiok isilean egon ginen, ikusitakoak mututurik.
‎Independentzia eman zien Gintekeari eta Irla Beltzei. Arkaniako inbasio aldrebes hura ere amaitu zuen. Buruari eragin zion.
‎ez zitzaidan gustatzen, eztarria erretzen zidan, ez nuen kea irensten asmatzen eta eztulka bukatzen nuen azkenean. Hamabi hamalau urte bitartean edo saiatuko nintzen tabakoa erretzen, pare bat aldiz, baina emaitza ikusita berehala etsi nuen, batere penarik gabe eta zigarro bat bakarra ere amaitzeke. 1980ko buelta horretan, berriz, haxixa sartu zen indarrez geure inguruan:
‎Jokoa onenean dago eta hala ere amaitutzat ematea erabaki dugu, oraingoz, Xabik eta biok. Izan ere, orain arte idatzitakoa pixka bat moldatu eta txapelketa batera bidaltzeko modukoa dela sinistarazi didate Xabik eta Martinek.
‎15 Hau ez dut esaten hasten direnengatik (horri hainbeste ekiten badiot, askatasun eta erabaki honekin hastea haiei hainbeste doakielako da), beste batzuengatik baizik; asko izango direlako aspaldi hasi zirenak eta sekula ere amaitzen ez dutenak. Eta uste dut neurri batean gurutzea hasieratik ez besarkatze honengatik dela, nahigabeturik ibiltzea ezer egiten ez dutelakoan.
‎5 Egun batzuk igaro ondoren, mojen monasterioak eginez gero Erregela bereko fraideak izatea zein beharrezkoa zen gogoan nerabilela, eta Probintzia honetan oso urri zirela eta haiek ere amaitu egingo zirela irudituz, gure Jaunari bihotz bihotzez gomendatuz, gutun bat idatzi nion gure A. Jeneralari ahal nuenik eta ondoen eskatuz, Jainkoaren zerbitzu handirako izango zelako arrazoiak emanez; eta horretarako izan zitezkeen eragozpenak ez zirela nahiko hain obra ona alde batera uzteko, eta Andre Mariaren zerbitzua ere aurrean jartzen nion, hura haren maitale handia baitzen.... Andre Maria izango zen bitarteko arazo honetan; izan ere, gutun hau Valentzian zela jaso zuen, eta bertatik bidali zidan bi monasterio fundatzeko baimena, Ordenaren erlijiotasunik handiena nahi baitzuen.
‎Baina ez ahaztu EAJk independentzia duela helburu, eta ETAk ere bai. Izan daiteke oso kritikoa ETAren indarkeriaz –hori ere amaitu da azken hiru urteetan–, baina ETAren aurka egonagatik ezin duzu zure burua ukatu. ETAk izan duen metodoa autodeterminazioa, independentzia, lortzeko ez duzula gustuko, gaitzesten duzula?
‎Begiratu zer egin zuen George Bushek estatubatuarren biktimismoarekin: Manhattango bi dorreak jausita, bi mila pertsona hil baziren, zenbat milioi hil dituzte haiek Afganistanen, Iraken eta mundu osoan oraindik amaitu ez den eta hamarkadatan ere amaituko ez den gerra kanpainan. Eta zein da ba Al Qaedaren eta Estatu Islamikoaren ideologia, biktimismoarena ez bada?
‎LORCA legera egokitzeko bere estatutuak moldatu zituen, baina inoiz ez ziren onartuak izan, eta hamabi urte beranduago, legea bete gabe jarraitzen zuen. Anomalia harekin ere amaitzeko aukera baliatu nahi zuen UPNk.
‎Kontsumitu nahi beste!" Modernitateko gizartea ekoizleena bazen, langileena, egungoa kontsumitzaileena da; sistemak behartzen du, subjektu orok izan behar du kontsumitzaile. Dagoeneko txiroenek ere amaitu dute kiribil kontsumitzaile horretan galdurik —ia jateko dirurik ez dutenen artean erraz topa daiteke arropa gehiegi edo kotxe bat baino gehiago dituztenak, bestelako katxibatxe antzuen artean—; jada ez da aberatsen pribilejioa. Itxurak badu bere garrantzia, eta ez bakarrik aberatsentzat.
‎Aspaldiko kontuak dira horiek, edonola ere. Telmok ontzia bukatu duelarik, arratsalde libreak eta opor egunak ere amaitu ote zaizkio Anneliri. Zer txorakeria:
‎MBA bat ere amaitzen ari naiz
2016
‎Oraintxe hitzak ere amaitu samarrak daude Joxe eta bion artean, ama, esan zidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 33 (0,22)
Berria 26 (0,17)
Alberdania 13 (0,09)
Consumer 9 (0,06)
Susa 9 (0,06)
goiena.eus 8 (0,05)
Argia 8 (0,05)
Open Data Euskadi 8 (0,05)
EITB - Sarea 6 (0,04)
Pamiela 6 (0,04)
Booktegi 6 (0,04)
aiurri.eus 5 (0,03)
Txintxarri 3 (0,02)
Hitza 3 (0,02)
ETB serieak 2 (0,01)
IVAP 2 (0,01)
Jakin 2 (0,01)
Karmel Argitaletxea 2 (0,01)
UEU 2 (0,01)
Sustraia 2 (0,01)
Labayru 2 (0,01)
Aizu! 1 (0,01)
Deustuko Unibertsitatea 1 (0,01)
ETB marrazki bizidunak 1 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
Kresala 1 (0,01)
Uztaro 1 (0,01)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 1 (0,01)
Ikaselkar 1 (0,01)
hiruka 1 (0,01)
Noaua 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia