Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎Akabatze hura ez zen, zinez, irri eragiteko modukoa, baina, hargatik beharbada, nola ez baikeunden bat batean serios jartzeko puntuan, are handiagoak egin ziren gure irri karkarak.
2001
‎Ondorioak begien bistakoak dira: zuzenak, agerian daudenak, eta zeharkakoak, erritmo sakonean oroen subkontzientean higadura sakona eragiteko modukoak. Bizi baloreak ere mendratuz eta ahituz doazelarik, euskararen berreskurapena, ezinbestean, haiei uztarturik dakusat sormenean; edukiez eta moldez egun munduak behar duenbe rdintasunberezitasunelkartasunezko ildotik.
2004
‎Ibiltzean egiten dugun mugimenduak odol zirkulazioari eta behatzen konfortari ez eragiteko moduko punta eduki behar du oinetakoak.
2007
‎Gogoratzen dut beldurra ematen zidala Joxeanen aitak ahotsa altxatzen zuenean, eta Joxeanen ama burua makurtzen ikusten nuenean. Dardara eragiteko modukoa zen haren ahotsa, Joxeanenaren antzekoa. Berak ere aitaren ahotsa ateratzen du haserretzen denean.
‎Horrez gain, animaliak manipulatzeko berariazko prestakuntza edo trebakuntza eskatzen du legeak. Horretarako, animaliei beldur, lesio edo sufrimendu alferrikakoak eragiteko moduko indarkeria edo metodoak erabili gabe egin behar du lan. Lege honetan aipatzen den arloko ikuskatze lanak egiteko, administrazio publikoen zerbitzuko langileek lan horiek egiteko behar adinako kualifikazioa eta prestakuntza izan dute.
2008
‎Eta emaitza berriek erakutsi dute sedimentuetako TBT kontzentrazioa txikitu egin dela, oro har, 2000ko datuekin alderatuta. Hala ere, ikertzaileen arabera, gaur egungo maila oraindik ere ingurumenean eragiteko modukoa da.
‎“Puntu beroak” Gaixotasun berri gehienak 80ko hamarkadan sortu ziren. Horren arrazoia “urte haietako hiesaren pandemia izan zen ziurrenik, eta, horren ondorioz, pertsonei eragiteko moduko gaixotasun berri ugari agertu ziren” esan dute ikertzaileek, eredu informatiko sofistikatuak erabiliz, mapa global bat eraikitzea lortu dutela, hurrengo agerraldiak gerta daitezkeen “puntu beroekin”. Kate Jonesek, Londresko Zoologia Institutuko ikertzaile eta ikerlanaren egilekideak, dioenez, “gaixotasun berriak sor daitezkeen “puntu beroak” ohikoagoak dira bizitza basatian aberatsak diren eremuetan.
2009
‎Atmosferan guztiz desintegratu ez diren meteoroideak iristen dira lurrazala jotzera, eta hainbat tamainatakoak izan daitezke talkaren unean: harri koskor txikiak, auto bat zulatzeko adinakoak, metro batzuetako zulo bat egiteko bezain handiak, eta, oso noizean behin, sarraski handi bat eragiteko modukoak.
‎Gaur egun badakigu zein estu erlazionatuta dauden elkarren artean izaki bizidun guztiak, eta zein konplexuak diren haien arteko erlazioak. Egia da xehetasunez aztertzen ditugunean mekanismo konplikatuen forma hartzen dutela sistema bizidunek, zeinetan zati bakoitzak ondo mugatutako funtzio bat betetzen baitu; hortaz, espezifikoki eta lokalki eragiteko modukoak lirateke. Baina ikuspegia aldatu eta organismoari globalago begiratzen diogunean, zati horiek guztiak integratuta agertzen zaizkigu, unitate organiko bakar bat osatzen dute, eta ezinezkoa da unitate bakar horretan aldaketak lokalizatzea.
‎Baserria jende apalarentzat da eta ematen duena bakea da(, gentza?). Ate eta leiho zaharrekin, horma zatar beztuekin, hiritarrei barre eragiteko modukoa ageri da basetxea. –Ez da benetan ikusgarria?.
‎esan zion Norari eskegi eta berehala, nola nahiko naute zuzendari ni? Jakina, barrea eragiteko modukoa zen eta barre egin zuten biek, turista guztien atzetik Reichstag, gobernu jauregia ikusi zutenean. Barre egin zuten eta muxu eman zioten elkarri eta kristalezko kupulak argiak zituen barrutik eta behin harresiak banatu izan zuen hiria zen Berlin baina orain ez, orain Norak ez zuen harresirik sentitzen.
‎Gaur egun, ez da dokumentatzen esnearen bidez irentsitako antibiotikoek eragindako intoxikaziorik, kontzentrazio oso txikiak izaten baitira, eragin toxikoa eragiteko modukoak. Hala ere, zalantza dago elikagai kutsatuen bidez gizakiak antibiotikoak kontsumitzeak toxikotasun kronikoa ekar dezakeen mailara irits ote daitekeen.
‎T? si que vales saioa agertu zen pantailan, eta taula gainean sargori eragiteko moduko aparizioa: Poltergeist filmeko mediumaren antza zuen atsoa.
‎London Waspsen azken urteotako garaipen zerrenda edozein kontrariori beldurra eragiteko modukoa da. Ingalaterrako Liga indartsuan bosgarrena da egun bederatzi jardunaldi jokatu ondoren, eta munduko talde boteretsuenetako bat dela esan daiteke.
‎Oraindik ere lotsa eragiten zidak ETAk atera zuen komunikatua gogoratzeak. Jakin nahi nikek nork idatzi zuen ostiakeria hura, auzo lotsa eragiteko modukoa. Goian, argazki bat ageri duk, Ibarra Francorekin 1963an, Bilboko alkate izendatu berritan.
2010
‎Don Vicentek eta Don Rubenek kameraren aurrean erakusten dituzte milaka zerrien kaka pixak aire librean pilatzen diren putzuak, gaixotasunak hil zerriak inolako neurririk gabe lagatzen diren biltegiak... Goragalea eragiteko moduko kiratsaz gain, inguru osoko edateko ur guztia pozonduta dago honez gero.
‎Defentsaren arabera, ordea, akusatuak biktimari emandako jipoiak heriotza eragiteko modukoak ez ziren izan eta bere heriotza zoritxarreko kointzidentzien ondorioz gertatu zen, besteak beste, biktima ahoz gora etzanda geratzea eta ondorioz bere mingainarekin ito izana; biktimak ere edandako alkohola; jasotako kolpeak; eta, une horretan zaindu zuten osasun langileen eskarmenturik eza.
‎Suitzan, Austrian, Norvegian edo Danimarkan gertatu daitekeenaren seinalea da hau. Herrialde horietan eskuin muturreko alderdiak gobernuan sartzeko moduko emaitzak lortzen ari dira, eta barrutik ez bada, bai behintzat kanpotik modu erabakigarrian eragiteko modukoak.
‎fariseuen eta Pilatosen zuzengabekeriari aurre eginez, gurutzea bere gain hartu eta gurutzean hiltzea erabaki zuen, bere egite hartan eredu eta jarraibide gertatzen zitzaigula. Kristoren irudiak penagarria behar zuen, zinez, ankerra bezain mingarria, atzera eragiteko modukoa: itsustasun hark zeraman, ordea?. Aita:
‎Hala ondorioztatzen da AZTI TECNALIA k egin duen azterketa batetik. Datuok oso kezkagarriak diren arren, AZTI koek diote ez direla hondamendia eragiteko modukoak.
‎Hala ondorioztatzen da AZTI TECNALIA k egin duen azterketa batetik. Datuok oso kezkagarriak diren arren, AZTI koek diote ez direla hondamendia eragiteko modukoak.
‎Beraz, erregistro horren nolakotasuna, hizkuntzaz harago, testuak bere barnean dituen ezaugarrietan berdin arakatu dugu, esaterako, duen erregistro metaforikoan, ezaugarritze estetikoa eta zeremoniala aztertzera gatozenean. Praktika kulturalaren trinkotasun horretan ekoitzitako testu kulturala6, balio aparta duen testua izaki, eredu gisa jaso ohi denean, esan dugunez, ama hizkuntzaren indar pare parekoa da, ondorioz, narrazio kulturalean «inskripzioa»7 eragiteko moduko bitartekari ahaltsua da, memoria kolektiboaren arima ainguratuz bere aurretikoak diren ezaugarri berdineko testuekin harremanetan jarri eta oroimen kolektibo hori eguneratu eta biziberritu egin ohi duenean. Delako testu kulturala eredu gisa har liteke, egitura gisa, baita ikur modura ere, ikur nabarmena gainera, kolektibo baten gertaerak izendatu eta antolatzeko duen eraginean.
‎fariseuen eta Pilatosen zuzengabekeriari aurre eginez, gurutzea bere gain hartu eta gurutzean hiltzea erabaki zuen, bere egite hartan eredu eta jarraibide gertatzen zitzaigula. Kristoren irudiak penagarria behar zuen, zinez, ankerra bezain mingarria, atzera eragiteko modukoa: itsustasun hark zeraman, ordea —" Aita:
2011
‎Iñigo Aranbarriren Zamaontzia irakurri nuenean, zera pentsatu nuen: «hona hemen irakurleak eragiteko moduko nobela bat». Zeren eta nobelak korapiloak badituen arren, ez da korapilotsua.
‎Badakigu gas nahaste batek su hartzeko, sukoitasunaren beheko mugara iritsi behar duela gasaren kontzentrazioak. Leherketa neurgailuaren eskalan,% 100 leherkortasunaren beheko mugari (LBM) dagokio, eta muga horren gainetik goiko mugaraino (LGM), sua eragiteko modukoa da nahastea.
2012
‎Kumak arotzak eginikoak zñ' an, egurrezkoak, eta balantziñe eukien; ama eskuakaz beste zeregin batzuetan ebilen bitartean, kadereagaz eragiteko modukoak. Zumitzezko moisesa bere baegoan, ziezkoa, baina hori askoz be txikerragoa zan.
‎Begi handiek buruaren bi aldetan goiko aldean bata bestetik hurbil, katu, otso edo zakur baten kera ematen diote, harrapari arretatsu baten itxura. Ezpainak sendoak, mamitsuak eta ondo markatuak ditu, eta ezpainen atzean izua eta ikara eragiteko moduko hortzadura.
‎Dena den, ni baino ausartagoren bat ere izutzeko modukoa zen; eta, gizatalde osoa ikaratu zen benetan, Ostiralen pistola hotsarekin batera, bi aldeetan otsoen ulu goibelak entzun zirenean; eta hotsa mendien oihartzunak bikoiztu zuenean, iruditu zitzaigun talde ikaragarri bat zegoela, eta agian beldurra eragiteko moduko taldea izan zitekeela.
‎Lasaigarriak hartu eta lo geratuko zen baineran. Ze, hartu zuen pastilla kopurua etzen heriotza eragiteko modukoa.
2013
‎Zenbait produktuk, elkarren oso antzekoak izan arren, elikadura osaera desberdina izan dezakete, dietari eragiteko modukoa.
2014
‎gerrikoen belarriak, koilare bat, eta sardina kontserba ontzien aztarnak. Tartean, kezka eragiteko moduko aurkikuntza bat: lehertu gabeko granada bat zegoen aztarnen artean, eta ostegunean leherrarazi egin zuten Ertzaintzako lehergailu teknikariek.
‎Nire haurtzaroaz geroztik, ibaiz, aintziraz eta izenez betetzen joan zen. Jada ez zen misterio atseginezko hutsune bat, mutiko bati loriazko ametsak eragiteko moduko zuriunea. Ilunpeetako toki bat bilakatua zen.
‎Begiak garbitzeko iturriek bi ihinztagailu edo pita izan behar dituzte bata bestetik 10 eta 20 cm bitartean bereiziak, eta 25 eta 35 cm bitarteko aska bat izan behar dute dagokion hustubideaz hornitua. Oinaz edo ukondoaz eragiteko modukoa izan behar du, eskuak libre izateko, eta zoruan edo horman finkatzeko sistema bat izan behar du.
2015
‎Kale batzuei andre izena ipini diete, baina gutxi dira. Eta kasu batzuetan" haserrea eragiteko modukoak" izan direla dio. Dolores Ibarruri Pasionaria-ri eskainitako kalea jarri du adibide.
‎Ez da zentzugabeko gatazka amaitu izanaz pozten ez denik, harrezkero lanez gainezka daudela baizik. Bazuen ETAren presentziak halako disuasio eragin moduko bat gaizkileengan, zail da ulertzen bestela ETAk armak utzi ostean gertatu den delituen gorakada neurrigabea. Noski, orduan ere bazen krimena, egungoa baino baldarragoa ordea.
‎Komunikabideetan agertu ziren berak egindako txosten horien zati batzuk, udan non bainatzen zen ere zehazten zutenak. Bereziki doilorra eta auzo lotsa eragiteko modukoa iruditu zitzaidan detaile hura, “Hendaiako eta Hondarribiko hondartzak gustatzen zaizkio”. Bonba jarri zioten zinegotzi hari autoan, baina ez zen lehertu.
2016
‎Produktoraren atarian banpiro izan nahi zuten 400 gizaseme bildu ziren protagonista aukeratu ahal izateko. Auzoko bizilagunen izua eragiteko modukoa izan behar zuen erreskadak, berdoztak eta letagin luzekoak baitziren gehienak. Hiru aukeratu zituzten, baina ez ziren gai izan gizaki horien artean Bela Lugosi zegoela ohartzeko, urte gutxi geroago pertsonaia ondoen hezurmamituko zuen aktore hungariarra alegia.
‎Trago bat eskatu zion Eugeniak, ahal izatera, zotina eragiteko modukoa, arima arindu eta burua apaltzeko.
‎Aipamenak, testualak zein ikus entzunezkoak, ez dira izan behar kazetariak esandakoaren errepikapena. Gainera, aipamenek ez dute aldatu behar iturriak aditzera emandakoa; mezua ezin daiteke izan zentzu bikoa edo okerreko interpretazioa eragiteko modukoa.
‎Carlos errepide alboko zuhaitz erpinetan kontzentratu zen. Hantxe zegoen gonbidatuak aipatutako atariko haize hura, eta neurrikoa zirudien, sute koxkor bat eragiteko modukoa. Hurrena, begiak atzerako ispiluari zuzenduz, furgoneta beltzari erreparatu zion.
2017
‎Maite Berriozabalek “eskua eman diozu” jarri zion gaia bakarkakoan; gaiak baino gehiago hesiak izaten dira horrelakoak, baldintza hori beteta, bertsolaria baita gaia bere buruari jartzen diona. Baldintza bakarra da hiru bertsoetako batean eskua ematea norbaiti; hortik gora, sortzaileak pintatuko ditu esku muturretik gorako ukondo eta abarrak, eta berak emango dio bostekoari azken punturen batean txalo zaparrada bat eragiteko moduko zentzua. Eta Fredik pintatu zituen bereak, final denetan erakutsitako umorerako joerarekin, baina ordura arte gutxitan erakutsitako maisutasun eta maitasunarekin.
‎Eta, oro har, pairamendu handiegia antzematen du paziente askoren azken hatserako bidean: «Euskal Herrian ondo bizi gara, eta gaizki hiltzen gara; heriotzaren kalitatea txarra da».Zaintza aringarriakKezka eragiteko modukoa da Marijuanek eta Olaizolak dauden pertsona askoren heriotzako orduaz egiten duten erretratua. Iluna.
‎beren haurrenganako zuten maitasuna gehiegizkoa zela iritzita. Le Jeuneren egunerokoan, jasota dago neskato bat publikoki jo zuten lehen aldia; ekitaldi haren esanahi historikoari buruz hotzikarak eragiteko moduko sermoia bota zien senitarteko batek, bien bitartean, bertan bildu zirenei: –Hauxe da (esan zuen) gure nazioan inor joka zigortzen dugun lehen aldia??
‎Angel aitaren lagunik onena zen, madrildarra, musikaria. Bekaitza eragiteko moduko ile horail leuna zeukan, eta mutil onaren itxura, adiskide enfant terriblearekin kontrastean. Ordezko baxu jotzailea zen movida ko zenbait taldetan, bere ametsa Euskal Herriko rock talderen batekin fitxatzea zen arren.
2018
‎Zerbait izugarria (uler bedi hitzaren adiera osoan: izua eragiteko modukoa; beldurra, kasu honetan, ez da nahikoa) gertatu behar da Afrika albiste izan dadin. Oraingoan.
‎Ez esan ezer. Badakit edozein erreakzio eragiteko moduko egoeran gaudela, liluratik histeriaraino, baina ez dakit zein tokatzen den zehazki, eta ez dut asmatzen hasi nahi. Ez naiz hain sinplea, honen errealitate singularra sentsazioen konbentziora biltzen saiatzeko.
‎Gatazkaren harira izan diren jazarpenen eta enfrentamenduen gordintasuna aintzat hartuta, ezinegona eragiteko modukoak dira ararteko ohiaren hitzak. Aintzat hartu behar da, gainera, alkateek jarrera horri eutsi diotela hainbat alderdik eta erakundek behin eta berriz egindako eskarien aurrean; horiei inolako jaramonik egin gabe.
‎Odola lodi eta burua astun nabaritzen genituen, abereak ere urduri paratzen ziren. Eta herrixka osoa murgiltzen zen morfinak eragindakoaren moduko lozorro sakonean.
‎Paisaia hunkigarria iruditu zitzaidan, edonori zirrara eragiteko modukoa, eta lamarenera heldu ginenean, honek irribarretsu hartu gintuen bere gela xumean. –Namaste?, egin genion diosala elkarri, eta hitz soil haren benetako esanahia honakoa zela argitu zidan:
2019
‎Arestian ikusi dugun Mangabeira ungerreren formulazioa gogora ekarriz, eskakizun horiek betetzen diren kasuak Berrikuntza Sozialaren formulazio maximalistan kokatuko lirateke, gizartean aldaketa sakonak eragiteko modukoak liratekeelako.
‎Uztail hartan Laval Talleyrand mitoa zebilen zabaldurik: Waterloo ondoren, gizaje doilor batek urte gutxi behar izan zituen beldurra eragiteko moduko Frantzia bat berreraikitzeko; beste doilor batek beste horrenbeste egingo zuen orain ere. Itxarotea aski.
‎Orduan ohartu zen dirurik gabe irten zela gaztelutik Cervenkarekin, eskribau jantzian. Gogait eragiteko modukoa zen!
‎mugitzen den dimentsioa dela iradokitzeraino. Lisboako Setio honen birtuosismo teknikoa tesi asko eragiteko modukoa da, dudarik gabe.
‎Auskalo nondik ateratako erantzunak eragiteko moduko galderak adierazten genizkion. Honako galdera honekin zirikatzen genuen sarri askotan:
‎Kolpea, behetik gorakoa, indartsua izan zen, KO bat eragiteko modukoa.
2020
‎Horiez gain, kosmetikoak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute erdiek baino gehiagok ez dutela derrigorrezkoa den osagai zerrenda. Bitxietan, kadmio toxikoaren kontzentrazio handiak topatu dituzte, alergiak eragiteko modukoak. Hamazazpi prismatikotik hamaseik naftaleno moduko gai minbizi sortzaileak dituzte.
‎helburu, pateretan abiatu eta itotzen diren pertsonen irudiak eta albisteak ikusi eta entzutera ohituta edo, jada ez du hotzikararik eragiten gaiak. Baina, kopuruak izugarriak dira, hotzikara eragiteko modukoak. Mediterraneoan, basamortuan, Libian, Mexikoren eta AEBen arteko mugan... hilotzak pilatzen ari dira; 3.368 dira iaz kontatutakoak —kontatu gabeak zenbat diren, ez da inoiz jakingo—, eta azken 25 urteetan 75.000 hildakoren kopurua aipatzen du IOMk.
‎Ezin nuen saihestu gure jokabideekin, gure helburu eta arrazoiekin parekatzea. Negargarriak ginen, negarra eragiteko modukoak ginen.
2021
‎Atzerriko aditua ez ezik bertara gerturatzen den edozeini ere zirrara eragiteko modukoak izaten dira BECen juntatzen den jendetza, harmailetako olatua, eta argazkilari edo telebista kameren presentzia nabarmena. Eta telebista nahiz irratietako albistegietan, biharamuneko egunkarien azaletan edo sare sozialetan lortzen den oihartzunak ere mugitzen ditu zerbait barruak.
‎Baliteke euri pixka bat botatzea eguerdi partean, baina ez dirudi, inolaz ere, orain dela 11 urteko irudiak errepikatuko direnik. Hori bai, Zandiok uste du etapa, bere horretan, «aldeak» eragiteko modukoa dela. «Aurten lau sterrato zati egongo dira; 35 kilometro inguru guztira.
‎Baina zerengandik gura dugu askatu? Izan ere, zerrendatutako ekintza horiek eta, zehaztu ez arren, jai giroarekin lotutako beste hainbat ez dira jendarteko arau orokorren pean guztiz gaitzesgarriak, ezpada guk geuk eraikitako kode etiko zurrunetan oinarrituta lotsa eragiteko modukoak. Eskuarki, zorrotz betetzen ditugu geure erregelak, eta hala egiten ez dutenak aise kritikatu.
2022
‎Arsenio Vilaboak baiezko keinua egin du, jauzi batez ontziralekura igoz. Zirrara eragiteko modukoa da haren gorpuzkera argala. Zabartu egingo zen emaztearenaz geroztik.
‎Gela hura erditik zatitzen duen burdin hesia ikustean, espetxea etorri zaio burura. Moja hura alde batean eta bi ertzainak bestean; zirrara eragiteko modukoa da, are gehiago kontuan hartuta emakume haiek beren borondatez erabaki dutela han barruan bizitzea.
‎Luis Olaizolak. Eta ez, ez genuen irizpide aldaketa hori eragiteko moduko ezer topatu. Guk genekiela, behintzat.
2023
‎" Ohitzen hasi gara emakumeak sortzaile bezala ikusten, zorionez, baina, aldi berean, oraindik asko dago egiteke. Genero begiradatik ikusita, adibidez, antzerki testu klasiko asko dardara eragiteko modukoak dira. Gure iruditegia eraiki behar dugu.
‎Nazioarteko iritzi publikoaren asalduraren aurrean, froga faltsuak eta bideo manipulatuak zabaldu zituen Israelgo armadak esateko ez zutela beraiek bota misil hori eta Palestinako erresistentziaren suziri desbideratu bat izan zela eragilea. Nahiz eta hipotesi horrek ez eduki ez hanka ez buru hasteko, palestinarrek ez dutelako halako suntsidura eragiteko moduko armarik eta Israelek egunak zeramatzalako eraikin osoak misilen bidez birrintzen, hedabide nagusi gehienek galdera moduan edo egiletza aipatu gabe informatu zuten. " Israelek Gazako al Ahli ospitalea bonbardatu du" argi esan beharrean, horrela titulatu zuten askok:
‎Iji aja zebilen beste mutilekin, tipo Lixto, jo diot larrua, bai gero, mutilak, txortan... Neskek botalarria eragiteko moduko haize puztuekin begiratzen zidaten. Kontatzea nahi zuten.
‎Ez nator bat ateratzen dituen ondorio guztiekin eta egiten duen narrazio konspirazionistarekin, nahiz eta, prismaren alde batetik begiratuz gero, halako gauzak ikusten diren munduan; errealitatearen prismak, ordea, alde asko ditu. Dena dela, erabiltzen duen dokumentazioa zorrotza eta txorrotxa da, zauriak eragiteko modukoa. Zaurituta utzi nau; miresten nituen psikologo, soziologo eta pentsalari zenbaiten alde ustela erakutsi dit, eta min hartu dut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 22 (0,14)
Berria 7 (0,05)
Consumer 5 (0,03)
Alberdania 4 (0,03)
Argia 3 (0,02)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 3 (0,02)
Susa 3 (0,02)
EITB - Sarea 2 (0,01)
LANEKI 2 (0,01)
Kresala 2 (0,01)
Pamiela 2 (0,01)
Booktegi 2 (0,01)
EITB - Argitalpenak 1 (0,01)
Euskaltzaindia - EHU 1 (0,01)
Jakin 1 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
Uztaro 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia