Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 118

2000
‎Usategian bazen preso sozial bat zazpi hilabete zeramatzana eta ekonomatoan erosketak egiten uzten ziotena. Hari ematen genion nahi genituen gauzen zerrenda eta dirua, eta tabakoa edo zena zelakoa erosten zigun.
‎Abantaila handia du iparrorratzik gabe... –eskuak burura eraman eta ibiltzeari utzi nion bat batean– Ostia! Ahaztu egin zait!
‎" Henriren etxea?", galdetu zion Xanek. " Henrirena?", esan zuen Lazarok; Xan kale erdira eraman eta: " han kale kantoian ikusten duk ba, leiho gorri ilunekiko bat?
2001
‎Itxura batera denak zeuden; baita Mantxola komisarioa ere. Bera ikusteaz bat eskua masailera eraman eta kokotsa leporaino jaitsiz min imintzioa egin nuen. Julia Pabloren ondoan zegoen, larruzko beroki beltz batez jantzita; biak pega pega eginda.
‎Bere onera etorri zenean antsiaz besarkatu ninduen. Sukaldera nire sorbaldan helduta eraman eta kafeontzian zegoen kafe apurra zerbitzatu nion. Neska, eskuaz ileari atzeraka eusten zion bitartean, kafea hurrupaka edanez hasi zen.
‎Bazterrera eraman eta itaundu zidan:
2003
‎Damianek lau kamioi luze aurreratu ditu. Batek kartolak itxita zeramatzan eta ezin izan du ikusi zama, baina beste hirurak Renault markako autoz beteta zihoazen iparralderantz. Nola liteke, pentsatu du, Frantzia aldera doaz.
‎Harrapatu, eraman eta danba danba akabatu zuten. Eta gorpua Bermeon utzi zuten.
‎Niri neuri argitzea komeni zitzaidana behintzat. Hain zuzen ere, falangeren afiliazio orria isileko nire zereginek agindurik neramala eta inork ez zuela horren berri izan behar, eta Zerbitzuetakoa nintzela. Azken hori esatean orria eskuetan hartu zuen foralari zuzendu nintzaion.
‎itxura progrea daramaten eta puntualki
2004
‎Automata moduan utzi zion Feliperi jende guztiaren aurrera eraman eta ikurrina harrarazten. Harakin, Jexus Mari, Fermin eta berak ikurrina nola zeramaten ikusi zuen.
‎Izan ere, artzain zaharrak gaueroko errituala errepikatuko du: Endarlatsa ingurura hurbildu, han bilduak dituen ardiak eta bildotsak goiti eraman eta, inork ikus ez dezan, gauaz itzaletik itzalera mugitu. Brauliorentzat idurizko kontrabandoan aritzea da bere mendekua, barrenak eskatzen dion mendekua, barkamenik ezean.
‎argitara eraman eta
2005
‎Bere ez izatearen deboila fisikoa besteen begietan irakurtzen zuena. Munduarekiko funtsik gabeko kalaka ugari eraman eta egiazko solas gutxi trukatu zuelako. Laster berandu zatekeen.
‎Elizan bertute gehiagoren jabe azaldu zen Peter. Lehen lerroan zutik zegoen, eskuan stetson txapela zeukala, zurgin atorra karratua zerratzen zion turkes harrizko lepokoa zeraman eta gerrian behi larruan ebaki zintura gotorra, aitzinean zeukan zilarrezko juntagailu distiratsuarekin. Jendeak igandez apainduak ziren eta bere atorra koleretsuaz zein markako jeans pareaz Peterrek ez zuela egoeraren larritasuna errespetatzen eman zezakeen.
‎Hamsterra lepotik lotu nahi du, eta paseatzera atera, erosi berri dioten beroki gorria jantzita. Etxe ondoko parkera eraman eta lagunei erakutsi.
‎Berehala puztu zen zakila, eskutik ihes egin nahi zion arraina lez. Ahora eraman eta masailaren barruko aldearen kontra igurtzi zuen. Nigan zuen ahalmen magnetiko menperatzaileak segurtasuna eman zion jarraitzeko.
‎Nahi nuen beste. Eramateko eta hobeto aztertzeko izokin hura Beko Errotakoa baino argi hobearen argitara.
‎Baserritar trauskil hark Oteizaren beraren pare jarri ninduen: beheko bidegurutzeraino eraman eta han eduki ninduen udaltzainen autoa azaldu zen arte. Dei egina izan behar zien lehenago telefonoz, sagastiko mugimenduak ikusita.
‎Bere istorioa kontatzeari ekin dio hitzen hodian daukan pasabide meharretik nola edo hala: ...xilotu zuten, haren klinikako txoferra zelako, hemeretzi urte berak orduan, ireki dute ziegako atea gauean, esan dute bere abizena, irteteko," fusilatzera, badakik", presondegitik atera baino lehen kaperara daramate, han zen presondegiko apeza, Urriza, presoak konfesatzen ari," gu baino izutuago zegoan hura", eta txapelokerrak patioan zain, gauerokoa, jendea Hernaniko hilerrira eraman eta beruna emateko," osaba zegoan kaperan", hark eskatuta deitu omen zioten, azken borondatea ilobarekin hitz egitea," larruzko berokia zeukaan, medikuek dirua ditek", huraxe eman nahi izan zion," negua hotza zatorrek" esan omen zion osabak," eta orduan ikusi nian Aitzol", aurpegi osoa handitua, maspildua, eskuineko begia hutsik," Hidalgo izan duk"... Eta ondotik, alegia Aitzolen torturatzailea hemen bertan edukitzea deus ez balitz bezala," Oso negu gogorra izan zuan hogeita hamaseikoa, hemen hezetasun handia zaukaagu neguan, ikusiko duk", orduan harrapatu omen zuen petxuko hau, eta ez" eritegiko monjek dioten moduan" zurrutean galduta dabilelako.
2006
‎– Bai, eta hondarrak, alegia sobera geratzen zena, buruak, hanka zati batzuk, hezurdurak eta larruak itsasadarrera botatzen zituzten... Eta hortik mareak gora eta behera eraman eta ekarritako hilotzak.
‎Andresek txakolin baso luzanga luzatu dio Bombari. Esku dardaratiz ahora eraman eta trago batez hustu du erdia, atzeko mahaian bermatu ostean. Atzamarrez sikatu ditu ezpainak.
‎Nik Bigarren Auzolan Handian eduki nuen honen guztiaren berri, zakukada batzuk hondakin etxetik atera eta iturri ondoko edukiontzira eraman eta gero, Markos hurbildu eta hondakin zakukadak handik kentzeko, berriz hartu eta eskola zaharraren ondoko orubera eramateko agindu zidanean. Gero Lukas etorri zen ostera ere, eta hondakin horiek eskola zaharraren ondoko orubean ez zeudela ongi esan zidan, errua nirea balitz bezala.
‎Aitzitik, editoreak" nekea" eta" eroaldi iragankor baten mendean egon izana" alegatu zituen egun batzuk geroago, ekintzaren arrazoiak azaldu behar izan zituenean. Inork ez zuen horrelakorik jendaurrean esan, baina editorearen kolega batzuek ahapeka aitortu zuten bere jokabidea ez zitzaiela hain aparteko eta burugabea iruditu; izan ere, halako idazle" interesgarri" eta are" oso interesgarrien" elemenia bat edonoren eramana eta pairamena mila puska txikitan zartatzeko modukoa izan behar zen, eta denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz artatzen, bizkarraren gaineko esku zarta amultsuak banatzen, animo eroriak altxatzen, idazle desmotibatuak adoretzen, idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen; hasiberriei idazle interesgarriak izateko ahol... Gauza hain omen zen nabarmena lanbidekoentzat, ze Balkan Txikiren lehiatzailerik zorrotz eta gogorrena zen Entelekiak argitaletxeko nagusiak –argitaletxe artesanal eta oso interesgarria hau ere– behin baino gehiagotan esana baitzien bere laguntzaileei ez zuela ulertzen Balkan Txikiko editoreak nola eusten zion, bera izatera, aspaldi suizidatu zatekeela, edo lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia kabinete bat.
2007
‎Zailetan zailena zen, mila eta milaka kideena ere zelakoan. Amodioak ninderaman eta segur nintzen erdietsiko nuela!
‎Sinead O’Connor, gehien gustatzen zitzaidan irlandar abeslaria, KD guztiak erosten eta buklean entzuten nituen, han zegoen Potsdamer Platzen, oinutsik eta kaskoa ilez arrasaturik mother do you think they’ll drop the bomb galdezka. Nerbioi ibaia aldamenean neukan, Carmen saihetsean, ikerketa bat bururaino eramateko eta Sinead O’ Connorren eskaerak kaskoan iltze. Burdinazko Erridaua lehertu aurrekoak ziren, eiki.
‎Izerdi patsetan ginen. Haizemin desosatzen ari zen fisiologikoki, Estevezek besapean izerdi borobilak zeramatzan eta gu itsaso bihurtuak ginen. Erdi Arokoa zitekeen Jainkoaren Etxearen aldameneko errautsean 4x4 baten errota aztarnak nabarmen ziren.
2009
‎Eskuak garondora eraman eta totelka hasi zen, ezbaian, eskerrak eman zizkidan, zer esan ez zekiela gelditu zen; barre egin zuen. Ez zela hori, noski, esku artean geneukan lana, baina akaso hori ere publikatuko genuela egunen batean esan zidan.
‎Non bizi zen seguru jakin ez. Kai aldera eraman eta atariren batean uztea erabaki genuen. Esnatutakoan moldatuko zen, nahi bazuen.
‎Txoferrak gurutzearen seinalea egin zuen, Coatlik Chalco ahoskatu zionean. Behatz dardaratiaz ferekatu zituen atzikusgailuan zintzilik zaramatzan eta omiasaindukari ahuspekatzen ziren giza-eskeleto zurgatuak.
2010
‎Bere porrotaz gozatzen hasia zatekeen. Ezagun zuen gozamen masokista erpuruko atzazalari kezkati hozka egin eta, segituan, esku bera kopetara eraman eta masajeatzeko zerabilen moduan.
2011
‎Zeberioren amak apenas egin zion kasurik. Haren alabak, Keparen arrebak, zuen heredatua begiradaren gogortasuna, mesfidantza, agenda bat eramateko eta handik ez desbideratzeko borondatea.
‎Ahalegin itzela eginda, bere buru osasuna arriskuan jar zezakeen saiakera demasa eginda, Zeberio irudika zezakeen gurasoen lanpara dendan lanean, inbentarioa zorroztasun handiz eramaten, lanparena edo garajean pilatutako lehergailuena izan inbentario hori, tarteka iparraldera errekadutxoak eramaten eta iparraldetik errekadutxoak jasotzen, bere kasa lanean beti, atxilotuko zuten arte, eskuak lotuta eta jertse beltza buruan jarrita aterako zuten arte gauaren erdian bere etxetik, edo bere negozio propioa sortzen, eguzki panelen ingurukoa ziur aski, eta Euskal Herriko mendi eta lautadetan teilatuetara igo eta haiek muntatzen, aire librean lanean eta bere lana baliagarria zela sentitzen, eguzki ... Irudika zezakeen Zeberio La Santé kartzelan zeukan Soto laguna bisitatzen, barrez eta negarrez eta eztabaida sutsuetan," borroka armatuak ez dik zentzurik gehiago", edo" bai", edo" eutsi horri", edo" gurea duk garaipena", edo" zenbat jende ari den erortzen aspaldian", edo" ez ote dik honezkero Espainiako Barne Ministerioak agintzen gure erraietan"," bai zera, CIAk izatekotan"," hoa popatik, ez etorri orain hi ere haginetan txipak jartzen dizkiguten kontuarekin", eta" hi nola hago horretaz hain seguru?"," Auxoberriren garaia joana duk"," Barrionuevo es una zona especial"," gure teilatuaren kontra ari gaituk harrika"," hik ez daukak perspektibarik, historiak absolbituko gaitik"," hori Fidelek esaten zian eta hura ere"," hura ere zer?"," ikusten duk nola dabilen"," esadak nola"," azkenetan, agonia hutsean"," bizilegea duk agonia"," agian bai"," indarrez sentitzen haiz, bederen, Soto?"," indarrez sentitzen nauk, Zeberio"," baduk zerbait hori"," kemena, anaia".
‎Sarak ez zuen energia amiñirik ere galdu. Dieta zorrotza zeraman eta alkoholik probatu gabe jarraitzen zuen. Diegok eta Gloriak edan zuten oso osorik chablis botila.
2012
‎Aingeruk bonboiak eskaini dizkion hirugarren aldian, ordea, Nora galderak, galderak eta galderak egiten hasi zaio, erantzun bat jaso eta alde egiteko presa balu bezala; eta orduan agertu da sentimendu hori, Aingeruk inoiz hain gordin sentitu ez duen beldur hori, hain zuzen gerta dakiokeen zerbaiti aurre egiteko gai ez izateari beldurra. Hausnartu ahala, ideia oso arraroa iruditu zaio, baina aldi berean erreala, jaten ari den croissanta bezainbeste, eskua burura eraman eta ahurrean gelditu zaizkion ileak bezainbeste, oso erreala, orain arte ezagutu duen ordena desagertzeari izu laborria, bere bizitza kontrolatzeko ahalmena galtzeari, eta bitartean Norak galderak egiten jarraitzen du, gero eta estuago. Aingeruk erantzun egiten dio, modu egokian bere ustez, baina oraintxe angustia hazten ari zaio eta min horren aurrean bakarrik sentitzen da.
‎Hogei urtez SAFAM lantegian burdina plegatzen ari izana zen, hormetan behera herdoila baizik ez zerion fabrika hertsi zieten arte. Borroka neketsua eraman eta hondarrean plan sozial duina erdietsi zuten. Dede Baionako garbitzaileen taldean sartu zen, gehienak aitzin erretretara bidali zituztelarik, adina zeukatelako.
‎Eta gertatuak hurkoari jakinarazteko tresna besterik ez bada idazketa? Haizeak eraman eta oroimenak itxuragabetzen zituen hitzak fosiltzeko aurkikuntza. Margolaritzaren mugak hausteko argazki film bideo kamera digitalik ez zegoeneko denboran irauten duen asmakizuna?
2013
‎Guk ezetz, eta hark ea nahi ote genuen ikasi umeak nola egiten ziren eta horrelako istorioak. Bere gelara eraman eta liburu potolo bat erakutsi zigun. Oroitzen naiz hango iduriez, nola ageri ziren gizonak eta emakumeak larrugorritan, pititoa, pottotta, titiak...
‎Kontuz egin nuen erdi usteldutako eskaileretan gora, kirrinkak Miren iratzar ez zezan, eta tentuz zabaldu nuen atea. Eskua atalostera itsumustuan eraman eta argia piztu nuen. Dena euliz beteta zegoen, hegaldi zoroan zebiltzan, hormekin eta elkarren artean talka egiten.
2014
‎Gehiago jaitsi zuen. Eta disko jogailuaren aurrean zegoela baliatu zuen orratza kantu batetik bestera eramateko eta, kantu berria jarrita, aitari begira, kantuan hasteko:
‎Redios! Gu etxera eraman eta jaitsi dadila gero nahi badu partxisean jokatzera!
‎Hilobia iduri du errekak orai, zerurat ireki hilobi handi bat, lurra gainerat aurtikitzea bertzerik ez falta. Izanen dute lana gorpu meta hau guzia gibelerat eramaten eta hobiratzen. Aleman tzar horien gorpuak hobiratu beharrak ematen du min gehien, baina lur azalean uztea kalte litzateke.
2015
‎Romanek irribarre amultsua zeraman eta pitin bat areagotu zuen emakumearen izena entzutean. Honek, Romanen irudikoz, begitartea lasaitu zuen istant batez haren izena entzutean, baina lehengora itzuli zitzaion elkartekide entzutean.
‎gure Lur honetan ugariagoak izaten dira zoritxarrak pozaldiak baino; inertziak eta berezko joerek zoritxarrera garamatzate. Berezko joeren artean iragana ezin eramana eta beldurra ditugu, oroimena eta irudimena zorionbidetik erauzten dizkiguten pasio tristeak. Ene Jesus eko protagonista itsasotik datorkion iraganak itoko du; beldurrak, ostera, etorkizunera kateatzen gaitu, eta Hamaika pauso k iradokitzen digu landareek apal dezaketela.
‎Desbideratzea helburu, galtzea. Bizitzaren absurdoa muturreraino eramatea eta esperimentatzea. Bidea egin.
‎Negar egiten dute haien inguruan haurrek, emazteak eta amaginarrebak, eta zerraldo jarraitzen dute. Zurezko kutxa batean daramatzate eta ez dira izutzen. Badaramatzate lurpean estaltzeko eta ez dute protestarik egiten.
‎Sandia erraldoiak aldean eraman eta atsedenaldietan matxeteaz haiei puska kentzea da zazpi namibiarretako baten zeregin bakarra. Haren izenik ez dakite gizon zuriek, zereginak ematen diolako haien begietara daukan bereizgarri bakarra:
‎bi doritos heze desegin zaizkio hatz artean. Inor begira ez duela probestuz, ahora eraman eta jan egin ditu, zer diren jakin gabe, autoflagelazioaren eta kontrizioaren estereotipoak bere kasa berrituz.
2016
‎zeuregan daramazu eta
‎– Ezkutatu? Ez al ziren ba eramatekoak eta akabo?
‎Musikari beltzari eskutik heldu, Gezalak deskantsatzeko erabiltzen zuen xeslonga zegoen aldera eraman eta altzariaren ertzean eserarazi zuen.
‎Autoa pasatzen zen herri guztietan Erresistentziako kideak agertzen ziren bide bazterrera, tente jartzen ziren eskua kopetara eraman eta agur militarra eginez. Jakina, euskal espioiek komeni zitzaien errepideetatik eraman zuten autoa, gehienetan trafiko gutxi zegoen lekuetatik.
‎Era oso txiroan jantzita zegoen gizona, abitu zahar batekin, zer ikusirik ez Antsosolora egin zuen azken bisitarekin, orduan jaka bat baitzeraman eta barruan jertse lepo luze bat. Anitak pentsatu zuen une batez ortozik zihoala, eta oinetara behatu zion; baina, ez, sandaliak bazeuzkan behintzat.
2017
‎Begok badaki ez duela ihes egiterik, egia aitortu dio, dakien egia apurra bestalde... Axik ez zion ia ezer kontatu, urtebetetik gora zeramatela eta Joseba... Ez da ausartu harantzago joaten, baiezkoa egitera baino ez da ausartu.
‎Beste ideia batzuk ere izan nituen bueltaka buruan: gau batean, Edgar Allan Poeren Amontillado upela berrirakurrita, pentsatu nuen fikzioan Patxi, dagoeneko gizon heldu eta errespetagarri bihurtuta, gezur batekin engainatu, ohol gaztelura eraman eta han hil nezakeela, bururatzen zitzaidan modurik lazgarrienean, mendeku ankerrean; genero indarkeriaren gaiak gaur egun gizartean duen oihartzunari erreparatuta, pentsatu nuen protagonista ohol gazteluan sexu abusuak jasandako neska koskor bat izan zitekeela; fikzioari ihes egin eta garai hartako egurzaleak elkarrizketatuz eta bide bazterretako ohol gazteluen argazkiak bilatuz dokumental bat e... Baina ez ninduen aukera horietako bakar batek ere asebetetzen.
‎Eskuak sabelpera eraman eta uzkurtu egin nintzen.
‎Ni ere, presoen aldeko iluntzeko kalejirara joan ordez, Atakan gelditzen nintzen laguntzen: edalontzi hutsak barrara eramaten eta “kaskoak” egiten.
‎– Hiperkulpabilizatutako jendea duk; erruduntasuna zagok arrandiaren atzean: burgeskumea izatearen kulpa, armak hartzeko koldarregia izatearen lotsa, lagunak preso eraman eta libre geratu izanaren ausikia...
‎Hiru aldiz egin genuen anbulatoriorako jira, eta, zenbait probaren ostean etxera bidali gintuzten hiru aldietan, ama hebaindua eta pasa pasa egindako alaba, la extraña pareja. Aitak etorri behar izan zuen –berandu baina presaka– ni Gurutzetara eraman eta, hango mediku bati mehatxu eginda, aurrez txandarik hartu gabe, hark bakearen izenean, halako batean, ahoa zabalarazi eta kandidak nituela esateko. Hamabost egunean eztarritik hestegorriraino hedatu zitzaizkidan onddoak, infekzioak eragiten zidan biriketako mina zela uste nuena.
‎Alteritatearen zirrara. Bularrak ferekatu zizkidan kamisetaren gainetik, luze, erabat kontzentratuta, eskuak elastikoaren azpira eramateko eta beste gorputz atalik arakatzeko zirkinik egin gabe. Dardara bat.
‎Ixabel lagunekin elkartu zen eta ordu txikietara arte ez zuen Ramon gehiago ikusi. Argi urdinak zituen taberna luze batean izan zen, lastozko kapela zeraman eta zuri izandako arropak ardoz zikinduta zeuzkan. Jendezko korridore bat zeharkatzen ari ziren, Ramon irteerarantz, Ixabel barrurantz, eta topo egin zutenean elkarri begiratu gabe jarraitu zuten aurrera.
‎Kantatu egiten dute. Ahizpari bat erosi zioten aurrena eta ondoren beste bat, eskolara erakusteko eraman eta andereñoak konpainiarik gabe hil egingo zela esan zionean. Bietako bat kantuan ari da, usoen moduan.
2018
‎Apalategira eraman eta dagokion tokian utzi du: arrastoak utzi dizkioten objektuen apalean.
‎Ur botila ezpainetara eraman eta trago bat eman. Arnasa sakon hartu ostean, ingurua aztertu du.
‎Bekaintiroren akordua: aurrezki kutxa batean lan egiten du orain Imanol Landetara tiro probak egitera eraman eta bankuak lapurtzen jarri nahi zuen gizonak.
‎Tatianarekin harremana eten zuenetik aurrera, piano jotzaileek eraman izan dute autoan kontzertuetara. Eraman eta ekarri, ekarri eta eraman. Hasiera batean Sixtok; orain, Iñigo Uriartek.
‎Aingeruek bezala jotzen du, ordea. Piano jotzaileak eramaten eta ekartzen du kantaria, hark igoarazi dezake zeruraino, hark hondoratu dezake miserian. Piano jotzaileak gai izan behar du kantariak modu abstraktuan “giro urdina” bataiatzen dituen itsasbehera inpresionistak sortzeko, halakorik sortzea posible balitz bezala.
‎Pintzel bat hartu, ahora eraman eta koska batez ileen erdiak erauzi dizkio, bizpahiru ileko pintzel ñimiño bihurtu arte. Pintzela baino gehiago dirudi orain orratza, listuarekin tentetutako bibote baten puntako ile zorrotza.
2019
‎Kazetarietako batek galdetu zidan finalean sujetadoreko tirak ikusten zitzaizkidanez, ea aldarrikapen modura egin nuen. Orduz geroztik kontzientzia handiagoa izan nuen neraman eta ez neraman arropaz. Gertu gertuko jendeak ere, garai hartan, eta aurrerago ere bai, esan izan dit erne ibiltzeko ematen dudan itxurarekin, eskubidea neukala nahi bezala janzteko eta makillatzeko, baina jendeak gero edozer gauza pentsa zezakeela niri buruz...
‎Loreak kanposantura eraman eta hona etorri naiz. Aihen belar kanpanilladuna lursail osoa hartu nahian dago.
‎Atarian sartzerakoan neska batekin gurutzatu nintzen. Ez zion ateari eutsi ni pasatzeko, maleta neraman arren eta, nahi gabe, katuaren kaiolarekin jo nuen. Berba zantar bat bota zuen.
‎Banekien Mendebaldean nork bere burua aipatu nahi duenean zilborrera eramaten duela hatza; Txinan, ostera, zuk hain kako eta nik hain motz daukadan horretan dago, antza, norberaren muin bereizgarria. Horrela, bada, dendaren batean nagoela txanda egokitzen zaidan bakoitzean, hatza sudur puntara eraman eta, ni, galdetzen dut ingurura begira.
‎Idazketa oholtzari lotua izan da, aktoreekin batera elkarlanean, idazmahaiko sorkuntza lana oholtzara eramanez eta oholtzakoa idazmahaira ekarriz eta handik oholtzara berriz.
‎(KRISTINAk IÑAKI pasilloetan aurkitzen du eta gelara eraman eta oheratu egiten du leun eta goxo. Horretan ari dela agertzen da KEPA.
2020
‎Agian kasuan gero eta interesatuago nengoelako eta protagonistei aurpegiak jartzen hasi nintzelako, Ciani ere emakume beltzarana zela imajinatzen nuen, berak esandakotik irudimenean sortu nuen Natalia hura bezalakoa edo Vicenziren margolanetan ikusi berria nuen haren antzekoa: ile luze leuna, begi beltz handiak, ezpain lodiak… Argazkian ageri zen hura, ordea, beltzarana bai baina oso argala zen, aurpegi luzexka zuena, oso azal zurikoa eta hazpegi zorrotz samarrekoa; kizkur antzeko ile beltz ugaria zuen, bi ur jauzi handiren moduan aurpegiaren bi alboetara isuriko balitz bezala; soineko urdin estanpatua zeraman eta betaurrekoen armazoi urdina aurpegi zurbilean.
Naramate eta ez dakit nora.
‎Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora, naramate eta ez dakit nora...
‎Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora, naramate eta...
‎Trenak bere martxa hartuta dauka eta aurrera jarraitu dugu, hurrengo geltokian beste lagun bat gure zain zegoela jakinda. Hala ere, zigilu propioa duten pertsonaiak eta istorioak sortu ditugu, lurrunezko tren batek soilik eraman eta eraiki ditzakeen arimak.
‎Igual eskatzen diete zapi hori bana eramateko eta jende gehienak ez dauka zapi horirik etxean, oraingo etxeak ez dira lehengoak, ez da dena gordetzen. Dendara etortzen dira eta zapiak mozten dizkiet euro batean.
‎Denda itxi baino hamar minutu lehenago etorri zen txartelarekin: “Ez dizu axolako… pentsatu dut… hau ez dudala eramango eta beste hau ere ez, honen ordez…”. Etxean zeukan txartela hilabeteak lehenago itzuli zituen aurikular batzuen truke jasoa zuen.
2021
‎47) zehaztu moduan, hasteko eta behin, bestelako genero diskurtsiboekin gertatzen ez den bezala, umoreak berezkoa duen bat bateko algara sortzeko gaitasunak horrekiko jarrera kritiko bat garatzeko aukera gutxi uzten duelako. Irriaren katarsian murgildurik, zaila izan ohi da askotan umorez igortzen den mezua momentuan bertan auzitara eramatea eta, horren ordez, umorez jaulkitzen den edukiaz erabat jabetu gabe, hori onartu eta barneratzen amaitzen da gehienetan. Hala, sortzen duen atseginagatik, errazagoa suertatzen da bestela esatea ezinezkoak liratekeen hainbat mezu umore formulan gizarteratzea.
‎Behar bezalako eta plantakotasun geruza baten azpian ezkutatzen zituzten diru falangak, tratu txarrak eta joera pornografikoak. Terroristarik krudelenen antzeko bizitza bikoitza zeramaten eta nasaiki baliatzen zuten beren biktimaren isiltasuna. Kanpokoekin harreman gutxi zeukaten, eliza, merkatua eta egunkaria erostea salbu.
‎Altsasukoek han utziak zituzten eskopetak. Falangistek, orduan, hilerriko hormara eraman eta hantxe garbitu zituzten biak”.
‎Eta aita, Kubako gerran ibilitakoa, eta arreba, [Urbasako] leizera joan ziren lehendabizi, eta soka batekin jaitsi zen gizon hori leizera, ikustera semea han zen. Bazen bat bizirik, bost egun zeraman eta hilda bezala zegoen, baina bizirik zegoen. Horixe kontatu zigun gizonak.
‎Gorroto du mahuka motzak erabiltzea, besoak erakustea, bere ezer erakustea: burua beti bistan darama eta badu nahikoa lan hori kudeatzen. Beroa izugarria izan zen egun osoan.
‎Maitasunez eta gustura entzun izandako abesti batek gogaitzen zaituela lehenengoz sentitu & zuhaitzetik hartutako pikua ahora eraman eta lehor dagoela ohartu.
‎Abesti zati, interneteko elkarrizketa zati eta Twitterren bitartez komunikatuko da. Beti laukidun kamisa darama eta kamiseta azpitik. Ortozik.
‎Azkenik, ile lehorgailu batekin sikatu eta estankoan erositako zigiluekin batera ipiniko ditu plastikozko kutxatxo batean. Kutxaren aldamenean zigiluak itsasteko traste bat dauka, oinarrian ura daramana eta gomazko belaki laranja bat gainaldean. Gainontzekoek mahai gainean uzten dizkioten gutunetan zigiluak itsasten laguntzen diot.
‎Erosketa egin, organ etxeraino eraman eta errekara botatzen dute Cocolisoek.
‎gizonek kokospea dute eta urrezko zigilua potolotutako hatzen batean, amerikana urdin iluna daramate, alkandora urdin argia eta apaingarri urrekararen bat duten larruzko oinetakoak galtzerdirik gabe. Emakumezkoak apalak eta pinpirinak dira, argalak eta goxoak, lurrin sarkorrak daramatzate eta ez dute inoiz etxetik kanpo lan egiten ez bada haien fabriketan idazkari lanetan. Kasu egiten didate, baina ez naiz gai emozioaren hamarrenarekin erantzuteko.
‎Bulegoko lana bukatu eta gero, gauean, anai arrebekin biltzen da, esku artean duten proiektuaz hitz egiteko: biltegia Oiartzunera eraman eta hartara Errenteriako dendaren tamaina bikoiztu. Aitak proposatu du.
‎Edateari utzi zenion garaian utzi zenion alaba aireportuetara eraman eta ekartzeari. Agian ez zegokizula pentsatu zenuen, ez zenuela berrogei urte betetzera zihoan alabaren tipuletan sartu nahi, agian urrunegi gelditzen zitzaizkizun aireportuok eta nekatuta eta osasunik gabe zeundela jabetu zinen.
‎Aitak kontatu dit, Sokoburuko aparkalekuan aparkatzeko ilara luzeak zeudela eta bere txanda iritsi denean, toki huts bat ikusi eta non ez da bada andre bat ezerezetik irten eta hanka eta beso zabalik ipini aitak begiz jotako aparkalekuan. Pamela bat zeramala eta ile luze errubioa (olatuak egin ditu hatzekin bularraldean ilea itxuratuz), berrogeita hamar urteren bueltan zebilela. Aitak kentzeko esan diola eta andreak ezetz.
‎Gu guztion buruan zegoen zalantza zen. Gure laguna festara joateko moduan ez bazegoen, etxean bakarrik utzi behar genuen ala festa apartamentura eraman eta kontzertuak ahaztu. Puska batean lagunaren orkatila osatu nahian ibili ondoren, etxera joan eta oina goian zuela atseden hartzea erabaki zuen, gauza gehiago okertu ez zedin.
‎Goiz batean, zuen etxera deitu zuten. Ama ikusi zenuen, zangoak dardarka hasi zitzaizkiola, telefonoa erortzen utzi zuela, eskuak aurpegira eraman eta negarrez hasi zela.
‎Arrain kamioiak nekez pasatzen ziren oinezkoen artean. Iratzez estalitako hegaluzea zeramaten eta animaliaren odolarekin zikindutako uraren arrastoa uzten zuten. Usain berezi hura.
‎Azaldu zion kongresuko emakume batzuek hitz egin zutela herrialde neutraletako Atzerri ministroekin eta horiek sinatutako agiriak zeramatzala poltsan. Eskua poltsara eraman eta haiek hartzeko keinua egin zuen. Fordek gerarazi zuen.
2022
‎Geranioak eta izarak beltz. Unekadaka ez da ezer ikusten, keak eraikina eraman eta ekarri egiten baitu, berarekin zer egin erabaki ezinik. Jendeak, errepide betean, eraikina inguratu du, larrituta.
‎“Nagusiak hor daude, azkenean urte asko daramatzatelako eta estatus bat dutelako: ‘Besaulkia hartu dut eta hemendik ez naiz mugituko’ Ni, adibidez, sartzen azkenetakoa izan naiz bai elkarte batean, bai bestean, eta kosta egiten da bidea irekitzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia