Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 126

2001
‎Beste pauso batzuen gaitz esana ere entzutea ahalbidetzen zuten horma zahar haiek, hauek lumarik gabe utzi arte hitz egiten zutelarik. Begiradak eta begiradak, zein baino zein errukiorragoak, baina denak ere tristuraz nekaturik begiak itxi eta desagertu egiten ziren, zuhaitzetik hosto ihar bat, hego zakarraren aurka sostengatu beharrean, haizearen beso leunetan eramaten uzten den moduan, enbor meharra indarrik eta babesik gabe utziz.
‎Guardia zibilen jeep eta kamioi berdeak patruilan ibili ziren egun osoan, portu aldean eta inguruetan. Bestalde, bi gazteen gorpuak, senitartekoei eramaten utzi beharrean, guardia zibilek eurek eraman zituzten sorterrietara, bata Gasteizkoa eta bestea Gernikakoa baitziren.
2002
‎hedabideetako profesionalak zertan diharduen jakin behar duela, hots, zertan ari den bere hedabidea. Joera nagusiek eramaten utzita, profesionalak mesede txikia egiten dio gizarteari eta bere garapen kulturalari eta politikoari. Nonahi dira beharrezkoak begi kritikoak, are beharrezkoagoak eskuartean duguna lan publikoa denean, erantzukizuna erraz biderkatzen baita besteen aurrean dihardugunean.
‎Mirari dardarka eta gorputza astinduz hasi zen arte itxaron zuen. Gero, eramaten utzi zen.
2003
‎Metro batzuk aurrerago faxismoak eraildako gudarien omenezko oroigarria. Oiartzun Lesaka errepidearen tunela gainetik igarota topatu dugun bidebanatzean, Erroilbide tontorrera daramana utzi eta eskuinera joz Endarako urtegira jaisten hasiko gara. Betiere errepidea baino pixka bat goragotik, Aialde jatetxera eta hemendik urtegira.
‎Idatzitakoa, ostera, ez zion bertan irakurtzen utzi, lotsatu egingo zelakoan. Egunen baten, nahi izanez gero, zer edo zer etxera eramaten utziko zion, bera aurrean egon barik irakur zezan.
‎–Gernikako parrokiako kalizetako bat erabili ahal izateko baimena eskatu zuen hark ez zituen herrikoak eramaten utziko, ez ala?
2004
‎Arazoak arazo, erroreak errore, bekatuak bekatu, eremu etiko horretan iraun zuen luze. Baina, dinamika armatuak eragin zituen deabruzko eramaten utzita, jauzi bat egin zuen bertze eremu etiko batera, etika makiaveliko batera, terrorismoaren bidetik abiatu zenean. 1998ko su etena eta EHren sorrera izan ziren etika horretatik atera beharraren frogarik argiena.
‎Esan genezake garrantzizko gauzetan jartzen dutela arreta, ez hainbeste presakoetan, askok egiten dugun okerra, presak eta berehalakoak eramaten uzten baitugu geure burua, funtsezkoa ahaztuta.
2005
‎Hondakinak isurtzeari buruzko Europako Zuzentarauak (1999an onartua) HHSak nola tratatu ezartzen du. Etxeetan sortzen diren zaborrak zabortegietara eramateari utziko litzaioke, eta hondakinak ezabatzen laguntzen duen edozein tratamenduk ingurumenarekin kontsekuentea izan behar du eta birziklatzea bultzatu behar du. Era berean, hondakinen tratamenduaren kudeaketa kontrolatua eta egokia ezartzen da, berme handienak dituzten instalazioetan utzita.
‎Etxe handi baten parera iritsi zirenean, herrestan eramateari utzi zion gizon potoloak, eta, atea irekita, barrura bultza zion neska gazteari. Behin barruan, korridorearen eskumako aldean zegoen azkeneko gelara sartzeko agindua eman zion.
‎Lagunak, kabinako zatiak errepidera eramateari utzita, gu baretzen saiatu ziren, baina ezin. Heldu batzuk ere hurbildu ziren:
‎Etxera igo nintzenean, porruz eta zerbaz beteriko poltsa bat prestaturik zeukan amak, maistrari eraman niezaion, eskaintzen zidan laguntza nolabait eskertze aldera. Berandu samar bazen ere, eramateko eskatu zidan amak; barazki bildu berri haiek prestatzen aritu eta gero, ez nituela eraman gabe utziko. Eskuak eta garbitu, etxetik irten, eta eskolako atarira joan nintzen, handik igotzen baitzen maisu maistren bi etxeetara, ezkerraldetik; eskuinaldetik, berriz, komun publikoetara sartzen zen.
‎Ez nuke esanen hori ez zekienik A. jaunak, ez baitu deus aipatzen ahaideez edo ehorzketa katolikoaz, fusilatuak zeuden hartarik lekututa eztitu egin zen bere asaldura. Gertatu honen oharretan daukan estilo kolperik onena aitzurkari haietako baten esana emanik lortzen du, katabut bat soberan zela ikusitakoan etxera eramaten utziko ziotenetz galdegin omen zuen.
2006
‎Nire puskak are gutiago ziren. Abaurretarrek dena beren ganberara eramatera utzi zidaten, baina ez zuten zehaztu han gelditzen nintzen. Garrüztar batzuk, Estefaniaren ahaide urrunak, berekin zituzten setio hasieratik, Gilenena eta biona izandako ohantzean.
‎Gora igo eta eskuan generamatzanak utzi genituen geletan. Ohean etzan zen Carvallo.
‎Ibai albotik egin zuten bidea, ikusten zintuztela, baina ezer egiteko aukerarik gabe. Halako batean, ordea, igeri hasi omen zinen, ordura arte korronteari eramaten utzi bazenio lez. Aurreratu egin ziren biak, estuguneren bat ezagutzen zutela eta.
‎Zer egingo duzu?... Eramaten utzi –goxo pixka bat sentituz, heldu bada, horretan.
2007
‎Oilaskoak eramateari utzi zenion gero.
‎Beldurragatik, nagikeriagatik edo norberaren ibilgailurik ez izateagatik, batzuetan, gerta daiteke baimena kaxa batean utzi eta hainbat urte pasatzea berriro atera arte. " Oro har, gidabaimena duten eta gidatzen ez duten emakume gehiago daude, beren bikotekideek eramaten uztea nahiago baitute. Haiek joaten dira gehien birziklatze ikastaroetara", azaldu du Amadorrek.
‎Erasoa bukatutzat jo zutenean, bertan gelditzera behartu zuten biktima hainbat orduz, bere borondatearen kontra, nahiz eta odol asko galtzen ari zen. Azkenean, biktima ospitalera eramaten utzi zioten hirugarren pertsona bati. Lepoan jasandako zauria ixteko bederatzi puntu behar izan zituen.
‎Matildak ez daki kasik heriotza zer den. Aita langile jatorra izan zen inoiz, bazkalorduan egunkaria eta ogia ekartzen zuten horietakoa, lan bidaia bat egiten zuen bakoitzeko panpina bat eramaten uzteko eskatzen zion Matildari (panpinekin ibiltzeko garaia igaro zitzaionean ere eskatzen zion oraindik), eta notak sinatzen zizkion ebaluazio amaieretan.
2008
‎omen dugun euskara batuari laguntzeko modurik egokiena denik, bera hainbeste nekez eta ikastordu luzez esku ratzen ari direnen lepotik. Marteko euskara? moduko loreak asmatu eta lau haizeetara hedatzea, euskalkiak? über> > eta, for> ever? > bultzatu nahi dituztenen fabore, ura beren errotara eramaten utziz. Are gutxiago,, porque> jene > ralmentien> Pamplonako> campo> de> deportesen> entrenetan> dogu? > gisakoak parra parra esaten dituztenen euskeratxu jatorrari inolako deiturarik ezartzen ez zaionean, zenbait euskaldun berriz gainera, euskalkidun ugarik ere euskara txar eta kaxkarra egingo ez balute bezala.
‎A2 lizentzia berria Europako zuzentarau batetik sortu zen. 18 urtetik gorakoei 400 cc-rainoko motorrak eramaten utziko die, eta ezinbestekoa izango da A2 motor gidari gisa bi urteko antzinatasuna izatea A karneta, zilindrada handietakoa, eskuratzeko. A motako edozein baimen eskuratzeko, zirkulazio errealeko probak ere nahitaezkoak izanen dira irailetik aurrera.
‎Ratio hori eta egin beharreko finantza ahalegina zenbat eta gehiago handitu, orduan eta handiagoa izango da gainzorpetze indizea. Gainera, zerbait eramateari uzten bazaio eta maileguak eskatzen badira edo kontua baino gehiago gastatzen bada, edozein ezbeharrek eragindako likidezia faltak hautsi egingo du familiaren ekonomiaren itxurazko oreka. Hori ez da oso kontuan hartu; izan ere, orain dela gutxi arte, historia berriko oparoaldi ekonomikorik luzeena igaro dugu," kosta ahala kosta xahutzea nagusi zen", Brachfieldek gogorarazten duenez.
‎Artistak bere itsasgarrietan hiria arautzen duten sinbolo berak identifikatu, errepikatu eta edonon ezartzeko aukera ematen digu, arau horiek aldrebestu, barregarri utzi edo zalantzan jartzeko. Liburuaren aurkezpenak probokazio ironikoa du lagun, itsasgarriak non jarri behar ez diren esanez eta ez zaitez zure bultzada sortzaileengatik inolaz ere eramaten utzi bezalako esaldiak gehituz. Dogmaren kontrako dogmara jokatzen du Aizpitartek, ikuspegi propioa espazio publikoan ezarriz.
2010
‎· Metro Bilbaori dagokionean 8kg ra arteko pisua duten etxe abereak eramaten utzi du.
‎TXIMISTA edalontziak jasotzen hasiko da, baina KEVINek ez dio berea eramaten utziko.
‎Arropa ia erantzi gabe egin genuenez, orgasmora iritsi eta berehala eman zuen Teresak bukatutzat jokoa, arin arin alabaren bila ateratzeko. Oroigarri bat eramaten uzteko eskatu nion, ama alabak batera azaltzen ziren argazki bat. Txinako umezurztegian haurra hartu zuen unean atera zieten argazkia zen.
2011
‎Baina kontu handiz ari ziren. Gustukoa zuten gauzak eramaten uztea.
‎KAR. Peruk ez dizkizu eramaten utziko. Hori izan zazu oso garbi.
2012
‎ala aita eta nebarenean? ez dut uste amak alde egin zuenean aitak argazkirik eramaten utzi zionik, aita eta nebarenean egongo da?
‎–Goazen, esan zidan, eta ni eramaten utzi nion.
‎Bide horretan aurrera ekuatoreko lerroa igaro genuen handik hamabi egunera, eta, gure azken neurketaren arabera, 7 gradu eta 22 minutura ginen iparraldeko latitudean, tornado edo haize erauntsi gogor batek geure bidetik atera gintuenean. Hego ekialdetik hasi zen, ipar mendebalerantz egin zuen gero, eta azkenik ipar ekialdeko norabidean geratu zen, eta horrenbesteko indarrez, ezen hamabi egunetan ezin izan baikenuen ezer egin, nora ezean joan besterik ez, eta, haizea eskualde genuela, halabeharrak eta haizearen haserreak eraman nahi gintuzten lekura eramaten utzi. Hamabi egun horietan, esan beharrik ez dago, egunero uste izan nuen urak irentsiko gintuela, eta itsasontziko inork ez zuen uste bizia salbatuko zuenik.
‎58. Eguzkiaren gurdia eramaten utz ziezaion erregutu zion Faetonek Apolori, baina, lurrera gehiegi hurbildu zelarik, Jupiterrek tximistaz jo eta zerutik Eridano ibaira bota zuen buruz aurrera.
‎Haur bat baino ahulago bilakaturik, behera eramaten utzi zien, ezkaratzera, eta M. Homais, berehala, bere etxera itzuli zen.
‎Kotxea berriro abiatu zen, eta, La Fayette bidagurutzetik aurrera, aldapa behera eramaten utziz, trenbideko geltokian sartu zen asapala handian.
‎CHANEE Jabea etorri zain gaude. (on) Ea eramaten uzten digun. Auskalo.
‎– Kontrola/ kontrol sentsazioa. Pentsatu gabe, nork bere burua eramaten uztearen aurkakoa. Osasuna subjektuaren helburuetako bat bada, gaixotasun egoera bati aurre egiten dionean, osasunari aktiboki eustea eta egokitzapen handienaz erantzutea bilatuko du.
‎Hori da liburuaren eta irakurlearen arteko kontratua, adin hori izanda ere. Horregatik, askotan zailena ez da izaten haurrek ulertzen duten ala ez kontatzen dieguna, baizik eta helduak jolasean sartzen bagara, eramaten uzten badugu eta haiek egiten duten seriotasunarekin fantasia jartzen badugu. Peluxezko hartz bati ahotsa eman dionak, begian adabaki bat jarri duenak edo besoak korridorean barna mugitzen dituen oilo bihurtu denak jakingo du zer den aurrekoa.
‎Hori izan zitekeen soluzioa: eramaten utzi, erortzen utzi. Amildegiari hortzak erakutsi beharrean, hegan egin beldurrik gabe, hegan egin erortzen ari zarela onartu gabe, zeure burua engainatu eta hegan ari zarela sinetsarazi, erortzen ari zarela jakinda ere.
2013
‎El Arte Garaikideko Galiziako Zentroa antolatu ditu «Lauko tailerrak». Besteak beste, clown, cabaret eta gorputz adierazpeneko tailer bat proposatzen da, uztailaren 16tik 19ra, 14 urtetik gorako gazteentzat. Helburua da parte hartzaileek gorputzarekin hitz egitea, beren emozioak askatzea eta eramaten uztea. Dantza, mugimendua eta barregarri geratzeko beldurra galtzea dira lantegi honetan lantzen diren funtsezko hiru alderdiak.
‎Baina hura ordezkatu zuena, Antonio Garcia de Mendoza —" soldado viejo de Fuenterrabia", Bancroften hitzetan—, 62 zital hutsa suertatu zen. Aberastea beste helbururik ez zuen, eta, fraideen nagusitasuna ezin eramanik, ez baitzioten indioak perla haztegietara eramaten uzten urpean aritzeko, haien kontrako kalumniak zabaltzen hasi zen Nueva
2014
‎" Material berdina banatzen saiatzen naiz, denak berdin senti daitezen, baina bakoitzari ezberdin exijitzen diot azaldu du Gonzalezek. Gaur adibidez azterketa egin dugu eta galderak etxera eramaten utzi diot bati, lasaiago erantzun ditzan… Helburuak ere ezberdinak baitira: bi ikasleren kasuan oinarrizko hezkuntza titulua atera dezaketela ikusten dugu; beste biek oso zaila daukate, eta helburuak ez dira hainbeste curricularrak, oinarrizko heziketari lotuagoak baizik:
‎Nik ez dut dena jakin nahi, neure burua eramaten ere utzi nahi dut, eta mozkortu?. Bada, bere burua eramaten utzi eta, literaturaz, mozkortu nahi duenak, badu hemen non galdu.
‎Hurrengoa lan-eguna bazen ere, parranda gaueko ordu txikiak arte luzatu zen, eta Aitzol eta Mikel izan ziren etxera alde egiten azkenekoak: Jameson botila bat eramaten uztearen truke lortu zuten jabeek, azkenean, tabernatik botatzea. Ordu horretarako, eta alkoholaren laguntzaz, hasia zen elkarren arteko aitorpenen unea.
‎Argiaren mezulari antzeko zerbait, behe mailako apostolu antzeko zerbait. Horrelako zabor piloa idatzi eta esan zen horri buruz garai hartan, eta andere zoragarriak, berritsukeria haren guztiaren zalapartan bertan bizi zenez, bere burua eramaten utzi zuen. Mintzo zen «Milioika ezjakin horiek beren ohitura ikaragarrietatik erauzi» beharraz, harik eta, zinez diotsuet, nahikoa gogaitu ninduen arte.
Eramaten utzi zien Irenek, ez zien kontra egin, ulertu zuen ezin zuela. Auto batean sartu zuten, Zientoetxen.
Eramaten utzi nion.
2015
‎Bestalde, aitortzen du euskarazko izenen jatorriak argitu nahi izateak bazituela arrisku batzuk. Etimologiek asko izan dezakete arbitrariotik, asko ideal eta alegiazkotik, irudimenaren hegal arinek eramaten utziz gero. Hori saihesteko hainbat arau ere jarri zizkion bere buruari, baina ezin esan irudimenaren hegalei ihes egitea guztiz lortu zuenik.
‎Hasieran, zalantzek loa galarazten ziotela aitortu zidan, baina, berandu gabe, berak ere utzi ziola lanera joateari. Greba Handiaren lehenengo egun haietan, burutik ezin uxatu zitzakeen batetik bestera eraman gabe utzitako bidaztiak, arrantzatu gabeko arrainak, zaindu gabeko animaliak, jarri gabeko tragoak, hartzailerik gabeko gutunak, batez ere gutunak, bata bestearen gainean hauts artean abandonaturiko gutunak.
‎Gainera, Ramsay andreak iradoki zuen gizonezkoen adimen handia, gainbehera joan arren?, senarraren egitekoen mende zegoela emaztea, ez zuen neska hura errudun egiten, eta ezkontza aski zoriontsua izan zen bere irudiko?, eta Charles Tansley inoiz baino aseago sentitu zen bere buruarekin, eta asko gustatuko zitzaiokeen, taxia hartu balute, adibidez, berak ordaintzea. Ez zion poltsa txiki hura eramaten utziko. Ez, ez, esan zion, hura beti berak eramaten zuen.
‎Bada, niri entzun ondoren, Jainkoaren espiritua zela esan zidan eta ez zitzaiola ongi iruditzen hari gehiago gogor egiten jardutea; ordura artekoa ongi egina zela; otoitza Pasioko pauso batean hasteko beti, eta gero Jaunak espiritua eramaten bazidan, gogor ez egiteko, Haren Maiestateari eramaten utzi baizik, ni hartan saiatu gabe. Oso aurrera zihoanak bezala, sendagaia eta aholkua eman zituen, honetan esperientziak asko egiten baitu.
‎Hobe da giro atseginean hastea, daraman arropa askoz ere arinagoa denean, sasoi hotzagoetan baino. 2 Aprobetxatu adibidea «Hasieran, gurasoak komunera eramaten utziko diogu, eta horrek guztia naturalagoa eta agian imitatu nahi du», adierazi dute adituek. Víctor Bolibar pediatra eta Espainiako Pediatria eta Lehen Mailako Atentzioko Elkarteko kidea da, eta gaineratu du, imitazio efektu beragatik, «errazagoa dela gernua kontrolatzea anaia zaharrak dituen haurtxoan».
‎«Orduan, maitasunaren, sen onaren, irakurri duzun guztiaren, sentitzen duzun guztiaren zerrenda egiten dut. Eramaten uzten dizut, eta orduan konturatzen zara zure semearen jaiotza ikustean inork bezala gozatzen ari zarela», esan du. Escudero bi haurren aita da, eta uste du erditu aurretik beldurra «poz bihurtzen dela», hurrengo jaiotzaren unea iristen denean.
‎Ohikoena zera da: festa hauek ekartzen duten trajinaren bidez eramaten uztea, ohiegia izan gabe: ohituta dagoena baino gehiago jatea, edatea eta erretzea, ariketa fisikoa egiteari uztea, alde batetik bestera joatea eta estresari aurre egitea.
‎Adi joan behar da. Gure kasuan, Jose Angelek ez du batere ikusten, eta eramaten uzten da. Behin Zarautzen, ONCEk bazkideen eguna antolatu zuen, eta zikloturista batzuk gidari lana egitera animatu ziren; bi edo hiru erori egin ziren.
‎Horra duzu eramaten utziko dizuten bagajea: botila batean zure izena, adina eta lanbidea idatzia duen paper bat, baita zure erretxinazko azken arnasketa ere.
‎Nire burua eramaten utzi dut, ahul nengoen eta zu oso maitagarria zara.
‎Eta dirdira horretan mutiko hauen espirituak izango dira, gizon horienak, eta haiek eramango zaituztete, adorea eta bihotza baduzue eramaten uzteko.
2016
‎Zoria alde ez, eta mareak eramaten utziz gero, haize alde, bakarrik bizitzen ikasten hasten ari diren beste hiru lagunekin topo eta talka eginen duzu, eta azti bazabiltza, hiriko sekretuak zure kabuz edo deskubritzen joanen zara. Ez dakit zein den zein baino hobea, baina, bata zein bestea ikasgai politak dira.
‎Unea gozatu. Eramaten utzi. Beldurrik gabe.
‎Pare bat kilo galdu dituzu?». «Ez digute gerrikorik eramaten uzten, horregatik erortzen zaizkit prakak; etxean baino gehiago jaten dut hemen. Baina bai, ondo nago.
‎Izan ere, hasieran gure zen koaderno hura, zure bilakatu zenuen aste gutxiren buruan, poesia idazten hasi zinenean. Eta handik aurrera ez zenidan gehiago eramaten utzi. Atzo izan balitz bezala gomutatzen nuen bilakaera azkar hura.
‎Bestalde, Ermanno irakasle jaunak adierazi zion Carducci bere gurasoen etxean egon zela hamar egunez 1875ean, eman zioten gela erakutsi, lo egin zuen ohea ukiarazi eta etxera eramaten utzi zion poetak amari bidalitako gutun «eskutada» bat, erosotasun osoaz ikusteko; eta geroztik haren urduritasunak, haren gogoberotasunak ez zuten mugarik izan. Hainbesteraino ere non bere buruari sinetsarazi baitzion, bai eta guri sinetsarazi nahi ere, ezen Canzone di Legnano ko bertso famatu hura,
‎Gidoi hori zakarrontzira bota eta berak eramandakoa utziko du bestearen lekuan.
‎Sakanako materia organikoa hartuko du soilik. Ondorioz, ibarreko materia organikoa Caparrosora eramateari utziko zaio.
‎Ez dizuet eramaten utziko.
2017
‎Pertsonalki eta katalana banintz gutxiago, ez nuke itzuli nahiko" betiko bizitzara" Betiko bizitza eramateari utzi ziotenetik katalanek, haiek eta gutariko anitz sekula baino biziagoak sentitu baikara eta behin hau dastatuz gero, esperantza berrindartuz gero, betikotasunerako itzulerari kiratsa dario. Aldatzea zaila izanik ere, anitzez garestiagoa bailitzaiguke lehengora itzultzea. n
‎Ontzi hondoan etzanik, Chombok uretan behera eramaten uzten zion ibaiari.
‎Nik salto egiten dut lehenengo, gero hasten naiz paraxutaren hariari tiraka, eta ez dela zabalduko konturatzen naizenerako, gorputza kolperako prestatzea baino ez zait gelditzen. Haizeari eramaten utziz gero, askotan leku zoragarrietara heltzen da bat, baina argi izan behar da beste askotan ez dela hala izango. Edozelan ere, heldu zaren leku zoragarri bakoitzak ahaztarazi egiten dizkizu lurreratze txar guztiak.
‎Zerua zohardi zegoen, itsasoa urrintsu, gautxoriak hasperenka. Zorbaren besotik eskegita, sirena xaharrak bere burua eramatera uzten zuen, dohatsu baina malenkoniaz betea.
‎–Ez dizut honela eramaten utziko.
‎Mixak egiteko duen gaitasunak zoramena ukitzen du, Servito bat batekotasunaren jabe da eta. Eramaten uzteko gaitasuna du, beste inork ez bezala; izan ere, ondo daki bere saioak nola hasiko diren, baina ez nola amaituko diren, set bikain, errepikaezin eta ahaztezinak sortzen baititu.
2018
‎" Aurreko diskoekin leku honetara iristea posible zela ikusten dut orain". Puntu honetara heltzeko, eramaten utzi du bere burua, eta umiltasun ariketa sakona egin du bere musika sartuta zegoen inertziatik ateratzeko. " Hamaika proiektutan nabil aldi berean.
‎Eta Edhenek esan dit denok daukagula zerbait satanikoa geure barnean, norbere burua hondamenera eramaten utziko diguna, eraman egingo gaituena seguru. Eta nik ez dudala horretan sinesten esan diot, beste arrazoi batzuk egoten direla, askotan galtzea onartzera eramaten gaituztenak, zeren galtzearen parean maiz dagoelako beste alde batetik, zerbait irabaztea.
‎Edozelan ere, seme alabei egingo zaien kalte bikoitza da lehenetsi beharrekoa edozein erabaki hartzerakoan. Nire defendatuari familiaz arduratu eta hainbat urtez egunero bete duen lana egiten eta etxera soldata bat eramaten utziko dion badaezpadako beste neurri arinago bat eskatzen dugu, beraz. Nahikoa deritzogu gaueko zortziak eta goizeko zortziak bitarteko etxeko atxiloaldia.
‎–Nik berari Karlos aurkitzen lagundu, eta berak niri haurtxoa eramaten utzi.
‎Oro har, 45 urte bitarteko gazteak eta helduak dira, bidaiarien %17 dira, eta «egun batzuk lehenago bakarrik gordetzen dituzte (orduak ere bai!). bidaia egitea», MisterFlyren txostenak dioenez. Ziurrenik ez dira oso pertsona gozoak izango (destinoen eskaintza askoz ere murritzagoa da), baina ezustekoak gustatzen zaizkie, azken unera arte nora joan diren ez jakitea eta «planifikatu gabe, unea bizi eta eramaten uzteak ematen duen askatasun sentsazioa» adierazten dute online bidaien webgunean. Gorde azken orduan segurtasunez 3 Bilatu eta birbilatu preziorik onena aurkitu arte:
‎Itsasoaren hotsa entzuteko tokia. Eta Añesek erabaki du Esteban eramaten utziko diola itsasoaren ahotsari.
2019
‎" Jaso hanka horiek!" esan ohi zion, eta muttikoak hankak jasotzen zituen, une batez, eta gero maltzurki arrastaka eramaten hasten zen berriro poliki poliki, nahita, pixka bat, ez zekien zergatik. Oraingo honetan, ordea, aitak ez zuen ezer esan, eta muttikoak oinetako zolak tarraska eramateari utzi zion. Lurrera begira jarraitu zuen:
‎Harrituta dago ez dudalako jantzi nahi. Arren eskatu diot soineko motz arrosa eramaten uzteko, azken aldiz. Hain nago beldurtuta.
‎Tokitan gelditu da behialako manera oneko politikoaren dotorezia miresgarri hura; instintu gordinenen garaia baita berau. Evak, bere ahulean, nekez eusten dio hasierako enbatari eta orain, pentsamenduak plazerezko sentipenez ordezkatzen doazkion honetan, gozamenaren oldarren etengabeko ukaldiek hartaraturik, eragozpenik gabeko eremu batera eramaten uzten du bere burua. Esku urduriak, haztamuka, lerratzen dira elkarren lehian gisara bazterrik ezkutuenen xerka, eta emeki emeki, ukidura debekatuen sentipenak, hainbat eta hainbat usainen nahasketa amultsuak, mugimendu gero eta azkarragoek, gero eta kontrolgabeek beren burua zentzumen gordinenen leize amaigabetik behera amilarazten diote, non gertuago senti dezaketen eromenaren hats tentagarria, bi gorputz izerdituez haraindi legokeen edozein oroitzapen, kontzientzia edo errealitate baino.
‎»Albertok Espainiako gerrateko kontaerak grinaz kontatzen zitinan, bihotza ahoan zuela, alegia. Eta ni, haren jaidurak eramaten uzten ninan nire burua. Emakume haien itxura irudikatzeko ez ninan aparteko ahaleginik egin behar, biak ala biak zehaztasun handiz agertzen baitzitzaizkidan gogoan:
‎Adituak azpimarratu du dieta ona erosita hasten dela. Gure otorduek organ sartzen dugunaren ondorioz zuzenean eragina izango dutela bistakoa den arren, unea iristen denean, erraza da eramaten uztea eta ez aukeratzea elikagai egokiak. Eguneroko menuan barazkiak, frutak, lekaleak, elikagai integralak, arroza, pasta, ogia, fruitu lehorrak… sartu behar dira.
‎“Kontsumitzaileak ez daude beti prest segurtasunaren eta joko balioaren prezioa ordaintzeko”, onartu dute adituek Halaber, esan du faltsifikazioak ez direla beti engainu baten ondorio, baizik eta askotan helduek jostailuak aukeratzen dituztela “prezioagatik edo erosten dituzten kanalagatik izan daitezkeela susmatzen dutenak”. Ulertzekoa da zenbateko hori eramaten uztea, merezi duena, baina “ez dira jabetzen beren seme alaben osasunarekin duten benetako arriskuaz”, adierazi du AEFJren idazkari teknikoak. Izan ere, haurren garapen osasungarrirako arriskuak eta jostailuen ekarpena gutxiesteko joera dago, eta “ez gaude beti prest segurtasunaren eta joko balioaren prezioa ordaintzeko”.
‎Euskal Herrian oso negu hotz eta euritsua izan zuten, baina ateri zegoela baliaturik, autoa kai aldean aparkatu, eta hanka hutsik ekin genion bideari. Motxila eramaten utzi ez nion arren, gustatu zitzaidan nire egonaldian edozertan laguntzeko prest egongo zela esatea:
2020
‎Eta galdera da: telefonoa beti gainean eramateari uzteaz gain, zer egin dezake masiboki zelatatutako gizarte batean bizi dela konturatu den herritarrak. Segurtasun digitaleko adituen ikuspegia eta aholku zenbait eskaintzen saiatuko gara Larrun honetan, aparteko koadroetan, erabilgarriak diren aplikazio, zerbitzu eta lotura interesgarriekin batera.
‎[?] Afiliazioa bada %40, marko horren osaketan %40 emakumeak izan behar dira (eta tranparik egin gabe, gizon guztiak goian jarriaz adibidez). [?] Guk ikusten duguna da, erabakiak bultzatzeari eta erabaki horiek ziurtatzeko neurriak aurrera eramateari uzten diozunean, inertziak gizonezkoek boterea hartzera eramaten duela. Formala erraza da ziurtatzea, baina bestea ez.
‎Asko sinesten dut lanbide farmazeutikoan, eta sinetsita nago farmazialari askok etika eta irizpidea dituztela. Hori bai, beste batzuk ez, edo besterik gabe ez dakite edo eramaten uzten dira. Hori dela eta, prestigioa galtzen da, eta, gure prestakuntzarekin, normala izan luke.
‎Denbora daramagu uzten digutenean lan egiten, justu justu ordainagiriak eta zergak ordaintzeko. Taberna asko itxi dituzte, jendea senitartekoekin eta bankuekin zorpetzen ari da hau amaituko den esperantzarekin.
‎Astiro buruarekin baietz egin eta plastikozko poltsarekin sukaldeko atea seinalatzen ari zen une berean erabaki nuen hura ezin zela hiltzaile ankerra izan. Benetako gaizkile batek ez liguke sekula umea lotara eramaten utziko dirua eman aurretik. Gure ahulezia izan zitekeen, aprobetxatu beharra zeukan.
‎Zenbait egileren arabera, Wagnerren musikak nazismoarekin zukeen harreman ezin eramanezkoagatik utzi omen zuen Fagoagak bere ibilbide artistikoa. Germán Ereña Mínguezek, Isidoro Fagoaga, el tenor olvidado liburuan dioenez, bi arrazoi nagusi hauek bultzatu zuten Fagoaga kantua uztera:
‎Dantza lehiaketa irabazi ondoren joango da Inge New Yorkera ikastaro bat egitera. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburuxka bat eramaten utziko dio. Irakurriz ezagutuko du txikitatik ezkutatu izan dioten aita amaren bizitzako pasarterik gogorrenetako bat:
‎Ostera, etxera lagunak eramaten uzten ziguten, etxeko atea beti zegoen zabalik gure lagunentzat; horretan eskuzabalak ziren.
‎Jende uholdea lanetik etxera, euriari ihesi, aterkia eskuan isilik doazen gizon emakumeak, artaldea bailiran. Gisele ez da korronte horretan murgiltzera ausartzen eta, luzaroan zalantzan egon ondoren, kalean behera eramaten uzten dio bere buruari, etxe artean, eta aurrera egin ahala, desio lukeen lasaitasuna iradokitzen duen argitasunez piztuz doaz leihoak.
‎Elizaren misterioa ere eta Sakramentuaren santutasuna Hirutasunaren batasun zatiezina, baina eramaten utzi izan balidate gomita bat zakilaren puntan, orain ez ginateke istilu honetan egongo.
‎Roaldek Nansenen teoria frogatu behar izan zuen izotz polarrak eramaten utzita Ipar poloraino iritsi zitekeela.
2021
‎" Teneís razón, Alberto me ha dejado. Ése es el verdadero problema" (22 or.). Istripuaren osteko orbanak eta herrena ezin eramanda utzi omen zuen Albertok gure protagonista (23 or.) 49.
‎Behaketa egun haietan konturatua nintzen gaixoak zeuzkatela leizeen barruan, haietako batzuk lantzean behin ateratzen baitziren kanpoaldean aireztatzen eta hankak eta besoak luzatzen, baina ez nuen uste horrenbeste zirenik. Orduan ulertu nuen, esan legez, leizeetara eramateko uzten zuten eguneko bilketaren zatiaren tamaina.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
eramaten 94 (0,62)
eramateari 10 (0,07)
Eramaten 9 (0,06)
eraman gabe 3 (0,02)
eramatera 2 (0,01)
daramagu 1 (0,01)
daramana 1 (0,01)
eramanda 1 (0,01)
eramandakoa 1 (0,01)
eramanezkoagatik 1 (0,01)
eramateko 1 (0,01)
eramateri 1 (0,01)
generamatzanak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia