Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎Izuen gordeleku dira ordea, Zein izutatik babesteko gordelekuak dira? Izua erdialderantz ala zabalalderantz etzaten ari ote den ez jakiteak eragiten omen dio. Zorabiatu egiten da eta orduan laberintoan lagunduko dion haria bilakatuko da kaiera hori, euskarri gisa balioko diona.
2003
‎XIII. mendearen amaieratik, eta batez ere Akinoko Tomasen eragin teologikoa zela medio, deabruaren azalpena gero eta sarriago erabili zen uzta txarrak edo bat bateko gaixotasun edo heriotzak ulertarazteko. Gaiztakeria horiek sorginek eragiten omen zituzten, bai, baina ez, besterik gabe, biktima suertatzen zen pertsonari sorginak ezinikusia edo gaiz  kinahia ziolako (azalpen hori agintzen zuen sen onak ikuskera paganoan: orain superstizioa izango da), baizik eta sorginak eta aztiak deabruarekin hitzartuta zeudelako.
2004
‎Lurrikara baten eragina omen du operazio honek Afrikako herrialde horietan. Baina ez da izango CFA liberak afrikarrei eman dien lehenengo buruhaustea.
‎Kataluniari eta Euskal Herriari. Kataluniako egoera politikoak eragin omen du jarrera aldaketa hau. Agiriak otsaileko data du.
‎" Aupa!". Eta amak, aitak eskatu ziona zerbitzatu; biak hizketan hasi, eta, berandu gabe, zurrutak arindutako mihiari eragin omen zion aitak, amari hitz goxo batzuk esaten zizkiola: " Ai, Errealeko jokalaria banintz, zuri egingo nizuke laugarren gola, leun leun eta xuabe xuabe!", edo antzeko zer edo zer, eta, bezeroen lotsagabekerietara sekula ohitzen ez zen arren, amari hura gustatu, eta hala erantzun omen zion:
‎Esaterako, grabitazioaren legea egiatzat jotzen dugu berari buruz hitz egin digutelako zientziaren izenean, santu batek egindako mirariez berba egin diguten moduan elizetan, ikusi geuk inoiz ikusi ez dugun arren lege fisiko hori, lege bat ez delako inon ikusten; halatan ere, erotzat joko genuke gaur egun gure artean lege horren indarra ukatuko lukeen edonor. Alabaina ez dugu ahaztu behar Newton bera izututa geratu zela lege horrekin, indar bat aurkitu zuelako kontaktu fisikorik gabe eragiten omen zuena gorputz fisikoetan eta ia Jainkoari berari konpetentzia egiten ziona. Baina ez hori bakarrik, azken batean, elektroiei buruz hitz egin digute sekula ikusi ez ditugun arren eta ontzat jotzen dugu atomoak egon badaudela —haiek inoiz ikusi gabe bururatu zituen Demokritok bezala— eta atomo horiek nukleoz eta elektroiez osatuta daudela.
2005
‎Azenarioak ere mikatz punttua edo" petrolio" gustua bezala definitzen dutena izan dezake. Berezko gozotasuna galdu eta gustu txar hauek hartzea etilenozko giro batean egoteak eragiten omen du. Frutek heldu edo umatzen direnean jariatzen duten hormona naturala da etilenoa, baita azenarioaren gustuaren aldaketa ondorio duten erreakzio kimikoen sortzaile ere.
‎Hori dio behintzat The Lancet medikuntza aldizkariko britainiar ospetsuak otsaileko ale batean, bai alkoholak eta baita tabakoak ere heriotza eta gaixotasun kopuru bertsuak eragiten baitituzte. Nazioarteko ikertzaileek mugatu dutenez, mundu osoko gaitzen %4 alkoholak eragiten omen ditu, eta tabakoak hamarren batean besterik ez du gainditzen zifra hori (%4, 1 alegia).
‎Fuerista liberalen esku Foru Diputazioen agintea zegoela, katolikoek, Carlos VII buru zutela, parlamentarismoa alde batera utzi eta armazko ekintzetara jo zuten, beste gerra zibila eraginez. Ezpataren puntaren eraginean omen zegoen euskal arazoaren koska.
2006
‎736 Testu hori gero Alemanian ez da publikatua izan," los sucesos de Munich en 1934" batzuek Ortega-ri atzera eragin omen baitzioten (OC, VIII, 13), horiek gehiago espezifikatu gabe (ezbai gabe" Röhm Putsch" edo Labana Luzeen Gaua deituriko 200 lagun ingururen likidazioa, Alderdi Nazional-Sozialistako Hitler-en lehiakideak gehienak).
‎–Aitak erabaki zuen, Pontedourokoari egin zenioten lapurretaz ohartuta. Ekaitz beltza eragingo omen du. Anaiak bertan geratu dira, baina nik hobe omen dut leku seguruan ezkutatu, gauzak baretu artean.
‎Baina garbi dakit ez nindutela hunkitzen. Ez zuten, behintzat, naturak eragina omen den seme baten aitarenganako begirunea suspertzen; sentimendu horren haziak ez zuen nigan ezer erein ez ernaldu.
2007
‎Batzuetan honela pentsatzen duela dirudi, bestetan hala. Bere bizitza profesionala ez da lerro bakarrekoa izan, bere ego handiak jardun profesionalean gehiegi eragin omen du.
‎Herriaren arima hau Herriaren Izpiritutik dator eta berriz hartara doa. Edonola ere, doktrina esoterikoan edotariko izpiritu aktiboak ugari dabiltza, eta gure gorputz izpiritual edo astralak gorputz lurtar fisikoan eragina omen duen moduan, herriaren izpiritua eraginkorra da herriaren ariman (eta, arimaren bitartez, gorputzean ere bai azkenik), honi dohain mota batzuk eta bere argikusmen modua esleituz. Hala, herri arima italiarra sentimenduaren arima da, herri arima frantsesa adimenarena, ingelesa kontzientziarena, alemana nitasunarena?
‎Gai honi buruz irakurritakoaren arabera, argi omen dago dietak zerikusia daukala, zerikusi handia edo txikia. Zinkak eta azido folikoak eragina omen dute, baina antioxidatzaileek ere bai, C eta bitaminek esaterako.
2008
‎abertzaletasunaren etxea eta euskalduntasunaren sua. Bere esperientziaren lehen urratsak euskalduntasunaren suak eragin omen zituen, ondoren nazio politikoaren aterpearen bila abiatzeko. Horretara, Etxebarriaren ibilerak bi alderdiak barnebiltzen ditu bere praxiaren altzoan, alde batera bakarrik lerratu gabe, edo bat bestearen mendeko bihurtu gabe.
‎KEVIN: Biktimak berak eragin omen zian sutea.
‎Hasieran, sakelakoaren erabileraren aurkako ahotsak altxatu ziren. Antenek leuzemia eragin omen zezaketen, batez ere, umeen artean. Baina, dagoeneko, dena isildu da, frogatuta omen baitago sakelakoek ez dutela osasunerako kalterik eragiten.
2009
‎Bizimodu berri horretan ur eskasiak eragin omen dezake hurrengo mundu gerra, eta zu ur agentziako langilea izan...
‎Lehengaien prezioen eta kostuen gaineko presioen eta horien prezioen beherakadak eragin omen du inflazioaren aurreikuspen horretan.
‎Prozesua abiatzeko presak eraginda, ez ziren ohiko bideak erabili, legalak izan arren, eta horretan ohiturarik ez duten funtzionarioen esku jarri zela lana. Horrek eragin omen zituen gaur jakinarazitako giza akatsak.
‎Propofol delako sendagaiak eragin omen zuen Poparen Erregearen heriotza, autopsiaren azken datuen arabera. Los Angeles Times egunariaren arabera, artista sendagai horren menpekoa zen.
‎Lessingen estudioak, heriotza eta loaren bikitasunaren ideiarekin, egundoko zauskada eragin omen zion Goetheri (Dichtung und Wahrheit, VIII). Berak ere hala oharrikas/ ikusi du Veneziako egonaldian:
‎Euria pare bat egunetarako eta itsaso zakarra kostaldean. Irlandako hegoaldean katigatuta geratutako borraska baten eragina omen zen dena.
‎3 Soinujolearen semea n Daviden traizioak ezinegona eragin omen dio hainbati. Edozein gisaz, Daviden traizioaren eta Daviden kristautzearen aldiberekotasunak Atxagaren aurkikuntza garrantzitsu bat ematen du, Jesukristoren bizialdiaren funtsa traizionatzea eta traizionatua izatea izan baitzen:
‎Faxistek egiten zutena erakustekoerabili ziren argazkiak. Gaztea eta ederra zenez, inpaktu handia eragin omen zuen.Haren ama Bilbon zegoen, eta Bienvenidak eta bere ahizpak amarekin elkartzeaerabaki zuten. Frantzian itsasontzi bat hartu eta Bilbotik gertu zeudenean, itsasontzi faxista batek, Cerverak, atzeman zituen.
‎Etiologiari dagokionez, lehen mailako dismenorrean ez dago oso garbi zerksorrarazten duen, baina badirudi prostaglandinek (umetokian azaltzen dirensubstantzia liposolubleek) badutela zerikusia, dismenorrea duten emakumeenganhorien aktibazio handiagoa (bikoitza) aurkitu omen baita (Davis eta Westhoff, 2001). Minaren hautemateak eta honi emandako erantzunak ere eragina omen dute, dismenorrea duten emakumeek min handiago hautemateko joera dute, dismenorrearik ez dutenekiko konparatuz. Gainera, herstura egoeran maila handiagoaazaldu ohi dute lehenengoek (Granot eta beste, 2001).
‎Nortasunak eta osasunak ere eragina omen dute hilekoaren aurreko sintomatologian. Badirudi faktore psikologikoek bi mailatan eragiten dutela:
‎Krisiak publizitate alorrari eragiten omen dio aurrena. Enpresa batek nahi duen irabazia lortzen ez duenean, diru gutxiago gastatuko du bere produktua ezagutarazteko kanpaina bideratzen.
‎Barkosek ezarri luke aldea, baina apenas gertatzen den hori larunbatetan. Atzo, adibidez, ordubetean Garzonek eragin omen duen babesgabe judizialaren inguruan Lasallek egindako salaketak markatu zuen tertuliaren norabidea. Euskaldunok badugu zer kontatua Auzitegi Nazionalak eragindako babesik gabeko kasuen gainean (Egunkaria rena gertuena zaigu egunotan, agian).
‎Errazuren txaletaren parean gelditu eta imintzioka erakutsi zidan, besoak zerura jaso, eta hanka puntetan jarriz. Pertsona jartzen omen zuten esku hankak grilluekin lotuta, eta goitik eta behetik eragiten omen zioten hezurrak kraskatu arte, edo adiskideak, senideak, auzoak salatzen hasi arte. Hondartzatik, pasealekutik, begira geneuzkan udatiarrak.
2010
‎14:00etan berriro aztertuko dute egoera Ostendeko (Belgika iparraldea) aireportuari dagokionez, baina euriak errauts lainoa azkarrago desegitea eragin omen lezake.
‎Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak,   EHNEk, elikagaien prezioen espekulazioa salatu du, eta zerealaren prezioen igoera, Errusiako lehortearen ondorioek eta mugen itxierek eragin omen dutena, espekulazio merkatuaren erakusgarri besterik ez da.
2011
‎Begiak betetzen zaizkizu, gizakia baino gizatiarrago, oroitzapenak zikinak dira, kateak itsusiak dira edozeinen gorputzean, urre geruza bat eman behar zaie urtero gabonetan, denok merezi dugu distira poxi bat, urrearen distira beroa, Europak urrezkoak ditu izarrak, eta urri dabiltza zilarrak, baina denok merezi dugu urre poxi bat, data seinalatu hauetan, ontasuna baino zabalago dabil onkeria, dena hartu du, ia hiri guztietako ia kale guztiak argiz beteak, jendea arrapataka dabil, saltokiak gainezka daude, ematen duzuna hartzen omen duzu, herriak ez du barkatzen, ez du ezein antropologoren beharrik, oparia bumerana da. Nork nahi du esker txarreko, zikoitz, txiro, bihozgabe agertu data seinalatu hauetan. Zer egin dugu hizkuntzarekin, nola errepikatzen da dena, nola errepikatzen da dena behin eta berriz, zenbat lotura prefabrikatu, zenbat kate, zenbat automatismo dugu txertatuta, data seinalatu hauetan.Hurrengo belaunaldiei bete betean eragingo omen die Europako agintariek hartu duten erabakiak. Dena ere europarron onerako, dena ere oso zuhurra.
‎–Kultur aniztasunaren aldeko laudorio joerarik ez da sumatzen hizkuntzei dagokienez. Are gehiago, hizkuntzen ugaritasunak komunikazio arazoak eragiten omen dituenez, aniztasun linguistikoaren kontrako sentimendua aski hedatua dago bazterretan?. Patrimonio natural, 2009, 5 or.
‎Estaturik gabeko herrien artean, zalantzarik gabe, naziorik ahaltsuenetako bat Katalunia izango dugu. Bada, han ere hizkuntz estereotipoen eta aurreiritzien ideologiak azpijan latza eragiten omen du. Hiztun katalanen soslai psikologikoa pintzelkada hauekin marrazten digu Víctor Alexandrek:
‎Autoklabean mikroorganismo guztiak hiltzen direnez, inolako arriskurik ez dagoelakoan dago Esperanza. Ez du eskularrurik erabiltzen, eskuetan hazkura handia eragiten omen diote eta. Bestalde, ultrasoinuak erabiltzen dituenean, ahalik eta gehien kargatzen du gailua, ahalik eta azkarren bukatzeko eta energia aurrezteko.
‎Eredu transpertsonalak dio gure ohiko kontzientzia jarrera defentsibo batek mugatzen duela, eta kontrakzio edo uzkurdura bat eragiten diola; horrek hautemate prozesuan deformazio bat eragiten du. Aldiz, gogamenaren geldiuneak kontzientzia zabaltzea eragin omen dezake, eta kontzientziaren alterazio egoerak sortu; egoera horietako bakoitzak bere errealitate irudia agerraraziko luke eta berari dagozkion testuinguru eta edukiak bultzatu. Kontzientzia zabaltze horren agerpen ezaugarria honetan legoke:
2012
‎– Inguruan dituzten talde edo mugimenduekiko kidetasun sentimenduak eragina omen du, baina, gazte hauen kasuan, euskal nortasuna duen talderen batekin identifikatuta sentitzen direnek ere gaztelaniarekiko hautu nabarmena egiten dute. Askotan, alde nabarmenak aurki daitezke pertsona batek aitortzen dituen jarreren eta erakusten duen jokabidearen artean.
‎Bere aldetik, israeldar Armadak igande honetan? 50 kokaleku terrorista? erasotu dituela onartu du, eta horrek min handia eragin omen die milizia palestinarrek koheteak jaurtitzeko erabiltzen dituzten egiturei.
‎Kolore beltzaz gain arriskuko jolasa maite duen kokuioak suak eraginda omen ditu hain berezi egiten duten bizkar gaineko eta sabelpeko argi berdezko ilintiak.
‎3) Pozoia kantitate txikietan (aski neurtuan eta kantitate ez hilgarrietan) hartzen bada, sentsazio bitxia eragiten omen du mihian (kilimak eta sumindura txikia), beste ezein janarik ematen ez duena munduan.
‎Sendagileen lekukotasuna segur mintzatzen zen zenduaren bertuteaz. Eragin omen zioten neskari, hala zioen txostenak, bortizkeriarik gogorrena. Aurkitu zutenean, gorpuaren egoera ez zen oztopo izan adiskideek ezagut zezaten.
‎Hau ez al zen ikerketa orori aurre hartzea, eta aldi berean bere burua oso goian ipintzea, berezkoz oldarkorra eta ohoretara ohitua izan behar zuen gizon batengan eragin omen zion liluramendu hura medio?
‎Luze dihardu Sarrionandiak postmodernismoaren alderdi negatiboen inguruan, eta gogor kritikatzen du pentsaera horrek eragiten omen duen, eszeptizismo ironikoa?. Ondoko pasarteak nahiko ongi laburbiltzen ditu modernismoaren eta postmodernismoaren inguruan ematen dituen definizioak:
‎Alpeetatik jaisten den udako haize beroaren sapak, bat batean gertatzen bada, zuhurrena erotzerainoko dilatazioa eragin omen dezake neguko haize hotzak uzkurtutako burmuinetan. Hala dio, behintzat, Torinoko jendeak, kaleetan ikusten diren zoro, buru
2013
‎Australiako emakume bat, auto istripu bat izan ondoren, azentu frantsesarekin hitz egiten hasi omen zen, eta hala ari omen da geroztik. Atsekabe handia eragin omen dio horrek, sufrikarioa. Atzerriko azentuaren sindromea omen da eta, nonbait, azkeneko 70 urteotan 62 kasu besterik ez da ezagutu.
‎Gogo aldarteei eragiten omen die, askotan aipatzen da hori, baina ikerketa gutxik berresten dute lotura hori.
‎Hari, berriz, etxeko familia argazki bakarraren kopia igorri nion lehenik, horma irudi bukoliko baten aurrean posean egin zenutena amonak, seme eta alabak eta laurok. Sekulako zirrara eragin omen zien, Delphinek eskerrak ematearekin batera esana, ez zintuelako hain gazte, 24 urte eskas, inoiz irudikatu; bizkarrean ia berrogei urte eta beste horrenbeste min orban zenituela jaio zinelako haientzat. Horregatik, baina bereziki argazkiko emakumea ezagutu zutelako.
‎Koloreek ere esanahiak eta sentsazioak eragiten omen dituzte. Gorria, horia, berdea&, zer esanahi ematen diezu zuk?
‎Ez da beraietatik inor gelditu eta beste herritar guztiak joanak ziren jada. Elkarren arteko amodio saltsa nahasiek eragin omen dute haserrearen eztanda; aditzera hori eman nahi zuten, baina Xalenek behintzat ez du amua irentsi. Eguneko azken lanaldia prestatzeko Harsoilko losarrian eserita egon arte ez da istilurik gertatu.
2014
‎Honekin lotuta itxura eta tokia aipatzen dira batik bat. Itxurak asko eragiten omen du hizkuntza hautaketa egiterako orduan eta baita zauden tokiak ere. Bi belaunaldietan eginiko lau elkar hizketetan ateratako kontuak dira eta ez dabiltza denak ideiaz behintzat elkarrengandik hain aparte; kasuak kasu eta pertsonak pertsona beti ere.
‎Nobedade honen harira datoz kalian zabaldu dian zurrumurruak. Guk liskarrak eta tanborradian politizaziñua eragin omen ditugu eta abar.
‎Sukar altua eragiten omen du.
2015
‎Etxezarretak ere hizkuntza kontuak aipatzen zituen Baina gozo artikuluan, Baina bizia seriari keinu egiten ziona. Euskara batutik aldentzeko zenbait saiakera idatzizkok eragiten omen zuten gozamenaren inguruan ironizatzen zuen besteak beste. Alabaina, testuan egiten zuen bereizketa interesgarria idazlearen eta eskritorearen artekoa zen.
‎Lehengo erakunde eta egitura sozialak ez dira guztiz desagertu, baina badirudi, jende arteko eremu egituratuak izan beharrean, jolas librerako parkeak direla. Norbanakoak ez dira (identifikatzen) jendarte eremuetako posizio finkoen arabera, bai, ordea, jendartean jarraitzeko eragiten omen dieten indar psikologikoekin: nahiak, gustuak, pasioak eta enparaukoekin.
‎Beti zurkaizten zuen homiziden defentsa modu beretik, baizik eta ohitura txarra zela fusil zaharrak eta nabalak etxean edukitzea, gerra zibiletako ondorio. Gero, nafartarren odol beroak eta jite aharrazaleak eragiten omen zuten okerkeria. Azken batean, armen edukitze debekatuagatik...
‎Hain zuzen, Ur Apalategik dio Saizarbitoriarenean oroitzapen gehienak hizkuntzak eragiten dituela. Saizarbitoriaren pertsonaiak izaki bereziki mintzoduntzat ditu Apalategik; eta Abaitua idazlearen oroitzapenak batik bat beste pertsonaiek ahoskatu hitzek eragiten omen dituzte.
‎Infernu bat eragin omen zenien tripaundi urdinei.
‎SuperBobek eragin omen du Londres alerta larrian dago
‎Bere izen ofiziala" 877 Squadron Warning Control W" zen, aire zaintza egiten zuen gehienbat. Sekulako aldaketa eragin omen zuen Baztango ibarrean. Basearen eraikitzeko lanekin, kamioi, helikoptero, tren, lana emanez lekuko langile eta enpresei.
2016
‎Egile batzuek diote bizitzako azken 15 urteak depresioak jota eman zituela Swiftek. Beste batzuen ustez 1738an hasi zen gaixotasun seinaleak ematen eta 1742an enbolia batek hitz egiteko gaitasuna eta gainerako buru ahalmenak galtzea eragin omen zion. Kontua da haren beldurrik handiena, ahalmen mentalen urritasuna, gauzatu zela, eta gaztaroan idatzitako zerrenda ganoraz betetzeko aukerarik ez zuela izan.
‎Berak ez omen zuen horrelakorik gaztea zenetik nozitu. Birjintasuna urratu gabe zahartuko zela pentsatzeak eragiten omen zion atsekabe hori gaztetan, eta gizon berarekin hainbeste urtez oheratzea birjintasuna berreskuratzea bezala dela otu omen zitzaion kolpetik gau horretan, eta bizitza badoakiola ikusi omen zuen, eta horretaz mintzatu ez baziren ere (mututasun astun batean murgilduta baitzeuden), berak badaki bere kideak ere antzeko gauzak ari zirela pentsatzen eta guztiek nire emaztearen patua hobesten zute...
‎Dena dela, gogoan dut bukaeran berriro aipatu zuela Micòl, eta orduko hartan haren halako «ezinegon berri» bategatik kexatzeko: «hainbat faktorek» eragindakoa omen zen, jakina, nahiz eta... Bat batean isildu zen orduan.
‎San Frantzisko Asiskoa dela uste da ohitura honi edo Jainkoaren Semearen gizon egitearen irudikatze honi hasiera eman ziona, 1200etik 1226ra bitartean. 1223eko Jesusen jaiotza egunean, Greccio herrixkan zela, jainkozko indar batek eragin omen zion Jesusen jaiotza bizi bizian berregitera, horretarako baimena eskatuz Honorio III.a Aita Santuari.
2017
‎Ez dirudi, ordea, BNYB k atzerrian eragiten omen duen efektu hori hain sendoa denik. Sally Perret irakasle estatubatuarrak, kasu, argi azaldu digu berak ez duela Gabilondok seinalaturiko indiferentzia sumatu Uriberen lanean.103 Espainiarra barik hark nobela euskalduna irakurri duela dio, munduan barna BNYB ri harrera berbera egin zaiola seinalatuz, hau da, Uribek" euskal idazle modura egindako lanagatik etxeko zein nazioarteko onarpena erdietsi" duela.104 Euskal idazle modura.
‎Hura ez zen norbanakoen ausazko elkarketa bat, ez zeuden elkarri lotuta soilik printzipio konpartitu batzuei leial zitzaizkielako; ez, komunitate territorial bat zen hura, eta esperientzia kontingente, historiko eta oroitzapen konpartituen zeruertz kultural propio bat zeukan. Oinordean jasotako leialtasun komunal ez halabeharrez arrazionala eta nahiko kontingentea (II. kapitulua) erabat ukatzeak ez dakar ezertxo ere, eta ikerlari hauek beren ontasun moralean daukaten konfiantza zalantzarik gabeak izaki eta herri primitiboek eragiten omen dugun bortizkeria berdina edo handiagoa ekarri du jada.
‎Gehienen ezinezko ametsa haurdun gelditzea zenez, gaiari buruz hizketan ematen omen zituzten orduak eta negar eginez bukatzen zituzten bilerak, biologiak haurdun gelditzeko aukera oro ukatzen zielako. Muga horrek sekulako ondoeza eta etsipena eragiten omen zien eta Phyllis Cheslerren lanak aipatzen zituzten, zeinak Freudek emakumeei egotzi zien, zakilaren inbidia, ri buruzko teoria gaitzetsi eta gizonezkoek duten, umetokiaren inbidia, z mintzo baita, gizaki batek izan dezakeen egitasmorik handiena beste gizaki bati bizia ematea delakoan. Taldeko kide askok panpinak zituzten etxean eta, kazetariak bere begiz ikusi zuenez, hala esaten zuen behintzat erreportajean, horietako batzuk orgatxoetan panpinak lo zituztela ibiltzen omen ziren kalean edo parkean paseatzen.
‎–Baina ez zuten emaitzarik izan. Gero ETAk berak proposamen zehatza egin zuen, eta Frantziako Gobernuaren barruan eztabaida eragin omen zuen. Proposamenaren seriotasuna aitortu zuen?.
‎Frantziskotarren mezuak zirrara sakona eragin omen zuen durangarrengan errepresioaren tamaina ikusita. Lehenbiziko fase baten," Hirugarren Erregelako ahizpez" gain, 87 bizilagun eskumikatuak izan ziren.
‎– Hiesak ia edozein gaixotasun eragin omen zezakek: pneumonia, minbizia, depresioa, eromena...
2018
‎Mehatxu berri hari aurre egiteko, medikuek berehala nabarmendu zuten bizikletan ibiltzea oso kaltegarria zela emakumeentzat: antzutasuna eta nerbioetako arazoak eragiten omen zizkien. Eta neurri batean egia zen emakumeei, kortse estu eta soineko astun haiekin, bizikletan ibiltzeak ez ziela mesederik egiten.
‎Serbian, ekaitza dakarrenean emakumeak bere sexua erakusten dio ortziari, urrunarazteko. Hilekoen eta ekaitzaren arteko lotura sinbolikoa, biei egozten zaien nahasmendua izan litekeela uste du Verdier ek, entzuna baitu Borgoinan tenpesta aurreko haize beroak eta hilekodun emakumeak ondorio berdinak dakartzatela maionesa bihurrarazi edo gazikiak galarazi; hilekoak ekaitz biologikoa eragiten omen du, hainbesteraino non," une horretan emakumearen gorputzaren barnea ikusi ahal balitz, izugarria litzateke, dena iskanbila eta nahaspila, izenda ezina".
‎Metroko langileek San Tomas egunean greba egiteak kalte sozial itzela eragiten omen du; enpresa bateko ekoizpena Indiako edo Bangladeshera eramatea, lana 12 urteko neska mutikoek egiteko, ez da inondik inora ere aprobetxatzea. Ez du esklabotza bultzatzen han; ez du pobrezia sortzen hemen.
‎Ni benetan ahoa bete hortz geratu nintzen gutun haiek irakurri nituenean. Bikoteak, Anak eta Biktorrek, ongi zeudela zioten, eta ez arduratzeko haiekin; hala ere, aldi berean gaineratzen zuten Europako eta, oro har, Mendebaldeko giroa itogarria zitzaiela, edelweis bat elurrik gabe senti daitekeen modu bertsuan zeudela; zuri seguruenik bereziak irudituko zaizkizun arrazoiengatik, hain zuzen ere bizinahiak eragiten omen zien Europa betiko abandonatzera; jakitun ziren erabaki gogorra zela, baina azken ondorioetaraino eraman nahi zuten.
‎Jende hura Nafarroako euskal lurraldera iritsi eta ondorengo bosturtekoetan, artean ere hiriko eta apezpikutegiko izen autoktonoa erabili zen agiri ofizialetan, grafia ezberdinak gorabehera. Burguak XII. mendearen hasieran finkatu ziren, eta horrek bertako izena agiri ofizialetatik baztertu izana eragin omen zuen.
‎Zeharka, borboitarren leinuko lehen monarka hispanikoen aldia Augustoren aldian bizi izandako urrezko aroarekin berdintzen ari da, dinastia berriko erregeei esker burdin aroan bizi izandako Gipuzkoara ere urrezko aroa heldu dela aditzera emanda. Baina Luis I.a errege gaztearen heriotzak berezkoa duen burdin arorako itzultzea eragin omen dio Gipuzkoari: " Burni edade a berriz/ Dator zorf gaistoan,/ Urre oriac quendurican/ Burnidun anz illunac" (Larramendi, 1729, 385).
2019
‎Ez dakit goizeko pauta hau jarraituko dudan. Piluletako batek zorabialdia eragin omen dezake. Eta, izan ere, pixka bat zorabiatuta nago, baina agian sugestioz.
‎Horiei erantsi genizkieke gure garapen iraunkorraren aurkako zenbait bazkide, ez baitituzte gaitzetsi nahi ez marmoka hiltzaileak, ez muskuilu migratzaileak eta ez liztor asiarrak. Azak ontzeko, lotsa gutxirekin diote gure bizi estiloak eragin omen dituela zoritxar guztiak.
‎Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira". 60 litro pila daitezkeEgoera honetan, abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak egunotarako; hasi astearte eguerdiko 12:00etan eta ostegun goizeko 9:00ak arte. Arreta izatea eskatu dute, zenbait tokitan prezipitazio asko eta iraunkorrak izan baitaitezke; 36 orduko tartean metro karratuko 60 litro pilatu daitezke." DANA" atmosferaren maila altuetako depresio isolatuak lehenik eta lur zaleko borraskak eragingo omen ditu egunotako euriteak.EGUNOTARAKO IRAGARPENAUrriak 22, asteartea" Euri kontuak itzuliko dira. Eguna hotzetik hasi dugu eta behe lainoa sortu da zenbait txokotan, baina goizean eguraldia lasai samarra izango da.
‎Ilgora osoan, berritik betera bitarteko bi asteotan, ilargia betelanean doa, trinkotzen eta indartzen. Horrek bere eragina omen du gure soinean eta gorpu  tzean. Eragina erantsi egiten omen zaio gure soinari.
2020
‎Zer dio sasi psikologo horrek zure Googleko bilaketei buruz? Markelen jaiotzak eragin omen dizkizu burutapen gaizto horiek. Azkenaldian, berriz, Lubitzen kasuari buruzko edukiak baino ez dituzu irakurtzen.
‎Berehala sentitu nintzen gaizki. Kalte handia eragin omen genion basoari. Piromano ekologista.
‎Hiru egun baino ez dira igaro, eta Matilde kexu da itsasertzeko hotz giroaz; hezetasunak buruko mina eragiten omen dio. Itzuli egin nahi du, lehenbailehen; eguna aurreratzeko eskatu dio Segundori.
‎Handiak ziren abereak, seiehun edo zazpiehun kilokoak, errubioak, kolore marroi argikoak, eta biak ere uztartuta zeuden, apain apain jarrita; kopetakoan, lau borla gorri. Esan ohi da idiek sentitu egiten dutela lurraren dardararik arinena, baita gure planetak bere biraketan eragiten omen duena ere, eta horregatik ibiltzen direla hain mantso eta poliki, oinak lurrean zuhurki ezarriz. Niregana hurbiltzen ari zirenak ere halaxe zetozen.
‎Salmenten% 40an eragiten omen du erakusleihoak. Nik aspaldi utzi nion eskaparategintzari.
2021
‎Plastikozko poltsez estalita zegoen gorpua eta burua eskuohial zuri batez. Aurpegi zein buruan kolpe bortitzen aztarnak zeuzkan, heriotza eragin omen ziotenak; ezkerreko hanka belaunetik gora moztuta zeukan eta bi besoak ere ebaki zizkioten. Tatuaje bat zeukan ezkerreko besoan, bihotz bat eta" Adrian" hitzarekin, baina ezaugarri nabari honen bidez ezta ere ez zuten inoiz identifikatu.
‎Ikuspuntu kosmologiko batetik, grabitateak eragiten omen du dispertsoa den materia pilatzea, eta pilatutako materia hori bere horretan mantentzea, eta, horrela, planetek, izarrek, galaxiek eta unibertsoko objektu makroskopiko gehienek irautea.
‎Gehienek, esan zidan, pertsona bat edo gertaera bat betiko gogoratu nahian egiten dute tatuajea. Problema da gure" betiko" horiek iragankorrak izan ohi direla, eta, estatistikoki, tatuaje horiek eragiten omen dute damu gehien. Beste bezero batzuek esaldi positiboak, pop abestien letrak eta poemak aukeratzen omen dituzte.
2022
‎Plataformako kideen ustez, gaur egungo euskararen ezagutza mailaren eskakizuna" gehiegizkoa" eta trabagarria da administrazio publikoan lanpostuak erdiesteko. Gainera, horrek hizkuntzaren arbuioa eragiten omen du biztanleriaren zati batean.
‎Jentilen akabera kristianismoren etorrerak eragin omen zuen; edo gertakari askoz zaharrago batek, lehen elurraren agerkerak. Horrek ez du galarazten oraingo baserri zehatz eta ezagun batzuetara jentilak bisitan etortzen zirela kontatu eta sinetsi izana.
‎Lehen hodeiaren garaian zein bonba atomikoarenean, izaki mitikoen akabera mitoen berezko gaia da, ez erligio gerla baten historia. Historikoak dira izaki mitikoen akabera eragin omen duten baliabide fisikoak edo sinbolikoak. Sinbolikoetan, Kristianismoaren eraginak duen garrantzia kondairetan islatua da, eta haren aipamen errepikatuak adieraz lezake, sartu zenetik eta industria aroraino, ez dela antzeman hari itzala egingo zion arma magiko izpiritualik.
‎–Bai... Baina bueno, zaharrei bakarrik eragiten omen die, ezta?
‎Kontsumitzailea nutrizio alorrean behar bezain jantzirik ez dagoenez, kontsumoak eta modaren eskakizunek bortizki agintzen duten autopreskripzioa kezkagarria da. Osasunean hobekuntzak eragiten omen dituzten produktu" industrial" horiez gainera, badira" naturalak" ere, antzinatik halakotzat hartuak izan direnak. elikagai gutiziatuak
‎Bai. Era pertsonalean eragiten omen dit.
2023
‎Margulis zeluletatik abiatu zen: zelula prokariotoen endosinbiosi seriatuak eragin omen zuen zelula eukariotoen (hots, nukleodunen) agerrera; eta hortik iritsi zen esatera sinbiogenesia dela aniztasun eta berrikuntza biologikoen iturri nagusia, hautespen naturala ukatu gabe, baina sinbiogenesiaren" lankide" bihurtuz. Prokariotoetatik euka  riotoetara egindako jauzi adaptatibo handi hura gabe, ez omen legoke gaur egungo espezie aniztasunik.
‎Laster hasiko da baten bat haragi gordina jan behar dugula aldarrikatzen, paleolitoa baino atzerago jota, gizakiok zuhai  tzetan bizi ginen garaira edo. Zuhaitzetatik jaitsi eta sabanako aleak janez elikatzen hasi ginenean, RodrÃguez de la Fuenteren iritzian, baliteke haginak garatu izana (eta, bide batez, letaginak laburtu), eta ahoaren aldaketak eragingo omen zuen orduan hu  tsune entzefalikoa handitzea (hu  tsunea deitzea ongi baino hobeto doitzen zaio gizakiaren burmuinari); hots, fruta jale eta ehiza jale izatetik ale jale izatera igarotzeak aldaketa ebolutiboa eragingo zuen apika. Auskalo.
‎Tenperatura jaitsiera batek eragin omen zuen lehen partikulen agerrera. Eta halaxe geratu zen dena, bere horretan, bare bare, beste milioika urtetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia