Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2020
‎Klima aldaketaren aurkako ekitaldirik garrantzitsuena, Nazio Batuen Erakundeko klima aldaketari buruzko aldeen 26 konferentzia (COP26), bertan behera utzi dute Erresuma Batuko eta Italiako gobernuek eta Klima Aldaketari Buruzko NBEren Esparru Konbentzioak (UNFCCC), koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz. Bilera azaroan egitekoa zen Glasgown (Eskozia), eta aditu guztiek garrantzi handia aitortua zioten, besteak beste Parisko Ituna martxan jartzeko azken urratsa zelako.
‎Herritarrek berrogei egun baino gehiago eman dituzte etxean konfinaturik, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, eta oraindik ez dago argi egoera noiz aldatuko den. BERRIAk zenbait herritarren testigantzak bildu ditu, konfinamenduak haien bizimodua zertan aldatu duen jakiteko.
‎Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak nabarmendu duenez, COVID gaitzak eragindako pandemiaren «hurrengo egun erabakigarrietan» osasun arloko langileen oinarrizko beharrak babesteko material nahikoa dute Nafarroan. Dena dela, horren erabilera «zentzuzkoa eta eraginkorra» egitera deitu du, merkatuen egoera «izugarri aldakorra» delako, eta eskaera «modu erraldoian» handitzen ari delako.
‎Hala, izurri beltza, baztanga, tuberkulosia eta kolera hedatu ziren munduan biztanle kopurua handituz joan zen heinean. XIX. mendearen amaieratik orain arteko historia ere birusek eragindako pandemiek markatu dute: 1918ko gripea, hiesa eta koronabirusa.
2021
‎Dena den, erreformak bide luzea egin du. Izan ere, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak 2020eko urtarrilean ezarri nahi zuen plantan, baina COVID eragindako pandemiaren ondorioz gibelatzea erabaki zuen. Urtea pasatu ondotik, osasun egoerak eragin duen krisi ekonomikoaren kari, «lanaren balioa» indartzeko asmoa adierazi zuen Macronek, iragan azaroan, koronabirusari aurre egiteko neurriak iragartzeko egindako agerraldi batean.
‎EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, adibidez, Donostia ospitaleko Luis Bujanda medikuak zuzendutako azterlan baten berri eman du egunotan, ezer jazo den erakusteko datu objektiboak badira bertan. «COVID eragindako pandemiaren garai gorenean, iazko martxo apiriletan, premiazko endoskopia eta kirurgia gastrointestinalen beherakada handia hauteman zen: abdomeneko kirurgia urgenteen kopurua, adibidez,% 25 jaitsi zen, eta endoskopia urgenteena,% 44».
‎Hala, giza eskubideen kontra Esman egindako urraketak biltzen zituzten kausa judizialei heldu zieten berriro, baina biktimak zein horietan nahasita zeudenak hainbeste zirenez, lau epaiketa egitea ebatzi zuen Gorenak. Atzokoa laugarrena eta azkena izan da; 2018ko abuztuan hasi zuten, eta espero baino gehiago iraun du hainbat arrazoirengatik, tartean, koronabirusak eragindako pandemiagatik.
‎Hainbat erakunde ekologistak, auzo elkartek, sindikatuk, eta bestelako eragile ugarik deituta, «larrialdi klimatiko, ekologiko eta soziala» salatu zuten, atzo, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamaika tokitan, U30 Aldaketaldia dinamikaren barruan egindako mobilizazioetan. Bilbon, Donostian eta Gasteizen egin zituzten manifestazio nagusiak, eta antolatzaileek nabarmendu zuten, COVID eragindako pandemia gogoan, ez dagoela klima aldaketaren kontrako txertorik.
‎Hurrengo urteko martxoan Moneda jauregira iristen den presidenteak, hain zuzen, konstituzio berria ezarri du, 2022ko bigarren erdian egitekoa den bozketan herritarrek batzar konstituziogileak proposatutako testua onartzen baldin badute, behintzat. Gainera, krisi sozial eta ekonomiko betean dago herrialdea, eta COVID eragindako pandemian asko igo da inflazioa.
‎Koronabirusak eragindako pandemiak gogor jo du kirola. Arlo ekonomikoan kirol eta klub asko, profesional izan edo ez, kinka larrian utzi ditu, eta egoerari buelta eman ezinda daude oraindik horietako asko.
2022
‎Eusko Legebiltzarrak ez du ohiko osoko bilkurarik edo ohiko batzorde bilerarik egiten urtarrilean, baina, aurten, COVID eragindako pandemiaren eraginak kontuan izanik, jarduera parlamentarioei lehenbailehen ekiteko proposamena aurkeztu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos IUk. Hura, ordea, atzera bota du legebiltzarreko mahaiak, EAJko eta PSE EEko kideen gehiengoarekin.
‎Artolazabalen esanetan, planak bat egiten du Eusko Jaurlaritzak azken urteetan sustatutako ildo estrategikoarekin, baina azken urteetako aldaketetara «egokituta». Txostenak, besteak beste, pasaerako migrazioaren, asiloa edo babeslekua eskatzen duten migratzaileen eta familia laguntzarik gabeko adingabe atzerritarren hazkundea aipatzen ditu, baita COVID eragindako pandemia eta haren ondorio ekonomikoak ere, eta diskurtso xenofoboen gorakada.
‎Orain dela bi urte sortu zen Euskal Herria Batera ekinbidea, COVID eragindako pandemia garaian, herritar guziak konfinatuak zeudelarik. Bi urte geroago Urruñan elkartu dira, Antton Abadiak 1851n bultzatutako lehen Lore Jokoak ospatu ziren herri berean.
‎AEB Ameriketako Estatu Batuak, Txina, India, Erresuma Batua eta Errusia izan ziren defentsa arloan gehien gastatu zuten bost herrialdeak, hots, munduko gastuaren% 62 Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorio ekonomikoak gorabehera, mundu osoko herrialdeek armategiak handitu zituzten, eta munduko gastu militarrak %0, 7 egin zuen gora iaz, SIPRIren arabera.
‎COVID eragindako pandemiari aurre egiteko, iazko otsailean batasun nazionaleko gobernu bat osatu zuten zazpi alderdik. Joan den ostegunean, ordea, M5Sek ez zuen parte hartu inflazioari aurre egiteko kabineteak Senatuan aurkeztutako dekretu baten bozketan.
‎COVID eragindako pandemiari aurre egiteko, iazko otsailean batasun nazionaleko gobernu bat osatu zuten zazpi alderdik. Joan den ostegunean, ordea, M5Sk ez zuen parte hartu inflazioari aurre egiteko kabineteak Senatuan aurkeztutako dekretu baten bozketan.
‎Sagarduik gogorarazi duenez, azken 25 urteetan osasun publiko kontzeptuak izandako bilakaerari eta COVID eragindako pandemiaren ondorioei erantzuteko tresna da lege proiektua. Osasuna osasungintzaren esparrutik haratago ulertzeko beharra azaldu du hark, osasun larrialdiei erantzuteko eta osasun publikoko aferak tratatzeko.
‎COVID eragindako pandemia izan da atzerakada bultzatu duen aldagai nagusia, eta, gainera, txostenean adierazi dute herrialde askok krisi politikoak, ekonomikoak eta klima larrialdia pairatu behar izan dituztela osasun krisitik suspertzeko denborarik izan gabe. Txostenean nabarmendu dute «inoiz ez bezalakoa» dela ziurtasunik eza, izan klima aldaketagatik, polarizazio politikoagatik edo, besteak beste, globalizazioagatik, eta «segurtasunik ezaren» sentipena areagotzen duela.
‎Mundu mailako krisien eta COVID eragindako pandemiaren ondorioz, giza garapenak sei urte egin ditu atzera. Horretaz ohartarazi du NBGP Nazio Batuen Garapen Programak gizakiaren garapen indizeari buruzko aurtengo txostenean.
‎COVID eragindako pandemiaren eta mundu mailako krisien ondorioz, giza garapenak sei urte egin ditu atzera. Horretaz ohartarazi du NBGP Nazio Batuen Garapen Programak gizakiaren garapen indizeari buruzko aurtengo txostenean.
‎COVID eragindako pandemia izan da atzerakada bultzatu duen aldagai nagusia, eta, gainera, txostenean adierazi dute herrialde askok krisi politikoak, ekonomikoak eta klima larrialdia pairatu behar izan dituztela osasun krisitik suspertzeko denborarik izan gabe. Txostenean azpimarratu dute «inoiz ez bezalakoa» dela ziurtasunik eza, izan klima aldaketagatik, polarizazio politikoagatik edo, besteak beste, globalizazioagatik, eta «segurtasunik ezaren» sentipena areagotzen duela.
‎Azken bi urte eta erdi hauetan COVID eragindako pandemiaren eraginez, gauzak «asko» zaildu zaizkiela adierazi du Gisasolak. «Azken bizpahiru urteotan aldatu egin da merkatua, eta Espainia aldetik deiak jasotzen ari gara, gazte taldeek etxe guztia hartzeko.
‎Halloween festaren ospakizunak azken urteotako handienak dira Hego Korean, duela gutxi kendu baitituzte koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz ezarritako neurriak.
‎Halloween festaren ospakizunak azken urteotako handienak dira Hego Korean, iragan maiatzean kendu baitzituzten koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz ezarritako neurri murriztaile gehienak.
‎Izan ere, Gomezen hitzetan, artean “oso zaila” zen “Realaren inguruko informazio zehatza aurkitzea”. Whatsapp taldearekin hasi zena, zale talde ofizial bihurtu zen 2020ko apirilean, nahiz eta, koronabirusak eragindako pandemia tarteko, 2019 denboraldian eta hurrengo bietan ezin izan zuten aurkeztu proiektua.
‎COVID eragindako pandemia ez da propio Eusko Jaurlaritzari lotutako krisia, nazioartekoa baizik. Aferak, ordea, jomugan jarri zuen gobernuaren kudeaketa.
2023
‎«Bere herriarekin, komunitatearekin, konprometitutako pertsonak». Horren adibidetzat jo du COVID eragindako pandemian udal ordezkariek zer jarrera izan duten. «Helburua zein izan da?
‎Etenaldi bat eragin zuen, baina, 2019ko azaroko Espainiako Gorteetarako bozetako kanpainak. Eta gero zenbait hilabetez luzatu zen, COVID eragindako pandemiaren eraginez.
‎Onddoek eragindako pandemia global bat. Mundu zabalean hedatu da onddoen infekzioa, eta kutsaturiko gizakiak odol egarri diren erasotzaile bortitz bilakatu dira.
‎Aspalditik sortzen du kezka etxebizitzaren egoerak Ipar Euskal Herrian, baina datuek erakusten dute COVID eragindako pandemiaren ondotik gauzak okertu direla: populazioa azkarki emendatu da azken urteetan, eta etxebizitza arloko eskaera eskaintza baino handiagoa bilakatu da.
‎Eta gobernu akordio bat erdiesteko ezintasuna zela medio, azaroaren 10ean errepikatu zituzten haiek. Orduan bai, PSOEk eta Unidas Podemosek koalizio gobernu bat osatu zuten, baina berehala iritsi zen COVID eragindako pandemia, eta hark ere behin behinean eten zuen hurbiltze prozesua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia