Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 285

2000
‎Antzina, neguko hotza eta elurrak iristean, artzain batzuk Kantabriara eraman ohi zituzten artaldeak. Han, aldez aurretik alokatuta zeuzkaten larreetan neguko hilabete gogorrenak igarotzen zituzten.
‎Hortik aurrera, bidea pagadi ospelean sartzen da eta sai arreen bazkalekuaren ondotik igarotzen da. Bazkalekura, haranean hiltzen diren abereak eraman ohi dituzte eta sarritan sai talde handiak biltzen dira inguru honetan. Bazkalekutik Arreturasko gainera irits daiteke pista zabal bati jarraituz.
‎Baina aita jesuitak, orduan, bular gainean eraman ohi zuen gurutzea hartu zuen eskuan eta, tigreari hura erakusten ziola, erran zuen:
‎Uda partean atsegingarria da berokirik edo paltorik ez janztea, baina aldi berean traba da arropa horietako sakela ugari handietan berrogei mila gauza sartzera ohituta gaudenontzat. Nik bederen, ezin aro ederrarekin batean arindu; gainekorik eraman ezean galtzetako poltsikoak mukuru beterik eramaten ohi ditut, deusetarako ez diren zerak ere batzuetan. Gure etxeko giltzak, kasurako.
‎Kontuak kontu, garbitzaileak korridoreetan zebiltzala ikusirik, koadernoa hartu, eta irentsi egin dut kanpoko kafetegi batean. Egunerokoa, hegazkinek eraman ohi duten kutxa beltz horietako baten antzekoa egin zait, ze azken batean Rakelek bertan jasotzen ditu bere azken orduko istripu sentimentalak; zuk egin zeniona tiro egitearekin konparatzen du, hortik atera kontuak. Edozein modutan, azken egunotan esandakoa baino askoz gehiago ezin dizut esan:
‎Erreketea izana baitzen Korta hori, eta erreketeek gurutzea eraman ohi zuten paparrean, edo Jesusen Bihotza. Horrek erakusten du zelakoa zen gerraosteko giroa, irabazleen harropuzkeria, gerra amaitu eta oso gerora ere.
2001
‎adibidez, euskararekiko duen gehiegizko kezka (L.M. Mujikak are gehiago sakontzen du norabide horretan, eleberria ren" tesismoaren" arriskuak kritikatzean, lehen aipaturiko kritikan hain zuzen ere). Nobela historikoak, dudarik ez, gaur egungo gizartea ren pentsamolde eta iritziak eraman ohi ditu iraganera, baina hau kontu handiarekin egin beharreko zerbait da, nobela ren historikotasunabe rmatzeko; aitortzen dut, halaere, zaila iruditzen zaidala muga non egon daitekeen zehaztea. Edozelan ere, nekez saihesten da" Putzu" behin baino gehiagotan idazlearen alter ego tzat hartzeko tentazioa, eta horrek, nire uste apalean, ez dio fikzioari (fikzio honi, behintzat) mesederik egiten.
2002
‎Honek, ate guztietara ostera bat egin zezala agindu zion eta berari agudo jakinaraz ziezaiola ea alde guztietatik modu berean setiaturik zegoen. Esklabuak nola zegoen kontua azkar adierazi eta irteera denak hartuta zeudela jakitera eman zionean, sumatu zuen hori ez zela zoriaren eraginez gertatu, baizik eta bere bila zetozela eta ziola biziari luzaroan eutsi; bizia inoren esku ez galtzearren, bere lehengo balentriez gogoratuz, beti soinean eraman ohi zuen pozoia irentsi egin zuen.
‎Alexen adoreak noranahi eraman ohi zituen, besteak pentsatzen hasi orduko hark bidean zeramatzalako ja. Oraingoan, haatik, geldi jarraitzen zuten.
2003
‎Betaurrekoak edo ukipen lenteak eraman ohi badituzu, derrigorrezkoa duzu ordezkoak gainean edukitzea.
‎Ondu ahal izateko, barazki freskoak erabiliko dira, hala nola azenarioak, tipula eta porruaren berdea, nahiz eta barazki mota aldatu egin daitekeen, eta usain belarrak edo espeziak. Bustitzeko elementu gisa ura eta ardo zuria eraman ohi ditu. Prestaketa:
‎Aldaketa handi bat gertatu da, gizartea kontzientziatuz joan da, eta sentsibilizazio handiagoa dago, babestutako eta galtzeko zorian dauden espezie handiekiko ez ezik, gure eguneroko inguruneko espezie txiki horiekiko ere”. Zainketak Kumeak aurkitzen dituztenek Madrilgo Majadahondako GREFA ospitalera eraman ohi dituzte, eta espezialistei aholkua eskatu. Han daudela, ordea, oilaskoak etxera eramatea erabaki dute, haiek zaintzeko.' “Askotan, Garcések dioenez, polluelo bat ekarri eta beste hiru eramaten dituzte.
‎Banketeetan berriz bakarra zen go220 zatzeko ahalmenean, besteen artean edaterakoan ere, gogoz kontra behartzen zutenean denak garaitzen baitzituen, eta, guztiaren harrigarriena, inongo gizakik ez du inoiz Sokrates mozkortuta ikusi, eta horren froga segituan izango dela uste dut. Neguari aurre egiterakoan ere —itzelak baitira hango neguak— harrigarriak egiten zituen, besteen artean behin izotz latzena eginda eta guztiak ala ez ziren barrutik irteb tzen ala, norbait irtenez gero, izugarri arropa pila jantzita eta oinak jantzita eta feltro eta ardi larrutan bilduta, hau ordea horrelako baldintzetan lehen ere eraman ohi zuen bezalako gainjantzi batekin irteten zen eta oinutsik besteak oinak jantzita baino errazago zebilen izotzaren gainean. Eta soldaduek gaizki ikusten zuten bera gutxiesten zituelakoan.
2004
‎Arauak hautsiz ezarritako abizenaren ordez, arauok zehaztutako abizena jarriko da; hori izan ezean, eskatzaileak eraman ohi duena; ondoren, erabilera arrunta duena, hori eskatzaileak edo legezko ordezkariak aukeratuta, eta, azken tokian, ofizioz ezarritakoa.
2005
‎Frantziako Antzinako historia hobeto ezagutzen dutenentzat, pertsonaia erreala izan zen eta Vercingetorix zuen izena. Dirudienez, biak hilehoriak ziren, bibote luzea zuten eta lumak eraman ohi zituzten euren kaskoetan; biek eraman zuten Julio Zesarren legioa porrotera; baina Uderzo eta Goscinnyren istorio umoretsuen parean, Vercingetorixen benetako istorioa tragikoa izan zen.
‎Dialektoeieustekoborondatea, norkbereaduenarieustekogogoa, guztiz ulertzekoa da.Bainaaurkiak ifrentzua eraman ohi du berekin. Euskalkiak egoerasozio historikojakinbateansortu zaizkigu, euskalerkidegoen arteko hartu emana gaurkoa bainoahulagoazengaraikoakdira: lehenagoherrixkak
‎Jandakoan, edo jaten ari den bitartean, ez da bakarrik, triste, babesgabe edo urduri sentitzen. Horregatik, Lourdesek beti eraman ohi du bere poltsan Príncipe paketetxo bat.
‎Jendeak painuelu zuriak eraman ohi zituen lehen geltokietara, bidaiariak agurtzeko. Painuelu garbiak, bistan da, painuelu zuri batzuk, sudur tutuak askatzeko erabiltzen zituztenetatik apartekoak, painuelu arruntak ez bezala patrika berezietan gordeak:
2006
‎Noranahi doala nafarra edo baskoia, adarra eraman ohi du idunetik zintzilik ehiztariak bezala eta auconas, azkonak, deitzen dituen bi edo hiru jaurtigai eskuetan.
‎Ninfaren lotsaizunak mirestu egin zuen Dionisos jainkoa, zaila baitzen ninfen artean hain malezia gutxikorik eta lotsagorritzeko adinako apaltasuna zuenik aurkitzea. Dionisosek opari bat egin nahi izan zion ninfari, eta, berarekin eraman ohi zuen makilatxo magikoa hartuz, ninfa gatibatzeko hazarazi zuen sastraka ukitu eta loratzeko agindu zion. Laharrondo hura berehala loratu zen, eta lore haiek ninfaren masailen kolorea zuten:
‎Arrosa eta kamelia aparte, lore ederrak dira tulipak, beren koloreak miresgarriak eta argizari antzekoak lore hostoak; lorategietako ederrenetakoak udaberrian makilatxo xutaren gainean garatzen direnean. Tulipa hitza turkiarren hizkuntzatik omen dator, dulband hitzetik, hain zuzen, zeinak esan nahi baitu durbante edo turbana, lurralde haietako musulman gizonezkoek burua estaltzeko eraman ohi duten txapel antzekoa, zeinaren nolabaiteko antza duen loreak. XVI. men dean urrutiko lurraldeetatik etorri eta ospe ikaragarria izan zuen Herbehereetan, eta oraindik ere hala jarraitzen du, neurri batean:
‎Alemaniako uholde zipriztintsu hura Pariseraino iristear zegoela, etsipenak bultzatuta edo, hainbat denboran karteran eramandako aurkezpen txartel hura etorri zitzaion burura Lászlóri, egun batean Jugoslaviako hotel bateko sarrera gelan gizon dotore batek eman ziona eta beti berarekin eraman ohi zuena, eta txartela eskuan zuela joan zen Parisko Argentinaren enbaxadara. Han, Argentinara joateko bidaia baimena eskatu zuen Lászlók eta inolako galderarik eta zailtasunik gabe eman zioten, bai berarentzat, eta baita emaztearentzat eta alaba Marianarentzat ere.
‎Iriarte, zientzialari handi asko bezala, gizon irakurria zen, eta errealitatearen konplexutasunari buruzko bere ikuspegiak irtenbide sinpleegiak saihestera eraman ohi zuen. Gaiari buruz ondo dokumentatu zen urte luzeetan zehar, eta biziki zituen gogoan, adibidez, Pedro Miguel Etxenikek behin baino gehiagotan errepikatu zizkion hitzak, haren dizipulu gaztea zelarik Donostiako International Physics Center en:
‎Gizon Handiak bestelako kezkak zituen astelehen goiz hartan; esaterako, tripetan ernatzen zitzaion ezinegon lauso eta definigaitz hura, edo hainbestean behin ziztatzen zion buruko min hori. Baina biak ala biak, asteleheneroko kontuak ziren, denborarekin konturatu zen beste zerbaiten adierazpen psikosomatikoak baizik ez zirela, eta horrenbestez etsi zuen biekin bizitzen ikasi zuela, baita ikasi ere; zer gaitzen adierazpen psikosomatikoak ziren, hori ez zuen hain argi ikusten, nahiz gehienetan identifikatzen zituen adierazpenok bizkar gainean eraman ohi zuen erantzukizunen karga erraldoiarekin, eta bere baitan agitzen zen Ideia Handien borrokarekin, bere gogoa lehen mailako borrokaleku intelektualtzat zeukanez. Interfonorantz makurtu zen eta kafe bat eskatu zuen.
2007
‎Lehenik eta behin, artistak lana egingo duten lekura joaten dira. Ordenagailu eramangarria eraman ohi dute nola geratuko litzatekeen erakusteko, eta irudi, marrazki, graffiti eta abarrekin egindako bookak, behar izanez gero bezeroari aholku emateko. Bezeroaren iradokizun edo ideia batetik abiatuta marrazkiak egitea ere onartzen dute, kontratatzen dituen persoa bakoitzarentzat guztiz pertsonalizatua baita diseinua.
‎Ile kizkurrak besaburuetaraino iristen zitzaizkion, eta izerdiak lausotutako betaurrekoak alde batera okertuta zeuzkan, zuzen jarriko zituen ukituaren zain. Gerri bueltan eraman ohi zuen jertsea, berriz, ia ia lurrean.
‎Berak kutxa gorputzaren kontra estutzen zuen. Barruan semearen errautsak ez ezik, haren eskumuturreko bat ere gordetzen zuen, Igorrek beti orkatila bueltan eraman ohi zuena. More kolorekoa izan zen, nahiz denboraren joanean arrosa tonu koloregaldu bat hartuz joan zen ezari ezarian.
‎• Pitagorasek ere, soineko ederrak ez ezik, urrezko girlanda ikusgarria eraman ohi zuen.
‎• Parrasios purpuraz janzten zen, urrezko espiralez eta buklez apaindu, eta banda zuria edo urrezko koroa eraman ohi zituen buruan.
‎• Parrasio, esaterako, purpura eta urrez janzten zen, buklez, espiralez eta banda zuri batez apaintzen eta urrezko koroa eraman ohi zuen buruan.
‎Ezinak ezin, albiste hobeak ere bazituen berarendako: Guevarak eskumuturrean kendu gabe eraman ohi zuen Rolex handi bat –oraino bazebilena–, tabakoa erretzeko erabili ohi zuen pipa zaharra eta, gainera, Sierra Maestran eguneroko pasadizoei buruzko oharrak jasotzeko erabiltzen zuen libreta txipia.
‎Hala ere, zorioneko txapela ikusi zuenetik, neurriz kanpoko irrika egin zitzaion. Argentinarrak eskumuturrean eraman ohi zuen Rolex beltza agindu zion Virgiliok, eta eguneko oharrak jasotzeko erabiltzen zuen blok bat, eta pipa zahar bat eskuratzeko modua ere ba omen zegoen, baina denak egokiak izanagatik, Ainhoaren asmoekin baino gehiago, bere irudimenaren ispiluari erreparatzen zion Migelek, eta hegazkinaren eskaileretan beheiti, Iruñeko espaloietan barna edo terraza batean jesarririk, Guevararen txapelaz jan...
‎Irenek metroa hartzen du goizero okindegian lan egiten duenetik, hiria amaitzen den tokian. Poltsan eraman ohi duen liburua belaunen gainean jartzen du norbaitek berarekin hitz egin nahi duela sumatzen duenetan, eta sinopsia edo biografia irakurtzen du. Hiriaren tripak joaten ikusten ditu eserlekutik.
2008
‎Elkarte bakoitzak ordezkaria izaten du beste herrialdean, eta hark aurkezten die dosierra adopzio gaiak eraman ohi dituzten arduradunei; hortik aurrera, haiek erabakiko dute zein haurri dagokion familia bakoitza.
‎Baimen mota hori duten lanak (CC siglak eraman ohi dituzte) kopiatu eta zabaldu daitezke, baina egileak jarri dituen ohar eta mugei jarraitu behar zaie beti (atributu edo ezaugarriak deitzen zaie).
‎Nor izaten da beste emakume batekin ohean maindire artean harrapatu ohi dutena? Nor alkandora zurian zama parean emakumezkoen ezpainetako margo gorri gorria eraman ohi duena?
‎Gazte tankerako batzuk hartzea pentsatu du. Eta, nola ez, horrelakoetan beti aldean eraman ohi duen kuttuna: bere irurac bat, haren izena ifrentzuan grabaturik daukan lepokoa, aititak behinola opari egin ziona.
‎Ospitalean praktikak egiten hasi berritan, gaueko txandatik ateratzen nintzelarik, ni bezalaxe etxera zihoan emakume batekin egiten nuen topo autobusaren markesina azpian. Zilar koloreko gabardina bat eraman ohi zuen, irekita zuenean zango biluziak eta are bularren zati handi bat ere bistan uzten zizkiona. Takoi mehardun zapaten gainean batera eta bestera pauso baldres nekatuak emanez egiten zuen itxaronaldia.
‎Goizean goiz ogi bat erostera joaten nintzaion eta ilunabarrean berriro, garai hartan maitemina ilunabarrean areagotzen baitzitzaidan, sentimendu eramanezin bihurtzeraino. Gona labur bat eraman ohi zuen eta goiko apaletik baguettea hartzeko eskua luzatzen zuenean izterrak erakusten zituen edo erakusten zizkidan, inoiz ez nuen jakin eta ez dut jakingo nahita edo nahi gabe egiten zuen. Izeba zahar batekin bizi zen eta egun batean, ausardiak edo desesperoak horretara bultzaturik, nire frantses arlotearekin ea gauean nirekin atera nahi zuen galdetu niolarik, ezin zuela erantzun zidan frantses itxi batean.
‎Bigarren> reduan, berriz, adineko askok azentua lehen silaban agertuz erroa markatzeko joera duten adibideak aurkeztu ditut (adb.: txántxangorrie, > e, > rdikok, > koa, > etab.); gazteek azentua bigarren silaban eraman ohi dute adibide hauetan ere (adb.: txantxángorrie, > e, > rdíkok, > koa, eta.); 50 urte inguruko helduek azentua lehen silabara agertzeko gazteek baino joera handiagoa dutela iruditzen zait; orain artean jaso ahal izan ditudan adibide batzuk hauek dira:
‎Bestalde, esan beharrik ere ez dago, bizkaitarrek eraman ohi zutela Zuzendaritza, Zuzendari bakoitzak izan zezakeen berariazko gisa batean. Arduradun hauen zerrenda ere eman daiteke:
‎Zertaz ari da artea? Oso haur nintzela Orion nire aitonak hondartzara eraman ohi gintuen pasioan. Izugarrizko erakarpena sentitzen nuen barneko zatian zeuden zulo handi batzuen aldetik.
‎Larriki gaixorik daudenak (12 kontatzen dira) legez etxera bidali orde, daudela bertan usteldu arte. Eta preso prebentiboen itxialdi maltzurrak, tarteko torturak latzak, multak pagatu ahal izateko, guregandik eraman ohi dituzten diru meta lotsagabeak, eta... Hauxe da espainolen jokabidea, lehen, inperioa zen garaietan, eta orain berebat.
‎Gomez Hogar Extremeño futbol taldeko entrenatzailea izan zen gutxienez 15 urtean. Andoain, Hernani, Astigarraga, Villabona eta inguruko beste hainbat herritan senior mailako makina bat txapel jaso zituen bere taldeak; talde honek 0 a la izquierda izena eraman ohi zuen. Gipuzkoa mailako areto futbolean jokatu zuen lehenbiziko talde andoaindarra izan zen berea.
‎Hendaiako kasinoraino gidatu behar duela baino ez daki amak. Autoko airea loditu egin da, amak beti eraman ohi duen anbientadorearen usainaren eraginez. Barkamena eskatu lidakeela uste dut, baina badakit hori ia ezinezkoa dela, ez dakielako.
‎[Oraingoen galderak.] Jakin dut lau urteko muttiko baten berri, astelehenero haserre bizian jaikitzen omen baita ohetik, eskolara eraman ohi duen amonari galdetuz serio eta beltz: " zertara joan behar dut hara?; ikasi dut margotzen, ikasi ditut letrak, ikasi dut kantuan eta dantzan...; zergatik joan behar dut?".
2009
‎Bizimodu oparoago baten promesarekin, Kolonbiako gerrillak berekin eraman ohi ditu Venezuela eta Kolonbiaren arteko muga inguruko gazte asko. Geroz eta gazteagoak eta geroz eta gehiago dira egun batetik bestera desagertzen direnak, familia puskatua utziz.Tropikoko euria epela izaten da larruazala ukitzen duenean eta ozena talka egiten duenean zinkezko teilatuen kontra, Kolonbia eta Venezuela arteko mugan.
‎Pisuarekin izaten duten kezka gehiegizkoak ez die uzten garbi bereizten noiz diren gose eta noiz ase diren, eta neurrigabe jatera eraman ohi ditu horrek.
‎Helduen aginpide eta arau orori aurka egitera eraman ohi ditu nahasmendu horrek, eta jarrera oldarkorra ere ager dezakete.
‎Egungo bizimodu presatuak, ordea, horretara eraman ohi ditu gidari asko.
‎Erreskatekoa da: lata bat sorosleek besapean eraman ohi duten tramankulu laranja, airez beteta dagoena, flopia berdina baina airea beharrean, kortxo atalak dauka barruan eta hegalak.
‎Amonari kostatu egin zaio azkenean etxetik irtetea. Ezpainak margotu ditu eta mezatara eraman ohi zuen alkandora jantzi (orain telebistaz jarraitzen du, igande goizetan). Urduri dago, disimulatu beharrik gabe.
‎Barrua hustuta eta itzala suminaren argitan urtuta, lasaiago geratu zen; esan nahi baita arestian harrituta egon zena, aurkikuntzaren ondorioz harrituta egon ere, ez zela jada harritzen, Domingok bakarrik egin baitzezakeen hura, etxeko ume bihurriak?, inork egitekotan; ororen buruan, baina, datu berri bat zuen, edo egoeraren aldagai berri bat, eta aldagaiak egoeraren nondik norakoak aldatzen zituen; zerbait egin behar zuen, beraz; ezikusiarena ere egin zezakeen, bai, Maria Bibianak, baina nola egin ezikusiarena, baldin eta, Domingo gela debekatura sartu zenetik, irudi hura besterik ez bazuen ikusten buru barruko pantailan? Hala ere, nola artean nora ezean baitzegoen, ez zuen pausorik eman, nora ezak zuhurtziara eraman ohi baitzuen Maria Bibiana, Ada ez bezala, zeinak, zenbat eta nora ezago egon, orduan eta pauso gehiago ematen baitzituen, hamar pauso, ehun pauso, mila pauso, iparra galtzera eta herratzera zeramatenak maiz, bide batetik bestera, bidezko bidetik urrun; eta, hala eta guztiz ere, oherakoan, Maria Bibiana ahizpari kontatzekotan egon zen, galdetu ere, galdetu zion Adak, halako batean:
‎Gizon urduria eta tirtiria zen Chaplin: horregatik eraman ohi zuen, beharbada, galtzetako sakeletako batean karta sorta bat, halako moldez, non eskua sakelan sartu eta kartak nahasten ibiltzen baitzen noiznahi, bere ezinegon hura asaskabidean jartzeko edo; hamaika txantxa egin izan zioten lagunek bere ohitura haren kontura:
‎31706 zenbakia duen erretratua da, nolanahi ere, dudazkoena. Horko andreak ilea arras moztuta dauka, gainontzeko gehienek bezala, baina langile bereziek eraman ohi zuten mantala darama marradun pijamaren gainean. Egin zioten argazki sortako bi oso hondatuta daude, zolda beltzak orbanak bezala zabaltzen direlako negatiboaren gainean.
‎Azken boladan, aitak dena galtzen du. Mutikoak badaki pertsona helduek gauza txiki asko eraman ohi dituztela berekin: betaurrekoak, diru poltsa, penwrite ak, txiskeroak eta giltzak, giltza mota desberdin asko.
‎Nagusitasun hori areagotu egin zen Jean Hiriart Urruti kazetan idazten hastearekin batera (1891 aldean). Euskaltzalea zen Hiriart Urruti (hori argi geratzen da haren idazkietan; kazetak berak ere, bere mantxetaren aldamenean, Iparragirreren esaldia eraman ohi zuen sorrera urteetan: «Herrialde guzietan toki onak badira/ bainan bihotzak dio:
‎Hura ere apaiz laguntzailea zen Errenterian. Donostiara, Ondarretako kartzelara, eraman ohi zituzten atxilotuak, eta Hernanin edo Oiartzunen (Gipuzkoa) fusilatzen gehienak. Jose Ariztimu, o Aitzol, ihesean atzemana, Jose Adarraga Hernaniko parrokiako apaiza, Alejandro Mendikute Donostiako kaperaua, Zelestino Onaindia Elgoibarko apaiz laguntzailea eta Jose Otano apaiza ere urrian hil zituzten, Hernanin.
‎Aintziraren paretik segituta, errekasto bat gurutzatuko dugu. Ur emari eskasa eraman ohi duenez, ez digu ertzez aldatzeko arazorik emango. Teculere kalea alde batera utzita, zuzen segitu eta, platanoak inguratuz, aurrera ekingo dugu.
‎Azkar hasi zen Garate lagunen artean nabarmentzen. Berak eraman ohi zuen gehienetan aurreneko sailkatuaren maillota. Baina koadrilakoei bakarrik ez, beste gazteei ere gailentzen zitzaien.
‎Gizakiak etxekotu zuen lehen animalia da txakurra. Jadanik Neanderthalgo gizakiaren azken banakoek aldean eraman ohi zuten, eta harreman hori askoz gehiago sakondu zen Cro Magnona iritsi zenean. Aro garaikidean hain da garatua harremana, ezen txakurrak espaziora ere lagundu baitu gizakia.
‎Barrua hustuta eta itzala suminaren argitan urtuta, lasaiago geratu zen; esan nahi baita arestian harrituta egon zena, aurkikuntzaren ondorioz harrituta egon ere, ez zela jada harritzen, Domingok bakarrik egin baitzezakeen hura –etxeko ume bihurriak–, inork egitekotan; ororen buruan, baina, datu berri bat zuen, edo egoeraren aldagai berri bat, eta aldagaiak egoeraren nondik norakoak aldatzen zituen; zerbait egin behar zuen, beraz; ezikusiarena ere egin zezakeen, bai, Maria Bibianak, baina nola egin ezikusiarena, baldin eta, Domingo gela debekatura sartu zenetik, irudi hura besterik ez bazuen ikusten buru barruko pantailan? Hala ere, nola artean nora ezean baitzegoen, ez zuen pausorik eman, nora ezak zuhurtziara eraman ohi baitzuen Maria Bibiana, Ada ez bezala, zeinak, zenbat eta nora ezago egon, orduan eta pauso gehiago ematen baitzituen, hamar pauso, ehun pauso, mila pauso... iparra galtzera eta herratzera zeramatenak maiz, bide batetik bestera, bidezko bidetik urrun; eta, hala eta guztiz ere, oherakoan, Maria Bibiana ahizpari kontatzekotan egon zen –galdetu ere, galdetu zion Adak, halako batean:... " Zergatik begiratzen didazu horrela:
‎Gizon urduria eta tirtiria zen Chaplin: horregatik eraman ohi zuen, beharbada, galtzetako sakeletako batean karta sorta bat, halako moldez, non eskua sakelan sartu eta kartak nahasten ibiltzen baitzen noiznahi, bere ezinegon hura asaskabidean jartzeko edo; hamaika txantxa egin izan zioten lagunek bere ohitura haren kontura:
‎galduko da haizeak errautsa eraman ohi duen bezala.
‎Nolanahi ere, aipaturiko erakargarritasuna ezpal askoko enborra izaki, badu ezpal bat bederen osorik euskararen erraztasunari dagokiona. Jakina denez, topiko eta aurreiritzi ugari eraman ohi dute bizkar gainean eremu urriko hizkuntza guztiek, salbuespenik gabe. Euskarak nozitzen duen aurreiritzi ezagunenetarikoa" oso zaila" izatearena da.
2010
‎Goi mailako txirrindularitzak ez du euskal selekziorik baina, iritziak iritzi, neurri batean behintzat Euskaltel Euskadi taldeak betetzen du paper hori. Maillotean eta taldeko auto zein autobusetan idatzirik eraman ohi duten" Basque Country Pays Basque" izena milaka jarraitzailek ikusi dute. Bada, Paris Niza lasterketan, hitz horien alboan" Spain Spagne" izenak ageri ziren Euskaltelen autobus eta kamioietan.
‎Londres, 1888 Mahatma Gandhi 18 urteko indiar gaztea Inner Temple eskolara iritsi zen zuzenbide ikasketak egitera. Ordura arte, jaioterrian, Gujarat eskualdean ohikoak ziren turbana, alkandora luzea eta praka zabalak eraman ohi zituen soinean, baina Ingalaterran erdiko klase europarren janzkera eta jarrera hartzea erabaki zuen. Besteak beste, dantza eta elokuzio eskolak hartu zituen.
‎1913ko abenduaren 22an Pieter Maritzburg espetxera askatu berri zituzten preso indiarrei ongi etorria egitera hurbildu zenean, belaunerainoko kotoizko tunika eta nekazariek eraman ohi zuten lungi izeneko gona zituen soinean. 1948an New Delhin hil zutenean bezala.
‎Kalitatezko ehunek zigilu bereizgarria eraman ohi dute, Nazioarteko Idazkaritzak emana, eta horren bidez jakin liteke Artile Garbi Birjina erabiliz egin dituztela.
‎Profesional horrek erakutsiko digu, zenbait terapiaren bidez, zer egoerak eraman ohi gaituzten azazkalak jatera, eta horrek lagun gaitzake egoera kontrolatzen.
‎Edo, galdera beste era batean eginda: zergatik tematzen gara eskuraezin diren utopia politikoekin, zeinek hondamendira eraman ohi gaituzten, utopia eskuragarriagoak ere aukeragai ditugunean?
‎ulertuko ez ditut, bada!; Espainiako gobernuak hiltzailetzat hartzen ditu, baina zozoak beleari ipurbeltz; edo handi mandien indarkeriaren aurrean eskuzabalak izan behar ote dugu, konstituzioaren zortzigarren artikuluarekin, adibidez? eta txikien aurrean eskulabur?; zortzigarren artikulu horretatik sentitzen bainaiz ni Espainiako tankeek eta fusilek ordu oro eta une oro destatuta eta mehatxatuta, eta Espainia inperialak aurrera eraman ohi baititu bere mehatxuak?!
‎Edo, galdera beste era batean eginda: zergatik tematzen gara eskuraezin diren utopia politikoekin, zeinek hondamendira eraman ohi gaituzten, utopia eskuragarriagoak ere aukeragai ditugunean?
‎nahiago nuke, egia esan, ez balebiltza, baina badabiltza eta ederki ulertzen ditut: ...rnuak hiltzailetzat hartzen ditu, baina zozoak beleari ipurbeltz; edo handi mandien indarkeriaren aurrean eskuzabalak izan behar ote dugu —konstituzioaren zortzigarren artikuluarekin, adibidez— eta txikien aurrean eskulabur?; zortzigarren artikulu horretatik sentitzen bainaiz ni Espainiako tankeek eta fusilek ordu oro eta une oro destatuta eta mehatxatuta, eta Espainia inperialak aurrera eraman ohi baititu bere mehatxuak...!
‎Baina, 1936ko uztailaren 18 hartan, maisua bere bizikletan ezkutatu eta gero, ikara ezezagun batek hartu zuen, eta galduta sentitu zen. Prince Rupert inguruko eremuetan zebilela, berak etxola bat eraman ohi zuen buruan, eta estufa, eta meatzari talde bat estufaren inguruan, hain justu ere azkenean aurkitu zuena. Eta irudi horrek mundua balio zuen, mundu osoa ordezkatzen zuen, edo zehatzago, munduan aurki zitekeen on guztia.
2011
‎Gero unibertsitatean mural bat egiteko eskatu zidaten. 90 euro eskaini zizkidaten, eta onartu egin nuen, jakina! Kurt Cobainek munduratu zuen nolabait zure lelo hori, ezta. Bai, elastiko bat eraman ohi zuen igelaren irudiarekin eta esaldi horrekin. Oker ez banaiz, MTVren sarien banaketa batean, 1992an edo, hori jantzita agertu zen.
‎«Ur haundietan sartu ginen ta/ urak eraman du dena», kantatu zuen lehen bertsoaren azken puntuan Agirrek. «Ta urarena ziklo bat dela/ entzun dugu mila aldiz/ urak eraman ohi dun guztia/ urak ekartzen du berriz», erantzun zion Martinek jarraian. «Poesia da irtenbidea/ nunbait zure arabera», bota zion Agirrek Martini azken bertsoaren hasieran, eta poesiarik gabe, gordin erantzunez amaitu zuen bertsoa:
‎Egiazki, Mallarme eta Valery ren hermetismoa deszifratzen zailduta lortu du kasu korapilatsuenak ere ebazteko abilezia berezia. Juan Ramon Jimenez, Pablo Neruda eta Gustavo Adolfo Becquer aldean eraman ohi ditu halaber. " ¿ Y tu me lo preguntas?
‎Argiztapenak eraman ohi du etxe bateko argindar kontsumoaren laurdena edo bostena, nahiz eta erdia ere izan daitekeen, gauzak gaizki eginez gero.
‎Ezustean harrapatu ditu bi lagunak Iñakiren deiak, gauza ederra da beti aldean eramatea, porsiakaso ere: baserritarrak ere bertan eraman ohi du arraitza, erreminta kamusten zaionerako.
‎Ur saltzen dabilen nerabeak turista batzuk begiztatu ditu, jende multzotik gertu, eta haiengana abiatu da zalu. Kloro pastillak eraman ohi ditu aldean azken boladan, zenbaitek ez baitu, bestela, salgai dakarren ur horretatik edan nahi, ez dira fio, nonbait, eta mutilak nahiago du, hamaika aldiz, berak eskaini urarekin batera, ezen ez turista, pilulatxoa poltsatik hartu, eta urari botatzen diola bere aurrean ikusi beharra. Eramanezina zaio.
‎Asifen kexuak haizeak eraman ditu, haren izenik ere ez zekien artean. Gerora otu zaio hark ere ez zuela, bere gisa, trebezia handirik izango uretan, hegoaldeko ibaiek ur txikia eraman ohi dutela, ezer daramatenean. Dagoeneko badakite denek alferrik dela bateltzainari ezer esatea, eta isilik geratu dira.
‎Txikitan ia astero eraman ohi ninduen baserrira aitak, gustukoa nuen oso: kalezulotik irtenda mendi usain zabal hura aditzea, lehengusuekin jostatu edo aitonari oiloak gobernatzen laguntzea, piku azpian gordeka ibiltzea edo morroiarekin janaritara joatea.
‎Poltsikoan beti eraman ohi zuen labanarekin moztu zituen Begoñaren aitak trepeta berrien uhalak, eta behor gaixoaren barrenetik azken hasperen bat irten zen.
‎itsasoa kirol poltsan etxera eraman ohi dugula,
‎Berehala konturatu zen nirekin bazuela harremana estutzerik eta, egunero, egoitzako lorategian ematen genuen pasieran kontatzen zizkidan bere azken urteetako penak. Ni nintzen garai hartan berarekin hitz egiten zuen bakarretakoa, gainontzekoak nahiko nazkatuta baitzeuden haren maniekin, nahiz eta gustura jaso hark ereindako baratzeko fruituak, baita merkatutik eraman ohi zuen diru apurra ere (hildako aitona amonek utzitako arropen bigarren eskuko salmentatik sortua), besteak beste.
‎Bi bertsolari plazaratu ziren, bata txikia eta euskaldun gehienek buru gainean eraman ohi zuten txapelaz jantzia. Bigarrenak, ordea, bere lagunak halako hiru toki hartzen zuen; makilaz laguntzen zen ibiltzeko eta blusa beltza zeraman soinean.
‎Bazekiten kutsu politikoko bertsoak kantatzen eta herri askotatik deitzen zituzten. Lopategi zen kotxeduna, eta berak eraman ohi zuen Azpillaga. Bertsolari muxika­rra Gernikan bizi zen orduan, eta Markinatik zehar Mutrikura joaten zen laguna hartzera.
‎Zenbait jendek nasofaringean eraman ohi du germena; beste batzuek, berriz, arnasbide altuetako infekzioak izaten dituzte, eta amigdalotomizatuek eta erretzaileek ere meningokokoak izateko arrisku handia dute. Transmisioa pertsonatik pertsonarakoa izaten da, airetik; gaixotasun meningokozikoa, berriz, nasofaringeko germenak odol korrontera sartzean sortzen da.
‎Berriro desagertu zen, tarte luzeago batez oraingoan; itzuli zenean, gizon arropa zekarren esku batean, eta bestean mundu digitaleko printzesa batzuek eraman ohi dituzten jantzi dotore horietakoak: minigona, bularretakoa, sorbaldako handiak eta ukondorainoko eskumuturrekoak... den denak arrosa kolorekoak.
‎Lantzak, dardoak, harriak edo beste edozein arma erabiltzeko gauza ez zirenak zuhaitzetara igotzen ziren azkar eta bertatik antolatzen zuten euren defentsa. Gehiago ezinean aurkitzen zirenean, ordea, beti aldean eraman ohi zuten haginaren fruitu gorrixka jan eta pozoituta hiltzen ziren, erromatarren eskuetan ez erortzearren. Hildako hauek ehorztean, egundoko aiene eta negarren artean, eurentzat propio egindako eresiak abesten zituzten, zeinetan goresten baitzituzten hildakoaren eta bere senideen bertuteak eta balentriak.
‎Bestalde, Hermengoa kapitainak gorputza behi edo basurde larruz babesturik egin ohi zuen borroka; oholez egindako ezkutua ere eraman ohi zuen, goitik behera babesten zuena.
‎Ba omen zen San Seberianori eskainitako ermita bat Gipuzkoako herri bateko mendi baten gainean, non urtero ospatzen baitzen santuaren ohorezko erromeria. Egun horretan herritarrak bildu ohi ziren lautada batean, eta kandela handi bat andetan hartuta, mendian gora eraman ohi zuten ermitaraino. Bertan, kandelaren eskaintza eginaz bat, ospakizun handiak egiten zituzten, bertsoak kantatuz, dantza eginez eta ugari jan eta edanez.
‎Testu kritiko osoenek baina, laugarren osagaia eraman ohi dute:
‎Dama galant sudurmotz bat salbu, zeinak gauero bere zakurra paseatzera ateratzen baitzuen, lehoi txinatar beltz handi bat. Bilo gorria zeukan neskak eta soineko zuri bat eraman ohi zuen, Eivisa aldeko horietako bat, Sorollak pintatzen zituenetakoa.
‎Etimologia azalpena: Ilunkara da; 1710eko testigantzan oikonimoek eraman ohi duten enea azaltzen da, baina oinarria, Sarron, Sarra (n), zer den ez dago garbi. Antzeko zerbait gertatzen da Sarrankoliñenea rekin:
‎Pentsatze hutsak barre zantzoak sortzen dizkio. Beltzarana, arraia alde batera ongi orraztua, bazuen Fontechak fotogenia, egonarria eta poker aurpegia 80etan; hainbeste politikari galbidera eraman ohi dituen suminaldi erraza saihesteko talentua, hizketarako erraztasuna, aurkariarekin gentlemen agreementak sinatu eta gero adostutakoa ez betetzeko gerria eta azala, bere aurpegiko giharren kontrola. Europako Parlamentuko desterruan iragan ditu hainbat urte, ordea, eta Ajuria Eneko hitzarmenaren garaiko zurrunbiloan igeri egiteko zuen gaitasuna galdua du honezkero.
2012
‎Hautatzaileak berak, adibidez, joan zen astean aitortu zuen ez litzatekeela arazo bat izango Eurokopa ez jokatzea, horrek Italiako futbolari mesede egingo balio. Hitzak, baina, haizeak eraman ohi ditu sarri, eta, azkenean, Italia Polonian dago. Ez du egin nahi bezalako prestaketa, baina, hala ere, Eurokopa irabazteko hautagaien artean dago.
‎Viktoria erreginaren erreginaldi betean, haren moral estu eta zorrotzaren itzala antipodetaraino ere iristen zen, beraz. Zaila zen ezkontzeko adinean zeuden emakumeak bakarrik topatzea, ama, beste senitartekoren bat edo neskamea eraman ohi baitzuten alboan, xexteroa edo karabina, alegia. Horrenbestez, bikotekideen arteko komunikazio arina lortzeko trabak gainditu behar ziren, eta bestelako bideak asmatu.
‎Nolanahi ere, ez da komeni erabateko bereizketa egitea bi antzekotasun mota horien artean, batzuetan bata bestearen ondorio zuzena izan daitekeelako. Gizarte psikologoek badakite bi pertsona edo gehiago talde bereko izateak aktitudeak partekatzera eraman ohi dituela, eta horrek sendotu egiten dituela haien artean pertzibitzen dituzten antzekotasunak eta, ondorioz, baita erakargarritasuna ere (Briñol eta beste, 2001).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia