Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2000
‎Azken zortzi urteetan ezker abertzaleak eraginkortasun handiagoa lortu du eta gatazka deitu izan den hau bere maila politiko estrategikoan jarri du. Mayor Orejak argi esan du hemen dagoen desafiorik handiena politikoa dela; eta hori goreneko mailara eramatea lortu dugu. Beraz, Batasunaren bidez, nazio eraikuntza prozesuan euskal ezkerra bildu nahi dugu.
2002
‎Hasiera batean, ekimen hori Afrikan eta Sobietar Batasuneko errepublika zaharretan bakarrik gauzatuko zen. Plan hori Goi bilerako II. motako proiektuetako bat da, eta edateko ura, estolderia eta araztegiak munduko biztanleriaren erdira eramateko lortutako akordioa sendotzen saiatzen da, orain ez baitu halakorik, 2015 baino lehen. Gaur egun, 2.000 milioi pertsona inguru daude edateko urik gabe, eta 30.000 inguru hiltzen dira urtero, egoera txarrean dagoen uraren kontsumoarekin zerikusia duten gaixotasunengatik.
2005
‎Krisian ez dagoena TAU Baskonia da. Zuk gailurrera eramatea lortu duzu, Europako talde onenetakoa bihurtzea. Ohartzen gara euskaldunak zein saskibaloi talde dugun?
2006
‎Ondorengorik gabe geratzean Arradarrak, koroara pasa zen benetan eta 1307an Mauleko gazteluaren truke Oger Maulekoari eman zitzaion eta 1351n berriro eman zion Karlos II.ak Joan Maulekoari. Karlos III.ak 1389an Martin Aibarkoari eman zion, baina 1402an Oger Agramondekoak Joan Maulekoaren biloba izanik auzitara eramanda lortu zuen erregearengandik jaurgoa. 1455ean beaumondarren esku egonda, Tuterako merioak Mosen Martin Peraltakoak eraso eta hartu zuen eta suntsitu.
‎–eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: ...urtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz e... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, luzeak izaten ari dira, eta ez dirudi bide onetik doazenik, Elektrikak berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...urtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz e...
2007
‎Nanopartikula horiek burdin ioiz kargatuta zeuden, eta tumorea erresonantzia magnetikoko irudiekin ikustea ahalbidetzen zuten. Orain, Estatu Batuetako zientzialariak pixka bat urrunago joan dira, eta nanopartikula horiek berak tumoreen aurkako botikak molekula aktibo gisakoak – eramatea lortu dute, hidrogeno loturen bidez elkartutako bi dna heben bidez. Nanopartikulak tumore ehunean kontzentratu ondoren, gorputzaren kanpoaldean sortutako behe maiztasuneko eremu magnetiko baten eraginpean jartzen dira, 350 eta 400 kilohercios artean. Uhin horiek kalterik eragin gabe zeharkatzen dituzte ehunak, eta nanopartikuletan sortutako beroak haustura eragiten du, bi DNA “hari” elkartuak zituen hidrogeno lotura urtzearen ondorioz.
2008
‎Gutxieneko abantailarekin baina partida aurrera eramatea lortu zuten iurretarrek asteburuan. Abadiñoren aurka jokatu zuten eta etxetik kanpo jokatzea ez zen oztopo izan beraientzat.
‎Trena esaterako. Eta hori autoak kenduz eta trenera eramanez lortzen da, baina ez Euskal Y-a bezalako bide berria eraikiz, horrek hiriburuen arteko mugimenduetarako baino ez duelako balio. Hiriburuen arteko mugimenduak mugikortasun arazoaren zati txikia besterik ez dira.
‎Egia esan, karlistentzat ere kontraesankorra zen udal hauteskundeak sufragio orokorraren bidez irabaztea, pentsaeraz auzokide hautagaien sistema defendatu behar zutenean. Ondorioz, karlistek sufragio orokorra erabili egin zuten, baina inoiz ez aldarrikatu. errepublikano federalak izan ziren eskubide hau sutsuen aldarrikatu zutenak, eta Donostiako komiteak bere iritzia Madrileko Kongresura eramatea lortu zuen, Hilario Sánchez diputatuaren bidez1071.
‎eskola berezira eraman zuten. Gorra ez zela konturatu ostean eta medikuen arteko hainbat iritziren aurrean (adimenez atzeratua, batzuen ustez), Itard doktoreak, bere jakin min zientifikoak motibatuta edo, bere etxera eramatea lortu zuen; gobernuarengandik berarekin bizi zen emakumearentzako babes eskubidea eta laguntza ekonomikoa lortuz eta hezkuntza pertsonalizatu berezi antzeko bat aplikatu nahian, aipatutako mediku gazte horren ardurapean geratu zen. Etxe horretan bizi izandako eta harekin saiatutako irakaskuntza bereziaren gorabehera, esperientzia eta zailtasunen berri utzi zigun. Itard Doktorearen Txosten?
‎Gazteriaren zati handi baten amorru bizia oldar egitera eramatea lortu dute ezker muturreko taldeek. Adituen arabera, kale borrokara deliberatuta eta trebatuta dauden ezker muturreko eta anarkista jarraitzaileak 2.000 eta 3.000 inguru dira.
2009
‎• Eta azkenik, eta ez justu garrantzia gutxien dutelako, prozesu hauetan erabili dituzten estrategiak. Aztertutako bikoteek beren hizkuntza aldatzeko nahia praktikara eramatea lortu dute (beste batzuk agian ez). Bikote hauetako kideak moldatu dira nolabait, aldaketa prozesuan topatu dituzten zailtasunak gainditzeko.
‎Abahlali baseMjondolo 2005ean sortu zen Durbaneko hirian antolatutako blokeo baten ondorioz eta, dagoeneko, beste hiri batzuetara zabaltzea lortu du, Cape Town edo Pietermaritzburg bezala. Mugimenduak marjinatuen egoera Hegoafrikako Auzitegi Gorenera eramatea lortu du, hitza eman die inoiz izan ez dutenei.
‎Frantziak eta Erresuma Batuak produktu berdeen balio erantsiaren gaineko zerga apaltzeko eskaera ere egin zuten martxoaren 10eko bilera hartan. Bruselako bileran, ordea, ez zuten proposamen hori aurrera eramatea lortu, Europako Batasuneko estatu andana bat horren aurka zirelako.
‎Hala ere, proiektuaren alderik interesgarriena erakusketa aretora eraman dituzten hormak dira. Kartzela hormaz inguratutako espazio itxia denez, presoen askatasuna mugatzen zuten hormetako azala hartu eta oihalen gainean erakusketa aretora eramatea lortu dute. Beraz, kartzelako pasillo luzeak eta ziega txikiak ikus ditzakegu, batzuetan gure begien aurrean zabalduta eta besteetan lurrean tolestuta.
‎Paperak eskuan, beste matematikari batekin elkartu eta berehala konturatu ziren jenio bat zutela han. Kosta zitzaien, baina Ramanujan Ingalaterrara eramatea lortu zuten. Eta Hardy harekin elkarlanean aritu zen, harik eta 1919an Ramanujan, tuberkulosia ezin gaindituta, Indiara itzuli zen arte.
‎Oraingoan jo eta pasatu egin du mugarri hura. Lanari gidoi fin eta zorrotza gehitu behar diogu gainera, esaldi laburretan mezu ulergarri eta unibertsalak eskainiz irakurlea ibilbide narratibo hezitzaile batean eramatea lortzen du, aise eraman ere, jorratzen duen gaiaren larritasunak (umeen arteko erasoak, irainak) merezi duen hanpadurarekin. Andre Neves:
‎–Bost urte hauetan traba handiak izan ditugu. Baina borondatearekin, gogoarekin eta indarrarekin proiektua aurrera eramatea lortuko dugu?, adierazi du Azkunak.
2010
‎Ekimenak arrakasta izan du eta erdiguneko ostalariek larunbat iluntzetan eta igande eguerditan hirian sortzen den txikiteo giroa ostegun eta ostiraletara eramatea lortu dute. Txikiteoa suspertzeaz gain, sektoreak bizi duen krisiari aurre egitea lortu dute ostalariek.
‎Zorgbulkagailua izpi horretara eramatea lortu behar genuke.
‎Ile beltz trinkoa, bular harroa eta ipurdi alde zabala. Esan dezaket munduko tiporik ahaltsuena sentitzen naizela orgasmora eramatea lortzen dudanean, botere sentsazioa oso gauza birtuala izan delako nire bizitzan.
2011
‎Ane oso eroso aurkitzen zen Frediren elizan eta Tomas berarekin eramatea lortzen zuen batzuetan, baina Tomasek nahiago zuen eliza klasikoa. Azkeneko errezoa egiten zutenean, gogor ixten zituen begiak Anek eta benetako fedearekin ahoskatzen zituen hitzak.
‎Hona hemen, sorkuntzaren filologizazioaren fenomenoa muturrera eramanda lortutako emaitza: «endotematika».
‎horretaz ez dago dudarik; azter ditzagun aurreko hilketarekiko antzak eta baita aldeak ere. Kasu bietan, hiltzaileak emakume bat aukeratu du, eta horietako bat behintzat, Pragan bizi zen; ez dakigu nola, baina biolentzia erabili gabe biktimak hilketa gertatu den tokira eramatea lortu du. Han ez da eraso sexualik izan, ezta torturarik ere; oharkabean harrapatu edo, eta biak modu berean garbitu ditu:
2012
‎Gero eta gehiago entzuten dira adierazpenak esanez espetxe politika bere horretan mantentzea eskandalu larria dela, eta jendartearen iritzia urtarrilaren 7an horren lekukoa izango da, modu kolosalean gainera, posizio guztiak beraz, ondo zainduta eta erasorako prest. Euskal presoen aurka darabilten espetxe politika guztion ekimenaz zigor, erabilpen eta mendeku klabeetatik konponbide demokratiko baten klabeetara eramatea lortzen dugun artean, zuei, apaltasunez, mezu zuzena igorri nahi dizuet: ez zarete inoiz bakarrik ibiliko.
‎El Coronil (Sevilla, Andaluzia) herriko alkatetzan izan zinen hamar urtetan zure ideiak praktikara eramatea lortu zenuen?
‎Ariketa premiazkoa, baina nago telebistarengan ez ote den ari bideratzen guztia, irratiak giza komunikazioan daukan indarra baztertuta, RE, EI, Gaztea eta gisako hedabideak edukita, milaka entzulerekin... EIren 30 urtebetetzeak, behinik behin, eztabaida irratira eramatea lortu du zenbait egunetarako. Irekitako bideak luze jarraituko ahal du!
‎Ibilbide kontrajarriek eragindako azaleko xehetasunak alde batera utzita, berdin berdinak dira, ezbairik gabe. Parranda beste leku batean jarraituko dugun aitzakiarekin, nirekin eramatea lortu dut: ez zait batere kostatu, total eginda dagoenez gero.
‎Txalupa neure bizitzan inoiz ikusi nuen zuhaitz bakarrarekin egindako piragua edo kanoarik handiena zen. Hura bai izan zela lan nekeza, ziur egon zaitezke?, eta uretaraino eramatea besterik ez nuen falta; eta uretaraino eramatea lortzen banuen, zalantzarik ez dut inoiz egin den bidaldiarik zoroena eta bitxiena izango zela nirea.
‎...en zidan beste gogoeta bat, eta, zalantzarik gabe, nirea bezalako zoritxarrean egon zitekeen edonori berdin egingo lioke; alegia, une horretan nuen egoera hasieran espero nuenarekin konparatzea, edo izan zitekeenarekin; hau da, Jainkoaren ardurak mirariz ontzia itsasertzetik hurbil jarri izan ez balu, eta, nire poz eta atseginerako, bertara hurbiltzeaz gainera, handik atera nuen guztia hondartzara eramatea lortu ez banu, orduan ez bainuen izango ez lanerako erremintarik, ez babesteko armarik edo janaria lortzeko sutautsa edo muniziorik.
‎Atsekabe horretan, ontziko gidariak txalupa hartu zuen, eta beste gizon guztien laguntzarekin ontzi gainetik uretara eramatea lortu zuen; denak sartu ginen, hamaika lagun; eta Jainkoaren esker onaren eta itsaso basatiaren eskuetan jarri ginen. Izan ere, ekaitza neurri handi batean baretu zen arren, itsasoa oso zakartua zegoen oraindik, eta den wild Zee 12 izena, holandarrek ekaitza zenean esaten zioten bezala, egokia zen hari esateko.
‎Hirian gertatzen ziren istripuetan, hurbil zen Sebero. Bera banketxetik irten zen momentuan, atrakatzaile batzuk sartu ziren, bertako bi langile tiroka hil eta diru mordoa eramatea lortu zuten.
2013
‎Etxeberriak gogoratu du Udalbatza osatzen duten hiru alderdiek adostutako proposamenaren eraginez" azpeitiar guztiek" birziklatu dutela, eta prebentzio eta berrerabilpen politikak bultzatuko dituztela gaineratu du. " Egungo sistemak ez garamatza lortu nahi ditugun emaitzetara"; hala, hondakinak gaika kontrolatuko dituzte, eta" edukiontzi sistema berri batean" oinarritutako sistema berria jarriko dute martxan. Zentzu horretan, koalizioak adierazi du Azpeitiko Udalak"" bermatuko duela herritarren parte hartzea.
‎Una esvástica sobre el Bidasoa dokumentalaren sortze prozesua beste pelikula bat egiteko materiala ematen duten horietakoa izan da. Misterioz jositako abiapuntu batetik tiraka, ikerketa luze baten ondorioz filma aurrera eramatea lortu dute Alfonso Andres eta Javier Barajas zuzendariek. 1945eko maiatzaren 8an, Bigarren Mundu Gerraren azken egunean, hegazkin aleman bat erori zen Kontxan.
‎Baina, zer egin katuari alergia badiozu? Hori murrizteko moduak daude, eta etxeko elkarbizitza maizter iletsuarekin eramatea lortzeko. Katuekiko alergia fresten duen produktua eskuratzea.
2014
‎Josuren Murgizu Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kidea ere bat dator: " Kataluniarrek euren informazio guztia Salamancatik eramatea lortu dute, Eusko Jaurlaritzak ordea ez; ardura handiagoa hartu behar lukete".
‎egiazta dezala, nahi duen moduan baina fidagarritasuna bermatuz %100, eskulturak zinez uzkitik zuzenean ateratzen direla horrela, eta egin dezala publikoki. Moltke jaun buru nahasia NYCra eramatea lortzen dute, eta kamera bat instalatzea komuneko zuloan eskulturak botatzen dituen unea bera filmatzeko eta, bai, emititzeko (zer gutxiago askatasunaren lurraldean, non exekuzioak ere live egiten dituzten).
‎Jende dezente dabil kaletik eta, horren ondorioz, ostikadatxo leunak eman dizkiot hasieran, diskretuak, ia inor ez konturatzeko modukoak. Museoko zabalgunera iritsita, ezkerretara desbideratu dut gaztaina iharra, eta luzeago jo diot, indarrez; nahiko zuzen eramatea lortu dut. Plazaren amaieran, oinezko pasabidea igaro eta bus bidetik jarraitu dut:
‎Hagak baliatuz, ontzia zeharka jarri behar zuten eta uraren indarrari alboa erakutsi. Horretarako, haga muturrak karelaren beheko aldean egindako koska batzuetan bermatu eta gabarrariek ontzia saiheska eramatea lortu zuten, pixkaka pixkaka ezkerraldeko ibai bazterrerantz hurbiltzen zirela.
‎Parisera eraman, eta lehengo azterketa fisikoak egin ondoren, «gormutuentzako» eskola berezira eraman zuten. Gorra ez zela konturatu ostean eta medikuen arteko hainbat iritziren aurrean (adimenez atzeratua, batzuen ustez), Itard Doktoreak, bere jakin min zientifikoak motibatuta edo, bere etxera eramatea lortu zuen; gobernuarengandik berarekin bizi zen emakumearentzako babes eskubidea eta laguntza ekonomikoa lortuz eta hezkuntza pertsonalizatu berezi antzeko bat aplikatu nahian, aipatutako mediku gazte horren ardurapean geratu zen. Etxe horretan bizi izandako eta harekin saiatutako irakaskuntza bereziaren gorabehera, esperientzia eta zailtasunen berri utzi zigun «Itard Doktorearen Txosten» ospetsuan, eta horren laburpen fidela eta maitasunez eginikoa da pelikula, hain zuzen ere.
2015
‎Edozer gauzarekin konforme zara eta horren azpian beldurra dago. Zure jarrera aldatu eta gauzak bukaeraraino eramatea lortu arte ez duzu bake handirik izango zeure buruarekin.
‎Pare bat egun zituen Nagorek jakiteko, baina poliziek bozeramaile baten bitartez Bizkaian eta batez ere Bilbon droga trafikoan zebilen talde baten desegitearen berri eman zuten. Talde honek, pare bat aste lehenago, poliziaren biltegi batean sartu eta hainbat kokaina fardel eramatea lortu zuen. Handik astebetera, lapurtutako droga hori kalean antzeman zuen poliziak.
‎Umeak berriz ere uztea. Alegriak, errusiar agintarien bitartez, umeen artean banatzeko gaileta kaxa batzuk eramatea lortu zuen. Bertako zaintzaileak orduan hasi ziren, horretarako ateratako mahai batzuen gainean, kaxak irekitzen.
‎2 Ni errezeloz beterik nago, on guztitik deabruak txarra ateratzen duela ikusirik; horregatik, aita hauen sasoia igaro arte, ez nuke nahi okasiorik izan dadin ez hitzetarako ez egiteetarako, bada, beste batzuetan esan dudanez, beren asmoak aurrera eramatea lortzen dute, eta horrela ez naiz harritzen egin dezaten edozertaz. Beraiek ez dute uste Jainkoaren aurka doazenik, prelatuak beraien alde baitituzte.
2016
‎Ondorioz, Xabier Agirre presidente berriaren ildokoak jaun eta jabe izan ziren ABB berrianGaur gaurkoz ildo ofizialaren eta kritikoaren arteko harremanak ez daude hain tenkatuta. Agirre ABBko buru izan den bitartean urak bere onera eramatea lortu du, hein handi batean, besteak beste, Gerenabarrenaren aldekoak bigarren maila batean geratu direlako, zalapartarik sortu gabe. Ezin da esan, ordea, barne tentsioak erabat apalduta daudenik eta sektoreen arteko lehia desagertu denik.
‎Horrela, gure interesa kanpoaldetik barrualdera eramatea lortzen du Sternek. Alferrik da gidaliburura jotzea; geure gogoa kontsultatu beharrean gaude.
‎Ezetz, alokatua zela erantzun zion. . Txikia da baina polita?, esan zuen Iratik,, eta zer garbi eta ordenatuta daukazun dena?, jarraitu zuen, eta Josebari ez zitzaion gustatu, agian neskak pentsatu zuen ziurtzat jotzen zuela bere etxera eramatea lortuko zuela gau hartan eta horregatik zeukala dena txukun txukun.
‎Bereizgarri moduan herritar, kolektibo eta erakunde boluntarioen parte hartzea eta irrati horiekiko duten konpromisoa ere ikertu dute. Era berean, medio horien konpromisoa, modelo parte hartzailearen sorkuntza, tokiko eta gertuko informazioaren eskaintza, komunitateari ekartzen dizkion onurak eta, oro har, herriari egiten dioten ekarpena argitara eramatea lortu dute (Gabilondo, 2014).
‎Ez da komeni arrautza duten prestakinak eramatea, kutsatzeko arrisku handia dutelako. Janaria duen aire zabaleko irteera batek «gonbidaturik» ez eramatea lortzeko, garrantzitsua da: Menu erraz bat aukeratzea, ez dezala behar bezala prestatu, ezta tresna asko behar izatera behartu ere.
2017
‎Zorionekoak dira Cabaret Chihuahua kotaldekideak. Euskalduna bezalako jauregira kabaretzaleak eramatea lortu baitute Aste Nagusiaren ostean. Abuztuaren 29tik irailaren 3ra programatuta zegoen umorea, kritika eta musika uztartzen dituen antzezlana. Bada, jauregiko kudeatzaileek jakainarazi dute hiru emankizun gehiago eskainiko dituztela irailak 7, 8 eta 9an, 20:00etan.
2018
‎Rojavara (mendebaldeko Kurdistanera), Siriako zatira. Han ezagutu nituen hainbat hamarkadatan Assad familiaren basakeria jasan zuten kurduak, erregistro zibilean agertu ere egiten ez ziren gazte asko, erregimenak existentzia bera ere ukatzen zielako; gazte haiek, huts egindako Arabiar Udaberri hura askatasun apur bat promesten zuen tokira eramatea lortzen aritzeaz gain, lehenengoak izan ziren Sinjarko mendietan harrapatuta zeuden yezidiei laguntza ematen, beren lurretara ekarriz eta bertan adeitasuna eta zeukaten ogi apurra eskainiz.
‎Handik urte batzuetara, paper eta tramite asko egin ostean, gorpua Urduñara eramatea lortu zuten senideek. Egun, bertan dago lurperatuta.
‎Kataluniako prozesuak asko erakutsi digu. Gizarte zibilak herriaren nahia erakundeen agendara eramatea lortu du. Horrek du garrantzia.
‎Karen gero eta gehiago bakartu zen bere barruko zeru azpian, eta Kasperrek berekin bizitzera eramatea lortu zuen. Hamahiru urte zituen Lassek orduan.
2019
‎Zuhaixka baten adarrari heldu eta erauzi egin zuen. Ezker eskuin edozeri kolpeka," ezta bat ere, ezta bat ere!" errepikatuz, baina bat batean gurgura batean eten zitzaion ahotsa, eta malkoek ihes egin zioten, eta haren gorputz guztiak, bortiztasun hura bat batean utzirik, bere gain zanpatua zirudien; eta nik, besotik heldurik, bere sofara eramatea lortu nuen, hantxe erori zen, eta burua bururdi batean hondoratu, eta negar zotinka hasi zen erabat.
‎–G7 hau baliagarria izatea nahi dut?. Gaur eta bihar mahai gainean jarriko dituzten gaiak gatazka iturri bilakatuko dira, zalantzarik gabe. Trump hitzordura iritsi da Txinari ezarritako muga zergak handituta, eta ikusteko dago zer nolako gatazka sortuko duen auzi horrek, agenda bere eremura eramatea lor baitezake; gai horri begira, Frantziako presidenteak atzo adierazi zuen agintariei ohartaraziko diela, tentsio komertzialak, txarrak direla guztientzat, eta egoera, egonkortzeko beharra?
‎Lehenengo, irakaslea bera; gero, Xabier. Hitz batzuk ezpainetan eta beste batzuk, oso bestelakoak, buruan; bikotekidea zaintzeaz baino gehiago arduratzen ziren beren egoa elikatzeaz ohera eramatea lortzen zuten emakume kopurua kontatuz. Haien ondoan, Leire zimelduz joan zen, egunez egun, gezurrez gezur, baina ez zuen berriro halakorik onartuko.
‎Giza gaixotasunei dagokienez, horietan identifikatutako lncRNAk haien diagnostiko goiztiarrerako biomarkatzaile gisa, pazienteen pronostikorako edo gaixotasun horiei aurre egiteko itu terapeutiko gisa erabili daitezkeela frogatzen duten ikerketak ezinbestekoak dira (7). Zentzu horretan, klinikara eramatea lortu den lehen lncRNA prostatako minbiziaren detekzio goiztiarrerako erabiltzen den PCA3 (Prostate Cancer Antigen 3) lncRNA da. PCA3aren adierazpena prostata espezifikoa da, eta prostatako ehun osasuntsuekin alderatuta, prostatako tumoreen% 90 baino gehiagotan haren adierazpena 60 aldiz handituta dagoela ikusi da.
‎Kargua ilusioz eta arduraz hartu duela adierazi du Lazkanok, Uemak jaso duenez. Azken agintaldian Uema sendotzeko egin den lana nabarmendu du eta urrats berrien garaia dela adierazi: " Sendo dagoen erakunde baten gidaritza hartu dut, udalerri euskaldunen garrantzia lehen lerrora eramatea lortu baitu Uemak. Dena dela, euskararen normalizazioan jauzi kualitatiboa emateko eta urrats sendoak egiteko agintaldia izan behar du honek.
‎Saio traketsa iruditu zitzaion, hala ere: Egoera tristetik egoera dramatikora eramatea lortuko duk horrela, memeloa halakoa!
2020
‎Abiatzen da esanez katalan herriak 2017ko urriaren 1ean burututako autodeterminazio erreferenduma gertakari garrantzitsu eta esanguratsuenetako bat izango dela Europa garaikideko historian. Espainiako estatuko goi instantziek, Estatuko Buruzagitza barne (monarka), onarturiko eta Espainiako gobernuak eragindako biolentziaren aurka, eta Estatuko agintariek erreferenduma eragozteko egindako saiakera legal eta ilegal guztien aurka halaber, egun hartan katalan herri antolatu eta solidarioak modu baketsu eta zibikoan aurrera eramatea lortu zuen Europa garaikideko prozesu demokratiko esanguratsuenetako bat. Askatasun eta demokraziaren aldeko borrokan, katalan herriaren garaipentzat jo behar da urriaren 1eko erreferenduma.
‎«Salmenta prezioek ez dute gorakada hori guztia izan. Balio kate guztian eraginkortasuna hobetuz, igoera hori salmenta preziora ez eramatea lortu dugu. Baina erosketa prezioak igotzen jarraitzen badute, salmenta prezioek ere gorakada izango dute».
‎Jokoz kanpo ren moduko antzezlan batek futboleko jendea lehenengo aldiz antzerki batera eramatea lortu du. Hori oso garrantzitsua izan da, kulturan gaudenok ardura hori baitaukagu:
‎Datozen hilabeteotan, gauden egoeran gaudela, euskaltzaleok gure aldarrikapenekin, baina batez ere, gure praktikekin euskara bizitza sozialaren erdigunera eramatea lortu behar dugu, behar diren segurtasun neurri guztiak hartuz, noski.
2021
‎1941 eta 1944 urteen artean, nazien aurkako Belgikako erresistentziak sortutako Comet sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirinioetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.
‎Hasteko nazionalismoa bera mugimendu moderno bat baita definizioz, eta bere jarrera antimodernoan, esentzia aurremodernoaren defentsan, bitarteko eta planteamendu modernoez baliatuko baita. Horrela, bere hastapenetatik euskararen erreforma bilatu zuen euskal nazionalismo horrek, euskara eskolara eta hedabideetara eramatea lortu zuen, kultur plangintzari ekin zion eta abar. Bestalde, jarrera antimoderno eta esentzialistan graduak izan ziren nazionalismoaren beraren baitan, eta mugimendu osoaren barruan bestelako erreferente garrantzitsuak ere garatu ziren.
‎" Sormen hori literaturara zabaltzea nik esango nuke kostatzen zaiela". Hau da, sormen artistiko literarioa da gaitasun maila egoki batera eramatea lortzen ez dena, esandakoak kontuan hartuta eta, ondorioz, pentsa daitekeen legez, seguruenera, ikastetxeetan ez delako lanketa egokirik egiten. Zentzu horretan, hori bera berresten du IIR1 ek eta aurrera begirako soluzio gisa funtziona dezaketen bi gako eskaintzen ditu:
‎Bigarrenetan, aldiz, koreografoak zerbait mugiarazi nahi du ikuslearen izpirituan. Arlo horretan, bereziki gogoratzen dut orain dela hogei urte ikusitako Maria Rovira koreografo katalanaren Mandala lana (Transit konpainia), non dantzaren joko errepikatu eta aldakorren bidez, ikuslearen arima meditazio egoera batera eramatea lortzen zen. Niretzat, horixe da dantzak duen ahalmen izugarria, hau da, ikusle trebatuaren arima mundu honetatik kanpoko egoera batera eroatea.
‎* Abenduaren 16an hil zen, operazio bat prestatzeko beste militante batzuekin batera ari zelarik harri handi bat erori zitzaionean buru gainean. Nahiz eta une gutxira sendagile bat bertara eramatea lortu, zoritxarrez, ezin izan zuen ezer egin. Heriotza bat batekoa izan zen.
‎Borrokaldi baten ostean hilaurrean zen Iñaki artatu ahal izan zuten. Azkenean, lagunek pilotakada artean Iñaki auto partikular batean sartu eta anbulantzia bateraino eramatea lortu zuten. Ospitalera iritsi ondoren hil zen."
2022
‎Agian kasu adierazgarriena Anasse Kazib militante troskistarena izan da. 2018ko trenbide greban ezagun egin zen aktibista, bere programa eta hautagaitza Frantziako hainbat txokotara eramatea lortu du, gizarte eragile eta mugimendu desberdinen atxikipena eskuratuz.
‎«Gezurti patologiko bat da, atentzio bilatzaile etsi bat, zorakerien saltzaile bat»; izenondo horiek eta beste hainbat erabili dituzte Bill Gatesek eta enparauek haren aurka egiteko. Baina enpresari hegoafrikarrarekin liluratuta daudenak ere badaude, eta asko gainera, bere egitasmoak aurrera eramateko lortu dituen milaka milioiko finantzaketa publiko eta pribatuek erakusten dutenez.
‎ETBk ez du dokumentala ezertan lagundu, ezta babestu ere. Iriarte sei urtez aritu da lanean dokumentala estreinatu arte, Jaurlaritzaren ikerketa ofizial bat pantailara modu ulergarrian eramatea lortu duelarik. ETB gabe.
‎Valverde San Mames berria estreinatu zuen entrenatzailea izan zen eta lehen denboraldian taldea txapeldunen ligara eraman zuen; taldekako multzora eramatea lortu zuen. Ez zuen final zortzirenetarako sailkapena lortu baina Europa Ligara sailkapena lortu zuen.
‎Euskal Herri osotik Kurdistani begira antolatutako elkarte hura bakanetakoa izan zen, eta askorik ere ez zuen iraun; oro har, lekuan lekuko taldeak izan dira, Bilboko Newroz elkartea eta Nafarroako Tigris elkartea, esaterako. Azken horrek erakusketa ibiltaria izan du hainbat urtez Nafarroako herri ugaritan, baita Donostian ere, eta Izabako eski eskolako eskiak Hego Kurdistaneko Penjwin inguruko elur egitasmo batera eramatea lortu zuten.
‎–Bakarne ere sutzen hasi zen garai zaharrak gogoratuz– Xaxatu ere egin nuen fundamentuzko zerbaitetan has zedin. Sarara eramatea lortu nuen, baita Añanara ere! Han zerbait gertatuko zela espero nuen...
‎Dena eman dut. Ihes egiten ez baduzu, eta ez baduzu gu zeurekin eramatea lortzen, kale gorrian geldituko gara." Ospitale okaztagarria eta beltza gero, beldurra dut. Zer gertatu zaio Brigitteri?
‎Intentzioa haizeak ez eramatea lortu daiteke behin, eta jokabide berri bat saiatu. Baina haizearen indarrari behin aurre egitea ez ohi da nahikoa.
‎Zure familia osoa eramatea lortu duzu, Peter.
2023
‎Oraingoan ere, basoak «presentzia handia» izango duela aurreratu du zuzendariak: «Ideia konplexua zen, baina aurrera eramatea lortu dugu azkenean. Basoa elementu interesgarria da niretzat, eta oraingoan ere protagonismo handia izango du.
‎Azketaren aurkikuntzari esker, Remigia Etxarrenen aurpegia argitara eramatea lortu da. Iruñeko udal artxiboan argazkia aurkeztu zuenean, Azketak esan zuen etorkizunean elementu gehiago aurkeztuko direla:
‎Helmuga arrastoko argazkiak erabaki du lehia, eta gipuzkoarrak aurretik izan dira. Biak ala biak, ordea, lehen txandako irabazlea baino motelago aritu dira, eta puntu sorta ederra eramatea lortu du Iñaki Errastiren taldeak; puntu baten aldea zegoen Ondarroaren eta Santurtziren artean estropada hasi aurretik, eta bost puntu aurretik joango dira Kantabriara.
‎Bi taldeetako bat ere ez da, ordea, berdinketarekin konformatu, eta erasora jo dute biek. Azken minutuetan, aldaketei esker, hobea izan da Getafe, eta nagusitasun hori markagailura eramatea lortu du. Maksimovitxek sartu du gol erabakigarria, 86 minutuan, buruz, beste korner bat errematatuta.
‎Abuztuaren 23a «egun historiko» izendatu zuten Indian. Izan ere, misio bat Ilargiaren hego polora eramatea lortu zuen Asia hegoaldeko herrialdeak. Inork ez zuen ordura arte halakorik egin, eta Errusiak eta Japoniaren azken saioek huts egin zuten.
‎Protagonista lo antzean geratu zen hilik, kristalezko zerraldo batean. Printzeak, ipotxen baimenarekin, gazte hila bere jauregira eramatea lortu zuen, baina mirabeek bidean estropezu egin zuten eta, orduan, mugimenduarekin, sagar zati pozoitua ahotik irten zitzaion neska gazteari, eta gisa hartan berpiztu zen. " Ez, ez da egia Printzeak Edurnezuri musu baten bitartez esnatu zuela...".
‎Bosgarren zakua txabola barruraino eramatea lortu zuenean, bertan gelditu zen hamar minutuz Unax, hango itzalean indarrak biltzeko. Itzuli zenean, bide erdian zetorren zakurrarekin egin zuen topo, hortzekin zaku puntari heldu eta txabolarantz arrastaka zeramala.
‎Ordurako, ordea, agintari frankistek auzibideak hasiak zituzten Frantzian Euzkaditik ateratako ondasun horiek erreklamatuz, eta, Bordeleko epaileen aginduz, Thorpehall baino lehenago iritsitako ontzi biak jendarmeek bahituta zeuzkaten. Egoera ikusita, Thorpehall berriz itsasoratu eta tesoroa Vlissingen-era, Herbehereetara, eramatea lortu zuten. Hango agintariek –frankisten beste demanda bat argitzeko– enbargatu egin zuten ontzia Jaurlaritzako zenbait kidek altxorra ezkutuka atera nahi zuten, eta Lezo Urreiztietak erraz egin zezakeela esan zien Perea eta Anuzitari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia