Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 9

2013
‎284 urtean, Diokleziano enperadore izendatu berriak Inperioaren gobernua berrantolatzeko lanari ekin zion. Dioklezianok, sortzez dalmaziarra zenak, Erromara lehenengo bisita egin zuen, enperadore moduan orduko hogei urte zeramatzanean . Inperioan bi zati bereizi zituen, ekialdekoa eta mendebaldekoa, eta Augustus bat jarri zuen zati bakoitzaren buru.
‎Placentino glosagileak osatu zuen Rogerioren Summa amaitugabea; gizon egiazale eta zuzena baina harroputza zen Placentino hori Bolognatik joan behar izan zen, 1160 urtea aldera. Zuzenbide zibilaren irakaskuntza Proventzatik mendebalderantz eraman zuen, Montpellierrera, hain justu ere, eta fakultatea eratu zuen bertan. Placentinok arrakastaz irakatsi ez ezik, bere Summae izenekoak ere idatzi zituen, bai Kodearenak, bai Erakundeenak.
‎Demandatzaileak hala eskatuta, errege kantzelaritzak demandaidazkia aurkezten zuen, eta horretara hasten zen akzio bakoitza. Kasuan kasuko lekuan, erregearen ordezkariei agintzen zitzaien idazkian aipatutako demandatua erregearen epaileen aurrera eramateko , horrek demandatzailearen galderei erantzun ahal izateko. Demandan zenbait inguruabar zehazten ziren, eta halakoak frogatzeak demandatzailearen aldeko erabakia ekar zezakeen. Erregearen epaileek xehetasunez erabaki behar zuten alderdiek azaldutako egitateak bat zetozten demandarekin edo ez, eta jarraian, aditua ez zen epaimahai bati eskualdatzen zioten arazoa; tokiko hamabi gizonezkoek osaturiko epaimahai horrek erabakia hartu behar zuen, lekukotza guztiak jendaurrean entzun eta gero.
‎Erreinurik indartsuena Gaztela Leon izan zen. Espainiako lehenengo unibertsitatea XIII. mendearen lehenengo hamarkadan sortu zen Palentzian, eta handik Salamancara eraman zen 1239 urtean, zuzenbide zibila eta kanonikoa irakasteko zentro nagusi bihurtuz. XIII. mendearen erdian, errege ospetsu bi, Fernando III eta Alfontso X, teoria berriak aplikatzeko gai izan ziren, euren lurretan zegoen lege aniztasuna baztertzeko.
‎Bartolok eta horren jarraitzaileek eurek jaso bezala azaldu zituzten testuak, beraien helburu bakarra testuok zeuden zeudenean ulertaraztea baitzen. Ildo berari segiz, Erdi Aroko azken gizartean baliozkoak izan zitezkeen erregelak aurkitu nahi zituzten testu horietan, oraindik inperioko zuzenbidearen agintea zeramaten erregelak, alegia.
‎Horrez gain, liburu saltzaile baimenduek, stationarii exempla tenentes izenekoek, liburu horien kopia kautoak izaten zituzten, ikasleei errentan eman eta horiek eurentzako kopiak egin zitzaten. Ikastaldia amaitutakoan, pilatutako oinarrizko testuen bilduma eraman zezaketen ikasleok. Horretara, ikasleek euren herrietan zabaldu ahal zuten Bolognan hartutako jakituria.
‎Federico Handia bere aitaren oinordeko bihurtu zenean, alemanez idatzitako kodea izan nahi zuen; horren oinarriak «arrazoi naturala eta herriaren izaera» izan behar ziren, eta zuzenbide erromatarra kontuan hartuko zen horiekin bat etorriz gero bakarrik. Idazle garrantzitsuena Carl Gottlieb Suarez izan zen, Christian Wolffen diziplinarekin bat zetorrena; horren arabera, gobernadoreari zegokion mendekoak bizitza bikain eta arrazional batera eramatea , bertan gizabanako bezain herritar onak izan zitezen. Horrezaz landara, Prusiako kodeak heziketarako ere balio behar zuen, eta horren jasotzailea kaleko gizakia izango zenez, ulergarria, argia eta zehatza izan behar zen.
‎Hein handi batean, irakasle holandarrek sortu zuten Probintzia Batuetako zuzenbidea, Leydeneko irakasleek batez ere, baita probintzietako goi auzitegietako epaileek ere, Hooge Raad izenekoak bereziki. Zientzia eta praktika juridikoa elkarri lotuta, XVII. mendean Holandak Europa osoa eraman zuen Frantziak XVI. mendean finkatutako bidetik.
‎Grotiusek Orleansen amaitu zituen ikasketak, doktore bihurtuz. Ondorio politikoak izango zituen eztabaida teologiko batean parte hartzeagatik, espetxera eraman zuten eta derrigorreko aisialdi horretaz baliatu zen Holandako Jurisprudentziaren Sarrera (Inleidinge tot de Hollandsche rechtsgeleerdheit) idazteko nederlanderaz; lan hori, azkenean, 1631 urtean argitaratu zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia