Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2015
‎Izuturik dago nola izan zen hain nabarmena; negar egiten du bere errespetu faltagatik; hain zentzugabea iruditzen zaio bere zentzugabekeria, non ez baitu azkenik beraren saminak, hain gauza narrasengatik uzten zuela halako Maiestate handia gogora datorkionean. Honetaz askoz ere gehiago gogoratzen da hartzen dituen mesedeez baino, esan direnak eta esateko direnak bezain handiak izan arren; ur handitako ibaiak daramatzala eta dakartzala bere garaian ematen du; bekatuen kontu hau lokatza bezala dago, oroimenean etengabe berpizten direla dirudi eta gurutze nahiko handia da.
‎Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da. ...min hau, nahiz eta nire ustez lurrean diren guztien artean handiagorik ez duena izan (pertsona honek asko jasan zituen, bai gorputzekoak eta bai espiritualak, baina haiei guztiei ez zeritzen ezer honen ondoan), arimak hain balio handikotzat du oinaze hau, non oso ongi ulertzen baitu berak ezin zezakeela merezi; hala ere, sentimendu honek ez dio oinazea ezertan arintzen, baina honekin oso gogo onez darama eta halaxe eramango luke bere bizi osoan, Jainkoak nahi balu; orduan, baina, ez litzateke izango behin bakarrik hiltzea, etengabe hilez joatea baizik, egiaz ez baita gutxiago.
‎Jaunak nahi beza, Beragatik egiten da-eta, hortik probetxu pixka bat atera dezazuela, eska diezaiogun barka diezaiola ezerez ausart honi. Baina ongi daki Haren Maiestateak beraren errukiaz harrotu naitekeela soilik, eta izan naizena izateari ezin baitiot utzi, ez dut beste biderik erruki horretara jotzea eta konfiantza izatea baizik beraren Semearen irabazietan eta Amabirjina beraren Amarenetan, haren abitua merezi gabe soinean baitaramat eta zuek ere baitaramazue. Gorets ezazue, ene alabak, egiaz Andre honen alabak zarete-eta; eta horrela ni hain kaskarra izateaz ez duzue zertan lotsaturik izango, hain ama ona baituzue.
‎8 Guri begitanduko zaigu, erlijioko abitua soinean daramagunok eta geure borondatez hartu genuenok eta Beragatik munduko gauza guztiak eta geneukana alde batera utzi genuenok (san Pedroren sareak badira ere, daukana ematen duenak nahiko ematen duela uste izango du), horrekin dena eginda dagoela. –Jarrera ona da oso, hartan irauten badu eta lehen egonlekuetako zomorro artean berriro sartzen ez bada, gurariz baizik izan ez arren; ez baitago zalantzarik biluztasun honetan eta guztia alde batera uztean irauten badu, lortuko duela nahi duena.
‎Samin hauek laster batean igarotzen dira; otoitzeko gozotasunak direla-eta, esan nuenez, badirudi ez direla arimaren sakon sakoneraino iristen, zentzumen eta ahalmen hauetaraino baizik. Aurreko egoitza hauetan dabiltza, baina ez dira sartzen esateko dagoen azkenekoan, horretarako beharrezkoa baita aipaturiko ahalmenen geldiaraztea; Jauna ahaltsua da bide askotatik arimak aberasteko eta egoitza hauetara eramateko eta ez esanda geratu den lasterbidetik.
‎Orain gauza oso erraza deritzot Jainkoa zerbitzatzen duenarentzat, arimak une batean bere burua kartzela honetatik aske eta atsedenean jarria ikusten duelako. Jainkoak espiritua eraman eta hain gauza gorenak erakustea gainezkaldi hauetan, uste dut, arima gorputzetik irteten denekoaren antz antzekoa dela, bat batean ondasun honetan guztian sartua ikusten baitu bere burua; utz ditzagun ateratzen den uneko oinazeak, ez baitira aintzat hartzekoak; eta Jainkoa benetan maitatzen dutenek eta bizitza honetako gauzak bertan behera uzten dituztenek, heriotza leunagoa izan behar dute....
‎6 Uste dut on handia egin zidala gure benetako lurraldea ezagutu eta hemen erromesak garela ikusteko ere, eta gauza handia da han zer dagoen ikustea eta non bizi behar dugun jakitea. Izan ere, norbait lurralde batera badoa bertan behin betiko bizitzera, asko lagunduko dio bideko nekeak eramaten eta baita gauza zerutarretan pentsatzen eta gure solasa hartaz izaten ere, atseginez beterik egongo den lurraldea dela ikusi izanak; erraz egiten da. Hau irabazi handia da, zerua begiratzeak soilik arima biltzen duelako; izan ere, Jaunak han dagoen zerbait erakutsi nahi izan didanez gero, arima pentsatzen egoten da, eta batzuetan gertatzen zait niri lagun egiten didatenak eta pozten nautenak han bizi direla dakidanak izatea, eta iruditzen zait haiek direla egiaz bizi direnak, eta hemen bizi direnak hain hilak, non uste baitut munduko inork ere ez didala lagun egiten, batez ere bultzada haiek ditudanean.
‎Eta Jaunak hau egin zedin laguntzen, hain era berezian agertu nahi izan duenez gero, uste dut nik kalte handia egingo duela eta Jainkoagandik oso zigortua izango dela Jaunak hemen hasi duen perfekzioa eta hainbesteko leuntasunez eraman zedin lagundu duena lasaitzen hasten dena; izan ere, argi ikusten da jasangarria dela eta atseginez eraman daitekeela, eta Kristo beren senarrarekin bakarrean gozatu nahi dutenak hartan beti bizi izateko dagoen abagune handia; hori izan behar baitute beti jomuga: haiek bakarrik Harekin bakarrik, eta hamahiru baino gehiago ez; izan ere, askoren iritzien bidez jakin dut eta esperientziaz ere bai, horrela komeni dela; eramaten den espiritua eramateko eta limosnaz bizi izateko eta eskean ibili gabe, ezin dela hamahiru baino gehiago izan. Eta sinets iezaiozue beti gehiago, lan handiz eta pertsona askoren otoitzez hoberena lortzen ahalegindu zenari; eta etxe honetan gauden urte hauetan guztiok izan dugula ikusi dugun poz eta alaitasun handian eta neke gutxian, eta izan ohi zuten baino askoz ere osasun hobearekin, ikusiko da hauxe dela komeni dena.
‎Ez al dakizu ahalguztiduna naizela? Nik beteko dut agindu dizudana (eta, izan ere, halaxe bete zen gero), eta bat batean halako sendotasunaz geratu nintzen, non beste gauza batzuei heltzeko gertu bainengoen haren zerbitzurako, neke handiagoak eraman eta berriro sufritzen hasi behar banuen ere.
‎14 Hasten denak kontu izan behar du, probetxurik handiena nondik ateratzen duen begiratzeko. Horretarako noraezekoa da maisua, eskarmentuduna bada; halakoa ez bada, huts handiak egin ditzake eta arima bat ezagutu gabe eraman eta hari bere burua ezagutzen utzi gabe; izan ere, maisuaren esanera egotea merezimendu handia dela jakinik, ez da ausartzen agintzen dionetik irteten. Nik aurkitu ditut hesituak eta nahigabetuak zeuden arimak irakasten zienak eskarmenturik ez zuelako, errukia ematen zidatenak, eta haietako bat bere buruaz zer egin ez zekiena; izan ere, espiritua ezagutzen ez dutenez gero, arima eta gorputzari sufriarazten diote eta eragotzi egiten dute aurrerapena.
‎Eta jakinik horretan poz ematen diola eta egiten duen ahaleginak ez duela izan behar bere burua pozteko Hura pozteko baizik, biziki gorets beza, izan ere beragan konfiantza du, ezer ordaindu gabe ardura handia jartzen duelako agindu zion zereginean. Eta lagun biezaio gurutzea eramaten eta pentsa beza bizitza osoan bizi izan zela gurutzean eta ez beza nahi bere erreinua hemen, ezta otoitza sekula utzi ere. Eta honela erabaki beza, lehortasun honek bizi osoan iraungo balio ere, Kristori gurutzearekin erortzen ez uztea.
‎Eta uste dut neurri batean gurutzea hasieratik ez besarkatze honengatik dela, nahigabeturik ibiltzea ezer egiten ez dutelakoan. Adimenak lan egiteari uzten dionean, ezin dute hori eraman eta, beharbada, orduantxe elikatzen eta indartzen da borondatea, eta beraiek ez dute hori ulertzen.
‎Eta banoa bakarrean otoitz egin ohi nuen tokira, eta Jaunarekin hitz egiten hasten naiz, bil bil eginda, batzuetan ohi dudanez, zentzugabeko eran zer diodan ere ez dakidala; maitasuna da mintzatzen dena, eta arima joana dago guztiz, beragandik Jainkoagana den aldea ere ez sumatzeraino. Izan ere, Haren Maiestateak dion maitasunaz oharturik, maitasun horrek bere buruaz ahaztera darama eta Harengan dagoela iruditzen zaio eta, bien arteko distantziarik gabe, eta zentzugabeko gauzak esaten ditu. Gogoan dut hau esan niola, malko ugari isuriz arima hura bene benetan bere zerbitzuan jar zezala eskatu ondoren, nik ontzat banuen ere, ez nintzela asetzen, oso ona nahi nuela, eta honela esan nion:
‎esaterako, nire ustez, genuen gabezia honek eragiten zuen kontenplazio leun bat, baina gutxi iraun zuen egoera honek, gero nahi baino gehiago ekartzen baitziguten Alonso Alvarez berak eta beste batzuek. Eta, egia da, tristura handiak hartu ninduela; urrezko bitxi ugari izan eta eraman eta batere gabe txiro utziko banindute bezala zen; horrela, pobretasuna amaituz zihoakigulako pena nuen eta nire lagunek ere berdin; goibel ikusi nituenez gero, zer zuten galdetu nien, eta erantzun zidaten: –Zer izango dugu, bada, Ama!:
‎7 Bide honetan lan gutxi izan zuen; izan ere, Gotzainak bidali zuenak gozo gozo ginderamatzan eta ostatu onak lortzen lagundu zuen; Osmako elizbarrutian sartu ginenean, Gotzaina hain maite zuten, non, haren gauza zela esanez beste gabe, ostatu onak ematen baitzizkiguten. Eguraldia ona zen.
‎Zeuen eskuetan duzue bake horrekin bizi eta hiltzea, etxe hauetan hiltzen ikusten dituzuenez. Izan ere, Jainkoari eskatzen badiozue hori aurrera eramateko eta zeuen buruengan batere fidatzen ez bazarete, ez dizue Hark bere errukia ukatuko; Harengan konfiantza baduzue eta bihotz kementsua. Haren Maiestatea horren zalea baita oso?, ez izan ezer faltako zaizuen beldurrik. Ez hartu gabe utzi egundo ere moja izan nahirik datozenak (haien desira eta talentuak ontzat badituzue, beren buruentzat erremedio bila soilik etorri beharrean, Jainkoa perfekzio handiagoz zerbitzatzearren datozenean), diru ondasunik ez dutelako, bertuteen ondasunak badituzte; bestalde Jainkoak emango dizue bikoizturik horren bidez etorriko zitzaizuen erremedioa.
‎Izan ere, gizon bertutetsu eta aberatsa izanez gainera, hain maite zuen bere emaztea, non atsegin ematen baitzion guztian eta arrazoi osoz; izan ere, emakume ezkondu batengandik eska daitekeen guztia eta gehiago eman zion Jaunak. Etxearen ardura handiaz gainera, hain ona izanik, bere senarrak bere jaioterria zen Albara eraman eta dukearen ostalariak beraren etxean gizonezko gazte bati ostatu eman zionean, bihotz bihotzean sentitu zuen, bere herria gorrotatzen hasteraino; izan ere bera emakume gazte eta itxura onekoa izanik, hain ona izan ez balitz, deabrua gizonezko gazte hari pentsamendu txarrak jartzen hasi zitzaionez gero, gaitzen bat gerta zitekeen.
‎Behin edo behin esana egon daiteke; beste ehunka aldiz esango nuke, on egiteko zerbait esaten asmatuko dudala uste banu. Umore honek bere borondatea egin ahal izateko bilatzen dituen trikimailuak hain ugariak izanik, argi ibili behar da haiek sumatu eta gainerakoei kalterik egin gabe nola eraman eta tratatu ikusteko.
‎2 Gutun horiek kontuz eraman eta aita Lárezi emateko eskatzen diot berorri, oso garrantzi handiko arazoaz ari direnak baitaude horien artean. Jauna joan bedi berorrekin.
‎9 Pozten naiz pobretasuna hain ongi daramatelako eta Jainko horni bitza horrela. Bedeinkatua izan bedi beti.
‎2 Jakin beza, ene aita, ni nahigabe handiak hartuz nindoala paper haiek ez zituelako berehala ematen; berorren aitatasunaren sufrimenduek gutxi sentitzen zituenaren aholkuak entzun behar zituen, ordea. Pozten naiz ongi eskarmentaturik geratu delako negozioak dagokien bidetik eramateko eta ez haize kontra, nik beti esan ohi nuenez; eta, egiaz, guztia eragozten zuten gauzak gertatu dira, eta horrela ez dago horretaz hitz egiterik, Jainkoak halaxe eratzen dituen gauzak direlako beraren zerbitzariek sufri dezaten.
‎2 Hau aita frai Antonio Jesusenak darama eta berori ikusi eta emango du guztiaren berri, eta horregatik eta okupaturik nagoelako ez naiz luzatuko. Haren aitatasunaren esku uzten dut.
‎6 Guztia laster batean igarotzen dela iruditzen zait, ene alaba, eta horregatik, nola hil erabili genuke gogoan, nola bizi baino gehiago. Jainkoak nahi beza, hemen geratzen naizenez gero, Bera zerbaitetan zerbitzatzeko izan dadila, bada, lau urteko aldea neramakion eta ez naiz inoiz hiltzen; alderantziz, izan dudan gaixotasunetik sendatua nago dagoeneko, betiko ajeak izan arren, batez ere buruko minak.
‎Hala ere, Jainkoari eskerrak, bakea dago, eta ez da gutxi, haiei beraien entretenigarri eta askatasuna kenduz joatean; bada, hain onak badira ere, egiaz bertute handia baita etxe honetan?, ohiko biziera aldatzea hiltzea da, esaten den bezala. Ongi daramate eta begirune handia didate. Hala ere, ehun eta hogeita hamar dauden lekuan, konturatuko da berorren gorentasuna zein ardura handiaz ibili behar den gauzak beren bidean jartzeko.
‎2 Nik uste nuen egoki izan zitekeela, Beatrizek moja izateko asmoa badu, nik neurekin eramatea eta hemen abitua ematea (eta pozik ibiliko litzateke monasterio hauetan), eta gero Madrilera eramatea. Fundatzailea izango da profesa egin aurretik, eta konturatu gabe pozezko bizieran izango da eta horra itzul daiteke.
‎5 Jainkoaren maitasunagatik, berorren aitatasunak uste badu hura konbentzitzea hobeki lor daitekeela, idatz biezaio fraideren bati. Nik uste dut, itzal handiagoa duten moja batzuk komeni zaigula hara eramatea eta hain gauza garrantzitsuak behar den bezala kudeatuko dituztenak. Esan biezaio aita Nicolaori, idatz diezaiola aita prioreari eta gero ez diezaiola utz horretaz hitz egiten, nahiko erru izan behar du eta; eta uste dut etxe hari motiborik gabe egozten diotela txarra delako fama.
‎Berorren aitatasunak jar beza Jainkoaren eskuetan eta utz beza zehaztua agintzen duena. Une oso gogorra da mojak eraman eta ekarri egiteko. Jaunak bidera beza, premialdian ez baita legerik.
‎Nire kontuen arabera, ahizpa gaixoak iristen direnerako Villanuevan izango litzateke; pena handia hartu dut, berak izango duen pena eta lotsagatik; izan ere, hain toki txikian ez da sekreturik izango, eta kalte handia egingo halako zentzugabekeria ikusteak; Beasera bidal zitezkeen berari abisu eman arte (bada, itzuli ziren lekurako ere ez zuten baimenik, beraren aginduz komentu horretakoak baitziren), eta ez beraren aurrean itzularazi. Bazeuden konponbide batzuk, berorren agurgarritasunak baitu erru guztia, Beastik zenbat zeramatzan eta belo zuridunen bat ote zeraman jakinarazi ez zuelako, kargurik izango ez balu bezala hari jaramonik egin gabe jokatu zuelako.
‎Munduak, haragiak eta deabruak arimari eskaintzen dizkioten bake faltsuaren bederatzi era agertzen ditu. Erlijioso bizibidearen santutasuna azaltzen du, benetako bakera daramana eta Kantarik Ederreneko emazteak irrikatzen duena.
‎Munduak, haragiak eta deabruak arimari eskaintzen dizkioten bake faltsuaren bederatzi era agertzen ditu. Erlijioso bizibidearen santutasuna azaltzen du, benetako bakera daramana eta Kantarik Ederreneko emazteak irrikatzen duena.
‎Bada, pixka bat sufritu behar dugu, Bera ikusteko gogoa dugula jakin dezan. Eta, maitasunez hartu eta berarengan edukiko duen arima bat aurkitzearren, guztia eramaten eta eramango duenez gero, arima hori izan dadila zuena. Izan ere, halakorik bat ere ez balego, Aita Betikoak arrazoi osoz ukatuko lioke gurekin geratzeko baimena; baina bere adiskideen hain adiskidea eta bere zerbitzarien hain jauna izanik, bere Seme onaren borondatea badakienez gero, ez dio oztoporik jarri nahi hain obra bikain eta Aitari dion maitasuna hain ongi erakusten duen hartan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia