Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2001
‎Miraria zen artean arnas hartzen zuen sugea bizirik egotea, eta artean ez zuen borrokarako gogoa galdu, atxikitzen zuenari bularrean sakonki kosk egin baitzion, lepotik hurbil. Berak atzeraka makurtu eta minak eragindako sufrimendua zela medio, sugea lurrera erortzen utzi zuen, gudarostearen erdira, hain zuzen ere, eta oihuka hegan egiten alde egin zuen, haize putzadei esker".
2003
‎Baina giza eskubideen urraketa hain da ugaria miseria dela, gizarte injustiziak, genero bortxakeria... sufrimendu hori guztia ez zitzaiola liburu bakar batean sartzen. «Horregatik, lan honetan euskal gatazkak eragindako sufrimendua jasotzera mugatu naiz», dio bere egileak.
‎Gainera, ikerketaren osagarri gisa, «Frankismoa, gure hurbileko memoria» eskaintzen du, 1936ko Gerrak eta gerra-ondoak eragindako sufrimenduari eskainitako gehigarria.
2006
‎Auzi nagusia Erkidegoko zuzentarauak inplizituki onartzen du kalteak konpontzeko eskubidea dagoela, kalte horiek ez badira korporatiboak eta moralak. Epaileek, lehen auzialdian, arrazoia eman zioten modu partzialean, eta eskatutako erreklamazioaren erdia baino gehixeago ordaintzera kondenatu zuten operadorea; izan ere, kalte ordainetan janari intoxikazioak eragindako sufrimendu fisikoak soilik jasotzen ziren, eta ez oporren gozamena galtzeagatik eragindako kalte moralaren ordaina, uste baitzuten Austriako ezein legek ez zuela berariaz aurreikusten horrelako kalte morala konpontzea. Errekurtsoa aurkeztu zuen Apelazio Auzitegiak, Austriako Zuzenbideari dagokionez lehen auzialdiko organo jurisdikzionalaren ikuspegiarekin bat zetorren arren, bidaien, oporren eta zirkuitu konbinatuen gaineko erkidegoko zuzenbidea aplikatzeak beste irtenbide bat ekar zezakeela pentsatu zuen.
‎Interpretazio itxurako trenpu aldaketa gorabeheratsu haien  atzean bazegoen ordu arte igarri ez nuen zerbait: izuak eragindako sufrimendua. Erotuta egon ala ez, minari zor zitzaizkion, ez beste ezeri, Angeloren zuhurtasunetik zorora eta haserretik irri zartara bitarteko erreakzio burugabe haiek guztiak.
2008
‎Txostenak 13 orri dauzka. Biltzen ditu 1999tik gaur arte Frantziako eta Espainiako estatuen kartzela politikek euskal presoei eta senideei eragindako sufrimenduak. Preso bat bisitatzera zihoazenean 200 istripu zenbatu dituzte bederatzi urte horietan.
‎–Eta ondorioz norbaitek pagatu behar du zuen Euskal Gatazkak eragindako sufrimendu guztia. Hildakoena ere bai?
2009
‎Zeregin egitekoak kateatze horrek lihoaren penak agerian jarri nahi ditu: langintza horren nekea eta gogorra indartu; geuri sufriarazten digu lanak eragindako sufrimendua, are larriagoa amaiera heltzen denean, ez baitago atsedenerako betarik hurrengo egunera arte.
‎Bide zuzena zein den jakin arren, okerra hautatzen jarraitzen dute temati batzuek, ordea, guda mahai jolas bat balitz bezala. Ez die askorik arduratzen euren jokoaren zentzugabekeriak eragindako sufrimenduak. Irabazi eta lorpen militarrak eskuratzea da haien lehentasuna.
‎Eta huts egin du bakea eta politika elkarrengandik bereizten ez dituenak; huts egingo du, orobat, bakea lortzetik etekin politikoak eskuratu nahi dituenak. Bakea lortu aurretik, ezinbestekoa da erro politikoa duten indarkeriek gure herrian eragindako sufrimendu guztiak aitortzea eta konponbidean jartzea. Giza eskubide, eskubide zibil eta eskubide politiko guztien urraketa guztiak gainditu behar dira, bakea izango bada.
‎Poeta koitaduak ez dio zentzurik aurkitzen gizakiak gizakiari eragindako sufrimenduari; historian izandako hanka sartze berak nabarmentzen ditu guda zelaietan eta lubakietan. Jainkorik bada," urruti zegok hura han bere zeruan" pentsatzen du poetak.
2010
‎Biktimen memoria terrorismoak eragindako sufrimenduaren oroimen iraunkorra izango da, nabarmendu du.
2011
‎Hainbatetan bezala, terapia modura balio izan zion filmak zuzendariari, eta ilun samarra atera zitzaion, baina indarrez gainezka. Anaren pertsonaiarekin, historian zehar gizonek emakumeei eragindako sufrimenduaren ordezkaria eta sinboloa eraikitzen du filmak. Eta bitxikeria bat obra honen inguruan:
‎Aitortzen dugu kolonialismoak arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak erabili dituela, eta afrikarrak eta afrikarren ondorengoak, jatorri asiarra duten pertsonak eta herri indigenak kolonialismoaren biktima izan zirela eta horren ondorioek biktima izaten jarraitzen dutela. Kolonialismoak eragindako sufrimendua aitortzen ditugu eta baieztatzen dugu, horiek nonahi eta noiznahi gertatuta ere, kondenatuak izan behar direla eta berriz ere halakoa gertatzea saihestu behar dela. Deitoratzen dugu baita ere, egitura eta praktika horien ondorioak eta jarraitutasunak, gaur egungo munduko leku askotan gizarte eta ekonomia ezberdintasun iraunkorren faktoreen artean egotea;
2012
‎Modu zuzenean nahiz zeharka segurtasun indarrek, funtzionari publikoek edota Administrazio Publikoarekin elkarlanean aritzen ziren beste pertsona batzuek egindako ekintza bidegabeek eragindako sufrimendu injustuak pairatu dituzten pertsonak joko dituzte Estatuaren biktimatzat.
‎Titulu honetako xedapenak gatazkan dagoen biztanleria multzoari buruzkoa da, inolako bereizketa kaltegarririk gabe, bereziki arraza, naziokotasuna, erlijioa edo iritzi politikoaren inguruan, eta gerrak eragindako sufrimenduak arintzea dute helburu.
‎Proposaturiko sistema konplexu eta korapilatsu horretan erakusleen artean aurrebaldintza direnen eta garrantzizko diren erakusleen artean bereizi litzatekeela diosku. Ikuspegi orohartzaile honen arabera herri indigenen arteko antzekotasunak (kolonialismoek eragindako sufrimenduen esperientzia zein Lantaldean partaide izatea) hartzen dira kontuan.
‎Anton Novoselov Txakurraren adin handia edo gure maskotako gaixotasun kroniko mingarria dela eta, jabea behartuta egon daiteke animalia agurtzeko unea iritsi den planteatzera eta eutanasia mediko bat ezartzera. Minik eza da albaitaritzako eutanasian exijitu beharreko urrezko araua Albaitariak kontrolatutako heriotzak gure maskotaren heriotzako minak arintzeko eta izan ditzakeen osasun arazoek eragindako sufrimendu konponezina gutxitzeko balio behar du. Hala ere, eutanasia gure txakurrari emateko erabakia hartzea da maskota baten jabeak hartu behar duen erabakirik zailenetako bat.
‎Ero taldeak sistema ezarriaren aurkako jazarpena burutzen duen momentuan, agerian jartzen da indarkeriarekiko edo, zehatzago, heriotzarekiko jarrera axolagabea. Eta indiferentziaz gain, lilura da hemen, bigarren maila batean akaso, planteatzen den kontzeptua, bai besteei eragindako sufrimendu fisikoari, baita hiltzeko ekintza berari ere dagokiena. Izan ere, pentsa dezagun zein den Estepanek iraultza gidatu nahi izateko abiapuntua:
2013
‎7 LERTXUNDI, Angel (1997)" Hitz bi" in CHUECA, Josu eta FERNANDEZ, Luis (1997) Espainiako Gerra zibila Euskal Herrian. Donostia, Euskaldunen egunkaria. handiagoa ezarri dute gerraren alderdi tekniko eta historikoak deskribatzen, gerrak berak pertsonengan eragindako sufrimendua agertzen baino. Nodstromen hausnarketa ziztakari hori lan honen diseinutik bertatik atxiki nahi izan nuen, jardun intelektualaren funtsezko eginbeharra zen ustean.
2015
‎(Twist, Azken afaria). ETAren indarkeriak eragindako sufrimendua adierazterakoan, aldiz, soziologikoki irakurle euskaldunarengandik hurbil leudekeen biktimengan jarri du arreta euskal literaturak (hildako komandokideengan, esaterako), horiekiko enpatiaz ETAren indarkeriak euskaldunei dakarkien kaltea adierazi nahi balitz bezala. Haatik, ETAren osteko garaian, kontsentsua lortu nahi duen literatura euskaldunak ETAren zein estatuaren biktimak irudikatzea ezinbesteko duela pentsatzeko arrazoiak badira
‎KAZETARIA: Zure argazkietan gerrek eragindako sufrimendua erakusten duzu. Vicente doktoreak heriotzari aurre egiteko osabidea aurkitu du.
2016
‎Feminismoak aspalditik garatzen duen ideia praktikara ekarri nahi du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Patriarkatuak, inperialismoak, arrazakeriak, neoliberalismoak... pertsonengan eragindako sufrimendua gainditu eta osatzea, gorputzek pairatzen dituzten zaurietan atentzioa jarriz.
‎Ez dute inongo aitortzarik jaso. Erakunde ofizialentzat ETAk eragindako sufrimendua baino ez da egon, eta gainerako biktimak ez dira existitu. Horregatik, lege horrekin irtenbidea eman nahi izan diote errealitate lazgarri horri, eta, lehen aldiz, euren testigantzak entzun dira parlamentuan.
2017
‎Pixkanaka landu behar da, eta saiatu alderdi guztien eta sentsibilitate guztien artean elkarbizitza hori lantzen". Orain txosten bat egiten ari dira" herrian jasandako eta eragindako sufrimendu guztia biltzeko". Elkarrizketak egiten dabiltza, eta lana urte osoan aurkeztea aurreikusi dute.
‎" Gatazkaren izaera politikoa onartzea da hura ez errepikatzeko berme bakarra. Irtenbidea nahi badugu, gertatutakoa eta eragindako sufrimendua onartu behar dugu, eta gertatu guziak barneratuko dituen kontakizun bat sortu, baita biktima guziak aitortu eta haiei justizia egin ere". Egin zauri eta kalteentzat barkamena galdatzea eskatzen delarik biktimentzat, sekulan ez da, ez poliza eta ez espainiar estatuaren aldetik, holakorik entzun.
2018
‎kontuan hartu ditu indarkeria oro eta iturri desberdinak. «Aniztasun horrek, batez ere, adierazten du biolentzia mota ezberdinek gatazka politikoaren testuinguruan eragindako sufrimendua izugarria dela». Hori dela medio, «eztabaida lasai» bati ekiteko eskatu du, eta, halaber, «biktima bakar bat bera ere ez dadila baztertuta senti».Biktimak jarrera oneanForokideek agertu dute baikortasunik, biktima askorekin egon ondotik uste dutelako ona dela. haietako «gehien gehienen» jarrera.
‎Bertan dagoz, besteak beste, migratzaileei eskainitako Lilian eta Hesiak, hamasei urte geroago gaurkotasuna galdu baino irabazi dutenak. Hor dagoz “Non dira? ” altxamendu faxistaren aurkako gerran galtzaile atera ziren ahantziei egindako kantu bilduma edota “77” segadan hil zieten osabari eta horrek beraien familian eragindako sufrimenduari buruzko oroitzapenak gaurkotzeko ariketa latza diskoak, zeinetan, besteak beste, Mikel Ibargurenen Nire aberriaz eta Jose Luis Otamendik beren beregi idatzitako Zenbakiak kantatzen dituzten:
2020
‎Pilarrek malkotan besarkatu du Martin lehenengo eta Nieves ondoren. Erregimen faxistak eragindako sufrimenduaren zauriak sendaezinak izan arren, diktadorearen akabera ospatu beharreko gertakaria da, eta horregatik, botila bat xanpain ireki eta hirurek egin dute topa kopak altxatuz. Edariak txinparta galdu ahala, ihes egin die, halere, pozak.
‎Askotan hitz egiten da, hitz egiten dugu denok, biolentziak eragindako sufrimenduaz. Baina, zinez, sufrimendu hori neurtezina da.
‎Ospitaleak leku tristeak direla entzuna dugu behin baino gehiagotan; niri, ordea, ez zait guztiz egia denik iruditzen. Bizitzaren eta heriotzaren prozesuak zaintzen diren lekuak dira, gaixotasunagatik eta hark eragindako sufrimenduagatik, halabeharrez, leku sakonak bilakatzen direnak, gure hauskortasun eta zaurgarritasunarekin aurrez aurre jartzen gaituztelako.
2021
‎Horrek ez du esan nahi gure auzoak ez duela garrantzirik izan, baizik eta ulertzen dugu Irungo ikerketa batean beste gertakizun nabarmenagoek hartuko luketela lehentasuna eta gu ez ginatekeela inoiz agertuko. Gure ustez, garrantzitsua da auzo isil horietan 1936ko gerrak eragindako sufrimenduei ere presentzia ematea.
‎Tetraplegia bat, esate baterako. Gaitz mentalak kanpoan uztea hutsegitea dela uste dugu, halakoen eraginez sufrimendu izugarria duten pertsonak baitaude, tratamendurik gabeko gaixotasun oso larriak jasaten ari direnak.
‎Halaber, gobernuaren ikuspegitik «positiboa» izan da hamarkada honetan ezker abertzaleak egin duen urratsa, baita «asteon biktimei eragindako sufrimendua eta mina aitortu izana ere». Adierazpenak beharrezkotzat jotzen du «indarkeria erabili zutenek edo hari babes soziala eta politikoa eman ziotenek gogoeta etiko oso bat egitea».
‎Frantziak ez du damurik agertuko, ezta barkamenik eskatuko ere, Aljeriako gerran() eragindako sufrimenduarengatik. Aldiz, «adiskidetzea» bilatuko du Magrebeko herrialdearekin, «ekintza sinbolikoen» bidez. Eliseoak aurrera begirako ildo hori zehaztu zuen atzo, Benjamin Stora historialariaren txostena jasotzearekin batera.
‎Gogora al daiteke hildako maite bat oroitzapenak sufrimendu jasanezina sortu gabe? Maite dugun pertsonaren heriotza eta oroitzapena, galerak eragindako sufrimendua gainditzea eta etorkizunak eragindako itxaropena dira dokumental horren osagaiak. Azaroak 12an izango da 21:00etan Herriko Antzokian, Morkaikok antolatu duen Mendi Tour ekimenaren barruan.
‎Norbaiti bururatuko litzaioke, adibidez, koronabirusak eragindako sufrimendu psikologikoa soilik neurologikoki ikertzea. Nolako abstrakzioa egin behar da berrogeialdiak burmuin unibertsalean izandako eraginari buruz hitz egiteko?
2022
‎Ez da ekimen isolatua. Gobernuaren politika orokorrean sartzen da, giza eskubideen urraketei dagokienez, eta, zehazkiago, urraketa horiek hainbat gizarte kolektibotan eragindako sufrimenduari buruzko txostenetan. Esparru horretan, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak txosten hauek egin ditu lehenago:
‎3) Txostenek arreta jartzen dute eskubide urraketen biktimengan, haietan eta haien inguruetan eskubide urraketa horiek eragindako sufrimenduan. Txosten bakoitza, beraz, nahitaez berariazkoa da.
‎Berriro diot, helburu jakin batean jartzen duten analisiak dira. Azken argazkia ikerketa, txosten eta ekimen guztien batura artikulatuaren emaitza izango da, gertaera guztiak, esperientzia guztiak, eskubideen urraketa guztiak eta horiek eragindako sufrimendu guztiak islatzen dituena. Giza eskubideen ikuspegitik, urraketa guztiak bidegabeak izan ziren.
‎Eta aldi demokratikoan, halaber, Euskadiko Segurtasun Indar eta Kidegoek eskubideak urratu dituzte, botere abusuaren eta Estatuak indarra legez kanpo erabiltzearen ondorioz, eta, kasu askotan, askatasunak babestu beharrean, eskubideak urratu ditu. Eskubideen urraketa hori baieztatzea guztiz bateragarria da ETAren terrorismoak kolektiboan eta haren senideetan eragindako sufrimendua aldi berean onartzearekin. Kontua ez da Euskadiko Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen historia zuritzea.
‎Gendered Crimes during the Lebanese Civil Wars (Ahal den modu guztietan bortxatu gintuzten, baita imajinatu ezin duzun moduetan ere: Genero Krimenak Libanoko gerra zibilean) izeneko txostenean ahotsa eman diote Libanoko gerra zibilean emakumeei eragindako sufrimenduari. «Poliziek hijaba kentzera behartu ninduten, eta titiburuak elektrokutatu zizkidaten.
‎Donostian egindako prentsaurrekoan, uztailaren 17an Itziar Moreno euskal presoaren lagun batek Roazhongo espetxera (795 kilometro) bidean izandako istripua gogoratu dute, eta adierazi salbuespen politikek eragindako sufrimenduaren adibide dela. Izan ere, salatu dute azken hiru hamarkadetan presoei ezarritako «ezohiko erregimenen», «isolamenduen» eta «urruntze sistematiko eta orokorren» biktima izan direla senide eta lagunak ere.
‎Gogora ekarri dutenez, Guardia Zibilaren, Espainiako Poliziaren eta Ertzaintzaren eskuetan, Gasteizen 198 pertsona izan dira torturatuak, eta 15 Aiaraldean. " Larritzeko moduko mina, kuarteletan egin zizkiguten astakeriek eragindako sufrimendua. Horrekin bizitzen ikasi behar izan dugu, baina oraindik ez dute aitortu, ezta erreparatu ere", salatu dute.
2023
‎Dioni Orbe. Zalantzek eragindako sufrimendua
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia