Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2001
‎MIREN sukaldetik irteten da, alkandora baten botoiak lotzen saiatzen da, alferrik, txikiegia delako. Beste alkandora bat darama eskutan. Erakutsi egiten ditu.
‎JOXEPA baietz esatera doanean ANGELA MIRENen etxetik ateratzen da, josteko orratzak daramatza eskutan eta artilea.
‎ANTONek erantzun baino lehen, Kristal hautsien zarata entzuten da. BRAULIOk burura daramatza eskuak.
‎Inor ez da mogitzen. TOMAS konzentraturik dago, ilera darama eskua, eta erori egiten zaiola konturatzen da. Berriro jotzen du tinbreak.
2003
‎Zero bederatzia markatu ostean ematen diote Etxeberriaren numerua, bainan fitxäa ipini eta berriz markatzen hasi orduko, horra non agertzen dan maletä! Kaletik gora darama eskuan gizon batek.
‎Halako min zorrotz bat bizkarrean, gerri aldean. Intziri garratz batean ahuspez jarri eta orno hautsietara daramatzat eskuak.
‎Burura daramat eskua, tiraka erauzi didaten ilea kentzearren.
‎Hurbildu bitartean jakinaren gainean jarri nuen. Irribarretsu, kontaktura eraman eskua eta KLIK! Salto txiki bat eta traktorea  GELDITU egin zen.
2004
‎Horregatik, janzkera haren erranahi ilunak are beldur handiagoa eman zidan. Aitak egunkari tolestu bat zeraman eskuan eta niri begira gelditu zen, diosalik egin gabe, eta une izugarri batez susmatu nuen sekula ez ninduela agurtuko, sekula ez zidala berriz ere hitz eginen. Bakarrik geldituko nintzela berriro.
‎urrats hots ozen (baina, aldi berean, kontu handiko) bat jaisten zen eskaileretan behera. Pistola neraman eskua gabardinaren sakelan sartu eta ate zabala bultzatu nuen.
‎Eta, handik gutxira, beste mezu bat: " Astebete daramat eskurik garbitu gabe, baina zeinen zoriontsua naizen horrela, inurri batzuk eskuko azalean barna balebilzkit bezala sentitzen baitut gau eta egun... Eta eskua tarteka ezpainetara eraman, musu eman, eta horrekin konformatzen naiz... oraingoz".
‎Sukaldera goaz, gauaren isilpean. Zarata egile bakarrak geu gara, eta, jakina, autu pisuzkoak daramatzagu esku artean.
2005
‎Ez zen zaila izan leihatilara iristea, ez baitzegoen oso goian; harri kaskarrez eginiko hormaren irtengune ugarien artean, baneukan zeri heldu gorakoan. Barrura sartuta, leihatila itxi nuen, neurekin neraman esku argia piztu, gainaldean eskua ipini, lurrera baino argi egin ez zezan, eta eskailerara joan nintzen; esku argia itzalita, ilunpetan igo nintzen ganbaratxora, pauso bakoitza ondo bermatuz, maila bakoitzaren sendotasuna ziurtatu eta gero. Gora iritsirik, esku argia piztu, eta kutxek hantxe jarraitzen ote zuten begiratu nuen; dena berdin
2006
‎Erdia bakarrik edanda zakarrontzira bota du eta, albotik pasatu den Pili agurtu ondoren, komunerako bidea hartu du. Tabako paketea darama esku artean.
‎Arnasak aurreko gorputzari eragiten dion mugimendu emeari antzeman. Goitik behera daramat eskua, bizkarrezurraren parean, zentimetro hori ezerezteko gogoz, zentimetro hori gainditu ezinik.
‎Gilen etsaia zen orain. Balezta zeraman eskuan eta orobat nik eskuan pistola atxikitzen. Balezta hark nire bihotza keinatzen zuen, eta nire pistolak haren bihotza.
‎Eta ez hori bakarrik, Irene emakume jantzia dugu: Stendhalen Gorria eta beltza, Oteizaren Quosque tandem, Zavatiniren memoriak... daramatza esku poltsan. Euskal literaturan orain arte topatu dugun pertsonaia femeninorik jantzienetakoa dugu zalantzarik gabe.
‎bizkarrean zeramatzan eskuak,
2007
‎Peto urdina darama, eta zapatak, ohi bezala, lokatzez beteta. Pakete bat darama esku artean, eta zerbait esateko mingain puntan, baina ez da ausartzen nonbait.
‎Prozesu honenbitartez, bizitzaren zientzien bizitza ekoizten da; baina inork ez luke esango, argudioaren une honetan, ekoitzitako bizitza, daukagun bizitza bakarra denik. Bizitzabat baino ezin da izan, bizitza kontingentea, informatizatua, geometrizatua, zientzialariak manipulazioaren operazioa aurrera eramateko eskura izan behar duenbizitza.
2008
‎Ez zen egon ez haurdunaldirik ez gaubeilarik, ezta pardel aldatzerik ere. Ez zintudan eraman eskutik helduta eskolara lehenengo egunean. Ez nizun erakutsi txintxirrinka ibiltzen ezta gorde gordeka ere.
‎Bakarrik geratzen denean, AGURTZANE k burura daramatza eskuak; ezin du gehiago. Bere gauzak hartu eta bulegotik ateratzen da.
‎RAKEL inguratzen zaio. Ogitarteko bat darama eskutan. Mahai gainean uzten du.
‎Jarri hiriko edozein semafororen ondoan, eta ikusiko duzue zenbat autok egiten duten bizikletei leporatzen dieten hori. Eta nork darama esku artean benetako arma hiltzailea izan daitekeena, ziklistak ala auto gidariak?
2009
‎pentsatzeko beta juxtuz, bien lehen begirada hura oraindik bukatu gabe, gizonaren eskuineko besoa, eskuinekoa ote zen?? txamarraren poltsikotik irten zen, zerbait iluna eta distiratsua zeraman eskuak, Joseba zurrundurik geratu zen, gizonak bizkarra aurreratu zuen, hura zen! Bizar eta peluka postizoz,. Joe; zer egiten...?
‎Atzean geratu ziren egun haiek, zeinetan hiriko indar errepublikanoak errenditu baitziren, eta zeinetan, gerrak eta halabeharrak ezarritako dinamikari ezinbestean lotuz, hiritik hirira joan baitziren ihesi, turismoak bizi zuèn hiriburutik industriak bizi zuèn hiriburura?, orain oinez. Chaplinen amak, Rebecak, fardel bat zeraman esku batean eta semearen sonbreirua bestean, Chaplinek azken bolada hartan bere trikimailuetarako erabiltzen zuena?, orain gurdian, gurdi batean iritsi zen Ada ibilbidearen helmugara, babek eta puslek oinak hondatuta?, iheslari ezin kontatuzkoen zutabe ezin luzeagoan, soldadu uniformatuen gerizpean, tartean Domingo eta Chaplin; atzean geratu ziren, halaber, babes hirian igarotako lehen egunak, de... halako maniobrak ahalbidetzen baitzituen; egun hartan, hortaz? 1936ko gabonak ziren?, elkarrekin zeuden laurak. Rebeca eta Chaplin, Domingo eta Ada?
‎lehenik, emakumea, berrogei bat urtekoa, zaldiari bizkar ematen ziona? objektu bat jasotzen ari zela, kartera bat itxura guztien arabera, eta bigarrenik, bazihoakiola zaldia emakumeari, zaldizkoak borra bat zeraman eskuan dantzan?, zuzenean joan ere; esan nahi baita Domingok, egoeraz jabetu ez beste, oihu egin zuela, ezin ozenago, eskuaren mugimendu bizi batean arriskua seinalatuz: –Kontuz!?; emakumea jiratu eta, izuagatik paralizatuta, izotzak hartua zirudien behintzat, zaldia gainera zetorkiola ohartu zelako edo?, halaxe geratu zen segundo erdi batez, shock baten eraginpean bezala, mugitu ere gabe, irudiaren izugarrikeriak buru bihotzak hartuta, begiak, zegoèn tokitik, Domingok begi bakarra ikusten zion?
‎Bere gizonetariko batzuek mosketea zeramaten esku batean eta metxa piztua bertzean. Ez nuen ihardesteko lanik hartu.
‎Gure arteko ezjakinenak ere bazekien Parisko burges milizian erromazale errabiatuak baizik ez zirela. Denek zuzi bat zeramaten eskuan eta denei oihal zuri puska batek inguratzen zien ezker besoa.
‎LAGUNTZAILEA k patrikara darama eskua pistola ateratzeko asmotan, baina MARTIN ek geldiarazten du.
‎LUKAS ek sabel aldera darama eskua.
‎Atzean geratu ziren egun haiek, zeinetan hiriko indar errepublikanoak errenditu baitziren, eta zeinetan, gerrak eta halabeharrak ezarritako dinamikari ezinbestean lotuz, hiritik hirira joan baitziren ihesi –turismoak bizi zuèn hiriburutik industriak bizi zuèn hiriburura–, orain oinez –Chaplinen amak, Rebecak, fardel bat zeraman esku batean eta semearen sonbreirua bestean, Chaplinek azken bolada hartan bere trikimailuetarako erabiltzen zuena–, orain gurdian –gurdi batean iritsi zen Ada ibilbidearen helmugara, babek eta puslek oinak hondatuta–, iheslari ezin kontatuzkoen zutabe ezin luzeagoan, soldadu uniformatuen gerizpean, tartean Domingo eta Chaplin; atzean geratu ziren, halaber, babes hirian igarotako l...
‎betiko nota bera airean, mehatxu bat bezala hedatzen zena lau haizeetara–, atzera egiten ari ziren zaldiak, baina orduan gertatu zen gertatzekoa, beste zaldi bat plazara oldarka sartu zenean ezustean, baita aurrera egin ere, ez arrapalada bizian baina bai azkar, lurretik zerbait jasotzen ari zèn emakume baten norabidean; bera –Domingo– emakumearengandik hiruzpalau metrora zegoen, eta bi gauza gutxienez ikusteko moduan zegoen: lehenik, emakumea –berrogei bat urtekoa, zaldiari bizkar ematen ziona– objektu bat jasotzen ari zela, kartera bat itxura guztien arabera, eta bigarrenik, bazihoakiola zaldia emakumeari –zaldizkoak borra bat zeraman eskuan dantzan–, zuzenean joan ere; esan nahi baita Domingok, egoeraz jabetu ez beste, oihu egin zuela, ezin ozenago, eskuaren mugimendu bizi batean arriskua seinalatuz: " Kontuz!"; emakumea jiratu eta, izuagatik paralizatuta –izotzak hartua zirudien behintzat, zaldia gainera zetorkiola ohartu zelako edo–, halaxe geratu zen segundo erdi batez, shock baten eraginpean bezala, mugitu ere gabe, irudiaren izugarrikeriak buru bihotzak hartuta, begiak –zegoèn tokitik, Domingok begi bakarra ikusten zion– zabalik; emakumeak, baina, burua irudi hartaz betetzeko, gainerakoez hustu behar izan zuen istantean, hustu eta ahaztu, haiek guztiak –baita arestian jasotako karteraren irudia, eta kartera jaso zuèn eskuarena berarena ere– kontzientziatik ezabatuz, orainak –izuak, alegia– iragana eta iraganaren erreferentzia guztiak ehortzi balizkio bezala, kolpetik, halako eran, non, eskuko hatzak inkontzienteki lasaitzen zituela, jasotako kartera erori baitzitzaion; orduan, baina, emakumeak eskaintzen ziòn abagunea profitatuz –ez baitzegoen beste esplikaziorik–, zaldizkoak zaldia bertan geldiarazi, eta lauhankakoa zutitu zen (kementsu altxatu zituen besoak, gidailetan bermatuta), zutitzearekin batera irrintzi egiten zuela, eta orobat egin zuen zaldizkoak –oihu bat behintzat egin zuen, gerra oihutzat har zitekeena:
‎Laino artean bildua zegoen, barrurako geltokietan harrapatua. Bidaiariek maleta higatuak zeramatzaten eskuetara lotuta, eta zomorroak ziruditen. Irenek hurbil senti zezakeen burdinbideen ziztua.
2010
‎Hasiera batean, Txikon, Goschl eta Rousseau ziren joatekoak, eta Gorri eta Bowie batu zaizkie ondoren beste bi lagun beheko kanpalekuan izango dituzte laguntzeko. Anbizio handiko proiektua daramate esku artean; G I igotzea nahikoa ez, eta beste bide bat ireki nahi dute mendian. Beheko kanpalekua jarri eta mendiaren baldintzak bertatik bertara ikusi eta ezagutu arte, ordea, ez dute erabakiko nola jokatu.
‎LEO denda batetik irteten; poltsa parea darama eskuan eta bat erori egiten zaio. KEVIN inguruan da pasarakoan, eta bizi bizi makurtzen da jasotzera.
‎BENANTZIO k bularrera darama eskua, minez. Baina hitzek eragin diotenaz gain min fisikoa du, bihotzekoa.
‎Kepak alde batera eraman zuen burua, iheska, eta sofaren bizkarrean itsatsi zituen bere besoak, arrebaren gorputza ez ukitzearren. Gauzak erraztu baizik ez zizkion egin, ordea, Nereak orduan nebaren gerri parera eraman eskuak eta di da askatu baitzizkion galtzen botoia eta kremailera.
2011
‎16:15 Hamar minutu daramatzat eskuan itsatsi zaidan espermaren likina garbitzen. Behintzat ur txorrotadak sexu perbertsioa zertxobait baretzeko balio izan dit.
‎Lepotik kendu, magalean hartu, eta laztantzeko gogoa ematen zuen. Brill andereñoak inurrituta zeramatzan eskuak eta besoak, baina hori, ustez behintzat, oinez zihoalako zen. Eta arnasa hartzen zuen bakoitzean, zerbait arin eta tristea, ez, tristea ere ez?, zerbait goxoa mugitzen zitzaion bularrean.
‎Zintaren azpitik makurtuta igaro, eta gainerako poliziak zeuden lekura iritsi zirenean, guztien erdian, auzitegiko medikuaren gorputz biribila ikusi zuten; Menzel ek euritakoa zeraman esku batean, eta bestean, oxigenoa. Lany ko poliziak eguerdian deitu zionean eta mendian aurkitutakoa deskribatu, Jan kontaktuan jarri zen Alexandraren autopsia egin zuen medikuarekin eta bigarren gorpuari ere autopsia berak egiteko eskatu zion, bere iritzia ikerketarako guztiz beharrezkoa izango zelakoan.
‎Guztira 74.000 irudi dira. Saroihandik soinean zeramatzan esku kaieretan idatzi zituen bi isurialdeko Pirinioetako artzain eta baserritarrek ahoz kontatutako berriak, ahoskerak, hitz bereziak, ohiturak, toki izenak. Halaber, Sebastian Gartzia Trujillo euskaltzain urgazleak Domingo Agirre.
2012
‎Mantal zuridun emakume bat sartu zen gelan. Karpeta bat zeraman eskuan eta koloredun boligrafoak mantalaren poltsikoan. Ana zutik jarri zen berehala, eta arin hurbildu zitzaion.
‎Eskegi eta gero, gizonari behatzen diot. Libretatxo bat darama esku batean eta apur bat luzatu du agurra, Klaudiaren etxe atarian. Oinez urruntzen da kale elurtutik.
‎ez zuen saltzaile itxurarik, eta haren arropak ez ziren eskale batenak. Motor kasko bat zeraman eskuan eta larruzko jaka bat jantzita. Haren begietako premiak atezuan jarri zuen Jon.
‎Eztarrira darama eskua; ahots hari ahul bat atera zaio doi doi; beraz, airea hartu eta berriro saiatzen da. Oraingoan bai, ahotsa garbi entzuten da.
‎Horrek azkenean pentsarazi zidan, lurralde horietako biztanleek egiten zituztenak bezalako kanoa edo piragua bat egiteko gai izango nintzela, baita erremintarik gabe ere, edo, nik esango nukeen bezala, laguntzarik gabe; hau da, zuhaitz handi baten enborraz baliatuta. Hori zitekeena iruditzeaz gainera, erraza ere iruditzen zitzaidan, eta pozik nengoen hura egiteko burutapena izan nuelako, abantaila handiagoak bainituen beltzek edo indiarrek baino, baina indiarrek ez zuten oztopo bat kontuan eduki gabe, alegia, ontzia amaitzean, hura mugitu eta uretara eramateko eskuen premia, niretzat indiarrei erreminta premiak sortutako ondorio guztiak baino konpontzen zailagoa zen oztopoa. Izan ere, zertarako nahi nuen basoan zuhaitz handi bat aukeratu, nola edo hala moztu, kanpoaldea aizkoratu eta berdindu txalupa itxura eman arte, eta barrua erre edo moztu hutsunea egiteko, hori guztia egin ondoren, aurkitu nuen leku berean utzi behar baldin banuen, uretaraino eramateko gai ez nintzelako?
‎Arruntak eta xumeak zituen jantziak, erdi asiar erdi europar motakoak; baina urrezko buru oskol arin bat zeraman, bitxiz apaindua eta luma batekin gailurrean. Ni askatzea gertatzen bazen ere, badaezpada ezpata zeraman eskuan bere burua babesteko; ia zortzi zentimetro izango zen luze, kirtena eta zorroa urrezkoak, diamantez apainduak. Ahotsa ozena zuen, baina oso garbia eta artikulatua, eta oso ongi entzuten nion zutik nengoela ere.
‎Hiria ikustea bururatzen zitzaidanean, neure bidaiatzeko gelatxoan egiten nuen beti, Glumdalclitchek altzoan eramanda esku aulki ireki batean, herrialde hartako ohituraren arabera, lau gizonek garraiatua eta Erreginaren morroi jantziak zituzten beste bik lagunduta. Jendeak, sarri entzuna zuelarik nitaz hitz egiten, jakin min handia zuen eta esku aulkiaren ingurura biltzen zen, eta neskatoa behar bezain adeitsua zen eramaileak gerarazi eta bere eskuan hartzeko hobeto ikus nintzaten.
‎Emakumeak zetozen segidan, mantu beltzez estalirik txanoa jantzira; kandela handi bana zeramaten eskuan pizturik, eta Charlesek unatzen sentitzen zuen bere burua errezoen etengabeko errepikatze harekin eta kandela gar haiekin, argizari eta sotana usain melenga haren pean. freskoa zebilen, zekalea eta koltza berdetzen ari ziren, ihintz tantaxkek dardara zegiten bidearen bazterretan, elorrizko hesietan.
‎INESek kala batzuk daramatza eskutan. MALEN loreei begira geratuko da, eta INESek, inprobisatuz?
‎KANDIDOk gorako bidea hartzen du, eta oharkabean daramatza eskuan oraindik. IKERNE URKIJO Eguzkialde auzoa 2, 4.A Arralde
2013
‎Mutikoa begitik galdu nuen horren ondotik. Berriz ikusi nuelarik, handik labur, Pereren ordez, aizkora zeraman eskutan, gider luze luzekoa. Despentsatik atera izanen zuen, alacantarra barberarenean utzi ondoan.
‎Presoak fardel bat zeraman esku artean. Ziegaren lau aldeetara behatu zuen, zerbaiten bila iduri.
‎Nola hala, altxatu egiten da. Bularrera darama eskua: han dago, lepotik zintzilik, giltza.
‎Arnasa hartuz, biratu bizkarrezurra eta, arnasa botaz, egin flexio bat, eta eraman eskua kontrako orkatilara bi aldiz, errebote txiki baten bidez.
‎Arnasa hartuz, eraman bizkarrezurra tolestuta dagoen belaunaren aldera, eta zuzendu alde horretako besoa gorantz eta atzerantz. Arnasa botaz, biratu eta tolestu bizkarrezurra, berriz ere, eta eraman eskua kontrako aldeko orkatilara.
‎Egin ariketa ahuspez, eskapulak jarrera horretan ere egonkortzen ikasteko. Eraman eskuak oinetarantz, izterren kanpoaldetik irristatuz.
2014
‎Ospitaleko sarrerako atea zeharkatu eta berehala, nire eskuzabaltasunezko ateraldia damutu zitzaidan. Lur jota dagoen norbaitekin denboratxo batez solasean aritzea gauza bat da, eta oso bestelakoa leku madarikatu honetan sartzea, bendaz eta hodiz betetako jendea daraman esku ohe mordoarekin topo egiteko. Mikelek pauso azkarrak ematen zituen baina ni gero eta atzerago geratzen nintzen, nire pisua laukoiztuta bezala, kontrako norabidean korrika egiteko gogoari nekez eutsiz.
‎Turista itxura duen gizon gazte txima luze bat ikusten dugu, kale kantoi ilunera sartzen. Kale gorriko mutiko bat darama eskutik helduta.
‎–lehenengo aldiz txortan egiteari beldurrik ez dioten neskekin?, azpimarratuz. Leirek, Jon Andonik oparitutako eraztuna zeraman eskua poltsikoan ezkutatu zuen eta ez zuten gaiaz sekula gehiago hitz egin.
‎Arazoa ukan dut makilarekin. Bolant bada makila behar du, baina makilaren eramateko esku larruak behar ditu. Ez diot ikusten Xaindiari eskua gorderik.
‎Nizako manifestaldi hori, jakin denaz, hunkigarria izan da orobat, bakotxak lili xuri bat zeramala eskutan eta arras hunkitua eta arranguratua ageri. Horgo jende gehienak ziola erailketa odoltsu horren kontra jendetasunez jokatu dela halere bihar ere, zeren holako gertakari gehiago izaiten baita geroan ere ikusiz gauzak zertaratuak diren munduan barna, irakitan diren islamista herrialde batzuetan bereziki.
2015
‎Egun osoa daramat eskuak zapaltzen, ez da ohikoa.
2016
‎Koroa batzuk neramatzan eskuan Shakespearerena ordaintzeko; eta, zorroa erabat soltatu zuenez, txanpon bat sartu nuen barruan; eta zinta begizta batekin lotuz, berriz ere eman nion.
‎Denbora horretan guztian ez nuen behin ere andrearen eskua askatu, eta hain denbora luzea neraman eskutik helduta, ezen erabat lotsagarria izango baitzen joaten uztea, non eta lehenik nire ezpainen kontra estutzen ez nuen: odola eta gogo aldarteak, zeinek asaldazio halako bat jasan baitzuten, berriz ere emakumearengana bihurtu ziren muin eman nionarekin batera.
‎Atea, erdi irekita. Gutun azal marroia daraman eskuarekin atea bultzatu, eta parez pare zabaltzen da. Morroi handi bat dago bere eserlekuan eserita.
‎Zer ari da ikasten berririk? Berdintsu izango da, oraintxe ari baitira esaten abiatzekoa dela Euskal Herrira doan hegazkina; tira, hau ere ez da egia osoa, abioia berez Espainiara baitoa, Madrilgo Barajas aireportura zehazki, baina hori ez da bideko eskala baizik, emakumeak Euskal Herria baitu helburutzat, eta, helmuga hori gogoan, hartu aldean daraman esku poltsa (aurretik fakturatu ditu maletak), sartu bertan gida-liburua, zutitu, eta pauso arin eta erabakitsuz abiatu da abioira eramango duen aterantz...
‎Galdutako ardia bai baina galdutako aldia ez zegoela aurkitzerik esan ohi zion amak, eta orain, amak aurkitu ez ziona, amak argitu ez ziona berak nahiko du atzeman. Egindakoa eginda dago, ordea, bidaia ari da iristen bere helburura eta orain ez dauka atzera egiterik; magalean daraman esku poltsa zabaldu eta tabako paketea atera du bertatik, nerbioak baretzeko, baina zigarroa eskuan hartu orduko gogoratu du oraintxe debekatu berri dutela; paketea berriz sartzean bere dokumentazioa ikusi du poltsa irekian, eta gogora etorri zaio nola esaten zion beti amak, paperak beste ezer baino gehiago zaindu behar zituela, hark bere ihesean behin eta berriz erakutsi behar izan zituelako edo...
‎Eskuak astinduz errepikatu zion andreak ez zituela giltzak etxean nahi. Orduan atera zuen gizonak zamarraren patrikan zeraman eskua, jaso zituen giltzak eta ahasperen batez ekin zien eskailerei.
2017
‎Erakusten dizkie biak AGUREARI eta esku batean biltzen ditu. Gero, beste eskuaz pieza bat hartu, AGUREAK ikusterik ez duela, eta aurrera daramatza esku biak ukabilean bilduta.
‎bizkarrean zeramatzan eskuak,
‎Prestu botila hartu, eta buruan daukan plastikozko estalki oihalean tartetik sartu egiten du, negarrak pixkanaka isilarazten direla. Tanta batzuk soilik gelditzen direnean, botila altxatu eta bazter batera darama esku batez, besteaz balantzako mugimendu arin bat eraginez. Sehaska kanta baten antza hartzen duten nota batzuk ere entzuten ari dira gero eta indartsuago, gero eta garbiago.
‎Lurraren kartera zeraman esku batean eta txina koxkor bat bestean. Neskak zozo aurpegia paratu zuen, deus ez jakitearena.
2018
‎Iraetarrak bederatzi urte daramatza esku pilotako epaile lanetan. Jaialdietan hasitako bidea urratuta, profesionalen partidetan ere aritzen da lanean.
‎Irteterakoan, atean parez pare aurkitu zuen Baba. Ia talka egin zuten eta Beirek mitoia zeraman eskuarekin paparrean jo zuen Baba, paretik kentzeko eskatuz. Taberna barrutik Letek eta zerbitzariak dena ikusi zuten, aho zabalik.
‎Erretratu zaharra, batetik: garai hartako gorpuzkera, aurpegiera eta ile orrazkera, noski, baina, batez ere, Bartzelonako Miren hura, totela hitzetan eta totela keinuetan, salbu eta kamera bat bazeraman esku artean, baina orduan ere nekez, ez baitzuen gustuko jendeak horretan ari zela begira ziezaiola eta beti izan baitzuen nahiago oharkabean egotea erraztuko zion txokoan jarri. Lanaren beraren mesedetan izaten zen batzuetan, naturalago harrapa baitzezakeen jendea baldin eta ez bazekiten objektiboa zeukatela beha, destatzeko prest.
‎Amets korrika dabil alde batetik bestera. Erro2Ken5 darama eskuan denbora osoan.
‎Emakume bat zeukaten erdian, nahikoa gaztea. Aluminiozko ontzi bat zeraman eskutik zin  tzilik. Soldaduek leporatzen zioten petrolioa gordetzen zuela ontziaren barruan, eta petrolio horrekin suteak pizten ibilia zela auzo hartan.
‎Ez zidan, ordea, ezer argitu, eta, kriseilua zeraman eskuaz airean arku bat eginez, segi niezaiola agindu zidan:
‎Arretaz aztertu zituen arrotzak inguru guztiak: ibai ondoan daukadan zamaldegirantz begiratzerakoan, bekainak zabaldu zituen; jiratu, eta harkaitz zutean gora begiratzerakoan, berriz, kopetara eramandako esku batez babestu zuen begirada kizkurtua, harkaitz eskergaren gain gainean zegoen-eta eguzkia, ezkutatzen hasi aurreko erronka betean. Burutik pasatu zitzaidan, begiradaz segitzen niolarik, parajeak miatzen baino gehiago ari zela norbaiten peskizan.
‎Ispilu guztiak apurtu nahiko nituzke danbateko batez. —Añesek, pusketa zorrotzez babestu nahian, Martaren sabelera darama eskua. Gogor du sabela.Badakizu, Añes?
2019
‎Nahiz eta arrenka aritu nintzen, kotxe bati deitu zion, ni han sarrarazi, eta, zaldiak abiatu bezain laster, besarkatu egin ninduen. Gero eta intimoagoa zen, eta gero eta aurrerago zeraman eskua; ni eginahalean babesten nintzen, eta ez dut gogoan bere helburua lortu zuen ala ez. Biharamunean, nahasi samarturik joan nintzen bulegora.
‎Senekozuloko faroak jaitsieraren erdi paretik igortzen zuen distira apalak argi fin batez blaitzen zituen harmailak, eta Leirek ez zuen giltzatako moduan zeraman esku argiaren beharrik aurrera egiteko. Bizpahiru aldiz soilik atera behar izan zuen poltsikotik, zuhaixkek argi iturria estali zioten une bakan batzuetan.
‎Klerikoak aitaren egin zuen, itsumustu samarrean, olio kriseilua ez zeraman eskuarekin. " Jainkoarren.
‎Ez zintudan eraman eskutik helduta
‎(Soinuak entzuten dira. JOXANek burura daramatza eskuak. URTZI oihuka hasten da.
‎ANDONI sartzen da gelan, Ixiar Rozasen Beltzuria liburua dakar eskuetan. Sudurrera darama eskua, usain txarraren kexaz, eta liburua ohean uzten du.)
2020
‎Zer esango dizuet bada, zorionak luzaroan narama eskutik helduta: ez dut arrazoi handi eta zehatzik, eta aldi berean, arrazoi pila bat ditut horretarako.
‎Urteak generamatzan esku artean darabilgun pilota elkarri pasaz, eta bagenekien lehenago edo geroxeago lehertuko zitzaigula. Iritsi da momentua.
‎— Kanpoan erabiltzea komeni da Egia. Osasun Ministerioak adierazi du oso gomendagarria dela espazio publikoetan erabiltzea —ezinbestekoa, pertsonen arteko distantzia egongo dela bermatu ezin bada— Nolanahi ere, gomendagarria da segurtasun tartea mantentzea eta higiene neurriak muturreraino eramatea eskuetan, arropetan eta oinetakoetan, baita etxetik kanpo erabiltzen ditugun objektuetan ere. Osasun Sailak nahitaez erabili behar du garraio publikoko joan etorrietan.
‎Julen Aizpuru 21 urteko asteasuarra da. Bizitza guztia darama esku pilotan jokatzen eta, azkenean, gaur gauean egingo du debuta Garfe enpresa errioxarrarekin. Zenbait lesio eta zailtasun izan du azken urteetan, baina maila ona erakusten ari da, eta ukaezina da punta puntako pilotaria dela, eta lan handia egin duela bertara iristeko.
‎Eta hara non ganbarako atearen kirrinka entzun zuen, xuxurla eta irriekin batera: Nieves zen, ahizpa zaharrena, eta nor zen ez zekien gizon bat zeraman eskutik hartuta. Lastategiaren bertze alderaino joan ziren, apez sagarrak gorde ohi zituzten aldera, eta harrabots handirik atera ez bazuten ere Josefinak gogoan ditu oraindik haien arnasestu eta intziri itoak.
‎Senarra, tuberkulosiak jota, Benefizentzia Etxera eraman zutela kontatu zion, etxeko guztiak kutsatuko ote zituen beldur. Kontsultategira zeraman eskutik helduta mutil kozkor zurbil betazpitsu bat; beherakoekin zebilela esan zion Mariak. Luisak zerbaitek kalte egingo ziola erantzun eta Maria errudun sentitu zen haurrei gosaritarako eman ohi zien esne ureztatuaz gogoratuta.
‎" Zer moduz lo egin duzu?". Mahaian eseri delarik, konturatu da agerian daramala esku gainean atzo Josetxok jarritako kalkamonia. Berehala eraman du eskua mahai azpira, Matildek ikus ez dezan.
‎Manuelak kapela ohe gainean prest utzi zuen eta beherantza abiatu zen anaia Pedroren bila. Eskailerak binaka jaisten ari zen emakume hark zaldian ibiltzeko jantziak zeuz  kan soinean, eskularruz estalita zeramatzan esku zailduak eta begirada lehorrez sentimenduak. Gaztaroko eztirik ez zen ageri haren aurpegieran.
Eraman eskua ezpainetaraino.
‎Eta gure lider maitearen desira, bakea mundura eramateko Eskuak gora, kabroiak!
2021
‎Esku hotz haiek. Gainean daramatzat esku arrasto haiek oraindik. Hotzak oihartzun egiten dit tarteka.
‎Emakumeek lubeta zeharkatu eta autobus hutsetara joan ziren. Emakume batek neskatila txiki bat zeraman eskutik helduta: oso neskatila txikia zen, txirikorda beltzak zeuzkan, txori gorriek loturik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zeraman 28 (0,18)
darama 22 (0,14)
daramatza 9 (0,06)
eraman 6 (0,04)
zeramatzan 6 (0,04)
daraman 4 (0,03)
daramat 4 (0,03)
eramateko 4 (0,03)
Eraman 3 (0,02)
daramate 3 (0,02)
daramatzat 3 (0,02)
neraman 3 (0,02)
zeramaten 3 (0,02)
zeramatzaten 2 (0,01)
bazeraman 1 (0,01)
daramala 1 (0,01)
daramatzagu 1 (0,01)
eramanda 1 (0,01)
eramandako 1 (0,01)
eramatea 1 (0,01)
garamatza 1 (0,01)
generamatzan 1 (0,01)
narama 1 (0,01)
neramatzan 1 (0,01)
zeramala 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 51 (0,34)
Alberdania 10 (0,07)
Goenkale 8 (0,05)
Pamiela 7 (0,05)
Berria 5 (0,03)
ETB serieak 5 (0,03)
Susa 5 (0,03)
Jakin 3 (0,02)
LANEKI 3 (0,02)
Open Data Euskadi 3 (0,02)
Urola kostako GUKA 3 (0,02)
Booktegi 3 (0,02)
Consumer 1 (0,01)
UEU 1 (0,01)
aiurri.eus 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia