|
Meditazioetan, halere, neure burua baretzea lortzen nuen, eta barru barrutik onartzen nuen neure karma, eta zurea ere bai, Sara, aszetikaren bidez garbituz, dena barruratuz, baita zure irainak ere, jarraitu, aurrera egin, garbitu, araztu... baina etsitzeko zorian ere egon nintzen, hain baitzen astuna gainera botatzen zenidan zama ezkorra; zer zama ezkor eta zer potro, Ananda, garbia izatea ez da ergela izatea, ulertzen; ergela ni, hori ez, Sara, dena erakutsi dizut, dontzeila xalo ezjakin bat baino ez zinen garaitik, ikasketak alde batera utziak zenituen, kontzentratzeko gaitasunik ez zenuen, dislexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gauzak erakusten, eta zu, berriz, ezkutuan, neba Kandido ustel horrek utzitako barrabaskeriak irakurtzen, horixe egin zenuen orduan ere: Kafka begetariano bai baina ezkor eta etsiaren hitzak irakurri, zibilizazioaren porrotaren irudi galgarri den hori irentsi; nolatan egin zenidan hori, Sara, espazioa eta denbora zeure esku jartzen ari nintzen aro berean; egia da, Ananda, dena zuri zor dizut, jantzita
|
daramatzadan
kuleroak barne, zure hatz trebeei esker sentitu dudan orgasmo bakoitza barne: zein fin aritzen zinen, ipurtzulotik eri luzea emeki sartuta... zer, egiak min ematen dizu, oraintxe bertan hil egingo nindukezu, ni desagertzea nahi duzu, egin ezazu, potrorik baduzu, zeure onetik ateratzen zaitudanean muturreko lerdo bat emateko baino ez daukazu potrorik, salaketa jarriko dizut jo nauzulako, ikusten, azkenean ergel baten pare negarrez amaitzen duzu.
|
|
Pentsatu gabe idatzi nahi izan dut, esaldi bakoitza eder bihurtzeko ahaleginak albo batera utzi, eta parrastada batean bota nahi izan dut esan nahi nuen hori, berbak oka eginez, aditzaren komunztadura egokia egin ote dudan ziurtatzeko atzera begiratu gabe. ...a mugikorra zarataka testu hau bukatu arte jasoko ez duten erantzunaren zain, testu hau bezain zikinak diren klinexak nonahi mukiz eta odolez zikindurik, landareak testu hau idazten hasi nintzenetik ureztatu barik, ohea egin barik, bitaminarik bako jatekoen zorroak nonahi sakabanaturik, iraganeko zigarroen ordez kopa pare bat ardo hondar sikatuekin eta nire ezpainen markekin idazki hau eta soinean
|
daramatzadan
kuleroak bezain lohiturik, eta bitartean idazten husten botaka eta kaka egiten buruko minez uzkiko minez eta komunean paperaren rollo bukatuak sei edo zazpi eta erlojuari begiratzea ahaztuta eta bizitza bat dudala ahantzita baina inoizkorik eta bizien zer esaten ari naizen jakin gabe baina idazten.
|